Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 15

2005
‎Hala ere, euskal esperientzia honek berebiziko garrantzia du Humboldten garapen intelektualean, ze, berak espresuki eta askotan aipatzen duen moduan, hemendik aurrera hizkuntzaren eta hizkuntzen ingurura ekarriko du bere antropologia. Euskara bezalako garapen literario urriko hizkuntza batekin topo egiteak, hain justu ere, hizkuntzaren berezko izaera antropologikoa antzematera eta onartzera eramaten du eta, jada esan bezala, baita gizakiaren humanizazioa, formazioa eta hezkuntza bertan oinarritu eta bertatik bideratu nahi izatera. Berak, beti ere, bere antropologia garatu nahi du eta, honetarako, garrantzitsua ikusten du euskaldunei eta euskarari buruzko" Monografia" bat egitea7:
‎Euskara bezalako hizkuntza bat ezagutzeak, ordura arte idazteko gutxi erabilia izan zen mintzaira batekin topo egiteak, hizkuntzaren berezko garrantzia beste nonbait ikustera eramaten du, alegia, honek giza-izakiarentzako duen funtsezko esanahian. Gizakiaren esentzia bera, azken finean, kontsideratu ere ezin da egin bere berezko linguistizitatetik at edo, bestela esanda, hizkuntza kontuan hartu gabe ezinezkoa da jakitea gizakia zer den eta zer izatera irits daitekeen.
2007
‎Horregatik esan dezakegu hizkuntzak berezkoa duela dimentsio humanizatzailea edo, bestela, hizkuntzak soilik ahalbidetzen diola gizakiari bere ingurunetik kritikoki urruntzen, gertatutakoari buruzko hausnarketa egiten, egin nahi duena aldez aurretik arrazoitzen... " Hizkuntzaren funtzio emantzipatzaile horiek", finean," autonomiaren eramaile bezala" edo" autoerrealizazioaren eta bizitza pertsonalaren estiloaren baliabide bezala" dihardute, horrela gizakiak aukera duelarik" bere burua berak izan nahi duenaren arabera moldatzeko" 124 Hala ere, aurrekoaz gain, Lochek beharrezkoa ikusten du hizkuntzaren zeregin askatzaile hori hizketa ekintza konkretuetan aztertzea —bai orokorrean bai hezkuntzan—, ze hitz egite hutsak ez du besterik gabe gizabanakoa humanizatzen.
‎Hizkuntzaren pedagogiari buruzko lehen puntu honetan, beraz," hizkuntzaren funtzio hezitzailea" antropologia filosofikoaren ikuspuntutik aztertzen saiatu gara, hizkuntza egiaz bai gizakiaren izaerarako bai berorren garapenerako funtsezkoa den heinean. Hain zuzen horregatik kritikatzen ditu Weisgerberrek" hizkuntza bitarteko huts bezala ezaugarritzen duten definizio" guztiak, hala nola," espresio bitarteko, informazio bitarteko edota komunikazio bitarteko" bezalako definizioak129 Horiek guztiak, esanguratsuak izanda ere, ez dira hainbeste hizkuntzaren definizioak baizik eta berorren aplikazioak, hau da, hizkuntzaren berezko eta sakoneko funtzio antropologikoaren baitatik ondorioztatutako funtzio deribatuak. Horren haritik uler dezakegu, ere, zergatik Lochek —" ikaskuntzaren eredu behavioristen" aurrean—" ikaskuntzaren eredu antropologikoa" hobesten duen130, eta baita ere zergatik Zabalzak —" irakaskuntzaren eredu teknologikoak" baino—" irakaskuntzaren eredu komunikatiboa" nahiago duen131 Xehetasun gehiagotan sartu gabe, eta bukatzeko, azpimarra dezagun honakoa:
‎Horrekin, alabaina, hizkuntzaren berezko dimentsio historikoa edota sozio-kulturala onartu baino ez dugu egiten, ze hizkuntzaren errealitatea egiaz hizkuntzen aniztasunean bakarrik izan daiteke egiaztatua. Eta aniztasunak, Pagliarok esan bezala, ezberdintasuna suposatzen du:
‎Azken batean, hizkuntzaren berezko historizitateak —hizkuntza ez da abstraktuki ‘zeruan’ existitzen— gizabanako eta gizataldeen hizkuntzetara garamatza, eta, egiaz, zentzu honetan erabiltzen du adibidez Humboldtek" hizkuntza nazionala" 143 kontzeptua.
‎Aipatu dugu, baina, gizakiaren izaera ez dela itxia —batek bere burua etenik gabeko prozesu batean osatzen du— eta, Bollnowek esan bezala, bertan paper eragile garrantzitsua jokatzen du hizkuntzak, horri esker bakarrik ahal baitaiteke gizakiaren izaera gauzatuz joan. " Hizkuntza eta hezkuntza", horrenbestez, autore horren obran maiz agertzen diren kontzeptuak dira, eta beroriek, egiaz, elkarreraginean —ez bakarrik elkarren ondoan— kontsideratzen dira, garbi geratzen delarik horrela egiazko aztergaia hizkuntzaren berezko funtzio hezitzailea dela. Horregatik esan dezakegu Bollnowen hizkuntzarekiko interes pedagogikoa ez dela didaktika linguistikoaren mailakoa, baizik eta bere egitasmoa hizkuntzak berak gizakiaren izaera osoan eta, bereziki, gizakiaren garapen integralean betetzen duen papera aztertzea dela.
‎Kontua da, beraz, hizkuntzak berezko funtzio antropologikoa duela —berori giza izakiaren eta giza garapenaren funtsezko osagaia dela— eta, horregatik, berebiziko garrantzia duela giza eta gizarte zientzia guztientzat eta, zehazki, pedagogiarentzat. Horren haritik, zera dio Lochek:
‎Baina, esan bezala, ezinbestekoa da aurretik —eta pedagogia orokorraren perspektibatik— hezkuntza bera eta bertan hizkuntzak betetzen duen papera kontsideratzea eta aztertzea. Horregatik, eta euskal hezkuntzaren perspektibatik, oso esanguratsua da ikustea nola teoria pedagogikoak hizkuntzaren berezko funtzio humanizatzaile batez hitz egiten duen: hizkuntza bera, alabaina, ez da hizkuntza historikoetan baino existitzen —gizakia erreala, egiaz, gizataldeetan bizi diren gizabanakoengan bakarrik den bezala— eta, ondorioz, modu batean edo bestean hitz egin behar dugu hemen ere euskararen berezko funtzio hezitzaileaz.
2010
‎Esan dezagun, bestela, hizkuntzaren berezko dimentsio sozial horren egiazko kontzientzia hartzea —orain darabilgun zentzuan, bederen— ez dela XX. mendearen erdialdera arte gauzatzen. Baina" hemen", honela Moreno Fernandez," ez da ezer hutsetik hasten":
‎Modu horretan, bada, agerian geratzen da giza hizkuntzaren berezko izaera irekia dela, eta, ondorioz, gramatikara zuzenduriko generatibismoaren konpetentzia linguistikoa ez dela nahiko, hizkuntza hori finean pragmatikoki eta sozio kulturalki ere kontsideratu beharra dagoelako. Horrela iristen gara, bada," konpetentzia linguistikoaren" kontzeptura, zeinek egiaz tresna garrantzitsua osatzen duen hizkuntz fenomenoaz orokorrean eta hizkuntz irakaskuntzaz partikularki arduratzen diren egungo giza eta gizarte zientzia guztientzat.
‎Bata" borondatezko parte hartzea" da, zeinen arabera —honela Sierra— gurasoek bi gauzez" konbentzituta" egon behar duten, hala nola," komenigarria dela euren haurrek bigarren hizkuntza hori ikastea" eta" hizkuntza horretan ikastea dela hori lortzeko modurik onena" 295 Konbentzimendu hori, finean, funtsezkoa da ikasleak —hizkuntza berria dela eta— jarrera positiboa eduki eta jorra dezan. Bigarren baldintza, bestela, aipatutako" planteamendu komunikatiboarekin" lotuta dago, ze —Ruiz Bikandik adierazi bezala—" ahalegin didaktikoa" hor" hizkuntzaren alde ulergarrietan zentratu behar da", hain zuzen," beraren erabilerarako testuinguruak sortuz" 296 Hizkuntzak berezkoa du intentzio komunikatiboa, eta, horrexegatik, bat egin dezakete xede hizkuntzak eta instrukzio hizkuntzak. Eta bukatzeko, zera diogu:
‎Kontua da, beraz, pedagogia linguistikoak serio hartu behar duela kontuan hizkuntzaren berezko funtzionaltasun soziala, eta, horren haritik, bere jarduera glotodidaktikoa ezinbestean oinarritu behar duela interakzioan, alegia, testuinguru bati loturiko giza interakzioan.
‎psikopedagogiak —hezkuntzaren helburua baino gehiago— prozesu didaktikoa bera aztertzen duen bezala, bada, hizkuntzaren psikopedagogiak ere glotodidaktikarekin edo hizkuntzen irakaskuntzarekin loturiko prozesuak kontsideratzen ditu bereziki. Diziplina horrek, beti ere, ez du ahazten hizkuntzak berezkoa duela dimentsio hezitzailea, eta, hortik abiatuz, ikuspuntu komunikatibo eta didaktikotik aztertzen du hizkuntzaren papera, bai interakzio pedagogikoan bai ikas irakas prozesuan. Baina hizkuntzarekiko psikopedagogiaren interesa glotodidaktikoa da batez ere; zentzu horretan, ezinbestean aipatu behar dira hemen hizkuntzak irakasteko erabili izan diren metodoak, horietatik batzuk psikologikoagoak eta beste batzuk humanistikoagoak izan direlarik.
‎Hizkuntza, jakina den bezala, giza eta gizarte zientzia ezberdinen aztergai garrantzitsuenetakoa da eta, horrela, pedagogiak ere badu interesik hizkuntzan, hain zuzen, berori bai hezkuntzaren bitarteko bai irakaskuntzaren objektu delako. Kontua da hizkuntzak berezkoa duela esanahi antropologikoa —hizkuntza edukitzeak ezaugarritzen du gizakia bereziki gizaki bezala—, eta, horrexegatik, hitz egin dezakegu ere hizkuntzaren funtzio humanizatzaileaz edota hizkuntzaren bidezko hezkuntzaz. Finean, gizakiaren" linguistizitatea" eta hizkuntzaren" humanitatea" elkarreraginean daude —gizakia eta hizkuntza, nola edo hala, bat datoz—, eta zentzu horretan hizkuntz irakaskuntza askoz ere gehiago da kuestio tekniko edota estrategia metodologiko bat baino.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia