Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 176

2001
‎Ramon Agirre, Ane Gabarain, Elena Irureta eta Jose Ramon Soroizek, hain zuzen ere. Oholtza gainean etxeko egongelan baleude bezala mugitzen da laukote arrakastatsua eta funtzioa hasi bezain laster ikusleria bereganatzea lortzen du. Era berean, aktoreak testuarekin eroso sentitzen direla nabaria da.
2002
‎Baina J. K. Rowlingek ez zuen etsi, eta, azkenean, lortu zuen bere liburua plazaratua ikustea, Bloomsbury ren bidez. Hark, ordea, ez zuen besteak bezalako marketing edo publizitate kanpainarik izan. Hori bai, liburuak arrakasta izaten eta, sariak bereganatzen hasi bezain laster, guztiz aldatu omen ziren gauzak.
‎Gehienbat, denbora pasarakoa izan zen zinema ordura arte; baina gerra lehertu izanak, helburu nagusi berria ezarri zion masa hedabide horri, eta zinemak propagandaren atzaparkada pairatu zuen. Gerra hasi bezain laster, zinemak limurketa edo pertsuasio politikoari ekin zion, herriaren morala indartzeari.
‎Ziurtatzen dizute egiten dituzun ekarpenen %15 ken daitekeela 9.015 euroko mugarekin, baldin eta kopuru horiek zure ohiko etxebizitza erosteko edo birgaitzeko badira. Hala azaldu dizute, baina hasi bezain laster duzu lehen zalantza: zer da ohiko etxebizitza?
‎Galderrek bazuen Aguileraren berri Londresera joan baino lehenagotik. Gerra hasi bezain laster lerro batean ipinarazi ei zituen bere laborariak, sei aukeratu eta besteen aurrean tiro koldarra eman. Pour encourager les autres, ulertzen duzu?, esplikatu zion Peter Kemp ingelesari.
2004
‎Umea aginduak ulertzen hasi bezain laster ekin behar omen zaio zirkulatzean bete dituen arauak jakinarazteari, geu ere eredu izaki, jakina.
‎Lehen zati borrokatuaren ondoren hutsean amaitu zen, bigarren zati bikaina egin zuten azpeitiarrek. Hasi bezain laster, epaileak penaltia adierazi zuen eta Davitxi kapitaina arduratu zen markagailuan 0 jartzeaz. 46 minutua zen eta handik lau minutura, Gurutz aurrelariak 0 sartu zuen eta partida erabakita utzi, hiru puntuak Azpeitira ekartzeko.
‎Nahikoa izan du haren esku zuriak ikustearekin. Emakumeak orduan kotxera begiratzeko ahalegina egin du eta, lepoa jiratzen hasi bezain laster, bihotza zalapartaka jarri dion ahots bat sartu zaio, belarrietatik ez ezik, gorputz osotik. Haranena begira jartzeko, ostia.
2005
‎Berehala ikasi zuen, bai, Inesek, noren aurrean egin behar zuen negar eta noren aurrean ez! Guztiz bestelakoa izaten baitzen gurasoekin egoten zenean, hauek goxokiak eta goxokiak ematen baitzizkioten, limoizkoak, marrubizkoak eta mota guztietakoak?, negarrez hasi bezain laster.
‎Egun batean uzkurtu egin zen, eta kito. Zuzenbidea amaitu eta tesia hasi bezain laster, zurrunbilo batek ganbara harrapatu zion. Etxeko neska azkarra desorekatu egin zitzaigun.
2006
‎Bai, hala da. Hasi bezain laster baliabide piloa zegoela konturatu ginen. Gauza asko egin zitezkeen.
‎Etxola izendatu zuten elkartean sartzeko kuota ttiki bat eman zuten eta diru hori baliatuz, egoitzaren moldatzeari lotu ziren. Lanean hasi bezain laster, kasik abandonatua zen gela oso polita izan zitekeela ohartu ziren. «Lehengo ospitalea izanik dena plastifikatua zen, modernoa hein batean.
‎Barne bulkada ala arrazoimenaren erabakia izan zen, eskola amaitu eta ikasleak altxatzen hasi bezain laster, niri begira keinu mutu eta ia ikusezin bat eginarazi zizuna. Ikasle zintzoaren otzantasuna ala sugearen aurrean txoriak daukan lelotasuna izan zen, beste ikasleak irtendakoan, bertan geldiarazi ninduena?
‎Etsaiak etsai, Rasputinek eta tsarinak bideratzen zuten Errusiako politika. Errusia Lehen Mundu Gerran murgildu eta gauzak okertzen hasi bezain laster, Nikolas tsarrak –Rasputin eta Alexandraren eraginez– armadako agintaria, Barne Ministroa, Sinodoko ordezkari nagusia eta polizia burua aldatu zituen. Eskuinak estatu kolpetzat jo zituen aldaketa horiek, eta Alexandra tsarina kolpearen egiletzat, Rasputinen laguntzarekin.
‎Gure institutuko leihoetatik patio haren bista ederra zegoen, eta halakoetan alferrikakoak izaten ziren irakasleen ahaleginak ikasmahaietan guri kieto eusteko: segizioa mugitzen hasi bezain laster, bat batean altxatu eta denok joaten ginen leiho aldera, egunkarietan eta telebistan egunero ikusten genituen pertsona haiek benetakoak zirela frogatzera. " Begira, Rosón duk hura!"," Eta beste hura, Garaikoetxea!"," Zer diok, babo hori, hori ez duk Garaikoetxea, Marcelino Oreja baizik!".
2007
‎«1984 ez delako 1984 bezalakoa izango», zioen informatika enpresa baten publizitateak garai hartan. Zorioneko urtea hasi bezain laster, ganorazko egunkari eta aldizkari guztiek erreportaje zabal eta sakonak argitaratu zituzten, Zer bete da, eta jite bereko izenburuekin.
‎Urrutiratu gabe inguruan bueltatxoa egitea da asmoa. Igotzen hasi bezain laster, Txingudiko badia osoa eta itsasoa agertu zaigu aurrean, bare bare. Itsasoarekin bat egiten duen horizontea beste era batera ikusten da airetik, are infinituagoa.
‎Gaixotasuna hasi bezain laster ekin behar zaio immunoterapiari.
‎Laneko gaiekin mahaiko guztiak aspertzen ari da Joxean eta ni, afaltzen hasi bezain laster, hasia naiz Joxeanek esaten duen guztia madarikatzen.
‎Aitzineko bi urteetan bezala lasterketa kiroldegitik aterako da goizeko 9:30ean. Hasi bezain laster lehen zailtasunari ekinen diote, hau da Manttale. Hortik jaitsita Landagainetara segituko dute Ibardinen barna, eta orduan Larunera igoko dira lasterketako bigarren zailtasuna haien gibelean utziz.
‎Lehertuta. Institutuan hasi bezain laster arrastoa galdu nion betiko.
2008
‎Alta, bada beste aukera bat: posible da Azkuek Antilletako naufrago gizajoa aipatzean Kuba eta Puerto Rico antillar uharteak izatea gogotan, 1898ko Espainia hon­doratutik igerian libre hasi bezain laster estatubatuar marrazoek irentsi zituztenak. Esan beharrik ez dago herrialde horiekin jazotakoa garaikoentzat guztiz ezaguna eta inpaktantea izan zela, eta beraz 1918ko hitzaldi hartan zeuden entzuleek, Azkuek bezala, oso presente izan behar zutela.
‎Hau da, ez da onartu behar pertsona desberdinek kontu bera erabiltzea, pasahitza partekatzea saihestea funtsezkoa delako. Bi erabiltzailek bat balira bezala lan egin nahi badute, taldean lan egiteko adibidez, bi kontu edukiko dituzte, baina katalogo berera bideratuko dira saioa hasi bezain laster.
‎Kanpainarekin hasi bezain laster hasi dira PSE EEren kritikak ere. «Guztion dirua helburu alderdikoiez erabiltzea» egotzi dio Jaurlaritzari.
2009
‎Athleticek Malagaren aurka jokatu zuen San Mamesen eta partida hasi bezain laster norgehiagoka aldapa gora jarri zitzaien bizkaitarrei.
‎Bisitariak erritmo biziarekin ekin zioten partidari, hasi bezain laster hiruko bat saskiratuz (0). Dena den, gipuzkoarrek azkar erreakzionatu zuten eta ez zioten alde handirik hartzen utzi aurkariari.
‎Bigarren zati hasi bezain laster Salamancak aurrea hartu zuen markagailuan. Alañak sartu zuen 0 bere atean hegaletik zetorren erdiraketa bat desbideratuz.
‎Bigarren zatia hasi bezain laster, Real Madrilek 2 sartu zuen Huntelaarren bitartez. Horrek mutu utzi zuen San Mamaes eta jokalariak ere hotz.
‎Azken laurdena hasi bezain laster Bilbao Basketek partida berdindu zuen (52). Ordutik aurrera norgehiagoka oso berdinduta joan zen.
‎Joko ikusgarriarekin hasi zen lehen laurdena. Bilbao Basketek bi hiruko sartu zituen hasi bezain laster (0) eta etxeko taldeak beste hiruko batekin erantzun zion (3). Indartsu hasi ziren bizkaitarrak, baina etxeko taldeak ez zuen etsi eta lehen hamar minutuak berdinketarekin bukatu ziren (18).
‎Bigarren zatia hasi bezain laster, Espainiak erabakita utzi zuen norgehiagoka. Negredok bi gol egin zituen, bata 50 minutuan (0) eta bestea 56.ean.
‎Bigarren zatia hasi bezain laster aukera bana izan zuen talde bakoitzak. Masouden burukada langa urratuz kanpora joan zen 49 minutuan eta hurrengo jokaldian Josemiren burukada gora joan zen.
‎Irakurtzen hasi bezain laster hasi nintzen gertatutakoaren puzzlea neure buruan osatzen. Alde batean edo bestean, baina gerra egin beharra dago, idazten zidan, eta ni mendian zorabiatu egiten naiz.
‎Gerra zibila hasi bezain laster, Villaviciosako apaizak salatu eta baserritarra eta bere seme nagusia, hemezortzi urtekoa, horman fusilatu zituzten.
‎Tunelak egitea ez da lan ziurra. Asko ikertuagatik ere, lanean hasi bezain laster ezustekoak agertzen dira.
‎«Gerrako egoera»renarabera delitu guztiak auzitegi militarrek epaitu behar zituzten. Epaile militarrekinterpretatu zituzten egoera politikoa, soziala, ekonomikoa baita egunerokoa ere.Falange eta karlismoa batzeko prozesua hasi bezain laster Francok laguna zuenAgustin Muñoz Grandesi, Brigadako jenerala, Falangeko idazkariaren karguaeman zion.
‎Igorleak abiadura handian aktibatzen dira bata bestearen atzetik. Eraztuna zeharkatzen duen fruiturik ez badago, une horretan aktibatutako igorleak proiektatutako argia jasotzen dute hartzaile guztiek, baina fruitu bat pasatzen hasi bezain laster, fruituak estalitako hartzaileei dagokien itzal eremua agertzen da. Horrela, tratamendu geometriko bat antolatzen da, fruituaren tamaina kalkulatzeko.
‎Emozioa, sufrimendua, gogortasuna..., denetik izan zuen Serena Williams eta Dementievaren artekoak. Partida hasi bezain laster igarri zen biak ala biak lanerako zeudela, eta ez zela samurra izango finalean egotea. Lehen seta ezin hobeto hasi zen Serenarentzat, baina errusiarrak lanean jarraitu eta berdintzeaz gain, irabaztea ere lortu zuen.
‎Ongietorririk ez izan arren, Ertzaintza oldartu egin zitzaien atzo goizaldean Ibarran (Gipuzkoa) Maite Aranalde euskal preso ohia agurtzera joan ziren senide eta lagunei. Aranalde zihoan autoaren aurrean txalotzen hasi bezain laster, bildutako jendearen aurka egin zuen Ertzainak. Alta, ez zuten ez pankartarik eskuetan, ezta Aranalderen edo bertze inolako presoren argazkirik ere.
‎Zortziko nagusian, hasteko, Zelaiak eta Irazuk egindako lana izan zen, ziurrenik, borobilena: bertsolari banaren gurasoen papera egokitu zitzaien, saioa hasi bezain laster aretotik irtetea erabaki dutenak. Gaiak horretarako bidea iradokitzen zuelako edo, umoretik heldu zioten, bien ateraldiek, Zelaiarenek bereziki baina baita Irazurenek ere, entzuleen algarak eragin zituztelarik.
‎Inork ezin dio ihes egin patuari". " Karrera ondradu bat" egiteko irrikan bazegoen ere, amets hutsa zen hura, aberatsekin tratuan hasi bezain laster desagertuko zitzaiona. Besteek bera errukiz edo mespretxuz tratatu ahala joango da lotsa galtzen.
2010
‎Athleticek 0 irabazi zuen partidan. Bigarren zatia hasi bezain laster istiluak izan ziren nagusi.Austria Vienako zaleek bengalak piztu zituzten eta keak ez zuen baloiaikusten uzten. Kea kendu zenean partida berriro abian jarri zen etaMikel San Josek 0 sartu zuen arean solte geratu zen baloia zartakoindartsu batekin sare barrura bidali zuen.
‎Zentzu horretan, lankidetza horrek ekarri dituen onurak gogorarazi ditu agintariak eta legealdia hasi bezain laster Eusko Jaurlaritzak jokatutako papera goraipatu du, Europako aurrekontua berriz aztertzea eskatzeko erkidegoen jarrera biltzen zuen agiria egiteko eta aurkezteko orduan.
‎Bigarren mailakoak denak eta etapako azken 60 kilometroetan kokatuak. Col de la Croix de la Serra mendatera (134 kilometroan) igotzen hasi bezain laster, Ruben Perez eta Knees atzean geratzen hasi dira. Hortaz, lehen postuetan jarri direnak Pineau (mendiko liderra) eta Danilo Hondo izan dira.
‎Bigarren zatia hasi bezain laster nafarrek gol aukera argi bat izan dute, baina Juanfranen zartakoa Galattok gelditu du. Partidako 55 minutuan, Aranadak 3 0ekoa lortu du orpoarekin baloia sare barrura bidaliz.
‎–Bukatu al duzu? , esaten zidan ni hasi bezain laster.
‎Atzeraldia antzematen hasi bezain laster gobernuek ekonomia berotzekoneurrietan pentsatzen hasi ziren, hori bai, gehiegi hausnartzeke zer motatakohazkundea komeni den. Kontua da, esportazioak eta inbertsioak erabat geldotutazeudenez, gastu publikoa handitzeko neurriak, neurri keynesiarrak hartzen hasizirela baita kontsumoa pizteko ahaleginak egiten ere.
‎" Lehenbailehen bueltatuko dizut, lanean hasi bezain laster".
‎Hirugarren testiguak, Joanes de Hualde, natural frances, oficial cantero, de 23 años, residente en la ferreria de Arranbide, donde trabaja en la fabricación de la casa de ella, con sus oficiales hala dio: egun hartan, arratsaldeko ordu biak aldean, Arranbideko burdinolako langileen sustento ordinario bila joan omen zela Goizuetara, bere arrosarioa eskuan zuela, eta haruntzekoan ez zuela inor topatu bidean, baina, honuntzekoan, Alduntzingo oletako langileekin hizketan hasi bezain laster, hilaren berri eman ziotela.
‎Akordeoia baino gehiago musika bere orokortasunean aipatzen duen bezala Irigoienek, musika aipatzen hasi bezain laster, plaza hitza heltzen zaio mihi puntara, eta plazatik segidan, dantzara. Euskal Herrian dantza haluzinatzailea da, eta funtzionatzen du oraino, molde batean edo bestean.
2011
‎Izan ere, profil horiek ez dira benetan gai elikagai baten osasungarritasun orokorra adierazteko. Ideia martxan jartzen hasi bezain laster konturatu ginen zergatik ez zitzaion beste inori lehenago bururatu: adostasun zientifiko nahikoa duen gisa horretako sistemarik ez da gaur egun. Elikagai jakinek osasunean duten efektua aztertzen bada ere (banaka, gainera), lortutako informazioa kontsumitzaileari ematerakoan dietaren osotasuna kontuan hartzeko beharra adierazten zaio.
‎Lana: lehenbizi tailer txiki hartako bulegoan, artean unibertsitatean hastekoa nintzela, albaranak, fakturak, kontuak, langileen larunbateroko paga kalkulatu eta prestatzen; ingeniari eskolan hasi bezain laster, berriz, oraindik leial dihardudan enpresan hasiko nintzen, eta, urte gutxiren buruan, bulego teknikotik produkzio zuzendaritzaraino sekula egin den bidaiarik bizkorrena egin nuela esango nuke; gazte hasi berritan herabe hura ezagutu zutenek ez nindukete orain ezagutuko.
‎Tiroak bat batean etorri zitzaizkien, eta soldaduak erortzen hasi ziren zer gertatzen zen ohartu gabe. Tiroketa hasi bezain laster amaitu zen, baina soldadu izutuek tiroka jarraitu zuten inguruko harri eta zuhaitzen kontra. Ordurako, ordea, erasotzaileak alde eginak ziren.
‎Beste kontu garrantzitsua da zeintzuk diren eguneroko bizitzan gehien erabiltzen ditugun hitzak zehaztea. Aztertzen hasi bezain laster ez direla hainbeste konturatzen gara. Baina horiek zeintzuk diren jakitea garrantzi handikoa da, hizkuntza harremanetarako tresna delako.
‎Bi urte baino gehiago igaro dira, jada, gaur egun pairatzen ari garen krisi kapitalistaren lehen zantzuak 2008ko irailean nabaritzen hasi ginenetik. Krisia hasi bezain laster, Europar Batasuneko gobernuek diru publikoa (guztiona dena) nahi beste eman zioten Bankari, espekulazio finantzarioa bultzatzeagatik egoeraren arduradun nagusia izan arren. Horretarako bazegoen dirua; Estatu espainiarrean, hain zuzen, PSOEren Gobernuak 65.000 milioi euro eman zizkion 2009an banka pribatuari.
‎Agustinek gutxitan ikusi nau idazten hain segidan eta hain modu arrapaladakoan. Aspaldi kontatu nion, honetan hasi bezain laster, zertarako ari naizen folioak eta folioak betetzen, baina berak ez dit ezer galdetu. Ez daki zertzuk ari naizen idazten, eta ez diot (oraindik) esan berak eta nik elkar ezagutu genueneko egunaz dela, neurri handi batean behintzat, idazten ari naizenaren muina.
2012
‎esan du Baxar al Assaden agintea «zapaltzailea» dela eta «zilegitasun guztia» galdu duela. Mursi berbetan hasi bezain laster aretotik alde egin du Siriako lehen ministro Wael Nader al Halqik, NAMeko kidea baita Damasko ere. 1979az geroztik harreman diplomatiko guztiak etenda eduki dituzte Kairok eta Teheranek, eta 33 urtean Iran bisitatu duen Egiptoko lehen presidentea izan da Mursi.
‎Begiak dira gizakien ikusmenaren sarbidea. Altxor bat dira, denok daukagun altxor bat, eta aztertzen hasi bezain laster sistemaren konplexutasunaz ohartzen gara. Gizakiek bi begi dauzkagu, eta bakoitzak 100 milioitik gora fotorrezeptore (konoak eta makilak) ditu.
‎Kontatzen zizkidan dantza istorioak errepikatzen hasi ziren egunean konturatu nintzen ez zuela ni gustuko ninduelako egiten, baizik gainotzekoek hitz egiten ere uzten ez ziotelako. Dantza istorio batekin hasi bezain laster ihes egiten zuten.
‎Nik Arantxa, hemeretzi urte ditut. Bost urte nituenetik ari naiz dantzan, eta hasi bezain laster esan zioten amari nik dohain bat dudala. Hobeto prestatzeko ekarri nau hona amak.
‎–Dasilvak droga hura lapurtu zuen Moure izeneko beste polizia batekin batera, erran zuen Xabierrek?. Iruñeko polizia guztiek zekiten bi putakume haiek eraman zutela droga, baina ikerketa hasi bezain laster amaitu zen.
‎Egunsentian igaroko duen azken asteburuan, klasea hasi bezain laster Gorkak bere gainean jarri ditu eskuak, eta lanpara bat entxufatzean bezala piztu egin dela sentitu du Gemak. Haren bitartez unibertsoko energia bereganatzen du.
‎Gero uretatik neukan tartea neurtu nuen, eta ainguraleku edo ubide bat egiteko zuloa egitea erabaki nuen, ura kanoa zegoen lekuraino iritsarazteko, kanoa uretaraino ezin nuela eraman ikusita. Beraz, lan horri ekin nion, baina lanean hasi bezain laster hasi nintzen kontuak ateratzen: zenbateko sakonera behar nuen, zenbateko zabalera, eta lurra nola kendu behar nuen.
‎I.E: Bai, motibatzeko gaitasuna horretan aurkitu dugu; planteatzen zaizkion jardueretan ingurune eroso eta motibagarriak eskaintzen saiatu gara, ikaslea hasi bezain laster zapuztu ez dadin eta ikasteari utzi ez diezaion. Helburua da ahalik eta oztopo gutxien jartzea ikasleari horrek motiba dezan.
‎Agorrilaren 4an, hasi bezain laster ia, final hamaseirenetan bukatu zen Hodei Mazkiaran pistard altsasuarraren amets olinpikoa, Bernard Esterhuizenek (Hegoafrika) utzi zuen kanpoan. Baina hori bigarren aldian izan zen, arratsaldean, goizeko sailkatze txandan matxura tekniko bat izan zuen eta" hortik aurrera dena gaizki joan zen".
2013
‎Bilbo Basketen bazekiten ez zela samurra izango denboraldi hasiera. Eta aldapa igotzen hasi bezain laster jaso dute lehen kolpea, joan zen larunbatean, etxean, ACB ligako estreinakoan CAI Zaragozaren aurka galduta. Porrotaz harago, emandako itxura izan da Bilbon gehien kezkatu duena.
‎Ourenseko epaitegiak prozesua hasi bezain laster, PSOEk akusazio lanak egitea ala ez hausnartuko du, eta, kasu horretan, dokumentazio gehiago aurkez dezake; adibidez, Diputazioak berak egindako txosten bat. Bertan Jose Manuel Baltar semea PPko presidente izendatu zutenean, aitak aurrekontuan jarritako 30 milioi euroak baino 7 gehiago gastatu zituela agertzen da.
‎Gure aroaren hirugarren mendea hasi bezain laster, Antonino Karakala enperadoreak ediktu garrantzitsua aldarrikatu zuen. Ediktu horren ondorioz, haren inperioko biztanle gehienak Erromako herritar bihurtu ziren, biztanleon borondatea zein zen kontuan hartu gabe.
‎Abantailak asko ziren, beharrezko zuzenketa guztiak egin zitezkeelako eta lauki bakoitzean kontzeptu bakoitza azaltzen zuten laguntza leihoak zeudelako. Hasi bezain laster, erabiltzailearentzako gida laguntzaile bat dagozkion orriak urratsez urrats betetzeko. Programak desgrabazioak, batuketak, ehunekoak eta azken emaitza kalkulatzeko eragiketa guztiak ere egiten ditu.
‎Okerrena: Uste guztiak di da batean desagertuko dira, Matt Damon heroi sufritua egurra banatzen hasi bezain laster. Hortik aurrera, su festak nagusi:
‎Epaiketa hasi eta ordu erdira heldu da Iñaki Doñabeitiaren txanda. Hasi bezain laster argitu duenez, bera ez da formalki jai batzordeko presidentea, jendeak horrela hartzen duen arren. Iragarkiari buruz, aurretik ez zuela ikusi aipatu du," zuzenean inprimategira igorri zutelako".
2014
‎Gaur egun denok zuriz janzten gara Txupinazora joateko, ohitura hori erailketa batzuen gainean idatzita dagoela susmatu gabe. La Veleta peñaren kideak hasi ziren zuriz janzten, baina horietako batzuk Gerra Zibila hasi bezain laster fusilatu zituzten errepublikarrak izateagatik. Haien artean, Jose Zapatero, Jarauta kaleko gaztea:
‎Munizioen urritasuna da gure sarjentuaren obsesioetako bat. . Erreleboa edo hornigai berriak iritsi arte, kontu handiz ibili behar dugu munizioekin!?, esan dugu denok batera, haren ahotsa imitatuz, sarjentua esaldiarekin hasi bezain laster. Barre egin dugu guztiok, baita sarjentuak berak ere, baina horrek ez ditu Aitor eta Markel libratu gaueko guardia osoa egitetik.
‎–Esportazioko departamentuan hasi bezain laster, nagusiak oso pozik agertu ziren nirekin.
‎Gidatzen hasi bezain laster, Gorkari azalpenak ematen hasi da. Aurrean balu bezala.
‎Eta, gero, sariak ezar daitezke helburuak lortzeagatik (ohea busti gabe asteak, ondoz ondoko egunak, etab.).): telebista gehiago ikusteko edo ordenagailua erabiltzeko, jarduera partekatuak egiteko, leku berezi batera joateko, etab. 5 Alarmak erabiltzea enuresirako. Enuresirako alarmak haurraren eremu pelbikora konektatzen diren gailuak dira, eta soinu handia egiten dute pixa egiten hasi bezain laster esnatzeko. Helburua da haurrak maskuria berehala hustea eta komunera altxatzen ikastea.
‎Partidua hasi bezain laster, tirabirak izan ziren Loran epailearekin. Bi taldeetako jokalariei faltak eta txartelak adierazi zizkien eta horiek zalantzan jarri zituzten askotan bi aldeetako zaleek.
‎Bi gitarristak apartak dira eta bataren indarra bestearen estiloarekin batuz, ateak zabaldu zitzaizkigun. Hala ere, abenturak ez zuen luze iraun eta Yago Governors ekin jotzen hasi bezain laster, betiko laukoteak jarraitu genuen. Beraz, Synbolized diskorako egindako kantuei guraizea sartu behar izan genien eta laukote formatuari egokitu.
2015
‎Eraikitze lanak finantzatzeko diru-laguntza publikoak eskatu zituzten hainbat administraziotan (Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Espainiako Gobernua), baita hamar milioi inguru euro jaso ere, 2006 eta 2009 artean. Gaur egun diru horren arrastorik ez dago, eta plantaren eraikitze lanak ia hasi bezain laster eten zituzten, 2010eko udazkenean, zer eta diru faltagatik. Obrak hasi zirenerako apirila, diru-laguntzak kobratuta zeuden.
‎Materiaren egoera partikula elementalen plasma bat zen, zeinekin interakzionatzeko joera handia zuten fotoiek. Arras laburra zen fotoi baten batez besteko ibilbide askea, higitzen hasi bezain laster xurgatzen baitzuen beste partikularen batek. Hori zela eta, unibertso goiztiarra opakua zen argiarentzat, eta garai hartan igorritako inongo fotoik ez du izan guregana heltzerik.
‎Ibiltzen hasi bezain laster, hari segitzeko espero zenuen esku keinuaren ordez, burua makurtu du, oraindik bere harri erdia patioko zoru kraskatuan bilatzen ariko balitz bezala. Edo itsasoa hormigoiaren azpian.
‎Hobe isilik geratzen bazara, hobe egunak kontatzeari uzten badiozu. Noizbait aterako zara hemendik, baina egunak kontatzen hasi bezain laster, urruntzen hasiko da noizbait hori, gero eta urrunago, gero eta lausoago, gero eta ikusezinago.
‎Eta denak zurekin ahantziko balira eta munduan bakarrik geratuko bazina? Eta zure oinei begiratu diezu, heriotzaz hitz egiten hasi bezain laster erlojuari begiratzen diogun gisa berean. Oharkabean.
‎Aitarena gertatu ostean drogak utzi, baina handik hilabete batzuetara berriro sartzen zuen heroina zainetan. Gauzak konpontzen hasi bezain laster sentitzen zuen dena hondatu beharra. Bera baino indartsuagoa zen, eta Alberto beldur zen, alaba ere zurrunbilo horretan sartuko ote zuen.
‎Gogora dezagun gerra hasi bezain laster Erresuma Batua utzi zuela konpositoreak, Peter Pearsekin batera, bere ospeak jasoko zuen kolpe latza onartuz. Berak eta deserri amerikarreko bere lagunek denetariko irainak jasan behar izan zituzten gerrako lehenengo urte horietan.
‎Ados dago Ari Magnusson aitaginarrebarekin. Irtenbiderik onena horixe da, bake bakean igarotzea arrantza denboraldia, eta udazkena hasi bezain laster alde egin dezatela, ahalik eta arrastorik txikiena utzita.
‎Ancien Ré gime aren azken hondakinak ezabatzeko, neure eskuz edo neure hankaz eman nion hondarreko ostikoa, ikasturtea hasi bezain laster: erlijioa edo etika geneukan aukeran; nik, ikastetxe aldaketaren ondoren ama gehiegi ez izutzeagatik batez ere, erlijioa aukeratu nuen matrikula egitean; ordurako sinesgabe hutsa nintzen, baina hain zuzen horrexegatik ez zitzaidan axola erlijiozko klasea jasotzea, dena gezurra zela jakinda; gainera, institutuko nire lagun batzuek esana zidaten, Don Frantziskorekin kolpe zorririk jo gabe atera zitekeela urtea; bestalde, esperientzia zabala neukan nik apaiz eta fraideekin, eta beti atera nituen nota onak erlijioko klasean.
‎Auto barruan geldi eta isilik egon ziren puska batean, euria kapotaren gainean beste hotsik entzuten ez zela. Halako batean motorra martxan jarri zuen Estebanek, eta abiatzeko maniobra egiten hasi bezain laster atera ziren lehen hitzak Mikelen ahotik: –Zer goaz, etxera??
‎Oso aukera ona da kirol zapatilak eskura edukitzea oinen osasuna zaintzeko. Eguna hasi bezain laster amaitzea. Hamar minutuko luzatze leunak, batez ere gainkarga handiagoa nabaritzen ez den muskuluetan, erlaxatzen eta adiskidetzen laguntzen dute loa baino lehen.
‎Joan den eguenean, hilak 11, egin zuten Mikel Moreno" Peyejo" gazte algortarraren, Ernaiko beste 6 kideen eta Topatuko kazetariaren aurkako epaiketaren 2 saioa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Gertukoek jakinarazi zutenez, epaiketa hasi bezain laster, auzipetu bakoitza salaren punta banatan jarri zuten; halaber, epaileak publikoari aretora sartzea galarazi zion. Prentsak ere arazoak izan zituen zuzeneko jarraipena egiteko, goizean prentsa aretoko pantailan beste epaiketa bat emititzen ari zirelako.
‎Kontzentrazioa hasi bezain laster, ertzain bi hurbildu ziren" modu erasokorrean", auzotarrek azaldu dutenez. " Presoen paletak" begiratu ostean, irratiaren bidez, paletetan agertzen ziren auzoko presoen datuak emateari ekin zioten.
‎Negar zotinka hasi da gaztea. Harrituta begiratu diote Errazkinek eta Madariagak, ez horrenbeste galdeketa hasi bezain laster kikildu delako, toki publiko batean hondoratu delako baizik. Bezero gutxi dabil tabernan.
2016
‎Niretzat aurkikuntza bat izan ziren, ikustea bazegoela euskaraz zer irakurri... Eta lanean hasi bezain laster egin nintzen bien harpidedun. Gerora Anaitasuna bukatu zen, eta ARGIAn jarraitu dut".
‎Arte eszenikoen arlo komertzialean ohikoa denez, etekin polita atera dakioke tiraderetan gordetako material zaharrak berreskuratuta, eta urtemuga borobilek aukera ona ematen dute horretarako, batez ere dantzarako inspirazioa hasi bezain laster agortu zenean. Bide horretatik, Pendletonek aspaldiko lan batzuetatik hartutako pasarteak hautatu ditu, hiru sorkuntza berri gehitu eta hamabost pieza laburreko egitaraua ekarri digu oraingo honetan.
‎Bigarren zatia hasi bezain laster, Laurita Kokonutek zelaia utzi behar izan du. Asfixiatuta dago, ito beharrean.
‎A: Juan Carlos hizketan hasi bezain laster. Ukabila altxatuta.
‎–Non utzi...?? galdetzen hasi bezain laster gogoratu du nola taxian sartu eta gero han ahaztu dituen: lehen ere gogogabetua baldin bazegoen, erabat abaildurik sentitzen da orain, ilunpean, herrialde urrun eta arrotz batean, euripean, maletak galdurik, nora joan ez dakiela...
‎Fusina zuen izena kanpinak, kokatuta zegoen lekuak bezala. Denda jartzen hasi bezain laster euri pixka bat bota zuen, baina berehala atertu zuen, zorionez. Amaitu zutenean beranduegi zen edonora joateko, eta bertako jatetxean afaltzera gelditu ziren, ez oso gustura, kanpineko bungalowetan ostatu hartutako britainiar gazte talde zaratatsu handi bat zegoelako garagardo mordoa edaten.
‎Laguna bere auto ederrarekin agertzen zenean, bekaizkeria apur bat sentitzen zuen Josebak batzuetan, baina hizketan hasi bezain laster pasatzen zitzaion, beraien arteko betiko giro ona segituan sortzen zelako. Xabierrek diru dezente zeukan, berak ez bezala, eta seme bakarra zen bere anaia zaharragoa hil zenetik.
‎Kanpotarrek hamar puntuko errenta lortu zuten bigarren laurdena hasi bezain laster (12). Alonsoren mutilak esnatu ziren eta apurka aldea jaten hasi ziren, markagailua iraultzea lortu barik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia