Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 39

2000
‎Hitzik gabe ere otoitz egin daiteke ekin dio berriro ere Rubenek. Toki bakarti eta isil batean eseri, arnasa sakon hartuz erlaxatu, eta zu nor zaren, zein izen duzun, hitzak, pentsamenduak eta distraitu zaitzakeen guztia alde batera uzten saiatzen bazara, azkenean zure bihotzaren taupadak besterik ez duzu entzungo, eta odola zure zainetan barrena nola dabilen sumatu. Orduan inoiz baino kontzienteago egingo zara existentziaren mirariaz, argi baino argiago ohartuko zara zure baitan dagoen bizitzaz, bizitzaren misterioaz.
2003
‎Eta une honetan koiunturak zailtzen badu ere, ziur gaude boto horiek bere kokagune naturalera itzuliko direla. 95az geroztik gatazka politikoa gainditzeko indarkeria eta horren inguruko guztia alde batera uztea eskatzen ari gara. Guk emandako pausoak, une batzuetan zailak izan direnak eta norabide aldaketa bat markatu dutenak, ez ditugu eman emaitza elektoralei begira.
2004
‎Badirudi arrazoi horiek gutxi direla; baina, egia esan, funtsezkoak ere badira. Gainera arrazoiak ezin dira baztertu, epai irmoa betearaztea ez delako eragiketa automatikoa, eta, horrekin batera, ez delako zentzuzkoa epaia eman eta hori irmo denetik epaiaren betearazpena eskatu bitartean jasotako guztia alde batera uztea.
2005
‎Dantzak Euskal Herrian kaos totala bizi du. Eta dantzariak teknikoki gero eta txarragoak dira, ez dutelako interesik dantzara dedikatu eta inguruko guztia alde bat uzteko, sakrifikatzeko.
2008
‎Europarekin alderatuta gastu sozialaren arloan daukagun aldea larriagoa da gastua zertara bideratzen den jakinda, izan ere gastu soziala kapitala indartzera bideratzen baita, horretarako kapitalak eskatzen dituen azpiegiturak erabiliz; hau da, irabazizko jarduerei diru-laguntzak emanez eta osasuna, hezkuntza, etxebizitza eta, azken batean, gizarte babesarekin lotutako guztia alde batera utziz.
‎Segur aski kontu guztiak esango nizkion sendagileari, beldurrez akabatzen bainengoen kapitainak, bere aitorpenez damututa, nirekikoak egingo ote zituen. Baina gauzak bestela gertatu ziren, aita hil egin baitzen bat batean gau hartan bertan, eta horrekin gainerako guztia alde batera geratu zen. Gure atsekabe ezinbestekoak, auzokoen bisitek, hiletarako prestaketek, eta bitarte horretan ostatuan egin beharreko guztiak hain eduki ninduten lanpetuta non ez bainuen ia astirik izan kapitainaz pentsatzeko, are gutxiago haren beldurrez ibiltzeko.
2009
‎Baina frogak hor zeuden, begien aurrean, negarrez, mukiak sofan utziz, argazki albumak apurtzen eta izeba Garaziren lerdea jarioarazten. Bizitza hutsal samarra izango zutela imajinatzen zuen Goiok, bestela ezin zuen ulertu oraindik gazteak izanik beren existentzia umez betetzeko grina zoro hori, beste guztia alde batera utzita.
‎Eta politika egiteak ez du esan nahi bakarrik bide politiko soilen aldeko apustua egiten dugula; politika egiteak esan nahi du egunerokotasunean eguneroko gaiei erantzun zehatzak ematea. Eta errepresioaren aurkako borrokak edo borroka nazionalak beste guztia alde batera uztea. Ezkerreko alternatiba abertzalea eraginkor egin behar dugu gaur.
‎Apaizak ere kutsatuak dira, eta nola! Badute euren ikasgaietan asignatura bat deritzana teologia historiko kritikoa, eta bertan arrazoi ilustraturen baten izenean joera dago arrazoi materialista huts horretatik errebelazioaren historian gertatzen diren seinale eta beste guztia alde batera uzteko, korresponditzen ez delako materialismo huts horrekin. Eta beraz joera dago, hala jarraituz gero, fedea asko galtzeko ere.
2010
‎Ustekabean gertatu zen hori eta horrela igaro ziren hilabete batzuk. Israel bera ere nahiko larri jarri zen Irakek, lotsa guztia alde batera utzita, Israelen aurka misilak jaurti zituenean. Zorionez, Israelek ez zion erantzun uste zen neurrian.
2014
‎Hala ere, zerbait aurreratu egin da: azaleko literatura guztia alde batera utzi zen, eta, ondorioz, kaltegarriak izan ez arren, dieta baztertu egin zuten, osasungarriak ez izateko aitzakiarekin. Adituek hesteak osasunean duen eragina, jateko gogoa eta horrekin lotutako nahasmenduak aztertu zituzten, baita gozoa jateko beharra ere.
2015
‎Emaiozu argia, honetan dela bere on guztia ikus dezan, eta lagun txarretatik urrundu dadin; gauza handi handia da gauza hauetan ari direnekin harremana izatea; ez bera dagoen egonlekuetan daudenen ondora joatea soilik, baita hurbilago sartu direla uste duenen ondora joatea ere; bada, laguntza handia izango du, eta haiekin hainbeste tratatzeak beraiekin batera sartzea ekar dezake. Egon dadila beti erne, mende hartzen ez uzteko; izan ere, deabruak, lehen bizilekura itzultzea baino bizia, atsedena eta eskaintzen dion guztia alde batera uztea nahiago duela, erabaki sendoaz ikusten badu, askoz ere lehenago utziko du bakean. Izan dadila ausarta eta ez ahuspez edaten jartzen zirenetakoa, gerrara zihoazenean, ez naiz gogoratzen norekin, baina buruan sar dezala deabru guztien aurka gudukatzera doala eta ez dagoela gurutzearenak baino arma hoberik.
‎8 Guri begitanduko zaigu, erlijioko abitua soinean daramagunok eta geure borondatez hartu genuenok eta Beragatik munduko gauza guztiak eta geneukana alde batera utzi genuenok (san Pedroren sareak badira ere, daukana ematen duenak nahiko ematen duela uste izango du), horrekin dena eginda dagoela. . Jarrera ona da oso, hartan irauten badu eta lehen egonlekuetako zomorro artean berriro sartzen ez bada, gurariz baizik izan ez arren; ez baitago zalantzarik biluztasun honetan eta guztia alde batera uztean irauten badu, lortuko duela nahi duena. Baina, eta begira diotsuedan hau, bere burua zerbitzari gizagaixotzat izatekotan, san Paulok dioenez, edo Kristok?
‎–Hori ez dakit nik; baina badakit egia dela diodana. Min ematen du ahalmenak geldiaraziak dauden otoitza ez denean, halakoa denean igaro arte ez baita inolako minik sentitzen; baina nahiko gaitz litzateke eragozpen honengatik guztia alde batera utziko banu. Eta, horrela, ez da ongi pentsamenduak direla-eta asalda gaitezen ezta haiek aintzat har ditzagun ere; deabruak jartzen baditu, horrekin amaituko dira; eta Adamen bekatutik geratu zitzaigun miseriatik beste askorekin batera datorrena bada, egiaz denez, izan dezagun pazientzia eta eraman dezagun Jainkoaren maitasunagatik, jatera eta lo egitera ere, ezinbestean, beharturik baikaude, eta ez da hori lan txikia.
‎13 Ez dut beste gauzarik ulertzen ezta ulertu nahi ere, aldi laburreko otoitza baizik, berehala antzematen diren ondorio oso handiak eragiten dituena (Jainkoari poz ematearren guztia alde batera uzteko ondorioak eragitea ezinezkoa da maitasun indar bizirik gabe); nik nahiago nuke hau urte luzeetakoa baino, ez baitzuen lortzen azkenean hasieran baino erabaki sendoagorik Jainkoagatik baliokoa den zerbait egiteko, gatzaren antzeko gauza txikitxoak izan ezik, pisurik ez sendotasunik ez dutenak, txori batek mokoan eramatekoak dirudienak?; hauek ez dauzkagu eragin handikotzat eta h...
‎21 Baina zertarako hitz egin dut nik, bizitza honetako gauzarik ez estimatzera berori iratzarri nahian! Berorrek jakingo ez balu bezala, edota honezkero guztia alde batera uzteko erabakia hartua eta egitez betetzeko bidean ez balego bezala! Hainbesteko hondamena ikusten dut munduan, non atseden hartzen baitut, nik esateak probetxu handiagorik egin ez arren idazten ni nekatzeak baino; esaten dudana guztia da nire aurka.
‎Oi ene arimaren Jauna eta ene ona! Zergatik ez zenuen nahi izan, arima batek Zu maitatzea erabakitzean, Jainkoaren maitasunari bere burua hobeki eskaini ahal izateko gainerako guztia alde batera uzteko ahalegina eginez, maitasun oso hau izatera igotzeko gozamena izatea. Oker esan dut:
‎Italiarra, doktorea eta oso asmamen eta trebetasun handikoa. Poloniako Erreginarekin zegoela, honen etxearen gobernu osoa bere gain zuela, ez zuen agertu egundo ezkontzeko joerarik, baina San Joanen Zaldunetakoa zen; gure Jaunak dei egin zion guztia alde batera uztera, salbamenaz hobeki arduratu ahal izateko. Hainbat proba igaro zituen, belztu egin baitzuten gizon baten heriotzan parte hartzea egotziz, eta kartzelan eduki zuten bi urtean; berak ez zuen nahi izan letradurik, Jainkoa eta Jainkoaren justizia baino besterik; lekukoak zeuden ziotenak, berak dei egin ziela gizon hura hil zezaten; ia santa Susanaren zahar haiei bezala gertatu zitzaien, hau da, haietako bakoitzari non zegoen une hartan galdeturik, batak erantzun zuen ohean eserita zegoela; besteak, berriz, leihoan zegoela; azken batean, gezur beltza zela aitortu zuten, eta berak esan zidan, zigortu ez zezaten haiek askatzea dirutza handia kosta zitzaiola, bere kontra ari zena bera eskuetara etorri zitzaiola bere buruaren aurka parte ematera, eta horrexegatik egin zuela ahal zuen guztia hari kalterik ez egiteko.
‎30 Ospitale hau haren etxetik oso urruti zegoen. Ia egunero bisitatzen gintuen maitasun handiz eta behar genuen guztia bidaltzen zigun; horregatik hainbat hitz iraingarri botatzen zizkioten aurpegira; hain adore handia izan ezik, nahiko izango zen guztia alde batera uzteko. Hark jasaten zuena ikusteaz nahiko atsekabe hartzen nuen nik.
‎16 Jaunak beretzat nahi zuenez gero, maitasun hau kenduz zihoakion eta guztia alde batera uzteko gogoa piztuz. Garai honetan, salbamena lortzeko desirak eta hartarako biderik hoberenak bilatzeak, erakartzen zuen soilik; munduko gauzetan sartua egonik, betikoa dena bilatzeaz ahaztuko zela uste baitzuen; jakinduria hau, amaitzen ez dena nola irabazi bilatzea, Jainkoak isuri zuen beragan oso gazte zela.
‎egin behar dutena nik hain kontu handiz eta maitasunez begiratzen dudala deritzadanez gero, niri kasu egin ezik ez dutela egiten behar dutena iruditzen zaidala, eta alfer alferrik nekatzen naizela. Eta hau da haserrearazi ninduena, guztia alde batera utzi nahi izateraino, diodanez, ez zela ezer lortzen iruditzen baitzitzaidan, egia denez. Hala ere, hain handia da maitasuna, non ez bainuke etsiko, eta beraz, ez dago honetaz beste esatekorik.
‎2 Gure Jaunak seme alabak emango zizkiola idatzi niola dioenari dagokionez, orain berresten dut eta izango dituela itxaro dut Haren Maiestateagan. Nik ez diet inoiz kasu handirik egin Pedro Ahumadak zituela zioen asmoei, eta orain ere ez diet egiten?, eta hain nago aspertua horietaz, non, kontzientzian jarri ezean, guztia alde batera utziko bainuke, eta halaxe nuen erabakirik, baina Perálvarezek esan zidan berorri mindurik nagoela irudituko zitzaiola, San Joserenari zegokion negozioa zelako.
‎Kalean eta espetxean jarduera fisikoak esanahi ezberdina hartzen duela dirudi, espetxean jarduera fisikoa askatasuna irudikatzen duen oihalez janzten baita. Espetxean daudela ahaztu eta jolastu baino ez dute egiten, gainontzeko guztia alde batera utzita. Berdin zaie hiltzaile, lapur edo trafikoarengatik kondenaturik dauden pertsonekin aritzea, jokatzea baitute helburu.
‎Aita hil eta gero, jende guztia alde batera utzi nuen.
2016
‎kutsatzen. Green Media Solutions aholkulari taldearekin batera, argiztapen guztiarentzat biodiesela erabili zuten; lan-taldea eta material guztia alde batetik bestera mugitzeko kotxe hibridoak eta bizikletak; plastikozko botilak guztiz debekatuta zeuden, aluminiozko termo berrerabilgarriak erabili zituzten horien ordez; ontziteria guztia biodegradagarria zen; dekoratuek sorturiko hondakinen %51 berrerabili eta gainerako %49 birziklatu zuten; eta materia organiko gehiena konposta egiteko erabili zuten.
2017
‎Merkatariok egunerokoan dendako zereginetara gaude, eta gure lehentasuna bezeroak dira. Dendara bezeroa etorriz gero, beste guztia alde batera utzi behar da, eta geratzen zaigun denbora tarte horretan segitzen dugu Stock Azokarako prestakuntzekin. Merkatari bakoitzak baloratu behar du zer geratu zaigun atzera, prezioak ere zehaztu egin behar dira...
‎Myrak handik ordu betera edo, deitu zidan. Gero nire gelara etorri eta berriro hoska zen, ia ohe guztia alde batera botatzeraino ni astinduz. Eta hala ere alferrik, jakina.
‎Merkatariok egunerokoan dendako zereginetara gaude, eta gure lehentasuna bezeroak dira. Dendara bezeroa etorriz gero, beste guztia alde batera utzi behar da, eta geratzen zaigun denbora tarte horretan segitzen dugu Stock Azokarako prestakuntzekin. Merkatari bakoitzak baloratu behar du zer geratu zaigun atzera, prezioak ere zehaztu egin behar dira...
2018
‎LGTBI emakumeak, Opus Deikoak, medikuak, garbitzaileak... Geure elkargunea bizikleta da, eta gainontzeko guztia alde batera uzteko gai gara. Hori izugarria da.
‎Gaur egun euskararen historiako gazteriarik prestatuena eta euskaldunena iristen ari da Euskal Herriko lantokietara eta, tamalez, eskolak euskaldundu duena lan munduak erdaldundu egiten du. Gazte euskaldun horiek erabat erdaraz funtzionatzen duen lan munduarekin egiten dute topo eta egokitu egiten dira erdal mundu horretan aurrera egiteko, ordura arte euskaraz egindako ibilbide guztia alde batera utzita. Euskal Herriko gizarteak belaunaldi berriak euskalduntzen erabilitako diru guztiak eta egindako ahalegin guztiak zapuztu egiten ditu lan munduak.
‎Eta arrazoia ematen digu, halaber, Generoko klaseek, Lehen Hezkuntzan ez ezik, etapa guztietan izan behar dutela derrigorrezkoak. Eta nerabezaroan inoiz baino derrigorrezkoagoak, orduan hasten baitira lehenago irakatsi zaien guztia alde batera uzten.
‎Gainontzeko guztia alde batera utzi du hilabete hauetan guztietan. Sasoiko emakumea da oraindik hala ere, berrogeita hamabi urte beteko ditu gaur zortzi hain justu, abenduaren hamarrean.
2020
‎Eguraldi ona hasten delarik, hilean behin gutxienez behar izaten dut mendira igo, eguraldi on hori primadera azaldu berriko giro oraindik ez horren betea eta segurua den arren. Beste guztia alde bat utzi eta, bakarrik edo besteren batekin, mendian eguna eman. Inoiz hemen goian etxe bat, etxe ttiki bat, udarako masia bat, erosi ahal izango banu, can Gentil16 deituko nioke.
2021
‎Besorik ez zidan askatzen erizainak. Etzaterakoan, burua joaten hasi zitzaidan; upel bat sentitu nintzen, bat batean barruko likido guztia alde batera doakiona. Hasperen arraro pare bat irten zitzaizkidan.
2022
‎Zerbait freskoagoa, eta engantxatzeko gaitasuna duena. Eta horrek ez du esan nahi euskalgintzak egindako lan guztia alde batera utzi behar denik, eta zerotik hasi. Uste dut badirela oraindik ere potentzialtasuna duten borroka historiko batzuk.
‎Profesionalki izugarri garatu den emakume bat, aldiz, sekulakoa. Agian ez, agian zoritxarrekoagoa da, bizitza guztia lanean pasa duelako, orduak eta orduak, bere bizitza pertsonal guztia alde batera utzita. Desmuntatu egin nahi ditugu gauza batzuk, baina gero praktikan ez dugu egiten.
‎Beste guztia alde batera utziko duzu eta kito?
2023
‎Gabriele M. Reinhardt Zer du freskagarri honek? Oro har, edari horien ontziak nahiko sinpleak dira; izan ere, salbuespenetan izan ezik, ez dute izaten arreta galarazteko moduko mezu askorik, hala nola elikadura edo osasun adierazpenak, irudiak… Nolanahi ere, komeni da, ahal den neurrian, superflua den informazio guztia alde batera uztea eta arreta benetako garrantzizkoari jartzea, hori baita etiketa osatzen duena. Izen erreala Irakurtzea komeni den lehenengo gauza salmenta izena da, normalean osagaien zerrendaren ondoan agertzen dena.
‎Urkizak uste du, esaterako, hizkuntzarekin batera kultura bat ere transmititu behar zaiela eskolako umeei: «Askotan, kultura edo hizkuntzak dakarren guztia alde batera uzten da, eta emaitza, sarri, porrota da: ikasleei belarri batetik sartzen zaie, eta bestetik ateratzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia