Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 56

2013
‎Panonia (Danubioren hegoaldeari eta ekialdeari zegokiena, egungo Austria eta Hungaria barruratzen zituena), mendebalari esleitu zitzaion, eta Dazia (egun Errumania) eta Mazedonia ekialdeari esleitu zitzaizkion. Sava eta Danubio ibaiek bat egiten zuten lekuan, Singidunumetik (egungo Belgradetik) hurbil, muga hasten zen. Muga horrek hegoaldera egiten zuen, Drina ibaian zehar, Adriatikoa arte, eta Mediterraneoa arte heltzen zen, Afrika Egiptotik bereizteko.
‎Teodosioren erregealdiak berarekin ekarri zuen Inperioaren beste transformazio bat bukaraztea, Konstantinoren garaian hasitako kristautzea, alegia. Konstantinoren ediktuak, Milanen 313 urtean eman zen horrek, amaiarazi egin zuen kristauen aurkako pertsekuzio ofiziala.
‎Ikasketa juridikoek gainbehera izan zuten bitartean, pentsamendu teologikoa loratu egin zen; pentsamendu horren adierazgarri izan zen, hain justu ere, literatura patristikoa. Are gehiago, Tertulianok, Elizako lehenengo aitak, jurista moduan hasi zuen bere karrera, baina gero bertan behera utzi zuen ibilbide hori.
‎Burokrazia zibilak porrot egin zuenean, Elizaren burokraziak, Inperioaren burokrazia horretan erroak zituenak, haren lekua bete zuen. Aita santu Leon I.ak (440) negoziazioak hasi zituen Atila, hunoen erregearekin, eta Geiseriko, bandaloen buruarekin. Mendebaldeko probintzietako kristauak katolikoak ziren, eta horretaz baliatu zen aita santua, Erromako egoitzaren nagusitasuna ziurtatzeko.
‎Beste gotzain batzuen kontra, aita santuarentzat erreklamatu zuen Elizaren inguruko gaietan azken erabakia hartzeko eskubidea. Eliza orduan hasi zen bere sistema juridiko propioa garatzen. Sistema horren oinarriak ziren, besteak beste, kontzilioetako ebazpenak, Biblia eta aita santuen erabakiak; erabaki horiei dekretal deitu zitzaien.
‎Jakina denez, Euskal Herriaren herrialdeetan zuzenbide erromatarrak izan duen eragina modu eta maila askotakoa izan da. Nonbaitetik hasteko , esan daiteke Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa salbuespenak direla Frantzia Hegoaldean nagusi den zuzenbide idatziaren multzo zabalean. Pirinioetako zuzenbidea izango litzateke hor erabakigarri, etxearen inguruan osatua eta eraikia eta zuzenbide erromatarrari kontrajarria.
‎Politikaren ikuspuntutik ere bilakaera gertatu zen: lehenengo, monarkia izan zen; gero, errepublika; eta, azkenik, Kristau Aroa hasteko zegoela, inperio bihurtu zen. Denboraldi horretan, zuzenbide erromatarra moldatu egin zen, gizarte errealitate aldagarri horretara egokitzeko; baina, une oro, zuzenbide berak iraun zuen, horixe baitzen erromatarren bizimodu goiztiarrean eratutakoa.
‎Justinianoren testuak aztertzeko, aditu desberdinek ikuspuntu desberdinak erabili izan dituzte, Europako historiaren aldi desberdinetan. Zuzenbide erromatarraren berpizkundea Italian hasi zen, eta, ondorenez, Italia bihurtu zen zuzenbide hori aztertu eta garatzeko topagunea Erdi Aroan zehar. XVI. mendean, Humanismoaren etorrerarekin batera, Frantziak bereganatu zuen protagonismoa.
‎Historia ezaguna hasten denean, Erroma monarkia zen; edonola ere, K. a. VI. mendearen bukaeran, errege erreginak kanporatuak izan ziren, eta, monarkiaren ordez, errepublika ezarri zen. Garai hartan, Erroma erkidego txikia zen, Tiber ibaiaren ezkerraldean, horren estuariotik hurbil.
‎XIX. mendeko ikertzaileen bertsioek, bilduma modernoetan jaso diren horiek, ziur asko gehiegikeriaz jokatzen dute legearen izaera sistematikoa azpimarratzerakoan. Ziurra da, ordea, prozesua hasten dela demandatua epatuz, eta bukatzen dela epaia betearaziz.
‎Errepublika garaiaren zatirik luzeenean, zuzenbidea garatu zen, ez hainbeste legegintza eta interpretazioaren bitartez, ezpada lege konponbideen gaineko kontrolaren bitartez. Jatorrian, akzio juridikoaren lehenengo zatia tekniko eta formala zen; akzio kopurua mugatuta zegoen, eta, guztietan ere, hasteko , ahozko adierazpena egin behar zen, aurretiaz zehaztutako baldintzetan, eta betiere magistratuaren eta demandatuaren aurrean. Demandatzaileak baldintza zehatz horiek bete ezik, bere akzioa gal zezakeen.
‎Gure aroaren hirugarren mendea hasi bezain laster, Antonino Karakala enperadoreak ediktu garrantzitsua aldarrikatu zuen. Ediktu horren ondorioz, haren inperioko biztanle gehienak Erromako herritar bihurtu ziren, biztanleon borondatea zein zen kontuan hartu gabe.
‎Ekialdeko Inperioan Mendebaldekoan baino txikiagoa izan zen barbaroen infiltrazioa. Hori dela eta, Ekialdeko Inperioan greziera hitz egiten zuten biztanleak hasi ziren pentsatzen eurak zirela Erromako tradizioen gordailuzain nagusiak. Euren buruei Rhomaioi izena jarri zioten, eta Konstantinopolisi, Erroma berri.
‎Euren buruei Rhomaioi izena jarri zioten, eta Konstantinopolisi, Erroma berri. IV. mendearen bukaeran, nolanahi ere, eurek ere barbaroen presioa sentitzen hasi ziren. 376 urtean, bisigodoak Trazian sartu ziren eta Ekialdeko Inperioaren gudarostea garaitu zuten Adrianapolisen; kontuan izan behar da Adrianapolis eta Konstantinopolisen arteko aldea 220 kilometrokoa besterik ez zela.
‎Pretoreak, urteko agintaldia hastean , ediktua argitaratzen zuen, eta ediktu horretan ezartzen zuen zein inguruabarretan emango zuen formula; ediktuaren bukaeran, formula zehatzak jasotzen zituen. Ustezko auzilariek ediktua kontsulta zezaketen, eta bertan jasotako formuletatik edozein eskatu ahal zuten.
‎Euren ustetan, Tribonianok, Justinianoren ministroak, bilduma egin zuenean, testuak zatitu ez ezik, moztu ere egin zituen, eta hizkuntz barbarismoak sartu zituen. Elegantiae linguae latinae lanean, Lorenzo Vallak jurista klasikoak goraipatu zituen, baina Triboniano eta Erdi Aroko iruzkingileak gutxietsi zituen, Accursiotik hasi eta Bartolorekin amaituz, latin hain eskasa erabiltzeagatik. Vallaren aburuz, begi bistan zegoen hizkuntza zuzena erabiltzea ez zela euren kezka nagusia, eta, horrexegatik, ez ziren jurista trebeak izango.
‎Honako ataza jarri zion bere buruari: ikasketa juridikoak eta humanistak bateratzea, erakunde politiko erromatarren berreraikitzetik hasita , baina ikuspegi historikoa eta juridikoa, bi biak, jorratuz.
‎Atal horretan, egundokoa izan zen Cujas, eta horren lanak egun ere aipatzen dira, Justinianoren testuak interpretatzerakoan. Cujas eta bere lagunak hasi ziren Digestoko testuen interpolazioak aztertzen.
‎Logikari helduta, lehenengo eta behin pertsona bakoitzari legez dagokiona jakin behar da, gero hori lortzeko bideak eztabaidatu ahal izateko. Gisa horretan, ez da zuzena zuzenbide zibilaren azterketa hastea akzio eta prozedurak jorratuz. Bada, hori berori izan zen Digestoaren bildumariek egin zutena.
‎Are gehiago, Corpus iuriseko edozein testuk baino aginte handiagoa zuen iritzi horrek. Testuaren eta iruzkinaren arteko borrokaren azken gertakari horretan, glosagileek hasitako borrokaren azken gertakarian, alegia, iruzkina gailendu zen.
‎Hain justu ere, arau multzo horrexeri deitu zitzaion Ius commune lehenbizikoz. Kontzeptua erakargarria zen, kontinenteko alde askotan tribu desberdinak batzen hasi zirelako, eta, aldi berean, latinaren dialektoak entzuten zirelako hizkuntza germaniarraren ordez, ezari ezarian.
‎XI. mendearen amaieran, kultura juridikoaren maila igotzen hasi zen, Justinianoren zuzenbidearekiko interesa modu nabarian berpizten ari zenean; notarioek euren agirietan eta abokatuek euren demandetan zehaztasunez erabili zituzten erakunde juridiko erromatarrak. Bildu zenetik bostehun urte igarotakoan, Justinianoren Digestoa arau eta argudioen iturri moduan erabiltzen hasi zen mendebaldeko Europan.
‎XI. mendearen amaieran, kultura juridikoaren maila igotzen hasi zen, Justinianoren zuzenbidearekiko interesa modu nabarian berpizten ari zenean; notarioek euren agirietan eta abokatuek euren demandetan zehaztasunez erabili zituzten erakunde juridiko erromatarrak. Bildu zenetik bostehun urte igarotakoan, Justinianoren Digestoa arau eta argudioen iturri moduan erabiltzen hasi zen mendebaldeko Europan. Italiako liburutegietan eskuizkribu ezkutuak gorde ziren duda izpirik gabe, baina hain handiak eta ulertezinak ziren, ustezko irakurleek ere ez zituztela erabiltzen.
‎Pepok Justinianoren zuzenbidea irakatsi izana galdatu bazuen ere, Irneriok bereizi zituen zuzenbidearen zientzia eta horren praktika. Irneriok gramatika irakasten zuen, eta testu juridikoetako adierazmolde ulertezinak azaldu behar izan zituenean hasi zen testuok jorratzen. Pasarte guztien azterketari, aldiz, beranduago heldu zion.
‎Bassianoren iritziz, testu zail baten azterketa egokia egiteko prozesuak lau fase bete behar zituen. Hasteko , arazoaren deskripzio laburra egin behar zen, hori gehiegi landu gabe. Bigarrenez, irakasleak elkarren kontrako testuak aipatu behar zituen, baita proposaturiko solutionesak ere.
‎Bassianok zioenez, jendeak brokardo izenez ezagutzen zituen erregela horiek. Amaitzeko, eskolan bertan, edo, bestela arratsaldez, asti gehiago izanez gero, arazoaren gaineko eztabaida luzea hasi behar zen. Metodo horren bitartez, hasieran testu zehatzen gaineko eztabaidak egiten ziren, eta jarraian, eztabaida zabaltzen zen:
‎Bolognan berehala hasi ziren zuzenbide kanonikoa aztertzen, zuzenbide zibilarekin batera. Zuzenbide zibilarekin alderatuta, alabaina, zuzenbide kanonikoaren egoera okerragoa zen, esparru horretan ez zegoelako Justinianoren Corpusaren pareko arau testuen bilduma esanguratsurik.
‎Liber extraren garaietatik, Justinianoren zuzenbidean jasotako hainbat gai bildu ziren zuzenbide kanonikora. Taxu horretan, zuzenbide kanonikoak, batetik, zigor zuzenbidearen zati esanguratsua barneratu zuen, adulterio nahiz zinaustetik hasi eta faltsukeria nahiz giza hilketarekin amaitzeko; eta, bestetik, zuzenbide pribatua jorratu zuen, alderdiak bekatuan erori ahal zirenean: esparru horretan kokatzen ziren maileguak, korrituak, salerosketak eta zorrak aseguratzeko berme erreal zein pertsonalak.
‎XII. mendean, odol bidezko senidetasun mailak zenbatzeari lotutako arazoak agertu ziren, eta hori zeharo erabakigarria zen, ezkongaiak zein kasutan zeuden senidetasun maila debekatuaren barruan jakin ahal izateko. Zuzenbide zibilean, mailak gorantz zenbatzen ziren, hots, ezkongaiengandik hasita , arbaso erkidea aurkitu arte; zuzenbide kanonikoan, ostera, zenbatzea honetara egiten zen: ezkongai batengandik hasi, arbaso erkidea aurkitu eta beste ezkongaiarengana jaitsi behar zen.
‎Zuzenbide zibilean, mailak gorantz zenbatzen ziren, hots, ezkongaiengandik hasita, arbaso erkidea aurkitu arte; zuzenbide kanonikoan, ostera, zenbatzea honetara egiten zen: ezkongai batengandik hasi , arbaso erkidea aurkitu eta beste ezkongaiarengana jaitsi behar zen. Zenbatze sistema horren ondorioz, zuzenbide kanonikoan zuzenbide zibilaren erregelen mende egongo liratekeenak baino lehengusu lehengusin gehiago sartzen ziren maila debekatuen barruan, eta halakoek aita santuaren lekapena behar zuten ezkondu ahal izateko.
‎Modenan, esaterako, 1175 urtean sortu zen zuzenbideko fakultatea. Paduako studiumak 1222an hasi zuen bere ibilbidea eta Italiako beste hiri batzuek eredu horri ekin zioten, Paviak esaterako, bertako zuzenbide lonbardiarraren eskola zuzenbide zibil eta kanonikoko fakultate bihurtuz. 1224 urtean, berriz, enperadore Federico II.ak Napoleseko Unibertsitatea sortu zuen, eta bertan zuzenbide erromatarra bakarrik irakasten zen.
‎Ingalaterran, aldiz, irakaskuntza berriak Vacario lonbardiarrarekin lotzen dira; Teodoro Canterburykoa artzapezpikuak hartu zuen berori 1140 urtea aldera Bolognan, konpondu behar zituen «liskar estali» batzuetan bere laguntza izateko. Agidanez, Vicariok noizean behin irakatsi ohi zuen Canterburyko katedral eskolan; horren irakaskuntza formala, alabaina, ez zen hasi Oxforden 1150 urtean, oraintsu arte pentsatu izan den bezala, ezpada
‎Bulgarok, lau doktoreetatik batek, Excerpta legum izeneko lana idatzi zuen, bere lagunari, 1123.etik 1141.era elizako kantziler izango zen Aimeriko kardinalari, zuzenbidearen misterioak (arcana iuris) azaltzeko. Hasteko , akzioaren osagaiak, alderdiak, demandaren eta defentsaren argudioak, froga, epaia eta gora jotzeak azaltzen ditu. Gai hori jorratu zuten lehendabiziko juristen artean batzuek aditzera eman zuten ondokoa:
‎Bulgaroren dizipulua zen Giovanni Bassianok literatura juridikoaren genero berria bultzatu zuen: ordo iudiciorum izenekoa; horren helburua zen akzio zibilen esangura argitzea, alegia, akzio horiek nola hasi eta amaitzen ziren azaltzea, baita nola lor zitekeen halakorik ez aplikatzea. Bassianok adibide praktikoak eskaini zituen, libellus deitutakoaren bezalako demanda zehatza aurkezteko moduari buruz.
‎D. 1, 14, 1ean, Ulpianok honetara azaltzen du enperadorearen botere legegilea: agintaldia hastean , herri erromatarrak enperadore bakoitzari estatuaren onerako egin beharreko guztia egiteko boterea ematen dio modu formalean (lex de imperio edo lex regia delakoaren bidez).
‎Oraindik goizegi zen prozedura erromatar kanoniko jaioberri hori hartzeko. Demandatzaileak hala eskatuta, errege kantzelaritzak demandaidazkia aurkezten zuen, eta horretara hasten zen akzio bakoitza. Kasuan kasuko lekuan, erregearen ordezkariei agintzen zitzaien idazkian aipatutako demandatua erregearen epaileen aurrera eramateko, horrek demandatzailearen galderei erantzun ahal izateko. Demandan zenbait inguruabar zehazten ziren, eta halakoak frogatzeak demandatzailearen aldeko erabakia ekar zezakeen.
‎Erregearen epaileek xehetasunez erabaki behar zuten alderdiek azaldutako egitateak bat zetozten demandarekin edo ez, eta jarraian, aditua ez zen epaimahai bati eskualdatzen zioten arazoa; tokiko hamabi gizonezkoek osaturiko epaimahai horrek erabakia hartu behar zuen, lekukotza guztiak jendaurrean entzun eta gero. Akzioa hasten zen, bada, ofizial publikoak jarritako demandarekin, eta horrek kontrola zitzakeen errege auzitegira helduko ziren gaiak; amaitu, akzioa amaitzen zen aditua ez zen epaimahaiak kasuan kasuko egitateen inguruan hartutako erabakiarekin. Horrenbestez, zuzenbide erkideko auzitegietako prozedura horrek gogora ekartzen digu Erromako zuzenbide klasikoaren garaiko formulen prozedura.
‎Constitutio puritatem deitutakoak agerian utzi zuen zein zen Federico enperadorearen juristek zuten kezka, elkarren gainean jartzen ziren legeen aniztasunari ekiterakoan. Hasteko , erregearen legeria aplikatu behar zuten. Legeria horretan ez bazegoen kasu zehatzaren inguruko arau berezirik, tokiko usadioa aplikatu behar zen, hori onartuta zegoenean; lege edo ohiturazko araurik izan ezean, epaileek Ius commune izenekoa erabiliko zuten, zuzenbide lonbardiar edo erromatar gisa aurkezten zena.
‎Fernando III.ak liburu juridikoen multzo handizalea hasi zuen, Alfontso X.
‎Zuzenbide zibilaren inguruko heziketa on bat zuen autore horrek erromatarrak ez ziren erakundeei egokitu zien zuzenbide erromatarra, Bractonek bezala, erakunde horiei aginte handiagoa emateko. Horretara, «printzearentzat atsegin denak lege indarra du» jokaraua aipatu zuen, Frantziako erregeak zuen eskubide bat bidezkotzeko, alegia, espedizioren bat hastean bere gudarostean sartzen ziren zaldunen eginbeharrak eteteko eskubidea. Beste zati batean uko egiteak jorratzen dira, hau da, alderdiak agirian sartzen dituen klausulak, orokorrean defentsa bide moduan erabil daitekeen araua alegatzeari uko egiteko.
‎Bartolo 1313 edo 1314.urtean jaio zen Sassoferraton, Las Marcaseko herri txiki batean, eta 1357an hil zen. Hamahiru edo hamalau urte zituenean hasi zen zuzenbidea ikasten Perugian, Zinoren tutoretzapean; gero, Bolognara joan zen, eta bertan doktore bihurtu zen, hogei urte zituela. Epaile izan zen Todiko hiri txikian, baina arin sartu zen irakaskuntzan buru belarri, lehenengo Pisan eta gero Perugian, bertan hiltzeko.
‎Antzinako unibertsitateetan, Ingalaterrako zuzenbidea ez zen irakatsi XVIII. mendea arte, eta une horretan, Blackstonen Commentaries on the Laws of England izeneko entziklopediak agertu ziren, Erakundeetako eskemetan oinarrituta. Dena den, zin zinez, XIX. mendean hasi zen Ingalaterran kontinenteko heziketa juridikoaren antzekoa.
‎Mainek zuzenbide erromatarra aztertzean ekarritako eraginik esanguratsuena izan zen gizarte primitiboaren ikerketari emandako bultzada. Mainek frogatu zuen gizartea ez dela hasten gizabanakoarekin, familia taldearekin baizik. Familia primitiboan patriarka zen nagusi.
‎Testuak aztertzerakoan, kezka nagusia zen horien edukia garbitzea, garai klasikoaren osteko argitaratzaileei zein Digestoaren bildumariei eratxikitzeko moduko interpolazioak identifikatuz. XVI. mendeko humanistek hasitako lana indar berriekin hartu zen une horretan; horrenbestez, munduko bi gerren arteko epealdian «interpolazioen harrapaketa» nagusitu zen. Testuen aldaketak identifika zitezkeen bai formaren aldetik, latinezko adierazmolde zehatzak erabiltzen zirenean, eta esaten zen halakoak Bizantziokoak zirela eta ez klasikoak, bai edukiaren aldetik, testuan jasotako doktrinaren arabera eduki hori klasizismotik kanpo zegoela zirudienean.
‎Nondik nahi begira dakiola ere, Europar Batasuneko zuzenbidea ez da gauza berria, behin kontinente osoan izan zen batasun kultural eta juridiko baten berpiztea baizik, eta ideia horrek «tradizio zibil» bezala deskribatu denaren gaineko interesa piztu du. Interes horrek, bateko, doktrina juridikoen ibilbidea zehaztu du, Justinianoren zuzenbidetik hasi eta egungo kode modernoetara heldu arte, eta, besteko, herri desberdinetako ikertzaileek gai horren inguruan eginiko ekarpenak azaldu ditu jendaurrean. Azterketa horien emaitzek erakutsi dute erromatarren kontzeptu juridikoek euren horretan iraun dutela, egungo beharrizanei egokitzeko egin behar izan diren aldaketen gainetik.
‎Herri germaniarretan, Holandan esaterako, XVII. mendeko ikertzaileak ere zuzenbide erromatarraren bertsio germaniarra identifikatzen hasi ziren. Georg Adam Struvek laburpen oso ona argitaratu zuen 1676an Jurisprudentia Romano Germanica Forensis izeneko lanean eta gutxi gorabehera data berean Nicholaus von Beckmann austriarrak Ius novissimum Romano Germanicum deitutakoa argitaratu zuen.
‎batetik, osagai erromatarren eta ohiturazko zuzenbide germaniarraren izaera desberdina, eta, bestetik, nazio legeetako estatutu osagaiak, Austriako probintzietan batik bat. Behin Erromako eta bertako osagaiak banandu ostean, huts hutsean iturri germaniarretan onarritutako ius germanicuma bilatzen hasi ziren, eta bide horretatik, zuzenbide erromatarraren osagaiak are bereziagoak bihurtu ziren. Erakundeen eskema erabili zen sistemazioa egiteko modu orokor gisa, baina hori alde batera utzita, zuzenbide germaniarraren lanetan ez zen aipatzen zuzenbide erromatarra, ezta hutsuneak betetzeko zuzenbide subsidiario moduan ere.
‎Autore batek baino gehiagok sentitu zuen zuzenbide erromatarrak asebete zezakeela beharrizan hori, baldin eta aldez aurretik berori hertsatzen zuen gerruntze formaletik askatzen bazen. Sistema hori lehendabiziko egietatik hasi , horien zuzeneko ondorioak atera, eta, ondorioz ondorio mugituz, azkenean sistema logiko hutsera heldu behar zen. Autore horren aburuz, Justinianoren bildumak zenbait akats izan arren, oro har jurista erromatarren irtenbideak egundokoak ziren, euren arrazoinamenduaren norainokoa kontuan hartuta.
Hasteko , gizakiak gizaki moduan zituen eginbeharrak jorratu zituen, hauxe argudiatuz: gizakia gizarte izaki eta izaki arrazionala denez, Jainkoak zuzenbide naturala sortu du horrentzat, eta zuzenbide horren adierazpena da, Jauna eta besteak norbera bezala maitatzeko agindu ebanjelikoa.
‎XVIII. mendearen amaieran, Montesquieuren De l, esprit des lois izeneko lana argitaratu zen (1748), eta lan horren arrakastak baldintzatu zuen zuzenbide erromatarrari begira zegoen jarrera. Hasteko , Montesquieuk honako ohartarazpen lasaitzailea egin zuen: legeak «beharrezko harremanak dira, gauzen izaeraren ondorioz sortutakoak» eta giza legeak, berriz, arrazoia aplikatzearen emaitzak baino ez dira.
‎Kode zibila prestatzeko, aldez aurretik lan xehea burutu behar zen, eta ataza hori Pothierrek aurreratu zuen, gaztaroan zuzenbide erromatarra eta ohiturazkoa ordena arrazional eta erabilgarri bihurtzeko xedea jarri zionean bere buruari. Hasteko , Justinianoren Digestoak azaldutako arazoa jorratu zuen. Jatorrizko tituluei eutsi bazien ere, titulu bakoitzeko zati guztiak berrantolatu zituen hurrenkera logiko baten arabera, titulu bakoitzari bere sarrera gehituz; horrez gain, pasarte desberdinak lotu zituen, testuaren zatiak batuta.
‎XIX. mendearen hasieran zuzenbide erromatarrak izan zuen birloratze ikusgarri hori kodetzearen eta horrek ekarritako kontzeptu juridikoen kontrako erantzunaren ondorio izan zen. Birloratze hori hasi zen Edward Gibbonek idatzitako Decline and Fall of the Roman Empire lanarekin; hasierako liburukiak 1776an agertu ziren. Berrogeita laugarren kapituluan Gibbonek hauxe baieztatu zuen:
‎Beraren ustetan, ostera, herriak erabateko boterea eman zion printzeari eta gero ezin zen hori ezeztatu (III.4) Horrenbestez, printzea legibus solutus izan behar zen, eta berak emandako legeek ere ezin zuten horren inguruko mugarik jarri. Neoeskolastiko espainiar horiek San Tomas Aquinokoak hasitako bideari eutsi zioten, Aristotelesen metodoaren eta zuzenbide erromatarren arteko batasuna garatuz. Horri esker, teoria orokorrak egin ahal izan zituzten, kontratuzko erantzukizunaren inguruan, esaterako, eta teoria horiek izugarrizko eragina izan zuten geroko autoreen gain.
‎Jurista klasikoek sorrarazi zituzten jokarau horietatik anitz erabaki zehatzen bat justifikatzeko, eta halakoak, gero, jokarau orokor bihurtu ziren, euren testuingurutik ateratzearen ondorioz bakarrik. Justifikatu behar ez ziren egiak adierazten zituztenez gero, ulertu zen halakoak agerikoak zirela, ingelesez adierazpen bat «it stands to reason that» (agerikoa da, logikoa da) aipamenarekin hasten zenean gertatzen zen bezala. Zuzenbidea jakintzagai arrazional moduan aurkeztu nahi zutenek estimu handiz hartu zituzten jokarauok; erabili ere, printzipio orokor moduan erabili ohi zituzten, gero erregela bereziak ondorioztatzeko logikaren bitartez.
‎Savignyk edukitzaren inguruko tratatuarekin hasten zen programa proposatu zuen eta horren xedea zen zuzenbide erromatarraren printzipio nagusiak aurkitzea; programa hori zuzenbide pribatu osora zabaldu zen, modu adierazgarrian System des heutigen römischen Rechts deitutako lanean (Egungo zuzenbide erromatarraren sistema), 1840 eta 1849 urte bitartean agertutakoan. Horren jarraitzaileentzat Pandektistika historikoa baino arrazionalagoa zen.
‎Testu horren eta Digestoaren arteko harremana ez da zuzenekoa, ezpada XI. mendean idatzitako kopia galdu eta zuzendu baten bidezkoa; kopia hori Codex secundus izenarekin ezagutzen da. Bertsio hori XII. mendeko eskoletan ikasten hasi zen vulgata edo litera bononiensis deitutakoaren iturria ere izan zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia