Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 111

2000
‎Honela irratia interaktibo bihurtzen da. Izan ere, bere ezaugarriengatik, komunikabide hau bultzatzeko hoberena da. Entzuleak parte hartzeko erak, honako bide hauetatik joan daitezke (Muñoz eta Gil, 1986, 175):
‎Aipatutako arrazoiaz gain, beste batzuk ere ez dira ahaztu behar, hala nola Kantabriatik gertu egoteak, haranaren zabaltasunak, baldintza klimatikoak etab. Kontuak honela, Karrantza da Bizkaian abelburu gehien dituen eskualdea. 50eko hamarkadatik hona karrantzarrak behi esnearen produkzioan zentratu dira; 1950 eta 1960 urteen bitartean azaldutako esne enpresek jokabide hau bultzatu zuten. Esne bilketa ongi antolatuta, prezioak nahikoa egonkor egonik eta eskaera finkoa izanik, ekoizpenak gora egin zuen, sektorea indartuz.
‎liburutegien jardun osoari helBiblinleka du zaio eta irtenbide bateratsuak proposatu dira. Proiektu hau bultzatu dutenen artean, ezbairik gabe, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko zenbait goi kargudun aipatu beharra dago, autokritika serioa egin, gure iragana arretaz aztertu eta norabidea ezartzea eskatzen zutenei —Elkartetik nola beste arlo batzuetatik— entzuteko behar adina adore eta sentsibilitatea erakutsi dutelako.
2001
‎Beren iritziz Estatu Batuak, eta energia horren alde nabarmendu den bertako lehendakari George Bush, argindarra hornitzeko arazoari irtenbideak ematen ari dira etengabean, eta besteak beste zentral nuklear berriak eraikitzeko proposamena egin dute. Energia mota hau bultzatzeko honako arrazoi hauek azpimarratu dituzte: energia nuklearrak ez du kutsatzen, ekonomikoki lehiakorra da, elektrizitate salneurriaren egonkortasuna ziurtatzen du eta oinarrizko energia elektrikoa eskaintzen du erregaiaren prezioarekiko, eguraldiaren aldaketekiko eta abarrekiko inolako mendekotasunik gabe.
‎Ikerketa ekintza honetan bultzatutako esperientziak euskal komunikabideek, gure kasuan, telebistak, duten ahalmen didaktikoa aprobetxatu nahi du.Aurrerapauso garrantzitsua litzateke hori, batez ere gurea bezalako eskualdeetan, non ikasleek ez duten klasean ikasitakoa kaleko bizimoduko inongo esparrutankontrastatu eta sendotzeko aukerarik.
2002
‎Berriro diogu: gure ustez, egokia litzateke Euskal Unibertsitatearen Kongresutik proposamen hau bultzatzea eta behar den seriotasunez Eusko Jaurlaritzan, Nafarroako Gobemuan, Udalbiltzan eta egoki ikusten diren beste instituzioetan eraofizialean eskari modura aurkeztea. Horixe da komunikazio honen sinatzaileekkongresuaren ondorio gisa eskatzen duguna.
‎Berriro diogu: gure ustez, egokia litzateke Euskal Unibertsitatearen Kongresutik proposamen hau bultzatzea eta behar den seriotasunez Eusko Jaurlaritzan, Nafarroako Gobemuan, Udalbiltzan eta egoki ikusten diren beste instituzioetan eraofizialean eskari modura aurkeztea. Horixe da komunikazio honen sinatzaileekkongresuaren ondorio gisa eskatzen duguna.
2003
‎Alde batetik, erakundeak behartuta edo obligatuta daude Euskal Herrian gure hizkuntzarekin eta gure kulturarekin lotutako bertsolaritza hau bultzatzen. Eta elkartearen aldetik ere gauzak taxuz, seriotasunez egin behar dira, eta instituzioekin harreman onak izatea komeni da.
‎Atzizki eratorle edo graduatzaileen artean tto aipa daiteke. Hau bultzatuko du txo baino gehiago Kurl obran: mutiltto, neskatiltto, gurpiltto.
2004
‎estatusaren kasuan ere Normalkuntzaindiaren beharra daukagu, beronek estatusaren oinarrizko zutabeak finka ditzan. Garai arteko euskalgintzaren mugimenduan Arruti eta Muniozguren bezalako euskaltzale amorratuek ekimen hau bultzatu zuten, hain beharrezkoak ditugun militante sutsuek. Ez dakit, ordea, amets haiek zer zuten uste sendotik eta oinarri tinkotik:
‎Ideia honek bultzatu nau bilduma hau prestatzera.
2005
‎Akordio zabal hau bultzatu dezaketen beste eragile batzuk PSOE bera eta Jose Luis Rodriguez Zapatero dira. Orain arte keinu txiki batzuk ikusi dira eta ez da gutxi, baina, orain, errealitatean erakusteko aukera iritsi zaio, eta berak ere mugitu du, hiru urte baitauzka Espainiako hurrengo hauteskunde orokorrak iritsi aurretik.
‎Aitzin solas hau bukatzeko, lan hau bultzatu duten guztiekin zorretan nagoela aitortu gura nuke. Eta nire zorra aitortzearekin batera, esker oneko nautela ere esan nahi diet. Bihotz bihotzez esan ere.
‎Puntu horretatik aurrera, argi eta garbi definitu nahi dira Espainia osoko jardueren garapen homogeneoa lortzeko lortu beharreko helburuak. Senideen eta ukituen esker ona FEAFESen izenean, Francisco Morata presidenteak eskerrak eman dizkio Osasun Ministerioari ekimen hau bultzatzeagatik. Era berean, jakinarazi du badirela “lehen, bigarren eta hirugarren mailako” autonomia erkidegoak gaixo horien tratamenduan, eta, beraz, laguntza berdina eskatu duela, bizi diren lekua edozein dela ere.
‎Zentzu honetan, adibidez, eta euskal perspektibatik begiratuta, garrantzitsua da oso berak hizkuntz aniztasunaz egiten duen irakurketa antropologikoa eta, honekin, baita hizkuntzen ikas irakaskuntzari aitortzen dion zeregin hezitzailea. Gizarte honetan bultzatu nahi den euskararen normalizazioa eta honekin lortu nahi den elebitasun erreala, egiaz, egitasmo humanizatzaile zabalaren barruan ulertu beharreko prozesuak dira, ze, azken batean, hauek ezin dira teknikoki edota kuantitatiboki bakarrik planteatu. Gogora dezagun, adibide honekin bukatzeko, idazlan honen eranskinean Humboldtek idatzitako bi euskal testu dakarzkigula, hain zuzen, berak burutu nahi zuen euskal ikerketa monografikoaren proiektua hobekien aurkezten dutenak.
2006
‎Estrategia hau bultzatu duen azken estatua Hego Korea izan da, baina aurretik beste estatu batzuek bidea egina dute eta Pakistan eta Txina dira horren adibide. Hego Koreako Zientzia eta Industriako Ministeritzak 3 milioi won (2.500 euro) eskaintzen dizkie beren ikerlariei arestian aipatu argitalpenak lortzeko.
‎Getxoarten, besteak beste, pinturak, marrazkiak, argazkiak eta ikus entzunezko muntaiak daude ikusgai. Oraingo honetan, antolatzaileek azken arte mota hau bultzatu nahi izan dute, artista gazteen artean gero eta gehiago zabaltzen ari baita. Horretarako, ikus entzunezko lanak erakusteko postu bereziak izan dira Getxoarten.
‎Abantaila handia izanik ere garapen bidean dugun euskal curriculumaren planteamendua finkatzea edota teknologia berriak hezkuntzaren curriculumean garatzea, arrisku handia letorkiguke ikasmaterialak, bertan sortu ordez, itzulpen hutsak bihurtzeko. Euskal curriculumaren garapena ezinbestekoa dela sinisten duten alderdi politikoek neurri hau bultzatzea ez da inolaz ere ulergarria. Bestalde, gizarte gastuen murrizketa liburuen bidez egitea ikaragarria iruditzen zait.
2007
‎Alfabetatze Batzordearen sorrera instituzio bati lotuta agertu zen; Euskaltzaindiari hain zuzen ere, erakunde honek bultzatuta jaio baitzen. Batzorde honi alfabetatze kanpainak bultzatzea zegokion.
‎‘m.gmail.com’, ‘m.yaho.com’ edo ‘m.flickr.com’ Ekialdea subdomino mota ez da bakarrik erabiliz, neurri txikiagoan agertzen baitira ‘wap.’, ‘ekl.’ eta ‘mobile.’ nominak. Baina domeinu hau bultzatzeko modu gisa planteatuta egotea, eta Internet mugikorraren garapenari laguntzea, domeinua hedatzea modu zuzena gailu mugikorretatik, bultzada behin betikoa nabigatzeko tarifa finkoek emango dute. modu oneko mugikorrak eta ahalmen handiagoko terminalak.
‎Prentsaurrekoa kultura eta euskararen arloak aipatuz bukatu zuten. Azken huntan zerrenda buruak argi utzi nahi izan zuen bere alderditik ahal egin guziak eginen dituztela honen bultzatzeko. Kulturari begira berriz, Kultur Etxea aipatu zuen, eta idatzita dagoen proiektua ongi zegoela erran eta Iruñatik dirulaguntza gehiago izatea beharrezkoa zela adierazi zuen.
‎Sokatira utzi genuenean trontzan aritzeko harra sartu zitzaigun eta entrenatzen hasi ginen. Beste kirol batzuk ere egiten ditugu baina herri kirolak gustatzen zaizkigunez, honekin jarraitzea erabaki genuen.2 Esan bezala, herri kirol mundua betidanik gustatu zaigu eta hau bultzatzeko asmoz edo, trontza egitea erabaki genuen.3 Lasai hasteko, pixkanaka, eta txapelketekin ez obsesionatzeko. Giro oso ona egoten dela eta jende eta herri pila bat ezagutzeko aukera polita izaten dela.4 Herri kirolen alorrean haurrek ikastolan egiten dute baina behin adin batetara ailegatuta geldialdia izaten da.
2008
‎PAUL ROSEPresioa igotzen ari dela sentitzen dut. Bai, ura kanpaiaren beheko aldera datorrelako da hori, eta aire guztia gela honetara bultzatzen duelako.
‎Lehenengo adierazpena Euskaltzaindiarena da, euskara batuaren ahoskera zainduaren ingurukoa hain zuzen. Bertan hainbat baieztapen aurkituko dugu erregistro formal eta informalen gainean, lan honekin bultzatu nahi dugun ildoarekin bat datozenak. Arauaren sarreran esandakoek ederki zehazten dute euskara batuaren hasierako esparrua zein izan zen eta zertarako:
‎Jooce bota egin zen joan den abenduan, abuztuan hasi zen. Proiektu hau bultzatu zuen ideia frantsesa: artxiboak web gune batean gordetzea.
‎Euskal irakurleek aintzakotzat hartzea nahi nuke honako gogoeta hauek, Kataluniari nire herrialdeari eta haren izateko moduari buruzkoak. Honetara bultzatu nau onartu beharrak koldarkeria dela gaur egungo nortasun katalanaren ezaugarririk bereizgarrienetako bat. Ez gara beti izan herri koldar bat; aitzitik, garai batean, begirunea sorrarazten genuen, baina orduko hartaz oroitzapen ilaun eta erkina baino ez zaigu geratzen historia liburu bakan batzuetan.
‎–Eta nork dio nik ekarri zaitudala? Ez al zara zu izan, akaso, egoera honetara bultzatu nauena. Nik dakidala...
2009
‎Badirudi zaborrak erretzez gain espekulazio ekonomikoetan sartuta dabilela eta horretan oraingoan diru asko galdu duela. Bestalde azken urteetan pil pilean dago Gipuzkoan erraustegien gaia; hainbat lekutan kokatu nahi izan dituzte, inguruko biztanle eta herri guztiak kontra agertu arren; azkenean Zubietan jartzeko pausuak ematen ari dira Erakundeak, inguruko herrien aurkako jarrera kontuan hartu gabe.Hondakinen euskal legeaBestalde, Koordinadora honek bultzatuta, 30000 sinadura bilketa abiatu berri da, Hondakinen Euskal Legearen egitearen alde, non jasoko den errausketa ez dela inolaz izango prozesuaren parte eta Udalerriak behartuko dituen zabor poltsaren osagai guztien gaikako bilketa indartua egitera. Sinadura bilketaren epea apirilaren 30ean amaitzen denez, Legea hauteskunde hauetatik irteten den Legebiltzarrak eztabaidatu du, eta nahitaezkoa da hauteskunde aurretik jakitea bozkatuta izan daitekeen alderdi bakoitzak ze asmo duen errausketa eta atez ateko bilketaren inguruan.Kontuan izan behar da gaur egungo bilketa sistemaren bidez inon ez dela %35a baino gehiago birziklatzea lortu eta EAEko kasuan birziklatutako kantitatea oraindik handitu badaiteke ere kasurik onenean parterik handiena ez dela birziklatuko.
‎Aitzitik, hizkuntzak eguneroko ohituretan sartu behar ditugu, modu borondatezkoan ekimen lokaletan. Modu honetan bultzatu ditzakegu gizartearen borondatea eta interesa. Gauza delikatua da.
‎Osasuna eta kirola uztartzen dituen programa hau bultzatzen, Espainiako Osasun eta Kontsumo Ministerioa eta Hezkuntzako, Gizarte Gaietako eta Kiroletako Ministerioa ari dira.
‎Halarik ere, baloratu banu orain arteko kanpainako ikuskizuna, orain arte barre eragin didan bakarra Pitingo taldea da, eta ez da gutxi ikusita eta gero zer nolako maila erakusten duen demokrazia honek bultzatutako zirkuak.
‎" Turismo mota hau bultzatu nahi dugu eta horretarako beharrezkoa da ikerketak egitea ikusteko ea koba hondatzeko arriskurik dagoen ala ondo dihardugun lanean.Natura baliabide bat bisitariendako zabaltzen denean kontuan izan behar dira horrelakok", esan digu Oñatiko Garapen Turismo Agentziako teknikari Ikerne Altubek.
‎Joan den azaroaren 5ean, Xiberoa Herri Alkargoaren hautetsi biltzarrak —35 udalerriren zinegotzi ordezkariak biltzen dituen egitura da— aho batez onartu zuen Euskaraz bai dinamikan partaidetzea eta honek bultzatzen duen ziurtagiriaz jabetzea. Okerrean ez banago behintzat, 2009 urte hau azken txanparen ematera doala, Ipar Euskal Herrian eratuak dauden hamar bat Herri Elkargoetatik lehena da urrats garrantzitsu hori egin duena.
2010
‎Alizia Etxarte konbentzituta dago jantokiari eutsiko diotela, eta hobetzen jarraituko dutela. Baina aldarrikatu du administrazioak bertako sukaldea duten jantokiak onartu egin behar dituela, eta eredu hau bultzatu behar duela: " Hau eraman daiteke jangela guztietara eta errebindikatu behar dugu janaria berton prestatzea.
‎Lehen hipotesia: metodologiei buruzko zalantzak izan arren, ETA ados dago sakonekoarekin, hau da armak utzi beharraz eta, beraz, prozesu hau bultzatuko du, lehenik eta behin su etena aitortuz eta ondoren dagokion desegite negoziatuari ekinez. Dena nahiko isilean.
‎Hocevaren lehen hipotesiaren arabera, kapitalismoaren lehen fasean konkurrentzia perfektuak ahalbidetzen du enpresek eskala errendimenduak limiteraino erabiltzea, eta ondorioz, hizkuntza nagusiko produktuek eskari handiagoa dutenez, oreka prezio txikiagoak edukitzea, ekoizpen honetara bultzatuz ere hizkuntza gutxituko kontsumitzaileak, azken hauek beren baliagarritasuna hobetuko dutelako hizkuntza nagusiko produktuak erosiz. Egileak dioenez, kapitalismo modernoan nagusitu den konkurrentzia monopolistikoan, enpresek diferentziatu egiten dituzte beren produktuak, eta orduan hizkuntza gutxituetako produktuek, bereziak izanik, beren merkatu propioan bere prezioak dituzte, eta prezio hauek txikiagoak izan daitezke.
‎Abiadura mugak gehiago errespetatzeak Herrizaingo Saileko Trafiko Zuzendaritzaren lehentasunetako bat izaten jarraitzen du eta, hori lortzeko, errepidean zaintza indartzeko kanpaina hau bultzatu du.
‎Alegia, zerk oztopatu zuen nazien bonba nuklearraren proiektua, Heisenbergek erreaktore eraikuntzari buruz zuen jakintasun urriak ala haren jokabide etikoak? Gai hau gehien sakondu den ikerketan, Thomas Power en Heisenberg' s war liburuan alegia, idazleak Heisenbergek ez zuela sekula proiektu hau bultzatu aitortzen du, baina zapuztu ere ez zuela egin. Fisikoaren jarrera zeharo pasiboa izan omen zen, baina ez da inoiz ere jakingo, Heisenbergek berak ez baitzuen bere jarrera sekula argitu.
‎â? ¦. Trintxerpe San Pedroko arrantzale auzoa da! Alturako barkuena, San Pedron baziren ontziak ordurako!... baina benetan hau bultzatu zuena On Francisco Andonaegi izan zen. Bera erriberako arotza zen, Donostiarra, kaian bizi zena; eta Pasaira barkuak ekartzeko adorea izan zuen eta hamaika itsas ontziz osatutako flota izan zuen.
‎Horri esker, dohaintza emaileek aukeratzen dute zein GKE, zein herrialdetara eta zein proiektutarako erabiltzen duten dirua. “Ikuspuntu emozionaletik hurbilen dituzten proiektuak lagundu ahal izatea errazten da”, adierazi du José Hernández Mundu Batuko presidenteak, ekimen hau bultzatzen duen erakundeak. GKE bakoitzak konpromisoa hartzen du proiektuaren aurrerapenei eta argazkiei buruzko aldizkako txostenak argitaratzeko Gardentasuna bermatzeko, erakunde bakoitzak dirua biltzeko irekitako kontuak kanpotik gainbegiratzen dira.
‎Guk geuk eragin behar dugu aldaketa! Gure gaurko eta biharko egunak hobetzearen alde has gaitezen lanean, har ditzagun erantzukizunak, hautsi dezagun sistema honek bultzaturiko inertzia eta pitz gaitezen gure balio eta eskubideen defentsan.
‎Ikuspuntu horren bultzatzaileak mota ezberdinekoak izan dira, eta dira, eta ikuspuntu hori babesteko arrazoiak ere anitzak dira. Garai batean progresista eta komunista batzuek ikuspuntu hau bultzatu eta teorizatu zuten: munduko langileria alienatua eta zapaldua askatzeko, langileen eta mugimenduen arteko komunikazioa bermatu behar zen; gainera, hizkuntzak ere alienazioa suposatzen du, menperatzaileek sortutako hizkuntzatik aterata ere askatasuna lortuko litzateke.
‎Era berean, lege terminoa aplikatu zaio, ez bakarrik moralaren esparruari, baita arte guztiei ere, hala on eta zintzoei, nola dorpe eta trauskilei, arte guztiek, bidezkoek zein bidegabekoek, erregela eta neurri propioak baitituzte, zerbait egitera edo ez egitera eramaten dutenak. Bukatzeko, eta zailagoa bada ere, definizio horretatik dator aholkua legearen kontzeptuan sartzea, jarduera ororen erregela edo neurria delako, horrek hobe den honetara bultzatu eta on txikiagokotik baztertu egiten duela. Hala ere, fedeak erakusten du aholkuak arauetatik bereizten direla, eta, horren ondorioz, ezin daitezke barruratu legearen izendaziopean.
2011
‎Ezker abertzalea hala mugitu bada, Estatuak zokoratu duelako izan dela azpimarratu du berehala ikuspegi estatalistak. Eta neurri batean ez zaio arrazoirik falta, norabide aldaketa hau bultzatu dutenek ere onartua baitute ezker abertzalea blokeo egoeran zegoela, eta hortik ateratzea izan dela estrategia aldaketaren gakoa.
‎goiburarekin, bidean da. Esan gabe doa, beste ezein egitasmo izango da ongi etorria helburu goragarri hau bultzatzeko.
2012
‎Pentsaera politikoan oso urrun dauden pertsonek oinarri etiko komun bat finkatu dute. Euskal eztabaida politikoan ohikoak diren mugak urratu dituzte adierazpen hau bultzatu dutenek, eta horrek berak ematen dio aparteko balioa.
‎Aipamen berezia merezi du Mari Jose Errandoneak egiten duen lana; mendi taldearen sorreratik ez baitu kale egin igandeetako hitzorduetan. Lan honek ere, bere errekonozimendua jaso zuen joan den abenduan, Nafarroako Gobernuak kiroletako zilarrezko domina ezarri zionean haur eta gazteen artean mendizaletasuna, eta honek bultzatzen dituen baloreak bultzatzeagatik.
‎Gehienei “gorriak” eta “separatistak” izatea leporatu zieten, EAJ, EAE, PSOE, PCE edo IR alderdikide edo ELA STV, UGT nahiz CNT sindikatuetako bazkide izateagatik. Altxamenduaren alde jarri ez zirelako fusilatu eta desagertarazi zituzten Andoain, Euskal Herri nahiz estatuko hainbat lekutan. ‘Oroituz, Andoainen’ herriko elkartea izan da panelaren ekimen hau bultzatu duena. Frankismoaren biktimen errealitatea azaleratzeko eta horiei eta horien familiarrei zor zaizkien eskubideak aldarrikatzeko sortu zuten elkartea zenbait herritarrek 2002an, eta asmo horiei erantzuten die panelak. Paneleko aurpegi guztiei, izen abizenak eta euren xehetasun pertsonalak erantsi zaizkie (emaztea eta seme alabak, non eta noiz desagertarazia…).
2013
‎Bat datoz Duran eta Fdez Cuadrenchen gertakari horren azalpena ematerakoan: gizarte zibilak eraman ditu politikariak prozesua hau bultzatzera.
‎Lantzean etxe baten sartu eta tostada lapurretan egin edo bestelako barrabaskeriaren batzuk egiten be baekien marrauok. Kalejirea Jose Maria Egileorren etxe aurrean hasten da urtero, Gerra Zibil eta osteko diktadura urteetan ospakizun hau bultzatu ebanaren etxetik. Lehenengo kantua, ganera, beti da" Aratuste" izenekoa:
‎Gaur egun, parekoen arteko antzeko laguntza programa bat egiten da gure herrialdean, eta Dbhko 3 mailako ikasleek Dbhko 1 mailako ikasleen tutore izateko prestatzen dute. Eskola jazarpenik ez elkarteak ekintza hau bultzatzen du, adin txikikoak jazarpena salatzeko eta bere aurka borrokatzeko beste kanpaina batzuez gain. Europan Daphne programa garatzen da, hirugarren edizioan, haur, nerabe eta emakumeei zuzendua.
‎Orain Lurzaindiak hori bera egin nahi du baina maila zabalagoan. Kanpaina hau bultzatzen ari da egunotan Nafartarrak taldea Usurbilen.Iparraldean lehen mailako garrantzia duten erakundeek bultzatu dute Lurzaindiaren sorrera: Euskal Herriko Laborarien Batasuna (ELB) sindikatuak, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, 1.000 familia eta baserritar multzoa biltzen dituen Inter AMAP elkarteak, beste batzuren artean.Nekazariak desagertu ez daitezen borrokanGaur egun Iparraldean urtero 1.000 hektarea lur on galtzen da, etxeak, fabrikak edo azpiegiturak egiteko, sarritan espekulazio hutserako.
2014
‎Momentu hartan teknikoki garatu gabeko teknologia zen. Hau bultzatu eta Estatu mailan lanpostuak sortzeko modu bat izan zen, teknologia estatu mailakoa zelako.
‎Euskal Herrian eta Europan oro har gero eta gehiago hitz egiten da toki garapenaz. Ez dago maila politiko zabaletan (autonomietan, erregioetan, Estatutetan) estrategia orokor bat garapen hau bultzatzeko, baina esperientziak pilatzen dira, eta gero eta beharrezkoagoa da nolabaiteko sistematizazio lan bat. Gurea bezalako lurraldeetan (industrializatuak eta konparatiboki aberatsak) garapenaren alderdi kuantitatiboek baino kualitatiboek dute garrantzia, gizarte kohesioarengan eta ekonomia garapenean lagungarri den identitate sorrerarengan eragina dutenek hain zuzen ere.
‎Ezin dute konponbidearen parte izan arazoaren parte izan direnek. Herritar ondraduek izan dute eraberritze demokratiko hau bultzatuko dutenak.
‎Beste zerbaiten ondorioz, akasokonparazio ironiko baten ondorioz, abiatutako hausnarketaren bigarren etapa bateansoilik pentsatuko zenuke zure gorputzaren intrusioaz termino hauetan: «orain, modusumingarrian, genero femenino honetara bultzatua naiz». Baina zer diozue beste
‎4K bideorako SD txartelak SD txartelak bultzatzen dituen elkarteak estandar berri bat sortu du ultra bereizmen handiarentzat Bideo formatua 4K telebista eta bideokamera fabrikatzaileen apustu handia da. Sistema hau bultzatzen duen SD txartelen elkarteak estandar berri bat sortu du berriki, mota horretako memoriek ahalmena izan dezaten 4K multimedia fitxategiak jasateko. Formatu berriari Ultra High Speed Class 3, edo ‘U3’, eta txartel horiek datuak grabatzeko abiadura: 30 megabyte segundoko (mb/ s) 10 motako txartelen aurrean, 10 Mb/ s raino grabatzeko gaitasuna dute eta 1.080 P-an bereizmen handiko bideoa grabatzeko erabiltzen dira.
‎Prozesu horren guztiaren berri emateko antolatu da aurkezpena hau, eta ekimen honen sorkuntzan lagundu nahi duen andoaindar guztiei dei egiten diegu parte hartzera. Bilerara Andoainen, Tolosaldean eta Gipuzkoan proiektu hau bultzatzen ari garenetako batzu izango gaituzu. Gurekin izango zaitugulakoan, Tolosaldeako FIARE Banku Etiko Kooperatiba".
‎Nahiko lan egiten dute bailarako instituzioek kirol mota hau bultzatzen laguntzeko?
‎Eskerrik asko izendapen hau bultzatu duzuen guztioi, eta bereziki poliziaren historian gaizkien parekatutako bi poliziei: ahohandia Hasi gara!
2015
‎Gogora ekar dezagun dinamika hau bultzatu duten erakundeek, Mankomunitateak eta Udaletxeek alegia, legediaren arabera ia ez dutela eskuduntzarik garapen ekonomikoaren sustapenean (turismoan eta lehen sektoreak bigarren mailako eskuduntzak baino ez) eta, ondorioz, baliabideak esleituta ere ez. Gaur egun, bailarako Udaletxe asko itota daude, eta, hala ere, 165.000 euro bideratu diote garapen estrategia horri, hiruzpalau garapen dinamizatzaileren kontratazioa sostengatuz.
‎Iñako Gurrutxagak berriz, uste du erakunde publikoek gaur egun EITB taldearen esku uzten dutela industria hau bultzatzeko zeregina," baina gu ez gara iristen, guk ere emaitza batzuk eman behar ditugulako, ezin dugu guk nahiko genukeen guztia inbertitu. Beraz, benetako industria garatu nahi bada, beste inplikazio bat eman behar da beste maila batzuetan", gaineratu du.
‎Giro honetan, sortu zen ere Deustu Unibertsitatean, Donostian, Filosofia eta Letrak ikasketak, 1960 hamarkadan, hasieran lehen bi urteko kurtsoekin," Komunak" deitzen zirenak; gero beste hiru kurtsoko espezialitate batzuen artean aukeratuz, lizentziatura lortzeko, beste unibertsitate batera joan beharra zegoen1 (ni Madrilgo Complutense Unibertsitatera joan nintzen); 1970 hamarkadan jarri ziren ia bost urteak, lizentziatura bertan osorik egin ahal izateko. Deustu Unibertsitatean eskatu zidaten bertako irakaslea izatea, eta beste batzuen artean" Soziolinguistika" ikasgaia eman zidaten irakasteko, horrela lehenbiziko aldiz sartu zen ikasgai berri hau Lizentziaturan, eta ni izan nintzen gai horren lehenbiziko irakasle Deustu Unibertsitatean; honek bultzatu ninduen asko ikastera eta aztertzea, Euskararekiko alderdi guztiak, gauraino etengabe. Horregatik, Mackey, Fishman eta beste batzuk ere ezagunak nituen 1970 hamarkadan, eta gehiago geroago.
‎Zehatzago esanda, Mari eta infernuaren arteko lotura azaltzea da azterketa honen asmoa. Izan ere, euskal kulturan infernuaren orekatzearen inguruko gogoeta izan da ikerketa hau bultzatu duena, eta honako hipotesia adierazi da: Mari, eta bere giroa, aspaldiko infernuaren ezagutzaren giltzarrietako bat da; tradizio zaharreko infernuaren berri ematen du.
‎Tituluan jasotzen diren printzipio orokorren ondorio gisa, lege honetan bultzatzen den berdintasuna zabala da; berdintasun horrek, izan ere, eskubideak, agintea eta baliabide eta onura sozial eta ekonomikoak eskuratzeko abiapuntu diren baldintzak ez ezik, horiek guztiak gauzatu eta behar den moduan kontrolatzeko baldintzak ereditu. Halaber, emakumeen eta gizonen dibertsitatea errespetatzen du berdintasun horrek, eta haien berezitasunak integratzen ditu, gaur egun gizonen eredua orokortzeko zabaldu den joera zuzentze aldera.
‎kontsumitzaileentzako eta aplikatzen dituztenentzako osasun bermeak areagotzen dira. tratamendu kimikoen kopurua murrizten da. ekoizpenak kalitatean eta kantitatean hobetzen dira. ingurumen eragin negatiboa gutxiagotzen da, oreka ekologikoari eutsita. erkidegoko araudiak ekoizpen teknika mota hau bultzatzen du, ekonomikoki lagunduta.
‎Iritzi hori inkesta egiteko inkestatutako adineko pertsonen %87k partekatzen dute, eta Administrazioak horrelako etxeak adinekoentzat garatzen lagundu lukeela uste dute. Adineko pertsonek Euskal Herrian ekimen hau bultzatzeko Administrazioaren laguntza eskatzen dute Gure herrialdean, Trabensolen esperientzia azpimarratu behar da. Izan ere, 2013 urteaz geroztik, etxe bat hornitu du, adineko pertsona talde bati.
‎. helmugen irisgarritasuna hobetzea leku gehiagotara joateko aukera eman du, eta ez haiek bakarrik, baita mugitzeko zailtasunak dituzten beste pertsona batzuk ere, hala nola adinekoak edo, aldi batez, askatasunez mugitzea galarazten dien osasun arazo bat dutenak. Honako hau bultzatzeko: turismo irisgarria, Turismoaren Mundu Erakundeak, ONCE Fundazioak eta Turismo Irisgarrirako Europako Sareak (ENAT) “guztiontzako helmuga” definitzen duten ezaugarriak identifikatu eta eskuliburu batean jaso dituzte.
‎Laudoaren emaitzak argi utzi du bi sindikalgintza mota daudela: boterearen kontra agertzen den sindikalgintza (ELArena) eta boterearekin bat egiten duena (iruzur hau bultzatu duten sindikatuena hain zuzen ere). Aipatu behar da ere ELA Foru Administrazioko esparru guztietan hautagaiak aurkeztu dituen sindikatu bakarra dela eta lagun gehienen babesa jaso duena (663).
‎Milaka aukera ditut bizitza honetan, gizarte honetan, sexuz bestalde edonori esleitu genitzaken aukerez gozatzeko. Hala ere, gaur egun, feminismoaren ideologia gori gori dabil, ez eta, lehenago ere, ez zelako ideologia hau bultzatzen baizik, emakumeok beharra ikusten dugulako, oraindik indarrean jarraitzen duen sexismoaren aurka manifestu egiteko.
‎Etika ere, sexista bilakatu ote den, nork daki, krisi garai hauetan. Feminismoaren radikalizazioa egia dela ere aitortu dezaket bederen, gizarte klasista honek bultzatuta baginaren errebuelta garaia dela onartu genezake eta, emakume izatearen barrutik ernai den aldarrikapena.
‎Klubaren etorkizunerako ezinbestekoa izateaz gain, Mahatserrian interesa duten nerabe zein gazteei kirol hau praktikatzeko aukera eskaintzea garrantzitsua iruditzen zaigu. Hau bultzatzeko ostiraletan klaseak gauzatzen ditugu eurekin”.
‎" ELAk azken aldi honetan bultzatu duen berrikuntzaren adierazletzat har daitezke aldaketa hauek eta, aldi berean, belaunaldi berri baten aldeko apustua. Era berean, hutsune handi bat beteko da:
2016
‎Ez dakit zein distantzia dagoen Alepotik Atenasera, Via Michelinek esan dit ezin didala kalkulatu. Baina badakit elkartasunetik beldurrera oso tarte gutxi dela, eta EBren jokaldia beldurrean oinarritzen dela, honek bultzatzen dituela EBko gobernu buruak Turkiarekin duintasunaren aurkakoa den akordioa sinatzera.
‎Erreferendumaren aurrean Italiako milaka erakunde sozialek agertu duten iritzi berbera dut. Renzik eta PD alderdiak erreforma hau bultzatu dute, gaurdanik Italian oso murritzak diren erabaki guneak oraindik gehiago murriztu eta boterea gutxi batzuen esku uzteko. Gure politika herria ahalduntzea eta apurka apurka erabaki propioak hartzeko ahalmena edukitzea da Italiaren etorkizuna hobetu dadin.
‎Pessoaren heteronimo zen Alvaro de Camposek esan bezala, «o interese por tuto na vida». Aniztasunarekiko arreta honek bultzatu zituen beharbada hain jakin min desberdinetako kideak biltzera, geroan ardura eta bide zeharo desberdinak izan dituztenak.
‎Gaur, haurtzaroa medikalizatzeko prozedurak ume «trastornatuak» sailkatzen ditu zientzia positibistaren izenean. Gizarte honek bultzatutako giza eredu mekanizistak subjektuaren berariazko galera dakarkigu, hots: gizabanakoa bere oinarri biologikora murrizturik gelditzen da.
‎Normaltasuna, batez besteko estatistikora murrizten da funtsean, gehiengo batek une jakinean eta konbentzio baten barruan egiten duena izango da normala. Baina ezin da pentsatu normaltasuna garai historikotik eta testuinguru kulturaletik kanpo dagoenik, are gutxiago gizarte honek bultzatzen duen gizabanakoaren eredu erauzi eta bakartuan. Conrad-ek (2007) bere aldetik, jokabide anormalak bideratzeko medikuntzak egin dituen ahaleginak aipatu zituen, teknologiaren erabilera zerbitzu horretara jarrita.
‎Kulturari ematen zaion erabilera ofiziala gailendu arren, kultura nork edo zerk egiten duen ezin da zehaztu. Botere publiko pribatu boteretsuenek kultura espektakular eta ezohiko hau bultzatzen duten arren, aparteko erakustaldirik egin nahi ez duten, eta bertsio mugatu eta errazetatik urruti, bestelako edukiak transmititzen dituzten kultura anitz ere badira. Victor Lenorek18 dioen legez, eraikin huts bat okupatzeari edo sindikatu bat antolatzeari kultura deitzen hasi genioke.
‎«Proiektuaren egokitzapena ez dago ongi eginda eta udalak arrazoi garbia dauka hori ezeztatzeko. Hala ere, Udal Gobernuak ez du kontratua baliogabetu nahi, eta Plan Berezi hau bultzatu du egindako akatsak estaltzeko eta lehen gustatzen ez zitzaion proiektua ahalbidetzeko», adierazi zuen Irabazi Zarautzeko bozeramaile Ana de Benitok.
‎Izan ere, erraldoien akabera hau arrunt agatiko eta bidegabea deneko sentipena ezin dugu burutik kendu. Halere, aipatu sentipen honek bultzatzen gaitu hain zuzen, erraldoien akaberaren beharrezkotasunaz hausnartzera. Konklusioa zera da, arrazoi ezezagunen bat dela eta, erraldoien akabera beharrezko izan behar dela ikuspegi teologiko batetik.
2017
‎Proba gogorra da, motoziklismoko gogorrena. Zenbateraino da obsesioa kirol honetara bultzatzen zaituztena?
‎Euretako bat da Jokin Goikoetxea, eta hark, adibidez, oso argi du egin den guztiaren garrantzia: «Auzia erabili nahi izan dute beste eraso batzuk irekitzeko, eta, horregatik, kasu hau irabazteak ekarpen handia egin dezake hemendik aurrera hau bultzatu dutenei frenoa emateko edo ate batzuk ixteko».Beldurra eta mina gainetik astindu behar izan du herriak horretarako. Urriaren 15eko asteburuan feriak ziren Altsasun, baina ospakizuna ordu gutxiren buruan belztu zen, goizaldean taberna batean izandako liskar batek lurrikara mediatiko baten epizentroan jarri baitzuen herria.
‎Kasu honetan, Ekoiztutako Nahia daukagu, izan ere, marko honen barruan ez baitago arrazionalki jorratutako premisetatik naturalki erator daitekeen Interes Komunik ez Nahirik (ez eta egiarik). Hala ere, ikuspegi ontologiko hau bultzatzen duten autore gutxik garatzen dute beren ikuskera azken bururaino, bere ondorio logikora; Shumpeterrek ere ez (ikus II. kapitulua).
‎Halabeharrez! Ideia honek bultzatuta jaiki nintzen, leihora joan, kalearen bestaldera begiratu eta, ezer ez.
‎Herri eredu honen erantzuleak agerian utzi behar direla nabarmendu du Ernaik: " Erantzule politiko eta ekonomikorik behinenak eredu hau bultzatu eta sustengatzen duten instituzio eta enpresak dira, ezein turistaren gainetik".
2018
‎Gainera, dekretua ez da erabiltzen establezimendu berriei hizkuntza eskakizunak ezartzeko ere, beste lege eta arauak exijitzen zaizkien moduan. Dekretu hau bere osotasunean berreskuratzea ezinbestekoa da eta horrekin batera, gauza gehiago egin daitezke euskara alor honetan bultzatzeko: administrazioek eta enpresek beren hornitzaileei eskakizunak egitea, enpresak sortzean hasierako doako hizkuntz laguntza eskaintzea, hizkuntz eskubideak bermatzen dituzten enpresei zergak murriztea...
‎Hauen kasuan, askotan, eta euskarak ematen digun baliabidea medio, esan genezake ez direla suizidatu, suizidatu egin dituztela baizik (polizia etxe eta ziegetan konjugatzen da ondo aditz hau; eta Anuk datorkit derrigorrean akordura). Talde honetakoak bultzatuak izan dira suizidiora: gizarte presioak edo baldintza sozio-ekonomikoek.
‎Matrikulazioari buruzko datuekin batera, Hezkuntzako kontseilariak Departamentuak ikasturte berriari begira finkaturiko helburuak errepasatu ditu. ikasturtea izanen da “legealdi honetan bultzaturiko programa eta plan estrategiko guztiak abian izango dituen lehendabizikoa”; hala nola, Lanbide Heziketako nahiz Aniztasunari Erantzuteko plan estrategikoak, Skolae hezkidetza programa edota eskola erasoa prebenitu eta horren aurka jarduteko Laguntza programa, baita Gaitasun Pedagogiko Didaktikoa eta Eraldaketa Digitala Hobetzeko Programen pilotatze lanak ere, Berrikuntza Metodolo...
2019
‎Kazetaritza independentea egitea da gure funtzioa eta hala adierazten digute azken urteotan komunitatera batu diren lagunek, pausoa zergatik egin duten galdetzen diegunean. Azken urteetan ehunka eta ehunka lagun gehiago batu dira proiektu hau bultzatzeko. Milesker guztioi.
‎Gure eskerrik onenak ikerketa lan hau bultzatu eta lagundu duten IMAC ikerketa taldeko kideei.
‎978 Loiolako Inaziok oso gogoko zuen eta ordurako aski zaharra zen Anima Christi —Kristoren Arimaizeneko otoitza osatzen dute ondoko eskakizunek. Kristori zuzendutako eskakizunak baziren ere, haren Bihotzaren Bederatzi urrena delakorako itzulita eta egokituta geratu ziren josulagunek debozio hau bultzatzen hasi zirenean (jatorrizkoan ageri ez den bigarren eskakizuna eta gainerako Bihotz hitzak lekuko). Honatx latinezko bertsio ezaguna:
‎Silvanaren istorioa unibertsala da eta norbera izaten lortzeko indarrari buruzkoa. Dokumental hau inspiratzailea da eta narrazio bide berriak ikertzen ditu eta eraldaketa hau bultzatzen du: emakumeak sortzaile, artista eta etorkizuneko buruzagi izatea.
2020
‎Ipar Euskal Herrian, Euskal Elkargoaren datuen arabera, lanpostuen %10 da turismoarekin lotua, 9.000 lanpostu. Hiru administrazioek diru laguntzak prest dituzte sektore hau bultzatzeko. Nafarroako Gobernuak ez du datu zehatzik eman, baina sektorearekin neurriak adosten ari dira ondorengo bi urteetan estrategia bateratua izateko.
‎«XIX. mende bukaeran eta XX.aren hasieran, kulturgileak hasi zirenean esaten, inguruko denak egiten ari ziren bezala: ' Hau da gure kultura eta hau bultzatu eta modernizatu behar dugu', bada, derrigorrean heldu behar izan zioten ahozkotasunari, idatziak ez zuelako funtzionatzen, euskal kultura historikoki bazterreko kultura bat izan zelako, instituzionalizatu gabe zegoelako, jendea alfabetatu gabe zegoelako. Subalternoa zelako.
2021
‎Ikastetxeko arduradunek jakinarazi dutenez, 2024an izango den edizioaren bitartez, San Nikolas ikastolak zenbait helburu lortu gura ditu, hala nola" Ibilaldia kostaldeko lurralde erakargarri honen bidez bultzatzea". Diotenez, Getxo ondo komunikatuta dagoen herrialdea da, oso ezaguna eta jende multzo handiak biltzeko eremu zabalak dituena.
‎Sergio ikastaroak beste herri batzuetara zabaltzeko asmotan zela ikusi nuenean, Usurbilera ekartzeko aukera ikusi nuen. Ikusi genuen baita Jexux Artze K.E. n errelebo beharrean zirela eta, elkarteak duen garrantzia ikusita, eskola bilgunen honen bidez bultzatzea zela onena ikusi genuen. Egoki ikusi zuten kideek txalapartak izandako garrantzia hori berreskuratzea eta elkartea indartzea.
‎Erakundeen ardurarekin jarraituta," Corrugadosen produkzio jarduera berriro sustatzeko aukera ikusita, Azpeitiko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak, bakoitzak bere erantzukizunetik, proiektu hau bultzatzeko unea dela" uste du Gipuzkoako PSE EEren idazkari nagusiak. Anduezarentzat, baina, Azpeitiko Udal Gobernuari dagokio erantzukizun nagusia, eta EH Bilduren jarrera kritikatu du.
‎Postura horrek behartzen gaitu gure indarra azaltzera, langileon beharrak defendatzera nagusien zapalkuntzaren aurka, honek bultzatu gaitu Adeguiren aurka ekintza egitera+.
2022
‎Dosierra bere gain hartu zuen eta 2020ko agorrilean Euskal Elkargoko presidenteari plangintza aurkeztua izan zaio, onartua izan dena. Ekimen hau bultzatua izan zen krisi sanitarioa zela eta, profesional sailean ari ziren artistak prekarietatean gelditu zirelakoz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
hau 69 (0,45)
honek 18 (0,12)
honetan 8 (0,05)
honetara 6 (0,04)
Hau 3 (0,02)
honekin 2 (0,01)
honen bidez 2 (0,01)
Honetara 1 (0,01)
honen 1 (0,01)
honetakoak 1 (0,01)
Argitaratzailea
Argia 16 (0,11)
Berria 11 (0,07)
Consumer 9 (0,06)
UEU 7 (0,05)
ELKAR 5 (0,03)
goiena.eus 4 (0,03)
Jakin 4 (0,03)
Pamiela 4 (0,03)
Bat Soziolinguistika Aldizkaria 4 (0,03)
Osagaiz 3 (0,02)
EITB - Sarea 2 (0,01)
LANEKI 2 (0,01)
Uztaro 2 (0,01)
Euskera Ikerketa Aldizkaria 2 (0,01)
erran.eus 2 (0,01)
aiurri.eus 2 (0,01)
Euskalerria irratia 2 (0,01)
hiruka 2 (0,01)
Noaua 2 (0,01)
uriola.eus 2 (0,01)
Jakin liburuak 2 (0,01)
Labayru 2 (0,01)
Txintxarri 2 (0,01)
Deustuko Unibertsitatea 1 (0,01)
Euskaltzaindia - Liburuak 1 (0,01)
Erlea 1 (0,01)
Uztarria 1 (0,01)
Aldiri 1 (0,01)
Elhuyar Zientzia eta Teknologia 1 (0,01)
ETB dokumentalak 1 (0,01)
Kresala 1 (0,01)
Guaixe 1 (0,01)
Zarauzko hitza 1 (0,01)
Susa 1 (0,01)
Alberdania 1 (0,01)
Maiatz liburuak 1 (0,01)
Herria - Euskal astekaria 1 (0,01)
Open Data Euskadi 1 (0,01)
Anboto 1 (0,01)
Hitza 1 (0,01)
Booktegi 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia