2000
|
|
Legeek euren eskuetan dagoen oro egiten dute ezkontzetan desbideraketa eta gaitzespenak saihesteko, horiek konponezinak baitaitezke; kontratuegileei den askatasunik zabalena ekartzen diete; kontratuari ere publizitate itzela; gurasoen adostasuna eskatzen dute, adostasun hori hartzen dutelako, gurasoen arretak moldatua eta sentimendurik hunkigarrienek ukitua, beste edozein zuhurtziaren gainetik. Neurri horiek gorabehera, legeek
|
ez
badute euren objektua betetzen, ez dira eurak salagarritzat hartu behar, gizateriaren ahulezia berezkoak baino.
|
|
Adimenik gabeko izakiek, zirkin edo eraspen itsu baten meneko horiek,
|
ez
dituzte euren artean topaketa ezustekoak edota aldian aldiko urreratze bakanak baino, betiere moralitate gabekoak. Gizakiengan, ostera, adimena beti korapilatu ohi da, gehiago edo gutxiago, bizitzaren egintza guztiekin; modu horretan ere, sentimendua gogoaren aldamenean dago, zuzenbideak sen soila ordezkatzen du, eta den dena handitu eta ongitu egiten da.
|
2003
|
|
Are gehiago, batzuek euren ondasunak edota bizia lagunengatik ematen dituzte; bada, adiskidetasunaren ondore horietarako ere, nolabaiteko aintza edo gozamena bilatzen dute, edo eurentzat interesgarri den beste gauza erakargarriren bat aurkitu nahi dute, gauza erakargarri hori lagunen interesarekin nahasita dagoela. Kontrara, norbaitzuek elkar maite badute, on gorenarekin lotuta egoteko espiritua dutelako,
|
ez
dute euren interes pertsonala bilatzen, baizik eta guztioi erkide zaien mesedea. Mesede horren izaera gainerako ondasun guztietatik desberdina da oso, eta, horregatik, ezin du inork bere buruarentzat gorde; alderantziz, guztiontzat berdin izatea nahi du, eta ahalegin guztiak egingo ditu besteek ere hori lor dezaten.
|
2004
|
|
Baina erraz eror bagaitezke erru horretan (nire baitan dauden ideiak kanpoan dauden gauzen antzekoak direla edo eurei dagozkiela) eta arrazoi oso sinpleek eraman bagaitzakete ondorio horretara, neurri bereko sinpletasun eta maila intuitiboko argudio indartsuak izango dira Descartesek bueltan eskainiko dituenak korapilo horretatik irteten laguntzeko. Alde batetik, ez dago hain garbi onartu beharra daukadanik ideiak kanpotik datozkidala, bestela onartu nukeelako, era berean, ametsek ere jatorri bera dutela, hau da, kanpotik sentimenen bidez nireganatzen ditudala; eta badirudi ametsetako irudiek
|
ez
dutela euren jatorria, inondik ere, mundu sentigarrian. Baina, bestalde, ideia horiek kanpotik datozkidala onartuta ere, ez dago arrazoirik pentsatzeko kanpoko gaien antza izan behar dutenik.
|
2009
|
|
Greziarra da. Greziarrek, oraindik,
|
ez
dute euren burua mundutik at, naturatik kanpo ikusten. Kosmosaren bertze partaide batzuk dira, animaliak edo landareak edo harriak edo ibaiak edo... eta abarrak diren moduan.
|