Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 83

2000
‎Edurneri begiratu nion, eta biribil ikusten nuen hainbat urtetan polita aurkitu izan nuen aurpegi hura.
2001
‎Aita Villasantek bere erreparoak adierazi zituen hondarrean Lacarraren ustearekin bat zetozen ene oharpen batzuez (Historia de la literatura vasca, Madrid 1960, 12 or. hur.); berez deskribapen hutsa baino ez zirela, egungo irakurle" engaiatuak" Bizantzioren aldeko eta Erromaren kontrako edo bezala har zitzakeen. Hainbat urteren buruan, ez dut aldatzeko arrazoirik ikusten. Aski dugu lehen izkribu gotikoak (eta bakarrak ere direnak) edo aleman garaiekin alderatzea, edota, hala nahiago bada, armeniarrak (eta georgiarrak) irlandarrekin, nolabait ezagutzen ditudanei lotzearren.
2003
‎Zure errealitatea, bakuna eta bakarra dela dioten fikzio autonomoak. Eta konturatuko zara, nik erranik batez ere, hainbat urte sineste horien gatibu higatu dituzula. Tragedia bat izanen da zuretzat.
‎Halaz, injustua da borrokalari bat hainbat urtez preso atxikitzea; iheslariak, idazle ospetsuak barne, gordean ibil  tzera behartuak izatea; injustua da, hondarrean, hainbeste sufri  tzen duen populu baten gudari talde aurrerakoienak gaztigatzea. Adibidez, estradizio baten salatzeko gazte batek banku bat erasotzen du eta haren arrastatzearen deitoratzeko bezain inpunitatearen eskatzeko manifestazioak antolatzen dira.
2005
‎Adelaren eta Julioren artekoa jakin eta gero, eskolara joaten hasi nintzelarik, zerbait eten zen nire maistraren eta bion artean; lotura berriro itsasten saiatu zen bera, eztiki, eta nik utzi egiten nion hala tratatzen, baina hainbat urtean haren ondoan sentitu nuen lilura eta estasia bat batean uxatu nituen. Ez nion, haatik, uko egin nire maistrarekiko adiskidetasunari, eta denbora galdua berreskuratzen ere saiatzen nintzen noizbehinka, esate baterako txokolate beltz zati bat eskaintzen zidanean, oroitzapen samurrak ekartzen baitzizkidan gogora, Prousti magdalenaren dastak ekartzen zizkion oihartzunen antzera.
2006
‎Maitasunez esan zidan, baina akuilua ondo sartuta. Reba aldameneko apartamentuan bizi da, hainbat urte Death Valleyn eginda gero. Renoko biltegi batean lan egiten ibili da, baina lana utzi du eskuan min hartu duenetik.
‎" Goru bateko ardatz batez ziztatuko du behatza eta hilik eroriko da"; eskerrak artean dohaina eman gabeko maitagarri gazte batek bizkor gehitu zuen: " Ez da hilko, baina hainbat urtez lo egongo da printzesa, eta printze baten muxuak aterako du lozorrotik".
‎1990eko hamarkadaren hasieran, desnazionalizazioa egin zenean, Ivan izan zen fabrikaren gehiengoa eskuratzeko egokiera onenetarikoan zegoen pertsonetako bat: hainbat urte egin zituen fabrikako sindikatu ofizialaren ordezkari, eta hiru urte gerenteorde; bazekien hariak nola mugitu, eta akzioen gehiengoa eskuratu ahal izan zuen. Hainbat kreditu eskatu zituen, hala erakunde ofizialetan nola atzerriko banketxeetan, pertsonala murriztu zuen eta produktu berriak ekoizten hasi zen, eta, horrez gain, modernizatu egin zuen fabrika.
‎Edozein umerentzat garrantzirik gabea den pasadizo hark ondo azaltzen du zer nolako ispilu deformatuen galerian kondenatuta bizi izan nintzen ni. Alemana nintzela uste izanda bizi izan nintzen hainbat urte, harik eta judua nintzela deskubritu zidaten arte. Aleman agiri aizunei esker alemana izaten segituko nuen (aizuna, baina alemana).
‎Neraman izena ez zen nirea, ezta ordu arte eraman nuena ere. Nortasunik gabeko zer bat nintzen, ondo da, hainbat urtetan bere benetako gurasoen berririk izan ez zuen sustrairik gabeko landare bat, eta horrek ez baitzuen atzera bueltarik, ez nuen nire etorkizuna inoren esku utziko. Are gutxiago Angelo bezalako ero baten edo ikazkina bezalako birao zaku desatsegin baten esku.
‎Hori duk eta, bai jauna! Hogei urte zeramatzaat egunero egunero eraikin tzar hori ikusten, hogei urte zehaztu nahian zergatik ez zaidan gustatzen, eta hik aski izan dituk bost hitz zuzen esanak nire hainbat urtetako asmatu ezinari irtenbidea emateko.
‎Euskara ez da korronte horretatik kanpo gelditu, eta euskalgintza ere duela zenbait urte murgildu zen plan estrategikoen uretan: EKBren hainbat urtetako aldarrikapena izan zen, Euskararen Unibertsoak, ondoren Kontseiluak, bere egin zuen, Eusko Jaurlaritza ere trenean igo zen, eta halaxe egin dute geroztik hainbat eragilek:
2008
hainbat urtean zehar,
2009
‎Nik bezain ongi dakizu, Elinor. Gogo txarrez egin zuen tratamendua urtebetean zenbait astez, eta bere gaixotasuna errotik kentzeko etengabeko zainketak zituen, mailakatuak eta hainbat urtez jarraian. Hori da nire doktrinaren printzipioa.
‎Liberatzeko erabakia hartu zuenean, denbora gutxi zeraman Organizazioan (hamar hilabete eskas), eta ez zegoen fitxatuta. Txabi Etxebarrieta Pepek hainbat urtetako militantzia zeukan bere bizkarrean, liberatu zenerako. Iñaki Sarasketa Pello, berriz, hamabost urte zituenetik zebilen lanean Organizaziorako.
‎Aitaren partetik ez, aita ez baitzen eliztarra. Baina ama bazen, eta horrez gainera bazuen neba bat, osaba Vicente, hainbat urte egin zituena Lekeitioko eta Lugoko mesedetakoen komentuetan. Mesedetako fraideek misioak zituzten Kamerunen.
‎Uso baino ez zinena, orain harlauza pisutsu dirudizu; usoa harlauza bihurturik, gure arteko maitasunari gertatu zitzaion bezala, Sara; baina elurrak garbituko du dena, gure maitasunak zerua zeharkatuko du, oraindik garaiz gabiltza, egin ezazu irribarre, bai, horrela, ia indarrik gabe nago, baina ez zaigu askorik falta, giroak itxura txarra dauka, trumoiak jo du, babesleku bat bilatu behar dugu, edo geuk prestatu, hortxe dago Petrechemara doan bidea, laster hasiko gara jaisten Linzarantz, eskuinaldera, segi irribarrez, emadazu adore, Sara, ikusten, orain ez duzu hainbeste pisatzen, hankak akiturik dardarka badauzkat ere, ez naiz eroriko, jada ez zara harlauza, laster izango zara berriro uso, eta biok hegan iritsiko gara Linzaraino eta bi egun segidan lo egingo dugu, logela txikia utziko digute biontzat bakarrik, jende gutxi egongo da, zerbait beroa hartuko dugu, eta lo eta lo, zuk nahi erara egingo dugu txortan, baldintzarik gabe, eta gero beste bizitza bati ekingo diogu, zentroa eta etxebizitza saldu, beste herrialde batera joan, gustatzen Italia?, jatetxe bat zabalduko dugu edo zerbitzari gisa lan egin, zuk nahi duzuna, gure eginbeharra amaitua da, ados, Sara, Hiru Erregeen proiektua alde batera utziko dut, pikutara arraza berriaren igarpena, ados, Sara, ez eldarnio gehiagorik, familia normal bat osatuko dugu, ez itzali irribarre hori, horrela, horrela, zuk nahi adina ume izango ditugu, bakarra, aski dugu bakarra, mundu hau latza baita, ados, Sara, bakarra ekarriko dugu, neska edo mutila, berdin dio, eta Felix deituko diogu, edo Lidia, ez dut txorakeria gehiagorik egingo, Sara, agintzen dizut, ez dizut gehiago eskurik erantsiko, inoiz ez, besoa moztu nahiago, zuk nahi bezala joko dugu larrua, gauzak diren bezala adieraziko ditut, larrua jo, izorratu, ostiaputa eta halakoak botako ditut, zure gurasoak bisitatzera joango gara eta oilasko zati bat ere jango dut, eta baso bat ardo edan, haiekin esker oneko agertzeko eta zoriontsu sentiarazteko, zure nebarekin aurrez aurre eztabaidatuko dut eta teoria iraultzaile usteko horiek eraitsiko dizkiot, ozen hitz egingo dugu, builaka, zer ostia, berari gustatzen zaion bezala, eta kopa bat ordaintzen utziko diot adiskidetzeko, baina gure diferentziak berdindu gabe noski; zure lehengo lagunak gonbidatuko ditugu, eta esango diegu etor daitezkeela Italiara edo bizitzen jartzen garen lekura, nahi dutenean, zure gurasoak ere etorriko dira, eta bidaia ahaztezin bat oparituko diegu, Florentzia, Erroma, Venezia, Bergamo... zuk nahi dituzun lekuetan barrena, ez naiz zutaz jeloskor jarriko berriz, Sara, nire emazte leiala, eta egunen batean norbaitek limurtzen bazaitu, ulertuko dut, urte hauetan guztietan ito egin baitzaitut, ezereztu, eskubidea duzu maitale bat hartzeko, edota nahi dituzun guztiak, ez galdu irribarre hori, horrela, horrela, dena ongi aterako da, hankek ez diote eusten zure gorputzari, baina hemen nago ni, ikusiko duzu, berriro eskalatzera igoko gara eta mendiz mendi ibilaldiak egingo ditugu, Apeninoak eta Dolomitak zeharkatu, Suitza eta Austria bisitatu, gure seme Felixi edo gure alaba Lidiari eskalatzen erakutsiko diogu txikitandik, ausarta izango da, karrera bat ikasiko du edo gustuko duen lanean arituko da, familia bat osatuko du edo bakarrik biziko da, berak nahi bezala, utikan arraza berria, Sara, arraza berria giza arraza bera da, etengabe berrituz doana, Kali Yuga, Satya Yuga, arketipo sinboliko zaharrak dira, ez ditut gehiago mekanikoki erabiliko gure bizitzan, itzuli nigana, Sara, munduko emakumerik onena, bakarra niretzat, arrazoi duzu, amak abandonatutako ume koxkor bat naiz, beldurrez betea, eta mitologia fantastiko bat eraiki dut zulo hori estaltzeko, arimako zauritik odolik isur ez dakidan, zulo huts hori zuk betetzea nahi izan dut, hori ez da maitasuna, badakit Sara, ulertu dut, ulertu dut, hori zu mirabetzat hartzea ...aitut, nora, eskerrak garaiz ohartu zaren, bestela erotu egingo nintzen, Iñigo bezala amaituko nuen, hura bai pertsona ona, idealez betea, baina eromenik handienari atxikia; ni haren bide beretik nindoan, baina garaiz konturatu naiz, zuri esker, auto txiki bat erosiko dugu, gainerakoek bezala, hipermerkatuetara joango gara erosketak egitera, pizzak jango ditugu, ez dut berriro jalvarik prestatuko hainbat urtean, haren zaporea ahaztu arte, gauero gauero jalva, aitak erakutsia zidalako, titietaraino zeunden jalvaz, ikusten?, hasi naiz zure lagunak eta neba bezala mintzatzen, gauzak gordin adierazten, mahai gainera potroak atera behar direnean ateratzen. Sara, eutsi pixka bat gehiago, eutsi, segi irribarrez, elur malutek zure begi ninietan bizitza berri bat argitzen dute, ilun argiekin, garbitasun osorik ez dago, ulertzen dut, ulertzen dut, ikusiko duzu nola aldatuko den guztia, jarri aurpegitxo hori nire lepoaren kontra, hotz zaude, berotu nire lepoan, kilimak egiten dizkidazu sudurraz, ezpainez, segi musu ematen, nolatan ez ote naiz lehenago jabetu zenbat maite nauzun, ergel hutsa izan naiz, ia dena hondatu nuen, eskerrak garaiz konturarazi nauzun, Sara, emadazu beste aukera bat, egin irribarre, zeinen zoriontsu naizen, ostiaputa.
‎Yoghiak ikastaroa eman zuen bitartean, gauetan, afalondoan, belar ura edanez hitz egiten zuten hirurek. Zahar gurgarria zen yoghia, Anandaren aitarekin batera Sri Aurobindoren irakaspen zuzenak jasoa hainbat urtean Aurovilleko ashram berean. Anandaren aita goratu zuen yoghiak, eta mutilari iniziatu goren baten oinordeko deitu zion.
‎Espainiako Gobernuko Justizia Ministerioak, ordea, plan hori erretira zezan eskatu zion Eusko Jaurlaritzari. Gertaera horren berri hemen jaso dugu oso esanguratsua dela uste dugulako, eta hainbat urtean jazo denaren erakusle delako.
‎Agerian utzi du egingarria dela hizkuntza pluraltasuna gizarte bizikidetza sendotzeko moduan kudeatzea, hori bada borondatea eta erabakia. Euskararen Legea sortzeko prozesua eredugarria izan zen, besteak beste eta batez ere, adostasun zabalean oinarritu zelako eta, hartarako borondaterik dagoen neurrian, hizkuntzaren auzia koiuntura politikoetako gorabeheretatik salbu utzi daitekeela agerian jarri delako hainbat urtean; ez horrenbeste azkenekoetan, ordea. Hauetan, Espainia osoan nolabaiteko inboluzio edo atzera buelta konstituzional bat gertatzen ari baita hizkuntza kontuetan, eta horrek bere isla du Euskal Herrian ere.
‎Jon Landabururekin egin dut topo kalean. Hizkuntzalaria da, Amazoniako hainbat hizkuntza deskribatu du, indioekin bizi izan da hainbat urtez, oihanean harrapatutako hainbat gaitzen arrastoak ditu soinean.
2010
hainbat urtetan zehar partekatutako tertuliengatik
‎Xabier Aizpurua eta Bittor Fernández (ikasgelako beste lagun bat) ere animatu ziren. Gero ea jende literaturazale gehiago ezagutzen zuten galdetu nien eta Xabierrek Santo Tomas lizeoko bi ikaskide ohi ekarri zituen, Itziar Gillenea eta Miren Jone Azurza (ez Deiako kazetaria, noski, haren iloba bat baizik), gu geunden unibertsitatean Historia ikasten ari zirenak halaber (ezin nuen orduan imajinatu ere egin hainbat urte geroago Itziarrekin ezkonduko nintzenik). Hasieran ez genuen lortu beste inor animatzea.
‎Baina ez zen gure artean borroka handirik izan. Beldurra eta ikara bai, lehenengo Francoren armadakoak Oñatin sartu aurretik; eta gero, Franco eta Karlistak hainbat urtean izan zuten agintaritzapean. Orduko historia egiterakoan, orain nahi den bezala, orokorra izan dadila opatzekoa da, orduan zer gertatu zen jakin minez, eta ez besterik.
‎Zergatik eta nola gertatu zen hilketa hori? Hainbat urte igaro dira eta orduan esandakoek hor jarraitzen dute. Egia esan, zurrumurruak zurrumurru, Vatikanoak ofizialki esan zuena da egiazkoentzat azaltzen dena.
‎Pazkotan il zahar. Eta halaxe gertatu hainbat urtez, negua belaxka izan denean, orduantxe hasi dela ilargialdi demonioena: hala iaz, 2008ko pazkotako il zaharrak hasi eta, astebetean 224 litro eta ilargialdian, 432,5 litro bota zituenean.
2011
‎Kuxin bigunen azpian saiatu nintzen han ahaztuta egon zitekeen Marcen gutun, argazki edo albumaren bila. Egon behar zuen zerbait bikiei Marc ezagutzea ahalbidetu ziena, haiek jaio baino hainbat urte lehenago hila zen arren. Ez nuen ezer aurkitu.
‎Baina guk ezkontza nahi eta nahi ez ospatu behar genuen eta azkenean Adurizek eraman gintuen bere autoan. Aduriz lagun bat zen brometan" Astigarragako alkatea" deitzen niona, gerra aurretik hainbat urtetan bertako zinegotzia izan zelako. Argazkilari eta guzti eraman zuen.
‎Era pixka bat konplikatu batean, farmaziako janariekin elikatuz; baina pisu normalean eta analitika txukun batzuekin... Donostiako sendagile eta erizainen zerrenda eman behar banu, hainbat urtez nitaz arduratu direnena, alegia, ez litzateke hamar orritan kabituko.
2012
‎Badira gutxienez hamar urte eztei bazkari batean izan ez naizela, esan nuen, eta gonbidatu ninduten eztei guztiak ekarri nituen gogora: landetxeko bazkari oparo eta amaigabe horiek, zurruteroen aurpegi gorriak, hirian kontrataturiko zerbitzariak, dantzarako pista eta jarlekuak, postrerako moldeko izozkiak, senar ezkonberria oinak dena minberatuta zapatak estuegi dauzkalako, eta, batez ere, familia, ahaideak, adiskideak, auzoak, eskualdeko bazter eta zoko guztietatik etorritako auzoak, horietako hainbat urte askotan ikusi gabeko lagunak, bat batean kortxoak ur azalean bezala agertuak era guztietako oroitzapenak berpiztuz: denboraren gauean aienatutako borrokak, amodio eta gorroto iraungiak, ezkongaialdi hautsiak eta ahaztuak, oinordekotza eta epaitegi kontuak...
‎Esate baterako, tren geltokietan, iluntzean, beti sentitu izan nuen tristura goibel hura ez nuen ulertu, ez nuen ezagutu urte asko geroago arte, gerratean, frontera eramango ninduen trenaren zain egon izan nintzen geltoki apartatu haietan. Era berean, maitasunak, aire bafada batek bezala dardarazi zidan bihotza, neure bizitzan agertu baino hainbat urte lehenago. Gau hartan, Afrikan bero nintzen, egarriak nengoen, sukarra neukan, behin esnatu eta behin lokartu nenbilen, eta emakume frantses batekin egiten nuen amets, neure lurraldeko neska gazte batekin.
‎–Kupoa Estatuari modu finkoan ordaintzea onartzen da, kantitate finkoa hainbat urterako ezarriz. Aldundi probintzialak bere gain hartu behar zuen zor publikoaren kudeaketa.
2018
‎–Hilobia XVII. mendean egin zen, kardinalaren beraren aginduz. Hasieran, Lau Nazioetako Ikastetxeko kaperan egon zen hainbat urtez, baina Iraultzarekin, Antzinako Erregimeneko elizetan jarritako hilobi monumentu gehienak kendu egin ziren. Brontzezko apaingarri asko urtu egin zituzten garai hartan, kanpaina militarren beharretarako.
‎Haraino joan ninduan hildako soldaduaren arropaz jantzita, kapitainarekin hitz egin nian eta Pariserako txartela erosi nioan perlarekin; susmo txarra hartu ote zian ala ez, kontua duk ez zidala galderarik egin, eta sei hilabete beranduago, hemen nengoan bueltan. Paperik erakutsi gabe lan hoberik aurkitu ez, eta ehorzle aritu nauk hainbat urtez, hezurrak eramaten hilerrietatik katakonbetara. Zorionez, Iraultzak ikusi dik beste gauza batzuetarako ere balio dudala, eta Komunaren zerbitzura jarri nauk.
2019
‎Heather Morris Zeelanda Berrian jaio zen, baina gaur egun Australian bizi da. Hainbat urtez, Melbourneko ospitale publiko batean lan egiten zuen bitartean, gidoigintza ikasi zuen eta gidoi batzuk ere idatzi zituen; horietako batek Estatu Batuetako Akademiako Saria irabazi zuen. 2003an, Heatherri adineko gizon bat aurkeztu zioten" kontatzea merezi zuen historia bat izan zezakeena".
‎Euskal Herrira etorri aurretik ere, Anton Abadia euskalarien zerrendan nuen, gehienbat Dublinen sortua zelako, baina Manexek argitu zidan aita zuberotarra zuela. Hala ere, interesgarriagoa egin zitzaidan jakitea hainbat urtez Etiopian bizi izan zela, eta berak eginiko frantsesa amariña hiztegia gerora nork eta Rimbaudek erabili zuela, poesia utzirik Afrikara jo zuenean.
‎Intuizio femeninoaren ildotik argi zitzaion. Hainbat urteetako egun zenbaitetako hutsuneak juntatzen eta josten zituen eta narrazio uhergarria moldatzen ahal zuen. Senarraren gezurrak.
‎Formakun  tza etengabearen premia du, zailtasun handiko lan desberdinak itzuli ahal izateko. eiziek (Euskal Itzultzaile, Zuzen  tzaile eta Interpreteen Elkarteak) nonahiko itzultzaileen enkontru guneak antolatzen ditu, hitzaldiak eta ikastaroak, informazio eta kontsulta sareak, tailerrak, debateak. Senez aldizkaria, seguru asko alor desberdinetako profesionalen aldizkari profesionalena, argitaratzen du; hainbat urtez 31 izeneko debaterako blog interesgarriari eutsi dio...
‎Montaigne  ren liburuak laster hartu zuen sona. Gainera, Montaigne Bordeleko alkate izana zen hainbat urtez ospe handiarekin. Axularrek, ordea, Bertrand Etxauz apezpikuari eskaini zion Gero.
2020
‎Hala ere, ez dugu ahaztu behar, an  tzerako portaerak izaten zirela lehenago ere. Ni, alde horretatik, pribilegiatua izan nintzen hainbat urtetan, baina, nire jarrera politikoa agerian ipini nuenean, jendearen amorrua sentitu nuen.
‎Erdizka esango nuke. Bai gertatzen da batzuek, hainbat urte geroago ere, egindako hutsen bat gogorarazi egiten dizutela, baina bestelakorik ere gertatzen da. Gai honen inguruko hausnarketa egin zuen Eduardo Galeano idazleak El fútbol a sol y a sombra liburuan.
‎Behin, berari egindako elkarrizketa bat irakurri nuen eta hainbeste urte hartzearen sekretua zein zen galdetu ziotenean, berak ez zekiela esan zuen, baina, jatorduetan, ardoa edatearena izan zitekeela... Aurten hil da, 2020ko martxoaren 20an, kasualitatez, Yashin hil zen egun berean, baina hainbat urte gehiagorekin: 93.
‎Dena den, orain ez da gure senitartekorik bizi bertan. Hainbat urte dira guk saldu genuela.
‎Mutikoa nintzela ez nuen oso ondo ulertzen zer esan nahi zuen. Hala ere, hainbat urte geroago, Argentinara egindako bidaia batean, José Hernández idazlearen Martin Fierro idazlanetik ateratako oso antzerako esaldi bat irakurri nuen saltoki batean. Ez zait iruditzen gure aitak harengandik hartuko zuenik!
‎Gure herrialdeko atezainez inguratuta egon nintzen. Izan ere, herritik kanpo hainbat urte daramatzadan arren, nik ez dut behin ere galdu Zarautzekiko lotura. Ahal dudan guztietan joaten naiz senitartekoekin edo lagunekin egotera.
‎Horixe da futbolaren egia garratza. Hainbat urte geroago, beste horrenbeste gertatu zitzaigun, 2012an hain zuen, nahiz eta kasu honetan ni protagonista zuzena ez izan...
Hainbat urtetan Athleticen ikur izan zen, arlo askotan. Gutxik jakingo dute, jokalari legez, oso gazte zela, 19 urterekin, 1958ko Kopa irabazi zuela Real Madrilen aurka, Bernabeun bertan.
‎Jendez gainezka eta Franco palkoan. Kubalak partidu honetarako Isacio Callejari deitu zion, hainbat urtetan Selekziotik kanpo egon ondoren, publikoari agur esateko aukera izan zezan. Ederto jokatu genuen eta neure lana ezin hobeto bete nuen.
‎Jarraitzaileek beti erantzuten dute, are gehiago unerik larrienetan. Kudeaketa ekonomiko eredugarria izan dugu hainbat urtetan, nahiz eta batzue  tan egokitu beharra izan.
‎Erabateko izatera bultzatzen gaituen mundu honetan, berezitasunak bere balioa du eta horri etekina atera behar diogu. Hainbat urtetan gure izar eta gazteentzako eredu izan den Aritz Adurizek, oraindik oraintsu esandako hitz batzuk neureganatuko ditut: " Mundu osoaren aurka lehiatzen duen lagun talde bat gara".
‎Bitxikeria moduan esango dut, 3 irabazi genuela. Gure lau golak Koldo Agirrek sartu zituen, eta Espanyoleko atezaina, hainbat urtez Athleticen egondako Carmelo zen orduan.
‎Orduan Baskonian ari zen, baina bagenuen bere entzutea. Hainbat urte geroago, elkarren kontra jokatu genuen. Partidurik garrantzitsuena, 1973ko Kopa finala izan zen.
‎Bere gorputz lerdena ikusita, ez zirudien hain jertse handia zuenik, baina ikaragarri handia iruditu zitzaigun. Hainbat urte geroago, Euskadiko hautatzaile lanak elkartu gintuen. Lehen partidua, Bateginik euskararen aldeko kanpainaren barruan, Tottenhamen aurka jokatu genuena izan zen.
‎1940 arte erbestean ibili zen, joan eta etorriak eginez hara eta hona. Tarte horretan idatzi zituen, hainbat urtez, poemak, eta horiekin bilduma osatuta argitaratu zuen, 1944an, Canciones del suburbio izeneko poesia liburua, bere poesia liburu bakarra.
2021
‎–Horrek identitate berri bat sortzea ekarriko luke; hortaz, pentsa zer amesgaizto genukeen, hainbat urte igaro eta gero hura aurkitzea. Nolanahi ere, izeba zaharrak aditzera eman zidanez, industrialaria zegoen desagerpenaren atzean.
‎–Egia esan, duela hainbat urte, 89an edo laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran hemen ibili zenuten ikasle baten bila gabiltza. Badakigu hementxe atera zuela helduentzako eskola graduatua.
‎Orain bi anaien kontra lekukotza emateko prest naiz. Isilik egon naiz hemezortzi urte nituenetik, ukiezinak zirelako, lagun taldearekin irten eta bikiekin gertatzen nintzenean nazka disimulatzen jardun dut hainbat urtean. Nahikoa da, orain ez dut isildu nahi.
‎Eta orduantxe, ermita txikiaren kanpoaldeko irudiak ikusten ari nintzela, ezaguna zitzaidan xehetasun bat ikusi uste nuen. Bideoaren gainera oldartu nintzen, irudia geldiarazteko, aitaitak ezin izan baitzuen urrutiko agintea berreskuratu hainbat urtetan erabili gabe eduki eta gero. Baina han bazen zerbait.
‎–Guztiarekin ere, aita ezindua du Alzheimerra dela-eta, ama hila du eta beste anaia batek duela hainbat urte alde egin zuen etxetik; hortaz, duen familia bakarra Ruiz de Gauna inspektorea da. Hots egingo diot, identifikazio ofizialaz arduratu dadin.
‎–galdetu nion. Zorionez, bazirudien Aitana haiei buruz hitz egiteko amorratzen zegoela, hainbat urtez isilarazi balute bezala.
‎Oinez ekin zion kalea eta etxea banatzen zituen hiru solairuetako eskailera andana igotzeari. Erritmo motel baina irmoan, hainbat urtetako kirol saioek goraino arnasa azkartu gabe iristeko gaitasuna eman zioten.
‎Xabik ez zuen berehala hori dena onartuko, halakorik ezin zion egin orain. Etorkizun hobeago baten truke hainbat urte sakrifikatu zituen bere ondoan, eta orain ez zuen etorkizun baten bermerik gabe guzti hura amaitzen utziko. Letaginak ageri zitzaizkion ardi larru leunez estaliriko otsoari.
‎Platónov, berriz, hetikak jota hil zen, semeak kartzelatik ekarri eta gaitza kutsatu baitzion. Idazlearen eskuizkribuak galdu ez ziren arren, ilunpetan egon ziren hainbat urtetan, harik eta, zailtasunak zailtasun, haiek argitaratzeko aukera sortu zen arte.
2022
‎Musika urrun baten gisa iritsi zitzaizkion iraganetik hainbat urte lehenago idatzi zituen hitz horiek. Emaztearekin bakarrik egon nahi zuen.
‎...egoteko beren artean ez zutela ni izango ez nintzen beste loturarik, zeren haiek bata bestearentzat izan ez zirena izan behar nuen nik haientzat, horra toki bat niretzat, pentsatu nuen nonbait ere nire haur buru hartan, eurian eta eguraldi onean eragin zezakeela pentsatzen zuen hartan, horra toki bat niretzat edo gaueko bisitariren batentzat, nire ahizparen fantasmarentzat, eta halaxe egin nuen lo hainbat urtez gurasoen ohean, hantxe kokatu nintzen oinez ikasi nuen garaian, hamar urte bete nituen arte gutxi gorabehera, haien oheko gehiegizko tarte hura bete nuen gurasoak bereizten zituen guztia neuk eraman behar nuelako, eta nire ohe txiki tanto arrosadunekiko hartatik oheratu zirela aditzen nuenean, iluntzeko hamarrak aldera beti, haien logelara sartzen nin  tzen isil isilik eta bien artean sar...
‎...zat izango zela seguru egoteko, eta gainera ez zitzaizkidan helduak gustatzen, haien hitz bat aski zen niri negarra eragiteko, hargatik ez nuen tratatu nahi haien sabelekin baizik, zeren sabelek ez baitute hitz egiten, ez dute ezer eskatzen, ahizpen sabelek oroz gain, globo biribil horiek, ukabilez jo eta erreboteak eragin nahiko nizkieke, eta gaurdaino ongi atera naiz txiki izan behar horretatik, hainbat urtez plataforma oinetakoak jantzi ditut nire burua altuagotzeko, baina ez larregi ere, nire bezeroei aurpegira begiratzeko beste.
‎Hortaz, denetaz hitz egiten dut eta ezertaz ere ez, zeren arauak nahi du gogora datorkidana libreki erlazionatzea, eta zer ote da ezer libreki erlazionatzea, ez dakit, inork ez daki, zeren tratamentu genero honetan inork ez daki ezer ezertaz, halaxe da gauza, hainbat urtetako formakuntza bete behar izaten duzu ezer ez jakitera heldu ahal izateko, hortaz neuk erabakitzen dut guztia, neu naiz hitz egiten eta interpretatzen duena, neuk hautatzen ditut bai diagnostikoa eta bai sendabidea nire esku baizik ez dago histerikoa edo obsesiboa izatea, melankolikoa edo bestelako zernahi, eskarmenturik izaten ez duen gauza segurgabe horietarik gehiegi naiz, nola ezagutu g...
‎Atzean utziko zituen Wedgwood lore aska hura eta xviii. mendearen amaierako fruitu ontzi haiek, lorez pikardatuak hondo Derby urdin eta Sevres arrosen gainean. Baziren hainbat urte portzelana txinatarra baizik bildumatzen ez zuela; gustua galdu uste zien portzelana fran  tsesari eta ingelesari, beren hondo errege urdin, pompadour arrosa, turkesa edo lilipa koloreekin. Hara berriz aurrean hondo paregabe haien glasatua eta belusa!
‎Noiz edo noiz negar egiten nuen espetxeko hormen alboan. Haurrak munduratu, bai, munduratzen ditugu, baina hainbat urteren buruan, hamabost urte, hogei urte, espetxean dauzkagu. Makhzenak eta haren poliziak irentsiak.
‎Bi tanto lortu ditut, mundu etereo batean puntu positiboak liratekeenak, bideojoko batean bizitzak edo airera jauzi egiten duten txanponak, eta burmuinean dopamina ziztada. Akabo bonboi horren goxotasuna samintzen zuen irudikapena, zorroak hemendik hainbat urtetara zabortegian oraindik hola hola iraungo zuela, edo airean kutsaturiko kea bezala.
‎espezieak gustuko duen lur mota eta orientazioarekin. Lursail horrek hainbat urteren buruan erabilera berdintsua edukiko duela kontuan hartu behar da, halaber. Zuhaitza ipini ondoren, noizean behin norbait etorriko da txikitxoaren osasuna behatzera eta zuhaitzarentzako mehatxurik ez dagoela ziurtatzera.
2023
‎ikasi nahi bai, baina ezinezkoa zaion neskatilaren istorioa; gaztelaniazko bertsio faltan, frantseserako itzulpena eskatu du. Evansen bizimodua disolutua omen da eta hainbat urtez gizon ezkondu batekin bizi izan da. Aurore Dupinen bizimodua ere eskandalagarria omen; George Sand ezizena darabil eta Frantziako egilerik ospetsuena da.
‎Asaldurak hartu ninduen berehala. Eldarniotan pentsatu nuen Antónioren gorpu hondarrak agertu zirela Bidasoko uretan igeri, eta azkenean banuela nire adiskidearen patua ezagutzeko arrastoren bat bederen, hainbat urtean haren berririk gabe egon ondoren. Mugaldeko agintarien axolagabekeria zela eta, ni neu ibili nintzen urte haietan guztietan adiskidearen arrastoa ikertzen.
‎Orobat neure buruari galdetzen nion zergatik nahi izan zuen halabeharrak Antónioren eta bion bideak hain bortizki elkarrengandik aldentzea hainbat urtez. Iruditzen zitzaidan patuak elkarrekiko egin gintuela txiki txikitatik.
‎Zeren ni ere sasikumea bainintzen, nolabait esan. Hainbat urte igaro ondoren, sorterriko portugesek espainiartzat hartuko ninduten. Espainiako administrazio eta erakunde ofizialen arabera, portugesa nintzen.
‎Urduri zeharkatu nuen hormigoizko eraikin handiaren sarrera atea. Bihotza bularraldean jo eta jo ari zitzaidan, hainbat urtean ikusi gabeko adiskidearen ikusminagatik. Pasa nintzen kanpoko bisiten kontrolgunetik eta psikiatrikoko harrera lekura joan nin  tzen Antónioren galdezka.
‎Noiz ibili ote nintzen azkenekoz baz  ter haietan? Bidean aurrera, lur bustiaren usain sarkorrak hainbat urte lehenagoko oroitzapenak ekarri zizkidan. Mutil koskor bat nintzelarik gurasoek Portoko jauregi batera morroi bidali ninduteneko irudiek erasan ninduten.
‎Psikologo jauna, Minho ibaian gora nindoala, gogoratu nuen gaztetan jaioterritik atera eta mundu zabal ezezagunera joan nahi nuela, non bizimodu berri eta zoriontsu bat izatea espero bainuen. Hainbat urteren ondoren, ontzia hondoratu zaion naufrago baten gisan ikusten nuen neure bizitza ibaiertzetik oinez jaioterrirantz itzultzen ari nintzela. Zenbat esperantza hutsegin, zenbat asmo frustratu nekar  tzan zakutoan.
‎Orobat konturatu nintzen herria ez ezik, neu ere aldatua nintzela, ez nuela ezer ikustekorik hainbat urte lehenago herrian bizi izan zen gazte tolesgabearekin. Ez alferrik, sorterrian baino urte gehiago igaroa nintzen deserrian.
‎Errazago da, orobat, maitatzen edo gorrotatzen ez dituzun bezeroen arteko ezinikusiei buruz errespetu itxuran eta ahots apalez aritzea. Ordea, nik bezala hainbat urtez larrutik sufritu izan bazenu morroi horren erruz, orduan bai izango zenituzkeela komeriak eta kakeriak haren jokabidea ulertzeko.
‎Udalerrian Artikutza auzunea dago, Penintsulako tokirik euritsuenetariko bat. Hainbat urtean egondako urtegia. Donostiako Udalarena, duela gutxi hustu eta ingurunea lehengoratu dute.
‎Demagun pertsona bat bortxatua izan dela, eta bortxatzaileak une horretan usain handiko kolonia zeramala. Bortxatua izan den pertsona horrek, hainbat urtetara kolonia bera usainduko balu, oso litekeena da bere gorputzean hainbat segurtasun sistema piz  tea automatikoki (amigdala, zehazki), eta usain hori arrisku gisa identifikatuko du; amigdalan jaio eta hipokanpotik pasako den informazio horren eraginez, kortex prefrontalak (gogoratu, buruko erabakigunea) errefusa agindu garbi bat emango dio usain horri: biktimak ez du usain hori gustukoa izango, nahiz eta ez duen zertan jakin edo gogoratu zehazki zergatia.
Hainbat urtetako lana izan duen liburu honen zergatia eta helburua, beraz, gaur egungo nerabeen egoera aldatzeko tresna erabilgarri bat eskaintzea izan da. Beste era batera esanda, gurasoei eta irakasleei batik bat, nerabeen osasuna hobetzea xede izango duen helduleku sendo eta praktiko bat eskaini nahi izan zaie, modu dibulgatzaile eta pragmatikoenean, non saiatu baikara, nerabeen garrasia ardatz harturik, egoera aldatzeko gure jartzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia