2015
|
|
Jainkoa gorestekoa da. Gomenda
|
biezaio
berorren aitatasunak hau, eta erantzun biezat, mesedez, ez baita ezer galtzen, eta asko gal baitaiteke beste aburu batzuk jarraitzean. Asko erregutzen diogu Jainkoari Matusalenen eta aingeru nagusiaren alde; honek ematen dit penarik handiena, ez dakit zergatik.
|
|
Jainkoak gorde
|
biezat
berorren aitatasuna.
|
|
Hemengo posta zerbitzu bidez idatzi nuen joan den astean; han hizkuntzaren kontu hartaz erantzun nion Paulori; eta Joserekin aritu nintzen horretaz eta esan zidan, abisu emateko, ageriko eta ezkutuko etsaiak zituela eta kontuz ibiltzeko. Horregatik ez nuke nahi Egiptokoez hainbeste fida dadin, ezta gautxoriez ere; esan
|
biezaio
berorren aitatasunak.
|
|
6 Benetan poztu naiz Elias adiskidea gauzak ulertuz joateaz. Jakin
|
beza
berorren aitatasunak nik han eginahalak egin nituela fiskalak uler zezan eta berorri ez joateko esan diezaion, eta halaxe egin nuen. Ez dakit gutunak eman zituzten.
|
|
Eman biezazkio goraintziak nire partez eta berorren aitatasuna ez dezala utz eskatzen diot, harik eta toki seguruan jarri arte, bideetako heriotza horiek izuturik bainaukate. Jainkoak bere jainkozko onberatasunagatik gorde
|
dezala
berorren aitatasuna. Joana anderearen otoitzetan jartzen dut ustea, eta eman idazkari jaunari nire agurra, baita andere horiei ere.
|
|
9 Jakin
|
beza
berorren aitatasunak, gure aita jeneralak gutun bat idatzi ziola Quiteria andereari, gutun honetan ikusiko duenez. Jainkoak barka biezaio hain informazio okerra eman dionari.
|
|
Halaxe izan gaitezela Haren Maiestatearentzat, eta etor bedi etorri behar duena. Berak gorde
|
biezagu
berorren aitatasuna, amen.
|
|
Jainkoak ordain
|
biezaio
berorren aitatasunari irudia opari eman izana.
|
|
Biak dira Jesusen Lagundiarekin harreman onak dituztenak, eta ongi etorriko litzateke negoziatzeko. Dena dela, idatz
|
diezadala
berorren aitatasunak berehala eta ez gaitezela zain egon luzaroago, mesedez. Guztiak harritzen dira, han nork negoziaturik ez izateaz, eta horrela beste horiek nahi dutena egiten dute.
|
|
4 Beldur naiz oihaldunek ez ote duten preso edukiko frai Joan de la Miseria, haiek ikusi zutela dioten uneaz gero ez baita gehiago agertu. Jaunak erremedia beza guztia eta gorde
|
biezagu
berorren aitatasuna, nik eta berorren alaba hauek erregutzen diotenez, amen.
|
|
6 Aita Marianori esan biezaio berorrek honetaz deritzana eta eman goraintziak nire partez, baita aita frai Bartolomeri ere. Eta erantzun
|
diezadala
berorren aitatasunak labur labur Erromako kontu honi buruz. Jakin beza hor dagoen ala ez Jesusen Lagundiko bat, nire adiskide ona dena.
|
|
9 Konturatzen naiz, deabruak ezin duela jasan hor fraide nahiz moja oinutsik izatea, eta horregatik egiten die halako gerra; baina Jaunagan itxaro dut ez diola asko balioko. Gogora
|
beza
berorren aitatasunak hor izan daitezen egin den ahalegina; premiarik handiena den honetan, lagun biezaio berorren aitatasunak San Jose aintzatsuari.
|
|
9 Konturatzen naiz, deabruak ezin duela jasan hor fraide nahiz moja oinutsik izatea, eta horregatik egiten die halako gerra; baina Jaunagan itxaro dut ez diola asko balioko. Gogora beza berorren aitatasunak hor izan daitezen egin den ahalegina; premiarik handiena den honetan, lagun
|
biezaio
berorren aitatasunak San Jose aintzatsuari.
|
|
10 Jainko Maiestateak gorde
|
beza
berorren aitatasuna behartsuak babesteko (berorren aitatasunak fraide oinuts horiei egin dien mesedearen jakitun bainago) urte askoan, nik beti eskatzen diodanez, santutasunean aurrera eginez, amen.
|
|
Casademonteri idatziz gero, berehala bidaliko du mailegu agiria nik idazten diodanean, hor negoziatuko ez balitz, esan nahi dut. Jainkoak bidera beza guztia premia ikusten duenez, eta gorde
|
beza
berorren aitatasuna nik eskatzen diodanez.
|
|
Apurka apurka ongi izango naiz. Ez
|
beza
berorren aitatasunak nire gaitzaren penarik izan; nahiko da izan duenaz.
|
|
Ezta ez deritzat ongi abitua hartzean komentuari utziko ez dion abere baten gainean joateari. Ikus
|
beza
berorren aitatasunak guztian hoberena izan daitekeena, eta ez bedi izan lotsatia, horrek jota uzten bainau.
|
|
10 Irakur
|
biezaio
berorren aitatasunak Frantziskori Pedro Ahumadaren hori. Kontuan izan, nigana bidaltzea besterik ez dela komeni, hemen konponduko baikara.
|
|
Bera harriturik zen, baimenik gabe eta etxea utzita zihoalako. Esan
|
biezat
berorren aitatasunak zer dakien honetaz, eta frai Bartolome Jesusenaren arrastoren bat aurkitu ote duten.
|
|
3 Jakin
|
beza
berorren aitatasunak etxe bila aritu naizela eta ari naizela hemen, eta ez dagoela bat ere, oso garestiak eta gabezia ugari dituztenak izan ezik; eta horrela, Andre Mariaren ondoan daudenetara jo dugula uste dut, hauek ere gabeziak izan arren; kapituluak abeltegi handi batzuk ematen badizkigu, denboraren joanean erosteko biderik balego, baratze ederra egin daiteke eta eliza bi kapilautzarekin era... Nik diotsot berorren aitatasunari, harri eta zur geratu naizela herri honetakoen bertuteaz.
|
|
1... Eman
|
diezazkiola
berorren aitatasunak goraintzi asko aita frai Antoniori, eta esan, idatzi nion gutuna ez zela erantzun gabe uztekoa; mutu eta gorrarekin hitz egitea delakoan, ez diodala idatzi nahi; aita Marianori, berriz, pozarren bidaltzen dio bere etekinetatik: horretaz balia daitezela fraide horiei ohi duten baino hobeki jaten emateko.
|
|
Orain idazten diodana ahaztu zitzaidan aita komisarioari egindako gutun horretan. Irakur
|
beza
berorren aitatasunak, berriro hemen esaten ez nekatzearren bidaltzen baitiot irekirik; eta nirearen antzeko zigiluaz jo eta eman biezaio.
|
|
Hala ere, ene aita, ez diegu begiratu behar orain bizi direnei, prelatu izan daitezkeen pertsonei baizik, hau eta beste gauza batzuk jar daitezen. Horregatik, egin
|
diezagula
berorren aitatasunak guri asko laguntzeko karitatea, hau eta lehengo egunean idatzi nuena argi eta erraz gera daitezen aita komisarioaren aurrean; izan ere, hark jartzen ez baditu, Erromatik lortzen saiatu da, arima hauentzat eta haien pozbiderako oso garrantzitsuak direla uste dudalako, eta beste monasterio batzuetan gauza espiritualetan hain loturik edukitzearen ondorioz nahigabe handiak dituzt...
|
|
5 Konstituzioak berriro egiterik balitz edota kentzerik eta gehitzerik, gogoan izan
|
beza
berorren aitatasunak, ameluzko edo marregazko galtzerdiei, dagokien zatian, ez dadila zehaztu galtzerdiak erabil ditzatela baino besterik, eskrupuluetarako bide izaten baita.
|
|
Jar dezatela agindu zorrotz bat, haietan ezer kentzen ez gehitzen inor ari ez dadin. Gauzatxo hauetan guztietan egin
|
beza
berorren aitatasunak egokien deritzana, hau da, guri dagozkigunaz aritu dadila. Baita aita Nicolao ere, pertsona baten kontua delako itxura eman ez dezan, eta aita frai Joan Jesusenak ere gure gauzak maitasunez hartuko dituela uste dut.
|
|
8 Gure Jaunak gorde
|
biezagu
berorren aitatasuna eta ikusten utz diezagula laster, amen, ene aita. Neka ez dadin, ez diot besterik esaten.
|
|
11 Agindu
|
beza
berorren aitatasunak ez emateko jaten inori mintzalekuan ezergatik ere, ahizpak oso urduri jartzen direlako; eta, berorren aitatasunarekin izan ezik (orduan ez da hartuko kontuan, behar denean), oso gogo txarrez egiten dutelako; ni oraindik nabarmenago nago horren kontra, eta horrela utzi nuen esanda, eta komeni ez diren gauza asko daude hor. Eta nahiko da, hori eginez gero, beraiek zer janik gabe geratzen direla, limosnak gutxi direlako eta ez luketelako esango, jan gabe geratu baizik, eta hau gutxienekoa da.
|
|
Ni hor nengoenean, ardura hartzen nuen ezer falta ez zekien eta ez zen gastatzen komentukotik. Gauza guztiak izan ohi dira hasten diren bezala, eta hasiera horretatik gaitz handiak etor daitezke; horregatik, kontuan har
|
beza
berorren aitatasunak asko doakigula horretan, eta ahizpak biziki poztuko liratekeela berorren aitatasunak Pedro Hernándezek egin eta berretsi zituen aktak gorde daitezen nahi duela jakiteaz. Guztiak dira gazteak, eta sinets biezat, ene aita, seguruena litzatekeela fraideekin ez tratatzea.
|
|
Berorren aitatasunari erregutzen diot esan diezaiola hau nire aita Oleari, eta eman nire goraintziak. Hiru gutun idatzi dizkiot; jakin
|
beza
berorren aitatasunak hartu dituen ala ez. Oi Jesus, bai gutxirekin erremedia daitezkeela hainbeste arima!
|
|
7 Jaunak gorde
|
biezat
berorren aitatasuna, eta egiten digun mesedeagatik egokien datorkiona emango dio berorren aitatasunari eta grazia ugari halako zalaparta artean, amen.
|
|
Gure Amak ez du aipatzen nire gauzarik; ni oso bakarrik sumatzen dut neure burua berorren agurgarritasuna gabe eta nahi baino gehiago sentitzen dut; berorren aitatasunak otoitz egin biezaio nire alde Jaunari, premia handia baitut. Haren Maiestateak gorde
|
diezagula
berorren aitatasuna eta ekar diezagula laster honantz, desira dugunez, amen. [Jeronima E. Santuarena].
|
|
2 Kontuan izan
|
beza
berorren aitatasunak, nire borondatez, dagoeneko pobretasunean fundaturik dauden etxeak ez nituzkeela nahi errentarekin. Izan ere, nik honela ulertzen eta ikusten dut eta beti izango da horrela:
|
|
9 Uste dut aita Medinak kopiarazi zuela dioen liburu hori, nire handia dela. Jakinaraz
|
biezat
berorren aitatasunak horretaz dakiena, ez dakiola ahantz, biziki poztuko bainintzateke?, gal ez dadin, aingeruek dutena baino besterik ez baita. Nire iritziz, aurrea hartzen dio gero idatzi dudanak, frai Domingo Bañezek ez dela ona badio ere; eskarmentua, behintzat, handiagoa zen idatzi nuenean.
|
|
Hemengo ahizpa San Anjel honek baditu zenbait gauza on, berorren aitatasunari idatzi nionez; hala ere, etxe honetako askatasun airean hazia izan denez gero, beldur handia dut. Esan
|
biezat
berorren aitatasunak zer deritzan. Eta oso gaixoa da.
|
|
6 Begira
|
beza
berorren aitatasunak nolako xalotasuna, seinaleetatik konturatu bainaiz ulertu zutela, nik aditzera eman ez arren. Eta gutunean esaten nion, ez fidatzeko anaiekin, Joserenak baitziren anaiak (badakit gutuna irakurriko zutela-eta); izan ere, beraren adiskideek berek agertuko zioten, eta ez naiz harritzen, barru barruan sentitzen dutelako.
|
|
zer dakit nik, horrela ez ote dudan eragotziko arima haren on handi bat? Izan ere, sinets
|
beza
berorren aitatasunak, nire iritziz, ez duela bera dagoeneko espiritua; beti izan dut irudipen hori.
|
|
Nik pozik beteko nukeen, neure eskuz izan ez balitz; baina eragozpen ugari etorri zitzaizkidan burura, eta, beraz, albait leunen ezezkoa eman nuen. Konturatzen naiz gure onerako ari zela; baina sinets
|
beza
berorren aitatasunak, sustraitik ez badator, ez daudela gauzak beste erara konpontzeko, Pauloren eskutik izan ezik. Jaunak konpon beza, gogo bizia baitut, eta kezka sortzen baitit guztiek behaztopa egiten duten harria ni neu naizela ikusteak; horregatik, hainbat aldiz esan dudanez, Jonasekin egin zutenez, beharbada, ni itsasora botatzea litzateke erremedioa, ekaitza baretu dadin, baliteke nire bekatuengatik izatea eta.
|
|
Har bitza, bada, orain era batera harenak eta ahizpa guztienak. Gure Jaunak gorde
|
beza
berorren aitatasuna eta ekar beza laster batean honantz, niretzat eta beste gauza batzuetarako oso beharrezkoa baita. Ez dut esaten ezer izango denik berorren aitatasunak ez dakienik.
|
|
11 Benetan poztu naiz hura Erromara joateaz dugun zorte onagatik, berarekin fraideak joan daitezen. Jaunak bidera beza eta gorde
|
biezat
berorren aitatasuna; ez dakit guztiari erantzuten diodan, astirik gabe nago-eta; dena dela, astirik ez izateko zein luze jardun dudan!
|
|
4 Irakur
|
beza
berorren aitatasunak Ciudad Rodrigoko jaun batek ekarri zuen gutun hori; berariaz etorri zen moja honetaz hitz egitera. Gauza asko esaten ditu emakume honetaz.
|
|
Egiaz hau egiten badugu karmeldarrok, argi dago ezin direla bereizi Jesusen izenekoak, hainbat aldiz mehatxu egin baitidate. Jainkoak gorde
|
beza
berorren aitatasuna urte askoan.
|
|
Orain dela gutxi irakurri nuen berriro Pauloren gutuna, bere pentsamenduetan murgiltzeko lorik gabe geratzen dela dioena; eta uste dut otoitzean murgiltzeagatik dioela hori. Ez bedi ohitu hain altxor handia alde batera uzten (esan
|
biezaio
berorren aitatasunak) gorputzak behar duen loa ez galtzeko izan ezik, Jaunak hortik ematen dizkigun ondasunak handi handiak direlako, eta ez nintzateke harrituko deabruak kendu nahi izatea. Eta grazia hori, nahi denean ez baita izaten, estimu handitan izan behar da Jainkoak ematen duenean, une batean Haren Maiestateak Bera zerbitzatzeko pentsamendu hobeak ematen baititu adimenak bilatu ahal dituenak baino, hortik hain irabazi handia utziz.
|
|
9 Nire neba Lorentzok darama gutun hau; Gortera doa eta handik Sevillara uste dudanez. Ontzat har
|
beza
berorren aitatasunak hura monasterioan sartzea, janaria prestatzeko ama prioreak egin duen labetxo bat ikustera, gauza miresgarria dela esaten baitute?, eta ikusiaren gainean ez bada, ezin izango da egin hemen; eta dioten bezalakoa bada, fraide eta moja guztientzat balio handi handikoa litzateke. Ama prioreari idazten diot nik, horretarako sartzen uzteko esanez.
|
|
Hala ere, hartaz idazten dutena ikusiko balu, ez litzateke harrituko hemen ere haren nahia izateaz; Sotoren sutegitxoa baino hobea dela diote, ezin baitute gehiago goraipatu. Uste dut ama prioreak idazten duela, eta horrela, besterik ez; Jainkoak gorde
|
diezadala
berorren aitatasuna.
|
|
6 Jakin
|
beza
berorren aitatasunak, hari hemendik aurrera egiten ez uzteko erabakia harturik nagoela; bada, ez da beharrezkoa, emakume bat baldin badoa Maria anderearekin eta berorren anaiarekin; izan ere, han ongi zaindua dago, eta oker handia litzateke hainbeste neke hartzea, orain bere alaba ikusi duenean. Belo hartzeko egunean ere hobe litzateke, orduan, Jainkoa lagun, ez baitira egongo gauzak hain arriskutsu eta berorren aitatasunak orain baino hobeki lagundu baitiezaioke amari.
|
|
Sendaturik geratzen naizela dirudi, baina orain ditudan oinazeekin gutxi antzeman daiteke guztiz sendaturik dagoen; dena dela, ongi mugitzen da eskua eta besoa bururaino jaso dezaket; baina oraindik denbora da guztiz ongi izan arte. Sinets
|
beza
berorren aitatasunak, pixka bat atzeratu balitz, besomotz geratuko nintzela. Egia esan, ez nuen horregatik nahigabe handirik, Jainkoak hori nahi balu.
|
|
Ni poztu naiz ez zelako joan; orain oso ongi etorriko da. Ardapillari idatzi diot erregu eginez lor
|
dezala
berorren aitatasuna etortzea, eta ergelkeria batzuk esaten dizkiot; gogorik izan ez arren, azken batean egin dira, ez baita gutxiagorako.
|
|
7 Oso egoki litzateke ikastetxe horri San Jose izena ematea. Jainkoak ordain
|
biezaie
berorren aitatasunari eta negozio hari, horretaz ari garenez gero, Ordenarako gauza handia izango bailitzateke. Toledokoa oso ongi dago, moja bere sen betean, eta ama priorea oso inozo hau esatean:
|
|
3 Jainkoak gorde
|
dezala
berorren aitatasuna eta egunen batean utz diezadala ikusten soseguz, arnasa hartzeko besterik ezean berriro sufritzeko. Guztiek dute gogo gogoan beren otoitzetan.
|
|
3 Harri eta zur nago nola egiten den, eta hortik joana izatea nahiko nuke eta ziur gauden toki batean egon dadila, eta jakinaraz
|
beza
berorren aitatasunak non dagoen, mesedez, ni zoro baten antzera ibil ez nadin abisuren bat eman nahi diodanean, kodeekin gertatzen zaidan bezala, niri aurrez adierazi gabe aldatzen baititu berorren aitatasunak. Lagunarekin ibil dadila nahiko nuke, anaia ez mezakoa bada ere.
|
|
Ez dago beldur izan beharrik, ene aita, Jainkoa goretsi beharra baizik Bera joan zen bidetik garamatzalako. Haren Maiestateak gorde
|
biezat
berorren aitatasuna eta ikus dezadala nik borroka hauek gabe.
|
|
Berorren aitatasunak eska biezaio horretan sendo egon nadin, eta gainerakoan etor bedi etortzekoa, zenbat eta neke gehiago, irabazia ere gehiago baita. Dena dela, apurtu
|
beza
berorren aitatasunak gero gutun hori.
|
|
2 Jakin
|
beza
berorren aitatasunak, hango auzi honetaz idatzi zidanean izan nuen samin handi guztia, orain ikusten dudana gogora etortzea izan zela, hau da, gezurrezko lekukotasunen bat zabalduko zutela Pauloren aurka; eta beti onartu zituen ama nagusi orde beltz honek gezurrezko lekukotasun handietako batzuk, eta egun batzuetan pena honekin izan nintzen. Oi Jesus, zein estu hartu nauen!
|
|
8 Gure Jaunak nahi beza beraren zerbitzuan zuzen ibil gaitezela, Berak nahi duen bidetik. Eta gorde
|
beza
berorren aitatasuna urte askoan nik eskatzen diodan santutasunarekin, amen.
|
|
11 Idatz
|
biezaio
berorren aitatasunak Joana andreari nola izango den profesa, orain ez baitut astirik berari idazteko. Beldurrez idazten dut esan dudanagatik eta horregatik gutxitan egingo dut eta egiten dut.
|
|
Ikaragarrizko gutunak idatzi izan dizkiot, eta altzairu batean jotzea besterik ez da izan. Kontuak atera
|
bitza
berorren aitatasunak orain aita Nicolaok idazten didan horretatik.
|
|
2 Kontura bedi, ene aita, horretaz eta sinets
|
beza
berorren aitatasunak baino hobeki ezagutzen ditudala emakumeen azpildurak, eta inola ere ez dela komeni berorren aitatasunak aditzera eman dezan priore nahiz mendeko izateko inor bere etxetik atera daitekeenik, fundazioa egiteko izan ezik. Eta egia da, horretarako ere, esperantza horrek kalte handia egiten du; horregatik, askotan nahi izan dut buka daitezela fundazioak, guztiak ongi finkaturik gera daitezen.
|
|
Malagónen ez dakit zenbat baimen eman nizkion prioreari mojak hartzeko, kontu handia izateko eskatuz?, beste hauek ekarri genituenean, gutxi baitira. Ken
|
biezaie
berorren aitatasunak, hobe baitute berorrengana jotzea; eta sinets biezat, ene aita, orain ez baitut tentaldirik, zein kontuz jokatzen duen berorren aitatasunak ikusirik, poz pozik kenduko naizela hortik ni. Orain gauzak dauden bezala, ordena hobea egon daiteke; dena dela, ezer ez zenetik fundatzeko, batzuen eta besteen beharra izan duenak, haiek pixka bat poztu beharra izan behar.
|
|
Eta sinets
|
beza
berorren aitatasunak asko irabazten dutela Jesusen Lagundiari loturik ibiltzeaz, horregatik noiz edo behin huts egin arren, denborak esango duenez eta nik, berorren aitatasunak ikus dezan. Haiek izan dira, behintzat, nik izan ditudan laguntzailerik hoberenak eta sekula ez naiz geratuko hori aitortu gabe.
|
|
6 Barka
|
beza
berorren aitatasunak hain jardun luzea, Paulori dion maitasunagatik onez eramaten baitu; eta esaten diodan honi ongi baderitza, esan biezaio berari, eta bestela, ez; dena dela, nik neuretzat nahi nukeena diot. Nik esaten diot gauza handia direla egintzak eta kontzientzia ona.
|
|
10 Eta Beatrizi dagokionez, gauza bera iruditzen zait, profesa aldikoaz idazten didatena irudipena dela uste izan ez arren, oso gauza ona baizik; hark ere barau gutxi egin beharra du. Agindu
|
biezaio
berorren aitatasunak ama prioreari, eta ez diezaiela utz aldi batzuetan otoitz egiten, baizik eta beste zeregin batzuetan okupatuak egon daitezela, okerragora etor ez gaitezen, eta sinets biezat beharrezkoa dela hau.
|
|
Aita Mariano etorri den jakin nahi dut. Jainkoak gorde
|
beza
berorren aitatasuna eta bere eskutik izan beza, amen.
|
|
3 Pena eman dit, ama prioreak esaten didanez, santu horrek bere ofizioa ez duela betetzen ongi jakiteak, adore gutxi izateak baino askoz pena handiagoa. Jainkoarren, esan
|
biezaio
berorren aitatasunak, besteentzat bezala, berarentzat ere justizia izango dela ulertzeko eran.
|
|
Andere honek, ezin hobeki. Jainkoak aurrera eraman beza, dirudienez, ongi asmatu baita fundazio honetan, eta gorde
|
biezagu
berorren aitatasuna, amen.
|
|
55 Egin
|
beza
berorren aitatasunak ahal duena aipaturiko abisu horiek uzteko, hau da, Bisitetan berorren aitatasunak orain nola jokatzen duen; gainerakoa gure Jaunak egingo du bere errukiagatik eta ahizpa hauen merezimenduengatik, hauen ahalegina guztian ongi egitea baita Jaunaren zerbitzuan eta horretarako eskolatuak izatea.
|