Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 115

2002
‎Auzitegi honek jar zezakeen doktrina oso kaltegarria zen kontsumitzaileen interesetarako. Horrela, laburtuz, judizialki ezartzen zen giza kontsumorako animalia bat hiltzeko baimena ematen duen administrazioa ezin dela bere buruaren kontra itzuli, eta, gero, nahiz eta frogatuta egon, kaltegarria den produktu bat eman zaiola adierazten zuela. Lehentasuna ematen zitzaion albaitaritza zerbitzuen jardun egokiaren presuntzioari, gero animaliei egindako analisien errealitatearen gainetik.
2003
‎Lanean hasi behar zuela erabaki zuen Matiasek, ezin ziola bere buruari prorroga gehiago eman; bigarren pisura igo behar zuela eta grabazioa egin. Eta pentsatu zuen, modu berean, gauzak hastea beti dela zaila, baina grabazioak egitera etorri zela Idusera, ez sofa gorri batean egotera, suge batekin alberdanian.
‎Latza da eguneko berriak euskaraz irakurri gura izatea, kioskoan dauden orri inprimatuen ehuneko bat edo bi baino ez denean euskaraz aurkitzen. Horrela, euskaldunak ezin du bere burua ispilu publikoan ikusi. Horrela, euskaldunak erdaldun izatea hobe lukeela pentsatu besterik ez du.
‎Adibide zehatzak jarriz, tutorearen betebeharra da beraren zaintzapean dagoen umezurtza bera eta horren ondasunak jagotea. Erregelek tutoreari betebehar hori ezartzen diotenean, maitasunaren ondorioak baino ez dituzte agintzen, tutoreak umezurtza maite behar duelako, horrek ezin duenean bere burua gobernatu. Modu bertsuan, legeek zenbait eginbehar ezartzen dizkiete enplegu eta kargu jakin batzuetan aritu behar direnei; hori ezartzean, legeek errepikatu egiten dute bigarren legeak haiei eskatzen diena; hori erraz atzeman daiteke, halakoei dagozkien betebeharrak eurak aztertuz gero.
‎Horrez gain, gizakiak muga batzuen barruan jokatu behar du, bere egoerak muga horiek eratortzen dituelako. Gizakiak ezin du bere buruaz abusatu, ezta berari dagozkion gauzez ere. Izan ere, gizakiak gizarteko kide dira, gorputzadarrak gorputzeko zati diren bezala.
2004
‎Orduan pentsatu du bera gai izango den inoiz neska baten aurpegia hitz politekin gorritzeko. Ezin du bere burua halako egoera batean irudikatu. Neska bati hitz politak esaten.
2006
‎Antzera, edertasunaren eta deformazioaren hautemate azkar eta zorrotzean datza gure gogo-gustuaren perfekzioa. Eta gizaki bat ezin da bere buruarekin gustura egon diskurtso batean gauza bikainen bat edo narrioren bat oharkabean pasatu zaiola susmatzen baldin badu. Kasu horretan, gizakiaren perfekzioa eta zentzumenaren edo sentipenaren perfekzioa elkarrekin doaz.
2007
‎Ideiak-en historialari sozialistei aurre hartu die konkistarien historia giza ehiztarien historiatzat aurkeztuz. Kultura eta nazio guztiei begi sinpatikoz, edo gutxienez inpartzialez so egiteko bere botoaren despit, gero ezin du bere burua errendatu eta barkatu Erromari, konkistatu zituen herrien kulturak zanpatu izana, ezta Kartagorena berarena ere? 456.
‎izena). Nork ezin du bere burua zuzenean esperimentatu, besteenbidez eta elkarrekintzetan jasotako sinboloen bidez egingo du. Argi dago, beraz, komunikazioa dela norberaren jatorria eta ondorioz gizartearen ezinbesteko egitura.
‎Ez zekien nola baliatu Jon Ansolak emandako informazioa. Eta informazioa baino gauza garestiagorik ez dagoenez, ezin zion bere buruari merkekeriarik ametitu.
2008
‎Zehatz dazagun, ordea, areago, hitz hauen esanahia: bestea izan nahi duen euskaldunak ezin du bere buruaren ezaguerarik garatu, bizitzaren zentzua erdarazko munduan baizik ezin duelako eraiki. Gutxiago izan nahi ez badu, ez dauka beste biderik:
‎Zoroa ez omen dago" burutik ondo". Baina halakoaz esan ohi dugu" ezin duela bere buruarekin", eta ezin baldin badu izango da bere buru hori indartsuegia delako eta, beraz, burutik ondoegi dabilelako, komeni baino hobeto. Nik uste dut giza hizkuntza bera daukagula zoratuta:
‎Nik uste dut giza hizkuntza bera daukagula zoratuta: ez dakit ondo edo gaizki dagoen, baina ikusten ari naizena da ezin duela bere buruarekin.
‎Bi testuon irakurketatik Platonek idazketari eginiko kritika hauek atera ditzakegu: a) idazketak ez du ez jakituria ez oroimena handitzen aldez aurretik ezagutza ez duen gizakiarengan; b) idazketak ezin du bere burua defendatu; beraz, ahozkotasun dialektikoa baino gutxiago da; c) ez dakien gizakiarengan idazketak ondorio kaltegarriak ditu; d) idazketa irudia (eidolon) besterik ez da; e) idazketak ezin ditu gauzarik garrantzitsuenak eta errealitatearen printzipio lehen eta gorenak adierazi. Idazketarekiko Platonen jarrera kontuan hartzen badugu, Akademian idatzietan Platonek azaldu ez zituen doktrinak aztertu eta eztabaidatu zituela pentsa daiteke.
2009
‎Euskal hiztun-herriak, ordea, biziko bada, iraultza behar du, inoiz baino zailagoa den zerbait, baina aldi berean inoiz baino premiazkoagoa, aldaketa sakona, gure zibilizazioaren sustraietarainokoa, orotarikoa. Euskal herria biziko bada, hein handi batean, botere ekonomikoa, politikoa eta kulturala berreskuratu behar du, bestela ezin baitu bere burua erregulatu, bere ibilbidearen nolabaiteko kontrola izan, bere burua babestu eta defendatu, eta, beraz, ezin baitu kemenik gabe aurrera egin. Iraultza horretarako ez dugu eredurik, ez dakigu baketsua edo bortitza izango den, iraultzaren subjektuak nor izan daitezkeen, zein estrategiari jarraitu beharko zaion, mundua iraultzeko oinarri ideologikoak zein diren.
‎Horren harira, abokatuak azaldu du 2008an hauteskunde batzordeak Miguel Angel Redondori ez ziola utzi bere burua aurkezten. Bada, batzordeak orduan argudiatu zuen Redondok 12 urte zeramatzala zuzendaritza-organoan eta beraz, ezin zuela bere burua berriz aurkeztu.
‎Gödelek bi teorema formulatu zituen sistema baten osotasun-ezari buruz. Teorema horien arabera, sistema batek ezin du bere burua osorik barne hartu. Adierazpen konplexu hori azaltzeko, idazleak pixkanaka aztertzen ditu sistema formalak eta haien ezaugarriak, sistema hitzaren esanahia matematikako kontzeptua izan, marrazkia izan ala musika-konposizioa izan.
‎Eta ulertzen da: gizakia ezin da izan gizakia, hots, ezin da bere buruaren egilea libre izan, nolakoa izan behar duen Jainkoak diktatzen badio. Kristautasuna, Eliza, etab., gizakia eta gizartearen estekadurak baino ez dira hortaz(, je ne connais qu, une Église:
‎Ausart jokatu nahi du. Baina ezin du bere burua luzaroan engainatu. Bukatu da lapurtutako objektuen zerrenda, ez daki zeri heldu orain, eta bere pausoen zentzua aldatu egin da halako batean.
‎Ez, ez du egingo. Ezin dio bere buruari horrelako zatarkeriarik baimendu. Azken aukera du (ezin ahaztu bihar euria egiteari utz diezaiokeela), lagun onaren plantak egiteko, oraindik badago esperantza.
‎“Guraso batzuek ordenagailua telebista bat eta bakarrik uzten dute umea, eta ez dira ematen berak ezin duela bere burua hezi ohartu da”, adierazi du. Mar Monsoriu, “Técnicas de Hacker para” liburuaren egilea gurasoak”.
‎Hortik Estatuak esku hartu ezin duen espazio aseptikoak eraikitzeak beti izan duen garrantzi politikoa eta, baita ere, garrantzi kultura, are gehiago estaturik gabeko nazioetan. Estaturik ezean, nazioak ezin bere burua ideologikoki proiektatzeko formularik sortu edo eraiki. Noucentismek bere garaian egin zuen bezala, adibidez, Prat de la Riba bezalako jendeak garatu zuen nazio katalanaren nozio berriarekin, edota Carner, Ors edo Fabraren proiekzio kulturalarekin.
2010
‎Gerta daiteke x eta y aukerak edo alternatibak berdinak izatea, baina, arazo hori P irreflexiboa izanda gaindituko dugu (x alternatiba bat bada, ezinezkoa da x P x). Bestalde, I erlazioak erreflexiboa izan behar du, hau da, x I x; x aukera bat bada, ezin du bere burua desberdindu. Gainera, I erlazioa P erlazioa dugunean definituko dugu, ez alderantziz.
‎Zenbat eta gehiago pentsatu, zenbat eta gehiagotan arratsalde hartako mugimenduen errepasoa egin, ez zuen argibiderik aurkitzen. Ezin zion bere buruari barkatu. Eta ez zion barkatuko.
‎Aplikazio horretan lortzen dena legegileak aurreikusitakoaren isla hobea edo txarragoa da. Beraz, sistema bera eta bere elementuak baloratzen hasi orduko, horietatik kasuan kasuko ondorioak ateratzeko, argi geratu behar du bide jurisdikzionalak ezin duela bere burua eraldatu, berritu, edo erreformatu. Botere Legegileak eta Betearazleak bide jurisdikzionala antolatzeko eta egituratzeko ematen dituzten legeek bakarrik alda dezakete, eta oraindik garrantzitsuagoa, hobe dezakete bide hori.
‎Eta egiaz posible izan behar du ulertzea —bereziki bizikidetzaren bestelako indarren beharrak serioski aztertzen dituztenen artean— hizkuntza-komunitateen bizi-erritmoak luzera handiko uhin-mugimendua osatzen duela. Horrexegatik, bada, erritmo horrek ezin du bere burua eguneroko gertakizunetara egokitu; alderantziz, egiazko edo ustezko eguneroko beharren arrakasta-aukerak dira eraginik jasaten ez duten baldintza haien arabera neurtu behar direnak. Ze edonork onartu behar du hau:
‎Ez da ergela eta ondo daki autobusean behin joateagatik ezin duela bere burua nabarmendu autobusa egunero hartzen duten langile gutxi horien aurrean.
‎" Munduan dagokion mailari benetan eusteko, Frantzia ezin da bere buruaren inguruan kuzkurtu. Nazioak, hedapenaren bidez, kanpoko bizitzan irradatuz, humanitatearen bizitza orokorrean lekua hartzen duten neurrian mantentzen dira eta irauten dute.
Ezin zion bere buruari zentzuzko azalpenik eman. Gertakariak errepasatzen hasi zen.
2011
‎«Maltzurra deritzogu frogarik gabeko akusazioetan oinarritzeari. Argi dugu bozka eskubide aktibo zein pasiboa txosten polizialen mende uzten duen ustezko demokraziak ezin duela bere burua demokraziatzat hartu», kritikatu dute.Horregatik, bere zerrenda guztiak inpugnatzea aberrazio juridiko, politiko eta demokratikotzat hartu du Bilduk. «Akusazioa PPren presioari aurre egiteko PSOEk duen ahuldade gisa uler daiteke soilik», gaineratu du Urizarrek.
‎Munduari buelta eman ezin dionean bere burua jartzen du hankaz gora.
‎Ezkontide batek ezin dio bere buruari eratxiki bestearen gaineko ordezkaritza, baldin eta hori ez bazaio berari eman.
‎–Baina Xantik ezin du bere burua hil. Hiltzen ari da baina ezin du bere burua hil.
‎–Baina Xantik ezin du bere burua hil. Hiltzen ari da baina ezin du bere burua hil. Holakoxe kontraesanak dauzka bizitzak, alderdi bereko Justinak, hits.
‎Haurrak jarrera autista hartzen du eta ez du bere burua amarengandik ezberdin den objektu moduan kontsideratzen. Ama eta haurra ez dira osoak eta haurrak ezin du bere burua amarengandik bereizita ikusi. Aitaren absentzia osagai garrantzitsua da antolamendu psikotikoan.
‎Nassim Perez Habibek irrikaz xurgatu, eta hauts partikulak argi leherketa isilean irauli zituen ke adar luze bat bota zuen. Lanegun bizi asko eta gero, beste eleberri bat amaitu berria zuen, eta ezin zuen bere burutik baztertu jainko sentitzeko tentazioa. Pertsonaia bat sortu, izena jarri, bizitza bat eman eta bere agindupean izatea.
‎Liburuari izena ematen zion neskak lau urte eta erdi baino ez zituela, liburutegiko haur liburu guztiak irakurrita zituen, eta, liburuzainaren aholkuz, heldu askok benetan irakurri gabe irakurri dituztela esaten duten liburu garrantzitsu horietako asko ere irakurri zituen. Isabellak bazekien ezin zuela bere burua Matildarekin konparatu, baina bere senak nolabait esaten zion gaur egun zeukan irakurzaletasuna oso txikia zenean irakurritako liburu hartako Matilda bezalakoa izan nahi izateari zor ziola; halako mimetismo baten eraginez harekin identifikatu baitzen, geroago beste hainbeste pertsonaiarekin, haragizkoak bezala paperezkoekin ere, gertatuko zitzaion gisa berean.... Jolas moduko bat iruditzen zitzaion pertsonaien haragian sartzea, haiekin batera gozatu eta sufritzea, eta idazleak erabakitako paturantz lerratuz joatea.
2012
‎Bere ohetik garretan zegoen su argiari begira, artean ere ikusten zuen, han bezalaxe, Leon zutik, esku batez bere eskumakila malguaraziz eta beste eskutik Athalie zuela, lasai-lasai izotz puska bat xurgatzen. Xarmagarria kausitzen zuen; ezin zuen bere burua hartatik apartatu; beste egun batzuetako haren beste jarrera batzuez oroitu zen, hark esandako esaldiez, haren ahotsaren doinuaz, pertsona osoaz; eta errepikatzen zuen, ezpainak musu baterako bezala aurreratuz:
‎LEOk buelta eman eta Alizia aho zabalik utzita alde egiten du.ALIZIA amorratuta dago eta ezin du bere burua menderatu. Hainbeste non, nerbioek jota, antsietate krisi bat izango duen.
‎dira araua. Umeek ez dute ulertzen, ez dakitelako; nerabeek halako hormona-asaldura dute, non ezin baitute bere burua ere jasan; menopausian, emakumeak jasane­zinak dira; eta aldez aurretik pentsatutako beste ideia batzuk. Dena dela, ezagutzak bidea ematen digu topiko horietako bakoitza bertan behera uzteko.
‎Objektuaren partikulartasunaren eta objektuaren pentsamenduaren unibertsaltasunaren arteko banaezintasuna da, hain zuzen, Platonek Ideia deritzona. Ideiak, objektua" egiara" etorraraztean bakarrik existitzen den heinean, ezin du bere burua aurkeztu. Hau da:
‎Edo agerpenaren Izatearen euskarria lokalki agertzen denean (Badiou 2009a, 74). Aniztun batek ezin du bere buruaren elementua izan (Badiou 1988b, 18 meditazioa). Hori dela eta, aniztun bat bere agerpena osatzen duen erlazioen sarea ebaluatzen duen protokoloaren menpe erortzen dela aurkitzen badugu, horrek esan nahi du egitura ontologikoaren eta Izate-aniztuna agerpenera ekartzen duen logikaren hauste edo urratze argia daukagula.
2013
‎Jane kenduta, pentsatzen zuen? inork ezin zion bere buruari halako uste gozorik sinetsarazi. Gauzen etorbide horrek edozer gauza sortzen zion, harridura izan ezik.
2014
‎Urrutiegi joan da asmakizunekin. Ezin du bere burua ispiluan ikusi. Kontrolagaitza egin zaio amarenean bizi izan duena.
‎Ezin geldirik egon eszena lazgarri hura ikusita, eta jauzi egin zuen aurrera! Iximgo posta-etxean eutsi egin zion bere buruari, Ivan Ogareffen zartailuak jo zuelarik; baina, hantxe, amari kolpea eman beharrean zeudela, ezin bere burua mendean eduki.
‎Arrazoi desberdinengatik baina, biek ukatzen zioten garapena euskarari. Euskarak garbia behar zuelako, batek, eta euskarak ‘herrikoa’ behar zuelako, besteak, ez batean eta ez bestean euskarak ezin zuen bere burua elikatu terminologia kulturalaren bidez, edo ez zuen horren premiarik. Kulturarik gabe, eta kultur terminologiarik gabe, euskara ezin zitekeen izan hiztun komunitate modernoaren hizkuntza, ordea.
‎Zorionez, ordea, musikaren gehiegizko potentzial espresiboak duen arazoa da bukaerara eramanda bere burua deusezten duela: subjektuaren nukleo berbera erdietsi arte aurrera egitean, subjektuak afektiboki bere egiten duen baina subjektibizatu ezin den gozamenaren muinarekin topo egiten dugu-subjektuak harrizko begirada hotz batekin soilik begira dezake muin hori, ezin baitu bere burua erabat atzeman bertan-. Gogoan izan dezagun Der Laienmann, Schubert-en Winterreise-ko azken abestia:
Ezin du bere burua lagundu emazteak bere itzalaren beldur ez izatea lortu ezin duen bezala edo zure ama ahozabala ez izatea lortu dezakeen bezala.
2015
‎HBren negoziazioari buruzko txostenak ere hala zioen 1992ari buruz: . Estatuak ezin du bere burua gaur egungo ezegonkortasun eta gatazka zamarekin aurkeztu?. 74
‎[ETAko] Inork bere gain ez izateko ardura hori. ETAk, azken batean, ezin zuen bere buruaren kontra egin. Gainera, etorkizunerako ondo datorkigu horrela egitea, egitura politikoa izatea ETAri gelditzeko agindu eta aholkatu diona.
‎Zer ikusteko dauka horrek?, pentsatu zuen Ramsay jaunak, luze iritzita. Orduantxe, antzinako haize-bolada baten indarrez? ezin bere buruari eutsi?, halako antsia jaulki zuen, non mundu osoko beste edozein emakumek zer edo zer egin, zer edo zer esango zukeen, nik izan ezik, pentsatu zuen Lilyk, bere baitara saminki bilduz, ni ez bainaiz emakumea, baizik eta neskazahar petral, erretxin, elkor bat.
‎Eta ametsa bezain egia da hau, zeruko argizarien ametsa bezain egia. Josek, ikusi orduko ezagutu zituen, baina ezin zuen bere burua nabarmendu, ezin bere bihotz urratua agertu. Itzultzaile bati deitu zion, bidaiarien hizkuntza arrotza zitzaiola erakusteko, eta zakar mintzatu zitzaien haren bitartez:
‎Utz ditzala besteak beren gerra egiten, ez baita txikia izango. Izan ere, guduetan tenienteordeak borrokatzen ez badu ere, ez da, horratik, arrisku handirik gabe egongo, eta barrualdetik gainerako guztiek baino lan gehiago egin beharko du; hain zuzen ere, bandera daramanez gero, ezin du bere burua babestu, eta txiki-txiki egingo baliote ere, ez luke hura eskutik utzi behar. Horrela, kontenplatiboek, goian eraman behar dute apaltasunezko bandera eta eman diezazkieten kolpe guztiak jasan beraiek bat ere eman gabe; izan ere, haien eginbeharra Kristok bezala sufritzea da, gurutzea goi-goian eramatea, hura eskutik ez uztea beren burua arriskurik handienetan ikusten badute ere, eta ez dezatela haiengan ahultasunik nabaritu sufritzean; horretarako ematen diete hain zeregin ohoragarria.
‎Jarrera natural hipermoderno bat esan liteke, halakorik izaterik baldin eta balego. Jarrera hura ezin da bere buruaz tolesgabe eta ezjakina izan, aitzitik, ondo daki bere izatea praktiketan baino ez dela, besteak beste, autentikoa irudikatzeko irudien gehiegikeriaren orpotik jaio delako. Eta, itxurazko autentikotasunaren joko estrukturalaren aurka aritzen diren anomalien jarrera delako.
‎Eta, bere baitan ez da den-dena positibotasuna, auto-gardentasuna eta auto-sustapena, hala izango balitz ikono bat baino ez litzateke izango, hau da, konfigurazio itxia, aldagaitza, ihartua eta zurrundua, behin betiko emanda eta eginda. Baina, anomaliak ezin du bere burua irudi zurrundu ezin mudatuzko bati atxiki, horretan lotuko balitz Egiturak berehala barneratuko luke eta bere zerbitzuan jarri. Anomalia bere buruarekiko negatiboa da, bere burua ukatu behar du etengabeko aldatzeari ekiteko, iheskorra behar du, berritzaile eta proteikoa.
‎Bikoteak edo giza taldeak funtziona dezan asko dira jakin behar ez diren kontuak. Bestalde, inork ezin du bere burua erabat kontrolatu; are gutxiago, erabat ezagutu; besteak beste, arras zaila baita egia osoa eramatea.
‎Dagoeneko ezin du bere burua defendatu.
2016
‎Beharbada mutilak lo hartu du edo hartzeko zorian dago eta emakumea bere ahots abailduarekin oroitzapenak jaulkitzen hasten da, eskuarekin flekilloa apartatu eta sukarrik ba ote duen begiratu dio agian, umeekin egiten den antzera. Emakumeak ezin du bere burua mutilik gabe irudikatu, beregatik utzi zuen dena, utzi zituen senarra eta utzi zuen irakaskuntza bien arteko harremanaren berri institutuan zabaltzen hasi zenean. Irakasle eta ikasle baten artekoa denen ahotan zebilela ohartzean alde egitea erabaki zuen, baina horiek aspaldiko kontuak dira.
‎Hain gogorra, ezen horrelakoetan ez zitzaion axola ezta auzokoek musika zatarra ozenki jartzea ere, bakardadea leuntzen ziotelako nolabait. Baina ezin zuen bere burua engainatu, garbi zegoen bikote kide batek bestea abandonatutakoan etxe batean bakardade izugarrian gelditzea baino gauza goibelagorik ez zegoela.
‎Bertako zortzigarren ardatz estrategikoak dio atzean utzi behar dela hiperzuzentasuna eta hizkuntza bizia, komunikatzailea, adierazkorra eta multifuntzionala bultzatu behar dela. Izan ere, hiztun berriak ezin du bere burua deseroso ikusi.
‎Baina pauso bakar bat norabide hartan, eta gelditu egin zen. Ezin zion bere buruari halako gezurrik esan. Bulegorantz bultzatzen zuten arrazoiek ez zuten zerikusirik Jon eta Joneren ihes operazioarekin edo talde osoaren ziurtasunarekin, baizik eta arruntagoak ziren:
2017
‎Istorio guztiok eskema semantiko berbera erakusten dute: subjektu arrazionalak ezin du bere burua sineskeriatik guztiz babestu.129 Hortaz," basoko" ipuinek agertu mitoaren eta arrazoiaren arteko nahasketaz egin dugun irakurketa berberera jo dezakegu orain ere. Mundua interpretatu baino ezin dezakegula egin baiezta tzen duen postulatu postmodernista zaigu horretarako giltzarria, zeinak errealitatea bere horretan atzemateko ezintasuna egiaztatzen baitu, ezagutza absolutuaren ezina, alegia, halako gisaz, non gure ezagutza ustez arrazionalak irrazionaltasuna ere ezinbestez barne hartuko baitu, guk ere, oharkabean, geure mito eta sineskeriei eutsiko diegularik-beste mota batekoak, noski," arrazionalagoak" nahi baldin bada, edo ohikoagoak, onartuagoak, besterik gabe-.
‎Oroitze-ekintza modura dago taxututa, hain zuzen ere, bilduma horren baitako Rossetti-ren obsesioa nobela laburra.143 Juan Martin protagonistak, idazle euskaldun arrakastarik gabeak, azken aldian izan dituen bi maitasun-esperientziak birpasatzeari ekin dio, bizipen horiek ulertu eta bere buruarekiko kontuak garbitu asmoz. Izan ere, harreman horietan erakutsi duen jokaera patetiko bezain miserablea dela medio, Juan Martinek ezin du bere buruarekin etsi, ezin du bere burua onetsi, galdu egin du, alegia, nork bere burua onartzeko behar izan ohi den gutxieneko koherentzia. Nortasun zentzuzko eta onargarri baten beharrak akuilatuta, Juan Martin bere jokaeraren azalpen arrazoizko eta koherentea osatzeko ahaleginari lotu zaio.
‎Oroitze-ekintza modura dago taxututa, hain zuzen ere, bilduma horren baitako Rossetti-ren obsesioa nobela laburra.143 Juan Martin protagonistak, idazle euskaldun arrakastarik gabeak, azken aldian izan dituen bi maitasun-esperientziak birpasatzeari ekin dio, bizipen horiek ulertu eta bere buruarekiko kontuak garbitu asmoz. Izan ere, harreman horietan erakutsi duen jokaera patetiko bezain miserablea dela medio, Juan Martinek ezin du bere buruarekin etsi, ezin du bere burua onetsi, galdu egin du, alegia, nork bere burua onartzeko behar izan ohi den gutxieneko koherentzia. Nortasun zentzuzko eta onargarri baten beharrak akuilatuta, Juan Martin bere jokaeraren azalpen arrazoizko eta koherentea osatzeko ahaleginari lotu zaio.
‎gisa definitu zen laster, eta, etxetik kanpo aritzen zirenean ere, gizonezkoen lana baino gutxiago ordaintzen zen; ezinezkoa zitzaien diru harekin bizitzea. Emakumeek gora egiteko bide gisa ikusten zen ezkontza orduan, eta horren onartuta zegoen emakume batek ezin zuela bere burua mantendu, emakume ezkongabe bat herri batera iristen zenean, bidali egiten baitzuten, baita soldata irabazten bazuen ere.
‎54). Ekonomia feudalak ezin zuen bere burua erreproduzitu, eta gizarte kapitalistak ere ezingo zukeen, bilakaerarik, izan ekonomia feudal horretatik abiatuta; izan ere, buruaski izateak eta soldata altuen erregimen berriak, jendearen aberastasuna?
‎Horrexegatik da gaitasun politikoaren kontzeptua esanguratsua eta beharrezkoa demokrazia analizatzeko eta teorizatzeko. Populazioak ezin badu bere burua gobernatu, nahiz eta horretarako eskubidea izan, orduan eskubideak ez dira aski, ezta eskubidearen inguruko diskurtsoa eta analisia ere: duintasunez bizitzeko eskubideak ez baitakar bizitza duinik.
‎Aztertuko dugu ea nola eta zergatik behar duten soberania demoi deitzen ditugun tokiko lurralde mihiztadurek (assemblages), soberania ulertuz komunitate batek bere burua gobernatzeko daukan gaitasun politiko instituzional eta territorializatu gisa. Soberania, akaso, banatu egin daiteke (ko-subirautza edo subirautza partekatua), baina ezin da desagertu; izan ere, komunitate batek ez badauka gaitasun politikorik (soberania materialik) ez eta erabakimen gune bat, eskumen zalantzaezinekin (soberania formala), bada, komunitate horrek ezin du bere burua gobernatu bere erabaki politiko propioen arabera.
‎Soberania, akaso, banatu egin daiteke, baina ezin da desagertu, izan ere, komunitate batek ez badauka gaitasun politikorik (burujabetza edo soberania materialik), ez eta erabakimen gune bat, eskumen zalantzaezinekin (soberania formala), bada, komunitate horrek ezin du bere burua gobernatu bere erabaki politiko propioen arabera.
‎komunitateak bere burua gobernatzeko duen gaitasun politikoa. Ez badauka gaitasun politikorik, komunitate horrek ezin du bere burua gobernatu bere erabaki politiko propioen arabera. Buruan izan behar dugu gaitasun politikoak, nik emandako definizioaren arabera, burujabetza materiala eta formala esan nahi duela, eta burujabetza formalak, soilik, ez duela gaitasun politikorik bermatzen.
‎kanpoan geratzen dena. Estatuaz kanpo geratzen da, nazioaz at? 265 Nazioak ezin du bere burua mintzaira etnikoak betetzen dituen funtzio informaletan soilik oinarritu. Hizkuntza etnikoak ezin du kultura estandar nazionalaren funtziorik hezurmamitu, eta, ondorioz, komunitate eta kultura moderno bat eraiki.
‎Nolanahi ere, ez zela harritzekoa errepikatzen zuen mojak bere baitan: ezin bazion bere buruari lagundu, nolatan lagunduko zien bertzeei. Are gutxiago Antoñitori, egunero deprimitzen baitzuen bere isiltasun itogarriarekin.
‎Leonik, artistek ez bezala, ezin dio bere buruari gogoetarako ibilaldittorik eskaini; sukalderat itzuli da, gosaldu eta gero-tomate-entsalada freskoa eta kafesne-zopakeginbehar andana baitu burutzeko. Zorua erraztatu edo artoa bakandu edo oiloen arrautzak bildu ez baitira bakarrik egiten, eta baserriko aziendak, eta zakur zikin hori, ez baitira beren kasa bazkatzen.
‎Nork berak ezin du bere burua ferekatu, amultsuki ukituta ere; eta bere burua ezagutu arren ere, ezin du lagundu. Laguna behar du, izango bada.
‎Hannah Lockhart jaunak ezin du bere burua zaindu, zu are gutxiago.
2018
‎Ugazabaren eta esklaboaren arteko harremana ezin da ezarri kontratu bidez. Esklabo bat, Lockeren aburuz, osoki ugazabaren mende dagoen gizabanako bat da, eta esklabo-ugazabak boterea du esklaboaren biziaren eta heriotzaren gain. Lockek dio gizabanako bakar batek ere ez duela erabakimenik bere bizitzaren gainean (botere hori Jainkoari baitagokio), eta, beraz, inork ezin du bere burua jarri beste inoren botere absolutuaren mende. Ugazaba eta esklaboa gerran egoten dira; hortaz, familia batean esklaborik badago, ugazabak haiekin duen harremana ez da izango ugazaba horrek berak emaztearen eta seme-alaben gainean daukan nagusitasun zibilaren parekoa, zeren nagusitasun hori mugatua baita, eta ez baitu barnean hartzen biziaren eta heriotzaren gaineko boterea.
‎Thompsonek ideia zinez garrantzitsu bat azaldu zuen: senar bakar batek ere ezin duela bere burua gabetu ezkontzari esker eskuratzen duen botereaz. Egia esan, auzi honetaz eztabaidatzean, ikusi dut jendea erraz nahasten dela, denok ezagutu baitugu senarren bat bere botere horiek erabiltzen ez dituena eta erabiltzea burutik pasatu ere egingo ez litzaiokeena; horren ondorioz, batzuetan ematen du gehiegizkoak direla kritika feministak (gaur egungoak, behintzat).
‎Gutunazal marroi akoltxatua erosi zuen uneaz majo damutzen zen, ordea. Ezin zion bere buruari azaldu, sobreak koskatxo bat aurrera egin zezala lortu bitartean askotariko izerdien ondoren, ezin ulertu zergatik iruditu ote zitzaion kutrea sobre zuri arrunt bat erostea, zergatik iruditu zitzaion hain hil ala bizikoa halako sobre batean ematea Mireni dirua, hain zuzen ere Mirenek azkenekoz elkar ikusi zutenean oparitu zion argazki-albuma biltzeko baliatu zuenaren moduko sobre bat...
‎Izan ere, zenbateraino da hiriko parke bat natura? Ezin du bere burua irudikatu kirikinoa hartzen. Beldurra emango lioke.
2019
‎herririk gabe, etorkizunik gabe geratu da gizona, ezin dio bere tristura kontatu" bere buruari baino". Ezin dio bere buruari baino utzi bere eta bere herriaren ondasun behinekoenaren oinordetza.
‎Harkaitz Canok ere gauza bera markatzen du bere manifestuko azken hiztunarengatik, arrazoizko galdera baten bidez: " Hizkuntza bat noiz desagertzen da, azken hiztuna desagertzen den unean ala bat bakarra geratzen denean eta bakar horrek ezin dionean bere buruari baino hitz egin?"
ezin dionean bere buruari baino hitz egin?
‎Bera ere oso haserre zegoen. Ezin zuen bere burua kontrolatu.
‎Aukeran nahiago lotura hitzezkoak. Esanahitsuki ibai baten gainean esanak, inork ezin baitu bere burua bi aldiz maitasun berean bainatu. Maitasuna maiz astuna egiten dugu, baina, zer nahi duzue esatea, hori ez da maitasuna, hondora bidaltzen duen lasta baizik, nik uste.
‎Berdin dio zein den emakumearen bitartez bere buruaren bila dabilen egoa: ezin du bere burua landu emakumeak ez baldin badu onartzen harentzat arragoa gisa aritzea. Hona zer exijitzen zaion beti emakumeari:
‎Horregatik, porrot egiten du rol femeninoa osoki betetzeko garaian. Igarlea, pitonisa, goiargitua denez, hurbilegi dago Nervali bisitan joaten zitzaizkion izaki irrealengandik; mundu surrealaren ateak zabaltzen ditu, baina ez da gai mundu hori entregatzeko, ezin bailuke bere burua entregatu. Emakumeak amodioan mamitzen du bere burua, eta amodioan da zinez heltzeko modukoa; singularra denean, destino singular bat onartzen duenean, unibertsoan barrena igeri ibili ordez, sustrairik gabe?, orduan dena laburbiltzen du.
‎Ekiten dion gizonak beste batzuekin konparatzen du bere burua, nahitaez. Emakumea, berriz, eraginik gabe, bereizirik, ezin da inon kokatu, ezin du bere burua neurtu; garrantzi subirano bat ematen dio bere buruari, ez duelako eskura inolako objektu garrantzizkorik.
‎Atsegin hartzen du esperientziak ugarituz: maiteminaren horditasuna eta atsekabeak probatu nahi ditu, amatasunaren bozkario aratzak, adiskidetasuna, bakardadea, malkoak, irriak; baina sekula ezin du bere burua eman, behartuak baititu sentimenduak eta emozioak. Dudarik gabe, Isadora Duncanek egiazko malkoak isuri zituen haurrak hil zitzaizkionean, baina antzezle hutsa izan zen haien errautsak teatroko imintzio handi batez bota zituenean itsasora; ezinegona ematen du My liferen pasarte hau irakurtzeak, bere bihozmina gogora ekarri zuenekoa:
‎alferrikakoa da galdera; gizonak ezin izan du aurkitu ezkutuko esentzia hori, ez baitago halakorik. Mundutik aparte edukitzen dutenez, emakumeak ezin du bere burua objektiboki definitu mundu honen bidez, eta emakumearen misterioak ez du gordetzen hutsa baino.
‎Isuna jarri behar didazuela, Donostian Erreala defendatzeagatik??! , puntu hartara iritsita, ordea, ezin bere buruari galgarik jarri, malda beherakoan balazta hautsi duen ibilgailuak bezala hitzaren kontrola galdu baitzuen, haren ezpainetara mehatxu bat biltzen zelarik?: Ez halakorik, arren, Krosseko eta Donostia osoko estoldetako arratoiak ere matxinatzerik nahi ez baduzue behintzat!
‎–Erasoaren egilea dagoeneko hilda dago eta horrek, noski, abantaila handia ematen digu; ezin baitu bere burua defendatu, hau esanik, aulkiaren bizkarrean guztiz bermatu arte gorputza atzerantz bota, eta, asebete itxuraz, zurrupada luzea ematen dio zigarroari, kea mardul sabai aldera isurtzeko gero, egundoko arrazoia bota izan balu bezala?. Gure Paulek jakingo du zein fitxa mugitu edo zein haritatik tira egin, zeren eta hura, ederki dakizun bezala, beso luzeko pertsona baita.
2020
‎Ildo juridiko-politiko honetan, bada, nekez ahal liteke nazionalista izatea sezesionismoa posible izatea onartu gabe, zeren eta edozein herrik ezin baitu bere buruaz libreki baliatu bortxaturik daukan estatuaz aske izatea galarazten bazaio.
‎Connellek Zuzenbidea jarri du, Galwayn, baina gero pentsatu du aldatu egingo duela beharbada, zeren, Mariannek nabarmendu duenez, Connelli ez zaio Zuzenbidea interesatzen. Connellek ezin du bere burua ezta irudikatu ere abokatu, gorbata eta gainerakoak jantzita, jendea krimenengatik kondenatzen laguntzen beharbada. Beste ezer bururatzen ez zitzaiolako jarri du hori.
‎Alferrik. Hain zegoen ahul eta galdu, non ezin zion bere buruari eutsi. Bizpahiru pauso eman aldrebeska, eta erori egiten zen zerraldo.
2021
‎Ez dago eztabaidatzekorik, bere aurpegian ezin argiago nabarmentzen zaio bere erabateko ezadostasuna, ezin du bere burua etxe honetan ikusi txikiegia, zikinegia eta behar bada ere bitxiegia baita bera bezalako emakume fin eta pospolin batentzat, eta gutxi balitz bezala ikaragarri garestia ere hiriguneko beste antzerako pisu batzuen aldean.
‎Horrez gain, gobernu aurrerakoiek garatutako neurri sozialek —oso urriak— behartsuen aurkako gorroto-diskurtso bat eraikitzea ekarri dute. Norbaitek oraindik uste bazuen «brasildar estiloko» arrazakeria, matxismoa eta elitismoa «adeitsuak» zirela, orain ezin du bere burua engainatu. Indarkeria gero eta ozenago azaldu da, eta jarrera horiek gero eta gehiago lotzen dira Gobernu Federalaren jarrerekin.
‎" Nik ez dut sinesten Van Gogh-ek berak moztu zintuenik. Inork ezin dio bere buruari belarria moztu mahats-mordoa bailitzan. Inork ez luke halakorik egingo, ezta erotuta egonda ere.
‎" Ni naiz neure AA", bota dio. " Horrek ez du ezertarako balio, bat ezin da bere buruaren AA izan. Zure AA izan ezin daitekeen pertsona bakarra zu zeu zara.
‎Ez. Norberak ezin du bere burua komunista bihurtu.
‎Azkenaldian, Rilkerekin zebilen; lehenagotik, ez zuen harenik ezer irakurri, eta, bizitzako une hartan benetako putzu gardena eskaintzen ari omen zitzaion, bare-bare murgiltzeko. Rilkek poeta gazte bati idatziriko gutuna asko interesatu zitzaion, baina mezu hura ezin bere buruari bideratu; oso bestelako ibilbide bat egina zuen, eta orain ibilbide hura etenik ikusten zuen, inolako arrangurarik gabe; lasai zegoen. Agian, aurrerago berriro irrika pizten bazitzaion, ekingo zion; ez zeukan batere presarik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia