Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 34

2004
‎Emilio Lopez Adan jarri nahi dut hizketan, eta gehienetan bezala, egia antzeko ustekizunak larrutuz arazoaren barrenak argitzeko gaitasuna erakusten duten aholkuak emango dizkigu: ? Ez nuen inoiz ulertu zergatik ezker abertzaleak onartu zuen felipeen ikusmoldea: –Euskadin lan indarra saltzen duena, hori da euskalduna?.
2005
‎Jende gutxik ezagutzen ninduen, nire lagunak sobera ezagunak izan arren. Inoiz ez ninduten delegatu izendatu, ez nuen inoiz ezer esan biltoki nagusian egiten ziren asanbladetan, nire gelako kideek ez ninduten kalean agurtzen. Ikusezina nintzen, antza.
2008
‎– Ez nuen inoiz ulertu zergatik ezker abertzaleak onartu zuen felipeen ikusmoldea: –Euskadin lan indarra saltzen duena, hori da euskalduna?.
2010
‎botatzen zidanean. Ez nuen inoiz estimuan izan animalia hura, ez, eta Sararen gurasoen etxetik gurera ekartzea onartu banuen emaztearekiko maitasunagatik onartu nuen, halako hutsune afektiboa betetzen laguntzen ziola iruditu zitzaidalako. Andrea jaio zenez geroztik, ostera, soberan zegoen niretzat, eta umearen erasoa gertatu zenetik aurrera inoiz baino soberago ikusi nuen, begi bakarrarekin itxura higuingarria izateaz gain halako jarrera oldarkorra erakusten baitzuen nirekin.
2011
‎Max Frisch en eragin nabarmenegia zuen eleberri labur bat argitaratu nuen ondoren eta ez nuen inoiz eragin hori ukatu edo ezkutatu, alderantziz baizik, egin zizkidaten elkarrizketa apurretan berariaz bezala goraipatzen bainuen suitzarrarekiko nuen zorra eta batez ere mirespena. Mirespena ez ezik mendetasun modu bat ere izan zen neurea, goizetan haren orrialde pare bat irakurri gabe ezin izaten bainion aurre egin egunari eta, haren eleberri guztiak buruz nekizkienez, berdin izaten zitzaidan nondik hasi, plazer bertsua sentitzen bainuen edonondik hasita ere eta, delirio moduko horren gailurra jo nuelarik, mundua haren begiz ikusten nuen irudipena izan nuen.
‎Birjiliok irudikatu zidan tramankulu hura gaztelaniazko, rueca? hitzarekin erlazionatu nuen beti, baina ez nuen inoiz euskarazko izenik entzun, agian ez nuelako argazkitan baino ikusi. Mojekin hitz egin eta bat lortzen saiatuko nintzela agindu nion, baina zertarako zen jakin beharra nuela, azalpenik eskatzen bazidaten edo.
‎Amak txikitandik erakutsi zidan gurean diru beharra genuela, eta ez zegoela jai hartzerik. Horregatik, ez nuen inoiz oporraldirik ezagutu, ez eta jai hartu genuen iganderik ere. Gure amak beti zioen bizitza aurrera ateratzeko lan egin beharra dagoela, eta gaur aurreztutako diruak biharko beharrak uxatuko dituela.
‎Ni ere harritzen nau pistola bat erosi izanak. Liburua idaztera nentorren eta ez nuen inoiz pentsatuko armak erosten dituztenen perfilean nengoenik; baina perfil hori naiz erosi dudanetik (Ez daukazu eskubiderik dena lokazteko zure trauma pare batengatik). Sudanek ez du beti balio, dirudienez.
2012
‎Saiatu izan nintzela esango nuke, gertatu zitzaidanetik saiatu nintzen behin baino gehiagotan egoera hura errepikatzen, amestu nuena errepikatu zedin batez ere. Baina ez nuen inoiz lortu, eta ez dut jakiterik izan zerk eragin zuen nire aldarte hura. Ezin da nahita eragin, antza.
‎– Ez nuen inoiz ama horrela ikusi, kontatu dio azkenean, begiak distiratsu. Isildu egin da kolpera berriz, gertatu berri dena oroituz zalantza gabe?.
‎Han geratu nintzen, eta ezin esan badezaket ere Jainkoari han egoteagatik eskerrak eman nizkionik, benetan eskerrak eman nizkion begiak ireki zizkidalako, bide mingarriak erabilita, nire aurreko bizitzaren egoera ikusi, maltzurkeriez errukitu eta damuarazteko. Ez nuen inoiz Biblia ireki ez itxi Jainkoa neure arimaren barru barrutik bedeinkatu gabe, Hark bultzatu zuelako Ingalaterrako adiskidea, nik ezer esan gabe, liburua nire beste gauzekin batera jartzera, eta gero itsasontzi hondoratutik ateratzen lagundu zidalako.
‎Horrek bihotza poztu zidan pixka bat, batez ere ordu erdi geroago itsasoko haize kirria haizete leun samar bihurtu zenean. Ordurako uhartetik tarte ikaragarrira nengoen, eta, eguraldi hodeitsua edo lainotsua izan balitz, beste egoera batean egongo nintzateke, ez bainuen txalupan iparrorratzik, eta ez nuen inoiz asmatuko nora jo, uhartea ikusmenetik galdu izan banu. Baina eguraldiak argi iraun zuen, eta masta jaso eta haize oihala zabaltzen ahalegindu nintzen, ahal nuen gehiena iparralderantz gidatzen, ur lasterretik irteteko.
‎Esker oneko jarrera hori nuela neure gaztelura itzuli nintzen, eta nire segurtasunari zegokionez ordu arte baino errazagoa egin zitzaidan; izan ere, konturatu nintzen izaki beldurgarri horiek ez zirela inoiz uhartera zerbaiten bila etorri, agian ez zutelako ezer aurkitzea espero, edo ez zutelako ezer nahiko; eta, zalantzarik gabe, askotan uhartearen alderdi itxienean eta adartsuenean egongo zirenez gero, ez zutela gauza erabilgarririk aurkituko. Ia hemezortzi urte neramatzan han, eta ez nuen inoiz inoren oin aztarnarik ikusi, eta beste hainbeste eman nitzakeen ordu arte bezain ezkutuan, ez baninduten aurkitzen, eta ez nien horretarako aukerarik emango, nire eginkizun bakarra nengoen lekuan erabat ezkutuan egotea baitzen, baldin eta ez banituen aurrean ikusten kanibalak baino izaki egokiagoak neure burua agerian jartzeko.
‎Ez nuen hitzik aurkitzen, hura ikustean barruan sortu zitzaizkidan irrikak eta gogoak nahikoa indarrez adierazi ahal izateko, eta batzuetan hitz hauek esanarazten zizkidaten: «Gutxienez bat edo beste, edo hobeto esan, arima bakar bat itsasontzitik onik atera balitz, edo ihes egin balu eta niregana etorri, eta horrela lagun bat, adiskide bat izan, niri hitz egiteko eta nik harekin hitz egiteko!» Nire bizitza bakartian ez nuen inoiz horren gogo bizi eta gartsua izan adiskideen laguntasuna izateko, edo ez nintzen hura galtzeagatik horrenbeste damutu.
‎Adibidez, ezin izan nuen inoiz upel uztaidunik egin. Gurbil bat edo beste banuen, lehenago esan dudan bezala, baina ez nuen inoiz horrelakorik egitea lortu, lan horretan aste asko eman nituen arren. Ezin nituen bi muturrak lotu edo upel oholak elkartu, urari barruan eusteko moduan, beraz lan hori ere bertan behera utzi nuen.
2014
‎Etxea, zu zeu izateko tokia, atseden hartu eta beldurrik gabe norbera adierazteko gunea, behar dituzunean zure gauzak erraz aurkitzen dituzun lekua... Ez nuen inoiz halakorik ezagutu, zergatik izango zen orain diferente. Dagoen bezala utzi, ez horretan pentsatu.
2015
‎Idazteko zuen trebezia bera zuen hizketan ere; agortu ezinezko etorria zuen, hitz jario oparoa; belarriak ederki gozatzen zizkidan niri behintzat. Ez nuen inoiz uste izango inorekin solasean hain gustura egongo nintzenik. Juan Marirekin nituen elkarrizketa errutinazko haiek denak denbora galtze ikaragarria iruditzen zitzaizkidan, ez Juan Marirenak bakarrik, baita nire lagun guztienak ere.
‎Mutil atsegin baina aspergarri horietakoa agian. Ez nuen inoiz jakiten gehiegi ala gutxiegi hitz egiten nuen, batean pelma huts bestean zomorro uzkur suertatzeko beldurrez. Kezka hori izateak berak adierazten du ez niola formula egokiari neurria hartzen, hor ikusten bainituen nik beste batzuk, egiazko seduktoreak, berezko dohain batez hornituak bezala zer eta nola esan beti asmatzen zutenak.
‎Erantzukizuna izan liteke hitz zehatzagoa, edo benetan aztertua eta neurtua izatearen sentipena. Oinarrizko Hezkuntza Orokorrak irauten zuen zortzi urteetan, ikasturte bakoitzeko 7 ikasgai eta 5 ebaluazio kalkulatuta, ehundaka azterketa eginak izango nituen ordurako, beste hainbat kontrol eta neurketa alde batera utzita ere; nik ez nuen inoiz gainditzeko arazorik izan; are gehiago, kezkatu ere ez nintzen egiten: ezagutzen nuen gaia eta banekien menderatzen nuena; ezagutzen nuen irakaslea eta hark ere ezagutzen ninduen ni; kontrolpean nuen beraz egoera.
‎Aurreko bi haietan hainbeste arreta jarrita, ez nuen sumatu eskailera oinean, garajetik gertu, beste hirugarren bat zegoenik. Gerora gogoratzen jarrita, ez nuen inoiz ondo ulertuko, leihotik mugimendu txikienaren zelatan buru belarri jarrita egonik, nola arraio ez nintzen konturatu beste pertsona bat hurbildu zela bitarte hartan.
‎–Han ez dago beste lanik, connecting bidez ez bada. Hiriko hotel eta jatetxe guztiak pasatu nituen nire curriculum eta fitxa poliziala besapean nituela, baina deus ez nuen inoiz lortu?.
‎MARKINAKO ERRETRATU HURA oroitzapenen kutxatik ateratzean ohartu da bere historiaren kontaketa egitea argazkiak ikustea bezala dela. ? Ez nuen inoiz pentsatuko nire bizitzaren errepasoa egingo nuenik hain gazterik!?. 60 urte betetzeko ditu oraindik Pedrok, eta sasoiko mantentzen da, gorputzez nola buruz gazte.
2016
‎Salbuespen bat izango zen, larrialdi bat, erabaki nuen. Nengoen lekutik alde egin baino lehen, hala ere, belarria ateari itsatsita eman nuen tarte bat, eta entzuten nituen gauzak edozein gizon berotzeko modukoak zirela pentsatu nuen, niri tristura puntu bat eragiten bazidaten ere,? ez nuen inoiz gizon bat hain barruan sentitu?, errepikatzen baitzion, esate baterako, edo, makina bat zara, zulagailu mekaniko bat?, ondoren.
2017
‎esan eta ziztu bizian beste bat erosi zidala, berdin berdina. Ez nuen inoiz gehiago baloiarekin jolastu, eta esan dezaket etxeko ganbaran gordeta dagoela oraindik. Estreinatu gabe.
‎Ez nion inoiz aurpegia ikusi. Ez nuen inoiz jakin nor zen kasko horren barruan ezkutatu zen mutikoa. Ahots distortsionatu bat izan zen.
2018
‎– Ez nuen inoiz pentsatuko emakumezale horietarikoa zinenik, Stevens, erantsi zuen?. Gaztetasunari eusten lagunduko dizu, nik uste.
2019
‎Inozo samar sentitu naiz, baina on egin dit haize freskoak. Ez nuen inoiz halako fobia sentsaziorik izan zomorroengatik; are gehiago, gustuko nituen denak, edo, antza, ia denak. Ez al nuen behin ere lehenago labezomorrorik ikusi?
‎– Ez nuen inoiz topo egin behar zurekin, Lukrezia, esan zuen Waldstein gazteak?. Baina orain, hala gertatu zaidanez, azken hatsa eman arte maitatu zaitut.
‎–Izugarri ederra da. Ez nuen inoiz hain faro politik ikusi, oihukatu zuen neskak?. Gustura ikusiko nuke gauez, bere argiaz itsasontziak gidatzen.
2022
‎Saltsaren batean sartu zara? Zarazketan ez nuen inoiz pentsatu hain bihurria izango zinenik, beti hain isilik eta hain txintxo egoten zinen...
2023
‎Zerbait ezaguna egin zait hasieratik haren keinuetan, sorbaldak makurtzeko modua, burua lurrerantz okertzeko joera... Ez nuen inoiz ezagutu, baina askotan entzun zintudan berarekin telefonoz, Arrazolatarren herentzia madarikatuaz edo enpresako kudeaketa arazoez betiere.
‎Zerbaitek erre egin nau barruan nire duintasuna nola galdu nuen kontatu bitartean. Harrituta nago neure buruarekin, ez nuen inoiz pentsatuko halakoak aitortzeko kapaz izango nintzenik, gutxiago ikasle baten aurrean.
‎Nik arrastaka eraman dut beti lotsatia izate hori. Klasean ez nuen inoiz parte hartzen, dardarka hasten nintzelako, beldurra ematen zidan. Talde dinamiketan beti bigarren planoa bilatzen nuen.
‎B plan bat lantzen hasi nintzen, Gizarte Hezkuntzako ikasketak abiatu nituen. Azkenean iritsi zen lan eskaintza bat, eta haren ondotik beste batzuk, eta zorionez, ez nuen inoiz B plan hura martxan jartzeko beharrik izan, ze niri, benetan, telebistan lan egitea gustatzen zait. Eta aitortu behar dut lan esparru honen ezegonkortasunari etekina ateratzen ere ikasi dudala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia