Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 72

2007
‎Arñot ttipia, bere hamar urterekin, errumes edo erromanixel tropa hartako haur gehiena zen, bost anai zituelarik, bi emazte eta lau gizonezkoez osatutako familia hartan. Famak zionaz, haur ebatsi bat omen zen, denek baitakigu buhame kasta horrek ez duela gaiztakeriaz besterik egiten, bainan fama zen bakarrik, zeren eta nehor ez baitzen egundaino menturatu horren segurtatzeko galderarik egitera. Bere anaiek ez bezala, begiak urdin arinak zituen, ileak espaldetarat arte luze, horail aire batez beltzaranekin nahastuak, larrua aldiz iguzkiak erretako kolorea hartua zuela.
‎Gehiago zena, kasetako idazkariak aipatzen zuen ere Maddiren amari bisita bat egin ziola, bere" paperraren" bukatzeko xehetasun zonbaiten bila, iduritzen baizitzaion erahilketa harek eta ixtorio hunek lotura zerbait bazutela. ...n berririk ez zuela sekulan ukan, deusetaz ez zela jakinean, nigarrez hiltzera zoala bere malurra ezin jasainez", bainan momentu batez aitortu ziola ere" erdi irriz, erdi serios, ama bat baitzen oroz gainetik" nola, Lastagaren erahilketaren ondotik, Bizkarttoko etxe ttipi haren husteko xedez azken puskak biltzen ari zelata, Lastagaren kofre zahar hura ez zuela nihun ere aurkitu, eta hori ez zuela sekulan nehori salatu" nahiago baitzuen pentsatu bere alaba urkabian dilingo baino hobeki zitakela nunbait bizirik, desagertua bazen ere". Eta kasetalariak bururatzen zuen aitortuz susmorik baizik ez zuela aintzinatzen ahal afera hortan eta, bere ustez, ordu arte desagertu ziren guziak, bai jende, bai altxor, baita ere egia, sekulakotz hala zitazkela.
‎Auziko txostena irakurtuz, ohartzen gira Olatek berak xehetasun gutti eman zuela, dudarik gabe beldurrez horregatik irriskuak hartzen zituela, bainan aitortu zuen, egia edo ez," ez nuen nahi nik hortaratu, Maddik nau enganatu", eta" zertako ez duzu errefusatu" galdegin ziolarik jujeak," ez nakien zertan nintzen eta nun nintzen.." errantzun omen zuen. Bainan, beherago, eiherazainaren lekukotasuna agertzen da berriz eta harek dio" Olatek du Maddi enganatu, hori ez bazuen egiten, berak ere etxe hartarik kanpoa zuken, eta norat joanen zen?". Gutienez, dudak baziren beraz jakiteko nor zen lan horren gomendazalea eta egilea, edo berdin biak batean.
2008
‎Beste entzule batek: H.B.D. saletxe haundi hori ez dut, herrian, behin ere ikusi!
2009
‎Lagun berri bat izagutzia, bere bizia aberastatzia da. Eta aberastatze horrek ez du deus ikustekorik lagunaren baliorekin, hastetik. Zeren eta denek interes bat ekartzen dute, ez beti nere kuriostasuna pizten duena, baino gehienetan, hurbiltxiotik begiratzia merezi duena.
‎Lanen gatik joan behar izandu zuen, duela hemezortzi urte, haurrak oraindikan ttikiak zirelarik. Joaite horrek ez du deus ikustekorik nerekin.
‎Aldiero keinu ttiki goxo bat eskaintzen nau neri, urrundik, baino hurbiltzen naizenean ihesi joaten da bertze zoko baterat, beldur emaiten banion bezala. Bide hortan ez dugu elkar izagutzeko apantzirik, eta penagarria baldin bada ere, sobera dakit nehorek ez duela balio gauzak bortxatzia holakoetan. Beharbada egun batean, ez da eskapatuko, solasean lotuko gara, pittaka pittaka, eta elkar lagundu dugu.
Horrek ez du arrazoinarekin gauz haundik ikustekorik, badakit, baino hezurretaraino sartua dut senditzeko maner hori, eta beti plazer dut nere etxerat sartziaz.
2010
Horretan ez dun deus argi!
Hori ez dun argiaren eskasiarengatik, baina argiaren azkarregiarengatik. Argirik gabe, begiek ez diten ikusten ahal.
‎Ohartzen bahaiz ez haizela gai gizakia ikusteko, hori ez dun akatsa, hire begiak ez baitira oraino prest horretarako.
‎BI MUNDU HORIEN ARTEAN ZUBIA BADA, BAINA ZUBI HORI EZ DUN JAKITATEA.
‎G. Ene ametsean, iduritzen zitzaidaan ekaiak garrantzia anitz bazuela, baina hori ez duk argi enetako.
2012
‎Ez nintzen ohartzen halere nonbait. Beldur naiz konprenituko duzula erran nahi duela horrek ez dudala deus gutiziarik orai... hala delarik baitira gauza horiek, omen, lasaiki erraiten... Erraiten badut ez da ezer... eta ez badut erraiten, balitaike...
‎Beraz, niretzako, gobernuan ez dago aldaketarik edo funtsezko aldaketarik. Algerreko horrek ez du zerikusirik negoziaketa batekin. Alderdi sozialistaren gobernuari dagokio lehen kontaktu batzuen hartzea, egiten du, baina errepresioarekin eta nazionalismo espainolarekin konprometiturik dagoen bezalaxe ez dut uste handik inongo negoziaketa seriorik etorriko zaigunik.
‎Ez gara abertzale gure nortasun nazionala besteena baino hobea (kristauagoa, demokratikoagoa, matriarkalagoa edo iraultzaileagoa) delako, baizik eta besteak bezala garelako eta, beraz, eskubide berak ditugulako. Hemen ere badugu matxista, bortitz edo ustelen proportzio ederra, eta horrek ez du zerikusirik burujabetasuna eskatzearekin. Eskubidea dagokio kontzientzia nazionala duen edozein komunitateri, eta ez da meritu etnikoen arabera banatzen:
‎Beraz errendizioa eskatzen dute negoziatu baino lehen. Horrek ez du zentzurik, negoziaketa bera ukatzen da. Bestetik esaten denean, lehen eman ditzaten lurraldetasuna eta autodeterminazio eskubidea, eta orduan ikusiko dugu, berdin gertatzen da... Hau da, negoziaketaren helburu propioak negoziaketa baino lehenagoko baldintza beharrezkotzat etengabeki planteatzen direnean, auzia blokatu egiten da.
‎Horrek sentsibilitate demokratikoarekin topo egiten du eta gaur egin gaindiezina da. Beraz, behin eta berriro errepikatzea ETAk eta indar faktikoek hitz egin behar dutela eta gero beste guztiek talde politikoek, etab.aplikatuko, horrek ez du zentzurik. Beste era batera planteatu litzateke auzia, adibidez:
‎Baina politika egiten hastean, politika boterearen problemarekin nahasten da. Eta bigarren problema hori ez dut ongi konpondu nire buruarekin, iruditzen zait ez naizela gauza boterearen inguruan degeneratu gabe ibiltzeko. Horregatik hautu bat egin nuen, duela hogeita hamar urte pasa, boteretik urrun ibiltzeko.
‎Gero eta argikiago agertzen baitzaigu, Euskal Amari, berea duen eremu guzietan, bere haurretan ainitzek diozkatela ekartzen parte handi bateko kalte eta oztopoak. Agerpen horrek ez ditu nehoiz lotsaraziko belaunaldiz belaunaldi eta denboren puntaraino kultura hori osotu eta azkartzen jarraikiko diren zerbitzari xume ta leialak..
2013
‎Gerard Urrutia, batez ere, euskalduna da, euskaltzale sutsua, abertzale handia... bizitza osoa euskara, Euskal Herria eta euskal kultura defendituz eman duena. Horretan ez du inoiz etsi, eta ez du etsitzeko asmorik. Proiektu guztietan, besteekin batera lan egitea maite du, bakarka ez du bere burua ongi ikusten.
2014
‎Amak dio titia ematen. Horrek ez duela ondoriorik gero bien arteko harremanetan?
2016
‎Nik hantxet juan behar dinat. Luzerna hori ez badugu gaur mozten, hor egonen dun. Ordian, hola denaz pundutikan, ilhargi xuritarat eginen diziu.
‎Nik harat joan behar dinat. Luzerna hori ez badugu gaur mozten, hor egonen dun.Orduan, hola denaz puntutikan, ilargi zuritarat eginen dugu. Baduna kemena?
‎Sartzen ditugu trasteak eta joaten gara abiadura bat ikaragarrian. " Molde horretan ez gaituk geltokirat ez, gu." Bainan heldu ginen. Gero beste tren bat Lillerat.
2017
‎Leku horretan, frangotan, behardun batzuek lo egiten zuten, aterpean. Ohartu zen behardun horrek ez zuela zakurrik bere ondoan eta, ez zakien zertarako, bere gogoeta joan zen berehala Felixengana. Zalutu zuen urratsa irudipen hori egiaztatzeko.
‎Hil andana erretzen dute egungo denboretan, gorputz erraustegietan. Baina kanpoan errea, sutegi barnera botatua. Hori ere ez dago hain bitxia, Indiarrek horrela egiten dute. Bai, baina ez gara Indian, Euskal Herrian baizik. Gainera emazte horrek ez zuen bihotzik. Kendu diote bihotza. Aztekeen zibilizazioaren ohidurak, han, lehengo Mexikon.
2018
‎Gerlan jaio izana ez da destinoa, baina hautu librea da bertan sartu izana. Beste gauza bat da bide batean sentitzea, ibiltzen zaren eta hautatu duzun bide batean, eta, horretaz ez dut zalantzarik, izan ditzaket pozak eta tristurak, edo minak edo ametsak ametsen atzean, baina nire izatea da gudari bidea, gero jarrera edo izateko arrazoia aldatu eta tontoak, miserableki tontoak eta gainera memoriarik gabeak zirelako ETAn sartu zirela azaldu dutenentzat izan den moduan. Izateko arrazoia alda liteke, jakina; bide erdian edo ia amaieran beste hautu bat egitea da, kontrabidean ibiltzeari ekitea legez.
2021
‎Eta deliberatzen dute hospitalera joan behar dudala heiekin. Ikuspuntu horrek ez nau batere bozkariotzen.
‎Salbuespen bat egin behar da ETA alderdi marxista edo komunista bilakatzeko proiektuaz, EGIren sarrerak (hasieran bederen) gelditu zuena. Baina horrek ez du harremanik arrazismoarekin.
‎* Gu poli-miliekin joan ginen guregana heldu ziren lehenak haiek izan zirelako. Horrek ez du arrazoia ematen geniela esan nahi: guretzat, oinarrizko militanteentzat, egitura politiko militarrean ala egitura militar hutsean funtzionatzea, oso antzekoa zen.
‎Baina kaltea ez zen ekonomikoa bakarrik izan, kalte ekonomikoa, bere larritasunean, zen gutxienekoa, guk berak eta bere familiakjasan behar izan genuen bazterketa, mespretxu, eta abar... larriak eta gordinak izan baitziren. Gertakizun horrek ez zuen gure aita bere abertzaletasunetik apartatu eta tragedia horren gainetik, aurrera jarraitu zuen. EAJ zen bere alderdi politikoa, garaia haietan, artean, ez zen EArik.
‎1976ko apirilaren 12an Guardia Zibilak auto bat metrailatu zuen Zarautz ondoan eta Felipe Suarez Delgado hil. Pertsona horrek ez zuen zer ikusirik euskal erresistentziarekin.
‎Bat, Korbeta kapitaina Armadako zerbitzu sekretuen partaidea zela; informazio ofizialen arabera, barne informazioaren arduraduna zen, baina funtzio horrek ez zuen zer ikusirik zerbitzu sekretuekin.242 Gehiago ez dakigu.
‎Dirudienez, bazen ere Berezien garrantzia gero eta nabariagoa, eta, omen, Antxon nahi zuten Erakundeko arduradun politikoa, Argalaren gainetik, baina horrek ez zuen suntsiketaraino heltzeko itxurarik.
‎Baina horrek ez du militanteen formazioa alde batera uzten zela erran nahi. Adibidetzat emanen dut 1985ean argitaratu zen Jarrai B Manual ideologiko, oso ibilia gazteen formakuntzarako, non batzuek ikusi baitzuten Floren Aoiz eta Txema Matanzasen luma.
‎145 >Morala=, diot, ongi eta gaizkiaren parametro orokorrei hurbila; Ezker Abertzalean askok erran dit moral orokor eta giristino(!) horrek ez duela politikan lekurik. Bakoitzak eman diezaiola nahi duen kalifikatiboa.
‎Sugarra aldizkariak bezala: kapitalista garrantzitsua izanik ez da guztiz inplikatugabe bezala ikusten, baina horrek ez du haren exekuzioa onartzen denik erran nahi.
‎Lehenik eta behin, Sebastian Aizpiri bezalako gizon baten ospea bihozgabe zikintzen da, eta, ondoren, pertsona zintzo bat hiltzen da. Gizon horrek ez zuen inolako harremanik drogarekin, eta, alderantziz, droga konfiskatzeko azken eragiketetan, HBko pertsonak agertu dira Gipuzkoako droga trafikoari lotuak". 44
‎Garaian nik ez nuen horrelakorik ikusi, erran nahi baita horren esplizitatua. Eta horrek ez du ETA feminista zenik ekartzen, inondik ere.102
‎Distantziarekin, ezagutu behar da artikulu horrek ez zuela erakunde desberdineko militanten artean berezitasunik egiten, eta, batez ere, distantziarik ez zuela hartzen biktimak biderkatzeko diseinatzen ari zen estrategiarekin. Klandestinoekin elkartasuna zela eta etsaiari armarik ez emateko, biolentziari buruzko diskurtsoa oraino hedatugabea geneukan, talde armatuek dagoeneko gauzatu desmasiak zuzentzen ahal ziren urrats erratu bakanak balira.
‎Komandoko beste lau partaide, haien artean Karmen Gisasola eta Patxi Rementeria, Iparraldera pasatu ziren. Poliziaren arabera ihes horrek ez zuen axola handirik, Bizkaiko azpiegitura guztia hankaz gora jarria zelako.
‎Saio mingarria izango da denontzako, baina horren frakasoak erakutsiko du beste irtenbiderik ez dela: edo Euskadin tankeak sartu eta kixkaldu, eta hori ez luke Europak onartuko, edo azken saio horren ondoren negoziatu dela pentsatu, beste erremediorik ez daukate". 2
‎Bistan dena, Urbiolak kritikak egin zituen bere nortasun eta bere historiarekin. Ezker abertzalean ere beste bideak eta kritikak plazaratzen zirela erakusteko ekarri dugu, eta horrek ez du harekin akordioan ginela erran nahi.
‎" Francoren diktadurapean bizi ginen, baina hori ez zuen oztopo izan, Jose Antonio Agirre lehendakaria hil zenean, tailerra itxi por defuncion eta Donibane Lohitzunera joateko; handik ekarrita, bere mahaitxoko kajoian ere bazuen jasota ikurrin txiki bat, postaltxo bat. Bere tailerraren izenaren eta logoaren koloreak ikurrinarenak ziren.
‎Gertakizun horrek ez zuen gure aita bere abertzaletasunetik apartatu eta tragedia horren gainetik, aurrera jarraitu zuen. EAJ zen bere alderdi politikoa, garaia haietan, arten, ez zen EArik". 32
‎Nola garbitzen ahal duzu zure menean dagoen preso bat? Muga bat zeharkatu zuten, eta argi izan nuen jende horrekin ez nuela zer ikusirik gehiago".
‎" Bidarteko erorketa ondoren, ETA erakundea deslegitimatzeko saiakera argia gertatzen ari da, baina hori ez dute inoiz lortuko; izan ere, zerbait argi badugu, horiek dira Negoziazio Politikoaren subjektuak nor diren, zein bide jarraitu behar diren negoziazioa posible izan dadin, eta zein mugetan mugitzen den haren eduki politikoa". 100
‎Ziotenez, polizia horrek ez zuen antiterrorismoan edo antzekotan ardurarik.
‎" Euskal Herriaren eskubide eta erabakia errespetatzean datza gakoa, eta gaur egun nahi horrek ez du espresiobiderik, ez eta espresatuko balitz errespetatua izango litzatekeen garantiarik.
‎Borroka armatuaren garaia gainditzeko beharra aspalditik ikusten zen, eta Batasuneko militante garrantzitsu anitzek sentitzen zuten bere egiteko pertsonaletan zer eragina zuen estrategia politiko militarrean tematzea. Hala ere, hori ez zuten denek pentsatzen, are gutxiago Erakunde armatuan.
‎Aberatsarentako, ametsik ez date Sosaren egitiak, hori ez du maite Ttipien arrenkua, ez zaio ez lake
‎Eskualdearen inguruan ibilaldi ederrak egiteko itxura anitzeko bazterrak dira, besteak beste Kintoa herriaren alderantz. Garaian herri horrek ez zuen gaur egun ezagutzen diogun fama, bertako xerriek AOP 4 labela irabaziz geroztik bereganatu dutena. Berrikitan Alduden Pierre Oteiza hasi zen geroztik oso famatua bihurtu zen txerrikia egiten.
2022
‎Champagne, Frantzia, Evreux, Foix, Albret, Bourbontarren leinu edo dinastiak. Iduri zait gehiegi amore ematen zaiola Frantziako lege saliko edo faliko sonatuari, lege horrek ez zuelarik Nafarroan balio. Goazen beraz kasuan kasu, dinastia bakoitza noiz eta nola hasi zen oroituz, egiazkoa izan zen ala ez aztertzera.
‎Azpimarratzekoa da Baxenabarreko lurralde politikorik ez zegoela Nafarroako zati bilakatu arte, gorago ikusi dugun bezala, eta horretan ez zuen beste muduko nortasun berezirik. Eugene Goyheneche uztariztar historialariak dio ez dela behinere merindade bat izan.
‎Aitaren etxaldea ez zen amarenaren heinekoa, ondorioz nire aita ez zen amatxiren gustukoa eta ez zuen ezkontzeko baimenik eman nahi etxaldearen ondorengoa ukanen zuen alabari. Ordurako amak hogeita lau urte zituen, haurdun zen eta bere aitaren sostengua bazuen, baina horrek ez zuen baliorik euskal ohiduren arabera, ez baitzen etxekoa. Azkenean, 1946ko urtarrilean esposatu ahal izan zen eta apirilean jaio nintzen.
‎" paperak berrituko zizkiola gutxiago deitzen bazuen telefonoz". Garai horretan ez genuen telefonorik etxean. Lotura egin nuen Miarritzeko kabinatik ateratzean gertatu zitzaidanarekin.
‎Kontsolamendu bat izan liteke, behin baino gehiagotan bizitzen ahal garela sinesteak. Baina horrek ez du deus ikustekorik erlijio kristauaren zeruko bizi hobearen esperantzarekin. Lehenago izan garela eta berriz izanen garela, behar bada ez itxura berarekin, baina bai gure izpirituak iraun dezakeela.
‎Kuxkulet: Horrek ez du izenik. Ez da deus.
‎Atera zuten berantago eme mota bat, ‘antzua’ deitzen da, kukula egiten du bai, baina lore horrek ez du polenik ematen, heldu da hibridazioa egiten dela kukulak kendu gabe. Kukulen egiteko lana aurrezten da horiekin.
‎Klase ertainaren bizi modu eta portaera estandarizatuak ez zituen oraino gure herriak kolonizatu, bazen non nahi zer nahi xelebre, berezi eta bere baitariko, zein baino zein eskarniagarriagoa, eta taula gainean histrioikeria haiek onargarriak zitzaizkien jendeei, sinesgarri, orain ez dituelarik ostatuko kluneriak nehork preziatuko. Antolatzaileek helburua horretan ez bazuten ere komediaren ikuskizun partea segurtatzen zuten gehiegikeriek eta plazara jausteko estakurua fornitzen: irria.
2023
‎Zientziak ez badu burgesiaren talde bat bere fedean trabatu langile klasea trabatu duen bezainbat, horren arrazoia da; lehenik, burgesiaren talde horrek ez zuela zientziaren aplikazioekin langile klaseak zuen tai gabeko eta haragizko kontaktu bera. Baina ororen buru, arrazoi nagusia da burgesiaren talde horrek federik ez zeukala; federik ez duenak ezin du fedea galdu.
‎Baina bestaldetik, horrelako amodio motak gure begiak idekirik atxiki ditzake, disimulurik eta uzkurtasunik gabe, iraganean, orainean eta herriaren apetituetan dauden injustizien, krudelkeriaren, erruen, krimenen eta ahalgeen gainean. Errukiaren objektibitate horrek ez du gure amodioa urritzen, alderantziz ez du amodio hori saminagoa baizik bihurtzen. Errukirako, krimena bera ere ez da arrazoia urruntzeko hurbiltzeko baizik eta errudun izatearen ahalgea partekatzeko baizik.
‎Alta Peguy inperio erromatarraren miresle handia zen; eta inperio erromatarra miresten bada, zergatik aiher izan Alemaniari buruz zeinak lurralde zabalago bat berrosatzen erromatarren antzeko metodoekin entseiatzen badu? Kontraesan horrek ez du Peguy eragotzi 1914an hiltzera joatea; aldiz, nahiz adierazia ez izan ezta aitortua ere, 1940an kontraesan horrek berak eragotzi du Peguyren izpiritu bereko gazte andana bat sura joatea.
‎Erraza da Lamartinek bezala erratea" Ene aberria da Frantziak dirdiratzen duen toki guzietan... egia ene herria da"; tamalez, horrek ez luke zentzurik Frantzia eta egia hitz baliokideak izan balira baizik. Gertatu da, gertatzen da, eta gertatuko da Frantziak gezurrak erratea eta zuzenkontrakoa izatea; zeren Frantzia ez baita Jainkoa, ezta urrundik ere.
‎1940ko ekaina arte, Frantziako kazetaritzan, animagarri abertzale gisan, Alemaniaren eta Frantziaren arteko gatazka Troiako gerlarekin erkatzen zuten artikuluak irakur zitezkeen; artikulu haietan esplikatzen zen gerla hori basakeriaren kontrako zibilizazioaren gerla zela jadanik, eta barbaroak Troiarrak zirela; alta erru horrek ez du beste inolako arrazoirik Troia betiko garaitua izana baizik.
‎Bertsuak osatzen dituenak, Racinenak bezain ederrak egin nahian, ez du bertsu hain ederrik eginen; baina are gutiago esperantza hori ez badu.
‎Oztopo horrek ez du garrantzirik; ez luke izan behar bederen, garrantzia hari emanez ez bagina erratzen; izan ere, egiak arima argitzen du bere araztasun mailaren araberan ez eta inolaz ere kantitatearen motako zerbaiten araberan; metalaren kantitateak ez du garrantzirik aleazioaren araztasun graduak baizik; eta arlo horretan, urre pixka batek urre askok bezainbat balio du; horregatik egia aratz pixka batek eg...
‎Hastapenean, anitz puntutan 1789ko iraultza iragartzen zuen Fronda izeneko matxinada zapartatu ondoren, Louis XIV.a boterean jarri zen gehiago diktadore gisa ezen ez eta subirano legitimo gisa; horixe zuen adierazten" Ni naiz Estatua" esaldiak; hau ez da errege baten pentsamoldea; Montesquieuk ezkutuko hitzetan hori oso ongi esplikatu zuen, baina bazen Montesquieuk bere garaian oraindik ikus ez zezakeena, hau da, bi etapa izan zirela frantziar monarkiaren endekapenean: lehenik Charles V.aren ondoren monarkia despotismo pertsonalean eraldatu zen, eta Richelieuren ondoren despotismo pertsonal hori joera totalitarioko estatu makina batek ordeztu zuen; eta Marxek zioen bezala, estatu makina horrek ez zuen bakarrik biziraun; izan ere, perfekzionatu eta hazi zen ere erregimen aldaketa guzietan barna.
‎Kondizio horietan, gizarte arau horiek egon arren, borondate oneko gizakien kontzientziarako askatasun osoa 19 bada nahiz errealitatean mugatua den; gizarte arau horiek gizakien kontzientzietan sartuak izanez gero, debekaturiko aukerak ez zaizkie burura jiten ere eta horregatik ez dituzte atzera egotzi egin behar; hezkuntzak sarturiko ohitura bat, adibidez gauza nazkagarriak edo lanjerosak ez jatearena, ez zaio gizaki normal bati iruditzen hazkurriaren arloko askatasun murrizpena denik; izatekotan, umeak bakarrik luke hori murrizpentzat sentituko.
‎Alderantziz; izan ere, kontraesan baten presentziak, sentitua bada baita ziztakari moduan ere, izpiritua jankatzen du; baina kontraesana batere sentitua ez denean, orduan bere eragina biziagoa da, zeren bateraezinak diren eragingarriak orobatean aprobetxatzen baititu; horregatik estatu sobietarrak estatu baten ospe osoa aprobetxatzen du, baita estatuaren politika ezaugarritzen duen zakartasun hotza ere, batez ere totalitarioa denean; baina denbora berean estatu sobietarrak justiziaren ospe osoa aprobetxatzen du. Eta frantses langileek kontraesan hori ez badute sentitzen, alde batetik Errusiaren urruntasunagatik da, eta bestaldetik estatu sobietarrak maite dutenei guztiahaltasuna hitz ematen baitie; horrelako esperantzak ez du justiziaren beharra tipitzen, baina itsu egiten du; izan ere, nola norbera justu izaiteko nahikoa gai sentitzen den, sinesten du bera boterean litzatekeen sistema bat aski justua izango litzatekeela.... Hau bera da deabruak Kristori pairarazi zion tentazioa.
‎Erranen da teoria baten emankortasuna irizpide objektiboa dela; baina irizpide horrek bakarrik iritzi publikoak onartzen dituen teorien artean jokatzen du; jakintsuen herrixkaren iritzi kolektiboak errefusatzen duen teoria ezinbestez antzua da, zeren jakintsuek ez baitute teoria horretatik 250 garapenik ateratzen saiatzen; hau egia da batez ere fisikarako, zeinean kontrola eta ikerketarako baliabideak ingurune biziki hertsi baten esku artean dagoen. Planckek bere teoria kuantikoa lehen aldikotz zabaldu zuenean, teoria horrek ez bazituen jendeak asko erakarri absurdua izan arren edo beharbada absurdua zelako —zeren arrazoiarekin akituak baikinen— ez genuen sekula jakinen emankorra zela; alta bada, teoria horrek erakarri gintuelarik, daturik ez genuen emankorra izanen zela aurreikustea ahalbidetzen zuenik; beraz, prozesu darwinista badago zientzian; teoriak hazten dira txiripara bezala, eta haietarik dohaindu... Horrelako zientzia izan daiteke bizi oldarraren agerraldia, baina ez egiaren bilaketaren agerraldia.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia