2000
|
|
—Badaki berorrek
|
ezen
nik ere elizarako nahi nukeela geure seme Joanes, berorrek baino gehiago, benturaz, ene senar prestu hori. Kontua, ordea, ez da berorrek edo nik nahi izaitea, baina Jainkoak nahi izaitea.
|
|
Baina utzi esplikatzen. Bai, bazekiat
|
ezen
nik baino hobeki dakiala orain erranen diadana, baina oroitzea ez zaik gaizki etorriko, eta Joanesi ere, bide batez, ez ziok kalterik eginen. Izan ere, mundu zaharrean, urrezko numeroa zuan edertasunaren proportzioak arautzen eta erabakitzen zituena, eta koadroari neurria emaiten ziona, finean, neurria eta harroina; eta urrezko numero horren baitan goia eta behea, ezkerra eta eskuina, koadroaren alde guztiak elkartzen zituan, oreka baten barrenean beti ere eta koloreen kidetasunean, argi itzalen arteko etenik gabe, argiaren itzala bertze argi bat balitz bezala.
|
|
Halaxe erran nion, bai, eta esplikazionea ere eman dizut, baina badakit
|
ezen
nik eman esplikazionea motza eta laburra geratzen dela. Anitzetan galdetzen diot neure buruari nola atera zitzaizkidan hitz haiek, eta oraino ere neke eta gaitz egiten zait bertze argibide baten edireitea... baina bai erraiten ahal dizudala ezen, hitz haiek trenkatu orduko, bi sentimendu errotu zitzaizkidala, biak ere kontrakarrean zeudenak, zeren sentitu bainuen, batetik, halako kezka bat, osabari modu hartan trufa egiteagatik eta zor nion begirunearen hausteagatik, berak napolitarrari zor ziona hautsi zuen bezala, bertzalde; baina baita halako alegrantzia eta halako satisfazionea ere, bertzetik, ene kezkaren gainetik zegoena mementu hartan, zeren bidaia oso hartan osabaren erranetarat egon bainintzen, sekula erabaki bat hartu gabe, eta zeren hura baitzen, hain zuzen ere, ene lehen deliberamendua, adierazten zidana ezen gizon egiten ari nintzela, zinez... eta zeren noiznahi den etortzen baitzitzaidan bururat osabaren iduri hura, hark Bolognan ukabila jaso zuenekoa eta nik mehatxu bat bezala sentitu nuena, nik irri egin niolako, lohitan blai ikusi nuenean; izan ere, hargatik atera ote zitzaizkidan hitz haiek, zeren lege naturala baitzen mendekuari mendekuarekin ihardetsi nahi izaitea?
|
|
—Nik uste nuen
|
ezen
ni nintzela gonbidatzailea eta zu gonbidatua... —eta kon turatu zenean ezen napolitarra mahaiari beha zerraiola, eta jendea, aldiz, berari beha paratu zela, osabak, bere ohorea edo garbitu nahian, erantsi zuen—:
|
|
zu orain hortik zoaz, baina ni hemendik; osaba eta bion arteko elkargo sekeretu hark bi pintore zituen, baina ordu arte osabak egin zuen elkargoaren koadro osoa, marraztu eta koloreztatu, eta nik neure ñabardurak erantsi nahi nizkion, eta neure mugak jarri haren munduari, muga batzuk haratago neramatzala, bertzeak honatago. Baina koadroa aldatuko ez ote nion beldur zen osaba, eta horregatik zegoen jeloskor... nahiz eta gero irri egin zidan, zeren eta hark libertatea baitzuen maite, eta ikusi zuen
|
ezen
ni ere libertatearen aldeko hautuan nenbilela eta hartarako eskubidea nuela, harik eta ene deliberamenduak, finean, haren jelosiazko sentimendua aldarazi zuen arte, osaba harrotasunerako bidean ipintzen zuela.
|
|
Badakit nik ere zer den imajinazinoa, eta badakit ezen imajinazinoak gal gaitzakeela. Eta segur nago
|
ezen
ni ez nintzela horretan zu baino gutiago izan. Erran nizun lehengoan ezen meditazionea mendi bat dela, eta kontenplazionea haren gailurra.
|
|
Galde diezadakezu, jaun André, nola egin niezaiokeen esker oneko irri hura aita jesuitari, osaba Joanikotek haren gutiesterat bulkatu baninduen, bere mesprezuzko erran haiekin, Bartolo goiti eta Bartolo beheiti, eta nik ihardetsiko dizut, alde batetik,
|
ezen
ene baitan ez zela oro aita Bartolomeren aurkako mesprezu eta arbuio, zeren eta aita Bartolome oso mintzalari ona baitzen eta miresten bainuen nik alde horretarik; eta ihardetsiko dizut, bertzetik, ezen amaganat iraulirik nituela orduko, ene konbertsione iduriko haren ondoren, osaba Joanikotenganat luzaroan bideratu nituen sentimenduak —estimua eta maitasuna—, eta sinesten hasia nintzel...
|
|
ANITZETAN erran dizut
|
ezen
nitaz mintzatu nahi nintzaizula liburu honetan barrena. Haatik, orain artean hipotesi baten ildotik mugitu naiz, ontzat eman baitut, neure pentsu guztietan, izan, banaizela, eta zerbait osoa naizela.
|
|
Eta, segidan, eni beha paratzen zela, kapitainak erran zidan nola lau urte lehenago itsasoa utzi zuen, eta nola, handik gutirat, gure amaren bisita izan zuen, gutien igurikitzen zuenean... zeren gure amak baitzekien orduko
|
ezen
ni harekin ibilia nintzela hango eta hemengo itsasoetan barrena hainbat urtetan, eta zeren ene berri jakin nahi baitzuen, bere arimaren osasunarekin loturik zegoen kontu ezin seriosago batek hartarat bulkaturik...
|
|
Hatsarrean, ezpainetan zuèn irria areagotu zidan, zeren uste baitzuen
|
ezen
ni ere txantxaz eta arraileriaz ari nintzaiola, baina, ikusi zuenean ezen serios ari nintzela, masailak gorritu zitzaizkion apur bat.
|
|
Eta alferrikakoak izan ziren, finean, neure esplikazioneak, erraiten nielarik
|
ezen
nik ez nuela parte hartu gizon haien hiltzean, ez aldez ez moldez, guardia haiek jujearen menerat zeudelako eta jujeak manatua bete behar zutelako...
|
|
Eta jakin zuenean
|
ezen
nik ere banekiela, are hurbilagoko egin ninduen.
|
|
Baina gaizki hasi natzaizu; izan ere, erran berri dizut ezen hirurak ginela beldur, hirurak ere beldurraren maila eta gradu berean bageunde bezala; ordea, zalantzarik ez dut
|
ezen
ni neure lagunak baino hagitzez ere beldurrago nintzela, zeren Joxe Aberasturi zen, alde batetik, gizon bat, Portugalgo gerletan zaildu eta gogortu zena, eta arriskua eta perila egunorozko ogitzat hartu zuena, halako moldez, non ogi hura bihurtu baitzitzaion, finean, jateko ogia bezain beharrezko eta funtsezko; eta zeren Antoniok, bertzetik, itsu baino itsuago sinesten baitzuen Jainkoaren probide...
|
|
Eta, amaren aitorraren argitan, garbi oroit dezaket nik ere orain aldi hura eta aldi hartako hainbat gertaki. Bai, egia da gertaki hauek guztiak, amaren aitorraren aitzinetik, bertze molde batean ikusten nituela eta, geroztik, ikusmoldea aldatu zaidala, zeren eta pertsona baten eginak eta ekinak zentzuz aldatzen baitira eta erranahi berezia hartzen, noiz eta bertze pertsona batez amorosten den, nola izan baitzen amaren kasua, baina, ikusmoldeak ikusmolde, kontua da
|
ezen
ni ere ohartua nintzela orduko amaren joko bikoitz hartaz, osabarekin zuen erlazioneaz denaz bezainbatean, nahiz eta, nola artean haurra bainintzen eta, gauza haien alderakotzat, haur bat bezala pentsatzen bainuen —Platon eta Aristoteles errezitatzeko moduan nengoen arren, bertzalde—, ez nion bertzelako signifikantzarik eman.
|
|
Ararat. Eta, hala, irakurtzen nuelarik osabaren irri erdi inozent erdi maltzurrean
|
ezen
nik sentitzen nuena sentitzen zuela hark ere, halaxe erran nion, hark bakarrik aditzeko moduan:
|
|
—Zer signifikatzen du honek? Zeren baitakit
|
ezen
nik ez ditudala bi pare...
|
|
Izan ere, goizean goiz, Ofizio Sainduko guardiak heldu zitzaizkidan etxerat, bat batean eta supituan. Hatsarrean dudan egon nintzen ene bila ez ote zetozen, zeren behetik zetorren morroiak erran baitzidan
|
ezen
enekin egon nahi zutela, eta zeren, bertzalde, amaren baitarik, puntu hartaz denaz bezainbatean, zernahi den iguriki baitzitekeen, haren mehatxua aditu ondoren... Baina ez zetozen, ez, ene bila, Lutheroren bila baizen.
|
|
Eta behatu tarteka izarrei neure teleskopioarekin. Eta, baldin izarren bat keinuka ikusten baduk, pentsa ezak
|
ezen
ni ari natzaiala begi keinuka zerutik, zeren gorputzez ziegetan harrapatuko banaute ere, arimaz ez...
|
|
—eta, irri bati bertze bat zerraiola, eratxiki zuen—: Erran nian nik
|
ezen
ni izanen nintzela hik behar huen haizea, eta ikusten duk...
|
|
Jainkosa batena behar zuen, zinez, gorputz hark! Zeren, baldin egia bazen ezen eguzkiak, ilargiak eta munduko bertze kreatura guztiek bere bertutearen eta balioaren zazpigarren partea galdu zutela gizonaren bekatuagatik, egia izan behar zuen, halaber,
|
ezen
nik ez nuela gorputz hura deusen faltan igartzen eta hala atzemaiten nizkiola Mignonen gorputzari, zazpi parteak ez ezik, parte gehiago ere bai, zein baino zein osoagoak eta ederragoak... Nola izanen zen, bada, bekatu, jaun André, gorputz hartaz gozatzea eta harekin atsegin hartzea, baldin hark guztiak Jainkoaren donu eta dohain bazirudien, eta baldin Jainkoa bazen edertasun haren lehen kausa eta arrazoina, nola argumentatzen baitzuen Piarres Oihartzabal kapitainak?
|
2009
|
|
kontatu izan dizut zeinen garrantzitsu gertatzen zaidan Perosiren meza, kristau fedeari eusteko; gaur, berriz, ostegunaren iparrizarra noiz piztuko zain egoten naiz, zure eskutitzek Perosiren mezaren lekua hartu balute bezala. (?) Eskertzen dizut laudorioa, esaten didazunean
|
ezen
ni aurkitzen nauenak bere bizitzako printzesa aurkituko duela. Batzuetan, baina, ez dakit printzesaren papera gustatuko litzaidakeen.
|
|
kontatu izan dizut zeinen garrantzitsu gertatzen zaidan Perosiren meza, kristau fedeari eusteko; gaur, berriz, ostegunaren iparrizarra noiz piztuko zain egoten naiz, zure eskutitzek Perosiren mezaren lekua hartu balute bezala. (...) Eskertzen dizut laudorioa, esaten didazunean
|
ezen
ni aurkitzen nauenak bere bizitzako printzesa aurkituko duela. Batzuetan, baina, ez dakit printzesaren papera gustatuko litzaidakeen.
|
2012
|
|
izan ere, «salbatu» hitzak ez baitzidan, nolabait esateko, une horretan ezer esan. Egoera hori horren urrun ikusten nuen, ulermenarentzat horren antzemanezina,
|
ezen
ni ere Jainkoak Israelgo haurrei haragia emango ziela hitz eman zienean esan zutena hasi bainintzen esaten: «Jainkoak jarri dezake mahaia basamortuan?», horrela nik esan nuen:
|
|
Baina orduan beste zentzu batean hartzen ikasi nuen. Iraganeko bizitzak horrenbesteraino izutzen ninduen, eta bekatuak horren ikaragarriak iruditzen zitzaizkidan,
|
ezen
nire arimak ez baitzion Jainkoari beste gauzarik erregutzen lasaitasuna galarazten zidan erruaren zamatik aske uztea baizik. Nire bizitza bakartiari zegokionez berriz, hutsa zen; ez nuen handik onik ateratzeko errezatzen, edo horretan pentsatu ere egiten, ez baitzuen garrantzirik bestearen aldean.
|
|
|
ezen
ni Herkulesen. Hilabetera orduko, hara;
|
2013
|
|
Areago: elizgizona naizenez gero, eginkizun daukat nire eraginpean dauden familia guztietara bakearen bedeinkazioa eramatea eta bertan indartzea; hori guztia oinarri harturik, pentsatu gogo dut
|
ezen
nire borondate onaren erakusgarriok biziki estimagarriak izango direla eta, ni neu Longbourn etxaldearen hurrengo jabegaia izatearen gorabeherari ez ikusi egiten diozularik, hori ez dela kausa izango eskaintzen dizudan olibondo adarrari ezetza eman diezaiozun. Zure alaba maitagarriei niregandik kalterik etortzeak arduraz betetzen nau, bestela ezin izan bailiteke, eta horren barkazionea galdatzeko ez ezik, arren eskatzen dizut baimena zuri ziurtatzeko guztiz prest nauzula nire esku dagoen ordain oro zure alabei emateko, baina azken horretaz aurrerago mintzatuko.
|
|
–Egia esan, ia ez dut jokoa ezagutzen, esan zuen gizonak?, baina pozik ikasiko dut gehiago,
|
ezen
nire bizibideak...
|
2015
|
|
–Las ideologías anarquistas? edo horrelako zerbait zuen izenburua, eta liburu hori han eta horrela topatzea hain zen harrigarri eta ia ia sinesgaitza
|
ezen
nik uste patuaren seinaletzat hartu nuela, kasualitate hutsa izan arren. Liburua norena zen galdetu nuen ingurukoen artean; inork ez zekien ezer:
|
2016
|
|
–Arraroa da gero! , idazten du Bevoriskiusek?; baina egitateak benetakoak dira,
|
ezen
nire jakin nahiak bultzatu egin nau egitateok nire lumarekin banan banan idaztera; baina txolarre arrak moztu egin zidan ohar honen beste erdia bukatu behar nuen unean, bere txerak hogeita hiru eta erdi bider errepikatuz.
|
2017
|
|
–Eo, Zorba, astotzar alaena, eta hik nola dakik hori??, esango duk hik. Ba, jakin zekiat, seguru nagok,
|
ezen
nik seme bi banitu, bata zuhurra, artatsua, begiratua, elizkoia, eta bestea arranpaloa, gezurtia, sesiantea, tripontzia, emakoia eta legegabea, nik, dudarik gabe, biak hartuko nitizkek nire mahaian; baina, hara, ez zekiat, maiteago izango nikek bigarrena. Ni bezalakoa izango zelako edo?
|
|
Ene gogo hori hain bizia eta bat batekoa izan zen non beldurrak hartu baininduen ez ote zen seinale bat niri adierazteko egun horietan bertan Zorba azken hatsa ematen ari zela lurraren bazterren batean;
|
ezen
nire arima eta Zorbarena elkarri hain josiak sentitzen nituen non ezinezkoa iruditzen baitzitzaidan biotarik bata hiltzea eta besteak ez sentitzea farrasta bat, eta oihu bat ez botatzea.
|
2018
|
|
Hainbestekoa dela gaur tristura horrek, beti sentitu izan dudan tristura bera dela aitorturik ere? neronekin duen antza,
|
ezen
nire izena ere jar bainiezaioke ia. Gaur, esan diot, halako ongizate bat da niretzat tristura hori, hementxe bainago, behingoz eroria, nire amak betidanik bere biziko basamortuan deiadarka iragarri izan duen zoritxarrean eroria.
|
2019
|
|
Ene alaba, askoz ere eztiago zara niretzat
|
ezen
ni zuretzat, ene atsegingarri, bihotzean duzu orain Jainko ahalguztidunaren bihotza[...] Jainko ahalguztidunak maitasun handia jarri du zugan, hiri honetako beste zein nahi emakumerengan baino gehiago; bere atsegingarri bilakatu baitzaitu.
|
|
Une hartan erregeak ahots indartsua goratu zuen, Guk, hemen, munduko ipurdi honetan bizi izanagatik, laudorio handiak entzun ditugu zuei buruz, entzun dugu indar handiko gizonak zaretela, eta armekin izan litekeen trebeenak zaretela, eta ez dugu zalantzan jartzen, zuen gorpuzkera sendoak ikustea aski, eta gerra egiteko trebeziari dagokionez, gauza erlijiozkoetan nola profanoetan egin dituzuen ekintzen kontaketak dioenaz fio gara. ...burutazio hau ez da inor harritzeko modukoa izango, baina egia hutsa da honako hau esaten edo egunen batean esango duen esaera, Pobrearentzako laguntzarik onena pobrearena da, tira, mintzatuz gero jendeak elkar ulertzen du, zuek esan zenbat kobratu nahi duzuen zerbitzuaren truke, eta ondoren ikusiko dugu prezioa adostu ahal dugun, nahiz eta, nire ahotik mintzo den egiaren izenean, esan behar dudan
|
ezen
nire arrazoiak baditudala pentsatzeko adostasunik lortu gabe ere, gu geu bakarrik mairuak garaitzeko eta hiria hartzeko gauza izango garela, Santaremen orain hiru hilabete egin genuen bezala, zurubi batekin eta dozena erdi gizonekin, gero armada osoa sartu zen, eta biztanleria guztia ezpataz pasatu zuen, gizonak, emakumeak eta haurrak, adinari erreparatu gabe, eskuetan armarik ba ote zuten edo ez...
|
2020
|
|
Haurrari buruan musu ematen zion lehenengo, niri hurrengo –lehengo errituala alderantzikatuta– Eta, iristerakoan bezala, eskolako zakua aldean hartu eta portxeko eskailerak jaitsita kalean gora etxera bidean abiatzen nintzenean, han ikusten nituen Rose Marie eta haurra –eta Mae Jean lantzean–, berriz ere modu antzerkikoago batean besoak astinduz, urrunera joango banintz eta denbora luzean berriro elkar ikusiko ez bagenu bezala. Eta hainbesteko barregura ematen zidan keinu hark –biak edo hirurak portxean barre algaraka besoak astinduz–,
|
ezen
nik ere, atzerako norabidean ibiliz –bizitzarekiko sekulako konfiantza erakutsita keinu huts harekin, atzean zer neukan edo zer etor zitekeen jakin gabe–, besoak astindu eta urrunean galtzen zen barre algara batekin eragiten nien neure besoei, harik eta ikusten ez nituen arte.
|
2021
|
|
Baina irudiok saihesten ere ikasten hasia nintzen pixkanaka, Fridarekin lotutako beste batzuk zetozkidalako ordainetan (haren pikodun jertsearen malgutasunarekin zerikusi zuzena zutenak usu), eta halako indarrez,
|
ezen
nire hankarteko lokartua aspaldiko partez berpozteko gaitasuna izaten ari baitziren. Nagoreren hanka luzeek ere erdietsi ez zuten balentria.
|
|
Egin dut zailena, badakit igo dudala aldaparik minena, baina askotxo geratzen zait oraindik Igeldo herrira iristeko, eta berandu da, beranduegi zen aldapa igotzen hasi naizenean ere. Arnasa berreskuratu ezinda utzi nau azken ahaleginak, hainbeste
|
ezen
ni baino azkarrago baitoa oinez, espaloitik, aterkirik gabeko paseatzaile isil eta bakarti hori, zeinak Bob Dylanen istorioa oroitarazi didan. Denverren edo Bostonen edo ez dakit non, baina Estatu Batuetako hiriren batean seguru, pasieran zebilen euri azpian Bob zaharra –Robert Allen Zimmerman jaiotzez–, eta polizia parea gerturatu eta atxilotu egin omen zuten nor zen ere jakin gabe, zergatik eta euri azpian bakarrik paseatzen ibiltzeagatik soilik, euri azpian bakarrik paseatzen dutenak ehuneko ehunean ilegala edo amorala edo gutxien gutxienez ez etikoa den zerbait hausnartzen edo zuzenean egiten baitabiltza, gauza jakina da.
|
2022
|
|
Asiarrak izan arren, esker oneko jendea dela onartu behar da. Pentsa, ekitaldi hura hain izan zen arrakastatsua,
|
ezen
nire egunerokoan apuntatu bainuen. Oker ez banago, hirurogeita hamaseian izan zen...
|