Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 37

2001
‎Literaturaren lilura dago, nagusiki, testuan. Gurea ez bezalako literatura baten bila abiatu da idazlea. Zein ote den gurea?
‎Oker geunden, noski. Zaharrek, zaharretan onenek, guk baino hobeki idazten zuten euskaraz, lehen eta oinarrizko hizkuntza zutelako guk ez bezalako moduan; hitz egin, noski, guk baino ederkiago egiten zuen edozein nekazarik, edozein bertsolarik, euskaraz funtsaren funtsean ederkiago zekielako. Hori, urte haietan, dagoeneko aldarrikatua zuten Altubek, Mokoroak," Sabiagak" (Apalategik), gehiegik entzungor egin bazien ere.
2002
‎Maleta, pasaportea, bisitatu beharreko toki eta monumentuetako gidak, arropa, argazki kamera eta ekipajean sartu behar ohi ditugun gainontzeko trasteez gainera, oporraldiak pasatzeko herrialdean gurea ez bezalako moneta erabiltzen baldin bada, bidaian zehar dirua nola eskuratuko dugun erabaki behar izaten dugu.
2003
‎Bukatzeko, hara: ez gara etengabeko biktimak, ez gara kulpableak, ez dugu derrigor gu ez bezalakoa den bestea, Â etsaia alegia, (ezin) garenaz
2004
‎Haurra den bezala onartzea, ordea, kosta ahala kosta onartuta ere, semea edo alaba bere buruaren jabe dela, gu ez bezalakoa dela eta balio handiko gizakia dela onartzea da.
‎Seme alaba beste gizaki bat da, independentea eta gu ez bezalakoa dela aintzat izan behar da.
‎Hauxe da, besteak beste, aurreko pasarteari darraion beste mezu bat. Euren nazio nortasunak Estatuaren abaroan zurkaiztuak dauzkaten nazio nortasunak gu ez bezalako egoeran daudela alegia. Bada, halere, euskal munduan bertan besterik pentsatzen duenik, eta zurrunbilo oroberdintzailearen uhinari beldurrik ez dionik.
2005
‎Garazi, aldiz, libratu egin zen. Gureak ez bezalakoak, gorriak ziren haren gurasoak.
2006
‎Ikerketak erakutsi duenez, Merkurio eta Eguzkia bereizten dituen distantzia baino askoz laburragoa da haien% 40 Horixe da, hain zuzen ere, ikertzaileak harritu dituen ezaugarrietako bat, planeta erraldoiak askoz errazago sortzen baitira giro hotzetan. “Uste dugu badela ozeanoz estalitako planeta mota berri bat, eta, agian, gurea ez bezalako eguzki sistemetan bizitzeko modukoak izango direnak”, esan zuen atzo Sean Raymondek. Orain arte, adituek uste zuten “Jupiter beroek” material protoplanetarioa zeramatela berekin, eta material hori sistematik kanporatzen zela, “baina ereduek ideia horiek oker zeudela adierazten dute”, erantzun zuen.
‎Zergatik dute emakumeek guk ez bezalako botoidura. Badakik hik, badakik?, Umbertok.
2008
‎a) Orotarikoetan, ikus adibidez Duvoisin-en, biltzen dituzte guk ez bezalako bihi aldeak? (Lab, 131).
‎Abantailak? Enpresa nagusia merkeagoa da, eta, batez ere, hobeto ezagutzen dituzte gakoak eta tokiko balio sistema, batzuetan gurea ez bezalakoa. Erbesteratutako kudeatzaileek ia esklusiboki zuzendu dituzten enpresa filialen esperientziak erakusten du, batzuetan, pertsona horiek ez dituztela herrialde horretako negozioaren oinarrizko alderdi batzuk hartzen Aguilar-ek adierazten duen bezala, eta jatorrizko herrialdeko arrakasta formulak erreproduzitzen dituzte, ez baitira beti aplikagarriak.
2009
‎Agian, udako oporraldian kanpora bidaiaren bat egiteko asmoa izango duzu. Gaur egun ez dago aparteko arazorik, baina ez da ahaztu behar bidaiatzeak batez ere gurea ez bezalako gizarte edo leku batera aldez aurretik kontrolatu eta aurreikusi ezin ditzakegun egoera eta baldintzekin aurrez aurre jar gaitzakeela. Komeni da informazioa eskuratzea eta neurri egokiak hartzea, osasun arazo batek udako oporraldiak izorratzea nahi ez badugu.
‎–Jendeak uste du estralurtarren espazio ontziek solidoak izan behar dutela eta metalez eginak, eta argi pila bat izango dutela gainaldean eta poliki mugituko direla zeruan, zeren eta guk horrelakoak egingo genituzke, gauza bagina. Baina estralurtarrak, existitzen badira, gu ez bezalakoak izango dira ziur aski, oso bestelakoak. Baliteke bare handiak bezalakoak izatea, edo erabat zapalak, islak bezalakoak.
‎Edozein otordu ogiarekin laguntzeko ohitura da gurea ez bezalako kulturen arteko desberdintasuna markatzen duen ohitura dietetikoetako bat. Hain zuzen, ogia, guretzat egun bakoitzerako oinarrizko eta ezinbesteko elikagai bihurtzen dena, ez da beste herri batzuentzat, arrozaren ordezko perfektua aurkitu baitute, adibidez.
‎Edo zuek duzuen hizkuntza ez dut piperrik ulertzen amorruz betetzen nau baina toleratzen dut, ze ni oso, oso tolerantea bainaiz. Edo erbesteko jendeak gureak ez bezalako ohitura (txarrak) ditu eta saiatzen naiz konprenitzen, tolerante izan behar dugu gure alabekin ezkontzen ez den bitartean. Gorde ditzala halere distantziak.
2010
‎Pertsonok, mundu arrano hau kakazten hasi ginenetik, batzartuta hartu izan ditugu erabakiak, batak besteari entzunda aberastu dugu pentsaera eta jakinduria. Asanbladetan, ukaezinezkotzat dugun arrazoia zutabe mengelekoa dela kontura gaitezke, hurkoaren bihotz begiak gureak ez bezalakoak direla, guretzat hil ala bizikoa dena ezdeusa litekeela askorentzat. Euren arrazoia nagusituko ez den beldur direnak mintzo dira asanbladen aurka.
2011
‎Baina, bazenu ere gutizia, eskas zenuke ahala. Jainkoak eman dio sagarroiari, bere indarren begiratzeko egin behar dituen gauzen asmoarekin batean, barne bat gurea ez bezalakoa. Orobat egin du Jainkoak negua, sagarroiak bezala, hazkurri eskasez, jan gabe eraman behar duten ihizi guztientzat.
2012
‎Testuinguruaz ari garenean, aldartea, egoera, igorlearen eta hartzailearen artean dagoen harremana adierazi nahi dugu, besteak beste. Elkarrizketetan hartzaileak guk ez bezalako pentsaera izan dezakeela eta gu ez bezala senti daitekeela baloratu behar dugu beti. Transmisioa Ahozko mezuetan, hitzik gabeko komunikazioko baliabideak erabiltzen dira beti, hala nola keinuak, buru mugimenduak, esku mugimenduak, etab. Baliabide horietako batzuk nahita erabiltzen dira, eta beste batzuk bat batean ateratzen dira.
‎Adieraz ezazu honako baieztapen hau egia ala gezurra den, eta arrazoi ezazu erantzuna: . Hartzaileak guk ez bezalako pentsaera izan dezakeela baloratu behar dugu beti.?
2014
‎Indarkeriazko lapurreta hutsa zen, hilketa larriagotua, neurri handietan burutua, eta gizonak hartara itsumustuan joanez, ilunpeei erasotzen dietenei dagokien bezalaxe. Lurraren konkista, azken finean esan nahi duena lurra kentzea guk ez bezalako azal kolorea edo sudur zapalxeagoa dutenei, ez da horren gauza polita ber bertatik ikusten baduzu. Ideiak bakarrik salbatzen du.
2015
‎hots egin zionean Giddins andereñoari, gaixoa ia bertan geratu zen zerraldo. Baina, orduan, berehala senarraren alde jarriz munduko Giddins tuntun guztien aurka, senarrari besoa apur bat estutuz aldapan gora azkarregi zihoala adierazi nahian, eta unetxo batez gelditu beharra zeukala satorren lur piloak berriak ote ziren ikusteko, orduan, pentsatu zuen, behera makurtuz, senarraren adimen bikainak gureak ez bezalakoa izan behar du. Berak ezagututako gizon bikain guztiak, pentsatu zuen, untxiren bat sartu zela iritzita?
2016
‎Eskolak badu horretan ere zer egina, eta ez dago dudarik hainbat lagungarri eskaintzen dituela horretarako, nahiz eta eginkizun hori ez den, urrundik ere, eskolaren eginkizun esklusibo. e) Milaka euskaldun profesionalen bilgune eta pizgarri da eskolamundua. Beren hizkuntza osasun onean duten hiztun herriek badute gureak ez bezalako doai berezia, aldeko zein kontrako mila legek
2017
‎–Fedegabeak dituk. Gu ez bezalakoak. Ez ditiagu aldaraziko.
‎Azken hauetakoak ziren ia ia beti, eta, halako nazka eta izu apur bat eman arren, azkenerako guk geuk ere ikasi genuen ziraun zozo haiek akabatzen, makilaz goitik behera jo eta gero berriz igitaiaz edo burua moztuta. Kalean jaiotakoa zara zu, ni ez bezala, eta kontu hauek denak berriak izango zaizkizu akaso; guretzat, berriz, eguneroko jatena, egunaren argia eta gauaren iluna bezain gauza ezaguna; ez pentsa, hala ere, inor gutxietsi nahian ari naizenik, onartu beharra baitago zuek, kalekumeok alegia, kultura handiagoa duzuela beste gauza askotan, eta guk ez bezalako heziera, gizabidea. Baina arrastotik ari naiz ateratzen berriz ere.
2019
‎Litekeena da, lehen estimazio xume baten arabera, a2/ B2= %20 ingurukoa izatea. Badago aldea, gauzak horrela badira, %4tik %20ra. guk ez bezalako maisutasunez atera ditzake datu horiek Iñaki Iurrebasok: hartan saia dadin eskatzen diogu, eskuartean duen lana osatzeko eta guztion asetzeko.
2020
‎Ni eta neu bezalako jendea gerra baterako hazi ginelako eta orain ez garelako moldatzen bake garaiko gerretan? Gu ez bezalako jendea behar ote du mundu berriak?
2021
‎Aitortu behar dut ez dela leku makala gu bezalako bi mutiko koskorren presentzia susmagarria kaleetatik saihesteko, gutxienez gu ez bezalako ikasle saiatu eta zintzoek arratsaldeko bostak aldera ikastetxeetatik tropelean ospa egin arte. Gainera, auzoaren goialdean egonda ere etxartea hain meharra den ezen babesleku aparta da hiri honetako eguraldi siberiatarrari aurre egiteko.
‎Lan handia dago aurretik, asko aldatzeko, asko hobetzeko. “Ez naiz emakume librea izango emakume bat zapaldua dagoen bitartean, nahiz eta bere kateak gureak ez bezalakoak izan” (Audre Lorde).
‎Harritzekoena da pertsona horrekin gogara eta bakean sentitzen garela beti, arnasa nasai, urte luzez belztuta eta ilunduta izan den kopeta bat batean argiturik; eta behin ere ez gara aspertzen mintzatzeaz eta aditzeaz. Ohartzen gara sekula ez dugula antzeko harremanik izan gizaki batekin, denbora gutxiren buruan gizaki guztiak begitantzen baitzitzaizkigun hain kaltegabe, hain xalo eta txiki; pertsona honek, gurea ez bezalako bere ibilera horrekin eta bere soslai zorrotzarekin ondoan dabilkigun bitartean, ahalmen izugarria du guri onura eta gaitz oro egiteko. Eta, hala ere, ezin lasaiago gaude.
‎Mundua ez zaigu jada amarru higuingarri bat iruditzen, lagunez beteriko uhartetxo soil eta alai bat baizik; gure zoriak izan duen mudantza zorioneko hori ez diogu Jaungoikoari eskertzen, orain ez baitugu Jaungoikoa gogoan; ezinezkoa zaigu gogoan ezer edukitzea, ez bada ikaskideen aurpegi alaiak inguruan, goizen jario barea eta alaia, izan ditugun eta barrea eragin duten ateraldi gatzdunak; eta geure begitartea ispiluan jada ez da zerbait tetrikoa eta eragabea, ezpada ikaskideek goizez pozarren agurtzen duten bisaia. Gure sexu bereko adiskideen laguntasunak horrela eutsirik, laztura gutxiagoz begiratzen diogu beste arrazari, gurea ez bezalako sexukoak diren pertsonei; iruditzen zaigu alde batera utz genezakeela ia arraza desberdin hori, zoriontsu izan haren onespenik gabe ere; kasik desiratzen dugu geure bizialdi osoa ikaskideen artean ematea, ateraldi gatzdunak izaten eta barre eragiten.
‎Zoriontsu garenean, hotzago, burutsuago eta gure errealitatetik aldenduago sentitzen gara. Zoriontsu garenean, joera dugu gu ez bezalakoak diren pertsonaiak sortzeko, gauza bitxien argi izoztuaren azpian begiesteko; gure arima zoriontsu eta asebetetik begiak aldendu eta gupidarik gabe iltzatzen ditugu beste izaki batzuengan, gupidarik gabe, iritzi axolagabe eta krudel, ironiko eta hantustetsu batekin, fantasiak eta asmamenezko energiak gure baitan kemenez dihardutela. Aise lortzen dugu pertsonaiak asmatzea, pertsonaia franko, funtsean gu ez bezalakoak erabat, eta lortzen dugu istorio sendo eraikiak taxutzea, argi garden eta hotz baten azpian idortuak diruditenak.
‎Zoriontsu garenean, joera dugu gu ez bezalakoak diren pertsonaiak sortzeko, gauza bitxien argi izoztuaren azpian begiesteko; gure arima zoriontsu eta asebetetik begiak aldendu eta gupidarik gabe iltzatzen ditugu beste izaki batzuengan, gupidarik gabe, iritzi axolagabe eta krudel, ironiko eta hantustetsu batekin, fantasiak eta asmamenezko energiak gure baitan kemenez dihardutela. Aise lortzen dugu pertsonaiak asmatzea, pertsonaia franko, funtsean gu ez bezalakoak erabat, eta lortzen dugu istorio sendo eraikiak taxutzea, argi garden eta hotz baten azpian idortuak diruditenak. Orduan ments duguna, malkorik, larriminik eta beldurrik gabeko zorion berezi horrekin zoriontsu garenean, orduan ments duguna da harreman intimoa eta samurra izatea gure pertsonaiekin, lekuekin eta kontatzen ditugun gauzekin.
‎Jaungoikoa ez da existitzen, ezin baitzezakeen asma mundu absurdo eta higuingarri hau, amarru korapilatsu hau, non gizaki bat bakarrik baitoa goizez, behe lainoan, etxe altu altuen artean, zeinetan hurkoa bizi baita, maite ez gaituen eta ezin maita dezakegun hurkoa. Eta hurkoaren parte da, era berean, arraza higuingarri eta ulertezin hori, gurea ez bezalako sexu batekoa dena, ahalmen ikaragarria duena ongi eta gaitz oro egiteko, botere sekretu izugarri bat duena gure gain. Izango al gara inoiz arraza desberdin horren gustukoak, nor eta gu, sexu bereko adiskideek hain gutxietsiak, hain aspergarri eta ezdeustzat hartuak, denetan hain ezgauza eta baldartzat joak?
‎Bi eskuak okupaturik dituzte; ezin dute biribilkia bakar batekin zabaldu. Haien jarrera, jokabide eta keinuak gureak ez bezalakoak dira, eta, aldi berean, badute antzik: bizkarra kakotuxea, gorputza hitzen aldera makurtua, irakurlea istant batez bere mundutik atera eta bidaia bati ekiten dio begi ninien batera eta besterako mugimenduak hartaratua.
2023
‎(hau da, gu ez bezalako hiztunekin enpatia sortzea). Hortaz, betiko desagerrarazi behar ditugu euskara ez erabiltzeagatik botatako mespretxuzko iruzkinak, askotan gazteen identitatearen kontra jotzen dutenak.
‎Zeina ordurako saiatua zen niri laztan egiten. Erlatiboki luze samarra izan zen aldi hartan ere ez genuen lortu elkarren ezaguera egitea, gu ez bezalakoa zen. Egun batean, bere aitaren idazkariaren gutun bat jaso zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia