Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 144

2000
‎Harremanen inguruko gaiak guztiz alde batera utzi ez dituen arren, oraingo honetan Montoiak hiri bat hartu du protagonista nagusitzat. Gasteizen kokaturiko hogeita bi ipuin eskaintzen dizkigu ipuin bilduma honetan:
‎Hitzik gabe ere otoitz egin daiteke ekin dio berriro ere Rubenek. Toki bakarti eta isil batean eseri, arnasa sakon hartuz erlaxatu, eta zu nor zaren, zein izen duzun, hitzak, pentsamenduak eta distraitu zaitzakeen guztia alde batera uzten saiatzen bazara, azkenean zure bihotzaren taupadak besterik ez duzu entzungo, eta odola zure zainetan barrena nola dabilen sumatu. Orduan inoiz baino kontzienteago egingo zara existentziaren mirariaz, argi baino argiago ohartuko zara zure baitan dagoen bizitzaz, bizitzaren misterioaz.
‎– Bai, bai, baina ezkontzea, umeak ekartzea eta kontu horiek guztiak alde batera utzita, zu oraindik ere... Sasoiko zaude.
2002
‎Jakina denez, Leopold von Ranke k, historiografia modernoarensortzaileak? eta bere ondorengoek uste zuten, historialari on eta iaio batek gai izanbeharko lukeela bere testuingurua, bere interesa, pentsamoldea eta balio pertsonalak guztiz alde batera uzteko, eta, artxiboetako iturrietan murgildu ondoren, historia, gertatu zen bezalaxe, objektibotasun osoz berreraikitzeko eta kontatzeko.Gaur egun badakigu ideia hori inoiz erabat betetzen ez den ideal polita dela, historialari guztion beharra ideal horretara ahalik eta gehien inguratzea eta horretarakoahalegin guztiak egitea baldin bada ere.
‎Baina ikuspegi ezberdinetatik landu beharrekoa. Hasteko, gure perspektiba eurozentrista guztiak alde batera utzi behar ditugu. Gure balio, arrazonamendu eta nahiak ahaztu eta beste egoera, kultura eta historia batean oinarritutako gizakiak ulertzen saiatu.
2003
‎iturri ofizialetan 1,8 milioi biztanle aitortzen zaizkion herrialde koskor horretatik urteotan 250.000 biztanlek egin dute ihes ingurukoetara, iaz bakarrik 90.000k, eta barne desplazatuak 80.000tik gora dira. Iheslari hauei guztiei alde bateko zein besteko gudariek egiten dizkieten basakerien zerrenda gogorra da.
‎Eta une honetan koiunturak zailtzen badu ere, ziur gaude boto horiek bere kokagune naturalera itzuliko direla. 95az geroztik gatazka politikoa gainditzeko indarkeria eta horren inguruko guztia alde batera uztea eskatzen ari gara. Guk emandako pausoak, une batzuetan zailak izan direnak eta norabide aldaketa bat markatu dutenak, ez ditugu eman emaitza elektoralei begira.
‎Ordurako, euskera kontuan, bere ikaskide guztien ganetik egoan eta holantxe ikusten eban berak bere burua. Eta, hau holan dala, konturatu nintzan Mikel gurea, euskerea guztiz alde batera itxi barik, beste gai batzukaz egoala guztiz zaletuta; eta bildur izaten hasi nintzan ea ez ete eban Mikelek lehengo euskalzaletasun gartsua galduko... Orduan hasi nintzan ni Mikeli euskal liburu barriak eskuratzen eta bere eretxiak eskatzen.
‎heste narritatuaren sindromea(% 12), migrainak(% 14) eta, neurri txikiagoan, alergiak edo intolerantziak, hala nola laktosari eta glutenari alergia(% 3), zerealak(% 4), kakahuetea eta beste batzuk(% 3). Distantzia guztiak alde batera utzita, azterketa britainiarra denez, Europa osoan ohikoa da elikadurak osasunean, intolerantzian eta elikadura alergietan duen eraginari buruzko kontzientziazio handiagoa izatea, eta kontsumitzailearentzat eta espezialistentzat informazio gehiago izateko beharra. Joan den otsailean, Alergologia eta Immunologia Klinikoko Espainiako Elkarteak (SEAIC) jakinarazpen batean azaldu zuenez, elikagaiekiko alergiari buruzko informazioa da gehien eskatzen dena, bereziki, esnearen, arrautzaren eta Anisakis parasitoaren proteinarekiko intolerantziari buruzkoa.
‎Eta hau ez diat esateagatik esaten, ongi aztertutako kontua baita, hire aita eta biok etxez etxe bili garenez gero, azpildarron iritziaren berri jakiteko asmotan. Baina, aizak, hau guztia alde batera utzita, zer deritzok bide hori egiteari?
‎Delfosko Apoloren santutegian musikaren jainko hau gurtzen zuten eta aldi berean antzerki eta musika lehiaketak antolatzen zituzten. Kirol lehiaketa hauek ospatzen ziren bitartean, jainkoekiko errespetuak eraginda, greko guztiek beraien arteko aurkakotasun guztiak alde batera uzten zituzten. Gerra guztiak eten eta bakean ospatzen zituzten, borroka guztien gainetik greziar munduaren batasuna aldarrikatuz.
‎Haien mugak eta iraupena finkatzen ditu, horien jatorri diren gertaerak aintzat hartuta. Eta gorabehera horiek guztiak alde batera utzita, estatu bakoitzean gizartea eratzen du, eta, gizaki guztien arteko desberdintasunez baliatuz, zenbait enplegu eta lanbide hornitzen ditu. Horrela, berak dituen baliabideak erabiltzen ditu oro konpontzeko.
‎Laburbilduz, kritika nagusi horrek dio Kuhnek zientziagintza ‘normaldua’ esaten diona guztiz alde batera utzi dudala eta ‘ezohiko ikerkuntza’, edo ‘ezohiko zientziagintza’, deitzen dion horren ardura bakarrik hartu dudala.
‎Giza harremanak berak ere modu zientifiko batez lantzen dira, hezkuntza programek, presondegi erreformetarako proposamenek, trebakuntza militarrak eta abarrek erakusten duten legez. la arlo zientifiko guztiak beharrezko ikasgaiak dira gure eskoletan. Sei urteko haur baten gurasoek hura protestantismoaren hastapenetan, edo fede juduaren hastapenetan heztea erabaki dezakete, edo heziketa erlijiosoa guztiz alde batera uztea, baina ez dute antzeko askatasunik zientzien kasuan. Fisika, astronomia eta historia irakatsi egin behar dira.
2004
‎Badirudi arrazoi horiek gutxi direla; baina, egia esan, funtsezkoak ere badira. Gainera arrazoiak ezin dira baztertu, epai irmoa betearaztea ez delako eragiketa automatikoa, eta, horrekin batera, ez delako zentzuzkoa epaia eman eta hori irmo denetik epaiaren betearazpena eskatu bitartean jasotako guztia alde batera uztea.
‎Lekukotza garratza bezain itxaropentsua agertu digu zenbaitetan, erakundeen aldetik euskara guztiz alde batera utzia zen arren, euskara bultzatzeko ilusio ikaragarri han dia zuten lagunek nola asmatzen zuten momentuan mo mentuko ekitaldiak aurrera ateratzeko modua; esate bateraWPatxi Sarriegi Euskal Filologian lizentziatua da.
‎Jainkoaz hitz egitean, orduan, bekatua, zigorra, santutasuna eta horrelako kontu horiek guztiak alde batera utzi eta pentsamenduaren izaeraren arazoaz arduratuko da. " Nik pentsatzen dut" delako ebidentzia onartuta, pentsatze hori zer den zehaztu du, eta emango duen erantzunak balio du ez Descartesentzat bakarrik, baizik eta baita eginbehar horretan diharduen edozein gizon emakumeren jarduna definitzeko ere.
‎Irudi guztiak alde batera utzirik, ametsaren, hautematearen, oroimenaren oinarrian egitura logiko bat aurkituko genuke giza adimenezko ekintza ororen zuztarretan egongo litzatekeena, ezinbestekoa ametsean ere bera ulergarria izan ahal izateko. Har dezagun inoiz izan dugun ametsik xelebreena, zentzugabekoena; hala ere, bera kontatu ahal izango dugu, gure hitzetara itzuli ahal izango dugu, dugu amestu kontatu dugun historia, egitura logikoa izango ez duena.
‎Ni izango naiz mundu sentigarriaren euskarria, sentimenduena, ametsena... Azkenean, bada, mugapen fisiko guztiak alde batera utzita, segurtasuna barruko instantzia batean aurkituko du, kanpokotasunarekin inolako harremanik gabe bururatu behar dena eta edozein motatako agintetatik (Jainkoa, eliza, filosofia zaharra) aparte legokeena, teorian besterik ez bada.
2005
‎Dantzak Euskal Herrian kaos totala bizi du. Eta dantzariak teknikoki gero eta txarragoak dira, ez dutelako interesik dantzara dedikatu eta inguruko guztia alde bat uzteko, sakrifikatzeko.
2006
‎emetasunaren mistika (amak eta emazteak) amaitu zen. Lortutako konkista guztiak alde batera utzita, emakumeen egoera ez zen gizonen berdina gizarte hartan, gizonen hierarkia injustuaren ezarpena ageri baitzen. Antzeman zen boto eskubideak ez zuela lege aldaketarik ekarri (familia eskubidea, kode penala, eta abar), eta morala eta ohiturak erregulatzen dituzten arau ez idatziek ez zutela aldaketarik txikiena ere izan.
‎Ibon Arregi Urangak, Goiburu golf zelaiko arduradunak eman dizkigu golfarekin gozatzeko azken gomendioak: «Aurreiritzi guztiak alde batera utzi behar dira. Inolako presarik gabe hona etorri eta inguruarekin gozatu behar da.
‎Frantziako Iraultzan berriz, gizaki guztion eskubide indibidualen zerrenda idatzi zuten eta konstituzio erabat berria egin zuten, aurreko legedi guztiak alde batera utziz. Egun handia izan zen, zalantzarik barik, pertsona bakoitzaren eskubideak zaintzeko bermeak sortzen zirelako.
‎Herodotok ez zuen onartzen espartarren parte hartze garrantzitsua, hauek ere irabazle izan baitziren. Argi dago atenastarrak goraipatzen zituela beste guztiak alde batera utziz. Tuzidides, aldiz, Atenasetik erbesteratua izanik Esparta hiriaren aldekoa zen eta atenastarrak kritikatzen zituen.
2007
‎Baliteke hain gozoa egiten zitzaion usainak une batez pena guztiak alde batera uztea, baina iritsi zen agurtzeko momentua. Euria ari zuen tabernan zegoen bitartean, noizbehinka aterkia irekita zeraman pertsona bat leiho ondotik igarotzen zelarik.
2008
‎Europarekin alderatuta gastu sozialaren arloan daukagun aldea larriagoa da gastua zertara bideratzen den jakinda, izan ere gastu soziala kapitala indartzera bideratzen baita, horretarako kapitalak eskatzen dituen azpiegiturak erabiliz; hau da, irabazizko jarduerei diru-laguntzak emanez eta osasuna, hezkuntza, etxebizitza eta, azken batean, gizarte babesarekin lotutako guztia alde batera utziz.
‎Segur aski kontu guztiak esango nizkion sendagileari, beldurrez akabatzen bainengoen kapitainak, bere aitorpenez damututa, nirekikoak egingo ote zituen. Baina gauzak bestela gertatu ziren, aita hil egin baitzen bat batean gau hartan bertan, eta horrekin gainerako guztia alde batera geratu zen. Gure atsekabe ezinbestekoak, auzokoen bisitek, hiletarako prestaketek, eta bitarte horretan ostatuan egin beharreko guztiak hain eduki ninduten lanpetuta non ez bainuen ia astirik izan kapitainaz pentsatzeko, are gutxiago haren beldurrez ibiltzeko.
‎Eragin psikologikoak garrantzi handia du, balore horiek erosiz gero ekintza gehiago egin baitaitezke harpidetutako diru kopuru berarekin. Ezaugarri horiek dituen balioetako bat kontratatzeko inbertitzaileak aurki dezakeen eskaintza ez da oso zabala, baina bai merkatu jarraituaren indize sektorial nagusien behar bezain adierazgarria, inbertsore bakoitzaren azterketara hobekien egokitzen dena hautatzeko, analistek gomendatzen dituzten neurri guztiak alde batera utzi gabe. Printzipioz, kapitalizazio txikiko konpainiak dira, edo hazkunde aurreikuspen oso ahulak dituztenak, eta noizbait jauzi egin dezakete kotizazioan, euroaren hesi psikologikoa gaindituz.
‎Duela bost urte oraindik zuzendari izateko ikasketak amaitze bidean zen Vienan. Dena dela, azken bost urteetan motxilan hartutako esperientziak eta merezimenduek hartu dugun erabakian izan zitezkeen zalantza guztiak alde batera uzteko balio dutela adierazi du Azkaratek. Gaur egun, Grosses Orchestra Graz en zuzendaria da Orozco Estrada, eta 09/ 10 denboraldian hartuko du EOSeko
2009
‎Baina guzti horiek alde batera utzita, benetako zoriona langileei dagokie. Eurak izan dira protagonistak grebaren ikusgarritasuna erabatekoa izan dadin bazter guztietan, Nafarroako Tuteratik Bizkaiko Soduperaino eta Gipuzkoako Irundik Arabako Oionera ere.
‎Garia batu ostean txurruk edo txurruak egiten ziren. Garburu edo gari buru guztiak alde batera ipintzen ziren eta txurrutu egiten zen galtzua. Beraz, galburu guztiak alde batera lotzen ziren eta trongoak bestera.
‎Garburu edo gari buru guztiak alde batera ipintzen ziren eta txurrutu egiten zen galtzua. Beraz, galburu guztiak alde batera lotzen ziren eta trongoak bestera. Txurruek sikatzen utzi behar izaten ziren egun batzuetan.
‎Baina frogak hor zeuden, begien aurrean, negarrez, mukiak sofan utziz, argazki albumak apurtzen eta izeba Garaziren lerdea jarioarazten. Bizitza hutsal samarra izango zutela imajinatzen zuen Goiok, bestela ezin zuen ulertu oraindik gazteak izanik beren existentzia umez betetzeko grina zoro hori, beste guztia alde batera utzita.
‎izeba Ernestinak egunero erabiltzen zituèn hitzak, haren etika eta estetika guztiak bi arautan laburbil bazitezkeen ere: ...bezala, etxekoen artean eta etxeko eltzeen artean, prozesioetatik eta hotsandiko manifestazio erlijiosoetatik urrun; horregatik, halaber, izeba Ernestinak ez zuen hegan egitea amesten, Domingok bezala, ezta Ama Birjinaren agerraldi batekin ere, Reginak bezala, nahiz eta, Regina bezala, oso arrosariozalea zen, hainbesteraino, non, arrosarioa errezatzeko ordua iristen zenean, afalaurrean, eginbehar guztiak alde batera uzten baitzituen, arrosarioa errezatzeari ekiteko.
‎Ada, izan ere, zu bezalakoa da, baina emakumea da, eta horrek zailtzen du haren egoera. Maria Bibiana, berriz, zintzoa da, eta zintzokeria guztiak alde batera utzi ditu, gainera: izeba Ernestinaren gero eta antz handiagoa du?
‎Rosanna; pilotuaren esaldiak aho zabalik utzi zituen orbetar guztiak, Nazario izan ezik, beharbada, egin ere, egin baitzuen honek halako keinu ia sumaezin bat, begiak apur bat itxiz eta hasperen eginez, harekin pilotuari zera esan nahi balio bezala: . Utzi erromantizismo guztiak alde batera, eta harira!?. Bestelakoan, pilotuak argi eta garbi ikusi zuen orbetarrak zertara joan ziren:
‎Eta politika egiteak ez du esan nahi bakarrik bide politiko soilen aldeko apustua egiten dugula; politika egiteak esan nahi du egunerokotasunean eguneroko gaiei erantzun zehatzak ematea. Eta errepresioaren aurkako borrokak edo borroka nazionalak beste guztia alde batera uztea. Ezkerreko alternatiba abertzalea eraginkor egin behar dugu gaur.
‎Apaizak ere kutsatuak dira, eta nola! Badute euren ikasgaietan asignatura bat deritzana teologia historiko kritikoa, eta bertan arrazoi ilustraturen baten izenean joera dago arrazoi materialista huts horretatik errebelazioaren historian gertatzen diren seinale eta beste guztia alde batera uzteko, korresponditzen ez delako materialismo huts horrekin. Eta beraz joera dago, hala jarraituz gero, fedea asko galtzeko ere.
‎Ada, izan ere, zu bezalakoa da, baina emakumea da, eta horrek zailtzen du haren egoera. Maria Bibiana, berriz, zintzoa da, eta zintzokeria guztiak alde batera utzi ditu, gainera: izeba Ernestinaren gero eta antz handiagoa du...
‎Rosanna; pilotuaren esaldiak aho zabalik utzi zituen orbetar guztiak, Nazario izan ezik, beharbada, egin ere, egin baitzuen honek halako keinu ia sumaezin bat, begiak apur bat itxiz eta hasperen eginez, harekin pilotuari zera esan nahi balio bezala: " Utzi erromantizismo guztiak alde batera, eta harira!". Bestelakoan, pilotuak argi eta garbi ikusi zuen orbetarrak zertara joan ziren:
‎bizitzaren memento hartan, egia esan, hitz handi gehienak bazter utziak zituen, eta geratzen zitzaizkionak letra txikiz idazten saiatzen zen; etika eta estetika bezalako hitzak ez ziren, beharbada –seguru ezetz– izeba Ernestinak egunero erabiltzen zituèn hitzak, haren etika eta estetika guztiak bi arautan laburbil bazitezkeen ere: ...bezala, etxekoen artean eta etxeko eltzeen artean, prozesioetatik eta hotsandiko manifestazio erlijiosoetatik urrun; horregatik, halaber, izeba Ernestinak ez zuen hegan egitea amesten, Domingok bezala, ezta Ama Birjinaren agerraldi batekin ere, Reginak bezala, nahiz eta, Regina bezala, oso arrosariozalea zen, hainbesteraino, non, arrosarioa errezatzeko ordua iristen zenean, afalaurrean, eginbehar guztiak alde batera uzten baitzituen, arrosarioa errezatzeari ekiteko.
‎–Izan ere, herri horretan sartzerakoan, beren ideia guztiak alde batera utzi dituzte erromeroek. Nola zen neoliberalismoaren goiburua?
2010
‎Erabilera sustatzeko, helduen kasuan, ekimenak Euskara Planen inguruan garatu dira nagusiki pertsonak trebatuz, hizkuntza eskakizunak ezarriz eta kudeatuz, itzulpenak sustatuz, irudi korporatiboa garatuz, e.a. Eta honetarako kontuan hartu dira nagusiki aldagai sozialak, politikoak, ideologikoak, soziolinguistikoak, prestakuntza edo ezagutza mailaren aldetik aztertzen direnak barne. Hauek guztiak alde batera utzi eta ikuspuntu berri batetik azterketa bideratu genuen argibide berriak edo desberdinen bila.
‎ez dakit zu maite izan zaitudan edo zure sosak, zu edo zure jauregia, Jainkoak barkatuko ahal dit! Lotsa naiz zurekin egindakoaz, baina ez zuri idatzi izanaz, idazki honek zentzatzeko bidean jartzen bagaitu, zu zeure bidean eta ni neurean, txorakeria guztiak alde batera utzita, Jainkoaren argia helmuga.
‎A Shake in Calm Water (Audience): Lan berrian asko hazi da, soinu poperoagoa lortu du, eta aurreko diskoko sustraiak guztiz alde batera utzi gabe bere ibilbideko disko sendoena egin du. Audience, inork ulertu ez duen taldea da (euskal agertokietan behintzat).
‎ez dakit zu maite izan zaitudan edo zure sosak, zu edo zure jauregia, Jainkoak barkatuko ahal dit! Lotsa naiz zurekin egindakoaz, baina ez zuri idatzi izanaz, idazki honek zentzatzeko bidean jartzen bagaitu, zu zeure bidean eta ni neurean, txorakeria guztiak alde batera utzita, Jainkoaren argia helmuga.
‎Ustekabean gertatu zen hori eta horrela igaro ziren hilabete batzuk. Israel bera ere nahiko larri jarri zen Irakek, lotsa guztia alde batera utzita, Israelen aurka misilak jaurti zituenean. Zorionez, Israelek ez zion erantzun uste zen neurrian.
‎Epiktetoren sistema filosofikoan sailkapen horren garrantzia erabatekoa da, ondorengo hausnarketa filosofikoari begira sailkapen hura irizpide bihurtzen baita. Izan ere, filosofoak, oinarrizko sailkapen horretatik abiatuta, geureak ez ditugun zeregin guztiak alde batera uzten ditu, eta burutapenen, bulkaden eta irriken inguruko diziplina garatzeari ekiten dio. Bestalde, testua ez da filosofoei zuzendua, dizipuluei eta, orokorrean, bere egunerokotasunean bizimodu zuzena eraman nahi dutenei baizik, eta zenbait pasartetan filosofo estoikoak erabilitako hiztegia teknikoa bada ere, edonor da gai edukiak ulertzeko eta gogoan erraz gordetzeko.
2011
‎Salbuespen gisa, eta ebazpen ziodunean, epaileak aurreko paragrafoetako hurrenkera alda dezake, edo paragrafo horietan aipaturiko pertsona guztiak alde batera utz ditzake, hori beharrezkoa bada adingabe edo ezgaituaren onura kontuan hartuta.
‎Herritar anitzek, hasieran, mesfidantzaz hartu zuen don Damián, mezatara doi doi joaten zelako, bertze elizkizun guztiak alde batera utzita, baina mediku ona ere bazen, eta, denborarekin, Ama Birjinari kandela piztu baino lehenago, don Damiánengana jotzen zuten herritarrek, iritzi miritzi ororen gainetik.
‎Jakina da gaixotasun endokrinoek (adibidez, tiroideetako gaixotasunak), nahaste metabolikoek (adibidez, hipogluzemia) eta nahaste neurologikoek (adibidez, Alzheimerra, Parkinsona, garuneko tumoreak, epilepsia) eldarnioak eragin ditzaketela, eta, zenbait droga eta farmakoren kontsumoak (adibidez, anfetaminak, kokaina, alkohola, haluzinogenoak, marihuana, tuberkulosiaren aurkako botikak) ere bai. Horregatik, paranoia diagnostikatu nahi bada, eldarniozko ideien kausa posible horiek guztiak alde batera uztea ezinbestekoa da.
‎egunkari nagusiekiko (Euzkadi eta El Liberal) zuen mendekotasuna nabarmendu behar da. Erlazio baten eta bestearen konparazio eta ñabardura guztiak alde batera utzita, indarren korrelazio negatiboa izan zen organo solidarioentzat, gaurkotasunaren luma indartsu eta erakargarriek tinta egunkarian gastatzen zutelako. Edonola ere, ez dira prentsa solidarioan kolaboratu zuten artikulugileak baztertu behar, beren sinadurek azterketa zehatzago baten beharra dutelako.
‎Baina irratia ez duzu guztiz alde batera utzi. Orain beste mota bateko irratsaio bat egiten dut bai.
‎baldarkeria, haserrea, haragirako zaletasuna, diruzalekeria, botere nahia... Modu horretan, sinesmen arrotz eta maltzur guztiak alde batera utzita, arima Argiaren Erreinura bueltatzen da, Jainkoarengana berriro, eta bat egiten du bere izaera dibinoarekin.
‎Eta Antso ere, gizakia den neurrian, arazoei aurre egiteko aurkitu duen modurik egokiena da arazoak saihestea. Horregatik bere karguari legozkiokeen ohore eta ardura guztiak alde batera utzita, nahiago izan du Oibarko Santxaren bila joan: hori baitzen bere gaztaroko maitalea, eta, gidoiak hala eskatuta, berpiztu berria.
2012
‎Baina hori guztia alde batera utzita, maiatzaren erdialdea edo izango zen, hamaseia edo, iruditzen zait, nire egurrezko egutegi errukarriak erakusten zidanaren arabera; bada, maiatzaren hamaseia izango zen, esaten ari nintzen bezala, eta egun osoan haize erauntsi ikaragarria egin zuen, tximista eta trumoi ugari eta guzti. Hurrengo gaua ere ikaragarria izan zen.
‎Ez du pausoa bere bidetik okertuko, ezta printze batengatik ere; are gehiago, benetan beldurtuta bazaude, onena duzu beste aldera begiratu eta aurrera egitea. Izan ere, haren aurrean jarri eta mugitu gabe hari begira geratzen bazara, iraintzat hartuko du; eta zerbait bota edo jaurtitzen badiozu, eta harekin jotzen baduzu, zure behatza baino handiagoa ez den makila izanda ere, iraintzat hartuko du, eta, bere ohoreari egindako kaltea garbitzeko, bere zeregin guztiak alde batera utziko ditu mendekua lortu arte. Hori da lehenengo ezaugarria; bigarrena, berriz, hura iraintzen baduzu, ez zaituela, ez gau eta ez egun, mendekua lortu arte bakean utziko, eta atzetik joango zaizula, batera eta bestera, harrapatu arte.
‎Pentsatzen hasi nintzen ontzitik niretzat erabilgarriak izango ziren gauza asko hartu behar nituela, batez ere hagak, sokak, haize oihalak eta lehorrera eraman nitzakeen beste zenbait gauza; eta erabaki nuen, ahal banuen, ontzira beste joan etorri bat egitea. Eta lehenengo ekaitzak ontzia txiki txiki egingo zuela jakinda, erabaki nuen ontzitik gauza guztiak atera arte beste eginkizun guztiak alde batera uztea. Gero, batzarra egin nuen, esateko modu bat da, neure buruarekin egin bainuen, ontzira joatean berriro ala eraman edo ez erabakitzeko; oso zaila zirudien ordea, eta, aurrekoan bezala, itsasbehera zenean ezer gabe joatea erabaki nuen.
‎Ez nuen bihotz zirrara makala izan haren ondorioz, eta, ekaitza amaitu ondoren, eraikuntza lanak, babestekoak eta beste lan guztiak alde batera utzi, eta sutautsa poltsa eta kutxetan banatzeari ekin nion. Sorta txikitan jarri nuen, baldin eta ezer gertatuko balitz sutauts guztia batera erre ez zedin, eta sortak elkarrengandik bereizita jarri nituen, batetik bestera sua ez hedatzeko.
‎Badirudi, hitzaurrean dioenez, sinetsirik zegoela, inguruko erriek itzen burrunbarekin, soiñuarekin etsitzen dutela askotan? eta euskaldunok sasarte eta hostraila guztiak alde batera utzirik, alera edo mamira joaten garela (Mendiguren 1988: 39).
Horiek guztiak alde batean utzi eta bestelako arrazoiei erreparatuz gero, ikuskaritzan sartuko balitz gertuago egongo litzateke Inas don Miguelengandik, eta baliteke, aukera bat da, hark aitaren arrastoren bat aurkitzen eta jarraitzen laguntzea: dagoen lekuan hainbeste urtean egonda, ez dirudi ezinezkoa gainerakoek galarazita dituzten iturrietara jotzeko moduren bat izatea hark.
‎Tragediaren muinera joz, heriotzarekiko maitasunaren apologia egiten da; horixe dugu iragankortasunaren kultua, zalantza barik. Hala ere, elementu serio guztiak alde batera utzita, ipuina erakargarria izateko arrazoia ipuina bera mugitzen den espazio sinboliko metaforikoetan datza.
‎" Esaten nuen orduan irakasle izatea zela zortzi goiz emanaldi segidan egitea une batetik bestera zure aurka jar daitekeen jende multzo baten aurrean. Orain esango nuke, ordea, ez baldin badira zure aurka jarri izan dela guztiz alde batera uzten zaituztelako. Gaur egungo ikasle gazteek isilik eta adi egotea ez dute aintzat hartzen.
2013
‎Familia, opariak, bazkari eta afari oparoak... Hau guztia alde batera utzi gabe, Aretxabaletak kaleak Gabonei zabalduko dizkie.
‎" Emakumeek eta gizonezkoek aukera berdinekin festaz gozatzeko egunak izatea lortu nahi dugu". Horretarako ematen dituzten gomendioen artean daude: bateragarritasunez jokatzea," etxeko lanak eta zaintza lanak etxeko emakume eta gizonezkoen artean partekatuz, denok festaz gozatzeko aukera izateko"; emakumeei eta gizonezkoei egozten zaizkien ohiko rolak gaintzea," ekintza guztietan emakumeek eta gizonek parte hartuz"; jarrera sexistarik gabe aritzea," emakumeak bigarren mailan lagatzen dituzten jarrera guztiak alde batera lagata, –hala nola, emakumeak objektu gisa aurkezten dituzten komentarioak eta ekintzak–, eta sexualitate arrazoiengatik inor gutxietsi gabe –homofobia eta transfobia barik–; eraso sexistarik gabe jardutea; eta baita erantzukizunez ere.
2014
‎Esan beharra dago, inertzia hori gugandik urruntzea gure esku dagoela, teologia eta filosofia guztiak alde batera utzita, eta horretarako, askotan oso konplikatua egiten zaigula geure buruarekin zintzoki jokatzea. Eta horixe eta ez beste ezer izango litzateke askatu beharreko korapiloa.
‎Halako burutazioak eragin dizkit Tabernaren eleberriak. Bestela, hori guztia alde batera utzita, nik esango nuke gazteentzako literatura dela. Mikel eta bere lagunen istorioari ondo deritzot 18 urte bitarteko gazteentzat gogora ekarri dit eskolan Jon Arretxeren Ostiralak irakurtzeko agindu zigutenean, Tabernarena behintzat kalitate handiagokoa da, uste baitut hura izan daitekeela" garaia" pertsonaia hauek guztiek esperimentatzen dutenarekin arratsalde entretenigarri bat pasatzeko.
‎Hala ere, zerbait aurreratu egin da: azaleko literatura guztia alde batera utzi zen, eta, ondorioz, kaltegarriak izan ez arren, dieta baztertu egin zuten, osasungarriak ez izateko aitzakiarekin. Adituek hesteak osasunean duen eragina, jateko gogoa eta horrekin lotutako nahasmenduak aztertu zituzten, baita gozoa jateko beharra ere.
‎Honek aurrekaririk gabeko arraskasta suposatuko luke, herritarren elkarbizitza erraztuz, eredugarria izan, hainbat buruauzte eta diru aurreratuko genuelarik. Baina BILDU ARALARrek zentzuko argudio guztiak alde batera utzi eta erradikalismo politikoa eta inposaketaren bidea hartu zuen. Zergatik ez atzera egin, guztion onerako bada?
2015
‎Azken ondorioa, azpimarragarriena, hauxe da: gehiengoa diren gainontzeko alderdiak adostasunera ailegatu dira eta elkarbizitza arriskuan jartzen zuen diskurtsoaren aurrean batu dira, tartean egon zitezkeen zailtasun guztiak alde batera utziz. Nire aldetik eskerrak eta zorionak alderdi guzti horiei, egin dutenagatik eta erakutsi duten ausardia eta eskuzabaltasunagatik.
‎Aitortu behar dut duela urte batzuk arte, Gabonetako jaiak hurbiltzen hasten zirenean, ardo berriak, bitxiak eta desberdinak bilatzeko gogoa izaten nuela eta ahalegin izugarria egiten nuela. Azken urteotan, baina, nire dinamika erabat aldatu da, eta lasaiago ari naiz, urduritasun eta antsietate irrazional haiek guztiz alde batera utzita; konturatu bainaiz urteko edozein unek merezi duela horrenbesteko esfortzu, edo gehiago, neure buruari omenalditxo eta gozamenerako tartea eskaintzeko.Nire barnean antsietate hura baretu bada ere, Gabonetako oporraldi honetan ezin ukatu aurkikuntza enologikorik egin ez dudala. Kasualitatez izan da, baina hortxe dago, merezi du, eta horregatik dakart hona denek ezagutzeko.Sideral 1 da ardoaren izena, eta Bodegas Siderales upategiarena da, hain zuzen ere.
‎Eskuburdinak, antifazak, olio poteak eta beraien larru kontu lizunetarako erabili bide zituzten trepeta haiek guztiak alde batera egin zituen esku batez zakar. Kaxa barruan, izan ere, polaroid tankerako argazkiak zeuden.
‎Lurrundu egiten zen izan behar eta egin behar hedakor, dirdiratsu, ozen hura guztia; eta murriztu egiten zinen, gorentasunez, zu zeu bihurtu arte, ziri formako ilunpe bat, besteentzat ikusezina. Nahiz puntua egiten jarraitu, tente eserita, horrela sentitzen zen; eta lotura guztiak alde batera utzitako bere nortasuna libre zen abenturarik bitxienetarako. Une batez bizia urperatzen zenean, esperientziak amaigabea zirudien.
‎Goiz goizetik nabari da halako kilika berezi bat, beste jolas guztiak alde batera utzita. Altxorraren bila, jardun baitute, taldeka bilduta, goiz osoan zehar.
‎Etsipenari aurre eginda, inozokeria guztiak alde batera uzten saiatu zara. Zure aulkiak ez dauka ez uhalik ez elektrizitaterik.
‎Pentsa liteke gauzek bestela izan behar zutela Nafarroan, erresuma beregaina izan zelako 1512ra bitartean. Han ere, ostera, euskara guztiz alde batera utzi, eta latinetik erromantzera egin zen jauzia. Aspaldi erakutsi zituen José María Lacarrak (1957:
‎Emaiozu argia, honetan dela bere on guztia ikus dezan, eta lagun txarretatik urrundu dadin; gauza handi handia da gauza hauetan ari direnekin harremana izatea; ez bera dagoen egonlekuetan daudenen ondora joatea soilik, baita hurbilago sartu direla uste duenen ondora joatea ere; bada, laguntza handia izango du, eta haiekin hainbeste tratatzeak beraiekin batera sartzea ekar dezake. Egon dadila beti erne, mende hartzen ez uzteko; izan ere, deabruak, lehen bizilekura itzultzea baino bizia, atsedena eta eskaintzen dion guztia alde batera uztea nahiago duela, erabaki sendoaz ikusten badu, askoz ere lehenago utziko du bakean. Izan dadila ausarta eta ez ahuspez edaten jartzen zirenetakoa, gerrara zihoazenean, ez naiz gogoratzen norekin, baina buruan sar dezala deabru guztien aurka gudukatzera doala eta ez dagoela gurutzearenak baino arma hoberik.
‎8 Guri begitanduko zaigu, erlijioko abitua soinean daramagunok eta geure borondatez hartu genuenok eta Beragatik munduko gauza guztiak eta geneukana alde batera utzi genuenok (san Pedroren sareak badira ere, daukana ematen duenak nahiko ematen duela uste izango du), horrekin dena eginda dagoela. . Jarrera ona da oso, hartan irauten badu eta lehen egonlekuetako zomorro artean berriro sartzen ez bada, gurariz baizik izan ez arren; ez baitago zalantzarik biluztasun honetan eta guztia alde batera uztean irauten badu, lortuko duela nahi duena. Baina, eta begira diotsuedan hau, bere burua zerbitzari gizagaixotzat izatekotan, san Paulok dioenez, edo Kristok?
‎–Hori ez dakit nik; baina badakit egia dela diodana. Min ematen du ahalmenak geldiaraziak dauden otoitza ez denean, halakoa denean igaro arte ez baita inolako minik sentitzen; baina nahiko gaitz litzateke eragozpen honengatik guztia alde batera utziko banu. Eta, horrela, ez da ongi pentsamenduak direla-eta asalda gaitezen ezta haiek aintzat har ditzagun ere; deabruak jartzen baditu, horrekin amaituko dira; eta Adamen bekatutik geratu zitzaigun miseriatik beste askorekin batera datorrena bada, egiaz denez, izan dezagun pazientzia eta eraman dezagun Jainkoaren maitasunagatik, jatera eta lo egitera ere, ezinbestean, beharturik baikaude, eta ez da hori lan txikia.
‎13 Ez dut beste gauzarik ulertzen ezta ulertu nahi ere, aldi laburreko otoitza baizik, berehala antzematen diren ondorio oso handiak eragiten dituena (Jainkoari poz ematearren guztia alde batera uzteko ondorioak eragitea ezinezkoa da maitasun indar bizirik gabe); nik nahiago nuke hau urte luzeetakoa baino, ez baitzuen lortzen azkenean hasieran baino erabaki sendoagorik Jainkoagatik baliokoa den zerbait egiteko, gatzaren antzeko gauza txikitxoak izan ezik, pisurik ez sendotasunik ez dutenak, txori batek mokoan eramatekoak dirudienak?; hauek ez dauzkagu eragin handikotzat eta h...
‎21 Baina zertarako hitz egin dut nik, bizitza honetako gauzarik ez estimatzera berori iratzarri nahian! Berorrek jakingo ez balu bezala, edota honezkero guztia alde batera uzteko erabakia hartua eta egitez betetzeko bidean ez balego bezala! Hainbesteko hondamena ikusten dut munduan, non atseden hartzen baitut, nik esateak probetxu handiagorik egin ez arren idazten ni nekatzeak baino; esaten dudana guztia da nire aurka.
‎Oi ene arimaren Jauna eta ene ona! Zergatik ez zenuen nahi izan, arima batek Zu maitatzea erabakitzean, Jainkoaren maitasunari bere burua hobeki eskaini ahal izateko gainerako guztia alde batera uzteko ahalegina eginez, maitasun oso hau izatera igotzeko gozamena izatea. Oker esan dut:
‎Otoitza guztiz alde batera ez uzteak egin zion on handia agertzen du, eta galdua berreskuratzeko zein erremedio bikaina den. Ekin egiten du guztiek otoitzari eman diezaioten. Zein irabazi handia den dio eta, berriro uzten bada ere,
‎Italiarra, doktorea eta oso asmamen eta trebetasun handikoa. Poloniako Erreginarekin zegoela, honen etxearen gobernu osoa bere gain zuela, ez zuen agertu egundo ezkontzeko joerarik, baina San Joanen Zaldunetakoa zen; gure Jaunak dei egin zion guztia alde batera uztera, salbamenaz hobeki arduratu ahal izateko. Hainbat proba igaro zituen, belztu egin baitzuten gizon baten heriotzan parte hartzea egotziz, eta kartzelan eduki zuten bi urtean; berak ez zuen nahi izan letradurik, Jainkoa eta Jainkoaren justizia baino besterik; lekukoak zeuden ziotenak, berak dei egin ziela gizon hura hil zezaten; ia santa Susanaren zahar haiei bezala gertatu zitzaien, hau da, haietako bakoitzari non zegoen une hartan galdeturik, batak erantzun zuen ohean eserita zegoela; besteak, berriz, leihoan zegoela; azken batean, gezur beltza zela aitortu zuten, eta berak esan zidan, zigortu ez zezaten haiek askatzea dirutza handia kosta zitzaiola, bere kontra ari zena bera eskuetara etorri zitzaiola bere buruaren aurka parte ematera, eta horrexegatik egin zuela ahal zuen guztia hari kalterik ez egiteko.
‎30 Ospitale hau haren etxetik oso urruti zegoen. Ia egunero bisitatzen gintuen maitasun handiz eta behar genuen guztia bidaltzen zigun; horregatik hainbat hitz iraingarri botatzen zizkioten aurpegira; hain adore handia izan ezik, nahiko izango zen guztia alde batera uzteko. Hark jasaten zuena ikusteaz nahiko atsekabe hartzen nuen nik.
‎16 Jaunak beretzat nahi zuenez gero, maitasun hau kenduz zihoakion eta guztia alde batera uzteko gogoa piztuz. Garai honetan, salbamena lortzeko desirak eta hartarako biderik hoberenak bilatzeak, erakartzen zuen soilik; munduko gauzetan sartua egonik, betikoa dena bilatzeaz ahaztuko zela uste baitzuen; jakinduria hau, amaitzen ez dena nola irabazi bilatzea, Jainkoak isuri zuen beragan oso gazte zela.
‎egin behar dutena nik hain kontu handiz eta maitasunez begiratzen dudala deritzadanez gero, niri kasu egin ezik ez dutela egiten behar dutena iruditzen zaidala, eta alfer alferrik nekatzen naizela. Eta hau da haserrearazi ninduena, guztia alde batera utzi nahi izateraino, diodanez, ez zela ezer lortzen iruditzen baitzitzaidan, egia denez. Hala ere, hain handia da maitasuna, non ez bainuke etsiko, eta beraz, ez dago honetaz beste esatekorik.
‎2 Gure Jaunak seme alabak emango zizkiola idatzi niola dioenari dagokionez, orain berresten dut eta izango dituela itxaro dut Haren Maiestateagan. Nik ez diet inoiz kasu handirik egin Pedro Ahumadak zituela zioen asmoei, eta orain ere ez diet egiten?, eta hain nago aspertua horietaz, non, kontzientzian jarri ezean, guztia alde batera utziko bainuke, eta halaxe nuen erabakirik, baina Perálvarezek esan zidan berorri mindurik nagoela irudituko zitzaiola, San Joserenari zegokion negozioa zelako.
‎Otoitza guztiz alde batera ez uzteak egin zion on handia agertzen du, eta galdua berreskuratzeko zein erremedio bikaina den. Ekin egiten du guztiek otoitzari eman diezaioten. Zein irabazi handia den dio eta, berriro uzten bada ere, on handi honetaz garai batez baliatzea onura handikoa dela.
‎Kalean eta espetxean jarduera fisikoak esanahi ezberdina hartzen duela dirudi, espetxean jarduera fisikoa askatasuna irudikatzen duen oihalez janzten baita. Espetxean daudela ahaztu eta jolastu baino ez dute egiten, gainontzeko guztia alde batera utzita. Berdin zaie hiltzaile, lapur edo trafikoarengatik kondenaturik dauden pertsonekin aritzea, jokatzea baitute helburu.
‎Aita hil eta gero, jende guztia alde batera utzi nuen.
2016
‎Bai kontzertuan eta baita tailerretan ere, jasotako harrera sinestezina izan da. Milaka kilometrok banatzen gaituzte amerikarrengandik, baita hizkuntza eta ohitura ezberdinak ere, baina kulturak ezaugarri horiek guztiak alde batera utzi eta guztiak elkartzen gaituela esan dezaket. Eta musikak are eta gehiago, horrelakoetan baieztatzen baita musika hizkuntza unibertsala dela.
‎kutsatzen. Green Media Solutions aholkulari taldearekin batera, argiztapen guztiarentzat biodiesela erabili zuten; lan-taldea eta material guztia alde batetik bestera mugitzeko kotxe hibridoak eta bizikletak; plastikozko botilak guztiz debekatuta zeuden, aluminiozko termo berrerabilgarriak erabili zituzten horien ordez; ontziteria guztia biodegradagarria zen; dekoratuek sorturiko hondakinen %51 berrerabili eta gainerako %49 birziklatu zuten; eta materia organiko gehiena konposta egiteko erabili zuten.
‎Mutikoak irribarre egin du kontuak grazia egin diolako. Eta, lotsa guztiak alde batera utzita, ordura arte isilpean gordetako sekretua aitortu dio neskatoari:
‎Galdera horietako azkena egin ondoren, G. G. Simpson zoologo bikainak hauxe esan zuen: ‘Orain nabarmendu nahi dut galdera horri erantzuteko 1859 baino lehen egindako ahalegin guztiek ez dutela inolako baliorik, eta hobe dugula guztiz alde batera uzten baditugu’" (29). Oso posible da norbaitzuentzat biologiak eta zoologiak bizitzaren zentzuaren erantzunen bat edukitzea, baina haiek beraiek zientzia gisaez galdera hori, ez horri erantzuteko asmorik ukan gabe.
‎Agerrek 1948.etik eta hil bitartean igorri zituen kolaborazioak Pregon era, bertan agerrarazi zituen kolaborazioak bi motatakoak izan zirela, hau da, euskaraz taxutu olerki lan guztiak alde batetik, eta gaztelaniaz eman zituen iritziak zein saio jakingarriak bestetik. Poesiak ugari izan ziren, eta guztietan gaztelaniazko itzulpen askea eskaini zigun:
2017
‎Merkatariok egunerokoan dendako zereginetara gaude, eta gure lehentasuna bezeroak dira. Dendara bezeroa etorriz gero, beste guztia alde batera utzi behar da, eta geratzen zaigun denbora tarte horretan segitzen dugu Stock Azokarako prestakuntzekin. Merkatari bakoitzak baloratu behar du zer geratu zaigun atzera, prezioak ere zehaztu egin behar dira...
‎(27 or.). hori eraldatu ezean, noski, nahi eta ezin horien artean irautea beste irtenbiderik ez dago. Dena dela ere, hori guztia alde batera utzita, begi bistakoa dena Carla eratzen duen desira da, ni poetikoa erdiesteko desira, alegia, Gortari komikigileak irrika sutsu eta eutsiezin modura bizi duena. Eta, Derridak dioen bezala, desira hori ez da inondik ere baztergarria, desira hori izateko desira baita, munduan nor izateko desira, alegia, eta horrekin batera mundua izendatu, ezagutu, bizigarri egiteko desira.
‎Xehetasun gehiago Juan Ignacio Pérez Iglesiasen eskutik: . Euskararen aldeko jarduera eta sustapena euskal nazio identitatearekin lotzean, nahi gabeko jokaera dela sinetsi nahi dut, beste nazio identitate bateko kide sentitzen diren guztiak alde batera baztertzen dira? 415.
‎Myrak handik ordu betera edo, deitu zidan. Gero nire gelara etorri eta berriro hoska zen, ia ohe guztia alde batera botatzeraino ni astinduz. Eta hala ere alferrik, jakina.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia