Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 98

2000
‎Pena sentitu zuen aurreko bizitzan idatzi gabe utzitako poesia guztiagatik. Bazekien horrek ez zuela erremediorik, berpiztu ondoko bizitza berrian guztiz ezindua sentitzen baitzen poesiarako. Poesiak, itxura zenez, bere unea zuen; gero kito.
2001
‎Zertarako nahi duzu kanon bat, ordea? Horrek ez du ezertarako balio, baina! Nork sartu dizu horrelakorik buruan?
‎kasu honetan, enperadorea jakinaren gainean jartzea. Bestalde, Napoleon, Napoleon pertsonaia historikoa izateak, bere garrantzia du Kartusia n, noski; baina gure liburuan horrek ez du inolako garrantzirik; izan ere, guri, Kartusia tik, hitzak interesatzen zaizkigu, ez hitzen ingurukorik, ez testuingururik. Hitz horiek bere horretan, ukituren bat han eta hemen, eta nahikoa da.
‎– Hara detektibe jauna... Juliari dagokion guztia aspaldi argitua zagok, eremu horretan ez duk lardaskan aritzerik eta kitto. Ez zioat inori utziko Juliaren eta nire arteko harremanetan muturra sartzen.
‎Ni ideiak antolatzen ahalegintzen ari nintzen alferrik, ez bainion inongo zentzurik aurkitzen argazkiaren kontu horri. Ez, horrek ez zuen ez bururik ez hankarik.
2002
‎– Gutxitan izango du aste bi barrukoa legezko egun inportanterik, eta urtemugak urtero izaten dituk. Bilboko Arenalean jokatuko da eta hori ez duk txantxetakoa. Enpresari eta talentu harrapari guztiak han izango dituk beharbada.
2003
‎Eta gehiegiak kalte egiten diola arraren oldarrari. Oreka zail hori ez duela oraindik Lupek menperatzen, deliberatu du azkenik Damianek.
‎Ederki ulertu didak, erantzun zion Damianek. Hori ez baduk, halako zerbait behar dik derrigorrez. Jaione ez zebilean diru beharretan, aitzitik, hori ere aitortu zidaan, gizon haiek nahi beste ematen ziotela.
‎–Ez, hori ez duk fotokopia, jatorrizkoa baino. Honen fotokopia agian gero emango diat.
‎–Txori hori ez duzu bere habian topatuko –esan zidan, faxista zela eta.
2004
‎Aliziaren ahots eztia aditu zuen belarrian xuxurloan: Maitea, horrek ez du garrantzirik; orainak du garrantzia, zu eta nire artekoak, gure seme alabek.
2005
‎Maianari ile lehortzeko makina, Sebasi palm agenda elektronikoa, Kastelari usain on karioa, Xarlesi Tarantinoren Pulp Fiction en DVDa, Jessicari Britney Spearsen MTVko unplugged ekitaldiaren bideoa, Graxiri New Yorken enkantean erositako Sam Sheparden Moon Light Chronicles antzerki famatuaren eskuizkribua, Beinat eta Edmeari pantaila lauarekiko telebista, eta zoritxarrean ihalozka zebilen Ttotteri James Ellroyren nobela berria, ingelesez. Irakur ere ez zezakeen liburu horrek ez zukeen Ttotteren osasun mentala sendatze ildoan jarriko, baina zer egin, oparia onartu behar zen! Peter, ahurrak huts geratu zenean, hilkutxan zetzanaren nortasunaz ohartu zen errealki.
‎Lotsakizunetan pentsatzen denborarik galdu gabe, kremailera jaso eta trena hartu nuen. Arratsaldeko plazerik handiena maskuria hustea izan zen, horretaz ez dut orain inolako zalantzarik.
‎Nireak balio badizu, zaude isilik, mutua, horrekin ez duzu eta deus irabaztekorik. Joaquinek beti ukatuko du Senpe hil izana.
‎Esazu zeure izaera bazterreko horrek ez duela lekurik gaurgero. Munduaren erak ez zaizkizula laket.
‎Horrek ez daki zer den plano bat, ezin izan liteke abanzada bateko zelataria. Barka ezazu, kapitain jauna, baina nik ongi dakit nola funtzionatzen duen ontzi gorriak, zelatariak bolondres eskatzen dira, eta mutil horrek ez zuen pausoa bolondres emanen, edo beharbada bai, beharbada pasatu egin nahi zuen nazionaletara eta zorabiatu egin da menditarte biluzi honetan, atzera bere lerroetan zegoela usteko zuen gizajoak, iparra galduta, halako taxu oneko mutilak.
‎– Esparroi hori ez duk herrikoa!
‎– Hori ez duk gure laguna!
‎– Plazan eta egun argiz, hori ez duk dantza egitea.
‎" Plazan eta egun argiz, hori ez duk dantza egitea".
2006
‎Pertsonen gorputzek hartzen zituzten itxurek liluratzen zuten B, beraz; bazeukan halako sentiberatasun berezi bat jendeak erakusten zuen kualitate fisikoarekiko, gehienetan erdizka berezkoa eta erdizka inpostatua, ikasia, faltsua izaten dena, primitibotasunetik gertuko aleetan baizik ezin baitzen topa ia inpostaziorik gabeko tesitura egiazkorik. Lilura horrek ez zuen zerikusirik inongo kanonekin, ez zuen edertasunik bilatzen, edo bai agian, baina beste modu batez; singularitatearen eta bakantasunaren edertasuna zen bilatzen zuena, nork bere gorputzarekin egiten zuen itunetik sortzen zena, bere ustez bakantasun horrek, itun horren nolakoak egiten baitzuen inoren gorputza, piura edo itxura, eder. Gorputz baten elementuen arteko dinamikak, gihar tonuak, ahotsak, keinuerak, usainak sortzen zuten bakantasun hori, eta horren arabera baziren zuhaitzak bezalakoak ziren gizonak, edo ihi bezalako emakumeak, ahuntz gizonak, oilo emakumeak, basurdeak, oreinak.
‎badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak ...honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak jaten segitu behar diat, hor konpon, hi, Goio, hori ez duk euren problema, jabeena, alegia, Armani, Armani, noizko alternatiba famatu hori, urteak dituk esaten duala ez dela biharko, baina ordutik bihar asko pasatu dituk, edozer baino lehen, ez gaitezen urduri jar, antola gaitezen, gainerako sindikatukook eta gainerako lankideok, orokorrean, bat datoz, egoera larria da, bai, baina guk ere indarra daukagu, manifestazio bat egingo dugu, hasteko, ezi...
‎Gizon Handiak bestelako kezkak zituen astelehen goiz hartan; esaterako, tripetan ernatzen zitzaion ezinegon lauso eta definigaitz hura, edo hainbestean behin ziztatzen zion buruko min hori. Baina biak ala biak, asteleheneroko kontuak ziren, denborarekin konturatu zen beste zerbaiten adierazpen psikosomatikoak baizik ez zirela, eta horrenbestez etsi zuen biekin bizitzen ikasi zuela, baita ikasi ere; zer gaitzen adierazpen psikosomatikoak ziren, hori ez zuen hain argi ikusten, nahiz gehienetan identifikatzen zituen adierazpenok bizkar gainean eraman ohi zuen erantzukizunen karga erraldoiarekin, eta bere baitan agitzen zen Ideia Handien borrokarekin, bere gogoa lehen mailako borrokaleku intelektualtzat zeukanez. Interfonorantz makurtu zen eta kafe bat eskatu zuen.
2007
‎Lehen noizean behin bakarrik etortzen banintzen neure ibileretatik, aitortuko dizut gero eta etxezuloago bihurtuta nagoela zahartu naizenetik, ezen zerbaitek behartzen badu gizona ibiltaritza uztera, horixe baita, mon ami, mokorra hautsi, lurrera erori, eta handik jaikitzeko gauza ez dela jakitearen beldurrak. Alua dela mundua, adin batetik aurrera, dedio, baina horrek ez du bueltarik, ez du sekula izango atzerabiderik.
‎– Hara Don Valentin –esan diot orduan–, hitza eman banizun, horrek ez du atzerabiderik. Zerbait izango da, beraz.
‎– Bareegia duk –hasperen egin zuen– Dena zagok bareegi. Hori ez duk ona guretzat. Lanik gabe geratuko gaituk aurki.
‎Furgonetan banatzaile lanetan hasi zenean dena ondobidean jartzen ari zela pentsatu nuen. Orain erraza da ikustea esperantza horrek ez zuela zentzurik. Pelikuletako lanak bukatu zitzaizkionean, zenbait lan kaskar lortu nizkion eta, azken hau, furgonetan opil industrialak banatzen ibiltzea, guztietan arriskutsuena zen bera bezalako batentzat, betidanik edan duelako behar baino gehiago.
‎Ez du halakorik nahi, baina ez dio heriotza naturalik desio, justiziazko bat baizik. Thelonious hilik da eta gizon horrek ez du katu bat balio. Ardoak loratu egiten du Joana, ez daki bizien edo hildakoen mundutik gertuago jartzen duen, baina nonbaitetik gertuago sikiera.
‎Askok pentsatzen dutenaren kontra, krisialdiek ekonomian baino gehiago, etikan dute eragina. Argentinarrek krisi etikoa bizi dute, eta hori ez du inongo presidentek konponduko, ez horixe –ikastetxeko uniformearekin jantzitako nerabe bi seinalatu ditu, suediar itxurako hiru gizonekin flirteatzen.
2009
‎– Hobe haien berririk ez baldin baduk –esan zidan– Jende hori ez duk parte onekoa.
2010
‎Nahiz eta itxaronziega horretan ez zuen ni erasotzeko modurik, bere esku hutsez ez bazen –eta halako eraso bati aurre egiteko adina sentitzen nuen neure burua–, zitekeena zen baita ere arropen artean metal zati zorrotzen bat gordeta ekartzea. Izan ere, metalak detektatzeko atakatik pasatzerakoan, ateari txistu eginarazi ziena bere hanketako burdin ziriak zirela esanez lor zezakeen labana modukoren bat aldean eramatea.
‎– Horrek ez du zerikusirik ama izatearekin.
2011
‎– Hori ez duk egia –erantzun zidan–, baina gezurra ere ez –eta barrez ito beharrean lehertu zen.
‎Ondo egin duk pare bat egun hartzearekin erabakitzeko, erabakirik hartzeke uzteko moduan hagoen arren. Ez, hori ez duk horrela, gauzak bere horretan uztea erabakitzea baita. Bakarrik nago, kamareroak edalontziak sikatzen dihardu, ez hurbilegi ezta urrunegi ere, jarrera profesionala oso.
‎Leihoz bestalde hutsik da Paris. Edo goizegi da edo beranduegi da, horretaz ez du dudarik Agirre Sesmak.
‎Gehiegi pentsatu gabe utzi zuen senarra, ez zitzaion hura uztea kostatu, pauso hura goiz edo berandu eman behar zuen seinale. Baina horrek ez zituen, inondik ere, hasitako harreman berriaren pitzaezintasuna eta iraunkortasuna bermatzen. Izatez, laster itzali zen txinparta.
2012
‎Esaldi horrek ez du Nora ezustean harrapatu, aurreikusi dituen aukeretako bat da. Lasai dago Nora, ezer espero ez duenaren rolean sartzeko ahaleginean.
‎– Aitortzeko ordua iritsi denez, esan behar dizut esperantza banuela zure elkarrizketa horietatik kale gorrira bidaltzeko hautagairen bat edo beste lortuko genuela, baina egia esango dizut: zure txosten horrek ez du ezertarako balio, ezta horretarako ere. Eta ea behingoz konturatzen zaren ez zaitudala nik bota.
‎Ez du beste zereginik, ez du beste zeregin garrantzitsurik, asteazkenetan arratsaldeko seietan (eta bestela zazpietan) Saint Sulpiceko Tabacean egotea kafe bat hartzen. Ebaki bat hartzen, horrek ez du eraginik hitzorduaren gakoetan. Garagardo bat ere har lezake.
‎Pistolarik gabe dabil, arduradunak herrialde horretan ez duela premiarik esan baitzion. Eta horrek beratu izan balu bezala, gertatu zaio noiz edo noiz nortasun agiririk gabe ere irtetea.
‎Ados. Baina hori ez du IRUÑERRIKO HITZA, DENONTZAKO EGUNKARIAk erabakitzen. Nor den handi eta nor den txiki ikusleek erabakitzen dute.
2013
‎Hotz handia egiten zuen eta komunio guziak eginak nituen, baina, hala ere nik ilea motx izatea nahi! Galtza luzeak paratzeko bai, konforme, baina bertze moda berri hori ez zuen batere gustuko. Irunen eta, Donostian eta, mutilak neskak bezala hasiak ziren.
2014
‎Sekulako lasaitua izan zen hura. Baina horrek ez zuen arratsaldeetako leihoan zain geratzeko ohitura ezabatu. Egunero egunero, iluntzen hasi orduko, korapiloa egiten zitzaion sabelean, eta ama ikusteko irrikak leihora bultzatzen zuen.
‎Julien Bizkai, Adolphe Berdeko eta ondoan negarrez dituen adiskide batzuei gorpua jasotzeko manatu die Leon Iturri kapitainak zalditik jautsi gabe. Lehen heriotza horrek ez du soldaduen kuraia sobera histu, bideari lotu zaizkio berriro, eta oinezko laugarren egunarekin heldu dira Toulerat, agorrilaren 12an. Zizpak askatu gabe lurrean lo eginen dute gaur gauean ere.
‎Izan ere, Mexikorantz abiatu aurretik, gerra zibileko batailen leku asko bisitatu zuen berriro, Stone River, Shiloh, Nashville, Kennesaw Mountain, nola ez, Franklin, Chickamauga, beste batzuk ere bai. Baina inpresioa da ibilbide hori ez zuela Ambrosek berak prestatu, Kennesaw Mountaingo bala hark prestatu zuela, esango zukeen bezala, beharbada, Albert anaiak. Eta sinistu egingo zioten neurologo batzuek.
‎Gasteizeko hilerri batean fusilatu zuten Estepan Urkiaga Basaraz. Horregatik ez zuen 1984 liburua Lauaxetak idatzi, horregatik ez ziren idazten hasi ere egin gerran hil ziren idazle batzuk, arkitektoak, medikuak... Pentsatzen ere ez ziren hasi batzuk beharbada, 21 urteko soldaduak, soldaduak ere ez, iazko idazle hilak, iazko medikuak, iazko umeak guztiak.
‎Kontuak argitu nahi zituen, azalpenak eman: ez zuela inor hil nahi izan, horregatik ez zuela kuarteleko lehergaia konektatu inaugurazioan, baina parte hartu behar izan zuela, nahitaez, segurtasunagatik, guztien segurtasuna, guardia zibilena ere bai. Solaunek bere familiari ere begiratzen zion noski, bere buruari...
2015
‎Une hartan garrantzia zuten gauza horiek. Eta Peter Zuazori hartutako abiadurak ez zion eragozten han zurera edo nirera delako kontu horrek ez zuela zentzu handirik. Berari zegokion gonbidatzea.
‎– Horretaz ez dut zalantzarik. Zer gogoratzen duzu?
‎Odile Mores Sarrikoko ikasle onenen artean zegoen bere garaian. Horrek ez zuen ezer esan nahi gerora hartutako bideez, baina izan zitekeen, Romanek hala nahi luke, edozein enpresatako kudeatzailea, esate baterako. Martzanan izandako berriketaldiari esker, bazekien Kattalin irakaslea zena.
‎Entziklopedistak eta Martinek maite dute beren ezaugarri eta gaitasun zenbaiten abian jartzea eta isiotzea; imajinatzen dute Florak edo Juliak Adolforenak behar bezala isiotzen eta abiarazten dituztela, eta horregatik kendu nahi dizkiote Adolfori eta beren zilborraren eta zakilaren ingurura erakarri. Puntua da proiekziozko pizte horrek ez dituela jeloskorraren irudimenaren mugak gainditzen, errealitatean ez da gertatzen; maitearen eta Adolforen arteko harremana ez da jeloskorraren eta maitearen artekoa baino pizgarriagoa izaten.
‎Ez da lankide bat, ez kolaboratzailea, ez da alternatiba, ez haurra, ez norbait zeinekin mozkortzen garen, ez norbait norekin antzerkira goazen, ez senarra, ez aita, ez amantea, ez sex friend a, ez kargu bat, ez konfidente absolutua, ez kontzesio eskalea, ez engaiamendua, ez erregularra, ez konplikatua. Harreman horrek ez du garapen perspektibarik, bere horretan segitzea aski zaio. Elkarri galdetzen diogun bakarra da izatea, behar deneko.
‎– Bada, tentuz ibiliko behar dut, horretan ez baitut parekorik.
‎– Hori ez duk kontua...
2016
‎Greziar guztiek bezala. Horregatik ez dute ezer espero”.
‎– Ez zakiat. Eltzetzu hori ez duk habia bakarrekoa.
‎Arazoak, hitz horiek? Arazoak Francoren zapatek ekarriko dizkidate, gizon horrek ez du pauso on bakar bat eman bizi guztian, egizu kontu zer tratu eman dien zapatei! Dany Bouzasek piru berari heldu zion, Itsatsi iezaiezu lehengo zola motako puskaren bat beste pauso txar batzuk eman ditzan...
‎Francok eta bere inguruko guztiak suposatzen zuen parafernalia herdoil hura desagerturik, zer mezu eman ez zekiela geratu zela Muñagorri. Horregatik ez zuela ezer idatzi hiriko estatua guztiak, bata bestearen atzetik, kakaztuak agertu zireneko hartaz. Huraxe zen bada ekintza nihilista bat.
‎Zuk grabatua edukiagatik, ukatu egin nezake guztia, badakizu zer den difamazioa... Ezetz ba, zuk grabatua daukazun horrek ez du ezertarako balio epaiketa batean ez baldin badaukazu nire baimenik. Sinatu al dut ezer?
‎– Ez ezazu atzera begiratu, ama. Horrek ez du bueltarik. Franco hiltzen denean, orduan bai, izango dugu astirik elkarrekin egoteko.
2017
‎Itzuli egin du; gogoa du, gainera; Axik –Pili, arreba, ere konforme dago–, Nafarroako Garun Kaltedunen elkarteak antolaturiko tailerretan pasatuko ditu goizak, eta arratsaldeak... Baina horrek ez du zentzurik orain, hori lehenago zen; orain, hartua du erabakia. Bueno, bihar egingo duten paseoaren ondorioak ikusi behar.
‎Josebak bizitzen ari zenaz pentsa zezakeena, desleialtasuna, zintzotasun eza, gezurra, entzun zuen bere baitan, gezurretan bizitzen ari zen; kontratuan ote zegoen egiten ari zena? Ezetz erabaki zuen baina... berak ez zuen bilatu, eta ikusi beharra kontratuan ote zegoen, zenbat horrelako izango zituen Josebak berak jakin gabe; eta gainera berak esan zion ez zuela ezer jakin nahi, eta horregatik ez zuen...
2018
‎Ahizpa txikiak atentzio handiagoa behar zuen. Hori ez zuen Sarak ulertzen, edo ez zuen ulertu nahi. Enpatia falta agian?
‎Txikitan ballet eskola batean sartzen saiatu bazen ere, ez zuen lortu. Halere, horrek ez zuen burumakurtu. Talde amateur batean hasi zen, dantza korronte berriak bereganatu eta koreografia propioetan txertatzen geroago.
‎– Horrek ez du zentzurik. Nola hasiko da Gerra Hotza Mundu Gerra amaitu aurretik?
‎– Horrek ez du logikarik.
‎Gertrude Steinek esan ziola uste da: “Picasso jauna, egin didazun erretratu horrek ez du nire antzik batere”. Eta Picassok erantzun:
2019
‎" Urte batzuetan ezker abertzalearen barruko prototipo militantearen estiloan janzten nintzen, eta horrek ez zuen distortsiorik sortzen bertsotan; baina gogoratzen naiz ezpainak margotzen hasi nintzenean nola azpimarratzen zidaten behin eta berriz, normala ez balitz bezala. Pixkanaka, nire itxura aldatzen hasi nintzen, bestelako feminitate bat performatzen.
‎Ez mehatxu bat, ez arrisku bat, ezta salbuespen edo bitxikeria bat ere. Eta horretarako ez dut hurrengo bizitzara arte itxaron nahi, ez baitidate inon bermatu hurrengo berraragiztatzean zakil handi batekin eta baritono ahots indartsuarekin jaioko naizenik” erantzun zion Agirrek “Troiako behorrak” izenekoan. Emakume hitza arantzatsua da, borroka sortzen du sortzailearen baitan.
‎zergatik nahi dut emakume polit bezala irakur nazaten? Zergatik mantendu nahi dut pribilegio hori ez badut polita naizelako deitzerik nahi. Baina, era berean, ez diot polita izateari utzi nahi".
‎Garai batean zer ez nuen nik emango halako pasio galgarri bat. Orain, ordea, jakinik ere bizitza oso bateko maitasunak sentimendu neketsu eta aspergarri horrek ez duela hurrik ere istorio kalkulatugabe eta kalkulaezinen xarma, zer ez nuke nik emango adorazio xingle, iraunkor eta soseguzko baten truke.
2020
‎Eta iritsi, azkenak iristen gara helmugara, bederatzi orduan egiten dugu itzulia, guretzat handia da! Bederatzi orduko buelta, gure adinean!, baina gaur egungo parametroetan horrek ez du muntarik.
‎“ ¡ Os van a meter en la cárcel! ”, esan zidan. Baina horrek ez du dendarekin zerikusi zuzenik.
‎triparik ez baduzu eduki nahi... bota garbantzuak lurrera eta jaso banaka banaka! ”. Nik hori ez dut inoiz egin, ez dudalako behar, baina aizue, beharbada zuei balioko dizue.
‎Non ikusi da gauza bat eskatu eta segituan ameto ematea? Horrek ez du batere graziarik. Estali belarriak, beste tiro bat bota behar dut...
2021
‎Bizkor ibili beharrak, inprobisatzeak berarekin duen urgentziak, burutik ezpainetarako bidean berbak norberaren eraikuntzak diren arrazoia edo ideologia lako galbaheak pasa barik jaurtitzera garamatza. Horrekin ez dut, inondik ere, neure burua zuritu nahi. Ez da gure ahotik gure baitan ez dagoen ezer aterako, bai, ostera, bazegoela ez zenekienik.
‎Ihesaldi osoan, gizona zela sinestera heldu zen, emazte bat zen alta. Etxean zegoela, eskakizun horrek ez zuen muntarik. Emazte bat zela baimentzeak aspaldian nabari zuen barne ahultasun sentimendua areagotu zion:
‎Leihoa zabaltzen dudanean, ilunpetik jazartzen naiz eta Eusa uharteko harkaitz hautsiak hor ditut, mirakulu antzera, itsas argiak, txori kantariak, galerna iragarriak, ene garuneko bihurguneen garbitzeko, egun oroz birjintasun berri bat berreskuratzen banu bezala. Eta horrek ez du kabanaren sindromearekiko lotura izpirik.
‎Ez baldin bazen desagertu, hirukotearen egoera normaltzat jo zitekeen, ikasle eta estudiante anitzek, neska ala mutiko, ikasketak ordaintzeko, prostituzioaren bidea hautatzen zutelako, hautua baldin bazen. Hargatik, prostituzio mota horrek ez zuen ezer ikustekorik Europako karriketan heren munduetako emakumeek praktikatzen zutenarekin. Maddi eta Maialen klase ertaineko hiritar nomadentzat ari ziren, prezio onean, ahalik eta harreman fisiko urrienekin.
‎Hantxe geratu da bere betaurrekoekin’ ‘Baina nola, betaurrekoak? Horrek ez zituen eta betaurrekoak! ’ Joan ziren begiratzera eta Gil zen garbitu zutena, pentsaturik Ubeda zela, epaitegiko idazkaria. ‘E, ez du axola horrek!
‎Pertsona errespetatua, zuhurra eta maitatua herrian, mediku eskuzabala. Prestigio eta izen on hori ez zuen galdua Argentinako erbestetik herrira itzuli zenean, 60ko hamarkadan. Jose Cosgaya komandante aritu zen Eusko Gudarostean, UGTko milizietan, eta Isidro Zornozak Donostiako Ondarretako eta Bilboko Carmelo espetxeetan zaindari jardun zuen:
‎Ez daukat kezkatuta egoteko arrazoirik. Ezer gerta ez dadin gure esku dagoen guztia egiten dugu, eta haurren ehuneko oso txikia hiltzen da horrela (esaldi horrek ez du inor konbentzitzen, ehuneko guztiak dira itsugarriak guraso batentzat, ondoren “hil” edo “heriotza” baldin badoa, baina saia nadin). Igaro du arrisku adinaren langa, eta sehaskan ez dago ito dezakeen ezer.
‎– Horrek ez du loturarik kaleratzeekin.
2022
‎Mesedez, e! Tipa feminista hori ez baduzu aguantatzen ba tipa hori ez da feminista eta kito, ezta? (ANEk serio begiratuko dio) Hori zer?
‎Testuinguru horretan kokatu behar da Ana Labaka eta Beatriz Egizabalen ekarpena, une batean non bikote komiko gehienak gizonezko edota talde mistoak ziren (eta diren). Aldiz, ebidentzia horrek ez luke ezer ere adieraziko beste eduki batekin gurutzatuko ez balitz, eta hortxe Erradikalak en indarra, ikuskizun bat non gidoien usadiotik alde eginda, umorea eta feminismoaren lerroa uztartu zituzten, publikoaren oniritzia lortuz.
‎titulartasuna, sektoreko kontratazioak, gazteak, erabakimena eta ordezkaritza, arduren banaketa, lan arriskuen prebentzioa, sexu jazarpena eta jazarpen sexista. Atal berberak adierazten du Emakume Nekazarien Estatutu horrek ez duela aurrekaririk araudian, nahiz eta estatutuak lantzeko gomendioak eta baita aginduak ere ugariak izan. Estatutuaren osaeran eragina izan duten lege mugarriak biltzen ditu, Europa mailatik hasi eta EAE mailaraino.
‎Gure mutilaren aurrean ilaran zegoen emakume txiki eta argal batek, bere txanda iristean, larritasunez eutsi dio beso banatatik mediumari, eta galdetu dio hildakoekin hitz egin badezake, bere anaia nork erail zuen jakin nahiko lukeela eta galdetzeko, faborez, anaiari. Hitz egin, bere horretan ez duela hitz egiten, eta dena dela ere, horretarako kontsulta pribatu bat eskatu duela erantzun dio mediumak. Garbi esan dio eskua askatzeke eta irribarre zuria ezpainetan:
‎GODOT: Hori ez duk kontua. Banatu egin genitizkek.
2023
‎Beste herrialde batzuetan hamabost egun edo hilabete bat ematen dizute pieza aurkeztuko duzun antzokian bertan lan egiteko. Aukera hori ez baduzu espekulazio hutsean ari zara, benetan espazioan probatu gabe ez baitakizu funtzionatuko duen edo ez. Horregatik, gero eta gauza sinpleagoak egiten ditugu, dirulaguntzak ere halakoak baitira:
‎Euskal Herrian bizitzeko pribilegioa baldin badaukazu, eta 3.000 edo 6.000 eurotako dirulaguntza bat eskuratzeko aukera... Diru horrekin ez duzu mundua salbatuko, bene benetan egin nahi duzuna egiteko izan luke. Baina zer egin nahi dugu sakonean?
‎Kultur programatzaileak erabakigarriak dira: publikoa beti gauza berdinak ikustera kondenatzen baduzu, azkenean publiko horrek ez du pentsamendu kritikorik izango, eta antzerkiaren inguruan duen ikuspuntua ere oso murritza izango da. Antzerki mundua dagoeneko txikia bada, kultur programazio estu batek are eta txikiago egiten du inbutua!
‎Testuinguru horretan, edozein haurrek ez dauka arte eta kultur formazio zein kontsumorako sarbide bera. Izan ere, Koldo Zelestinok adierazi bezala, pedagogia aurreratuena daukaten ikastetxeek izaten baitute antzerkiarekiko jarrerarik irekiena, eta halere horrek ez du kalitatezko zerbitzu bat segurtatzen, gehienetan ez dutelako behar besteko baliabiderik. Horren harira, klasea eta pribilegioak aipatu beharrean gaude:
‎Erabateko ezjakintasunez eta doilorkeriaz, gure gidariak munduan gidatzen gaitu eta mundua gidatzen du eta, behin hor gauzkalarik, ezin gaitu mendean hartu eta gu mendean hartzeko bere ahalegin guztiek huts egiten dute, laster ematen du amore baina beti beranduegi, beti gu suntsitu gaituenetik denbora puska bat igaroa delarik, eta orduan gure gidariak ez du gidari gisa ezer jakiterik nahi izaten, ez baitauka ezer jakiterik, ezin delako gizatasunaren muinera iritsi azaleko ahalegin hutsaletatik harago, eta, ezjakintasun horrekin, hautsi eta deuseztatu eta hautsi eta deuseztatu egiten gaitu bizitza osorako, halako moldez non beti eta nonahi aurkitzen ditugun munduan bere gidariak, gidari ezjakin, doilor eta gizatasunik gabekoa denez, hautsi eta deuseztatutako gizakiak, hautsiak eta deuseztatuak bizitza osorako. Gizaki berria beti da konputarizazioak gidatu eta bideratua, makina bat balitz bezala, eta makina baten gisa tratatu eta galbidera eramaten du gidari horrek, gidariak gidatutako makinak baino ez ditugu aurkitzen, ez gizakiak, gidariak bere ezjakintasun konputarizatu guztiarekin hautsitako eta deuseztatutako makinak, baina gidari horrek ez du inolako errurik, inoiz eta inola ezin baita gizaki izan, eta gizartearen interesek ez baitute bat egiten gizatasunarekin, gizarteak ez baitu inondik inora gizatiartzeko asmorik, eta gobernua beti dago, kasu guztietan, herrialde guztietan eta estatu forma guztietan, bere gizartea gizatiartua ez izatean interesatua, bere gizartea gizatiartuko balu denbora gutxiren buruan deuseztatuko lukeelak...
‎Eta, horrek ez badu garestiago bihurtzen gehitu nuen nik, bistarako atsegina bada, hobe.
‎Taula gainean Peio Berhokoirigoin Bixoko bezalako aktore bat ikustea ederra da, edota Maialen Foutox, Maider Beheran eta Xalbat Dagerrezar esaterako. Antzerkia eta plazera eskua emanda doazenean sentipen horrek ez du preziorik!
‎Funtzioa bukatzen denean txaloak aktoreok jasotzen ditugu, baina atzean egiten den lanagatik ez balitz txalo horiek ez lirateke existituko. Jaso ditudan txalo asko berari esker izan dira, eta horrek ez du preziorik, ezta ekoizpeneko excel taula batean ere. Milesker, kamarada!
‎AILEM: Egin kasu niri, Abuela, goiko horrek ez du inoren gidari izateko balio, unibertsoan ibiltzen ez daki eta!
‎(AILEM saiatu arren, gizona ez da mugitzen) Esnatu, bada! Desinfektatu behar du eta, ea birus edo zera madarikatu horrek ez gaituen eramaten… (Kezkatu egiten da ABUELA) Ai, ama! Ez da, zera… hotz egongo, ezta?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia