Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 93

2000
‎Hotzikara bat abiatu zitzaidan bizkarrezurrean beheiti. Ez nekien zehazki zertan zen begizkoa edo dena delakoa, baina ez nengoen frogatzeko irrikan.
‎Erran gabe doa ez nekiela zehazki zertan zetzan" gure arteko" hori. Neska begiko nuen, arrunt, baina, hartaraino, beheraldi bortitzak gainditzeko ametsaldietan baizik ez zitzaidan kaxkoratu harekin harreman iraunkorrik izan nezakeenik ere.
2002
‎Gogoratuko duzuenez, Pertseok ikusezintasunaren buru babesa zeraman, eta gorgonek ez zekiten zehazki ez zer gertatzen ari zen, ez nork hil zuen Medusa, ezta etsaiak nor ziren edo non zebiltzan ere.
2004
‎Uste sendorik gabeko euskara praktika egiten du euskaldunak gehienbat. Euskaldun izatearen harrotasun imintzioak egiten ditu, batetik, eta bere berea duen hizkuntza nortasunarekin ez daki zehazki zer egin eta zertaraino hitzeman, bestetik. Hizkuntzaren kontua kontzientzia sinboliko hutsetik haratago doanean, euskara bere bizitzaren bizkarrezurra bihurtu behar duelako uste sendoa tartean daukanean, atzera egiten du.
‎Joan etorri batzuk egin nituen auzoan zehar, ezer susmagarririk ikusi gabe. Egia erran, ez nekien zehazki zer bilatzen nuen. Gainera, ez nengoen seguru arrisku seinalerik antzemateko gauza izanen ote nintzen.
‎Dakigun apurraren arabera, objektu sakratuak dira. Baina, zoritxarrez, ez dakigu zehazki.
2005
Ez nekien zehazki zer esan nahi zidan horrekin baina benetan nazkatu ninduen haren hunkitzeak. Heavy hauek horrelakoxeak dira:
2006
Ez daki zehazki zergatik etorri zaion halakorik gogora. Errate hutsak zimiko eragin dio bihotzean.
2007
‎Diotenez, inguruko bizilagun batzuek deitu diete, musikak gogaitarazten zituelako, eta ertzainak musikaren bolumena jaisteko eskatzera etorri dira. Nik ez dakit zehazki nola hasi diren istiluak, oso bertsio kontrajarriak dituzte horren inguruan ertzainek eta gaztetxekeko kideek?, baina kontua da gaztetxea ertzainen eta punkien arteko borrokatoki bihurtu dela berehala.
‎Leirek hartu eta, belarri ondoan paratuta, gogoz jo du. Harrera mahaiaren atzetik, ez dakigu zehazki nondik, emakumetxo bat agertu da. Ile gorria eta kizkurtua, sudur handiegia.
2008
‎Atletismoko pistan edo hidroterapiako igerilekuan, ez dakit zehazki non, ezagutu eta ustez maitemindu ginen, baina gauza bat geneukan argi: asmatutako gauzak benetakoak baino errealagoak izaten direla beti.
‎Nik begiko dudan kultura kontzeptua Will Kymlicka k darabil. Baina kultura mugatzeko darabilen izenondoa ez dakit zehazki nola itzuli euskarara: espainieraz, cultura societal?
2009
‎Hurrengo egunean Anaren bulegoko eraikinera sartu zenean, Oskarrek ez zekien zehazki zer erran behar zion Goikoetxeari, eta ziurgabetasun hark urduritu egiten zuen. Kontrakoa uste arren, ohetik jaikitzea ez zitzaion gehiegi kosta.
Ez dakit zehazki zertaz ari zen. Haren gonbidatua izan nintzen bizkitartean, pilotan ari izan ginen, Paueko gazteluaren ondoko soro batean.
‎Hirurak, Lartzabaleko (Nafarroa Beherea) Biskaiart baten ondorengoak ziren. Tello anaien bi alargunekin elkartu nintzen La Platan, ez dakit zehazki zer egunetan, ez bainuen data apuntatu.
‎Idazkaria, Luciano Ormaetxea Iraizoz. Ez dakigu zehazki zein izan ziren akusatzailearen argudioak, baina badakigu maiatzaren 28an bertan, epaileak kasua artxibatu zuela, ehun pezetako isuna jarrita. Ordainketa ziurtatzeko, hau da, auzipetua kaudimengabea zen argitzeko, Nicolasaren ondasunen zerrenda egitea erabaki zuen epaileak.
‎Gogorrak izaten ditut hagineko minak. Ez dakit zehazki noiz hasi zitzaizkidan. Oinazearekin batera tristura astun bat jabetzen da nitaz.
‎Erlijio klasikoetan arimak betetzen zuen eginkizuna G puntuari dagokio orain: inork ez daki zehazki zer den, non dagoen. Halatan, badauzkagu G puntuaren ateoak, agnostikoak, fideistak, deistak eta teistak.
2010
‎– Ez dakit zehazki ze ordu den, baina nik esango nuke arkeologo eta ikerlari guztiak gosaltzen egongo direla orain, museoko jantokian. Bertan egongo da McKenzie ere.
2011
‎Itzulbide horretan, jakina, ondorioa kausa baino lehen agertuko da, aurrena satorra akabatzea eta gero satorrarekin txortaldia. Pasaia Blues en ez dakigu zehazki unibertsoa hedatzen ari den ala dagoeneko itzulbidean ote gauden, Big Crunch erantz. Betiereko itzulerak eta zulo beltzek erabakiko dute Pasaia Blues, metafora kosmikoek zeharkaturiko nobela.
‎lehenengoaz ari bada ahaztu egiten zaio gainerakoan jaten ez omen dakitelako sortzen dioten gupida, ez dute sukaldaritza propiorik, dena mantekillara murrizten da). ...i aktibatzen du bat, denbora guztian zerbait egiten ari nintzen, gerta zitekeenean ez pentsatzeko, nahiko ezkorra naiz pronostikoetan, norbait hiltzera zoazenean egoera zuk kontrolatzen duzu, besteak ez duen informazioa zurea delako, baina bainuetxe batean nirea ez den familia baten trauma sortu berrien erdian, ni izango naiz informazio gutxien duena, keinuak ere ezezagun; aktibo zebilen bera ere, ez dakit zehazki zertarako, ez pentsatzeko baita ere, etengabe esaten zidan ahazteko, beste plan hoberik banu geratzeko etxean, hobeto zegoela bart baino, paniko atake irrazionala izan zela, alabek hain gaizki pasa zuten aita hala joan zelako.
‎Futbolinean jolasten ari zen mutil talde bat, gazteak; batek kapela itzuli zion haizeak beraienganantz bidali zuenean. Orain bere buruari esan egiten zion,, gaztea da?, ez zekien zehazki noiz arte zen bat gaztea, batzuei begiratu eta atera egiten zitzaion pentsatzea,, gaztea da?, eta bai, badu zerikusia adinarekin, larruazalarekin, azkartasunarekin, keinu gehiegikeriarekin, energia xahuketarekin.
‎Armentiaren zenbakia bilatu zuen jasotako deien artean. Ez zekien zehazki zer erran behar zion inspektoreari, eta, egia erran, ez zuen gogo handirik harekin hitz egiteko, baina, bestalde, haren egoeraz interesatu behar zuela sentitzen zuen. Azken batean, muturbeltz hura bere anaiaren heriotza argitzen saiatzen ari zen.
2012
‎Baina nik zer edo zer sumatu nuen lau aldi horietako aurrenekotik. Ez dakit zehazki zer izan zen, egun hartan gurasoak ohi baino beranduago iritsi zirela liburuen sailera nire bila, edo haien aurpegieran nabaritu nuen keinua, baina aldaketaren bat zetorrela jakin nuen. Carrefour-era itzuli ginen aldi bakoitza azkenekoa izango zela uste nuen.
2013
‎Pena pixka bat eman dit, kanpin dendetan lo egiten eta leku honi gustua hartzen ohitzen hasita nengoen. Gosaldu ondoren, taldeetan banatu gaituzte, ez dakit zehazki zein irizpide erabili duten taldeak egiterako orduan, baina zorte handia izan dut, nire kanpin denda berdinean egon ziren Martin eta Antoniorekin batera tokatu zait eta.
Ez dakit zehazki zer adierazi nahi duen kamerinoko ametsak. Herri Antzokiko irudiak askotan azaltzen dira.
‎–Lagun oso onak gara baina momentuz ez dugu ezer seriorik nahi? esaten nien nire lagunei (baina hala ere ez nekien zehazki zuk zer esaten zenien zure lagunei), eta, bai, zera, hori zuk ere ez duzu sinesten, hori ez da posible, esaten zidatenak tradizional eta aspergarriak iruditzen zitzaizkidan.
Ez dakit zehazki noiz baina lo hartuko nuen segidan, ez naiz konturatu ere egin janaria eskaintzera etorri direnean eta. Habana itsasontziarekin eta Santurtziko portuan ama eta anaia utzi nituen egunarekin amets egin dut.
‎Gero eta zailago egiten zitzaigun pauso bakoitza. Eta gainera, ez genekien zehazki nora gindoazen ere.
‎Kotxean sartuta ez dakit nora eraman zutela. Gauez egin zutela joan etorria, eta ez zekiela zehazki nora eraman zuten. Han berehala proba batzuk egin zizkiotela, eta ez zela deustaz gogoratzen.
2014
‎Eta are gai izango dela, azkenik, Maria Jesusi aitortzeko hainbeste urtetan ezkutatu diona. Baina bere emazteak, istant labur batez, begiak nobelatik altxatu eta han, egongelaren erdian geldi topatu duenean, Josebak ulertu du ez diola zertan ezer kontatu, dena dakiela aspalditik, eta hemendik aurrera, ez daki zehazki nola baina, ordaintzea egokituko zaiola.
‎Mozkor galanta harrapatzeko gogoa izan zuen bizitzan lehenengo aldiz. Bazekien Devlinek esandako zerbaitez ari zela barrez, ozen, baina ez zekien zehazki zertaz, ezta zergatik zen barregarria ere. Minutu batzuen ondoren, Devlin joan zenean, dibanean etzan zen, eta leihotik begiratu zuen New Yorkeko zerumugara, non eguzkia hondoratzen ari baitzen, tonu hits eta ederretan, arrosa eta urrezkotan.
‎Ahots desberdinak ziren. Ez daki zehazki zenbat. Sei urteren ondotik, ez daki norenak ziren.
‎hitzekin195 Antidogmatiko sutsua da, maiz arras dogmatikoa; usu razionalista deklaratzen da, eta behin eta berriro arbuiatzen du razionalismoa; eszeptikoa da,, really a pseudo skeptic?. Asko esaten du, baina inoiz ez dakizu zehazki zer, iradokior bezain zehazgabe aldioroz(, the vagueness of his language?) 196. Nous ne savons jamais bien si l, idée que Renan nous expose est un jeu de son esprit ou une conviction ancrée? 197 Zientziazale poeta da, bere razionalismoaz harrotzen den inpresionista198 Ideia filosofikoak asko ditu, filosofiarik ez; gaur filosofia bat, bihar beste bat, pentsamendu koherente bat bil... –Il est, darrai E. Renardek?
‎«Bai, ba; jakina». Herrixka pilo bat aurkitu omen zuen, aintzira bat ere bai? ez zekien zehazki zein norabidetan; arriskutsua omen zen galdera gehiegi egitea?; baina haren espedizioek, normalean, marfila zuten xedetzat. «Baina sasoi hartan ez zuen salgairik tratuan aritzeko» arrapostu nion.
‎Dena den, oraingoz nahaste galanta daukagu. Ez dakigu zehazki zer gertatu den, ez dakigu zehazki ze ordutan izan den, ez daukagu lekuko bakar bat ere... Gisasola dibortziatuta zegoen, duela bi urte emaztea eta bi alabak Madrilera joan ziren bizitzera, eta dirudienez, gizona bakarrik bizi zen Gernikako txaletean.
‎Dena den, oraingoz nahaste galanta daukagu. Ez dakigu zehazki zer gertatu den, ez dakigu zehazki ze ordutan izan den, ez daukagu lekuko bakar bat ere... Gisasola dibortziatuta zegoen, duela bi urte emaztea eta bi alabak Madrilera joan ziren bizitzera, eta dirudienez, gizona bakarrik bizi zen Gernikako txaletean.
2015
‎Eta mendiak mugitu ez arren, dantzan hasi balira bezala zen, eta gazteluak ere itxuraldatua zirudien, argitasun miresgarri hark blaiturik. Ez dakit zehazki zertan zetzan desberdintasuna, baina ez zirudien lehengoa. Arkaniarrek han segitzen zuten, geldi, gaztelua setiopean atxikiz, kantu gozo harekin erasoz...
‎Jesuiten aurkako jarrera zitean, batez ere. Baina, egia esan, ez zekiat zehazki zertan zetzan beraien dotrina.
‎Egia esan, Angelak ez daki zehazki non den. Javan, Sumatran, Borneon, Sulawesin?
‎Bixente Vrignonen arabera, irizpide jakin bat jarraitzen saiatzen ziren: . Oroit naiz bagenuela arau bat, bainan ez dakit zehazki zein (%30? %40?).
‎Bixente Vrignonen arabera, irizpide jakin bat jarraitzen saiatzen ziren: . Oroit naiz bagenuela arau bat, bainan ez dakit zehazki zein (%30? %40?).
2016
‎Hain nago nekatuta, ezin naiz ohetik altxatu». Azaldu zenidan Mikelen heriotzaren berri izan zenuenetik zeundela horrela, ez zenekien zehazki noiztik, egunen haria galduta. Baziren hiru aste.
‎Eta, batez ere, zer egin daiteke hari aurre egiteko? Ez zenekien zehazki, baina bazenekien kontrolatu egiten zintuela, eta zure bizitzan agintzen zuela, eta bazituela erreminta indartsuak hartarako; latzena, telebista. Te le bis ta, zure hitzetan:
‎Biharamunean, ondoezik nengoela-eta, egun librea eskatu nuen lanean eta Artxandara igo nintzen funikularrean. Ez nekien zehazki zertara nindoan hara, baina behar nuen burua haizeak astintzea eta ikuspegi aldaketa bat. Bezperan erantzun izan ezin nizkizun galderak zebilzkidan buruan bueltaka, sendatu gabeko zauriaren inguruan euliak nola, temati eta gogaikarri.
‎Hutsune bat zegoen?. Koldo Martinezek nabari zuen zerbait berezia egin beharra zegoela, baina ez zekiten zehazki zer. –Ez genuen argi zer nahi genuen, baina kezka bagenuen ordezkaritza behar genuela, ez geundelako inon.
‎f) Izen hori lukeen obra poetiko zabal bat ondu luke Oihenartek, eta Axularri, ados, utzi litzaioke, kapritxoa balu, Gero bezalako txaplata idazten, baina ondoren, edo hobeto lehenago, ipuingintzara bideratu luke bere talentua, Chaucer edo Boccaccioren ildotik hain zuzen ere. Ez dakit zehazki nola lortu ahal izango litzatekeen hori, baina jakina da zein konbentzigarria izan daitekeen Hezkuntza, Kultura eta Kirol Sailaren Berrozi azpiatala; droga psikotropikoen erabilera moderatu batek ere emaitza onak eman ditzake, iraganera lekualdatutako mediku ekipo baten zaintzapean, betiere, horretarako, Kirola Kulturarekin batera doala aprobetxatuz, txirrindularitza kontuetan aritu...
Ez dakit zehazki zergatik den. Batzuk, ezbairik gabe, itxi eta desagertu direlako, urteak ez dira alferrik pasatzen, eta sektoreak zenbait krisi pairatu ditu bitartean, tartean azkeneko hau?.
2017
‎Luzeago joan zitzaion beso eta hanketako dardara geldiarazten. Ez zekien zehazki non zen. Bakar bakarrik erroitzak beherago behar zuela.
‎Lehen motxilatzarra esku artean hartu bezain laster, bezeroetariko batek kendu nahi izan zidan. Ez dakit zehazki zer esan zidan, baina ulertu nuen ez zuela nahi nik eramatea. Kasik borrokan ibili ginen motxilagatik.
‎Zure hatz urduriek agenda bilatu dute. Izenez izen lerratu zaizkizu begiak, baina non gelditu nahi duzun ez dakizu zehazki. Zure hainbat lagunenetatik eta anai arrebenetatik pasatu zara gelditu gabe.
‎Eskarmentua eta giza jeneroaren ezagutza sakonagoa eman bazizkidan niri iraultza sandinistak, ez dakit zehazki nik zer eman nion, edo eman nionak ezertarako balio izan zion; izan ere, nikaraguar guztiek egundoko sakrifizio eta ahaleginak egin arren, azkenean gerraren nekeak eta yankien presio jarraituak indar handiagoa izan zuten eta 1990ean galdu egin zituen hauteskundeak Fronte Sandinistak.
‎Baina, aitortu behar dizut kezka bat daukadala bihotzean sartua, ez baitakit zehazki zer den aitari gertatzen zaiona ala beti gertatu izan zaiona. Eta badakit zuri ere min ematen dizula aita guztiz ez ulertze horrek, ama.
‎Ez dut gogoan zehazki zerk lagundu zidan hobetzen, taldeko psikoterapian ni baino okerrago (edo hobeto) zegoen jendeari entzuteak, ala musikarekin terapia egiteak, ala marrazki txepel batzuk margotzeak, ala hiriraino joateko autobusa hartu behar izateak. Ez dakit zehazki zergatik, baina indarra berreskuratzen hasi nintzen.
‎Asiain urduri mugitu zen. Ez zekien zehazki zer asmotan joan zen hara. Putakume hari oihukatu?
‎Iratik arrapaladan lan egiten zuen, begiak hitz eta irudien gainetik irristatuz, ahopean marmarka. Ez zekien zehazki zer bilatzen zuen, baina itxaropena zuen zerbait bururatuko zitzaiola. Joder, nonbait bezero zerrenda bat egon behar zuen...
‎–Ikusiko dugu. Karibe aldera joango naiz bizitzera, oraindik ez dakit zehazki nora, eta azken hondartza galduan txiringito lasai bat zabalduko dut...
2018
‎Bestalde, jakin dezazuen, nahi baino gehiago atzeratu da saria emateko data, barka itzazue eragozpenak. Katalunian bizi da Jon Etxeberria delakoa, ez dakit zehazki non, baina lanak izan ditugu Donostiara hurbil zitekeen egun bat lotzeko. Eskerrik asko zuek hartutako lanagatik, txukun eta zorrotz aritu zarete, eta garaiz gainera, zuek bai zuek; edozelan ere, ea laster egiten dugun topo berriz.
‎Inoizko egarririk izugarriena sentitu zuen, baina ez zioten urik hartzea baimentzen; Ritxiri limoi urez bustitako kotoi zotz batzuk eman, eta emaztearen ahoa freskatzen saiatu zen horrekin ordubetez. Haurrak desagertuak ziren, ez zekiten zehazki zelan zeuden, baina Alicek ez zuen haietaz galdetzeko indarrik ere. Jarraitzen zuen dardarka, eskuak bular gainean ezin mugituta, gonbito egiteko zorian.
‎Gertaera hits batek ekarri zidan berriro Anxoren akordua. Ez dakit zehazki noiz izan zen, baina esango nuke 80etako hamarraldia aurreratu samar zegoela ordurako, Ferrolgo industria krisian bete betean sarturik zegoen garaian izan zela gogoratzen baitut. Emazteak eta biok amarenean eman genituen Eguberriak, eta bazkari haietako batean kontatu zigun amak.
2019
‎Agidanez, modalitate jakin batean munduari buelta eman zion lehenengo emakumea izan zen. Ez dut terminologia teknikoa ulertzen eta ez dakit zehazki lorpen horrek zenbaterainoko balioa duen; baina, transmititzen zituen positibismoak eta energiak infektatu ninduten; irakasle lana utzi eta beste zerbait egin nahi zuen bizitzan, zoriontsuago sentitzeko beste erronka bat eman bere buruari. Nire bizitzako lorpenak erabat ñimiñotuta gelditzen zirelako sentimenduarekin irten nintzen gela hartatik.
‎Kontrako efektu bat ere ekarri zuen, ordea: aldeetariko bakoitzak bertsio interesatu bat helarazten zien komunikabideei, eta, inork ez zekienez zehazki zer gertatu zen barruan, nahi adina espekulatu zitekeen kanpoan.
‎–Oraindik matte, gauzaren bat dut egiteko. Ez dakit zehazki zer, baina ez nago pakean. Nire omenalditxo propioa edo egin behar dizut, edo ez dakit zer?.
‎Eta niretzat ezagutu nuenean izan zen, uf, nola ez nekien hau??. Eta ez dakit zehazki zer aportatu duen, baina bada zerbait, nik hala bizitu nuen, zerbait sentitu nuen, eta esan nion neure buruari: –gertatua gertatuta dago, baina saiatuko naiz borrokatzen, beregatik borrokatzen ere bai, eta gauzak aldatzen nire esku dagoen guztian, berriz ez gertatzeko eta beste batzuek halakorik ez bizitzeko??.
‎Ainarak irmo erantzun dit, irmo, eta aldi berean ahots penatuarekin: ? Ez nekien zehazki horrela bukatuko zenik, baina zer edo zer pentsatua zuela sentitzen nuen?.
‎hitzak bere heriotzari lotuta. Denbora gutxi iraun zidaten, ez dakit zehazki noiz arte. Baina egia da Moiok, transexualitateari buruzko ate handi bat zabaldu zidan bezala, suizidioari buruzko beste sakonera iluneko putzu bat ere ireki zuela nire baitan.
‎Grekoek ekialdeko usadioen antzekoak zituzten, baina ez zuten poligamiarik. Ez dakigu zehazki zergatik. Egiaz, harem bat mantentzea beti izan da zama astuna:
‎Telefonoa muturren parean jarriz bideoa erakutsi dit Jesusek, adinez gure arteko beteranoenak, mezularitza elektronikoz bidali diotena. Ez daki zehazki nork, noiz eta nondik den sortua, baina zin egin dit benetakoa dena. Zaila da sinesten ordea.
‎Hemen esaten da gurutzearen seinalea eginez San Antoniok apo bat kapoi bihurtu zuela, eta gero, gurutzearen seinalearekin, baita ere, kapoia arrain. ...Ez zen Fray Rogeiro bere ministerio santurako duin izango baldin eta S. Pedroren ikasgaiarekin ikasi izan ez balu, zeinaren arabera bi aldiz egin baitaiteke uko edo muzin, baina ez hiru, zeren hirugarrenean, oilarrak kukurruku jotzen ez badu ere, inork mendeku basatiak jasan baititzake, zer esanik ez izpirituek parte hartzen duten kasuetan, hauen indar materiala beti baita biziena baino handiagoa, ez dakit zehazki zer proportziotan. Hemen esaten da San Antoniok, gurutzearen seinalea eginez, heretiko bat zigortzeko begiak erauzi zizkiola, eta gero, errukiz, berriz bere tokian ezarri zizkiola.
‎Trikik ingurura begiratu zuen. Ez zekien zehazki non zegoen. Argi dorrearen kokapenagatik, Ingelesaren iturritik hurbil samar behar zuela kalkulatu zuen.
2020
EZ daki zehazki nola gertatu den. Zulo beltz hartan zeuden, bota dituzte ustez ostatua garbitzeko, eta kalamarrak jaten bukatu dute errekaren bazterreko bertze ostatu batean.
‎Laurenek ez daki zehazki edandako ardoaren ondorioa ote den, edo nekearena akaso, baina apustu eginen luke emakumearen eta Txarroren begiradak jostetan hasiak direla azken tartetxo honetan, kirika kurika, zeinek dir dir biziagoa erakutsi. Babilen beste aharrausi bat eta gizon zaharra behingoz isildu eta mahai gainean lotan gelditu dela ikustea aitzakia perfektua izan da, eta, aulkitik jaikita, logelara abiatu da Lauren.
‎ETA erakundeaz hitz egin zidan. Gurasoek sarri aipatu izan zuten etxean, baina ez nekien zehazki zer zen. Euskadi eta Askatasuna.
2021
‎Bi horien ostean, analisi akademiko bat irakurri nuen, bere obrari buruzkoa baina bere obran oinarririk gabea, eta orduak pasatu nituen neure onetik aterata. Ez dakit zehazki zergatik gertatzen zaidan hau aingeru eroriekin. Bitxia delako kontatzen dizuet.
‎Ez daki non bizi den bere alaba. Hemen inguruan da, baina ez daki zehazki non. Zein atetako zein botoi sakatu behar duen, ahots ezagun bat jasotzeko.
‎Higatuta eta urratuta dago, ez dakit noiztik daukadan bueltaka, baina badira lauzpabost egun. Princesa kaletik jaitsi behar omen naiz Montcadara, eta handik San Vicençera. Telefonoz egin zizkidan oharrok Leirek, ez dakit zehazki ongi hartu ote nituen, nahiko baldarra naiz gauza hauetarako. Geometria, ordena... ez dira nire bertuterik onenak.
2022
‎–Tira, ez dakit zehazki, baina...
Ez dakit zehazki eta are gutxiago zientifikoki azaltzen zer den pilula hauek egiten dutena, baina hauxe izan zen nire esperientzia:
‎Egia esan, ez dakit zehazki zertarako egin dudan. Baina badakit maitemintzearekin duela zerikusia, maiteminaren egitateaz gogoan dudanarekin.
‎Hortaz, ordua baino 5 minutu lehenago ailegatu da kafetegira. Ordubete lehenago gosarian ari zen etxean; ez daki zehazki zer eskatu halako duda existentzialak hagitz begiko ez dituen zerbitzariari. Ebaki deskafeinatu baten aldera lerratu da, eta itxaronaldiaren nekeak eztitu ditu noizbait bere plantillan eduki zuen egunkariaren ale bat eskutan hartuta.
2023
‎Laetitiak ez daki zehazki zer gertatu den. Franckek ere ez dio xehetasunik eman.
‎Arratsaldeko 5ak. Ez daki zehazki zenbateko ordu aldaketa dagoen Euskal Herritik Kanadara, baina asko jota zortzi ordu direla aurreikusiz, Claire Larreak eman dion telefono zenbakira deitzea erabaki du. Ez zaio maiz gertatzen hain urrunera hots egitea; exotismo kutsu batez aparte, beldur da ez den nahasiko hainbeste zenbakirekin.
Ez dakit zehazki nola izan zen, noiz zer egin zuten, baina handik laster hilerriko biltegian egongo ziren denak, ekintza egitera joandakoak eta Joxe Arregiren hilotza. Gorpua, esan bezala, mahaiaren gainean kokatu zuten, aurretik bai mahaia bai paretak izara zuriz estalita.
‎Everybody comes to Rick’s, bi dramaturgo ezezagunek sortua eta geroago hainbat gidoigilek zinemarako moldatua; are gehiago: gidoirik onenaren Oscar saria jaso zuen, baina oraindik ere inork ez daki zehazki nork idatzi zuen. Horrekin batera, George Raft aktoreak ez zuen Rick amerikarraren rola interpretu nahi izan eta, bigarrengoz, Humphrey Bogartek gogo txarrez onartu behar izan zuen hark utzitako papera, eta antzera gertatu zen filmeko protagonista nagusi guztiekin ere.
‎Andreasek berak ekarri zuen eta sukaldean hartu genuen, menda belarrarekin nik, apur bat gozatzeko. Trevor Reznik nintzen, artega baino artegago nengoen eta ez dakit zehazki zer esan zidan, garbitu edo lasaitu egin behar nuela, edabeak lagundu egingo zidala, ez dakit; dakidana da harrezkero zaletu egin naizela eta on egiten didala.
‎emakumeen magalaren antzekoa gizonentzat, eta gizonen beso sendo eta babeslearen formarekin emakumeentzat. Ez dakit zehazki horrekin Petrak zerbait jakinarazi nahi ote zidan, baina ezin ukatuko dut nolabait ere lortu zuela nire Casablanca sindromea arintzea. Gezur segida baten ondorio izan arren, pelikulak publikoaren estimazio handia bereganatu zuen, film onenaren Oscar saria jaso zuen eta, batik bat, zinemaren historian toki gorena eskuratu zuen.
‎" Betiko ez dago ezer, betiko ez dago inor". Ez dakit zehazki hitz horiek erabili zituen, ez dakit minbizia ote zuen gogoan, baina antzekoak izan ziren. Aldiz, esan, esan zidan litekeena dela noizbait lo gutxiago edo okerrago egitea, baina ez kezkatzeko, hori ere normala dela, bizitza dela.
‎Sentsazio estrainioarekin, ez bainekien zehazki ametsen ala interes gurutzatuen espeleologia egiten ari nintzen edota Emilio atezaina ezagutu izanaren eragina ote zen, ohepean Mientras duermes filma etorri zitzaidan gogora. Telefonoan kontrastatu nahi izan nuen eta bai:
‎Hau da injustizia. Brigitte biotatik lehenengoa da traizio egiten; ez dakit zehazki zeri, edo haurtzaroko aspirazioei edo abentura goseari. Badauka zer bat itzalia begiradan, zer bat tentuzkoa, manerak zaintzen dituen dama polita, kontuz tontakeriarik esan gabe, entzuten ari da eta.
‎Erroman, goizero salto batean jaisten ditut ostatuko eskaileretako azken hiru mailak; neskame atezaina arkupeko freskuran eserita dago bere alabatxoarekin, buongiorno, eta banoa Fontana di Trevirantz, Piazza Navonarantz. Emakume hori beste alderdian dago, ez dakit zehazki zeren beste alderdian, eskailerak tarrapatan jaitsi eta kalera egiten duten neskei buongiorno erantzutera kondenatua.
‎zaunka hasi da, ez daki zehazki zergatik.
‎Etxean denbora gehiago igarotzen duenez, lagunekin ardoa eta kroketa jatera ere gutxiagotan joaten da, ia inoiz ez. Korok ez daki zehazki zer duen, baina segurtasuna falta zaio eta isolatzen hasi da. Etxean ere ez da guztiz eroso sentitzen eta behin baino gehiagotan pentsatu du ez litzaiokeela gaizki etorriko laguntza apur bat.
‎Juanaren azken gau hura nolakoa izan ote zen pentsatzen hasten da batzuetan nire burua, eta neuk frenatzen dut; ez, ez dut nahi horretan pentsatu! Ez dakit zehazki zer pasatu zen, eta nahiago dut ez jakin. Gaur, hain juxtu, prentsan agertutako erreportaje bat bilatu dut sarean, eta ez naiz kapaz izan irakurtzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia