2000
|
|
Baina utzi esplikatzen. Bai, bazekiat
|
ezen
nik baino hobeki dakiala orain erranen diadana, baina oroitzea ez zaik gaizki etorriko, eta Joanesi ere, bide batez, ez ziok kalterik eginen. Izan ere, mundu zaharrean, urrezko numeroa zuan edertasunaren proportzioak arautzen eta erabakitzen zituena, eta koadroari neurria emaiten ziona, finean, neurria eta harroina; eta urrezko numero horren baitan goia eta behea, ezkerra eta eskuina, koadroaren alde guztiak elkartzen zituan, oreka baten barrenean beti ere eta koloreen kidetasunean, argi itzalen arteko etenik gabe, argiaren itzala bertze argi bat balitz bezala.
|
|
Halaxe erran nion, bai, eta esplikazionea ere eman dizut, baina badakit
|
ezen
nik eman esplikazionea motza eta laburra geratzen dela. Anitzetan galdetzen diot neure buruari nola atera zitzaizkidan hitz haiek, eta oraino ere neke eta gaitz egiten zait bertze argibide baten edireitea... baina bai erraiten ahal dizudala ezen, hitz haiek trenkatu orduko, bi sentimendu errotu zitzaizkidala, biak ere kontrakarrean zeudenak, zeren sentitu bainuen, batetik, halako kezka bat, osabari modu hartan trufa egiteagatik eta zor nion begirunearen hausteagatik, berak napolitarrari zor ziona hautsi zuen bezala, bertzalde; baina baita halako alegrantzia eta halako satisfazionea ere, bertzetik, ene kezkaren gainetik zegoena mementu hartan, zeren bidaia oso hartan osabaren erranetarat egon bainintzen, sekula erabaki bat hartu gabe, eta zeren hura baitzen, hain zuzen ere, ene lehen deliberamendua, adierazten zidana ezen gizon egiten ari nintzela, zinez... eta zeren noiznahi den etortzen baitzitzaidan bururat osabaren iduri hura, hark Bolognan ukabila jaso zuenekoa eta nik mehatxu bat bezala sentitu nuena, nik irri egin niolako, lohitan blai ikusi nuenean; izan ere, hargatik atera ote zitzaizkidan hitz haiek, zeren lege naturala baitzen mendekuari mendekuarekin ihardetsi nahi izaitea?
|
|
—Nik uste nuen
|
ezen
ni nintzela gonbidatzailea eta zu gonbidatua... —eta kon turatu zenean ezen napolitarra mahaiari beha zerraiola, eta jendea, aldiz, berari beha paratu zela, osabak, bere ohorea edo garbitu nahian, erantsi zuen—:
|
|
zu orain hortik zoaz, baina ni hemendik; osaba eta bion arteko elkargo sekeretu hark bi pintore zituen, baina ordu arte osabak egin zuen elkargoaren koadro osoa, marraztu eta koloreztatu, eta nik neure ñabardurak erantsi nahi nizkion, eta neure mugak jarri haren munduari, muga batzuk haratago neramatzala, bertzeak honatago. Baina koadroa aldatuko ez ote nion beldur zen osaba, eta horregatik zegoen jeloskor... nahiz eta gero irri egin zidan, zeren eta hark libertatea baitzuen maite, eta ikusi zuen
|
ezen
ni ere libertatearen aldeko hautuan nenbilela eta hartarako eskubidea nuela, harik eta ene deliberamenduak, finean, haren jelosiazko sentimendua aldarazi zuen arte, osaba harrotasunerako bidean ipintzen zuela.
|
|
Badakit nik ere zer den imajinazinoa, eta badakit ezen imajinazinoak gal gaitzakeela. Eta segur nago
|
ezen
ni ez nintzela horretan zu baino gutiago izan. Erran nizun lehengoan ezen meditazionea mendi bat dela, eta kontenplazionea haren gailurra.
|
|
ANITZETAN erran dizut
|
ezen
nitaz mintzatu nahi nintzaizula liburu honetan barrena. Haatik, orain artean hipotesi baten ildotik mugitu naiz, ontzat eman baitut, neure pentsu guztietan, izan, banaizela, eta zerbait osoa naizela.
|
|
Hatsarrean, ezpainetan zuèn irria areagotu zidan, zeren uste baitzuen
|
ezen
ni ere txantxaz eta arraileriaz ari nintzaiola, baina, ikusi zuenean ezen serios ari nintzela, masailak gorritu zitzaizkion apur bat.
|
|
Eta alferrikakoak izan ziren, finean, neure esplikazioneak, erraiten nielarik
|
ezen
nik ez nuela parte hartu gizon haien hiltzean, ez aldez ez moldez, guardia haiek jujearen menerat zeudelako eta jujeak manatua bete behar zutelako...
|
|
Eta jakin zuenean
|
ezen
nik ere banekiela, are hurbilagoko egin ninduen.
|
|
Baina gaizki hasi natzaizu; izan ere, erran berri dizut ezen hirurak ginela beldur, hirurak ere beldurraren maila eta gradu berean bageunde bezala; ordea, zalantzarik ez dut
|
ezen
ni neure lagunak baino hagitzez ere beldurrago nintzela, zeren Joxe Aberasturi zen, alde batetik, gizon bat, Portugalgo gerletan zaildu eta gogortu zena, eta arriskua eta perila egunorozko ogitzat hartu zuena, halako moldez, non ogi hura bihurtu baitzitzaion, finean, jateko ogia bezain beharrezko eta funtsezko; eta zeren Antoniok, bertzetik, itsu baino itsuago sinesten baitzuen Jainkoaren probide...
|
|
Eta, amaren aitorraren argitan, garbi oroit dezaket nik ere orain aldi hura eta aldi hartako hainbat gertaki. Bai, egia da gertaki hauek guztiak, amaren aitorraren aitzinetik, bertze molde batean ikusten nituela eta, geroztik, ikusmoldea aldatu zaidala, zeren eta pertsona baten eginak eta ekinak zentzuz aldatzen baitira eta erranahi berezia hartzen, noiz eta bertze pertsona batez amorosten den, nola izan baitzen amaren kasua, baina, ikusmoldeak ikusmolde, kontua da
|
ezen
ni ere ohartua nintzela orduko amaren joko bikoitz hartaz, osabarekin zuen erlazioneaz denaz bezainbatean, nahiz eta, nola artean haurra bainintzen eta, gauza haien alderakotzat, haur bat bezala pentsatzen bainuen —Platon eta Aristoteles errezitatzeko moduan nengoen arren, bertzalde—, ez nion bertzelako signifikantzarik eman.
|
|
—Zer signifikatzen du honek? Zeren baitakit
|
ezen
nik ez ditudala bi pare...
|
|
Izan ere, goizean goiz, Ofizio Sainduko guardiak heldu zitzaizkidan etxerat, bat batean eta supituan. Hatsarrean dudan egon nintzen ene bila ez ote zetozen, zeren behetik zetorren morroiak erran baitzidan
|
ezen
enekin egon nahi zutela, eta zeren, bertzalde, amaren baitarik, puntu hartaz denaz bezainbatean, zernahi den iguriki baitzitekeen, haren mehatxua aditu ondoren... Baina ez zetozen, ez, ene bila, Lutheroren bila baizen.
|
|
Eta behatu tarteka izarrei neure teleskopioarekin. Eta, baldin izarren bat keinuka ikusten baduk, pentsa ezak
|
ezen
ni ari natzaiala begi keinuka zerutik, zeren gorputzez ziegetan harrapatuko banaute ere, arimaz ez...
|
2009
|
|
kontatu izan dizut zeinen garrantzitsu gertatzen zaidan Perosiren meza, kristau fedeari eusteko; gaur, berriz, ostegunaren iparrizarra noiz piztuko zain egoten naiz, zure eskutitzek Perosiren mezaren lekua hartu balute bezala. (?) Eskertzen dizut laudorioa, esaten didazunean
|
ezen
ni aurkitzen nauenak bere bizitzako printzesa aurkituko duela. Batzuetan, baina, ez dakit printzesaren papera gustatuko litzaidakeen.
|
|
kontatu izan dizut zeinen garrantzitsu gertatzen zaidan Perosiren meza, kristau fedeari eusteko; gaur, berriz, ostegunaren iparrizarra noiz piztuko zain egoten naiz, zure eskutitzek Perosiren mezaren lekua hartu balute bezala. (...) Eskertzen dizut laudorioa, esaten didazunean
|
ezen
ni aurkitzen nauenak bere bizitzako printzesa aurkituko duela. Batzuetan, baina, ez dakit printzesaren papera gustatuko litzaidakeen.
|
2013
|
|
Areago: elizgizona naizenez gero, eginkizun daukat nire eraginpean dauden familia guztietara bakearen bedeinkazioa eramatea eta bertan indartzea; hori guztia oinarri harturik, pentsatu gogo dut
|
ezen
nire borondate onaren erakusgarriok biziki estimagarriak izango direla eta, ni neu Longbourn etxaldearen hurrengo jabegaia izatearen gorabeherari ez ikusi egiten diozularik, hori ez dela kausa izango eskaintzen dizudan olibondo adarrari ezetza eman diezaiozun. Zure alaba maitagarriei niregandik kalterik etortzeak arduraz betetzen nau, bestela ezin izan bailiteke, eta horren barkazionea galdatzeko ez ezik, arren eskatzen dizut baimena zuri ziurtatzeko guztiz prest nauzula nire esku dagoen ordain oro zure alabei emateko, baina azken horretaz aurrerago mintzatuko.
|
2019
|
|
Une hartan erregeak ahots indartsua goratu zuen, Guk, hemen, munduko ipurdi honetan bizi izanagatik, laudorio handiak entzun ditugu zuei buruz, entzun dugu indar handiko gizonak zaretela, eta armekin izan litekeen trebeenak zaretela, eta ez dugu zalantzan jartzen, zuen gorpuzkera sendoak ikustea aski, eta gerra egiteko trebeziari dagokionez, gauza erlijiozkoetan nola profanoetan egin dituzuen ekintzen kontaketak dioenaz fio gara. ...burutazio hau ez da inor harritzeko modukoa izango, baina egia hutsa da honako hau esaten edo egunen batean esango duen esaera, Pobrearentzako laguntzarik onena pobrearena da, tira, mintzatuz gero jendeak elkar ulertzen du, zuek esan zenbat kobratu nahi duzuen zerbitzuaren truke, eta ondoren ikusiko dugu prezioa adostu ahal dugun, nahiz eta, nire ahotik mintzo den egiaren izenean, esan behar dudan
|
ezen
nire arrazoiak baditudala pentsatzeko adostasunik lortu gabe ere, gu geu bakarrik mairuak garaitzeko eta hiria hartzeko gauza izango garela, Santaremen orain hiru hilabete egin genuen bezala, zurubi batekin eta dozena erdi gizonekin, gero armada osoa sartu zen, eta biztanleria guztia ezpataz pasatu zuen, gizonak, emakumeak eta haurrak, adinari erreparatu gabe, eskuetan armarik ba ote zuten edo ez...
|