Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 296

2023
‎3438/ 2017) ezarri duenez, Tributuen Foru Arau Orokorra jurisdikzio konstituzionalaren esparrutik kanpo geratu da, Arau Orokorrak tributu zehatzik arautzen ez duelako. Hala ere, Auzitegiaren erabaki hori eztabaidatsua izan da Auzitegiaren kide batzuk boto partikularra eman baitzuten. antzeko figura, Zerga alorreko Presazko Foru Dekretu Araua izena zuena, baina gero ere erabili zen tributuen arloan uztailaren 12ko 6/ 2005 Foru arauaren 14 artikuluan oinarrituta. Foru Araua Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzkoa da eta horretan oinarritu dira abuztuaren 30eko 2/ 2022, prezioen igoerak ekarritako ondorioak konpontzeko premiazko neurriak onesten duena, edota maiatzaren 26ko 5/ 2020 eta ekainaren 15eko 3/ 2021 Foru Dekretu Arauak, Covid gaitzaren osasun krisiaren ondorioz aurrekontu eta tributu arloko neurri jakin batzuk onartzen dituztenak.
‎legeak ezarritako muga nahiz baldintzak bete arren, karga tasaren ezarpen edo aldarazpena erregelamendu bidez egin ote daiteke? Aukera hori Toki ogasunaren kasuan bakarrik onar daiteke, toki erakundeen autonomia errespetatu ahal izateko; horrela, Estatuak ezarri behar ditu toki tributuen oinarrizko osagaiak eta, gero , toki erakundeei dagokie karga tasa edo, tributua hautazkoa denetan, tributua bera ezartzea.
‎Laburbilduz, tributuak ezartzean legegileak ekonomia ahalbidea azalarazten duen inguruabarra hartu behar du kontuan (errenta edo diru sarreren bat jasotzea, ondarea edukitzea, ondasunak eskuratzea...), eta tributu betebeharpeko bakoitzaren tributu zama ahalbide horren arabera moldatu behar du. Horiek horrela, Konstituzio Auzitegiak Hiri Lurren Balio gehikuntzaren gaineko Zerga Konstituzioaren aurkakoa dela adierazi zuen, ekonomia ahalbiderik ez zegoenean ere zerga kobratzen zelako (26/ 2017, 37/ 2017 eta 59/ 2017 KAE), eta gero berriro adierazi zuen Konstituzioaren aurkakoa zela tributu zorra zehazteko sistema ez zetorrelako bat zergadunaren benetako ekonomia ahalbidearekin (182/ 2021 KAE).
‎Progresibitateak, alabaina, urrunago joan nahi du. Zerga progresiboetan, proportzionaletan bezala, ordaindu beharreko kuota gero eta handiagoa da zerga oinarria handitzen den heinean; baina horrez gain, karga tasa ere gorantz doa, zerga oinarriaren arabera.
‎Zergak edo Sozietateen gaineko Zergak kargatzen dituela. Auzitegiak zergapetze bikoitzaren argudioa bertan behera utzi eta gero , Andaluziako zergaren kasuan, onartu zuen objektu bera (lurraren edo finkaren titulartasuna) izan arren, tributuok bateragarriak izatea, euren zerga egitatea desberdina zelako. Ildo beretik jo dute Auzitegiaren epai horrek eta beste batzuk, urtarrilaren 17ko 4/ 2019 epaia kasu, Kataluniako Etxebizitza hutsen gaineko Zergari buruzkoa.
‎Zehatzago esateko, zerga egitatea gauzatzean, gehienetan tributu betebeharra sortzen da, baina gauzatze hori egitate salbuetsi antzo kalifikatu bada, salbuespena sortzen da. Administrazioak gero emango duen baimen edo aitortzeak ondorio adierazleak baino ez ditu, hau da, salbuespena aplikatzeko betekizunak bete direla adierazten du.
‎Kasu horietan, zergaldi bakoitzerako salbuespenaren sortzapena burutzen da zerga egitatea, salbuetsitako modalitatean, zergaldi horretan gauzatzen bada. Behin salbuespena sortu eta gero , ezin da ulertu hurrengo zergaldi guztietarako balio duenik, honexegatik: zergaldi bakoitza igaro arte ez dakigu egitate salbuetsia gauzatuko den ala ez, ezta egitate hori tributuaren menpe egongo den edo tributua bera izango den ere.
‎jarauntsi onartu gabea eta ondasun erkidegoak. Lehenengoak gertatuko dira pertsona bat hil eta gero jarauntsia oraindik onartu ez bada (jarauntsia onartu ondoren oraindik jaraunsleen artean banatu ez bada, jarauntsiko erkidegoaz hitz egiten da, ondasun erkidegoen pare). Jarauntsia, beraz, administratu behar da.
‎Demagun errentamenduan ematen den lokalaren titularra hil dela, eta bere testamentuan lokala hiru seme alaben artean izatea agindu duela, hiru zati berdinetan bakoitzarentzat. Behin jabe errentatzailea hil eta gero , errentariak alokairua ordaintzen jarraituko du eta horren gaineko Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Jarauntsia onartu arte, bada, jarauntsi onartu gabea Balio Erantsiaren gaineko Zergaren subjektu pasiboa da eta zerga hori ordaindu behar dio Ogasunari.
‎Argi dago tributuaren bidez lortu nahi diren helburuak direla Administrazioarenak ere. Dena dela, kontuan izan behar dugu herri erakundeak ekonomia ahalbidea agertzen duela, gastu publiko hori gauzatu nahi duenean; hortaz, tributuak ordaindu balitu, gastu publikotik kendu genuke diru kopuru bat, gero gastu publikoan berriro inbertitzeko.
‎Araban eta Gipuzkoan, gainera, bada aurretiazko errekerimendua ere tributu betebeharpekoari edo bere ordezkariari eginiko zitazioa argitaratzea agerraldien bidezko jakinarazpenen kasuetan (TFAOen 27.1 artikulua). Edozein kasutan, errekerimenduaren ostean eginiko ordainketak gero egingo den likidazioaren kontura egin direla uste da eta ez dute zehapen egokiak jartzea saihestuko.
‎26 Aurretiazko errekerimendutzat hartuko dira tributu betebeharpekoen tributu zorra aitortzeko, erregularizatzeko, egiaztatzeko, ikuskatzeko, ziurtatzeko edo likidatzeko egiten diren administrazio jarduketa guztiak, modu formalean tributu betebeharpekoari horien berri emanez gero .
‎Bizkaiko arauak ez du gutxieneko portzentajerik eskatzen graduazio irizpide hau dagoela antzemateko betekizuna bezala, hau da, datuak ezkutatzearen ondoriozko zorra zehapenaren oinarriari begira ez da portzentaje batetik gorakoa izan behar. Hortaz, aurreko lerrokadako baldintzak betez gero , ezkutatzea graduazio irizpide bezala aplikatuko da ezkutatu den kopurua gorabehera. Arabako arauketak eta Gipuzkoakoak ere, ordea, irizpide hau aplikatzeko betekizun bat gehiago jaso du:
‎Kudeaketa prozeduretan, adostasuna ematea berariaz eskatu ezik, adostasuna dagoela uste da baldin eta betebeharpekoak ez badu likidazioaren edo zehapenaren aurkako errekurtsorik edo erreklamaziorik jarri, tributu zorra eta zehapena borondatezko epealdian ordaindu badu, edota zorra geroratzea edo zatikatzea eskatu eta onartu badiote. Prozedura horietatik eratorritako jarduketen barruan, errekurtsoa edo erreklamazioa jartzeko epea oraindik igaro ez bada, zehapena murriztuko da, baina zenbateko murriztua berriro eskatuko da gero errekurtsoa ala erreklamazioa jarri bada, jarraian adieraziko dugun moduan.
‎Gordailuaren edo abalaren ziurtagiria espedientean sartu behar da. Behin ordaintzeko konpromisodun adostasun akta sinatu eta gero , eta izapide gehiagorik gabe egiaztapen laburtuko prozeduretan, aktaren edo txostenaren ondoriozko zehapena eta likidazioa ezartzeko administrazio egintzak emango dira, hurrenez hurren. Egintza horien aurka egiteko, bakarrik erabil daitezke erabateko deuseztasuna adierazteko prozedura (BTFAOren 225 artikulua) edota administrazioarekiko auzi errekurtsoa, bide judizialean.
‎Azkenik, zehapenaren edo likidazioaren aurka, edo bien aurka, errekurtsorik edo erreklamaziorik jarriz gero, zehapen osoa berriro eskatuko da, murrizketarik gabe; eta zorra ordaindu ez bada, zehapen murriztuaren zenbatekotik %20 soilik kenduko da, eta adostasunagatiko murrizketari eutsiko zaio. Errekurtso edo erreklamazioetan errekurtsogilearen uziei baiezkoa emanez gero , zehapena berriro murriztu daiteke (ATFAOren 192 artikulua).
‎Autolikidazioaren kasuan, tributu betebeharpekoak berak zerga egitatea eta horren osagaiak gertatu direla aitortzeaz gain, tributu zorra zenbatzen du eta zorra ordaintzen du. Aitorpenaren kasuan, ostera, tributu betebeharpekoak zerga egitatea eta horren osagaiak Administrazioari aitortzen dizkio, baina azken horrek zenbatu behar du tributu zorra likidazioaren bitartez, eta gero likidazio hori betebeharpekoari jakinaraziko dio zorraren ordainketa egin dezan. Artikuluaren tipoa, bada, azken kasu horri buruzkoa da.
‎Administrazioak aitorpenak edo autolikidazioak aurkezteko errekerimendurik egin badu, zehapen hau bateragarria da Tributu administrazioaren jarduketei jarkitzea, oztopo egitea, aitzakiak jartzea edo horiek egitea ukatzeagatiko zehapenarekin, eginiko errekerimenduei arretarik ez ematearren (Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 208 artikulua eta Bizkaiko TFAOren 209 artikulua, gero ikusiko dugunez).
‎Esaterako, BEZaren eta KbOEren arteko bateraezintasuna. Demagun ondasun higiezina eskuratu dugula eta Kostu bidezko Ondare Eskualdaketa ordaindu dugula; gero salmenta beraren gainean Ogasun publikoak BEZ eskatu diola guri ondasuna saldu zigunari. KbOE itzultzea eskatuko dugunerako lau urte (edo bost urte) igaro badira ere, zerga hori itzultzea eska dezakegu preskripzio epea zenbatzen hasiko delako organoak ebazpena eman duenetik, tributu egokia zein den adierazteko.
‎Kontrakoa ezinezkoa izango litzatekeelako, tributu betebeharpekoaren ahalmena ez da iraungitzen, hots, itzulketak edo berreskurapenak eskatzeko eta lortzeko ahalmena. Administrazioak duen tributu zorra zehazteko ahala, ordea, iraungitzen da (baita zehapenak jartzeko ahala ere, gero ikusiko dugunez). Hala ere, gerta daiteke preskripzio epearen barruan betebeharpekoak zor ez den sarrera itzultzeko eskatzea, preskripzioa behin baino gehiagotan geldiarazi delako, eta Administrazioak itzulketaren kopurua ezin zehaztea kasuan kasuko likidazioaren bitartez, tributu zorra zehazteko bere ahala iraungi delako.
‎Eskaera borondatezko epean aurkeztuz gero, ez da betearazpen aldia hasiko, baina berandutze interesak zor dira. Behin betearazpen aldia hasi eta gero aurkeztu bada, premiamendu prozedura ez da etengo, baina, gure ustez, eskaeraren ebazpenera arte itxaron litzateke ondasun enbargatua besterendu aurretik21 Eskaerari ezezkoa emanez gero, betearazpen aldia hasi edo jarraituko da.
‎Eskaera borondatezko epean aurkeztuz gero, ez da betearazpen aldia hasiko, baina berandutze interesak zor dira. Behin betearazpen aldia hasi eta gero aurkeztu bada, premiamendu prozedura ez da etengo, baina, gure ustez, eskaeraren ebazpenera arte itxaron litzateke ondasun enbargatua besterendu aurretik21 Eskaerari ezezkoa emanez gero , betearazpen aldia hasi edo jarraituko da.
‎Tributu zehapenei dagokienez, foru arauaren aginduz bakarrik barka daitezke. Gipuzkoako TFAOren 194.3 artikuluak, alabaina, eusten dio Foru Ogasunak graziaz zehapenak barkatzeko eskumenari, gero jorratuko ditugun betekizunak izanez gero. Bestalde ere, zehapenen arloan, zergadunak zehapen proposamenari adostasuna ematea inguruabar aringarritzat hartzen da, eta, halakoa gertatuz gero, zehapenaren zati bat zuzenean barkatzen da.
‎Lotura eskubidea ondasunaren edozein edukitzaileren aurka jar daiteke, salbu eta Erregistroaren fede publikoak babesten duenean eskuratzailea, edota horrek merkataritzazein industria establezimendu batean onustez eta titulu zuzenaz eskuratu duenean gauza. Afekzioa ere badago onura fiskala geroko betekizun baten mende dagoenean, orduan zorra bazterreko oharrean jasoko da Erregistroan betekizun hori gero beteko ez den kasurako.
‎Horien artean daude tributu kredituak, oro har. Kreditua atxikipenengatik bada, pribilegioa zor osoaren gainean dago, eta ordaindu behar da masaren kontrako kredituak ordaintzeko ondasun nahikoak kendu eta gero , pribilegio bereziarekin lotuta ez dauden ondasunen pentsutan edo horiek ordaindu ondorengo gerakinaren pentsutan (Konkurtso Legearen 432 artikulua) Konkurtso Legearen 280 artikuluak ezarritako hurrenkerari jarraituta (bigarren lekuan alokairu kreditu batzuen ostean) eta Gizarte Segurantzaren langilearen kuotarekin batera hainbana, artikuluko lerrokada berean aipatzen direlako. Gainerako tributu kredituek pribilegio orokorra dute baina %50aren gainean soilik.
‎Konkurtso Legearen esanetan, horien artean daude interesak berandutze interesaketa isunak zehapenak eta errekarguak. Legearen 435 artikuluak ezarritako hurrenkeran ordainduko dira, ordinal bakoitzaren barruan hainbana, eta beti kreditu arruntak ordaindu eta gero .
‎Tributuzko arau hausteen eta zigor delituen arteko desberdintasunei buruz doktrinako autoreek antzina izan zituzten eztabaidak gainditu eta gero , egun esan daiteke bi erakunde horiek funtsean berdinak direla. SAINZ DE BUJANDAren esanetan, baiezta dezakegu bi jokabideak Zigor Kodeak tipifikatutakoak eta beste arauetan jasotako arau hausteakbereizteko arrazoi bakarra formazko arrazoia dela, balorazio politiko sozialei soilik begiratuta:
‎Behin jarduketa horiek gauzatu eta espedientea burutu eta gero , ebazpenaren proposamena emango da, gutxienez, hurrengo datuak dituela: a) Egitateak, hauen kalifikazio juridikoa, hautsi dezaketen arauak edo, hala badagokio, arau hausterik edo erantzukizunik ez egotearen gaineko adierazpena.
‎Hortaz, arau haustea likidazio batetik eratorriz gero, bi iraungitze epe aintzat hartu behar ditugu: 6 hilekoa prozedura hasteko likidazioa jakinarazi denetik zenbatuta, eta 6 hilabete gehiago ebazpena emateko behin prozedura hasi eta gero . Berriro ere, prozedura hasteko epearekin gertatu bezala, sei hilabeteak igaroz gero prozeduraren berariazko ebazpenik gabe, Tributu administrazioak ezin dezake gauzatutako arau haustea zehatu.
‎Artikulua irakurri eta gero , honako ondorio hauek atera ditzakegu: a) Delitua egitez aitorpena edo autolikidazio akastuna aurkezteagatikedo ez egitez aitorpenik ez aurkezteagatikgauzatu daiteke. b) Jokabide tipikoa ez da bakarra ezpada hiru jokabide dira:
‎Jokabide bat baino gehiago jaso da tipoan: zergadunaren betebeharretatik sortutako kuota ez ordaintzea, egin behar ziren atxikipenak edo konturako sarrerak eta egin ez zirenak, edota egin zirenak eta gero Ogasun publikoari ordaindu ez zitzaizkionak; itzulketak bidegabe lortzea, balio gutxitze handiagoa dakarrelako, hau da, Administrazioaren kutxatik dirua ateratzen delako eta ziurrenik, sarri askotan, bidegabe jasotako zenbatekoa itzultzeaz gain, ordaindu gabe utzitako zorra ere ordaindu delako; eta onura fiskalak bidegabe hartzea, ez ordaintzeko edota itzulketak bidegabe lortzeko jokabidearen bai...
‎Behin osagai objektiboa jorratu eta gero , tipoaren osagai subjektiboa aztertu behar da. Tributu iruzurraren delitua doloz baino ezin daiteke gauzatu modu esklusiboan (ZKren 12 artikulua).
‎Gaur egun 305 artikuluaren 4 lerrokadak garrantzi handiko figura arautu du, bai doktrinaren ikuspegitik bai ikuspegi praktikotik: absolbitzeko desenkusa37 Egitate burutuen jokabidearen aurrean bagaude ere, Zigor Kodeak borondatezko damuaren aukera onartzen du, behin delitua gauzatu eta gero tributu egoera erregularizatuz, beti ere Tributu administrazioa horretaz konturatu baino lehen. Erregularizazioa, beraz, egin behar da Tributu administrazioak egiaztapeneta ikerketa jarduketak hasiko dituela betebeharpekoari jakinarazi aurretik, edota halako jarduketarik ez bada, Fiskaltzak, Estatuko Abokatuak ala autonomia erkidegoko, foru aldundiko edo toki administrazioko ordezkari prozesalak betebeharpekoaren aurkako salaketa edo kereila jarri baino lehen, edota Fiskaltzak ala instrukzioko epaileak jarduketak hasi aurretik, betiere jarduketak ahalbideratzen dionean eginbideak hasi direla modu formalean jakitea.
‎Besteak beste, horixe da Auzitegi Gorenaren jarrera (ikusi maiatzaren 29ko 877/ 2018 epaia, 1528/ 2017 errek.). artikuluak diona" zorra aitortu eta ordaintzea" eta 7/ 2012 Lege Organikoaren zioen azalpenak ere), hots, kuota ordaindu behar da baita berandutze interesak eta errekarguak ere. Gero ikusiko dugunez, erregularizazioaren kontzeptu hau TFAOen barruan ere sartu da, Ogasun publikoaren aurkako delituaren zantzuak egonda Administrazioaren jarduketei begira.
‎jarduera ekonomikoari buruzkoak badira, kudeaketaedo ikuskapen prozeduran ematen badira, eskatutako informazioaren izaera aintzat hartuta informazioa emateko behar orokorra edota datu, txosten, aurrekari, agiri, faktura eta beste ziurtagiri zehatzak eskatzeadiruzko ala diruz besteko datuak badira, besteak beste. Arean bere, gutxieneko zehapenak arautu dira edo horien murrizketa, prozedurak amaitu aurretik errekerimenduari men eginez gero .
‎Hori dela-eta, tributu betebehar materiala azkentzeko arrazoiak zehapenak azkentzeko arrazoi ere izango dira: ordainketa, preskripzioa, barkamena, konpentsazioa, eta abar Ildo horretatik, Arabako eta Bizkaiko TFAOek jaso dutenez, zehapenak barkatzea foru arauen bidez soilik egin daiteke; Gipuzkoan, aldiz, Foru Aldundiko Kontseiluak barka ditzake prozedura bakarretik datozen zehapenak 6.000 eurokoak edo hortik gorakoak badira (Batzar Nagusiei horren berri gero emanez), eta Ogasun eta Finantzen diputatuak gainerako zehapenak barka ditzake.
‎Bestela esanda, Tributu administrazioak euretarik edozeinen aurka jo dezake zehapenaren zenbateko osoa ordain dezan. Behin zehapena ordaindu eta gero , ordaintzaileak gainerako urratzaileen aurka jo dezake ordaindutakoa berreskuratzeko, baina jurisdikzio arruntaren barruan.
‎horien izen abizenak edo sozietatearen izena eta identifikazio zenbaki fiskala. Ordezkaria denetan, datu horiekin batera ordezkariak jarduteko titulua gehitu genituzke, zentzuz jokatuz gero .
‎Horrekin batera badira prozedurak amaitzeko beste bide batzuk ere: a) atzera eginez gero edo eskaeraren oinarri izan den eskubideari uko eginez gero; b) prozedura aurrera ezin egitea gertatze bidezko arrazoiengatik; c) prozedura iraungitzeagatik (gehienetan epeak gainditu izanak ez dakar prozedura iraungitzea, zehapenak jartzeko prozeduran izan ezik nahiz eta tributuak aplikatzeko prozedura ez izan, baina prozeduran bertan gauzatutako jarduketek ez dute ondorio nagusi bat sorraraziko... preskripzioa ez da geldiaraziko); d) errekerimenduaren bidez eskatutako betebeharra betetzea; eta e) tributu antolamenduak ezarritako beste edozein bidetatik, preskripzioa kasu (prozedura artxibatuko bailitzateke).
‎Horrekin batera badira prozedurak amaitzeko beste bide batzuk ere: a) atzera eginez gero edo eskaeraren oinarri izan den eskubideari uko eginez gero ; b) prozedura aurrera ezin egitea gertatze bidezko arrazoiengatik; c) prozedura iraungitzeagatik (gehienetan epeak gainditu izanak ez dakar prozedura iraungitzea, zehapenak jartzeko prozeduran izan ezik nahiz eta tributuak aplikatzeko prozedura ez izan, baina prozeduran bertan gauzatutako jarduketek ez dute ondorio nagusi bat sorraraziko: preskripzioa ez da geldiaraziko); d) errekerimenduaren bidez eskatutako betebeharra betetzea; eta e) tributu antolamenduak ezarritako beste edozein bidetatik, preskripzioa kasu (prozedura artxibatuko bailitzateke).
‎Administrazioak berariaz ebatzi behar ditu prozeduretan agertzen diren arazoak, eta gero berariazko ebazpena jakinarazi behar du, nahiz eta prozeduraren gehieneko iraupena gainditu. Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 99 artikuluaren arabera, eta Bizkaiko TFAOren 101 artikuluaren arabera (eta TLOren 103 artikuluaren arabera), betebeharpekoek jakinarazi baizik egin behar ez dituzten eskubideak baliatzearen inguruko prozeduretan Administrazioak ez du edukiko berariaz ebatzi beharrik, ez eta iraungitzen diren prozeduretan, prozeduraren objektua gertatze bidez galduta dutenetan eta interesdunak uko edo atzera egiten duenetan ere.
‎Iragarkiaren argitalpenetik zenbatzen hasi eta egutegiko hurrengo hamabost egunetan agertu behar da Administrazioaren bulegoetatik. Epea igaroz gero bulegoetatik agertu ezean, ostera, jakinarazpena egindakotzat jotzen da Zuzenbideko ondorio guztietarako, aipatutako epea amaitu eta biharamunetik aurrera.
‎Hortaz, tributuak aplikatzeko prozeduren esparruan koka dezakegu elkarren laguntzaren esparrua gehien bat, TFAOen 1.2 artikuluak emandako definizioa aintzat hartuz gero : " Foru arau honi dagokionez, elkarren laguntza hau izango da:
‎Elkarren laguntzaren barruan hurrengo jarduketak sartuko lirateke: informazioa emateko laguntza, beste Estatuekin batera aldi berean kontrolak egitea, kontrol horietan edo laguntzako beste jarduketetan bertan egotea, jakinarazpenak egitea, eta zergak biltzea, gero jorratuko dugun moduan.
‎Esangura zabalean, kudeaketa dira autobabes adierazlearen prozedura guztiak; eta nahi izanez gero , tributuak kudeatzea eta tributuak aplikatzea parekatu daitezke ere, berrikuspen prozedurak albo batera utziz, jakina, tributuen aplikazioaren objektu ez direlako.
‎Bizkaian, ostera, aukera hori TFAOren 125 artikuluan jaso da baina likidazio proposamen izenarekin. Behin betebeharpekoak, berariaz ala isilbidez, proposamena baieztatu eta gero , Administrazioak behin behineko likidazioa eman behar du zenbatekoa itzuli, ordaindu edo konpentsatzeko. Gure ustez, Bizkaiko arauketa zehatzagoa eta egokiagoa da zorra kalifikatzeko eta zenbatzeko eragiketak Administrazioak berak egiten dituelako bere esku dituen datuetan oinarrituta.
‎Autolikidazio bidez hasitako prozedura amaituko da Tributu administrazioak behin behineko likidazioa ematen duenean edo ikuskapen prozedura hasten denean, egiaztapen murriztuaren prozedura eta egiaztapen laburtuaren prozedura hasi ezik (azken hori Bizkaian soilik arautu dela). Arabako TFAOek (ez ordea, Bizkaikoak edo Gipuzkoakoak, gero esango dugunez) prozedura hau amaitzeko epea eta Administrazioak zorra zehazteko duen ahala preskribatzeko epea (bost urteko epea) parekatzen ditu.
‎46 Araban, jarduketak geldituko dira egiaztapen mugatuko prozedura amaitu arte, baita aitorpenaren bidez hasitako prozeduretan ere, gero esango dugunez (ATFAOren 131.2 artikulua). etengo da prozedura haiek amaitu bitartean. Edu berean, sei hilabeteko epean Administrazioak betebeharpekoari agiriak ekartzeko agintzen badio edo bere tributu egoera erregularizatzeko beharra ikusten badu, eta autolikidazioak eta behin behineko likidazioak berrikusteko prozedura hastea erabakitzen bada, ondorioz, aipatu izan dugun moduan, autolikidazioaren bidez hasitako prozedura amaituko litzateke.
‎Irizpide zuzenarekin doktrinak azpimarratu duenez, tipo honen bidez tributu iruzurraren delitua prestatzeko egintzak zigortuko lirateke. Hori dela-eta, delitu bien arteko pilaketa dagoenean, kontabilitate delitua ez da zigortzen, eta iruzurraren delitua soilik zigortuko da, gero azalduko dugun moduan.
‎Dena den, eragina izango luke zerga oinarria zuzeneko zenbatespenaren arabera zehazten duten zergadunengan bakarrik, zenbatespen objektiboa aplikatzen dutenak kanpoan utzita lehenago oso zabala zena, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan jarduera ekonomikoen etekin garbia zehazteko, behintzat, eta egun foru arauetatik ia ia desagertu dena. Jokabide honen bidez, beraz, kontabilitaterik eza tipifikatu nahi da, bai halakorik ez dagoelako, bai kontabilitatea ez delako erakutsi nahi; gainera, modu absolutuan definitu da, eta kontabilitateko idazpenen %5 edo gutxiago izanez gero tipoa ez litzateke gauzatuko, lerrokada honetako tipoa behintzat, artikulu bereko c) letran aipatutakoa agian bai gauzatuko litzatekeelako. b)" Kontabilitate bikoitza eramatea". Halakoetan, kontabilitate" ofizial" bat dago, Ogasunari erakusteko eta tributu betebeharrak betetzeko, eta beste kontabilitate bat eramaten da," egiazkoa", bi biak pertsona edo erakunde berarenak eta zergaldi berekoak, enpresaren benetako egoera ezkutatzeko asmoarekin. c) Kontabilitateko idazpenik ez egotea edo idazpen faltsuak izatea.
‎Subjektu pasiboak, aitorpenaren bidez, aukera bat edo batzuk egikaritzen baditu Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan baterako ala banakako aitorpena aurkeztea edota bere jarduera ekonomikoaren etekinak zenbatzeko zuzeneko zenbatespenaren modalitate arrunta ala erraztua erabiltzea, kasu, oro har, gero ezin izango ditu aukera horiek aldatu, behin aitortzeko epea amaitu eta gero esaterako, egiaztapen eta ikerketarako prozedura hasi bada, tributuaren arauketak aukera beste une batean aldatzeko modua onartu ezik47.
‎Subjektu pasiboak, aitorpenaren bidez, aukera bat edo batzuk egikaritzen baditu Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan baterako ala banakako aitorpena aurkeztea edota bere jarduera ekonomikoaren etekinak zenbatzeko zuzeneko zenbatespenaren modalitate arrunta ala erraztua erabiltzea, kasu, oro har, gero ezin izango ditu aukera horiek aldatu, behin aitortzeko epea amaitu eta gero esaterako, egiaztapen eta ikerketarako prozedura hasi bada, tributuaren arauketak aukera beste une batean aldatzeko modua onartu ezik47.
‎Bizkaian, likidazioa aldatzeko formari eta moduari dagokionez, autolikidazioak eta behin behineko likidazioak berrikusteko prozedura izapidetu da nahitaez, jarraian aztertuko dugunez. Nolanahi den ere, hiru Lurralde Historikoetatik ezeinetan ezin daiteke behin behineko likidaziorik eman baldin eta aurreko likidazioa behin betikoa izan bada ezta egiaztapen mugatuko prozeduraren objektu izan diren elementu edo tributu49 Gero esango dugun moduan, halakoak egiaztapen mugatuko prozeduran edota, hala denean, ikuskapen prozeduran aztertuko dira. Gipuzkoako TFAOn salbuespen bat dago:
‎Epea amaitu denetik sei hilabete igaro eta gero aitorpena aurkeztuz gero, errekargua %5ekoa da eta berandutze interesak ere zor dira aitorpena aurkezteko borondatezko epea amaitu denetik aitorpena aurkeztu den arte; zehapenik, ordea, ezin da ezarri, berandu aitortzeagatik 203 artikuluan ezarritako zehapena izan ezik. Ez da berandutze interesik sortuko, aitorpena aurkeztu denetik zorra ordaintzeko likidazioa jakinaraztean hasi den borondatezko epea amaitu arte.
‎Behin zorra ordaintzeko borondatezko epea igarota, Bizkaian kasu guztietan eta gainerako lurraldeetan likidazioen kasuetan, edota Araban, Gipuzkoan eta lurralde erkidean autolikidazioa ordainketarik gabe epez kanpo aurkeztu denetik aurrera nahiz autolikidazioa epe barruan baina ordaindu gabe aurkeztu bada ordainketa egiteko borondatezko epea amaitu denetik aurrera, orduan betearazpen aldia hasiko da. Behin betearazpen aldia hasi eta gero , premiamendu prozedura abian jarriko da, betearazpen aldi horren barruan, baldin eta betebeharpekoak ez badu zorra ordaindu eta Administrazioak zordunaren ondarearen aurka jo behar badu zorra kobratu ahal izateko. Horretarako, titulu betearazlea behar da, hots, premiamendu probidentzia behar da.
‎Behin prozedura hasi eta gero , hori bakarrik eten daiteke TFAOen 169 Artikuluak aipatutako arrazoi tasatuak gertatuz gero: errekurtso bidean edo erreklamazio ekonomiko administratiboan erabakitako etetea (eta konkurtsonahiz tributu arauketan ezarritako gainerako kasuetan ere), prozedura eratzean izan daitezkeen akatsen ondoriozko etetea (oker materiala, aritmetikoa edo egitezkoa, edota zorra ordainduta, barkatuta, konpentsatuta, geroratuta nahiz etenda egotea, edo ordainketa eskatzeko Tributu administrazioaren ahala preskribatu izana) eta jabarihirugarrengotza aurkeztea.
‎Baliozkotasunaren eta eragingarritasunaren aldeko presuntzio hori, nola ez bada, tributuzko administrazio egintzei ere aplikatzen zaie, bai tributuak aplikatzeko egintzei bai zehapenak jartzeko egintzei ere; hortaz, egintzak deuseztatzeko araubidea ere Administrazio zuzenbide orokorrean ezarritakoa izango da (deuseztasuneta deuseztagarritasun kasuak, etab.). Presuntzio hori aplikatzen denez, tributuak aplikatzeko egintzak zuzenean dira betearazleak (ez ordea, zehapenak jartzeko egintzak, ez direlako betearazleak izango administrazio bidea agortu arte). Horiek horrela, halako egintzen aurka egiteko ekimena administratuari dagokio egintzaren baliozkotasuna zalantzan jarriz gero . Beste alde batetik, modu horretara administrazio antolamendura, oro har, eta tributu antolamendura, bereziki, EKren 24 artikuluak aldarrikatutako benetako babes judizialaren konstituzio printzipioa ekarri da.
‎Ildo horretatik, eztabaida guztiz ebatzi arte, egintzaren zuzeneko eragingarritasuna aldi batean atzeratzeko neurriak hartu behar dira, batik bat, prozesuaren objektua galtzeko arriskuagatik babes horretarako eskubidea kolokan jar badaiteke. Ezin dugu ahaztu, arau orokorrari jarraiki, errekurtsoa jartzeagatik egintzaren betearazpena ez dela eteten, horrela berariaz adierazi ezean, gero azalduko dugunez.
‎Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 129 artikuluak eta Bizkaiko TFAOren 128 artikuluak ezarritakoaren arabera, balio egiaztatua Administrazioaren peritu baten irizpenaren bidez zehaztu ez bada, haren peritu batek egin du balioespena. Izapide hori burutu eta gero , hala denean, interesdunak peritu baten balioespena ekarri behar du peritu tasazio kontrajarriko prozedurara, eskubide edo ondasunaren izaerara egokituta. Tributuaren foru arauak kontrakoa xedatu ezean, perituak ez badatoz bat ondasunen edo eskubideen balioespenean eta Administrazioaren perituaren tasazioa ez bada 120.000 euro baino gehiago eta betebeharpekoaren perituarena baino %10 handiagoa, azken hau hartuko da oinarritzat likidaziorako.
‎Errekerimendua bidaliz gero, betebeharpekoak adierazitako Administrazioaren bulegoetara joan behar dira jarduketak egitera, zehaztutako egunean eta orduan; horrez gainera eskatutako agiri eta elementu guztiak ekarri dituzte. Behin jarduketak burutu eta gero komunikazio eta eginbideetan jasoko direnaketa behin behineko likidazioa eman aurretik, Administrazioak likidazio proposamena jakinarazi behar dio betebeharpekoari, alegazioetarako entzunaldiko izapidea irekita.
‎Egiaztapen mugatuko prozedura baten ebazpena eman ondoren, Tributu administrazioak ezin izango du egiaztatutakoa berriz erregularizatu, gero beste egiaztapen mugatuko prozedura batean edo ikuskapen prozedura batean ebazpenean adierazitakoez beste jarduketa batzuen ondoriozko egitate edo inguruabar berriak antzeman ezean. Betebeharpekoak, edo beraren ordezkariak, berariaz adierazten badu tributu zorrean eragina duten egitateekin eta elementuekin ados dagoela, ezin izango dira aurkaratu, egitezko okerra gertatu dela frogatu ezean (Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 134 artikulua eta Bizkaiko TFAOren 133 artikulua).
‎Ikuskapen jarduketak hurrengo lekuetan egin daitezke: ...pekoaren egoitza fiskalean edo horren ordezkariaren egoitzan edo bulegoan; kargatutako jarduera ekonomikoak gauzatu, tributupeko ondasunak egon edo zerga egitateak nahiz tributuentzat garrantzizkoak diren egitezko kasuak gertatzen diren lekuan, establezimenduan, lokalean edo finkan; zerga egitatearen froga egon daitekeen lekuan; bide digitaleen bitartez, betebeharpekoak aurretiaz adostasuna emanez gero ; eta Tributu administrazioaren bulegoetan. Jarduketak Konstituzioak babestutako egoitzan gauzatu balira, epailearen baimena ala interesdunaren adostasuna litzateke, tributuak aplikatzeko prozeduren arau erkideak jorratzean azaldu bezala.
‎Denboraren aldetik, ikuskapen jarduketak bulego publikoetan egin behar badira lanaldiaren barruan egingo dira; interesdunaren lokaletan egin behar izanez gero , ostera, bulego ordutegia edota bertan egiten den jardueraren lanaldia errespetatuko da (nolanahi ere, jarduketok beste egun edo ordu batean egitea adostu daiteke). Jarduketen inguruabarrek hala eskatzen dutenean, aipatutako egun eta ordutegitik kanpo egin ahal izango dira jarduketok betebeharpekoaren baimenik gabe.
‎Lehenago aipatu bezala, egiaztapeneta ikerketa prozeduraren barruan kautelazko neurriak har daitezke, arrazoituak, tributu betebeharrak daudela edo bete behar direla frogatzen dituzten elementuak desagertu, suntsitu edo aldatu ez daitezen, eta gero haien existentzia edo erakusketa ukatu ez dadin
‎a) Preskripzioa ez da etentzat joko. Kasu hauetan, preskripzio epea berriro zenbatzen hasiko da eten denetik jarduketei berriz ekiten zaienean interesdunari horren berri jakinarazi eta gero . b) Etetearen aldia edo gehieneko epea gainditu aurretik eta ondoren jarduketei berriz ekin arte, betebeharpekoak egiten dituen ordainketak borondatezkoak direla uste izango da (errekerimendurik gabekoak) eta ez da haiengatik zehapenik ezarriko, bai ordea, bidezko errekarguak eta berandutze interesak (eta Bizkaian, beti TFAOren 203 artikuluan ezarritako zehapena epez kanpo aurkezteagatik).
‎Egiaztapeneta ikerketa prozeduraren ondorioak ikuskapen akten bidez dokumentatuko dira, gero azalduko dugun moduan.
‎Ebazpena emateko gehienezko epea igaro bada baina berariaz jakinarazi ez bada, interesdunak errekurtsoa ezetsi egin dela ulertu ahal izango du eta erreklamazio ekonomiko administratiboa jarri. Errekurtsoa ezetsiz gero , berandutze interesak zenbatuko dira ordainketa egiteko borondatezko epea amaitu den egunetik ebazpena eman den egunera arte, baina bakarrik egintzaren betearazpena eten bada, bestela, errekurtsoa jartzeagatik betearazpena ez denez eteten, zerga bilketako prozedura jarraitu behar izan delako zorra benetan kobratu arte. Behin ebazteko gehieneko epea igaro ondoren berariazko ebazpena jakinarazi gabe, eta esan dugunez aurkaratutako egintzaren betearazpena etetea erabaki bada, berandutze interesaren sortzapena gelditu egingo da.
‎Organo ekonomiko administratiboak, horrela baderitzo eta kontu ilunak argitzeko, aurkaratutako egintza eman zuen organoari txostena eskatu ahal izango dio. Behin txostena jaso eta gero , txosten hori erakutsi behar dio erreklamazio egileari, honek bere alegazioak aurkez ditzan.
‎Salbuespenezko izaera duenez, Araban eta Gipuzkoan hamabost eguneko epea ezarri da errekurtsoa jartzeko, ebazpena jakinarazi denetik zenbatzen hasita, eta hilabeteko epea, gehienez, ebazpena emateko; epe horiek bateragarriak izan daitezke, estu estuan bada ere, Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzeko bi hilabeteko epearekin, AdAJLren 46 artikuluak ezarri duen epearekin. Bizkaian, ostera, ez da halakorik gertatzen, deuseztatzeerrekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa eta ebazteko epea hiru hilekoa baitira; horiek horrela, hala nahi izanez gero , bi errekurtsoak, deuseztatze errekurtsoa eta Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, batera jarri lirateke. Ezin dugu ahaztu araubide horren zergatia:
‎Edozein kasutan, deuseztatze errekurtsoa jarri behar da organo ekonomiko administratiboaren aurrean idazki baten bidez. Errekurtso idazkian alegazioak jasoko dira, eta dagozkion frogak erantsiko zaizkio, TFAOek ezarritako arrazoiak badaudela frogatzeko: a) Erreklamazioa ez onartzeko erabakia ez delako behar bezala adierazi. b) Behar den moduan aurkeztutako alegazioak edo frogak ez direla aurkeztu adierazten delako. orduan, erreklamazio egileak faktura egin ahal izango du, erreklamatuaren izenean eta kontura, Auzitegiari aurretiaz horren berri emanez gero . c) Ebazpenean erabateko eta ageriko inkongruentzia dagoelako. d) Uko egiteagatik, atzera egiteagatik, prozedura iraungitzeagatik, prozeduraz kanpo auzia konpontzeagatik edota prozeduraren objektua gerora galtzeagatik jarduketak artxibatu direlako. Azken arrazoia Araban baino ez da jaso (TFAOren 243 artikulua).
‎Onura hori, murrizketaren ehunekoa eta baldintza berdinekin, zabalduko da egiaztapen laburtuko prozeduraren ondoriozko ebazpenera (TFAOren 158 quinquies artikuluko 4 lerrokada). Gorago aipatu dugunez, prozedura horretan ez da aktarik egiten, txosten bat baizik; gero txostena administrazio egintza egokiak emateko organo eskudunari bidaliko zaio.
‎Adostasun aktetan bezala, akta egin aurretik betebeharpekoak epe bat (Araban eta Gipuzkoan hamabost egunekoa) dauka jarduketen emaitzarekin bere adostasuna ala desadostasuna adierazteko (Araban eta Gipuzkoan epe bera erabiltzen da zehapen prozedura batera izapidetzea aukeratzeko). Behin desadostasuna adierazi eta gero , tributu betebeharpekoari edo horren ordezkariari alderdi biek sinatutako aktaren ale bat emango zaio, une horretan edukia jakinarazi zaiola ulertuz. Betebeharpekoa bertan ez badago, edo ez badu akta jaso edo sinatu nahi, akta hori jakinarazi da.
‎Orain arteko prozeduretan autobabes adierazlearen baitan koka daitekeen administrazio eginkizunari buruz hitz egin badugu ere, une honetatik aurrera autobabes betearazlearen baitan ibiliko gara. Antolamenduaren gainerako adarretan gertatu bezala, oraingo honetan ere eskubidea aurretiaz aitortu behar da, edota aurretiaz autolikidatu behar da, gero betearazi ahal izateko. Hori guztia egia bada ere, autolikidazioen sistema orokortu zenetik aurrera65, ikusiko dugun bezala, aurreko baieztapena ordaintzeko betearazpen aldiari dagokio, borondatezko aldiari baino gehiago.
‎Esan bezala, zerga bilketako eginkizunaren egikaritza Administrazioaren autobabes betearazlearen printzipiotik zuzenean sortu da. Eginkizun horretan, Administrazioak zordunaren ondarearen aurka jo dezake modu hertsagarrian, administrazio egintzak baliozkoak eta eragingarriak direlako behin horiek eman eta gero . Horrenbestez, Administrazioak zuzenean jardun dezake bere eskubide ekonomikoak diru bihurtzeko eta epailearen laguntza eskatu gabe.
‎Kontrara, Bizkaian, betearazpen aldia" berehala" hasiko da, behin zorra ordaintzeko borondatezko epea agortu eta gero (TFAOren 165.2 artikulua).
‎...etiazko aitorpenaren ondorioz nahiz autolikidazioa aldatu edo zuzentzearen ondorioz; aitorpena edo autolikidazioa epe barruan aurkeztu ez denean edota aurretik aurkeztutakoen akatsak zuzentzen direnean epez kanpoko aurkeztutako aitorpen edo autolikidazio osagarri edo ordezkoen bidez baldin eta horietan ordaintzeko kopurua atera bada eta betearazpen aldia hasi bada (azken bi horiek berezitasunekin, gero azalduko dugun moduan); elkarren laguntzari buruzko arauketarekin bat, beste Estatu batzuen edo nazioarteko edo nazioz gaindiko erakundeen titulartasuneko zorrak kobratzeko eskari bat jasotzen denean; eta betebeharpekoak itzulketa bidegabe lortu duenean.
‎Ikuskapen prozeduren artean itzurpenaren aurkako klausula aplikatzeko prozedura sartuko dugu, mamitu ere, kasurik gehienetan ikuskapen organoaren jarduketen bidez mamituko baita: TFAOren 14 artikuluko lehen lerrokadak aipatzen dituen inguruabarrak gertatu direla Ikuskaritzak antzemango dituelako lehendabizi; edota txosten egokia emateko eskatuko zaiolako Ikuskaritzari, nahiz eta ebazpena emateko organo eskudunari txostena gero bidali.
‎Epe hori dela-eta, jarduketen epea bidezko moduan eten dela uste da. Hiru hilabeteko epean organo eskudunak irizpenik ematen ez badu, jarduketek aurrera jarraitu ahal izango dute berariazko ebazpenari itxaron gabe eta, behar izanez gero , itzurpenaren aurkako klausularekin zerikusirik ez duten gainontzeko elementuen behin behineko likidazioa egin ahal izango da.
‎Arabako Ikuskapenari buruzko Erregelamenduaren 44 artikuluak dionez, berandutze interesak zenbatuko dira jarduleak akta sinatzen duen egunera arte, hortaz, ez dago alderik proposameneko interesen eta geroko likidazioaren interesen artean. Gipuzkoan, adostasun akten kasuan, berandutze interesak zenbatuko dira arauak ezarritako epea igarotzeagatik likidazioa emanda eta jakinarazitzat hartuko den egunera arte gero azalduko dugunez, hilabete batera arte akta sinatu denetik, akta berariaz jakinarazi ezik. Kontrara, epe hori baino lehen ebazpena jakinarazi bada proposamenekoa berresteko, berandutze interesak zenbatuko dira ebazpenaren egunera arte.
‎Adostasun aktak bi kasutan izapidetuko dira: tributu betebeharpekoa edo beraren ordezkaria tributuen Ikuskaritzak egindako erregularizazio proposamenarekin ados badago, eta era berean, Ikuskaritzak betebeharpekoaren tributu egoera egokia dela uste badu eta, beraz, ez bada erregularizaziorik egin behar, betebeharpekoa ados egonez gero (zenbaitetan betebeharpekoa ez da ados egongo, aitortu ez zaion itzulketarako eskubidea duela uste badu).
‎Ondorioz, akta adostasunez sinatuko da baldin eta jarduleak egindako likidazio proposamena eta zehapen proposamena, hala deneanonartzen duela adierazi badu interesdunak. Adostasun akta, beraz, interesdunaren aitortzaren parekoa da; horregatik, aktetan jasotako egitateak egiazkoak direla uste da, eta horiek aldatu nahi izanez gero , egitezko okerra izan dela frogatu behar da. hala ere, horrek ez du esan nahi aktaren ondoriozko likidazioa ezin daitekeenik aurkaratu, inolako mugarik gabe. Akta jakinarazitzat ulertuko da betebeharpekoak eta jarduleak sinatu dutenean.
‎Prozedura amaitzeko ebazpena gehienez urtebetean jakinarazi behar da. Epea igarotzen bada berariazko ebazpenik jakinarazi gabe, ofizioz hasitako prozedura iraungi egingo da baina horrek ez du eragotziko gero beste prozedura bat hasteko aukeraedo Administrazioaren isiltasunez eskabidea ezetsiko da, prozedura interesdunaren eskariz hasi bada. Berariazko zein ustezko ebazpenak edo interesdunen eskabideak ez izapidetzeko erabakiak agortuko du administrazio bidea.
‎Administrazioak ezin deusezta ditzake bere egintza eta ebazpenak interesdunen kaltetan bada, Zuzenbide osoko deuseztasun edo oker material zein egitezkoak direnean izan ezik (Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 225 artikulua eta Bizkaiko TFAOren 226 artikulua). Horrela, egintza edo ebazpena kaltegarriak direla adieraz dezake baldin eta antolamendu juridikoaren aurkakoak badira, eta gero horien aurkako errekurtsoa jar dezake auzitegietan. Kaltegarritasun adierazpena ezin daiteke hartu behin lau urte igaro direnean administrazio egintza jakinarazi zenetik zenbatzen hasita.
‎Okerrak zuzentzeko ahalmena ez da, izatez, berrikuspen prozedura bat, horren helburua bestelakoa delako. Arean bere, helburua ez da egintza okerra deuseztatzea ala ordeztea, ezpada egintzari eustea, izandako okerra ongitu eta gero . Horregatik, egintza errebokatzeko edo horren edukia erabat aldatzeko ez da bide hau erabili behar.
‎Zuzendu nahi den egintza zein organok eman eta organo horrek izapidetuko du prozedura, eta prozeduraren ebazpena ere emango du. Prozedura ofizioz hasi bada, interesdunak esan beharrekoa entzun behar da, hamabost eguneko epean75 Berariazko ebazpena jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, eta epe hori igarotzen bada berariazko ebazpenik jakinarazi gabe, prozedura iraungi egingo da ofizioz hasi izan bada baina horrek ez du eragotziko gero beste prozedura bat hasteko aukera preskripzio epean (edo Bizkaian iraungitze epean), ala Administrazioaren isiltasunez eskabidea ezetsiko da, prozedura interesdunaren eskariz hasi bada. Prozedura honetan ematen diren ebazpen jurisidikzionalak tributu araua deuseztatzen duen kasuetara hedatzeko aukerari dagokionez, ikusi 2022ko otsailaren 9 eta 14ko eta martxoaren 4ko AGE.
‎Epea ere bitan zatitzen da. Itzulketarako eskubidea aitortzeko epea lau urtekoa (Araban, bost urtekoa) da, sarrera egiten denetik zenbatzen hasita; behin eskubidea aitortu eta gero , sarrera itzultzeko beste lau urteko epea (Araban, bost urtekoa) dago. Bi epe horiek preskripzio epeak dira, eta geldiaraz daitezke berriro zenbatzen hasteko.
‎Ebazpenean itzulketa egiteko erabakia hartuko da, hala badagokio, baita eskubidearen titularra eta horren kopurua zehaztu ere. Epea igaro bada ebazpen idatzirik gabe, prozedura iraungitzen da ofizioz hasi bazen, baina gero beste prozedura bat has daiteke. Prozedura hasi bazen interesdunak hala eskatuta, ostera, epea igarotzean ezezkoa jaso dela uste da administrazio isiltasunagatik.
‎Behin Aurrekontuen Foru araua onetsi eta gero , aurrekontuak betearazteko fasea hasten da eta fase hori Administrazioari dagokio, aurrerago esan bezala. Hala eta guztiz ere, gerta daiteke ekitaldiaren barruan gastu berriak sortzea, eta Batzar Nagusiek berriro esku hartu behar izatea, hasierako aurrekontuak aldatzeko foru arauak emanda:
‎Behin fase adierazlea amaitu eta gero , ordainketaren fasea hasten da. Fase horretan, eskumena Ogasun eta Finantzen Sailari dagokio.
‎Lehen fase honetan, gastuaren proposamena aztertzen da, hots, gastua baimentzea ekarriko duen espedientea. Salbuespenez, aurretiazko kontu hartzailetza betebehar horretatik aske geratzen dira garrantzi gutxiko gastuak (hornidura txikiak), baita aldizka egiten diren ordainketak eta segidako traktudunak ere (funtzionarioen soldatak); behin hasierako epealdiari dagokion gastuaren kontu hartzailetza gauzatu eta gero , ez dago zertan aztertu hurrengo ordainketarik. Halaber, ALOren 152 artikuluak kontu hartze" mugatua" ere arautzen du.
‎Esaterako, Bilboko udalerriaren kasuan, erreklamazioa eta errekurtsoa jartzeagatik etetea automatikoa izango da zorra 600 eurotik beherakoa bada. Toki tributuen arloan, derrigorreko berraztertze errekurtsoaren edo udal organo egokiaren aurrean aurkeztutako erreklamazio ekonomiko administratiboaren kasuan, berariazko zein ustezko ebazpenaren aurka, behin administrazio bidea agortuta, Administrazioarekiko Auzi Epaitegietan Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke, hala nahi izanez gero .
‎" Gobernuari dagokio Estatuaren Aurrekontu Orokorrak prestatzea, eta Gorte Nagusiei horiek aztertu, zuzendu eta onestea". Horrenbestez, aurrekontuen definizio zehatza nahi izanez gero , Administrazio ezberdinen aurrekontuak arautzen dituzten arau eta legeetara jo genuke. Horiek horrela, Estatuaren mailan azaroaren 26ko Aurrekontuen 47/ 2003 Lege Orokorra aplikatzen da (aurrerantzean ALO), lege hori gainerako Administrazioen arauentzat eredu izan dela.
‎Kutxa Bakarraren erregelak ez dakar aurrekontuetako funts guztiak kutxa batean modu fisikoan sartzerik arean bere, hori gauzatu ezina da, egungo finantza jardueretan gero eta gutxiago erabiltzen baita diru fisikoa; aitzitik, printzipio horrek esan nahi du funts publikoen kudeaketa bateratua izan behar dela, hau da, zerga bilketa eta Foru Ogasunaren betebeharrak ordainketa kutxa bakarraren bidez egingo dela.
‎Nolanahi den ere, lege erreserbaren printzipioak ez du erreserba absolutua arautzen, erreserba erlatiboa baizik. Hori dela bide, legeak printzipio eta irizpide nagusiak ezar ditzake, gero printzipio nahiz irizpideok erregelamendu bidez garatzeko. Konstituzioaren 31.3 artikuluak ez dio legez arautu behar direnik, ezpada" legearen arabera", modu horretara Konstituzio Auzitegiaren jarrera aurreratuz lege erreserba erlatiboaren mesedetan.
‎Behin tributu arauak nola sortzen diren aztertu eta gero (iturriei buruzko puntuan), arauon aplikazioari buruzko arazoak jorratu behar ditugu.
‎Hala ere, 1989ko otsailaren 20an emandako 45/ 1989 epaian Konstituzio Auzitegiak adierazi zuen orduko Errentaren gaineko Zergaren Legeak jasotako artikulu batzuk Konstituzioaren aurkakoak zirela. Kasu horretan ez zen errotikako deuseztasuna aplikatu; alderantziz, gauza epaituaren indarra zuten egoerak edota, tributu zorrak zein kuotak ordaindu eta gero , inolako erreklamaziorik edo errekurtsorik jarri ez zutenen egoerak bere hartan utzi zituen Auzitegiak. Interpretazio hori eztabaidatzeko modukoa izateaz gain, arriskutsu gerta daiteke Administrazioaren aurkako gatazkak bultza ditzakeelako7.
‎Honexetan datza fenomeno hori: lege bat, esanbidez edo isilbidez indarrik gabe utzi eta gero , indargabetu aurretik sortutako egitezko egoerei aplikatzen zaie. Dena den, 7 Jarrera horren muturreko adibidea Konstituzio Auzitegiaren urriaren 26ko 182/ 2021 Epaia izan daiteke.
‎Tributu arauak Estatuko lurralde osoan bete behar dira. Behin legea zein lurraldetan den eragingarria jakin eta gero , bi ondorio jazotzen dira: lehenik eta behin, lurralde horretako auzitegi eta epaile guztiek aplikatu behar dute lege hori, antolamendu juridikoaren beste osagai bat izanik; bigarrenik, lege hori, antolamendu juridikoan sartutakoan, kontuan hartu behar da edozein xedapenen interpretazioa egiterakoan.
‎Salbuespen sistema horrek modalitate bi izan ditzake: aipatutakoa, salbuespen oso deritzona; eta progresibitatedun salbuespena, egoiliar diren Estatuak ez du nazioarteko errenta zerga oinarrian sartzen, baina errenta hori kontuan hartzen du Estatuko errentari aplikatzen zaion karga tasa kalkulatzeko, eta gero karga tasa hori Estatuko errentei bakarrik aplikatzen zaie. b) Egozpen sistemak: egoiliar diren Estatuak zergaren kuota kalkulatzen du, zergadunak lortu dituen errenta oro (baita Estatutik kanpo lortutakoak ere) kontuan hartuz; baina jarraian tributu kuotatik kentzen du Estatutik kanpo ordaindu diren tributu kuotak.
‎Alemaniako Zuzenbidearen Eskola Historikoaren eta Frantziako Iraultzaren denboretan ezarri zenez, tributu arauak ez ziren arau juridiko osoak eta, ondorioz, tributu arauak interpretatzeko irizpide bereziak behar ziren, esaterako, hitzez hitzezko interpretazioa edo Ogasunaren aldeko interpretazioa onura fiskalen kasuan. Gero , bi Munduko Gerren arteko sasoian, bai Alemanian bai Italian, tributu arauak interpretatzeko irizpide bereziak aplikatu zituzten teoriak sortu ziren, arau zibiletatik bereizteko asmoarekin Finantza eta Tributu zuzenbideak bere autonomia bilatu zuenean Zuzenbideko adar lokabe bezala. Teoria horiek dira errealitate ekonomikoaren irizpidea (Alemanian) eta interpretazio funtzionala edo kari bidezkoa (Italian).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
gero 282 (1,86)
Gero 14 (0,09)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
gero azaldu 6 (0,04)
gero beste 5 (0,03)
gero eratu 5 (0,03)
gero ikusi 5 (0,03)
gero adierazi 3 (0,02)
gero esan 3 (0,02)
gero hori 3 (0,02)
gero informazio 3 (0,02)
gero zehaztu 3 (0,02)
gero ebazpen 2 (0,01)
gero eman 2 (0,01)
gero ezin 2 (0,01)
gero gauzatu 2 (0,01)
gero jorratu 2 (0,01)
gero toki 2 (0,01)
gero zor 2 (0,01)
gero Araba 1 (0,01)
gero Euskadi 1 (0,01)
gero agertu 1 (0,01)
gero agindu 1 (0,01)
gero aipatu 1 (0,01)
gero aitorpen 1 (0,01)
gero aldaketa 1 (0,01)
gero alegazio 1 (0,01)
gero argi 1 (0,01)
gero argitasun 1 (0,01)
gero asmo 1 (0,01)
gero aurkaratu 1 (0,01)
gero aurkeztu 1 (0,01)
gero aurrekontu 1 (0,01)
gero babestu 1 (0,01)
gero baliabide 1 (0,01)
gero bazkide 1 (0,01)
gero behin 1 (0,01)
gero berariazko 1 (0,01)
gero berriro 1 (0,01)
gero bestelako 1 (0,01)
gero bete 1 (0,01)
gero betearazi 1 (0,01)
gero bidali 1 (0,01)
gero bulego 1 (0,01)
gero edota 1 (0,01)
gero egin 1 (0,01)
gero epe 1 (0,01)
gero epemuga 1 (0,01)
gero ere 1 (0,01)
gero erreklamatu 1 (0,01)
gero errekurtso 1 (0,01)
gero esaterako 1 (0,01)
gero estatu 1 (0,01)
gero ez 1 (0,01)
gero ezagutu 1 (0,01)
gero finantza 1 (0,01)
gero foru 1 (0,01)
gero gastu 1 (0,01)
gero gauza 1 (0,01)
gero gertatu 1 (0,01)
gero haiek 1 (0,01)
gero hain 1 (0,01)
gero hazkunde 1 (0,01)
gero hiru 1 (0,01)
gero horiek 1 (0,01)
gero hurrengo 1 (0,01)
gero interes 1 (0,01)
gero jarauntsi 1 (0,01)
gero kaltetu 1 (0,01)
gero karga 1 (0,01)
gero komunikazio 1 (0,01)
gero lan 1 (0,01)
gero lege 1 (0,01)
gero likidazio 1 (0,01)
gero lurralde 1 (0,01)
gero negozio 1 (0,01)
gero ogasun 1 (0,01)
gero printzipio 1 (0,01)
gero salmenta 1 (0,01)
gero saltzaile 1 (0,01)
gero taldekide 1 (0,01)
gero tipo 1 (0,01)
gero tributu 1 (0,01)
gero txosten 1 (0,01)
gero zer 1 (0,01)
Konbinazioak (3 lema)
gero beste prozedura 3 (0,02)
gero toki erakunde 2 (0,01)
gero agindu jarri 1 (0,01)
gero aitorpen aurkeztu 1 (0,01)
gero aldaketa ugari 1 (0,01)
gero alegazio ez 1 (0,01)
gero argi egon 1 (0,01)
gero argitasun bota 1 (0,01)
gero asmo guzti 1 (0,01)
gero aurkaratu aukera 1 (0,01)
gero aurrekontu aldaketa 1 (0,01)
gero babestu behar 1 (0,01)
gero baliabide horiek 1 (0,01)
gero bazkide elkar 1 (0,01)
gero behin betiko 1 (0,01)
gero berariazko ebazpen 1 (0,01)
gero berriro adierazi 1 (0,01)
gero beste egiaztapen 1 (0,01)
gero beste gorputz 1 (0,01)
gero bestelako neurri 1 (0,01)
gero bete ez 1 (0,01)
gero betearazi ahal 1 (0,01)
gero bulego agertu 1 (0,01)
gero ebazpen aurkaratu 1 (0,01)
gero ebazpen idatzi 1 (0,01)
gero edota kudeaketa 1 (0,01)
gero epe luze 1 (0,01)
gero epemuga hori 1 (0,01)
gero ere erabili 1 (0,01)
gero erreklamatu ez 1 (0,01)
gero errekurtso ala 1 (0,01)
gero estatu berrespen 1 (0,01)
gero ezin ukan 1 (0,01)
gero finantza zaintza 1 (0,01)
gero foru aldundi 1 (0,01)
gero gastu publiko 1 (0,01)
gero gauza berdin 1 (0,01)
gero gauzatu esku 1 (0,01)
gero gertatu ez 1 (0,01)
gero haiek existentzia 1 (0,01)
gero hain errepikatu 1 (0,01)
gero hazkunde ekonomiko 1 (0,01)
gero hiru betebehar 1 (0,01)
gero hori aldatu 1 (0,01)
gero hori informazio 1 (0,01)
gero hori kontrol 1 (0,01)
gero horiek errekurtso 1 (0,01)
gero hurrengo ondorioztatu 1 (0,01)
gero informazio betebehar 1 (0,01)
gero informazio estatu 1 (0,01)
gero informazio jaso 1 (0,01)
gero interes horiek 1 (0,01)
gero jarauntsi oraindik 1 (0,01)
gero kaltetu udal 1 (0,01)
gero karga tasa 1 (0,01)
gero lan guzti 1 (0,01)
gero likidazio hori 1 (0,01)
gero lurralde historiko 1 (0,01)
gero negozio hori 1 (0,01)
gero ogasun publiko 1 (0,01)
gero printzipio nahiz 1 (0,01)
gero salmenta bera 1 (0,01)
gero saltzaile kopuru 1 (0,01)
gero taldekide banatu 1 (0,01)
gero tipo ez 1 (0,01)
gero tributu egoera 1 (0,01)
gero txosten administrazio 1 (0,01)
gero zehaztu asmo 1 (0,01)
gero zer gertatu 1 (0,01)
gero zor bidegabe 1 (0,01)
gero zor nor 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia