Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 56

2000
‎Erran gabe doa ez nekiela zehazki zertan zetzan" gure arteko" hori. Neska begiko nuen, arrunt, baina, hartaraino, beheraldi bortitzak gainditzeko ametsaldietan baizik ez zitzaidan kaxkoratu harekin harreman iraunkorrik izan nezakeenik ere.
2002
‎Gogoratuko duzuenez, Pertseok ikusezintasunaren buru babesa zeraman, eta gorgonek ez zekiten zehazki ez zer gertatzen ari zen, ez nork hil zuen Medusa, ezta etsaiak nor ziren edo non zebiltzan ere.
2004
‎Uste sendorik gabeko euskara praktika egiten du euskaldunak gehienbat. Euskaldun izatearen harrotasun imintzioak egiten ditu, batetik, eta bere berea duen hizkuntza nortasunarekin ez daki zehazki zer egin eta zertaraino hitzeman, bestetik. Hizkuntzaren kontua kontzientzia sinboliko hutsetik haratago doanean, euskara bere bizitzaren bizkarrezurra bihurtu behar duelako uste sendoa tartean daukanean, atzera egiten du.
‎Joan etorri batzuk egin nituen auzoan zehar, ezer susmagarririk ikusi gabe. Egia erran, ez nekien zehazki zer bilatzen nuen. Gainera, ez nengoen seguru arrisku seinalerik antzemateko gauza izanen ote nintzen.
‎Dakigun apurraren arabera, objektu sakratuak dira. Baina, zoritxarrez, ez dakigu zehazki.
2007
‎Diotenez, inguruko bizilagun batzuek deitu diete, musikak gogaitarazten zituelako, eta ertzainak musikaren bolumena jaisteko eskatzera etorri dira. Nik ez dakit zehazki nola hasi diren istiluak, oso bertsio kontrajarriak dituzte horren inguruan ertzainek eta gaztetxekeko kideek?, baina kontua da gaztetxea ertzainen eta punkien arteko borrokatoki bihurtu dela berehala.
‎Leirek hartu eta, belarri ondoan paratuta, gogoz jo du. Harrera mahaiaren atzetik, ez dakigu zehazki nondik, emakumetxo bat agertu da. Ile gorria eta kizkurtua, sudur handiegia.
2008
‎Atletismoko pistan edo hidroterapiako igerilekuan, ez dakit zehazki non, ezagutu eta ustez maitemindu ginen, baina gauza bat geneukan argi: asmatutako gauzak benetakoak baino errealagoak izaten direla beti.
‎Nik begiko dudan kultura kontzeptua Will Kymlicka k darabil. Baina kultura mugatzeko darabilen izenondoa ez dakit zehazki nola itzuli euskarara: espainieraz, cultura societal?
2009
‎Hurrengo egunean Anaren bulegoko eraikinera sartu zenean, Oskarrek ez zekien zehazki zer erran behar zion Goikoetxeari, eta ziurgabetasun hark urduritu egiten zuen. Kontrakoa uste arren, ohetik jaikitzea ez zitzaion gehiegi kosta.
‎Hirurak, Lartzabaleko (Nafarroa Beherea) Biskaiart baten ondorengoak ziren. Tello anaien bi alargunekin elkartu nintzen La Platan, ez dakit zehazki zer egunetan, ez bainuen data apuntatu.
‎Erlijio klasikoetan arimak betetzen zuen eginkizuna G puntuari dagokio orain: inork ez daki zehazki zer den, non dagoen. Halatan, badauzkagu G puntuaren ateoak, agnostikoak, fideistak, deistak eta teistak.
2011
‎Itzulbide horretan, jakina, ondorioa kausa baino lehen agertuko da, aurrena satorra akabatzea eta gero satorrarekin txortaldia. Pasaia Blues en ez dakigu zehazki unibertsoa hedatzen ari den ala dagoeneko itzulbidean ote gauden, Big Crunch erantz. Betiereko itzulerak eta zulo beltzek erabakiko dute Pasaia Blues, metafora kosmikoek zeharkaturiko nobela.
‎lehenengoaz ari bada ahaztu egiten zaio gainerakoan jaten ez omen dakitelako sortzen dioten gupida, ez dute sukaldaritza propiorik, dena mantekillara murrizten da). ...i aktibatzen du bat, denbora guztian zerbait egiten ari nintzen, gerta zitekeenean ez pentsatzeko, nahiko ezkorra naiz pronostikoetan, norbait hiltzera zoazenean egoera zuk kontrolatzen duzu, besteak ez duen informazioa zurea delako, baina bainuetxe batean nirea ez den familia baten trauma sortu berrien erdian, ni izango naiz informazio gutxien duena, keinuak ere ezezagun; aktibo zebilen bera ere, ez dakit zehazki zertarako, ez pentsatzeko baita ere, etengabe esaten zidan ahazteko, beste plan hoberik banu geratzeko etxean, hobeto zegoela bart baino, paniko atake irrazionala izan zela, alabek hain gaizki pasa zuten aita hala joan zelako.
‎Futbolinean jolasten ari zen mutil talde bat, gazteak; batek kapela itzuli zion haizeak beraienganantz bidali zuenean. Orain bere buruari esan egiten zion,, gaztea da?, ez zekien zehazki noiz arte zen bat gaztea, batzuei begiratu eta atera egiten zitzaion pentsatzea,, gaztea da?, eta bai, badu zerikusia adinarekin, larruazalarekin, azkartasunarekin, keinu gehiegikeriarekin, energia xahuketarekin.
2013
‎Pena pixka bat eman dit, kanpin dendetan lo egiten eta leku honi gustua hartzen ohitzen hasita nengoen. Gosaldu ondoren, taldeetan banatu gaituzte, ez dakit zehazki zein irizpide erabili duten taldeak egiterako orduan, baina zorte handia izan dut, nire kanpin denda berdinean egon ziren Martin eta Antoniorekin batera tokatu zait eta.
‎–Lagun oso onak gara baina momentuz ez dugu ezer seriorik nahi? esaten nien nire lagunei (baina hala ere ez nekien zehazki zuk zer esaten zenien zure lagunei), eta, bai, zera, hori zuk ere ez duzu sinesten, hori ez da posible, esaten zidatenak tradizional eta aspergarriak iruditzen zitzaizkidan.
‎Gero eta zailago egiten zitzaigun pauso bakoitza. Eta gainera, ez genekien zehazki nora gindoazen ere.
‎Kotxean sartuta ez dakit nora eraman zutela. Gauez egin zutela joan etorria, eta ez zekiela zehazki nora eraman zuten. Han berehala proba batzuk egin zizkiotela, eta ez zela deustaz gogoratzen.
2014
‎Eta are gai izango dela, azkenik, Maria Jesusi aitortzeko hainbeste urtetan ezkutatu diona. Baina bere emazteak, istant labur batez, begiak nobelatik altxatu eta han, egongelaren erdian geldi topatu duenean, Josebak ulertu du ez diola zertan ezer kontatu, dena dakiela aspalditik, eta hemendik aurrera, ez daki zehazki nola baina, ordaintzea egokituko zaiola.
‎Mozkor galanta harrapatzeko gogoa izan zuen bizitzan lehenengo aldiz. Bazekien Devlinek esandako zerbaitez ari zela barrez, ozen, baina ez zekien zehazki zertaz, ezta zergatik zen barregarria ere. Minutu batzuen ondoren, Devlin joan zenean, dibanean etzan zen, eta leihotik begiratu zuen New Yorkeko zerumugara, non eguzkia hondoratzen ari baitzen, tonu hits eta ederretan, arrosa eta urrezkotan.
‎hitzekin195 Antidogmatiko sutsua da, maiz arras dogmatikoa; usu razionalista deklaratzen da, eta behin eta berriro arbuiatzen du razionalismoa; eszeptikoa da,, really a pseudo skeptic?. Asko esaten du, baina inoiz ez dakizu zehazki zer, iradokior bezain zehazgabe aldioroz(, the vagueness of his language?) 196. Nous ne savons jamais bien si l, idée que Renan nous expose est un jeu de son esprit ou une conviction ancrée? 197 Zientziazale poeta da, bere razionalismoaz harrotzen den inpresionista198 Ideia filosofikoak asko ditu, filosofiarik ez; gaur filosofia bat, bihar beste bat, pentsamendu koherente bat bil... –Il est, darrai E. Renardek?
‎«Bai, ba; jakina». Herrixka pilo bat aurkitu omen zuen, aintzira bat ere bai? ez zekien zehazki zein norabidetan; arriskutsua omen zen galdera gehiegi egitea?; baina haren espedizioek, normalean, marfila zuten xedetzat. «Baina sasoi hartan ez zuen salgairik tratuan aritzeko» arrapostu nion.
‎Dena den, oraingoz nahaste galanta daukagu. Ez dakigu zehazki zer gertatu den, ez dakigu zehazki ze ordutan izan den, ez daukagu lekuko bakar bat ere... Gisasola dibortziatuta zegoen, duela bi urte emaztea eta bi alabak Madrilera joan ziren bizitzera, eta dirudienez, gizona bakarrik bizi zen Gernikako txaletean.
2015
‎Jesuiten aurkako jarrera zitean, batez ere. Baina, egia esan, ez zekiat zehazki zertan zetzan beraien dotrina.
‎Egia esan, Angelak ez daki zehazki non den. Javan, Sumatran, Borneon, Sulawesin?
‎Bixente Vrignonen arabera, irizpide jakin bat jarraitzen saiatzen ziren: . Oroit naiz bagenuela arau bat, bainan ez dakit zehazki zein (%30? %40?).
‎Bixente Vrignonen arabera, irizpide jakin bat jarraitzen saiatzen ziren: . Oroit naiz bagenuela arau bat, bainan ez dakit zehazki zein (%30? %40?).
2016
‎Hain nago nekatuta, ezin naiz ohetik altxatu». Azaldu zenidan Mikelen heriotzaren berri izan zenuenetik zeundela horrela, ez zenekien zehazki noiztik, egunen haria galduta. Baziren hiru aste.
‎Hutsune bat zegoen?. Koldo Martinezek nabari zuen zerbait berezia egin beharra zegoela, baina ez zekiten zehazki zer. –Ez genuen argi zer nahi genuen, baina kezka bagenuen ordezkaritza behar genuela, ez geundelako inon.
2017
‎Zure hatz urduriek agenda bilatu dute. Izenez izen lerratu zaizkizu begiak, baina non gelditu nahi duzun ez dakizu zehazki. Zure hainbat lagunenetatik eta anai arrebenetatik pasatu zara gelditu gabe.
‎Eskarmentua eta giza jeneroaren ezagutza sakonagoa eman bazizkidan niri iraultza sandinistak, ez dakit zehazki nik zer eman nion, edo eman nionak ezertarako balio izan zion; izan ere, nikaraguar guztiek egundoko sakrifizio eta ahaleginak egin arren, azkenean gerraren nekeak eta yankien presio jarraituak indar handiagoa izan zuten eta 1990ean galdu egin zituen hauteskundeak Fronte Sandinistak.
‎Baina, aitortu behar dizut kezka bat daukadala bihotzean sartua, ez baitakit zehazki zer den aitari gertatzen zaiona ala beti gertatu izan zaiona. Eta badakit zuri ere min ematen dizula aita guztiz ez ulertze horrek, ama.
‎–Ikusiko dugu. Karibe aldera joango naiz bizitzera, oraindik ez dakit zehazki nora, eta azken hondartza galduan txiringito lasai bat zabalduko dut...
2018
‎Bestalde, jakin dezazuen, nahi baino gehiago atzeratu da saria emateko data, barka itzazue eragozpenak. Katalunian bizi da Jon Etxeberria delakoa, ez dakit zehazki non, baina lanak izan ditugu Donostiara hurbil zitekeen egun bat lotzeko. Eskerrik asko zuek hartutako lanagatik, txukun eta zorrotz aritu zarete, eta garaiz gainera, zuek bai zuek; edozelan ere, ea laster egiten dugun topo berriz.
‎Inoizko egarririk izugarriena sentitu zuen, baina ez zioten urik hartzea baimentzen; Ritxiri limoi urez bustitako kotoi zotz batzuk eman, eta emaztearen ahoa freskatzen saiatu zen horrekin ordubetez. Haurrak desagertuak ziren, ez zekiten zehazki zelan zeuden, baina Alicek ez zuen haietaz galdetzeko indarrik ere. Jarraitzen zuen dardarka, eskuak bular gainean ezin mugituta, gonbito egiteko zorian.
2019
‎Agidanez, modalitate jakin batean munduari buelta eman zion lehenengo emakumea izan zen. Ez dut terminologia teknikoa ulertzen eta ez dakit zehazki lorpen horrek zenbaterainoko balioa duen; baina, transmititzen zituen positibismoak eta energiak infektatu ninduten; irakasle lana utzi eta beste zerbait egin nahi zuen bizitzan, zoriontsuago sentitzeko beste erronka bat eman bere buruari. Nire bizitzako lorpenak erabat ñimiñotuta gelditzen zirelako sentimenduarekin irten nintzen gela hartatik.
‎Kontrako efektu bat ere ekarri zuen, ordea: aldeetariko bakoitzak bertsio interesatu bat helarazten zien komunikabideei, eta, inork ez zekienez zehazki zer gertatu zen barruan, nahi adina espekulatu zitekeen kanpoan.
‎Eta niretzat ezagutu nuenean izan zen, uf, nola ez nekien hau??. Eta ez dakit zehazki zer aportatu duen, baina bada zerbait, nik hala bizitu nuen, zerbait sentitu nuen, eta esan nion neure buruari: –gertatua gertatuta dago, baina saiatuko naiz borrokatzen, beregatik borrokatzen ere bai, eta gauzak aldatzen nire esku dagoen guztian, berriz ez gertatzeko eta beste batzuek halakorik ez bizitzeko??.
‎hitzak bere heriotzari lotuta. Denbora gutxi iraun zidaten, ez dakit zehazki noiz arte. Baina egia da Moiok, transexualitateari buruzko ate handi bat zabaldu zidan bezala, suizidioari buruzko beste sakonera iluneko putzu bat ere ireki zuela nire baitan.
‎Hemen esaten da gurutzearen seinalea eginez San Antoniok apo bat kapoi bihurtu zuela, eta gero, gurutzearen seinalearekin, baita ere, kapoia arrain. ...Ez zen Fray Rogeiro bere ministerio santurako duin izango baldin eta S. Pedroren ikasgaiarekin ikasi izan ez balu, zeinaren arabera bi aldiz egin baitaiteke uko edo muzin, baina ez hiru, zeren hirugarrenean, oilarrak kukurruku jotzen ez badu ere, inork mendeku basatiak jasan baititzake, zer esanik ez izpirituek parte hartzen duten kasuetan, hauen indar materiala beti baita biziena baino handiagoa, ez dakit zehazki zer proportziotan. Hemen esaten da San Antoniok, gurutzearen seinalea eginez, heretiko bat zigortzeko begiak erauzi zizkiola, eta gero, errukiz, berriz bere tokian ezarri zizkiola.
2020
‎Laurenek ez daki zehazki edandako ardoaren ondorioa ote den, edo nekearena akaso, baina apustu eginen luke emakumearen eta Txarroren begiradak jostetan hasiak direla azken tartetxo honetan, kirika kurika, zeinek dir dir biziagoa erakutsi. Babilen beste aharrausi bat eta gizon zaharra behingoz isildu eta mahai gainean lotan gelditu dela ikustea aitzakia perfektua izan da, eta, aulkitik jaikita, logelara abiatu da Lauren.
‎ETA erakundeaz hitz egin zidan. Gurasoek sarri aipatu izan zuten etxean, baina ez nekien zehazki zer zen. Euskadi eta Askatasuna.
2021
‎Ez daki non bizi den bere alaba. Hemen inguruan da, baina ez daki zehazki non. Zein atetako zein botoi sakatu behar duen, ahots ezagun bat jasotzeko.
‎Higatuta eta urratuta dago, ez dakit noiztik daukadan bueltaka, baina badira lauzpabost egun. Princesa kaletik jaitsi behar omen naiz Montcadara, eta handik San Vicençera. Telefonoz egin zizkidan oharrok Leirek, ez dakit zehazki ongi hartu ote nituen, nahiko baldarra naiz gauza hauetarako. Geometria, ordena... ez dira nire bertuterik onenak.
2022
‎–Tira, ez dakit zehazki, baina...
‎Egia esan, ez dakit zehazki zertarako egin dudan. Baina badakit maitemintzearekin duela zerikusia, maiteminaren egitateaz gogoan dudanarekin.
‎Hortaz, ordua baino 5 minutu lehenago ailegatu da kafetegira. Ordubete lehenago gosarian ari zen etxean; ez daki zehazki zer eskatu halako duda existentzialak hagitz begiko ez dituen zerbitzariari. Ebaki deskafeinatu baten aldera lerratu da, eta itxaronaldiaren nekeak eztitu ditu noizbait bere plantillan eduki zuen egunkariaren ale bat eskutan hartuta.
2023
‎Laetitiak ez daki zehazki zer gertatu den. Franckek ere ez dio xehetasunik eman.
‎Everybody comes to Rick’s, bi dramaturgo ezezagunek sortua eta geroago hainbat gidoigilek zinemarako moldatua; are gehiago: gidoirik onenaren Oscar saria jaso zuen, baina oraindik ere inork ez daki zehazki nork idatzi zuen. Horrekin batera, George Raft aktoreak ez zuen Rick amerikarraren rola interpretu nahi izan eta, bigarrengoz, Humphrey Bogartek gogo txarrez onartu behar izan zuen hark utzitako papera, eta antzera gertatu zen filmeko protagonista nagusi guztiekin ere.
‎Andreasek berak ekarri zuen eta sukaldean hartu genuen, menda belarrarekin nik, apur bat gozatzeko. Trevor Reznik nintzen, artega baino artegago nengoen eta ez dakit zehazki zer esan zidan, garbitu edo lasaitu egin behar nuela, edabeak lagundu egingo zidala, ez dakit; dakidana da harrezkero zaletu egin naizela eta on egiten didala.
‎Sentsazio estrainioarekin, ez bainekien zehazki ametsen ala interes gurutzatuen espeleologia egiten ari nintzen edota Emilio atezaina ezagutu izanaren eragina ote zen, ohepean Mientras duermes filma etorri zitzaidan gogora. Telefonoan kontrastatu nahi izan nuen eta bai:
‎Hau da injustizia. Brigitte biotatik lehenengoa da traizio egiten; ez dakit zehazki zeri, edo haurtzaroko aspirazioei edo abentura goseari. Badauka zer bat itzalia begiradan, zer bat tentuzkoa, manerak zaintzen dituen dama polita, kontuz tontakeriarik esan gabe, entzuten ari da eta.
‎Erroman, goizero salto batean jaisten ditut ostatuko eskaileretako azken hiru mailak; neskame atezaina arkupeko freskuran eserita dago bere alabatxoarekin, buongiorno, eta banoa Fontana di Trevirantz, Piazza Navonarantz. Emakume hori beste alderdian dago, ez dakit zehazki zeren beste alderdian, eskailerak tarrapatan jaitsi eta kalera egiten duten neskei buongiorno erantzutera kondenatua.
‎zaunka hasi da, ez daki zehazki zergatik.
‎Etxean denbora gehiago igarotzen duenez, lagunekin ardoa eta kroketa jatera ere gutxiagotan joaten da, ia inoiz ez. Korok ez daki zehazki zer duen, baina segurtasuna falta zaio eta isolatzen hasi da. Etxean ere ez da guztiz eroso sentitzen eta behin baino gehiagotan pentsatu du ez litzaiokeela gaizki etorriko laguntza apur bat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia