Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 24

2010
‎Antzinakoak ziren denak. Otorduak prestatzen zizkidan Adela artzain andrearen sukaldean maiz aipatzen zen otsoa; bailarako lehen etxean, Beheko Errotan, artoa ehotzen zuten, eta haren kalaka entzun ahal zen arratsaldeetako bakean; osaba Juanen zaldiak ikustera hurbiltzen ziren askok ez zuten euskara beste hizkuntzarik ezagutzen, eta nirekin egokituz gero, eta ez espero bezala Lubisekin," caballo, caballo" adierazten zidaten hatz erakuslea begira eramanez: zaldiak ikusi nahi zituztela, alegia.
‎Eta haurrak beste bobo umeekin nahasten dituzte. Ondorioa da ez gaituztela euskaraz mintzatzera uzten baztertzen ditugulako. Deus berri ez Gandiagaz geroztik.
2011
‎Ez dakit nola deituko dugun ere, ez baitu euskaraz izenik. Frantsesez deitzen dapuceron lanigere:
‎—Ez dizut izena eskuaraz emanen, ez baitu eskuaraz izenik. Frantsesez deitzen da alcali volatil.
2013
‎Zergatik gertatu ote da? Argudia liteke hori gertatu dela frankismoan erakunde publiko aldekorik ez zuelako euskararen komunitateak, eta aro autonomikoan botere kontrabotere eskema nagusitu zelako. Azalpenaren zati bat hori da, baina zati mugatua.
‎Aurreko ataleko bi aukeretan bigarrenetik joz gero, galdera beste modu batean planteatu behar da. Bloke politiko baten agenda neurri handian erreproduzituko ez duen euskarazko hedabide bat egin liteke. Bi bloke abertzaleen erosotasuna eta deserosotasuna modu orekatuagoan probokatuko lukeen lerro editorial bat posible da?
‎Estiman dut, bide batez esanda, Atxagaren eta beste zenbaiten presentzia eta sentsibilitatea. Etxeaz amets abertzalea formulatzen ez duena euskarazko literaturaren gailurrean egoteak (gailurrei buruz egin dezakegun irribarrea gorabehera) arnasa ematen digu. Gauza batzuk bere lekuan jartzen laguntzen digu.
2014
‎EGA sekulako polemiken erdian da hego zein iparraldean, gai zabala da eta benetan euskara eta euskal sozietateari lotua. Sortuz geroztik istorioak badira, badakigu EGA dutenek ez dutela euskaraz hitz egin nahi ardura lana horrekin lortuz geroz eta errefusatzen zaie paper hori euskaraz bar bar bar ari direnei. Erraten badu, bigarren sentsuan, on dela bakarrik ipurdiaren xahatzeko, espresio arras usatu bat baliatuz, zortziko ttipian gainera hizkuntzaren trinkotasunaren baliatzeko lekuan, zazpi probintzietan hau ez da bertso arrunta baina ona.
‎Orain nahi izan dugu edo guri baimena galde egin gabe pizina handia egin da putzuen arteko mugak hautsiz. Handiago batean gaude, baina nola ez baitugu euskara gehiago ezarri ez da igerika aritzen ahal barne horretan. Ura goitiarazi behar da eta lenguaia ura ariz da handitzen, ez artifizialki zangoak joz hagunaren egiteko, omenaldia euskaraz egin eta diru laguntza zerbait ez baitakigu zerendako...
2015
‎Arestian, dispositibo mugikor horri zentzua deitu diot eta esan dut kolusioari dariola neurri handi batean, kolusioa hainbat jendek diskurtso eta praktika batzuetan duten sineste praktikoa den aldetik. Hitz sinpleagoetan esango nuke praktikek berezko zentzua behar dutela beste zentzurik ez dutenean; esaterako, inork ez du euskaraz egingo, inguruko hizkuntza predeterminatua erdara denean, ez badu euskaraz egiteak (berak) balio eta zentzu gehigarriren bat eramaten berekin. Eta gehien gehienetan, gehigarriak egiturazko determinazio osoari, Egiturako Identitateari, beste unibertso oso bat aurrejartzeko tamainakoa izan du.
‎Luze jo genuke historian atzeraka euskal jendeak lurralde antolatu batera bildurik topatzeko, sekula hala izan badira. Nazionalismoa bera ere ez zen jaio euskararen indarrez, eta ez zuen euskara irizpide nagusi, ez zuen, esaterako, euskararen herria noraino hedatzen zen ikertzen hasi. Bestela esan, buruan zuen herria ez zen zuzenki euskaraz mintzo zen herria.
‎Norberaren eskarmentu eta intuiziotik kanpo, datu ofizialek ez digute ematen baikortasun handirik. Askok ez dute euskara anomalo sentitzen, euskal bizi ingurune batean bizi direlako edo, baina Eustaten datutegian irakur dezakegu ehun euskalduneko 36,1ek nagusiki erdaraz hitz egiten dutela lagunekin, 36k lankideekin, 42,7k auzoko dendetan, 45ek anbulatorioan eta 49,5ek etxean. Are kezkagarriagoa da V. Mapa Soziolinguistikoak dioena:
2016
‎Eliza kontuetan ez dakigu zenbaterainoko zuzen zihoanetz gure on Jose Artetxe, berdin salneurriari dagokionean, baina euskalkiaz denez bezainbatean, oker samar destatu zuela baderitzogu, izan ere, erran bat edo beste esateak ez baitu euskara baztanarazten, ez eta gutxiagorik ere. Bestaldetik ere, Ezkerrak gipuzkeraz edo idazten duela zioskun, Etxarriko euskara behin bakarrik erabili baitzuen, Principe de Viana aldizkarira igorri azken kolaborazioan hain zuzen ere.
‎" Laborantzaz bakarrik zen hura beti mintzo, laborarien lanez eta urratsez, mendetik mendera jakintsuago bilakatu baitira gure Eskualerrian berean, eta, oro ikusiz, besoak azkar bezain adimendua erne dutelakotz eskatzen. Eskualdun laborariek berek egundainotik lantu hizkuntza zerabilan, euskara ginarria, heriotzerik ez duken euskara. Lurrarekilako ara zaharretan hoberener jarraiki bazagon, berrietarat errexki ixuria zen, oraino hobeak zitzaizkonean.
‎dugu Iruñeko gotzainak bere gutuna ez zuela euskaraz eman, alabaina antzeko helburuak zituen Cola gasteiztarrak bere liburu batean jaso zuenez, Soroak eginiko itzulpen horretaz goza gaitezke egun. Jose Cola Goitik atzerria ezagutzeko aukera izan zuen, bada, azken karlistadan, arazo politikoak tartean, Ameriketara joan beharra izan baitzuen. 1880.ean itzuli zenean, ikusitakoen zein ikasitakoen berri eman zuen La emigracion vasco navarra arrakasta itzeleko idazkian eta 1883 urteetan hiru argitaraldi izan zituen, aiseki agortu zirenak.
‎Larramendik bere hiztegia atera zuenean, Arakistainek gutun bat igorri zion Andoaingoari Iruñean 1746.eko abuztuaren 15ean dataturik, balizko hurrengo argitalpen batean kontuan hartu beharreko zenbait aholkurekin, esate baterako, hitz guztiak zein euskalkitatik hartuak izan ziren esatea edota gaztelania euskara hurrenkera erabili beharrean euskara gaztelania erabiltzea, gaztelaniaz ordezkorik ez duten euskarazko hainbat esaera kanpoan gera ez zitezen aholku ederra Izaba aldeko baten batentzat, baina berandu iritsitakoa nonbait. Ez ziren bakarrik egin beharrekoak igorri zizkionak, ordea, eta laudoriozko hitzak esan zizkion umil eta apal, zinez eta bihotzez, aurrerantzean josulagunak egoki baldin bazeritzon, elkar lankidetzarako bere burua aurkeztuz:
2017
‎Honek ere kritika35 gogorra eta luzea (360.000 karakter, liburuak beste ia) egin dio Blasco Ferrerren teoriari. " Di basco non contiene proprio niente" dio lehen orrialdean, hau da, paleosardinierak ez duela euskaratik ezer.
‎Hango ikerle bikain batekin berriketan geundela, eta islan aurkitzen diren Ola, Alzola, Arriola, Orriola, Ostola toponimoak aipatu nizkiolarik, erantzun zidan ola atzizki arrunta zela latinez (olum, ola), eta italieraz eta sardinieraz ere (olu, olo, ola) hitz askotan agertzen dela, esanahi ezberdinekin. Ez zuela euskaratik ezer. Nik ‘txabola’ edo ‘metal lantegia’ izan litekeela euskaraz.
‎Lege hauek (Espainiako eta Frantziako konstituzioak) hizkuntza baten beharra eta nagusitasuna bermatzen dituzte, noski, gainerakoen baztergarritasuna agerian utziz. Gure adibidera itzuliz, Linux programa" legez" guztiek ezagutu beharra duten erdaran aurkitzen bada, zertarako galdu denbora, lana eta ahaleginak inork jakin behar ez duen Euskarara itzuliz. Hizkuntza bakoitzari dagokion legea ez edukitzeak sortzen duen galdera.
2018
‎Ama, berriz, Benita Santesteban, iruindarra, erdalduna. Ez zuen euskara etxean jaso, baina 1913rako, euskarazko eskolak ematen hasi zen hiriburuko Euskal Etxean. Beraz, Joxemiel Bidadorrek errandakoari jarraiki, baliteke Arturo Campionekin berarekin euskara ikasten hasi izana 1903an, baina bere kabuz ere ikasiko zuen.
2019
‎Kurloiak liburua nik euskara batua balitz bezala irakurri nuen.71 Oskillasoren Euskararen liburu beltza, kontrakoa izan zela kontuan hartuta, konprenitzeko gogoarekin irakurri dut, 72 jakinda ez zela Juan Mari Torrealdairen Euskararen Liburu Beltzean sartzeko modukoa, eta ez zuela Euskararen
2021
‎Ume eta nerabe guztiek aukera berdin berdinak dituztela esan ohi duten arren, aukera berdintasun hori ez da hasieran bermatzen, helmugan jarri baita, ukatzen omen den uniformizazioa gauzatuz. Sinpleki esanda, ikasle guztiek hasieratik ez badute euskara maila bera, ikasle batzuek beste batzuek baino hobeto hitz egiten eta idazten baldin badute, jaitsi dezagun maila beheraino desberdinkeria bidegabe horrekin bukatzeko. Berdin fisikarekin, historiarekin, biologiarekin edota bestelako ikasgairen batekin, guztietan gertatu baita" piloaren" txikitze bera, desberdinkeria horrek lekukoa pasa diezaion aipatu uniformizazioari.
‎Eta, azkenik, Euskal Autonomi Erkideagoari dagokionez, orain lau hamarkada ezarri zen gaurdaino heldu zaigun hiru ereduen araberako antolakuntza absurdu eta antzua (A, B eta D). Laburbilduz, ikastoletako ikasleak salbu, inork ere ez du euskaraz ikasten Iparraldeko eskoletan; Hegoaldean ere, NFEko eremu ez euskaldunean (ikastolak salbu) zein EAEko A ereduan ez da euskaraz irakasten, euskara irakasten den arren. Haatik, ikerketa ezberdinek agerian utzi duten bezala, A eta ereduetako ikasleek ez dute euskara maila onik lortzen, inondik inora.
2022
‎Hala onartzen dute, burumakur, ez daudela gai batzuez euskaraz mintzatzera ohiturik. Ahaztu egiten dugu" bertako" edo" betidanik hemengo" senitarteko askok ez dutela euskaraz bizitzeko ohiturarik, familia bizitza euskaraz egitekorik. Ahaztu egiten dugu baita ere etorkintzat hartutako asko bertan jaioak direla eta bere kideak bezala bi urte egin aurretik hasi zirela eskolan euskaraz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia