2002
|
|
Maleta, pasaportea, bisitatu beharreko toki eta monumentuetako gidak, arropa, argazki kamera eta ekipajean sartu behar ohi ditugun gainontzeko trasteez gainera, oporraldiak pasatzeko herrialdean
|
gurea
ez bezalako moneta erabiltzen baldin bada, bidaian zehar dirua nola eskuratuko dugun erabaki behar izaten dugu.
|
2006
|
|
Ikerketak erakutsi duenez, Merkurio eta Eguzkia bereizten dituen distantzia baino askoz laburragoa da haien% 40 Horixe da, hain zuzen ere, ikertzaileak harritu dituen ezaugarrietako bat, planeta erraldoiak askoz errazago sortzen baitira giro hotzetan. “Uste dugu badela ozeanoz estalitako planeta mota berri bat, eta, agian,
|
gurea
ez bezalako eguzki sistemetan bizitzeko modukoak izango direnak”, esan zuen atzo Sean Raymondek. Orain arte, adituek uste zuten “Jupiter beroek” material protoplanetarioa zeramatela berekin, eta material hori sistematik kanporatzen zela, “baina ereduek ideia horiek oker zeudela adierazten dute”, erantzun zuen.
|
2008
|
|
Abantailak? Enpresa nagusia merkeagoa da, eta, batez ere, hobeto ezagutzen dituzte gakoak eta tokiko balio sistema, batzuetan
|
gurea
ez bezalakoa. Erbesteratutako kudeatzaileek ia esklusiboki zuzendu dituzten enpresa filialen esperientziak erakusten du, batzuetan, pertsona horiek ez dituztela herrialde horretako negozioaren oinarrizko alderdi batzuk hartzen Aguilar-ek adierazten duen bezala, eta jatorrizko herrialdeko arrakasta formulak erreproduzitzen dituzte, ez baitira beti aplikagarriak.
|
2009
|
|
Agian, udako oporraldian kanpora bidaiaren bat egiteko asmoa izango duzu. Gaur egun ez dago aparteko arazorik, baina ez da ahaztu behar bidaiatzeak batez ere
|
gurea
ez bezalako gizarte edo leku batera aldez aurretik kontrolatu eta aurreikusi ezin ditzakegun egoera eta baldintzekin aurrez aurre jar gaitzakeela. Komeni da informazioa eskuratzea eta neurri egokiak hartzea, osasun arazo batek udako oporraldiak izorratzea nahi ez badugu.
|
|
Edozein otordu ogiarekin laguntzeko ohitura da
|
gurea
ez bezalako kulturen arteko desberdintasuna markatzen duen ohitura dietetikoetako bat. Hain zuzen, ogia, guretzat egun bakoitzerako oinarrizko eta ezinbesteko elikagai bihurtzen dena, ez da beste herri batzuentzat, arrozaren ordezko perfektua aurkitu baitute, adibidez.
|
2011
|
|
Baina, bazenu ere gutizia, eskas zenuke ahala. Jainkoak eman dio sagarroiari, bere indarren begiratzeko egin behar dituen gauzen asmoarekin batean, barne bat
|
gurea
ez bezalakoa. Orobat egin du Jainkoak negua, sagarroiak bezala, hazkurri eskasez, jan gabe eraman behar duten ihizi guztientzat.
|
2021
|
|
Harritzekoena da pertsona horrekin gogara eta bakean sentitzen garela beti, arnasa nasai, urte luzez belztuta eta ilunduta izan den kopeta bat batean argiturik; eta behin ere ez gara aspertzen mintzatzeaz eta aditzeaz. Ohartzen gara sekula ez dugula antzeko harremanik izan gizaki batekin, denbora gutxiren buruan gizaki guztiak begitantzen baitzitzaizkigun hain kaltegabe, hain xalo eta txiki; pertsona honek,
|
gurea
ez bezalako bere ibilera horrekin eta bere soslai zorrotzarekin ondoan dabilkigun bitartean, ahalmen izugarria du guri onura eta gaitz oro egiteko. Eta, hala ere, ezin lasaiago gaude.
|
|
Mundua ez zaigu jada amarru higuingarri bat iruditzen, lagunez beteriko uhartetxo soil eta alai bat baizik; gure zoriak izan duen mudantza zorioneko hori ez diogu Jaungoikoari eskertzen, orain ez baitugu Jaungoikoa gogoan; ezinezkoa zaigu gogoan ezer edukitzea, ez bada ikaskideen aurpegi alaiak inguruan, goizen jario barea eta alaia, izan ditugun eta barrea eragin duten ateraldi gatzdunak; eta geure begitartea ispiluan jada ez da zerbait tetrikoa eta eragabea, ezpada ikaskideek goizez pozarren agurtzen duten bisaia. Gure sexu bereko adiskideen laguntasunak horrela eutsirik, laztura gutxiagoz begiratzen diogu beste arrazari,
|
gurea
ez bezalako sexukoak diren pertsonei; iruditzen zaigu alde batera utz genezakeela ia arraza desberdin hori, zoriontsu izan haren onespenik gabe ere; kasik desiratzen dugu geure bizialdi osoa ikaskideen artean ematea, ateraldi gatzdunak izaten eta barre eragiten.
|
|
Jaungoikoa ez da existitzen, ezin baitzezakeen asma mundu absurdo eta higuingarri hau, amarru korapilatsu hau, non gizaki bat bakarrik baitoa goizez, behe lainoan, etxe altu altuen artean, zeinetan hurkoa bizi baita, maite ez gaituen eta ezin maita dezakegun hurkoa. Eta hurkoaren parte da, era berean, arraza higuingarri eta ulertezin hori,
|
gurea
ez bezalako sexu batekoa dena, ahalmen ikaragarria duena ongi eta gaitz oro egiteko, botere sekretu izugarri bat duena gure gain. Izango al gara inoiz arraza desberdin horren gustukoak, nor eta gu, sexu bereko adiskideek hain gutxietsiak, hain aspergarri eta ezdeustzat hartuak, denetan hain ezgauza eta baldartzat joak?
|