Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 167

2007
‎—... ez. Ez tik sekulan tintarik ez zizelik hunki ere, arra zelakoan eta bere leinu kideen aitzinean ez zegiolakoan komeni hartaratzea, nahiago zitian gezi arkuak hartu eta pizti bila joan larretan gaindi, edota harpoi edo amu haga batekin ur bazterrean egon arrain esperoan.
‎Ez zen ez gaitz izan taula puska zonbaiten biltzea: seila hartu eta tiraka, bihurdika, ostikoka hautsi zuten eta, gelditzen ziren taula puskekin, egin zituzten lau lerra berek behar bezalakoak. Gaitzago izan zeien, haatik, heien estekatzea oski ferratuetan.
2008
‎Eritu zen, xotina jauzirik. Halarik ere, atsegin handitan sartu omen zen, ziolarik, on zutela, Balitzaneko Zuriek, iztilean beltzaldi on baten hartzea eta, menturaz, Gorri pagano horiek ere doi bat xurpailtzea elizan.
‎Peio eta Marie Leonak elkarretaratzeko hautatua duten arats zoragarri horretan, bi sorginak hertzain jantzietan agertuko dira eta hurbilduko Porroxkeneko itzulira aratseko hamaikak baino lehenago. Ikusiko dute Peio etortzen, zurubiak hartzen eta haieri gora iragaiten Marie Leonak esleitua dion leihotik barnera sartzeko.
‎Dena dela, horra, zuzenki, zer den gertatua. Ene koinata, Mizel konkorra, traktorrean zoalarik, bihurgunea tinkiegian hartu eta, Pintarreneko baratze izkinako hiru hesol errotik jalgi zituen. Pentsazazue Pintarreneko hiru donadoeri gaitzitu zitzaietela.
‎Holaxet, hatsa hartuz eta izerdi burrustak xukatu eta igurtziz, hiruak jarririk eman ginen bide bazterreko soropilan. Noiz eta ere alderatzen baitzaigu Samindegiko Erneztina xaharra, galdetuz: Zeinek irabazi duzue lasterkaldia?
‎Beribilkorra hartu eta etxera doa, berea gogoan. Entzun dituenak ez dauzka berehala ahanztekoak.
‎Neska hasarretua mutikoaren etxera joanik eta han, bere Aita Amen aintzinean, bi muturrekoz zerri aspil baten barnera uzkaili mutikoa, hantxet mututzen zuela. Mutikoaren amak zakurra huiatu diok eta neska horrek aberea buztanetik hartu eta bi zirurikaz etxe izkinako harkaitz bati kontra, seko, hilik ezarri. Gero etxera itzuli deus ere izan ez balitz bezala...
‎Idi zahar batek bezain haundiko begi batzu arrondatu zituen! Sekulako orro itsusia entzunarazten zuela," zoriari" esku batez lotu zen, besteaz marraza hartu eta zarraztaka seko, moztu zuen! Eta besagainka, plaza gibeleko zikindegira igorri.
‎Gutuna erregearen eskutik beretik hartu eta, Artasek Gortea agurtu zuen eta joan.
‎Txori arrantzaleak burua urean barna zuelarik, Gorrailek bat batean, gainerat jauzi egin zion, lepotik hartu eta lur garbirat salta egin. Han berean garbitu zuen eta jan, segidan.
‎Itxaropentsu eta alai, paretxoria ohantzerat joan zen, umerik azkarrena hartu eta Gorraili botatu. Azeriak txoritxoa berehala irentsi zuen, orain eta geroko zauriez sekulako sendatuz.
‎Bat batean, otsoa ikusi zuen: deiadarra joz, zakur eta ehiztariak bildu zituen, armak hartu eta erasoaldi bat muntatu.
‎Azkenik, lotsa gaindituz jokatu behar zuela, soka hartu eta urez betetako suila goiti tiratzerat saiatu zen. Baina zama ez zen bere indar mendreen menekoa, eta lerrakada baten ondorioz plast...
‎aizkora, pikotx, aitzur, xixpa, makila, paxota, eta abar... Bakoitzak ahalaren araberako bat hartu eta putzuaren inguruan plantatu ziren. Gero, asto gotor eta azkar bat sokari lotu zuten.
2009
‎Egun guzian gure jokoa dantzatu ginuen, beti hiruak nere inguruan, nere saski beteak eskutik hartu eta husten, gero eta hurbillagotik tinkatzen, kanpoko berotasunian denak izerdietan, erdi bihurrik, bat bertzeari ofrenda bereziak eskainiz.
‎Eta hego haizeak marmariza luze bat ematen zioten ostoeri. Ez genuen deus ikusten, baino mutillek ni baino obekiago izagutzen zituzten parajeak, zeren eta eskutik hartu eta zuzenian eraman ziaten heiek dakizuten toki baterat. Egun guziko jestoak azkarroxio bihurtuak zituzten.
‎Azkeneko tinkaldi batean muxu ttiki bat pikatu zian eskuan, irriz, eta bere kusina besoetan hartu eta despeditu zuen bi ero hiru hitzetan Mayik. Bertzeak ez zioten kasurik eman, ez dakit ohartu ziren ere han zela, hain zen itzalia bere iskinean, seko banakatua bere trabetan. Zoin sinpatikoa den zure kusin hori!
‎Gaizki eginak ez ditut ongi hartzen, hori denek bezala, baino ez ditut utzi nahi nere bizia pozoinatzen. Ahal dutano onak hartu eta txarrak bazterrerat utzi, hori da nere fedea.
2010
‎Azkenean, SS.en etxera heltzen naiz. Aleman gudariek haien grenadak hartu eta, lasterka abiatzen dira enekin, joste lantegira buruz. SS.ak ikustean, Hungariarrak nolanahika gibelatzen dira.
‎Soilik, hasperen batzuk erakusten didate bizi dela. Ez da gehiago mintzatzen ahal eta nihaurk ez dut aski indarrik haren burua eskuetan hartzeko eta itzultzeko. Teteletua bezala naiz, erdi hila, erdi bizirik.
‎Zazpiek ez diten sekula bat besteari aitzina hartzen, baina biribilkian itzulikatzen ditun eta osatzen duten konoak erpin bat baizik ez din. Inork ez dio besteari aitzina hartzen eta biribilkia ez dun inon hausten.
2012
‎Hartu nintuen zure helbide ta guziak. Etzen aise izan zuri deitzea. jarri nintzen lurrean, hatsa ongi hartu eta zure zenbakia lerrokatzen hasi... gelditu ere. Bainan nola gero ta zailago izanen zela zuri deitzea, atrebitu nintzan.
‎Urkatua. Muga pasatua zuen, jakin gabean, metro batzuez baizik, eta orduan Guardia Civilak du bere gorputza hartu eta ereman. Hunat ekarrarazteko gero zer ez dugu ikusia.
‎Ontza bat txokolate eta ohera amets goxoetan gorputza biltzera ene desirarantz igotzeko tranbia hartu eta maite ditudan guztiak gogoan zu agurtzea da ene desira ene bizitzaren motorra!
‎Lehena, VI Biltzar Nagusiaren denborakoa (1970), ETA VI k zabaldu zuen, Exekutiboaren alde (hots, Seigarrenaren alde) eta ETA V ko taldean ziren Biltzar Ttipiko bost kideen manifestuaren aurka; gutunean baziren kide horien zikintzeko oso eraso pertsonal gogorrak. Gero, ETA V ko buruzagitzak, indarra hartuta eta oinarri ideologikoari lehentasuna emanda, eraso horiek kenduta argitaratu zuen gutunaren parte politikoa, baita bere egin, 1971n. Gutunean esaten da, garbi," la teona con que la clase trabajadora debe llevar a cabo la direccion de la Revolucion Vasca no puede ser otra que el marxismo leninismo".
‎Bortizkeria instituzionalaren bidez aberatsen erresuma bermatzen duen estatua desegiteko altxatu dira komunistak eta anarkistak... Hots, injustiziaren aurka armak hartzea eta etsaiak akabatzea haizu dela onartu eta praktikatu dute pertsonek, herriek, erligioek eta mugimendu politikoek. Guzti hau oso pisua da, eta ezin daiteke besterik gabe bazter.
‎Esanahi arrunta diot, eta hortaz izendatu nahi nazionalismo iraultzailea baino iraunkorragoa den fenomeno historikoa, hemeretzigarren mendetik hona ezagutzen dugun nazionalismoa, herri berezitu bakoitzari egitura politiko bereizia dagokiola defenditzen duena. Nazionalismo honetan, ezkerrak, eskuinak eta beste gainerakoek ere hartu eta hartzen dute parte, kontutan harturik oso fenomeno zabala dela, sozietate osoa sakonki ukitzen duena.
‎Hain zuzen, praktika batzuek arbuiatu zituzten salbuespenik onartu gabe: besteak beste, tortura, bahituen hartzea eta populazio zibilen gaineko errepresaliak. Ikusmolde garbia eman dute:
‎Beraz, irtenbide ez da etsaiaren makurtzea baizik eta negoziazioa, eta horretarako denen elkarrizketa eta bi aldeen distentsio keinu garbiak dira. Gehiengoaren borondateari lehentasuna ematea helburua bada ere, sozietate anizkor eta konfliktualetan urrezko legea da minorien interesak kontuan hartu eta errespetatzea. Ariketa horietan gihartzen da demokrazia.
‎Ez da erraza, benetan, gauza batzuen ulertzea. Camusek zioen, idealismo iraultzailea formula hutsetan endekatzen zela eta formula huts horiek laztura poliziakoa justifikatzen zutela gero; iraultzaren idealak utzi gaberik, eta horregatik estalinismoaren terrorismoa pairatzen zuten anarkistek uler zezaketen, baina ez besteek, ez eskuinekoek ez eta ideologia batetik at eta Estatuaren boterea hartu eta erabili gaberik iraultza posible zela ezin asma zezaketenek. Halere, Camusen liburuak bi arazo aurkezten zituen:
‎Epe ertain eta luzera gauzak nola jokatzen diren ikusi da, baditugu arazo larriak Nafarroako eta Iparraldeko erakundeetan, tira Iparraldean erakunderik ere ez dugu, eta gero kontzientzia nazionalen errealitateekin ere badugu arazoa. Jende askok bere burua frantsestzat edo espainiartzat jotzen du eta haien borondatea ere kontutan hartu eta irabazi da.
‎Lehen gehiago, orain gutxiago. Iruditu zitzaidan une batean Zapatero gauza zela estatu irtenbide bat emateko duintasun hori errespetatuz, eta kontutan hartuz ETArekin negoziazio politikoa egin behar dela, amnistiara edo presoen askatzera heldu zitekeela, eta indarrean zegoela eskuzabal izateko zentzu horretan202 Baina azken denbora hauetan ezetz uste dut, badirudi Alderdi Popularrari bezala iruditzen zaiola ETA gainditua daukala, ezker abertzalea ere lotua duela eta nahi duena egiteko gauza dela mendeku eta errepresioaren bidetik.
‎Horiek hola, eta kontutan harturik ETA Batasunaren inguruan dabilen multzo sozialaren garrantzia, ETAren beraren borondatea negoziaketaren urratsa emateko, Batasunaren borondatea barne aldakuntza kudeatzeko, biak garbiki adieraziak eta" tregoa tranpa" 207 zantzurik gabe, horiek lirateke berme hoberenak ezker abertzale osoaren iraupenerako.
‎Errautsa haizeak airatuz hesol punta iduri batek izkirio egiten zuen lurrean. Ordu berean entzun nuen aitatxiren oihua; hunek besotik hartu eta erdi herrestan neramalarik etxearen hegatz peko aterbeari buruz, mokor karroindu batek jo zautan kopeta izkina.
‎Zalditik jeutsi eta beste bala bat igorri zion kopetara! Zinturan zilintzo zaukan puñala hartu eta lepoko zaina moztu zion. Bost minuto barnean odol hustua zen.
‎Egunkari bereko beste iragarki batek agertzen zuen Ambares herriko etxedun batek bazuela bizitegi bat aloiatzeko. Goizeko bostetan, autoa hartu eta Bordeleko lantegi horren bulego aurrean nintzan zortziak gabe. Zortziak eta erditan, hortik atera nintzan zetorren abendoaren lehenetik hor lanari lotzeko hitzarmena izenpeturik.
‎Garai hartan kamioiak Bordele hiri erditik ere iragaiten ziren. Nik, Place de la Victoire, behar nuen trebeskatu, Cours de l’Argonne, hiri bidea hartzeko eta horren burura Boulevards etara heltzean, tanpez loak botatu ninduen! Segidan harrabotsak iratzartu baninduen ere makurra egina zen!
‎Lana ausarki ba eta auzo xaharreri hartuko diotegu, kontratuz, urte batik barnean etxearen arraberritzea, eraikintzako on diren bi lur eremuz ordaintzekotan. Honenbeste lanen hartzea eta gero haien egiteko galdetua zen epearen begiramena ez da beti erreza izan.
‎Goizean goizik, hiru hogoi bat kilo ogi edo arto bihiez astoa kargaturik jeutsi behar zen xendera harritsuan, Leixturren behera, Irhintzarako zolan gaindi Uhaitzera. Hor Gerexiteneko zubian herrioa igaran Donibanerako errebidea hartu eta lau edo bost kilometrotan hor duzu
‎Azkarra zen, bi erhi ukaldiz desegiten zuen soka, segidan astoaren gainetik zakua beso pean hartu eta bazeraman eihera barnera.
2013
‎Leku horren erdian, deusik ez zen baina, harresien bizkarrez emanak, etxettoak eta ttattolak zeuden. Eskailera bat hartu eta, iritsi ziren harresi gainbidera eta gotorlekuaren itzulia egin zuten hiru dorreak eta bazterrak begiztatuz. Hortik ikuspegi harrigarria zen, bista urrun urrunera ekartzen zen eta udatiarrek ikusten ahal zituzten Mauleko hiria eta bere bazterrak ere.
‎Halere zerbeit egin behar zuen, ez zuen bertze paradarik ukanen. Egiaztatu zuen arma eta esku lanpa bazituela paltoko sakeletan, hatsa hartu eta zuhaitz ondotik hurbildu zen eta kasu eginik, igan zen emeki emeki.
‎Etxehori kulunkatu zen apur bat eta batbatean, oineko laguntza ahulekin, bota zuen bere burua aitzinera. Askatu zuen bere hartzea eta bertze eskuarekin harrapatu zuen bigarren krakoa. Horrelako bertze mugimenduek ekarrarazi zuten Etxehori, leihatilaren ondora.
‎Bere logela hartuta eta sartzea amaituta, so bat bota zuen leihotik. Arratsaldeko zortziak irian ziren eta eguna bizia izanik ere oraino, beroa apaldua zen.
‎Alabaina, bizpahiru egun ondotik, gosaria gutti hartu eta, Gorka desenkusatu zen erranez heldu zen gauaz oso berant etorriko zela eta beharbada goizean goizik edo batere. GauhonetanbilkurabatbadutAmerikanoekin lan tratu bat izenpetzeko eta gauzak ondo pasatzen badira, gonbidatuko ditut afaltzeko. Merkatu hori biziki garrantzitsua da niretako eta guretzat ere, laztana.
‎Etxehori ez zuen enbeiarik irri egiteko eta so egin zuen Itxaropeni, buru mokor batekin. Behardunak ohartu zen ez zela momentua txantxetan artzeko eta gehitu zuen erranez, historiaren gurpilak inguru bat emanen zuela eta gauzak hobetuko zirela. Bai, zuzen zara, inguru bat eginen du gurpilak, beti egiten du. Betiko higitura.
‎Belaunaldi galdua printzipio hutsetan itoa ezertarako balio ote dudan eta horretarako gaitu nauten, galdera gehiegi dira horrenbeste urte goizeko lainoak hartu eta unibertsitatean galduta
‎Onetik ateratzear orekari aldapa gehiegi ikus diezaiokedalako... eta gorroto dut nagusikeria Gorroto jainko bat denik bizitza arantzaz estali duena; kontrolik gabeko sistema baten alde gurutzeratua Hartu eta jan guztiok hontatik bekatuak barkatzeko iruzurtuko zaituena
2014
‎Nihaurek ezagutu ditut hiru esklabo, Samorik preso hartuak eta salduak XIX. mende hondarrean Boli Kostan. Cyprien Kakuri doakionaz, herriko ehorzketa ederrenak egin zizkioten:
‎Salmoetarik hartu eta maiz aldatu behar ziren mezakantu bereziak lantzen nituen bertzalde, Aita Etchehandy lagun.
‎Nihaurek ezagutu ditut hiru esklabo, Samorik preso hartuak eta salduak XIX. mende ondarrean Boli Kostan. Cyprien Kakuri doakionaz, herriko ehorzketa ederrenak egin zizkioten:
‎Badakizue ere, behin plegua hartu eta, ondoko erretora, nahi bezain euskaltzalea izanikan ere, zein neke izanen zaion gibelerat egitea! Barkatu!
‎Ez baitute egiten! Gainerat supermerkatuetan behar dutena hartu eta etxera doazi. Ez dira supermerkatuan inplikatuak senditzen.
‎Mugimendu horretan sartu ziren ordu arte entzuten ez ziren AOC (HOAC) eta JOC. Euskal mundutik urrun zeuden. Ez zuten elkartasunik erakutsi hegoaldeko JOCko militante eta apez preso hartu eta torturatu zituztelarik. Brasilgoetaz aldiz kezkati ziren.
2015
‎Bing bang intestinalak puxika du lehertu eta inguruko zuhaitz guziak zipristinez ditu zikindu, hezetu eta hazitu, ur hartu eta kak haziz hozitu.
‎" Lepoan hartu eta segi aurrera" himnotzat hartu dutena udaberriz janzten baratze eta ortu.
‎Edo gazte xoriburu baten antzera berebila hartu eta 200 km/ h bide hestu jendetsuan abiatu, eta tipustapaneko istripuaren arriskuz ez ohartu
‎Eta, aintzinera begira, harri baten gainean lo zegoen aingeruari ostiko bat emanez, galdezka hasi: Hi, lekuko, gizaren sortzea instinktiboa ala luzaz pentsatua izan ote? Baina jada Stockolmeko sindromez josia, zer erantzun ez jakin Gibeletik, dena ikusten dezakeen Jainkoak bere eskuko itzal piztekoa bat batean hartu eta" Pausa" botoina zapatu, aingeru lekukoak ez zezala aitortu pausa egunean mundua zuela asmatu eta dena depresio baten eraginez zuela sortu.
‎Argazkia hartu eta abstraktu zoomatua ageri.
‎Abstraktua izan du osagai, zatiz zati asmatu Iduriz zentzu gabeko puzzle piezak hartu eta mundua den puzzle erraldoia sortu Izadia agertu eta bizitik bizirat ailegatu.
‎" Nekearen nekez aterako duzu janaria, sasia eta laharra emango dizkizu. Zure bekokiko izerdiz jango duzu ogia lurrera itzuli arte, handik izan baitzara hartua eta hautsa zara eta hautsera itzuliko zara". Horrengatik lanean aritu behar naiz ikastolan. Zer gaistoa Jainkoa ezta. Bai mendekuz eta mehatsuz eginiko izatea, baina entzun ezazu segida:
‎Otoizlarien txaloen artean, leize handiaren gaineko ilunbetik, argia sortu, lehen egunean burutu eta nekatu, eta lotsatu, eta gordezka dopatu, azkenera ailatu, argazki tresna hartu eta zoomatu. ezker eskuin keinu indartsuez denak espresatu, oihu zakarrez, kolore biziko begirada zangarrez asmatu.
‎Hegoak bildurik, ximurturik, oilaskoturik Izugarrizko kaska hartuta, ezin jeikirik, Burua eskutartean hartu eta ileak igurtzi. Eta begi maltzurrez, ezker eskuinera begira, Badaezpada ere, norbait barrandan egon balego....
‎Liburuan zehar, horiek, Darwinen lagunak agertuko zaizkizue, eboluzionismoarenak, batere ez Jainkoarenak, agian irekienak, aroz aro durbilkigun kreazio luze baten aldekoak. Joxe Antonio Artzeren lehen esana oinarritzat harturik eta beste hiruak erantsirik, lau lerro horietan labur daiteke olerki guzien funtsa:
2016
‎Ateratzen zituzten pertzak esnez beterik. Basoak hartu eta istantean husten genituen. Behorren patek egin zuloetan bazen ur zikina, zuri zuria, lur zuria baitzen; egarriarekin hartarik edaten genuen izanikan ere tzarra, epela.
‎Atheatzen zituzten bertzak esnez betheik. Karrak hartu eta ixtantian husten ginitien. Behorren patek egin zilhuetan bazen ur zikhina, zuri zuria, lur zuria baitzen; earriaikin hartaik edaten ginien izanikan ere zarra, ephela.
‎Ez zaitela ar kondatzen. Eskuan hartu eta emaiezu gure konpainiako guziei. Trantxeetan pasatu zaitez."
‎Lanak egin behar ditiat oraino han." Nik zer egin nuen? Fusila hartu eta ozkaren gainerat igo eta astokeria bat egin. Zirritu bat bazen, fusilaren pasatzeko zuloarekin eta ontsalaz ez nuen aurretik pasatu behar.
‎Lanak egin behar ditiat ooino han." Nik zer in niin? Harma hartu eta ozkain gaineat igan eta astokeria bat in. Zirritu bat bazen, harmaan pasatzeko zilhuaakin, eta untsalaz ez nien aintzinian phasatu behar.
‎Pourtaut deitzen zen. Preso hartu eta biharamunean berean galdu genuen gizona. Limbourg en.
‎Pourtaut. Preso hartu eta biharamunian berian galdu giniin gizona. Limbourg en.
‎Entseatu zen bat hartu eta zer egiten zioten?
‎Beti tiroekin, beti gerran ari, bainan ez zen fronterik. Kolpe batzu bakarrik, posta baten hartzeko eta espiungoaren egiteko eta horrelakoño batzu bakarrik. Bestenaz deus ez kasik.
‎Ikaragarriko gizona zen. Berak hartu eta, kolpatua eramaten zuen bizkarrean. Azkarra behar du izan.
‎Ari ginen ogi eta arno xuria erosten, hango dendaxketan, bidean jateko. Han ginauden zutik dendari begira, jandarma bat etorri zitzaugularik, besoa hartu eta: " Are, ilfaut rjoindre au dipdt.
‎Ari ginen ogi ta arno xuri ta eosten, hango botiga heeetan, bidian jateko. Han ginen xutik lauak botigari so, jandarma bat jin zaukularik, besoa hartu eta: " Are!
‎Ni banoa istantean." Elizako sotoak betetzen ziren jendez. Paper guziak papoan hartu eta denak zihoazen lurperat, oso ezkuturik, bonbardamenduen beldurrez. Esan nion:
‎Hor, hamabost bat egun egon ginen. Kamioiak hartu eta Belgikarat sar arazi gintuzten. Han denak abantxu garbitu zituzten.
‎Hor hamabost bat eun egon gintxun. Kamiunak hartu eta Belgikarat saraazi gintxien. Han denak abantxu garbitu zitxien.
2017
‎Eskuetan harrizko edergailu bat hartu eta
‎Maleta hartu eta atea kanpotik itxi dut itsasora bainoa. Ahotsik ez daukat, baina balea naiz, ura zurrutaka botatzen dut bizkarreko hoditik.
‎Itsas ertzera hel banendi ere, atxilo hartu eta
‎Nafarroan euskal kultura, iragan mendeetan baztertua eta erasotua hain bortizki, gaur egun botere atzeratu batzuek oraindik etsaitzat hartua eta ihiztatua, pizkunde batean jartzen ari da, linguae navarrorum delakoaren iturria gordez. Juankar poeta idazlearen bideak nabaritzen dira hemen.
‎Franko gauza gehiago ere baziren iruzkintzeko baina horretarako denborarik ez zegoen bestela ohar gehiago eginen zizkidan nahi nuena hartu eta nahi ez nuena utz nezan
‎Haren gorputz zimaurtua gatibu hartu eta desarmatu egin zuen azkenik gaixotasunaren armada erreboltariak
‎Horra igo ondotik, bere ezproien gainean altxatu zuen gorputza. Hantu zituen bularrak, aire asko hartzeko eta burua xutxuta emana, jaurti zuen bere kukuruku ederrena... baina gauza ez zen horrela iragan. Alimaleko uzkerra botatu zuen... airea ez zitzaion zulo egokienatik atera.
‎Hiru mozketarientzat, ez zen urrun izanen, harresietako parkea zeharkatuz. Poterna karrika hartu eta laster helduko ziren. Hamar minutu guti gorabehera, ez gehiago.
‎Maiderrek ez zuen autobusa hartu Zugarramurdira joateko. Nahiago zuen auto bat hartu eta bakarrik joan. Etorri zelarik harpearen atearen aitzinean ez zen jende anitz.
‎Horretarako esaten dizut murgiltzen naizela beti eta ez naitekela hortik ateratu. Horretarako nahi dut bidea berriz hartu eta Santiagora joan. Beharbada Jaungoikoak barkatuko nau. Ez dut ulertzen, non baliatzen duzu horrelako metodoa, hemen?
‎Gaua etorria zen. Gizonak hartu zituen orgatxako angailak, pasatu zuen soka bat bularraren inguruan aiseago artzeko eta joan zen karrikaz karrika. Gurpilek egiten zuten azantz berezi bat eta gizonari irudi zitzaion tren bat tiratzen ari zela.
‎Abadea itzuli zen, altxatu zuen eskua erranez" Jainkoak benedika zaitzala". Pasabidea hartu eta, joan zen bertze gelaraino, laster desagertuz. Andonik hetsi zuen atea eta gelditu zen gelaren erdian.
2018
‎Nire izenaren izena itzultzen zen, errepikatzen zen, hainbat aldiz ezen pentsatu bainuen zigor bat zela ahanzturan utzi nuelako. Nire 80 izena eta nire aitaren izena zela ohartu nintzen, eta niretzat berreskuratu nuen memoriatik, alkandora hertsagarri baten barrutik hartuaz eta jakinik gatazka lohitu batean nengoela, non ez nekien hurrengo eguneko eguzkia itzuliko ote zen. Nire izenaren izena itzultzen zen eta agian denbora gutxirako, pentsatzen nuen, erraz eta ezkutuan hobiratua izan bai nintekeen andetar lurpean.
‎Menditar maltzurrak ez zidan utzi nahi ukan bere pentsamendua ikustera. Bat batean planta axolagabea hartu eta gelaren ingurua egin zuen. Baionesek ez dizute deus ere eman?, erran zidan itzultzean. Saratsa jauna, eskatzen dizut sinestea Baionako legitimistekin inola ere ez naizela harremanetan sartu. Beren aldekoak babesteko ematen dituzten atxikimendu eraztun eta ezaugarriez diren bezainbatean, nik ez dut holako farfalen beharrik.
‎Herri bakoitzak bere ihiziak baditu: Larhun gainean arranoak badira; Baionan eliza txoriak dira bakarrik. eta erregearen prokuradorea. eta agot txipi hau, mozkor nintzelakoan, ene pipa hartu eta bolboraz betetzeko malizia ukan duena, leherrarazteko, ene letoizko pipa ona. begi bat galarazteko arriskuan... Ba!
‎Sagastibeltzari eskatu nion Zumalakarregiz mintza zekidan. Nahi baduzu, erran zuen, xuguntasun handiz, ene eskua hartuz eta, gure oldartzearen historia idatziko baituzu ondoko belaunaldiendako, xuxen da ezagutaraz diezazugun haren buruzagi zintzoa eta arima indartsua den gizon ohargarria: haren omenak, egun apurrez, bide egin du lurrean.
‎Oldartzearen tokira heltzean bat erosi asmo nuen. Lesakan sartu bezain sarri, makila ferratua baztertu nuen azote txipi bat hartzeko eta ene ezproien herdoila ilki nuen, erosi nahi nuen Rozinante topatu arte, pentsatu gabe hamabost legoa baino gehiagoren inguruan ez zatekeela bat ere izanen baliatzen nuenik. Oldartuen armadako zalditeriarendako edo ofizialendako harturik izan ez zirenak oro ahuntzak bezain txipiak ziren.
‎Haren begiak sutu ziren eta, hodei batzuk bezala, bata bestearen ondoren, zimurdurak etorri zitzaizkion bekoki ilunean. Ene eskua hartu eta finki tinkatu zuen, baina isilik egon zen. Haren baitan piztu nuen gogoeta ekaiztsua arimaren barne misteriotsuetan itzali zen eta haren so bortitza desagertu, hala nola dirdira gabeko oinaztura horiek, zeru beltzean pizten eta itzaltzen direnak.
‎Ikusi dut euskaldunek azken hau guti preziatzen dutela. Alde batetik, menditarrek ez zuten begi onez ikusiko beren apaiz batek kargu politiko bat hartu eta ezpata eraman zezan, bestetik Merinok Iparraldeko probintzietako jeneral nagusia izateko ukan zuen nahikunde irrigarriak nafar eta bizkaitar buruzagiak oro gaitzitu zituen. Usu entzun dut hartaz erraten gerlarako gaitasun guti duen ero zahar bat dela.
‎Euskaldunek ez dituzte soilik mairuak Espainiatik ohildu, oi gaztelauak!, zuen probintziak, hein batean, 72 Garaipen honek Iruñeko Antso III.aren erregealdia prestatu zuen. Antsok enperadore titulua hartu eta" Handia" izengoitia merezi ukan zuen. Aragoi eta Gaztela erresumaren mailara jaso zituen, bere bi seme Alfontso eta Ramirorendako. birpopulatu dituzte, konkista segurtatu ahala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia