Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 99

2000
Ez dakit zein taldek joko duen kontzertuan. Beno ez da bakarra, eskola desberdinetako ikasleak omen dira hiru taldetan ariko direnak...
‎Hori da gure kezka nagusia, izan ere, naturaren kontserbazioa, nekazari zein abeltzainen bizkarretik egiteko arriskua ikusten dugu. Ez dakigu zein eragin izango duen honek guztiak baserritarrentzat.
‎Emakumezkoei zuzendutako hitanoa, noketa, askoz gutxiago erabiltzen da toketa (gizonezkoena) baino. Arrazoi zehatza ez dakit zein den, baina hitanoak zenbaitentzat beti izan du ospe txarra, errespetu falta dela edota goxotasun gutxikoa dela uste dutelako. Beti egon dira, gainera," debeku" egoera batzuk hitanoaren baitan:
‎Proiektuaren sustatzaileek ikusi zuten horrelako proiektu bat martxan jartzeko momentu egokia zela hainbat arrazoirengatik. " Ez dakit zein arrazoi dela medio, meteorito bat erori zitzaigulako edo, Euskal Herrian zinemagile kopuru ikaragarria daukagu. Horrezaz gain, zinemazaletasun handia dago, horren adibidea da Donostiako Zinemaldia.
‎Kalkuluen arabera, 70eko hamarkadatik hona gizonezko langileen esperma mililitroko espermatozoideen kopurua ia milioi batean gutxitu da, eta Espainian gauzak horrela jarraituz gero, horrek ia erabateko antzutasuna ekarriko luke berrogeita hamar urte barru.Dena den, jende arruntarentzat eta horien artean gutariko gehienak sartzen gara, arrisku toxikoa, mende amaiera honek uzten duen herentziarik okerrenetako bat, ia ezezaguna da. Merkatu europarrean 70.000 gai toxiko komertzializatzen dira, eta gehienetan, gizaki eta gainerako organismo bizidunentzat landare eta animalientzat dituzten eragin kaltegarriak ez dakizkigu zein diren. Baina gai kimiko arriskutsuen produkzio, erabilera eta liberazioak ingurumenera eragin ugari dauzka giza osasunarengan.
‎Domotika gutxi zabaldua egotearen arrazoi garrantzitsuena bere prezioa da. Bere ezarpen murritza azaltzen duen beste arrazoi bat gizartearen gehiengoarentzat ezezaguna izatea da, jendeak ez daki zein abantaila eskaintzen dituen eta.
‎Ingelesa ikastera joan eta, bueltan, euskaraz lehen baino hobeto mintzatzen nintzela ikusi nuen, hara joaten diren beste gaztetxo guztiak bezala. Ez dakit zein izan ote zen lehenengo pub hura, baina gogoan ditut Dublingo O' Donogues' s edota Dun Laoghaireko The Purty Kitchen. Barra eusten zuten gizonkote haien artean sartu eta Guinness pinta bana eskatzen genuen, Euskal Herrian zurito batekin balantzaka hasiko ginela jakin arren.
Ez dakit zein maila daukaten, asteburuan ikusi. Baina bai, orain arte eman dudana nahiko ona zen, bai.
‎Taberna jendez gainezka eta bertsolarien jardunari adi, tabernariak ordea edaria saldu nahi. Ez dakit zein jai ziren San Inazioak edo baina Azpeitian gertatu zen. Ez oso aspaldi ere, orain 40 bat urte inguru.
2001
‎Gaur egun ongi jatea eta edatea gaizki ikusia dago; bizioa da. Jende aunitzek ez daki zein den jakien benetako gustua. Aski da okelak kolore zuria izatea, fruituak dizdiratsu aurkeztea, arraultzeek gorringo gorria ukaitea...
‎Oporrak datozela eta kanpora. Ez dakit zein urteurren ospatu nahia dugula eta kanpora. Ikasbidaia dela eta kanpora.
‎" Ene zango iletsu eta meharrak, ez dute aspaldian eguzkiaren argirik ikusi. Ez dakit zein konplejo ezkutuak eraginda ez naizen aurtengoan hondartzara joan". Baina, nolakoa den pertsona," Agian hargatik, hasia naiz hondartzaz pentsatzen, eta zenbaiterainoko jentaldeak harat doazen jabeturik, hondartzaren sekreto gordearen bila iharduki dut" aitortzen zuen idazleak.
‎Zurrumurrua, heriotze zibila da. Inork ez daki zeinek eman dion hasiera. Inork ez du aurpegirik ematen, eta errepikatzearen poderioz egia bilakatzen da.
‎Mugimendu islamistak nazioarte mailako komunitate islamiarra eratzeko saioan ari dira, eta hori, neurri batean, elkarren artean koordinatzen diren taldeen artean eratzen ari da. Ez dakit zein eratako lotura mailarekin, baina antolakunde bat egon badago, eta oinarrizko estrategia bat ere bai.
2002
‎Hirugarren, errespontsabilitatea eskatu behar zaie burua berotzen diguten guztiei, ez dakit zein urterako zehaztu gabeko erreferendumak eskainiz. Umeekin egiten den bezalaxe emango ez dena ez da opatu behar.
Ez dakit zein emaitza aterako ziren horrelako azterketa batetik baina, ziur nago patologia ugarien sintomak azalduko zirela diagnostiko bat egiteko orduan. Adibide gisa, zer da zuretzat euskalduna izatea?
2003
‎Edo gure bitartekoez baliatuz, zergen inguruan pauso batzuk eman ditugu, kupoaren inguruan berdin, Estatuarenak diren hemengo eraikuntzekin zerbait egin dugu. Une honetan inork ez daki zein bide izan litekeen eraginkorrena. Ordura arteko bidea txukun egiten badugu, orduan jakingo dugu zein bide eraginkor erabili.
‎Etxe faltaren larritasuna gazte jendearena da, gazteek bizi dute, aldez edo moldez, teilatupe baten jabe nahiz maizter izateko premia. Politikari bati eta besteari entzundako hitz zaparraden eta zenbaki uholdeen ondoren, ez dakit zein izan den hain jokabide sukartsuaren akuilu, kontzientzia soziala ala gazteen botoa.
‎Lehenago hiru ziren lekuan orain lau bagara eta kasualitatez gu egiten ari garenak une honetan funtzionatzen badu, egia da eurei zerbait kenduko diegula. Baina kontzertuetako talde bati ez dakit zein puntutaraino kendu diezaiokegun jendea, zeren talde horiek euren publikoa mugitzen dute. Hala ere, gauza hauek joan etorrikoak dira:
‎Bere adierazpenek harritu ninduten. Ez dakit zein testuinguruan egindako galdera motari erantzungo zion. Dena dela, gertatutakoa gutxi axola zaiola ematen du.
‎Bertsolaritza, berria, aldiro berria da. Ez dakit zein den bidea, baina baneki ez nuke esango. Hartu eta neuk egingo nuke.
‎Baina bortitzegia egiten zait jendaurrean aitortu behar izatea gure gizartea japonizatzen ari dela. Are tristeagoa egiten zait, bide batez esanda, ez dakit zeinekin libreki asoziatzera bide goazen honetan.
2004
‎Gainerakoan, egun batean, susto batekin hor geldituko da. Eta nahi duenak botako dio errua entrenatzaileari edo ez dakit zeini, baina hori errazena da. Benetan barrenean gauzak nola egiten diren begiratu behar da.
‎Lehengoan esan zidan aktore lagun batek: " Kontxu, Zinemaldiko film bat ikustera joan nahi dut baina ez dago sarrerarik guretzat!"" Jakina ûnikû gu baino askoz ere lehenago daude zinegotzien amaginarrebak eta ez dakit zein...". Gu baino lehenagoko jende asko eta asko dago hor.
‎Hau berriz karlista gogorra zen. Ezkon bidaian Aita Saindua eta Triesten zegoen ez dakit zein errege bisitatzera joan zen. Hil zenean, etxeko kutxa batean Winchester fusil bat zeukan, tiratzeko prest.
2005
‎Txiki txikitatik euskaraz jolasteko gabeziak nabari badituzte ere, 13 urtekoekin lan egitea oso zaila dela aitortu digu Altunak: " Ez dakizu zein motatako programak erabili eta ez dakit ez ote den komeni gaztelaniaren alde egitea gazte hauen aurrean, alegia: ' el español es muy bonito, teneis que hablar en español...', euskarara salto egingo dute agian", dio barrez.
‎Bertze edizio etxeek galdeginen zidaten Ahardikeriaken antzeko bertze liburu batzuk idazteko, Ahardikeriak 2, Ahardikeriak 3 Baina ezin dut nik hori berriz egin, sobera aspertuko nintzateke. Aldi oro hasten naiz nola idatzi ez dakidan liburu bat idazten, nola sartu ez dakidana, ez dakidana zein forma atzeman... Horrek motibatzen nau.
‎Hezkuntza sailburu berriak ez dakit zein bide segituko duen. Nik dakidala ez du ezer esan gauzak aldatzeko, baina aldaketaren baten zain gaudela jakin luke.
‎Finaleko bertsolariak astean bertan bildu ginen eta han erabaki zen ez zela desenpaterik egingo, puntu erdi baten aldea egonda ere. Eta finaleko egunean, nik ez dakit zeinek erabaki zuen, 11 punturen barruan geratzen baziren, desenpatea jokatuko zela. Beraz, hori ez zen desenpatea izan, oraingo buruz burukoa baizik.
2006
‎Denbora nahiko pasa da Kontseilu Politiko hori gauzatzeko, ez dakit zein motako arazoak izan diren eszenatoki politikoan lehenago ez agertzeko. Ibarretxe eragilea da gatazka konpontzeko prozesuan, bere esparrutik egin beharreko ekarpenak egiteko garaia da, ardura ere berea da-eta.
‎Ez dakit badagoen inor Tourra irabaztekorik, baina disputatzera pentsatzen dut joango garela. Ez lehenagoko lasaitasun harekin, lehenago irabazteko aukera gehien zituena mundu guztiak bazekien nor zen, orain nahiz eta irabazteko pentsamendua izan beste era batera jokatu da, taldeak eduki litzakeen esperantzak ez dakit zeinekin diren. Orain ez dago esaterik «honekin Tourra irabaz genezake», nahiz eta norbait hor aurrean joateko pentsamenduarekin ibili.
‎Auzitegira sarri etortzen zen, drogaren aurkako brigadan zebilelako, eta oroitzen naiz hark nola esaten zuen: «Batek jada ez daki zeinentzat ari den lanean», alegia, ez zekiela beretzat, bere familiarentzat, Guardia Zibilentzat, herriarentzat, edo Mendebaldeko ongizatearentzat, norentzat ari zen lanean. Eta bonba bat lehertu zela-eta gorpua altxatzera joan nintzenean, hura ikusi, eta sekulako kolpea hartu nuen, ezagutzen nuen, bera zen.
‎Orduan buelta asko eman nizkion berak esaten zuen esaldi horri: «Batek ez daki zeinentzat egiten duen lan». Pentsa, hau ere gerta dakizuke.
‎Alberto Iñurrategi, Felix zena, Juanjo Sansebastian, Josu Bereziartua, Kike de Pablo, Jon Lazkano, Jon Beloki... denak pazienteak izan ditut, eta denei antzematen zaie gurearengandik ezberdina den bizitza ulertzeko modu bat. Ez dakit zein zen, baina batek bere burua bizitza urbanoaren naufrago bezala definitzen zuen. Baina ez dira mitifikatu ere egin behar.
‎Gainera nahasgarria da. Konparazione, laborariek berriak euskaraz entzuten dituztelarik ez dakite zein ganbaraz ari diren, SUATek kudeatuaz edo Ainhizeko Ganbaraz.
‎Total, gaur baratze biologikoa lantzen duen herritar baten jakintza eta produktuak homologatu gabe daude; eta aldiz, behin eta berriro azaltzen dira akats larriak ongarri eta pestizida oso homologatu eta famatuen artean, batzuk komertziotik atera behar izateraino. Edozein baratzezain burugabek nahieran erabil dezake Rondup bezalako herbizida hilgarria, inguruko lur eta urak kutsatuz, eta hori komertzio guztietan dago salgai, gehienetan saltzaileek ere ez dakitelarik zein diren erabiltzeko baldintzak. Baina produktu horrek guztiz bete du homologazio prozesu oso garestia.
‎erlijioa nahasiegi daukagu kultura, festa, politika... baita kirolarekin ere! Normala ote da gaur egun kirol talde batek kopa edo lehiaketa irabazi eta biharamunean ez dakit zein santu edo birjinari eskaintzera joatea. Zer dela-eta joaten dira urtero gure agintariak, instituzio gisa, gizarte osoaren ordezkari, Loiolara, Arantzazura, Begoñara..?
‎Gaitz funtzionala da, alegia, oraingoz ez dakigu zein den bere jatorria, ezta zer nolako kalte metabolikoa eragiten duen ere. Baina gaixotasunak sintoma digestiboak eragiten ditu, eta Espainiako Estatuan 6 milioi pertsona inguru daude erasanak.
2007
‎Gaur egun, adibidez, ohikoa da aniztasuna, «berez», aberasgarria dela baieztatzea, eta nik neuk ez dut ulertzen zergatik. Horrek esan gura du zenbat eta homogeneoagoa izan herrialde bat, moralki, edo estetikoki, edo ez dakit zein mailan, are «txarragoa» izango dela. Ez diot zentzu handirik aurkitzen aniztasun kulturalaren ikuspegi idiliko horri.
‎Nahiz eta Otegik edo Permachek esan Batasunaren izenean ari direla, Zuzenbidearen Estatuarentzat ez dira existitzen, Batasunak ez du izate juridikorik, Alderdien legeak ez du onartzen. Demagun, zuk ez dakit zein elkarteko administrazioko zuzendaria zarela esan dezakezu, baina legeak elkarte hori deuseztatu badu, elkarte horren izenean zu ez zara inor. Beraz, bilera horietan ez da deliturik egin.
‎Basomutilak iaio dabiltza, sokatik zintzilik, adaburuko adar artean motozerraren dantzan. Ingelesek laneko uniformea daramate, ez dakit zein parkeren izena paparrean bordatua. Bertakoen burua txapelarekin eta mutilek, intsumiso, ipurdirainoko rasta txurroak biseraren garondoan.Ingalaterrako eskolaren arabera inausketa mailakatu egin dute.
‎Gaur egun irakasle dihardute EHUn, ordezko modura biek ere, eta geratzen zaien denbora tesia amaitzeko erabiltzen dute. Intxaustik 30 urte ditu, Larrañagak 31, eta adin bereko beste ikertzaile askok bezala, ez dakite zein izango den euren etorkizuna.
2008
‎Nekagarria egiten da astearte batean Bartzelonaraino joatea, gau horretan bertan itzultzeko. Ez dakit zein ordenatan, baina denbora, dirua eta afizioa behar da horretarako. Halere, beti ez da Police ikusteko aukerarik izaten eta zintzo demonio azaldu ginen Iruñera, antolatutako autobusean igotzeko.
‎Dena Espainiako inteligentzia zerbitzuetatik hasten da. Ez dakit zein den ideologoa, zer polizia den, baina PSOE boterean zegoen. Orduan gorpuztu zen ETArekin bukatzeko ETAn antolatua dagoena baino jende askoz gehiago kolpatu behar dela dioen teoria.
‎Gainera badiet halako beldurra, leku enigmatikoak direlako. Nik behintzat ez dakit zein helbururekin funtzionatzen duten, benetan helburu horiek betetzen diren; iruditzen zait horren atzetik arteaz gainera beste gauza asko egoten direla, eskapatu egiten zaizkizunak. Zentzu horretan ez naiz oso zalea, ez ditut babesten buru belarri, joan eta ikusi egiten dut dagoena.
‎Egin ez bagenitu Argia, Berria eta euskarazko herri aldizkariak, egitera beharrean eragitera dedikatu izan bagina, lortuko ote genuen? Mugituko ote genituen Gara, Deia eta ez dakit zein beraien hizkuntza praktiketatik. Egin eta eraginen arteko horretan ez daukat batere damurik.
2009
‎Lehen musika taldeak egiten zituzten neskak erakartzeko; eta badira diotenak garrantzitsuena harremanak direla. Zuek ez dakit zein puntutan zaudeten, baina ia kantu guztiek neskez hitz egiten dute…
‎Aurpegiekin gelditu dira, beren ondasuna da hortik aurrera, eta ez gurea. Eta gero, antropologoren batek kontatzen badigu ez dakit zein oihanetako tribuak beldurra diola argazki kamerari, arima lapurtzen duelakoan, barre egingo dugu. Bejondeigula.
2010
‎Enetako hori da lan handiena. Idaztea… ez dakit zein pastoral, hamabi egunez ari izan ninduzun idazteko. Ez da problema, berrehun eta hogei bertset, eta badira haboro ere!
Ez dakit zein den konponbidea, baina hurbileko etorkizunean ez dut behin betiko soluziorik ikusten, aipatu moduan. Mantendu dezakegun oreka bakarra oraingo status quoa mantentzea da, moralki justua da.
‎Askoz ere. Baina ez dakit zein den irakaspena...
Ez dakit zein izen izango duen alderdi berriak, baina demagun horrela dela, izaera emateko: Batasuna.
2011
‎Familiak, ordea, ez daki zeinen zeregin garrantzitsua duen oraindik. Horregatik, familiak beste gizarte sektore askok bezala heziketa soziolinguistikoaren premia du.
Ez dakit zein den ahaldun nagusiaren soldata, baina bai, badugu planteamendu bat horren inguruan. Hala ere benetan diotsut ez dakidala zein den nire soldata, ez dut galdetu.
‎Ez dakit zein den ahaldun nagusiaren soldata, baina bai, badugu planteamendu bat horren inguruan. Hala ere benetan diotsut ez dakidala zein den nire soldata, ez dut galdetu.
‎Izan ere, gurean bezala beste leku batzuetan ere, normalean eskolari esker ikasten dira hizkuntza hauek, baina etxean edo inguruan bizitasunik izan ezean ez da erraza haien erabilera sustatzea. Zaila da, eta jakitun gara, baina arrazoiak ez ditugu behar bezala ezagutzen, eta ez dakigu zein izan daitekeen konponbiderik eraginkorrena.
2012
‎Koheteak eta misilak ikusten dituzu, nondik abiatzen diren. Ez dakizu zein duten jomuga, edo zer kalte egiten duten muga jotzen dutenean.
‎" FNSEA ez duk kanbiatuko ez hik eta ez hi bezalakoek. Hori ez dakik zeinen handi den hik". Bai barne eta bai kanpo ziren Le groupe des 40 (Berrogeien taldea), talde autonomo bezala beren bidea lantzeko.
‎Ez naiz gai txapa ideologiko bat sartzeko. Gainera, ez dakit zeinek esan zuen, beharbada Kafkak, edo Sanchez Piñolek, ametsak ipuin perfektuak direla.
‎Joera asko dago eta ez dakigu zein nagusituko den. Baliteke esatea" bai, helburua prebentzioa bada".
‎Ni neu nahiko izututa bizi izan nintzen erlijio katolikoarengatik eta hori ez diot barkatzen. Ez dakit zein zoriontasun maila espero nezakeen bizitzan baina esango nuke erlijio katolikoak kendu didala ehuneko inportante bat. Gazteek ez dakite zertaz libratu diren, jakin lukete.
Ez dakit zein diren gakoak, ezta oso argi ere" euskal auzia" z zer ulertu behar den. Ordea, argiago daukat egin beharreko bidea interesgarriagoa dela bere helburu nagusia baino.
‎Hamar urtean, kitxua ikastola sortuko dugu. Ez dakigu zein izen emango diogun, baina horixe izango da, kitxua ikastola.
‎Hala diogu: " Ez dakit zein oposaketetara noa eta ez didate gaztelania probarik egiten, eta euskarazkoa zergatik bai?". Dekretua hortik doa, euskaraz ikasi baduzu, zer eskatuko dizut bada?
‎I. Goñi: Sektore berria, merkatu berria… Uste dut ulertu dudala galdera, baina Joxerrak esan duenaren haritik, herritarrak ez badauka zerbitzu guztiak euskaraz jasotzeko eskubiderik, ez dakit zein merkatu berri ikertu behar dugun. Oinarrizkoa beteta bagenu.
‎Kontua da zein diskurtso geratzen den denon buruan. Dena dela, argi daukadana da ikas prozesua samurtu( ez dakit zein den erabili behar dugun berba) behar dela.
2013
‎Eta nahiz eta ihes egiten saiatu, presoen ametsetan bezala azkenean harrapatu nau. Ez dakit zein izango den hurrengo liburuaren gaia. Atzerri tartean sartu zenean banituen bestelako proiektuak idaz lantegian.
2014
‎Hilketa ikaragarria izan zen, ia ia klaneko kide guztiak balez josi zituzten. Ez dakit zein indar duten berriz bildu eta erasoa burutu ahal izateko, lapurtu zizkieten bi neskatoak berreskuratzeko. Baina hori da ezbairik gabe indarkeriaren dinamika, errepikatu eta ugaldu egiten dela.
‎Azken 20 urteetako erreforma gehien gehienak norabide bakarrekoak izan dira, eta jakina, krisi karratu hau aitzakia borobila da babes sozialaren sistema pitzatua txikitu eta zerbitzu publikoen pribatizazioa bultzatzeko. Austeritate politikak ez datoz ez dakit zein egitasmo publiko murriztera soilik, lorpen sozialak dantzan jartzera baizik. Ez dagoela beste modurik, beste biderik, sinetsarazten digute," erreforma estrukturalez" josten gaituzten bitartean.
‎Gerra bat, gatazka bat lehertu zen, eta horren ondorioz jende askok sufritu du. Ez dakit zein den aterabidea, baina nik askotan esan dut: " Zein sartu da zeinen etxean?
2016
Ez dakit zein distantzia dagoen Alepotik Atenasera, Via Michelinek esan dit ezin didala kalkulatu. Baina badakit elkartasunetik beldurrera oso tarte gutxi dela, eta EBren jokaldia beldurrean oinarritzen dela, honek bultzatzen dituela EBko gobernu buruak Turkiarekin duintasunaren aurkakoa den akordioa sinatzera.
‎Emakume batek erasoa udaltzaingoan salatzen badu, elkarte bati laguntza eskatzen badio, epaiketara joaten bada, egun guztia epaitegian pasatzen badu, erasotua izan dela frogatzeko beharrezko galdera guztiak erantzun baditu, nola liteke epaileak gisa horretara erantzutea? Ez dakit zein formakuntza jasoko zuen, baina tamalgarria da.
‎Jende batekin haserretzen naiz. Egia da jende asko bizi dela, eta hizkuntza nagusia ez dakit zein dela, eta kalean arabiera, urdua edo gaztelania entzuten dela.
2017
‎Etorkizuneko Proiektua izenekoan ari gara, Garapen Kontseiluaren geroaz, gure konbikzioez eta egituraz galdatzen ari gara, berau egokitzeko. Anartean, ez dakigu zein izanen den egitura berria, baina gaur arteko espiritua atxiki nahi dugu, baita hautetsiekin elkarlanean jarraitu ere.
‎Euskal multinazional energetikoak Donostian ekainaren 28an EHUko Udako ikastaro bat iragarrita zuen Trantsizio Energetikoa leloaz, baina bertan behera utzi dute data hau baino egun batzuk lehenago. Ez dakit zein izan ote den arrazoia, baina ez dut uste kasu honetan interes edo matrikulazio kopuru falta izan direnik. Ameriketako Estatu Batuetako presidente orde ohi eta Nobel sari Al Gore-k, euskaldunok zorte handia genuela esan zigun Bilboko Guggenheim en duela urte batzuk.
‎Halako puntu bati bizi erantzuteko modu ia bakarra da puntua bera erridikulizatzea. Ez dakit zein den konponbidea. Agian jarri behar dira plazako estiloko puntuak, pertsonalagoak, nahiz eta injustua izan.
2018
‎" Norberak bere gorpuzkera eta ibiltzeko modua onartu behar ditu, eta konturatzen zara 10 urterekin batzuek, izan lotsagatik izan autonomia faltagatik, ez dakitela ibiltzen. Oinarrizko erritmo bat jarri eta ez dira gai musika jarraituz oinez ibiltzeko; horri nola hasiko natzaio ez dakit zein erritmo berezi azaltzen?"
‎" Norberak bere gorpuzkera eta ibiltzeko modua onartu behar ditu, eta konturatzen zara 10 urterekin batzuek, izan lotsagatik izan autonomia faltagatik, ez dakitela ibiltzen. Oinarrizko erritmo bat jarri eta ez dira gai musika jarraituz oinez ibiltzeko; horiei nola hasiko natzaie ez dakit zein erritmo berezi azaltzen, oinarrizkoena ere ez daukate-eta? 4 urtekoekin eta 12koekin, batzuetan gauza berdinak landu behar ditut biekin, aurretik ez delako halakoetan indarra jarri.
‎Urte hasieran Europa eta AEBetako agintari askok ez zekiten nola erreakzionatu. Britainia Handiko Ingurumen ministro Michael Govek aitortu zuenez," ez dakit zein ondorio ekarriko dituen, argi eta garbi aitortzen dizuet". Badirudi plastikoz gainezka daudenen adabaki bat izango dela Txinak baino are kontrol arinagoak dauzkaten herrialdeetara bidaltzea:
2019
‎Ipuin tradizionalak badira denetan, baina bildu ditudan batzuk bereziak dira edo behintzat hegoaldean ez daude bilduta. Arrazoia ez dakit zein den: besterik gabe, ez direlako bildu, edo bertakoak direlako, beste tradizio bat daukazutelako.
‎Aluak anitzak dira eta hori errepikatu behar dugu txikitatik nagusiak diren arte. Badago jendea aluko barruko ezpainak simetrikoak izateko ebakuntza estetikoak egiten dituena, edo txikitzen dituena, edo uzkia zuritzen duena… Eta ez naiz ez dakit zein herrialdez ari, Euskal Herrian ere egiten dira halakoak. Lehengo hariari helduz, eredua pornografia bada eta bertan ateratzen diren gorputz eta aluak baldin badira gazteek dituzten ereduak, hainbatek hori kopiatu nahiko du.
‎Noizbehinka, Nafarroan ale gehien saltzen dituen egunkariak erreportaje bat eskaintzen die Opusek gurean dituen ikastetxeei, Unibertsitateari edo Klinikari: zer nolako emaitza onak lortzen dituzten ikasleek; puntako tresna bat ekarri dutela ez dakit zein eritasun inon baino hobeki artatzeko; zenbat jenderi ematen dieten lana erakunde horiek eta, oro har, zeinen etekin ekonomiko handiak ekartzen dizkioten Nafarroari.
‎Idazteak ezin du kaka lana izan, hasteko, Graeber ordainduta dauden lanez ari delako. Aldeak alde, egunaren zati handi batean egiten duzun horrek inolako zentzurik ote duen ez jakitea zein gogorra den bizi izan dut nire azalean. Azalean ez, hezurretan ere ez, beste nonbait bizi den ezinegon mota da.
‎Zer dago horren atzean? Ez dakit zein diren puntu klabeak, uste dut faktore bat baino gehiago egongo dela, baina gero errealitatea da toki batzuetan ez gaudela. Ez gaude.
Ez dakigu zein garrantzi eduki zuen euskarak hemen. Uste duguna baino presentzia handiagoa izan zuen, eta ondoko belaunaldiek horretaz kontziente izan behar dute, gure historia jakin behar dute:
‎Azken urte honetan egon naiz euskarazko komunikazioaz hitz egin den bi lekutan bederen, iaz Altsasun hedabide minorizatuei buruzko jardunaldietan eta gero Iruñean Eusko Ikaskuntzaren Kongresuan, baina ez dut halako gaiez tutik ere entzun. Ziklikoki aipatzen da euskal agentziarena, baina gero eta gutxiago eta, egia esan, ez dakit zein neurritan den bideragarria. Baina badakit gure arteko informazioa partekatzeak gure euskal agenda informatiboa indartzen duela.
‎Beraz, bide luzea daukagu galesez nahi duten gaixoak identifikatzen eta galesa dakiten langileak identifikatzen. Gaur egun ez dakigu zenbat langile gales hiztun dugun, non dauden, ez dakigu zein espezialitatetan dauzkagun beharrak… Ez badakigu zein diren galesez egin nahi duten gaixoak eta galesez dakiten langileak, ez ditugu bi munduak inoiz ezkonduko.
‎Beraz, bide luzea daukagu galesez nahi duten gaixoak identifikatzen eta galesa dakiten langileak identifikatzen. Gaur egun ez dakigu zenbat langile gales hiztun dugun, non dauden, ez dakigu zein espezialitatetan dauzkagun beharrak… Ez badakigu zein diren galesez egin nahi duten gaixoak eta galesez dakiten langileak, ez ditugu bi munduak inoiz ezkonduko.
‎Pelikularen prozesuan ez nekien zein izango zen emaitza. Sei hilabete pasa nituen beraiekin eta ez nekien pelikularik baneukan ere.
‎Espainiako gizonezkoen futbol selekzioak, 1967az geroztik lehenbizikoz Euskal Herrian, San Mames estadioan jokatuko ditu 2020ko Eurokopako hiru partida. " 2014an aurkeztu genuen hautagaitza Bilboko Udalak, Bizkaiko Diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak, artean ez genekienean zein selekzio sailkatuko ziren", zioen Kultura sailburu Bingen Zupiriak, azaroaren 19ko gobernu kontseiluaren osteko agerraldian. " Espainia sailkatu egin da, eta hartutako konpromisoari eutsiko diogu guk.
2020
‎Lehen ezinezkoak zirenak orain posible izaten ari dira, eta dagoeneko ez da bete behar Aurrekontu eta Finantza Egonkortasunerako Ituna. Ez dakit zein, baina zorren bat seguru ez dela ordainduko.
2021
‎Batez ere migrazio prozesuei eta gizarte nahiz lan esparruko integrazio prozesuei aplika dakiekeen legislazioari buruzko informazioa biltzen eta partekatzen ari gara; batzuek ez baitakite zein oinarrizko eskubide dagozkien ere. Gehienek jatorrizko herrialdetik etorri orduko lehenengo' etxea' lotuta izaten dute; batzuk zorpetu egiten dira hegazkin txartela ordaintzeko, eta iritsi ondoko egunean hasten dira lanean, kasu askotan etxe barneko langile bezala.
‎Ur bizietan ibili behar izaten dugu, ur hori sekula ere ez da ziklikoa, ez da errepikakorra, fluktuazio ikaragarria dauka, jartzen dizkiguten zirkuitu eta maniobrak guztiz exijenteak dira eta, gainera, lehia egunera arte ez dugu aginduko diguten maniobraren berririk. Azterketa bat bezala da, ez dakigu zein galdera egingo diguten. Akats gutxiena egiten duenak irabazten du lehia.
2022
‎Bere ekinez berreskuratu dezakeen guztia lortuko duela ziur dago, baina hortik aurrera bere etorkizuna misterio handi bat da: " Aurrera begira, esaten didate errehabilitazioarekin pixkanaka joango naizela gaitasunak berreskuratzen, baina ez dakite zein punturaino, txertook berriak direlako. Nire etorkizuna ziurgabetasun hutsa da.
‎Iker. Hasieran ez genuen elkar ezagutzen, eta ez genekien zein estilo jorratuko genuen ere. Nik buruan neukan ideia punk rock a egitea zen, eta horregatik nerabilen buruan Donostia izena.
‎Eta berak erantzuten du: " Ba hirugarrena maiorrean sartuko diogu ez dakit zein notatan", eta hartzen du teklatua edo gitarra, eta buruan duena jotzen du. Eta gainontzekoek entzuten dutenean, ulertzen dute ni proposatzen ari nintzena.
2023
‎Kimioa hartzen nuen egunetan, berriz, ikastolan ingelesa! Ez dakit zein mekanismo piztu zen nire buruan, baina amorrua hartu nion ingelesari. Ikastolan izugarri lagundu ninduten, baina, hala ere, ingelesa baztertu egin nuen.
‎Horretarako, Gordionen (Turkia) dagoen Midas erregearen hilobiko egurrezko ganbera aztertu du errege ezagunaren izena duen arren, ez dakigu zein erregerentzat eraiki zuten. Ganbera duela 2.700 urte inguru eraiki zuten ehundik gora enbor erabiliz.
‎Ea, inork ez du nahi, baina testamentu bitala eta denak egin ditut, niri ez jarri hodirik. Horrela nagoen bitartean nahi dut segi bizitzen, ez dudana nahi da adurra dariola ibili, niri aguantatzen ez dakit zein. Orain nago fase batean etekinak jasotzen ari naizena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia