Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 205

2000
‎Eta bistan da, hura ez genuen gustuko inola ere. Guk hori ez genuen eta ez dugu sekula sinistu izan. Guk beti sinistu izan dugu tokian tokiko lanean.
‎Indarguneetan, euskararen jatortasuna eta bizitasuna euskalkietan dagoela esaten da, eta hori zaindu eta jaso egin behar dela. Ahuleziei dagokienez, hemen aipatu diren zenbait gauza esaten da, adibidez, formalak diren esparruetan sortu direla eta horrek ez duela jarraipenik beste erabilera esparru batzuetan. Hori konpondu behar dela esaten da.
‎Herrialde batzuetan, Alemanian edo Italian esaterako, epe hori hiru urtetara muga daiteke. Baieztapen hori ez du lerro hauek sinatzen dituenak egiten. Europako Batzordeak duela gutxi biztanleriaren eta enpleguaren inguruan egindako azterketen ondorio da, eta are indar handiagoa hartzen du NBEk ezagutarazitako datu horien ondoren.
‎Eta horregatik ez dugu trasladatzen euren ikuspuntua gure lanetara.
‎Eta horrek ez du zerikusirik literaturaren kalitatearekin. Negozio bat da, azken finean.
‎Nire ustez, jendeak 700 pezeta ordainduko lituzke zortzi labur on ikusteko. Baina aukera hori ez dugu oraindik. Orain gutxi, Hollywoodeko akademiak interneten estreinatutako filmak ez dituela estreinaldi bezala onartuko esan du, ez duelako dirurik uzten.
‎alde batetik, esango nuke euskaldun berriak sortzen direla, baina nola halako euskal hiztunak direla,(...) EHE bezalako erakundeetan apenas hitz egiten da, EKBn ez zen hitz egiten eta Kontseiluan ez da hitz egiten hiztunaren gaitasun komunikatiboaz eta euskararen kalitateaz. Txepetxen teoriak, garai batean, euskal hiztun osoak sortu behar ditugula esaten zuen, hiztun horrek ez duela diglosikoa izan behar, gure gurasoek garai batean ziren bezala (eskolatu gabeak eta funtzio formaletarako euskara gorputzik gabekoak). Orain gertatzen zaiguna da irakaskuntzaren bidez nolabaiteko corpus formalaren jabe direla, baina asko eta asko gero ez direla gauza mundu informalean euskaraz jarduteko.(...)
‎Sortzen ditugun hiztunek, oro har, ez dute ingurune soziolinguistiko oso euskaldunik, eta euskaldunak euskararekiko atxikimendua behar du. Atxikimendu hori ez duena ez da bihurtuko bihar etzi bere eguneroko gizarte harremanetan euskal hiztun(...)".
‎lotsarik ez duenak bakarrik ematen baitio besteari lotsa. Eskolak ezin du irakurzaletasuna eta haur literaturarekiko maitasunik eskaini, irakasleek maitasun hori ez badute. Liburua" totem" bat bilakatua dugu, baina azkenean haurra beti konturatzen da:
Horretarako ez dute haurrekin soilik lanean jardun; guraso eta irakasleekin ere aritzen dira. Ikasleen artean irratigintza edo aldizkariak bezalako elementuak antolatu dituzte.
2001
‎" Mikroaren aitzinean hoberena naiz eta errimak botatzen ez dut parekorik". Zuen letretan ordea, jarrera horrek ez du horrenbesteko islarik.
‎" Etortzen denak errepikatu egiten du, eta gainera bitxikeria bat gertatzen da: bezero gazteak bere gurasoei gomendatzen die, eta jende nagusia seme alabetaz gogoratzen da, beraz horretan ez dugu arazorik".
‎Baina horregatik Euskal Herrian mundu guztiak ba al daki arte garaikideaz? " Bisitaria lehen bezala geratzen da" dio EHUko irakasle Ismael Manterolak," ez da oinarrizko lanik egiten horrek ez duelako errentagarritasun politikorik".
‎erdaraz' chalupas boniteras en el puerto de Bermeo' dakar eta euskaraz itzultzeko Bermeoko portuan hegaluze txalupa edo egingo lukete askok, baina ontzi horren betiko izen teknikoa txalupa handia da. Nik urte asko daramat hemen eta badakit, baina itzultzaileak hori ez du inon aurkituko", azaldu digu.
‎Gurasoek erabat galduta ikusten dute euren burua, eta ikasleek zer irakurri behar duten jakiteko aholkuak behar izaten dituzte. Menpekotasun horrek bere arriskua ere badu, zeren eskolatik irten eta gero akuilu hori ez dutenean irakurtzen jarraituko ote dute? (...) Haurren literatura bigarren mailakoa dela, hori aurreiritzi oso zabaldua dela esango nuke, eta idazle askok ere hala uste du.
‎Uniporteko lehendakaria den Alfredo Espinosak Batzarraren aurrean aitortu zuen merkataritza portu gehiegi daudela estatu mailan, eta portu estrategikoak edukitzearen alde hitz egin zuen, jarduera hau egokitzeko edo indartzeko erabiltzen diren fondo publikoak barreiatu daitezela eragozteko. Testuinguru horretan Espinosak Pasaiako portua handitzeko aukera aipatu zuen, eta adierazi zuen, bere iritziz, zeren oraindik gai hori ez baitzuen Uniportek sakonki aztertu," beren kudeatzaileek Pasaiako portukoek jakingo dutela hori errentagarri egiteko merkantzia bilketa eta bolumen nahikoa duten. Hori ez da Pasaian bakarrik gertatzen, baita beste portu nagusi batzuetan ere.
‎liburu gehiegi ateratzen da; beraz, tartean txar asko. Baina argumentazio horrek ez du funts handirik: lehen, liburu gutxiegi ateratzen zenean, orduan ere txar ugari ateratzen zen.
‎Apika tirioak eta troiarrak bere komenentziara pilatze horrekin ez zuen irakurle haxix zalea behar bezala izutu, eta horrela ekiten zion hurrengo pasartean: " Atxis erretzeak ihes egitera bultzatzen du, gizartea ahaztutzera, alferkerira… asieran, eta gero etxetik ihes egitera, pop jaietara, eta norberaren buru erailtzera".
‎Gazteek bai esan didatela oso ondo ezagutzen dudala zahartzaroa, baina, noski, ez dakit beraiek zenbat dakiten hartaz... Dena dela, horrek ez du garrantzi askorik. Azken batean, literatura da niri interesatzen zaidana, eta hori da nik egin nahi dudana.
‎Auskalo. Horrek ez du garrantziarik, bere poesia lana euskaratua daukagula baizik. Esango nuke Omar Khayyam iraultzailea izan zela, hitz hori XI XII. mendeetarako erabiltzerik ez dagoen arren.
‎Lehenik Txina sartu zen, beraz, Txina 143 herrialdea izango da, eta gero Taiwan, 144 kidea. Txinak nahiko gogoz kontra onartu behar izan du Taiwanen sarrera, nahiz eta horrek ez duen esanahi Txinak Taiwan herrialde independentetzat onartzen duenik. Izan ere, OMCn estatu burujabeak eta aduana aldeak sar daitezke, eta Taiwan bigarren horien multzoan sartu da, aurrez Hong Kong, 1986an, eta Macao, 1991ean, sartu ziren bezalaxe.
2002
‎Claudiari berari pistola bat jarri zioten buruan bere seme alaben aurrean, Ceciliari behin auto barruan sartu zitzaizkion lapurrak... «Hemen topatu dugun lasaitasunak, haurrak jolasean korrika eta aske ibili ahal izatea, horrek ez du preziorik».
‎Eta Kolonbian, beste leku batzuetan ez bezala, hori lor daiteke, Canguro izeneko programa baten bitartez, haurrak, adoptatuak izan bitarte, familietan egoten baitira. Beraz, Nahikari baldintza egokietan eta hilabete gutxirekin iritsi zen hona eta horregatik ez du adoptatua izateak ekar ditzakeen ondorio fisiko nahiz psikikorik izan bi urte hauetan.
‎Gero, gure eskoletako mantelinadunekin zer egin behar den, hori ez dut argi. Errepresioa ez da bidea, baina aniztasunaren izenean mantelinen goraipatzea edo banalizatzea arinkeria galanta da
‎esparru honetan lan baldintzak zeuden, emakumeek zein kuota betetzen dituzten, zein postu hierarkikotan... datuak bildu eta errolda moduko bat osatu behar zen. Zentzu honetan deigarria da unibertsitatean, hedabideekin zerikusia duten ikasketetan, emakume gehiago matrikulatzen dela gizonak baino, baina gero horrek ez du islarik lan merkatuan.
‎(...) Esku bateko hatzamarrez zenbatzen dira espainiar merkatura ausartu direnak, eta, ondorioz, hemen dabiltzan gehienek bezero bakarra daukate, dela ETB, telebistaren kasuan, edo Kultura Saila, zinemarenean. (...) ETBk berezko politika dauka, eta politika horretan ez dute lekurik izan, azken urte luzeotan, euskal merkatuaren oinarriak ezar litzaketen erabakiek(...). Eta gidoilariok, zertan gabiltza bien bitartean?
‎Litekeena da. Beraiek, printzipioz, ez dute esan puntu hori ez zutela onartzen, baina ez dute garbi hitz egiten. Ez badaude ados, esan dezatela argi eta garbi, testu hori onartzen ez dutela, ondorio guztiekin.
‎X. AIZPURUA. Bilakaera moteltzea kezkagarria dela esatea gauza bat da, eta ni horrekin ados egon naiteke, baina horrek ez du zerikusirik hizkuntzaren desagerpenarekin ezta arriskuan dagoela esatearekin ere. Gaurko egoeran hiztunak nabarmen gehitu ezean eta dakitenek etengabeko erabilera egin ezean, erabilera ez da asko haziko.
‎Unescok enkargatutako txosten hark dioenez, euskararen biziraupena ez dago bermaturik. Ni ziur nago belaun honetan euskararen egoera aurreko belaunean baino askoz hobea dela, horretan ez dut zalantza izpirik. Ez dut inolako zalantzarik belaun honetan ere ez dela galduko.
‎Saskiak egiten zituen. Garbi zeukan azken ofizioa zela berea, horrek ez zuela etorkizunik. Ama ere baserritarra zen, baina bi anaia kaputxinoak zituen eta osaba jesuita.
‎Kazetaritzan errealitatearen deskribapena egiten ari naiz, oso ezberdina da. Sentimenduen kontu horrek ez du zer ikustekorik niretzat. Kazetaritzan ere sentimendua badago.
2003
‎Ni orduan oso gaztea nintzen eta sartzean bortxatuko nindutela esaten zidaten, niri eta nire adinekoei. Gu xaxatzen, zirikatzen eta bortxatzearekin mehatxatzen gintuzten, eta hori ez bazuten gauzatzen, gauzak kentzen zizkiguten: arropa, zapatilak, garbiketarako gauzak...
‎Jokalarien helburua bandera lortzea da. Batzuetan irabazteko gogor ahalegindu arren, lan horrek ez du ordain saririk emango, eta hain zuzen ere hori da kirol honek erakusten duena, hots, jolasteko aukera anitz daudela eta ez dela sekula etsi behar. Profesional mailakoak ez direnek, gutxitan dute irabazteko helburua, baina hala ez izanda ere jokalariak laster konturatzen dira joko honen xedea ez dela garaile izatea, baizik gizabanakoaren jarduera hobetzen saiatzea.
‎Bakoitzak nahi dituen hipotesiak egin ditzake, baina horrek ez du inongo loturarik. Horrek asko kezkatzen gaitu, baina gurea autodeterminaziorako bilgune bat da.
Horrek ez du ez bururik, ez hankarik. Bilketa gutxituz gero, murriztu egiten da gastu soziala".
‎Ez. Xabier bera da bere egoeraz erabakitzen duena eta nik horretan ez dut ezer esaterik. Norabideari dagokionez, 107 urteko alderdi batek oinarri sendoak ditu.
‎J. M. JUARISTI. Guk ez dugu inolaz ere gure boto kutxa artifizialki gizendu nahi, horrek ez baitu zentzurik. Ezker abertzalea hauteskundeetan egotea nahi genuke.
‎Beharbada ez nituzke A, B eta ereduak orain dauden bezala utziko. A eredua ikasleak elebidun bihurtzeko jarri zen martxan, baina oso garbi ikusi da eredu horrek ez dituela elebidunak sortzen; agian birmoldatu zen. Eta ereduarekin ere, ikastetxe batzuetan elebidun osoak lortzen dituzte, baina beste batzuetan ez…
‎Ijito emakume denek ez dute birjintasuna gordetzen; badira beste modu batera pentsatu eta beste modu batera ezkontzen direnak. Horregatik ez ditu komunitateak baztertzen; baina ez zaie festa berdina eskaintzen.
‎«Cambio 16» aldizkariak 400.000 ale saltzen zituen hasieran, egun berriz, 50.000 inguru. Baina, horregatik ez dituzte beren lerro editoriala eta informatzeko moldea aldatu: «Guk GAL afera ikertu genuen, baita hartaz informatu eta salatu ere. Orain gutxi Espainiako Estatuan burutzen den torturari buruzko gaia eraman dugu azalera».
‎Beste Solidario batzuk ere eraikinetan kateatu ziren. Horrek ez zituen, hala ere, makinak erabat geldiarazi. Solidarioak luzaz egoteko prestatuta zeuden baina asteazkenean amore eman behar izan zuten.
‎G. K. Bi gauza bereizi behar dira hor. Bata gure auzia, eta horrek ez du blokeorik ekarriko; gainera, ikuspegi juridiko hutsetik aztertuta auziperatze honek ez du non sostengatu, beste gauza bat da, sumatzen den bezala, auzia juridikoa baino politikoa dela. Beste kontu bat da, bestalde, Michavilla jaunak aditzera eman zuen astakeria, hau da, Sozialista Abertzaleak taldearen bozekin onartutako lege eta ebazpen guztiak indarrik gabe uztearena...
‎Homosexuala izan arren bere egiazko izatea normaltasunez bizitzeko gauza ez den gizon baten erabaki tristea azaltzen du aipatu. Gizon horrek ez du inolaz ere nahi gizarteak jakiterik bere sexukoek erakartzen dutela. Iruditzen zaio, adibidez, etxean garbi agertuko balu homosexuala dela, bere ama hil egingo litzatekeela disgustuarekin.
2004
‎Nola gauzatu zer estrategia behar den zehazten ez badu ere, ETAri irakurtzen dizkiodan komunikatuetan beti aipatzen du Euskal Herriaren autodeterminazioa. Planteamendu horrek ez du antzik Ibarretxe Planarekin. Ez dakit nola uztartu daitezkeen bi proiektuak une jakin batean, ondoren bakoitzak bere helburu politikoekin jarraitu dezan.
‎Hasieran euskaldunak elkarrekin hasiko dira. Gero, harremanetan sakontzean, baxenafarrek «euskalki hori ez dut ulertzen» esango dute. Orduan, biarnesekin hasiko dira errugbiaz eta beste hizketan.
‎Ez aita. Horrek ez duela ondoriorik. Amak dio haurrari titia ematen.
‎Nik banekien landare horren izena baina etxeko gizonari galdetu nion nola esaten zioten, jakin nahi bainuen baserriko euskara jatorrean nola esaten zioten. " Horrek ez du izen berezirik", esan zidan eta amonak bat batean: " Ezetz?
‎Askotan gertatzen da jendeak bizikleta zintzilikatzen duenean pareta baten aurka jotzea. Arazoa da pareta hori ez zuela ikusia. Hurbiltzen eta hurbiltzen joan da, baina ez du ikusi, eta derrepente talka egin du.
‎Logikatik, bi arrazoi baino ez zaizkit niri bururatzen. Bata, metonimia zer den ere ez dakitela, eta horregatik ez dutela onartzen zatiak osotasuna ordezka dezakeenik. Bestea, espainiarrek guk baino garbiago dutela Katalunia, Euskal Herria eta Galizia ez direla Espainia.
2005
‎«Nik ahal dudana egiten dut». Horrek ez du aitzakiarik. Laudagarria, txalogarria da.
‎Antzeko zerbait gertatzen da kulturarekin. Guztiok sentsibilizazio handia dugu kulturaren inguruan, gizartean gauza garrantzitsua da baina gero interes horrek ez du islarik aurrekontuetan adibidez edo Unibertsitate publikoari dirua emateko orduan errentagarritasun ekonomikoa eskatzen zaionean.
‎Orain, emakume askok diote beraien bikoteak etxean ziurtasun eza handia agertzen duela emozionalki sentitzen duenari buruz. «Gizonok normalean ez dakigu zer sentitzen dugun, horretan ez gaituzte trebatu», azaldu digu Arrizabalagak. Eta horrez gain, betitik gizonen alorra izan den sexuan, gazte askok diote aspertuta daudela iniziatiba beti beraiek eraman behar izateaz, hoberenak izan behar izateaz eta gauza guztiak egiteko gai direla agertu behar izateaz.
‎Badakite gainera, Ebrotik pixka bat gorago ere indarra dagoela... Hizkuntza Valentziako mugen barruan mantentzen bada hizkuntza horrek ez du etorkizunik. Gauza bera gertatuko zaie galiziarrei.
‎Eta gero jada planak egin ditugu: nola harrapatu, bota, zatiak egin, kontserbatu bisonte hori ez baitugu osorik gaur gauean jango, bakoitzari zer zati dagokion… Horrek ekartzen du elkarren arteko komunikazioa. Espekulazio hori guztia oso polita da.
‎Inertziaz egiten dugu lan. Gauzak kontatzen lehenak izan behar dugula sinetsiz hezi gaituzte, eta askotan lehena izate horrek ez du ezertarako balio. Nonbait bonba bat lehertu dela esaten lehenak izatearren dugun informazioaz fidatzen gara, eta putzura jauzi egiten dugu.
‎Edo, beste egile hark bezala, bere liburuan, Everything goes (Dena doa). Horrek ez du errealitatean oinarririk. Erlatibitateaz ari zenean, zientziaren mugen barruan ari zen Einstein.
‎Kamile neska txikiaren amak garbi azaldu dio sendagilearengana joan behar dutela eta hark zizta egingo diola. Zizta horrek ez duela minik ematen ere esan dio, baina Kamilek ez du sinetsi, bere lagun Iratik arantzak baino min handiagoa ematen duela aitortu diolako. Amari ezin aitortu horrelakorik, eta beti aldamenean daukan hartz txikiari kontatu dio dena neskatilak, ea bere ordez joango den sendagilearengana galdetuz.
‎Negoziazio bikoitzaren teoria da, hain zuzen, ETAren ez zilegitasun politikoaren adierazle nagusia. Gure gizarteko arazo politikoen eztabaida eta soluziobideak herri honen ordezkaritza demokratikoa duten alderdien esku utzi behar bada, utzi behar den bezala, eta erakunde armatuak langintza horretan ez badu esku sartzerik, garbi dago ETAren beharrik ez dutela somatzen Anoetako proposamenarekin ados daudenek. ETAk berea egin badu proposamen hori, jakitera eman zuen bezala, nik uste dut garbi esan daitekeela erakunde horrek ez duela su etena erabaki, borroka armatuaren amaiera elkarrizketatua baizik.
‎Ñabardurak ñabardura, bai. Ez da hain ageriko matxismoa, hori bai, baina jarrera hori ez duzue zuen kabuz hartu, emakumeek behartuta baizik.
‎Lehen irakurleentzat Yolanda Arrieta Malaxetxebarriak idatzi duen kontakizun honetako protagonista neskato bat da, eta aste oso baten zehar gertatzen zaizkionak agertzen ditu. Adibidez, astelehenean bazkaltzeko babarrunak izango dituela jakingo du eta horrek ez du oso umore onean jarriko, berak babarrunak ez dituelako batere gustuko. Asteartean, galtzak janztera derrigortuko dute etxekoek, berak gona eramatea nahi duenean, eta horrela joango zaizkio kontuak, igandea iritsi arte.
2006
‎Esate baterako, haur eskolak eta bi urte arteko haurrentzako ludotekak. Kontuan izan behar da 0 urteko tarte hori ez duela Hezkuntza Sailak beregan hartu, Ongizate Sailak baizik, eta beraz, hezkuntza sisteman ez du tokirik. Adin horretan haurtzaindegietan eta ludoteketan biltzen diren haur askok eta askok Nafarroako herri askotan gaztelaniaz baino ez dute zerbitzurik.
‎Wazemankeko kideek ere irainak eta gai sexistak ez dituzte atsegin. ETB1eko saioa gehiago oinarritzen da gizarte gaietan eta arlo horretan ez dute beldurrik heriotza bezalako kontu arriskatuagoak jorratzeko. Kate bereko saioei (Goenkale, aurkezleen imitazioak...) punta ateratzen ere lehenengoak izan dira.
‎Ofizialki izen hori ez badu ere, monumentu ederra den beste intxaurrondo ikusgarri bat Ierriko bailaran dugu. Irantzuko monastegiaren sarreran.
‎" Per Catalunya il' Espanya gran". Hori ez dugu hemen inoiz izan eta ez dugu izango.
‎Bada, erran dezadan baietz. Eta horrekin ez dut Euskadin egin diren guztiak justifikatu edo esplikatu nahi, ARGIAren irakurleek ongi baitakite lerratze terroristak arbuiatzeko ez dudala ahoan bilorik izan.
‎Iparraldeko erabakien boterea, ekonomiaren eskumena eta geure hauteskundeak ukaitea». Egitura horrek ez zuela Laborantza Ganbera ekarriko, baina abiagunea izan zitekeela erran nuen. Bi hilabeteren ondoren Dominique de Villepin lehen ministro berria jin zen, alta, bien bitartean nehork ez zuen fitsik egin.
‎Guk zer egin behar dugu, armada osatu Europan sartzeko? Horrek ez du bururik. Aldiz, geure buruari esango bagenio autogobernu osoa daukagula, gure baliabide denak kontrolatzen ditugu funtsean, horrela da!, eta, hortaz, zertan ez esan geure buruari:
‎Ontzigintza hori ikaragarria zen, gizarte oso bat zegoen horri begira, gizarte urbano bat. Hori ez dugu inoiz ahaztu behar, euskalduna beti izan da urbanoa. Baserritarrarena mito bat da.
‎Argi dago Tabako Fabrikako proiektuan oso gauza interesgarriak egin daitezkeela. Horretan ez dut inolako zalantzarik. Kontua da gauza horiek guztiak ondo definitzen asmatu behar dela, eta oraindik lan handia egin behar dugu.
‎Eta onartu behar dut horrela izan daitekeela, bai. Agian horregatik ez dut, beste liburuak bezala, kapituluetan banatu. Beste antolaketa bat bilatu diot.
‎Pertsona bati sinetsarazten bazaio arauak errespetatzen baditu sistemak eskaintzen duen guztia eskura izango duela, sistemaren mendeko bihurtuko da, langabezia edo laneko ezegonkortasuna onartuko ditu, eta horiek aldi baterakoak direla onartuko du, ez lan harremanen diseinu berri bat direla. Pertsona horrek ez du inoiz sistema joko errudun; batetik, erakutsi diotena izango duelako buruan: «guztiok berdinak gara eta aukera berdinak ditugu» eta beraz, uste duelako edozein unetan lortu ahal izango duela dena.
‎elkarrizketatuen %57, 5 prest leudeke boilurretik bizitzeko, eta are gehiago, boilurretik baino ez bizitzeko, hektareako gutxieneko ekoizpen bat ziurtatuko balitz eta boilurrak eskatzen duen tratamenduaren inguruko ezagutza handiagoa izango balute. Ez daukate boilurraren errentagarritasunaren berri, eta horregatik ez dute gehiago landatzen; erretiroko edo aisialdiko denbora pasa besterik ez da oraingoz.
‎Izan ere, berak hautatu ez duen taldearen ahalak azalarazterako eta egin dezakeena antolatzerako, berantegi izan liteke. Eta palkoak horretan ez du parterik, inoiz ez du ardurarik onartuko, hori ekiditeko ordaintzen baititu profesionalak. Meñakakoak zuzendu izan dituen taldeak lanean ikusita, fundamentozkoa dela bere talde antolaketa iruditu zait beti.
2007
‎Munduak aski baitu harekin, engainuak mendeetan gaindi dirau indarrean". Hori ez duzu Eklesiastikoa liburutik hartuta, horratik! Zeure hitzak dituzu.
‎Handia, Espainiako kasuan; Parea, Frantziakoan. Dena den, eta esan bezala, hierarkia horrek ez du balio handirik gaur egun, zergak garestitzeko ez bada. Bestela, protokoloko lau txikikeriagatik baino ez dira bereizten batzuk eta besteak.
‎Eta saihestezina ez ezik, onargarria ere iruditzen zait. Horrek ez du, inola ere, beste gogoeta garrantzitsurik eragotzi behar; adibidez, nolako lekua eman behar diegun kanpotik etorritako kultura adierazpenei; edota zein den biderik onena gure gizartean tolerantzia eta abegikortasuna lantzeko «desberdina» denarengana.
‎Bazterketaren katea haustea? Hori ez dugu jakiterik; baina jokabide haren arrastoek orain gutxi arte iraun dute zenbait lekutan; herentzia zital baten azken katebegiak izan dira.
‎Hau ez da ikusten Hegoaldean(...) Iparraldean, eskoletan eta gazteentzako, euskal musika izan liteke tradizionala edo rocka oso ongi ikusia dago; eta hemen, Hegoaldean, ez hainbeste(...) Han jendeak bere sarrera ordaintzen du kontzertu bat ikusteko. Aldiz, hemen, kasik dena, euskaraz den guztia diruz lagundua da, eta horrek ez du xarma berdina. Freudek erraten zuen psikoterapiaren lehen urratsa ordaintzea dela(...) Musikan berdina da.
‎Emakume eta gizonezkoen idazkerari buruz galdetuta, Amaia Alvarez Uriak dio horrek ez duela zerikusirik emakumezkoa edo gizonezkoa izatearekin, hori sinbolista edo metaforikoa izatea bezala delako. Bakoitzak idazteko modu bat du eta poeta maskulino asko daude, adibidez estilo femeninoa dutenak.
‎Eta kontuan hartu hemengo gerra ez dela gure herrian izan zen hura bezain latza, baina, ahal dela, inork arma bat hartzea galarazterik baldin badago, galarazi. Horrek ez du preziorik. Barajasko hori eta!
‎Txopik dioen moduan," web gunea ez da globalizazioaren aurkako erantzuna; guztia batzen duen zerbait da, kontrainformazioa deiturikoaren barruan dago". Berak, ordea, hitz hori ez du gustuko: " Guk media aktibismoa terminoa erabiltzen dugu.
‎Lilura handia sortzen zidan eta lilura hori mantentzen saiatzen naiz. Horregatik ez ditut filmak egiten aurrean dudan errealitatea erabiliz, nire aurrean beste leku batetik ateratako egoera jakinak jarriz baizik. Hala ere, leku hori nolakoa den ere ez dakit, ez didalako begiratzen uzten, baina ateratzen uzten dit.
‎Igartza Saria irabazi dutenen artean nahiko dira horrelakoak adibidez. Nik tonu horrekin ez dut bat egiten, ingenuoegia iruditzen zait. Agian nire arazoa da, ni baino inteligenteagoak direlako izan liteke, nik ingenuitatea ikusten dudan horretan beraiek kritika edo ironia egiten ari direlako, baina nik ez dut ikusten.
‎Etxe hutsak okupatu eta horiei bizitza ematea, ordea, Hego Euskal Herrian delitua da 1996az geroztik. Dena den, horrek ez du okupazio mugimendua apaldu.Ingurua eta bizilagunak errespetatzen ez dituzten gazteak. Hori da komunikabide batzuek okupazio mugimenduaz zabaldu nahi izan duten irudia.
‎" Jasan" diot, Bilboko erdigunean bizi arren hamarkadetan izan dugun bake inbidiagarria zapuztu digutelako aldaketok. Egia da apartamentuaren balioa merkatuan asko igo dela, baina igotze hori ez dut nik disfrutatuko.Neuzkan lasaitasuna eta balkoira biluzik irten ahal izatea, aldiz, bai, neuk disfrutatzen nituen. Ingurunean betidanik dugun sexu zerbitzuetako gremioan ere egon da aldaketarik aspaldion.
2008
‎Non dago arazoa? Ona da itsasoko autobide hori sortzea, errepidea baino sistema hobea delako salgaiak garraiatzeko, baina horrekin batera ez bada errepidea penalizatzen, ez badago erabiltzaileak errepidetik uxatzen dituen neurri sortarik, horrek ez du arrakasta handirik.
‎Euskal dantza tradizionalean tradizioak gero eta leku gutxiago duela salatzeko baliatu zuen Bizkai elkarteak Berrizko folklorea DVDaren aurkezpena, joan den otsailaren 26an. Horrek ez ditu ezustean harrapatu dantza mundua eta, batik bat, Bizkai ezagutzen dutenak, bilbotar taldearen aspaldiko leloa baita. Interesgarriagoa izan daiteke agian salaketarekin batera egindako proposamena, alegia, Durangaldean dantza eskola sortzea, betiko moldeak gordetze aldera.Betiko molde horiek Berrizko foklorean dituzu ikusgai.
‎Hamar lagun besterik ez zeuden une batean, adibidez, laukiratzearen bitartez hiru besterik ez daudela edo jende multzo izugarri bat dagoela aditzera eman badigu, hor manipulazioa dago. Horretarako ez dugu Photoshoparen beharrik. Hala ere, honako hau da amorru gehien ematen didan eta gaur egun oso zabaldua dagoen kontu bat:
‎Bakoitzak bere berezitasunak ditu eta ez dago modelo bakarra. Konforme nago Antonekin horrek ez duela ekartzen aldaketarik, baina kontuan hartu behar da aipatzen den espektakularitate hori, gustatu ala ez, errealitatea dela, eta horrekin jokatu behar duzula. Ikusi behar duzu nola egin, balorazioak egin daitezke eta hor badaude posturak eta ideologiak, baina ezin duzu espektakularitatea saihestu.
‎Luxenburgoko Auzitegian jokoan dagoena ez da subiranotasun ekonomiko eta fiskala, Kontzertu Ekonomikoa ez baita subiranotasun tresna, Espainiako zerga sistemarekiko dependentzia tresna baizik. Egia da Kontzertuak nolabaiteko autonomia fiskala ematen diola EAEri, baina horrek ez du zerikusirik subiranotasun ekonomiko eta fiskalarekin. Lurralde hauetan kokatutako multinazional eta enpresarioen zerbitzura dagoen politika fiskala jasotzen duen autonomia fiskala da.
Hori ez du, dena den, pasadizo ezagunena. Agur Jaunak abesti ospetsuaren jatorriaz hiru bertsio daude, eta denetan Urtxalle dago tartean:
‎Pyongyangen gaitasun militarra Irak edo Afganistanena baino askoz indartsuago izan arren, argi dago ahalmen hori zaharkitua dagoela eta herrialdeak bizi duen egoera ekonomiko makalarekin baldintzatua. Hori dela eta, hipotesi horrek ez du behar adina indarrik Washingtonen estrategia aldaketa ulertzeko. Erantzunaren bila, AEBek Asia ipar ekialdean, eta zehatzago Koreako penintsulan, dituzten interes geoestrategikoetan jarri behar da arreta.
‎Sistema horren elite politiko ekonomiko eta militarrak gero eta gogorrago jokatuko dute sistema hori era baten edo bestean defendatzeko. Sistema aldatzeko prozesua beharbada luze eta dramatiko samarra izango da, eta segur aski sistema aldaketa hori ez dugu geuk ikusiko Euskal Herrian; baina denok batera eta etengabe aldaketa horren alde lan egiten badugu, beharbada geure seme alabek edo hauen seme alabek ezagutzeko aukera izango dute. Hala eta guztiz ere, aldaketa nabarmenak bat batean ez direla ematen egia bada ere, aldaketa handiak txikien katearen ondorio dira eta hauek bai, egunez egun eta urtez urte ikusi ahal dira:
‎Preso batzuen familiak ari dira zigortzen eta beste batzuk saritzen. Espetxe politika mota horrek ez du funtsik. Jokaera horiek arinak eta azalekoak besterik ez dira.
2009
‎" Neurri batean, euskal idazleek errealitate mikatzari bizkarra erakusteko joera izan dute beti". Alabaina, joera hori ez du soilik Iriondok esango lukeen" biolentzia terroristara" mugatzen, gauza bera gertatzen da gerra eta gerraondoko literaturarekin, zeinak gudarien, exiliatuen eta enparauen errealitatea alde batera uzten baitu. Hala, Muñoz euskal literaturan gaur egun egin daitekeen onena euskal gatazkaz idaztea dela esatera iritsi zen:
‎Aldiz, haurrak hazteko garaia, gure iritziz eta ikerketa askoren ondorioz ikusitakoa ere bada kritikoa den adin tartea da eta hori ez da berriro emango. Garai zehatz horrek ez du karrera profesionalak duen perspektiba luze hori. Garai zehatz horri denbora eskaintzea da kontua, lanak itxarongo du, eta ondoren borrokatuko dut lanera itzultzeko baldintza egokiak lortu ditzagun.
‎Politikoki pittilinkeria bat ikusten dut. Horregatik ez dut karta hartu, baina bozka beti ematen dut.
‎Ez mehatxu bat, ez arrisku bat, ezta salbuespen edo bitxikeria bat ere. Eta horretarako ez dut hurrengo bizitzara arte itxaron nahi, ez baitidate inon bermatu hurrengo berraragiztatzean zakil handi batekin eta baritono ahots indartsuarekin jaioko naizenik.
‎Alabaina, bai Europar Batasuneko, bai Espainiako eta bai Nafarroako politika horiek derrigorrezkotzat jotako ekonomia hazkundea alde batera utzita egiten dira. Energia berriztagarriek ikusgarri egin dute gora, baina ahalegin horrek ez du ezertarako balio energiaren kontsumoak ere asko egin duelako gora. Ez gara iturriak ordezkatzen ari, batzen baizik.
‎Baina detaile horrekin ez dut
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia