Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 41

2000
‎" Ederraren" esanahia" atsegina" dela baieztatzen duen tesi zehatzaren kontra esan zuen antzezlan jakin batera joateari ezetz esan geniezaiokeela hurrengo arrazoiagatik: " Ezin dut bere handitasuna jasan"; kasu honetan desatsegina da, atsegina izan beharrean. Esan zuen pentsa genezakeela benetan nahiago dugun musika lan bat" ez" dela" deus", nahiago dugun beste baten alboan; eta" Lear Erregea" ikustera joateak ez duela erakusten inolaz ere halako esperientzia atsegina denik:
‎Esaldi hau bermatzeko baieztatu zuenez, psikoanalisia arrakastatsua da baldin eta pazientea analistak emandako azalpenarekin ados badago bakarrik. Esan zuen Fisikan ez dagoela ezer halakorik; eta pazienteak onartutakoa ezin duela bere barrearen zergatiari buruzko hipotesi bat izan, baizik eta soilik hura edo bestea zela bere barrea eragiten zuen arrazoia. Azaldu zuenez, ados dagoen pazienteak ez du arrazoi horretaz pentsatzen barre egiten ari den unean bertan, eta" subkontzienteki" horretaz pentsatzen ari zela esateak" ez du ezer esaten barre egiten ari zen unean gertatutakoari buruz".
2003
‎Adibide zehatzak jarriz, tutorearen betebeharra da beraren zaintzapean dagoen umezurtza bera eta horren ondasunak jagotea. Erregelek tutoreari betebehar hori ezartzen diotenean, maitasunaren ondorioak baino ez dituzte agintzen, tutoreak umezurtza maite behar duelako, horrek ezin duenean bere burua gobernatu. Modu bertsuan, legeek zenbait eginbehar ezartzen dizkiete enplegu eta kargu jakin batzuetan aritu behar direnei; hori ezartzean, legeek errepikatu egiten dute bigarren legeak haiei eskatzen diena; hori erraz atzeman daiteke, halakoei dagozkien betebeharrak eurak aztertuz gero.
‎Horrez gain, gizakiak muga batzuen barruan jokatu behar du, bere egoerak muga horiek eratortzen dituelako. Gizakiak ezin du bere buruaz abusatu, ezta berari dagozkion gauzez ere. Izan ere, gizakiak gizarteko kide dira, gorputzeko zati diren bezala.
‎1, 2 Gizakia sortua bada ere on gorena ezagutu eta maitatzeko, Jainkoak ez du jarri berehalakoan xede horren edukitzan, ezpada, artean, bizitza honetan, berarengana heltzeko bidean legez. Eta gizakiak ezin du bere gogoa xede batean jarri, ulermen eta borondatearen eraginez baino. Horrexegatik, Jainkoak on gorenaren ezagupide argia eta maitasun aldaezina, hain zuzen ere, giza espiritu eta bihotzaren zoriona ekarriko duena, legearen men jarri du.
‎Aldi berean ere, gizakiak gero eta gehiago behar ditu lana eta merkataritza, eta, ondorenez, betebehar eta lotura berriak bereganatu behar izan ditu. Inork ezin ditu berak bakarrik bere beharrizan guztiak bete. Beharrizan anitz izateak berarekin dakar guztiok harreman anitz hartzea; bestela, biziraupena ezinezkoa izango litzateke.
2004
‎Horregatik, hemen, Jainkoaren eginbeharra izango da Ni pentsatzailea, ideiak dituena, oraindik bere barrukotasunetik irten ezin duena, kanpoko munduarekin uztartzea, eta ideien euskarria dela ez ezik, baita euren artean ordena, hierarkizazioa, badagoela erakustea ere. Izan ere, ezin dugu mundua elkarren artean jarraipen bat ez duten sentipen pila baten bidez ezagutu; baina, era berean, ezin dugu bera ordenarik eta elkarren arteko loturarik eta hierarkiarik gabeko ideien bidez ezagutu, hiri bat argazki bilduma desordenatu baten bidez ezagutu ezin dugun legetxe. Argazki bildumarekin, bera albait eta osoena izanda ere, inpresioak egon daitezke hiri baten urbanismoaz, inguru geografikoaz, koloretasunaz, biztanleen taxuaz, janzkeraz, baina inpresio hutsa izango da, ez da ezagupenik egongo hor eta gutxiago egon daiteke horrela ezeren ezagupen zientifikorik.
‎Gorputzak ezin du bere existentzia baieztatu, existituko da, beharbada, harri bat edo animalia bat existi daitekeen legetxe, baina ezin da Descartesen izateaz edo ez izateaz baieztapenik egin gorputzetik abiaturik, eta gorputza bera ere, harrien edo animalien modura, ez da autonomoa izango bere buruaren izateaz zerbait esateko. Harri batek ezin du bere izateaz baieztapenik egin, hori denok onartuko genuke aitzakia askorik gabe; era berean, Descartesek esango luke animalia batek ere lukeela horrelako baieztapenik egin eta, beraz, bere gorputzak ere du bere izateaz baieztapenik egin. Kontua, orduan, honakoa izango da:
‎Azken batean, bide horrek eraman du ez bakarrik bera ez den guztiaren existentziaz zalantza egitera, baizik eta baita berarentzat hurbilena eta, hasteko, seguruena izan daitekeenaz zalantza egitera ere, bere gorputzaz alegia. Gorputzak ezin du bere existentzia baieztatu, existituko da, beharbada, harri bat edo animalia bat existi daitekeen legetxe, baina ezin da Descartesen izateaz edo ez izateaz baieztapenik egin gorputzetik abiaturik, eta gorputza bera ere, harrien edo animalien modura, ez da autonomoa izango bere buruaren izateaz zerbait esateko. Harri batek ezin du bere izateaz baieztapenik egin, hori denok onartuko genuke aitzakia askorik gabe; era berean, Descartesek esango luke animalia batek ere lukeela horrelako baieztapenik egin eta, beraz, bere gorputzak ere du bere izateaz baieztapenik egin.
2005
‎Horietan ere oinarrizkoena da lege zibilaren moldeak erakusten dituena: Errepublika eta herritarrak ezin du bere eskubidea babestu, beste Errepublika baten edo beste Errepublika bateko herritar baten aurka, epaiketan baino.
‎Honi buruzko ideia esanguratsuenak bilduko ditugu jarraian eta, hasteko, garrantzitsua da berriz ere azpimarratzea formazio prozesu horretan handitze eta hobetze horiek elkarren osagarri direla, alegia, batek ezin duela bestea ordezkatu eta honek ere ezin duela haren lana egin. Gure aldetik, ordea, hizkuntzak hemen duen zeregina nabarmendu nahi dugu, ze, azken batean, tresna edo bitarteko hori gabe inork ezin du bere ezagupen esparrua zabaldu ezta bere burua ondu ere.
‎Gogora dezagun, adibide honekin bukatzeko, idazlan honen eranskinean Humboldtek idatzitako bi euskal testu dakarzkigula, hain zuzen, berak burutu nahi zuen euskal ikerketa monografikoaren proiektua hobekien aurkezten dutenak. Kontuak kontu, eta orokorrean begiratuta, funtsezkoa iruditzen zaigu berak behin eta berriz aldarrikatzen duen ideia bat errepikatzea, alegia, hezitzaileak ezin duela bere lana hizkuntzatik at burutu eta, aldi berean, hizkuntz irakaslea hezitzaile bat dela sakon sakonean. Era honetako gogoetek ez dute iraungitze datarik, eta, hain zuzen, honengatik esan dezakegu Humboldten pentsamenduaren garrantzia, hemen eta orain, guk bere obra gaurkotzeko egiten dugun ahaleginaren araberakoa izango dela.
‎Gizabanako eta giza-talde bakoitza perspektiba indibidualizatzaile batetik, eta ahal bezainbeste aldetatik, ikertu behar da. " Kontua, hain zuzen, gauza bakoitza bere lurrean, objektu bakoitza aldi berean sostengatzen eta mugatzen duten besteekiko erlazioan, behatzea da" 21 Hemendik abiatuz bakarrik izango da posible pertsonari bere garapen prozesuan laguntzea, ze inork ezin du bere humanizazio prozesuan aurrera egin bere historia ahaztuz eta bere zirkunstantzia espazio tenporalei bizkarra emanez. Egia da, ordea, era honetan planteatutako ikerketa antropologikoak beti aurkituko duela giza-indibidualitateak dakarren muga.
‎Hemen ikusten dugu, berriz ere, zer nolako garrantzia duen historizismoak era honetako giza-teoria batean: " Antropologia konparatuak eskaintzen duen materialak, horrela, ez du trataera zientifiko bat onartzen ezta erabateko trataera teoriko bat ere" 40 Pertsona bakoitza" mundu ezezagun" bat da —aspaldiko aforismo batek ere individuum est inefabile dio— eta honengatik nahitaez onartu behar du antropologo orok kognitiboki ezin duela bere aztergaia erabat kontrolatu, hau da, berak ezin izango duela inoiz giza-errealitateak berez jartzen dizkion mugak gainditu. " Giza-izakia", hain zuzen," bere hitz eta ekintza guztiak eta baita bere sentimendu eta pentsamendu guztiak baino zerbait gehiago eta ezberdina da" 41 Nahiz eta batek uste duen gizabanako bat bere osotasunean ondo ezagutzen duela, egiaz ez du aukerarik ere honen agerpenen zati bat baino antzemateko, eta, beraz, gehienez gizabanako hori partzialki eta behin behinean ulertu ahal izango du.
2007
‎Autoritatearen banaketa arau (nomoj) berri horrek ordena igualitarioa dakar atzetik: bakar batek ezin du bere nagusitasuna (kratoj) ezarri bestearen gainetik622; ez Biltzarrean, epaitegietan edo arte lehiaketetan, baina ezta ere filosofian: dena bilakatzen da eztabaidagai.
‎zuzenbidea ezaguna da bertan533 Errealista da Hesiodo: ezin ditu bere garaian hain oihartzun handia zeukaten heroiak makurrarazi.
‎Bestela azpimarratu beharrekoa da, hezkuntzaren antropologiaren baitan ere, pedagogia ekintza edo jarduera baten zientzia dela —ez da deskribapenetan agortzen— eta, horrenbestez, hezkuntza mailan egin beharreko horren zentzuaren inguruko galdera etikoa saihestezina dela. Kontua da, beraz," norbait" heztea askoz ere gehiago dela" zerbait" irakastea baino, eta, horrexegatik, hezkuntzak ezin duela bere eginkizuna ondo bete gizakiaren" irudi" orokor bat eduki gabe, zeinak bere ezaugarri konkretuak eta ahalmen potentzialak islatuko dituen.
‎Ez da gure asmoa ur handi eta garrantzitsu horietan sakontzea; alabaina, interesgarria iruditzen zaigu —aipamen moduan bakarrik bada ere— horren inguruko Dienelt en hitz batzuk gogora ekartzea, non egiaz Frankl en ideia nagusietako bat laburbiltzen den: " Baldin eta gizakia ez badu instintiboa denak ‘bultzatzen’, baizik eta baliotsua denak ‘erakartzen’, orduan —eta orduan bakarrik— gertatzen da ere hura hezia izateko aukera" 28 Kontua da, azken batean, gizakiak ezin duela bere ibilbidearen noranzkoaren inguruko galdera saihestu —ezin daiteke aurrera egin" aurre" hori non dagoen edota zein den kontsideratu gabe—, eta horregatik hitz egiten dugu ere hezkuntzaren berezko dimentsio teleologikoaz.
‎Zentzu honetan, hizkuntzaren pedagogia hizkuntzaren bidezko hezkuntza da eta, bide batez, hizkuntzen irakaskuntza gizakiaren humanizaziorako bitarteko edo tresna. Hezkuntzak, beraz, ezin du bere helburu orokorra ahaztu hizkuntzaz arduratzerakoan edota hizkuntzaz arduratzeagatik, alegia, hezkuntzak gizakiaren humanizazioaren perspektibatik bideratu luke beti hizkuntzarekiko bere interesa.
2008
‎Bi testuon irakurketatik Platonek idazketari eginiko kritika hauek atera ditzakegu: a) idazketak ez du ez jakituria ez oroimena handitzen aldez aurretik ezagutza ez duen gizakiarengan; b) idazketak ezin du bere burua defendatu; beraz, ahozkotasun dialektikoa baino gutxiago da; c) ez dakien gizakiarengan idazketak ondorio kaltegarriak ditu; d) idazketa irudia (eidolon) besterik ez da; e) idazketak ezin ditu gauzarik garrantzitsuenak eta errealitatearen printzipio lehen eta gorenak adierazi. Idazketarekiko Platonen jarrera kontuan hartzen badugu, Akademian idatzietan Platonek azaldu ez zituen doktrinak aztertu eta eztabaidatu zituela pentsa daiteke.
‎I 3 atalean zehar, Aristotelesek Tales Miletokoaren ura, Anaximenesen eta Diogenesen airea, Hipasoren eta Heraklitoren sua, Enpedoklesen lau osagaiak (alegia, lurra, ura, airea eta sua), Anaxagorasen homeomeriak eta (I 4 atalean) Leuziporen eta Demokritoren atomoak aipatzen ditu kausa materialaren eredu gisa. Aristotelesen analisiaren arabera, kausa materiala errealitateen mugimendua eta aldaketa azaltzeko nahikoa ez zela ikusita (materiak ezin baitu bere mugimenduaren kausa izan), filosofoek ikerketa jarraitu eta kausa eraginkorra aurkitu omen zuten. Aldi berean, gauzak beren edertasunera eta ordenara iristeko gaitasuna azaldu nahian, Anaxagorasek Adimena ezarri zuen, eta unibertsoan edertasuna eta ordena ez ezik, itsuskeria eta desordena ere badaudela kontuan hartuta, Enpedoklesek bi printzipio eraginkor aurkari ezarri zituen, alegia, Adiskidetasuna (ongien kausa) eta Gatazka (gaitzen kausa).
2009
‎Bere kontzeptua unibertsala da(" hirukia"). Baina bere errepresentazioa," intuizioa" Kanten hiztegian, eginez baino ezin dugu bere gainean operatu, lan egin. Adimenetik, kontzeptuen egoitzatik, sentsibilitatearen formetara igaro behar dugu kontzeptu matematikoekin lan egiteko.
‎Apolo eta Dionisoren arteko besarkada esperientzia estetiko handia da, baina mortala. Tragediak ezin du bere egia erakutsi kontraesanean jausi gabe. Heroi dionisiarrak instrumentu apoliniarra erabiltzen du, forma hitza logosa.
‎fragmentatuta. Ezin ditugu bere osotasunean ezagutu. Ezin dugu Maria hitz bakarrarekin definitu.
2010
‎Eta egiaz posible izan behar du ulertzea —bereziki bizikidetzaren bestelako indarren beharrak serioski aztertzen dituztenen artean— hizkuntza komunitateen bizi erritmoak luzera handiko uhin mugimendua osatzen duela. Horrexegatik, bada, erritmo horrek ezin du bere burua eguneroko gertakizunetara egokitu; alderantziz, egiazko edo ustezko eguneroko beharren arrakasta aukerak dira eraginik jasaten ez duten baldintza haien arabera neurtu behar direnak. Ze edonork onartu behar du hau:
‎Beraz, zera esan behar dugu: hizkuntza komunitate bat, sakon sakonean, ezin daiteke kanpotik datorren baldintza bakar batetik ondorioztatu; naturak eta giza borondateak ezin dute bere sorrera, bere garapena edota bere deuseztea ageriko modu batean zehaztu. Kontua da, askoz ere gehiago gainera, hizkuntza komunitate batek" soilik" ama hizkuntzaren bidez ahal duela bere batasuna mantendu.
‎Bere zentzu osoan hartu behar da honakoa: gizaki bakoitza baldintza jakin baten menpeko da, zeinen arabera berak ezin duen bere giza hizkuntza indarra bakarrik garatu, baizik eta ezinbestean talde lanean sortarazi behar duen, hala nola, hizkuntzaren giza legeari eraginkortasun iraunkorra ziurtatzen dion talde lanean. Hizkuntza indarraren garapen bateratu horretan, bada, ama hizkuntza bakoitza —hizkuntza komunitatearen bidez— mundua izendatzeko prozesu bezala garatzen da.
2011
‎Psikokinesiak, prekognizioak, ahalmen psikikoek eta halakoek errealaren hautemate distortsionatuak lukete, ezin baitira modu logikoz azaldu, Parmenidesen edo Hegelen tesien bidetik luketenez (alegia, razionala baino ez dela erreala). Nola esango du ba arrazoimenak razionala dela errealaren parte hori, ezin badu bere ikuspegi mugatzailean bildu. Errealaren alderdi ulertezin eta ustekabekoek behatzailearen mugak uzten dituzte agerian; ez, ordea, izatearen mugak, izatea bere osotasunean ez baita ulermen gaitasunaren elikagai.
‎Poesia mailu bat dela esaten zuen Arestik, kontzientziak astintzeko akuilua. Ados zegoen Lete, baina bere ustez konpromisoa norbere buruan hasten zen, eta horrek esan nahi du poetak ezin dituela bere sentimenduak alboratu. Zeren Sanchezek gogorarazten duen bezala, Leterentzat poesiaren iturburu lehena sentimendua da, bestela ez dago poesiarik, eta geroxeago arrazoia, sujetoak mundu sujetagaitz guzti hori, tajutu, lotu, izentatzeko erabakia hartzen duen une berean baina ez lehenago.
2012
‎Edo agerpenaren Izatearen euskarria lokalki agertzen denean (Badiou 2009a, 74). Aniztun batek ezin du bere buruaren elementua izan (Badiou 1988b, 18 meditazioa). Hori dela eta, aniztun bat bere agerpena osatzen duen erlazioen sarea ebaluatzen duen protokoloaren menpe erortzen dela aurkitzen badugu, horrek esan nahi du egitura ontologikoaren eta Izate aniztuna agerpenera ekartzen duen logikaren hauste edo urratze argia daukagula.
‎Objektuaren partikulartasunaren eta objektuaren pentsamenduaren unibertsaltasunaren arteko banaezintasuna da, hain zuzen, Platonek Ideia deritzona. Ideiak, objektua" egiara" etorraraztean bakarrik existitzen den heinean, ezin du bere burua aurkeztu. Hau da:
2014
‎Zorionez, ordea, musikaren gehiegizko potentzial espresiboak duen arazoa da bukaerara eramanda bere burua deusezten duela: subjektuaren nukleo berbera erdietsi arte aurrera egitean, subjektuak afektiboki bere egiten duen baina subjektibizatu ezin den gozamenaren muinarekin topo egiten dugu subjektuak harrizko begirada hotz batekin soilik begira dezake muin hori, ezin baitu bere burua erabat atzeman bertan. Gogoan izan dezagun Der Laienmann, Schubert-en Winterreise ko azken abestia:
2017
‎Eta bere baitarakoaren esparruan gaiztotasunaren esentzia hori bete betean gauzatzeko, nire burua gaiztotzat jo nuke, hots, nire burua onartu, ni neu gaitzetsarazten nauen ekintza berberaz. Bistakoa da gaiztotasunaren nozio horrek ezin duela bere oinarria nigandik atera ni, hain justu, ni neu naizen heinean. Eta alferrik eramango dut muturreraino ek stasia, edo nire baitarako gisa eratzen nauen nigandiko deserrotzea; diot nire buruari gaiztotasuna aitortu eta ezta niretzat pentsatu ere, nire baliabideetara mugatuta egonik.
‎nire transzendentzia atzeman ahal izateko, transzenditu egin nuke transzendentzia hori. Baina nire transzendentziak, hain zuzen, transzenditu besterik ezin du egin, bera naiz, ezin dut bera baliatu ‘transzendentzia transzenditu’ bezala eratzeko: kondenatua nago betiro nire ezereztapen propioa izatera.
‎Alteritate horren bi poloek joan etorriko erlazioa gordetzen dute: bere baitarakoak ezin du bere posible guztiak batera izan, oinarrian baita osagabea.
‎Bestearentzako objektu naizelarik, nik ez dut inongo eskumenik, nire izatea Bestearena da, niretzat izate ez agerikoa da. Besteak begiratzen didanean, gainera, begiratzailea bera da, nik ezin dut bera begiratzaile gisa ikusi. Ildo beretik, Besteari begiratzen diodanean, bera objektua da niretzat, beraz, ez da begiratua sentiarazi didana.
2021
‎libertate arrotzetan oinarritzen du bere justifikazioa. Etxean itxitako emakumeak ezin du bere kabuz eraiki bere existentzia; ez dauka baliabiderik bere burua singulartasunean berresteko, eta, beraz, ez zaio onartzen singulartasun hori. (II:
‎Ikusi dugunez, emakumearen kasuan, ez zaio egiten uzten eta, ondorioz, ezin du bere izatea era beregainean gauzatu. Ezin da izan.
‎nerbio eta giharren kontrol faltak ezegonkortasuna eragiten dio(" tarte askotan ez dira beren buruaren jabe"), hilekoaren" madarikazioa" jasan behar du hilero, haurdun dagoela" berea ez den bizi arrotz baten gatibua da", erditze mingarri, arriskutsu eta sakrifikatua jasaten du, kumeak jaio ondoren ere ez du bere banakotasuna berresteko aukerarik... Finean," espeziearen tirania" hori tarteko, ezin du bere norbanakotasuna eta burujabetza gauzatu.
‎298). Ikusi dugunez, baina, norbanakoak ezin du bere banakoan izan. Hori kontuan izanik, norbanako buru jabe izateko aldarritik norbanako soil izateko ezinera (Garces 2013:
‎Ez da ‘ideologia’, ‘rol’ edo ‘aurreiritzi’ multzo hutsa, baizik eta dominazio sistema egituratu eta gorpuztua. Beraz, subjektu indibidualak ezin du bere nahi eta gurarien arabera hartu, baztertu edo antzeztu, subjektua bera matrize horren arabera (berr) egiten baita, berak guztiz kontrolatu eta azaldu ezin dituen identifikazio, interpelazio eta subjekzio formetan murgilduta. Jaiotzatikoa ez izateak ez du esan nahi norbere borondate askearen arabera egiten den aukeraketa autokontzientea denik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia