Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 33

2015
‎6 Benetan poztu naiz Elias adiskidea gauzak ulertuz joateaz. Jakin beza berorren aitatasunak nik han eginahalak egin nituela fiskalak uler zezan eta berorri ez joateko esan diezaion, eta halaxe egin nuen. Ez dakit gutunak eman zituzten.
‎9 Jakin beza berorren aitatasunak, gure aita jeneralak gutun bat idatzi ziola Quiteria andereari, gutun honetan ikusiko duenez. Jainkoak barka biezaio hain informazio okerra eman dionari.
‎9 Konturatzen naiz, deabruak ezin duela jasan hor fraide nahiz moja oinutsik izatea, eta horregatik egiten die halako gerra; baina Jaunagan itxaro dut ez diola asko balioko. Gogora beza berorren aitatasunak hor izan daitezen egin den ahalegina; premiarik handiena den honetan, lagun biezaio berorren aitatasunak San Jose aintzatsuari.
‎10 Jainko Maiestateak gorde beza berorren aitatasuna behartsuak babesteko (berorren aitatasunak fraide oinuts horiei egin dien mesedearen jakitun bainago) urte askoan, nik beti eskatzen diodanez, santutasunean aurrera eginez, amen.
‎Casademonteri idatziz gero, berehala bidaliko du mailegu agiria nik idazten diodanean, hor negoziatuko ez balitz, esan nahi dut. Jainkoak bidera beza guztia premia ikusten duenez, eta gorde beza berorren aitatasuna nik eskatzen diodanez.
‎Apurka apurka ongi izango naiz. Ez beza berorren aitatasunak nire gaitzaren penarik izan; nahiko da izan duenaz.
‎Ezta ez deritzat ongi abitua hartzean komentuari utziko ez dion abere baten gainean joateari. Ikus beza berorren aitatasunak guztian hoberena izan daitekeena, eta ez bedi izan lotsatia, horrek jota uzten bainau.
‎3 Jakin beza berorren aitatasunak etxe bila aritu naizela eta ari naizela hemen, eta ez dagoela bat ere, oso garestiak eta gabezia ugari dituztenak izan ezik; eta horrela, Andre Mariaren ondoan daudenetara jo dugula uste dut, hauek ere gabeziak izan arren; kapituluak abeltegi handi batzuk ematen badizkigu, denboraren joanean erosteko biderik balego, baratze ederra egin daiteke eta eliza bi kapilautzarekin era... Nik diotsot berorren aitatasunari, harri eta zur geratu naizela herri honetakoen bertuteaz.
‎Orain idazten diodana ahaztu zitzaidan aita komisarioari egindako gutun horretan. Irakur beza berorren aitatasunak, berriro hemen esaten ez nekatzearren bidaltzen baitiot irekirik; eta nirearen antzeko zigiluaz jo eta eman biezaio.
‎5 Konstituzioak berriro egiterik balitz edota kentzerik eta gehitzerik, gogoan izan beza berorren aitatasunak, ameluzko edo marregazko galtzerdiei, dagokien zatian, ez dadila zehaztu galtzerdiak erabil ditzatela baino besterik, eskrupuluetarako bide izaten baita.
‎Jar dezatela agindu zorrotz bat, haietan ezer kentzen ez gehitzen inor ari ez dadin. Gauzatxo hauetan guztietan egin beza berorren aitatasunak egokien deritzana, hau da, guri dagozkigunaz aritu dadila. Baita aita Nicolao ere, pertsona baten kontua delako itxura eman ez dezan, eta aita frai Joan Jesusenak ere gure gauzak maitasunez hartuko dituela uste dut.
‎11 Agindu beza berorren aitatasunak ez emateko jaten inori mintzalekuan ezergatik ere, ahizpak oso urduri jartzen direlako; eta, berorren aitatasunarekin izan ezik (orduan ez da hartuko kontuan, behar denean), oso gogo txarrez egiten dutelako; ni oraindik nabarmenago nago horren kontra, eta horrela utzi nuen esanda, eta komeni ez diren gauza asko daude hor. Eta nahiko da, hori eginez gero, beraiek zer janik gabe geratzen direla, limosnak gutxi direlako eta ez luketelako esango, jan gabe geratu baizik, eta hau gutxienekoa da.
‎Ni hor nengoenean, ardura hartzen nuen ezer falta ez zekien eta ez zen gastatzen komentukotik. Gauza guztiak izan ohi dira hasten diren bezala, eta hasiera horretatik gaitz handiak etor daitezke; horregatik, kontuan har beza berorren aitatasunak asko doakigula horretan, eta ahizpak biziki poztuko liratekeela berorren aitatasunak Pedro Hernándezek egin eta berretsi zituen aktak gorde daitezen nahi duela jakiteaz. Guztiak dira gazteak, eta sinets biezat, ene aita, seguruena litzatekeela fraideekin ez tratatzea.
‎Berorren aitatasunari erregutzen diot esan diezaiola hau nire aita Oleari, eta eman nire goraintziak. Hiru gutun idatzi dizkiot; jakin beza berorren aitatasunak hartu dituen ala ez. Oi Jesus, bai gutxirekin erremedia daitezkeela hainbeste arima!
‎2 Kontuan izan beza berorren aitatasunak, nire borondatez, dagoeneko pobretasunean fundaturik dauden etxeak ez nituzkeela nahi errentarekin. Izan ere, nik honela ulertzen eta ikusten dut eta beti izango da horrela:
‎6 Begira beza berorren aitatasunak nolako xalotasuna, seinaleetatik konturatu bainaiz ulertu zutela, nik aditzera eman ez arren. Eta gutunean esaten nion, ez fidatzeko anaiekin, Joserenak baitziren anaiak (badakit gutuna irakurriko zutela-eta); izan ere, beraren adiskideek berek agertuko zioten, eta ez naiz harritzen, barru barruan sentitzen dutelako.
‎zer dakit nik, horrela ez ote dudan eragotziko arima haren on handi bat? Izan ere, sinets beza berorren aitatasunak, nire iritziz, ez duela bera dagoeneko espiritua; beti izan dut irudipen hori.
‎Nik pozik beteko nukeen, neure eskuz izan ez balitz; baina eragozpen ugari etorri zitzaizkidan burura, eta, beraz, albait leunen ezezkoa eman nuen. Konturatzen naiz gure onerako ari zela; baina sinets beza berorren aitatasunak, sustraitik ez badator, ez daudela gauzak beste erara konpontzeko, Pauloren eskutik izan ezik. Jaunak konpon beza, gogo bizia baitut, eta kezka sortzen baitit guztiek behaztopa egiten duten harria ni neu naizela ikusteak; horregatik, hainbat aldiz esan dudanez, Jonasekin egin zutenez, beharbada, ni itsasora botatzea litzateke erremedioa, ekaitza baretu dadin, baliteke nire bekatuengatik izatea eta.
‎Har bitza, bada, orain era batera harenak eta ahizpa guztienak. Gure Jaunak gorde beza berorren aitatasuna eta ekar beza laster batean honantz, niretzat eta beste gauza batzuetarako oso beharrezkoa baita. Ez dut esaten ezer izango denik berorren aitatasunak ez dakienik.
‎4 Irakur beza berorren aitatasunak Ciudad Rodrigoko jaun batek ekarri zuen gutun hori; berariaz etorri zen moja honetaz hitz egitera. Gauza asko esaten ditu emakume honetaz.
‎Egiaz hau egiten badugu karmeldarrok, argi dago ezin direla bereizi Jesusen izenekoak, hainbat aldiz mehatxu egin baitidate. Jainkoak gorde beza berorren aitatasuna urte askoan.
‎9 Nire neba Lorentzok darama gutun hau; Gortera doa eta handik Sevillara uste dudanez. Ontzat har beza berorren aitatasunak hura monasterioan sartzea, janaria prestatzeko ama prioreak egin duen labetxo bat ikustera, gauza miresgarria dela esaten baitute?, eta ikusiaren gainean ez bada, ezin izango da egin hemen; eta dioten bezalakoa bada, fraide eta moja guztientzat balio handi handikoa litzateke. Ama prioreari idazten diot nik, horretarako sartzen uzteko esanez.
‎6 Jakin beza berorren aitatasunak, hari hemendik aurrera egiten ez uzteko erabakia harturik nagoela; bada, ez da beharrezkoa, emakume bat baldin badoa Maria anderearekin eta berorren anaiarekin; izan ere, han ongi zaindua dago, eta oker handia litzateke hainbeste neke hartzea, orain bere alaba ikusi duenean. Belo hartzeko egunean ere hobe litzateke, orduan, Jainkoa lagun, ez baitira egongo gauzak hain arriskutsu eta berorren aitatasunak orain baino hobeki lagundu baitiezaioke amari.
‎Sendaturik geratzen naizela dirudi, baina orain ditudan oinazeekin gutxi antzeman daiteke guztiz sendaturik dagoen; dena dela, ongi mugitzen da eskua eta besoa bururaino jaso dezaket; baina oraindik denbora da guztiz ongi izan arte. Sinets beza berorren aitatasunak, pixka bat atzeratu balitz, besomotz geratuko nintzela. Egia esan, ez nuen horregatik nahigabe handirik, Jainkoak hori nahi balu.
‎3 Harri eta zur nago nola egiten den, eta hortik joana izatea nahiko nuke eta ziur gauden toki batean egon dadila, eta jakinaraz beza berorren aitatasunak non dagoen, mesedez, ni zoro baten antzera ibil ez nadin abisuren bat eman nahi diodanean, kodeekin gertatzen zaidan bezala, niri aurrez adierazi gabe aldatzen baititu berorren aitatasunak. Lagunarekin ibil dadila nahiko nuke, anaia ez mezakoa bada ere.
‎Berorren aitatasunak eska biezaio horretan sendo egon nadin, eta gainerakoan etor bedi etortzekoa, zenbat eta neke gehiago, irabazia ere gehiago baita. Dena dela, apurtu beza berorren aitatasunak gero gutun hori.
‎2 Jakin beza berorren aitatasunak, hango auzi honetaz idatzi zidanean izan nuen samin handi guztia, orain ikusten dudana gogora etortzea izan zela, hau da, gezurrezko lekukotasunen bat zabalduko zutela Pauloren aurka; eta beti onartu zituen ama nagusi orde beltz honek gezurrezko lekukotasun handietako batzuk, eta egun batzuetan pena honekin izan nintzen. Oi Jesus, zein estu hartu nauen!
‎8 Gure Jaunak nahi beza beraren zerbitzuan zuzen ibil gaitezela, Berak nahi duen bidetik. Eta gorde beza berorren aitatasuna urte askoan nik eskatzen diodan santutasunarekin, amen.
‎2 Kontura bedi, ene aita, horretaz eta sinets beza berorren aitatasunak baino hobeki ezagutzen ditudala emakumeen azpildurak, eta inola ere ez dela komeni berorren aitatasunak aditzera eman dezan priore nahiz mendeko izateko inor bere etxetik atera daitekeenik, fundazioa egiteko izan ezik. Eta egia da, horretarako ere, esperantza horrek kalte handia egiten du; horregatik, askotan nahi izan dut buka daitezela fundazioak, guztiak ongi finkaturik gera daitezen.
‎Eta sinets beza berorren aitatasunak asko irabazten dutela Jesusen Lagundiari loturik ibiltzeaz, horregatik noiz edo behin huts egin arren, denborak esango duenez eta nik, berorren aitatasunak ikus dezan. Haiek izan dira, behintzat, nik izan ditudan laguntzailerik hoberenak eta sekula ez naiz geratuko hori aitortu gabe.
‎6 Barka beza berorren aitatasunak hain jardun luzea, Paulori dion maitasunagatik onez eramaten baitu; eta esaten diodan honi ongi baderitza, esan biezaio berari, eta bestela, ez; dena dela, nik neuretzat nahi nukeena diot. Nik esaten diot gauza handia direla egintzak eta kontzientzia ona.
‎Aita Mariano etorri den jakin nahi dut. Jainkoak gorde beza berorren aitatasuna eta bere eskutik izan beza, amen.
‎55 Egin beza berorren aitatasunak ahal duena aipaturiko abisu horiek uzteko, hau da, Bisitetan berorren aitatasunak orain nola jokatzen duen; gainerakoa gure Jaunak egingo du bere errukiagatik eta ahizpa hauen merezimenduengatik, hauen ahalegina guztian ongi egitea baita Jaunaren zerbitzuan eta horretarako eskolatuak izatea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia