Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 349

2000
‎Zer egingo dut? Ez dakit norena den; Txemarekin eta Ralph gogoraraziko didan haur batekin betiko bizitzea nire akabera litzateke. Ze, nahiz eta berea izan ez, beti gogoraraziko baitit Ralph.
Ez dakit nork erran zuen ezen arraitasuna tristura baino hobeki disimula daitekeela, eta ni triste nengoen, eta ez nuen, bertzalde, deus ere disimulatu nahi.
‎Eta aita jesuita mintzatzen zen han batik bat, eta osabak ere bere iritzia emaiten zuen noizbait —kurka luze batzuen ondotik, hori bai—, eta behin edo behin zerbait berotu ziren... eta osabak ez dakit noren aipua eginen zuen, eta aita jesuitak Trentoko kontzilioko ez dakit zenbatgarren kanona erabiliko zuen, eta horrela aritu ziren, harik eta, halako batean, apur bat gehiago berotu eta aita Bartolomek azken argumentua erakutsi behar izan zion arte: " Zeren eta Erromak erraiten duen bezala...", txakurrak osabaren altzotik jauzi egin zuen istant berean.
‎—eta, lepotik dilindan neraman erlikiontzi idurikoari so egiten ziola eta hura eskuztatzen zuela, erran zigun—: Ez dakit noren erlikiak gordetzen dituen erlikiontzi honek, baina munduko erlikia guztiak ere guti dituzue zeuen amets ezinezkoaren betetzeko... —eta, hondarrean, bere kontseilua eman zigun—:
Ez dakit nork erran zuen —poetaren batek zuen, segur: Plauto ote zen? — ezen bizitzako amets zuela mundua hitz bakar batez adieraztea, mundua hitz bihur zedin amoreakatik, eta nago ezen Villagrandeko dukea kasik heldu zela poeta haren ametsa betetzeko punturat, bere zera haiekin guztiekin, nahiz eta keinu batekin errematatu behar izan zuen bere erretolika...
‎Eta lur baten gainean nengoen, baina ez nekien zein zen lur hura. Zeren akusatua bainengoen, baina ez nekien nork akusatu ninduen. Eta testigu batzuk zeuden, baina ez nekien testiguen berri.
‎Keinu latz batez jakinarazi nion ez nekiela nortaz ari zitzaidan.
Ez dakit noren begiradak adierazi zuen ezuste handiagoa, harenak edo nireak. Mugimendu bizi batez, ateari bulkada apal bat eman zion, tarte irekia murriztu nahian, nonbait.
‎—Azalpenen bat izanen duk, agian, alukeria honetarako. Hire Ramirezek eta berarekin zegoen bertze gorilak gorriak ikusiko ditiztek Epaitegian, eta oraingoan uste baduk isilik geldituko naizela, ez dakik norekin duan egitekoa. Agresioa, tratu txarrak eta legez kanpoko atxiloketa!
2001
‎‘Erbesteratua, herritik urrundua, bere herriaren enbaxadorea izan behar da edonon, ’ esan zuela gogoratuko duzu, ez dakizu nork.
‎‘Hemen ezin dira horrelako pelikulak ikusi baina, ’ esan nion Goiori ahapeka. ‘Zuk ez dakizu nor den BB, emakume hori biluz biluzik jartzen da, neuk ere ikusi nuen... ’
2003
‎Multikopista bat erakutsi dit, ez dakit nori konfiskatutakoa.
2004
‎nondik nora joan eta abar. Adila eta Intisar izebekin edo osaba Islahrekin berba egin behar nuen bidaian jarri orduko; bagenekien aurretik norekin zegoen amona, baina momentu horretan ez nekien norekin egon zitekeen.
‎Harrokeriaz jokatu nuen orduan ere. Jeepa etxeari bueltaka hasi zen lehenago; gero barruan zihoazenak tiroka hasi ziren, ez dakit nori. Azkenean etxe barruan zeuden umeei.
‎Iñaki Gaminde: . Esate baterako, gazteek, Euskara Batua baino ezagutzen ez dutenek, ez dute eredu estetikorik, ez dakite nor den esatari ona?. 30 urte euskara batuaren hastapenetatik, Bat soziolinguistika aldizkaria, 1998, 25 Arantza Aurrekoetxea Bilbao:
‎Gauza bera adieraziko luke, nik uste, baigorritar batek, hiritarrak alderantziz jarrita. Nork du maiteago Euskadi, historia ahaztu eta ez dakit noren ametsetako lurraldea sortu nahi duenak, desgaraian eta deslekuan, ala historian sustraituriko kultura anitzez landu eta aberasturiko Euskadi edo Euskal Herria nahi duenak?. Galdezka dator kezka, Euskaldunon Egunkaria, 2002/5/24 Xabier Kintana:
‎Esaten zitean: " ez, ez zakiat nor den, baina behin pelikula italiar bat ikusi nian", eta pelikula kontatzen ziguan. Eta horrela ibili gintuan mundu osoan, harik eta azkenean Italiara etortzea tokatu zitzaigun arte.
‎–Ez da ordaina, aita –eskua luzatu nuen, baina ez nuen adorerik izan uniforme beltz haren gainean pausatzeko– Ez da mendekua; atzo erran nizun: nik ez nekien nor zen Weber ofizial hura, argazki lauso bat besterik ez zidaten erakutsi, eta urteak ziren ikusten ez zintudala...
‎Eta barkatzen dizut, hori baldin bada entzun nahi duzuna. Izan ere, ez dakit nork barkatu lukeen nor. Gau osoan pentsatzen aritu naiz, Oskar, eta zerbaitetaz ohartu naiz:
‎–Gerrak aldatu egiten gaitu –erran nuen, eta ez nekien nori ari nintzaion, Mitxelenari ala neure buruari– Egin nahiko ez genituzkeen hainbat gauza egitera behartzen gaitu.
2005
‎Eta hemen, printze borbondarraz eta Elena infantaz baino gehiago, Pasionariaz hitz egin geniken! Baina hik ez dakin nor izan zen Pasionaria, noski?
‎Bere burua adoretu du. Ez daki noren eskuetan erori den, baina ez litzateke batere txukuna izango dena delako horrek bustita topatzea datorrenean. Kale ilun estua, furgoneta beltza, ireki ezin zen metalezko ate madarikatua...
‎Ondorio nagusia: ez dakigu noren ahoan sartu behar badugu, hobe biderik seguruena erabiltzea. Jarri kableak, ea lapiko horretan zer duan.
‎Jatetxean lan egiten zuten beste guztiekin, ordea, oso ondo konpontzen zen Mateo. Ez zien kontatu nor zen, Bilbon bizi zela baino ez, inork ez zekien noren semea zen, inork ez zekien nirekin lan eginda zegoela lehenago, eta, jatetxea gure jaioterritik berrogei kilometrora zegoenez, inork ez zuen zertan deskubritu.
‎Bost minutu beranduago Monikak zaborra atera zuen jatetxearen osteko ontzietara, eta uraz blai itzuli zen. Goiko ez dakit norekin oroitu zen, gero haren aitarekin, eta arropak aldatzen zituen bitartean ere marmarka jarraitu zuen, guk ez genion ezer garbirik ulertzen baina.
‎–Oso gustura gaudek elkarrekin, oso ondo pasatzen diagu, baina bera engainatuta zegok; ez zekik norekin dabilen eta hori ez zaidak zuzena iruditzen... Beldur nauk.
‎Lepoz dauka eta ez dio antzik ematen. Ez daki nor den. Hala ere, berrogei berrogeita bost urte inguru bota dizkio, bere gorpuzkera oraindik nekatu gabeari erreparatuta.
‎Eta jokalariak ikusleekin nahastu ziren gero, eta egon ziren besarkadak eta esku zartak sorbaldetan eta bostekoak, eta elkarrekin joan ziren, jokalariak eta ikusleak, harresiko eskaileretaraino, eta elkarrekin atera ziren golf zelaitik. Eta poliziek ez zekiten zer egin behar zuten; ez zekiten nor atxilotu behar zuten eta nor ez, ezin direlako hirurehun eta piku pertsona atxilotu. Ia laurehun.
2006
‎–Eske ezin dut gehiago. Jada ez dakit norekin hitz egin –danborrada entzuten du barnean. Ehunka gizon bibotedun danborra joka.
‎Hala ere, beste posta kutxa bat besterik ez da. Ez dakigu norena den.
‎Besteek bizikletak zituzten basoan ezkutaturik. Ez dakit nork hartuko zituen auto beltz handi haiek. Fleury eta biok geure kamioia hartu eta berehala abiatu ginen.
‎Horren antzekoak ehunka omen ziren inguruan, baina hark premia handiagoa nonbait, eroriko ez bazen, eta huraxe konpontzea erabaki zuten bulegoren batean. Ez dakit nork.
‎Hiru lagun eta laurok, barretan blai, tabernaz taberna. Ez dakit nork gonbidatu ninduen afari batekin hasi eta alkohol amorrutan hondoratu zen jai hartara, baina, egunaren argia pizten hasi zenean, ezagun baten lagunaren etxean lehorreratu ginen, ia dandarrez, ganora galduta. Denok.
‎Veronica asteburukerien berri ematen ari zitzaidan ondoko mahaian. Ez dakit nor edanda, ez dakit nor bestearekin ohera, ez dakit zer eta abar eta abar. Ez nion arretarik jarri.
‎Veronica asteburukerien berri ematen ari zitzaidan ondoko mahaian. Ez dakit nor edanda, ez dakit nor bestearekin ohera, ez dakit zer eta abar eta abar. Ez nion arretarik jarri.
‎–Norbaiten eitea duk, eta ez zakiat norena –jaun gazteak iruinsemeari, parean izan orduko.
‎–Mugitu beharra dago –esan zuen– Gureak ez diren zaldien arrastoak ikusi dituzte lokatz berrian. Ez dakigu nor diren, baina Minhoko zaldien ferrak ez dira.
‎–Hori orduan zen, prexioxa, orduan –begiak bizitu eta hitzak luzatuz hitz egin diot– Gauaz, ni oheratzeko zain egon ziren. Eta ordu txikitan batzarra egin zuten, Agnes, eta ez dakizu nor batu ziren... Lotan egongo nintzela uste zuten, baina...
2007
‎Niri, izan ere, ez zitzaidan ezer gertatzen, Elisari baizik. Hark Diputazioko funtzionario bat zuen senargai, eta nik ez nekien nor zen, nik ez nuen haren arrastorik batere. Areago, nik ez nekien nire almibarrezko melokotoiak senargairik bazuenik ere.
‎Kafea hotz gelditzen ari zait eta hala ere ez diot kasurik egiten, begirada leihora itsatsia dut. Jendearen aurpegietan erreparatzen dut, baina alferrik, azken finean ez dakit noren bila ari naizen, eta ez dut uste neskak buruan argi seinalerik eramango duenik nik ezagutu dezadan. Andena geroz eta garbiago gelditzen ari da.
2008
‎Ziztu bizian atera nintzen eguzkiaren argitara. Norbait nuen atzetik segika, ez nekien nor. Hantxe nire parean, sendagilea muinoan behera zihoan bere erasotzailearen atzetik, eta nik begiztatu nuen une berean guardia jaitsarazi eta atzerantz bota zuen, hankaz gora, ebaki handi batek aurpegia gurutzatzen ziola.
‎Azkenean, ikusirik ontzia bere bideari lotzen zitzaiola, eta beren oihuen irismenetik urruntzen ari zela bizkorki, haietako batek? ez dakit nork, marru zakar batekin zutitu, mosketea besaburura eraman eta tiro bat jaurti zuen, Silverren buru gainetik txistuka pasa eta bela nagusia zeharkatu zuena.
‎–Begira, jauna, jarraitu zuen kapitainak?, nik ez dakit nork daukan mapa hori, baina, berriro esanda ere, isilpean gorde beharrekoa da, baita nigandik eta mister Arrowgandik ere. Hala ez izatera, nire postuari uko egiteko baimena eskatzen dizuet.
Ez dakit nork idatzi duen gehien maite dugunak ez duela gurean bukatuko. Boligrafo hozkatu batez egin zuen, seguru.
Ez dakizue nork suntsitzen duen ukitzen duzuen guztia, nork jartzen dituen mugak ezer ez zegoen tokian, zergatik eskatzen diezuen gezurra kontrolatu ezin dituzuen amoranteei, nobio altua nahi baduzue, segurtasuna, babesa eta igande arratsaldeak emanen dizkizuena.
‎Babesteko ditugun arantzak ziztatzeko baliatzen ditugunean, egiazki ez dakigu norengatik egiten ditugun egiten ditugunak.
‎– Ez dakizu norekin elkartu naizen. Bazkaltze ra koan kontatuko dizut.
‎Norbaitek lagunduko ziola esan zioten, baina berak ezetz, denok ordaintzen dugun prezioarekiko mesfidati, ziria sartuko baliote legez. Handik gutxira etorri zen, bideko ez dakit nori laguntza eskatu behar izan ziola, hareatan gelditu zitzaiola autoa, dirutza eskatu ziotela, eta ez zeukanez, oinez ondoko herrira eta ez dakit zer abentura izan zuen. Eta azkenean, honaino itzuli eta bertako batek joan behar izan zuen autoaren bila.
2009
‎Zorionez? jadanik ez nekian nori deitu. Mesede bat egin behar didak. Garrantzitsua duk.
‎zutaz aparte, Anak adiskide edo lankide bakar batzuei besterik ez zien aipatuko asteburu hartan egitekoak zineten txangoa. Kontua da ez genekiela nori erran zion Anak hori.
‎–Ez dut ezer ulertzen. Begira, Armentia, nik ez dakit nork eman dizun gutun azal hau, ezta zer dagoen barnean, baina gezurretan ari zaizu. Ana ez zen ezer gertatzeko beldur.
‎Baina pertsona berbera dago hamaika argazkietan. Eta ez dakizu nor den. Ez.
‎Berlin berriro ez, mesedez. Erregutan ari naiz, ez dakit nori.
‎Kostatu egiten zait irratira nola iritsi nintzen gogoratzea. Honek hau ezagutzen zuen, hark diskoak jartzen entzun ninduen ez dakit noren ezkontzan eta hamar urte egin ditut programarekin.
‎Eskerrak autoari, eskerrak autoari zutik mantentzen nauelako, bestela ibaira eroriko nintzateke. Mesedez eskatzen diot norbaiti baina ez dakit nori, mesed ez ez mesedez. Martin gehiago hurbiltzen da eta ahots hori, jartzen duen ahots hori azukre errea da.
‎– Ez dakit nor zaren baina...
‎Pertsona bat, bereziki, argazki askotan errepikatzen zait baina ez dakit nor den edo zergatik agertzen den nire argazkietan, zuk zer uste duzu??. –Bera agertzen bada, argazkiak bereak direla eta ez zureak?.
‎Hamabost bat neska elkartzen ginen goizero hondartzan! Bainujantzirik ez genuen izaten, eta soinekoa izter artean kateorratz batekin lotzen genuen gure neska lotsariak ez dakit noren begietatik estaltzeko. Gutako inork ez zekien igerian, ez ziguten erakusten, esaten baitzen igerian zekiena lehenago eramaten zuela itsasoak.
‎Eskuak lotu eta bizkarretik bultzaka eraman zituzten, portuko langileek beste edozein merkantziarekin egingo luketen bezala. Eutimiok ingurura begiratzen zuen, ez dakit noren bila.
‎Blockton? Zuk ez dakizu nor den Mrs. Blocktonen senarra?
‎Ez dakigu talde handia ala txikia den. Ez dakigu nori erosiko dizkioten armak.
‎–Zuk ez dakizu nork hil zuen Tadeuz, ala? –Datosek?.
‎–Ez gero zuen esku zikinak nire gainean ezar, tripa ustel beltzak. Ez dakizue norekin ari zareten!
‎Harekin topatu naiz hona heldu nintzela. Hartaz ere inork ez daki norendako ari den lanean, zuretako edo Madrilgo Feliperendako!
‎esan diot erredaktoreburuari. . Baina oraindik ez dakigu nor izan den?, erantzun dit berak. Ez dut erreakzionatu eta, telefonoa eskegi dudanean, autobusaren atea itxi egin da nire aurrean.
‎Ni herri txiki batekoa naiz, eta badakit herri txikietan gauza hauek beste dimentsio bat daukatela. Ez dakit noren semeak gurekin harremana zuela, eta nire etxekoek haren senideekin argazkiak dituztela eta horrelakoak??.
2010
Ez dakit nork esan zuen proletarioak burgeskumeak baino burgesagoak direla potentzialki, eta arrazoi osoa duelakoan nago, ikusi besterik ez dago zer lortu duten Teok eta Nataliok fabrikan. Gizakiak, izan ere, bizi sena edo kontserbazio instintua du instinturik indartsuena, eta horrek kontserbadore egiten du ezinbestean?
Ez dakit nork esan zuen, autore klasikoren batek behar zuen, ohiturek eta, ohituraren ohituraz, bigarren izaera bat osa dezaketela, jatorrizkoa eta berezkoa estal dezaketena eta ordezka:
‎Burua makina bat da, pentsamendu batetik bestera jauzi egiten duena, eta ikus ezazu zer bururatu zaidan orain: ez dakit nork esan zuen. Voltairek edo Diderotek?, bere haurrak maite dituen gurasoak, bataiatu ahala ito lituzkeela, zerura zuzenean joan daitezen.
‎–Ezin da esan ez duzula gogoan nork egin zituen esaldiak. Ezin da esan oso ondo dakizula zer liburutatik atera ziren testuak, eta gero esan ez dakizula nork egin zituen. Marrazkiak egin baldin badituzu, horrek esan nahi du interesatzen zaizula.
‎Demagun mendira zoazela eta bide ertzean topatu duzula piezaren bat, pitxer eder bat. Pentsa liteke benetako anfora erromatarra dela, baina ez dakizu nork eraman duen hara, noiz, zientifikoki pieza horrek ez du balio.
‎Baina horrek ez zien gehiegi laguntzen, ez baitzekiten nork bidalia zen, ezta zertarako ere.
‎Aspertu egin nintzen, eta gaizki pasatzen nuen, parkineko une hura etengabe gogoratuz. Juancarrek, berriz, segitu egiten zuen, eta bilerak ere egiten zituen, ez dakit norekin. Nik uste periodikoetan gero zure kontra agertzen ziren gauzak prestatzeko izaten zela.
‎–Hi, hire bila etorri dituk, bizilagun bat eta ez dakit nor gehiago –esan zidan batek asaldatuta.
‎Ordu jakin bat, pakete bat jasotzeko eta halako lekutara eramateko. Hobe ez jakitea nork ematen zion, nork hartuko zuen, zer zeraman. " Denontzat seguruago", abisatu zioten.
‎" Berehala?", ez dakit norena izan zen garrasia, emakume maiteminduarena ala enpresari izutuarena.
Ez dakit nork esan zuen proletarioak burgeskumeak baino burgesagoak direla potentzialki, eta arrazoi osoa duelakoan nago, ikusi besterik ez dago zer lortu duten Teok eta Nataliok fabrikan... Gizakiak, izan ere, bizi sena edo kontserbazio instintua du instinturik indartsuena, eta horrek kontserbadore egiten du ezinbestean... zer kontserbaturik duenean, jakina:
‎Burua makina bat da, pentsamendu batetik bestera jauzi egiten duena, eta ikus ezazu zer bururatu zaidan orain: ez dakit nork esan zuen —Voltairek edo Diderotek... — bere haurrak maite dituen gurasoak, bataiatu ahala ito lituzkeela, zerura zuzenean joan daitezen. Egia da horrelako ekintza batek kondenatzeko arriskuan jarriko lituzkeela aita edo ama, inor hiltzea bekatu larria denez, baina ez al litzateke hori bera, bestalde, gurasoek seme alabei erakuts liezaieketen maitasun frogarik handiena?
Ez dakit nork esan zuen —autore klasikoren batek behar zuen— ohiturek eta, ohituraren ohituraz, bigarren izaera bat osa dezaketela, jatorrizkoa eta berezkoa estal dezaketena eta ordezka: nirea beste kasu bat da, nik uste, baina aitortzen dut ederki profitatu nuela bigarren izaera hura —etxekoen baldintzarik gabeko laguntza eta babesa— jatorrizkoa gizentzeko; eta, originaltasuna bazterreko altxorra zen neurrian, bazterra bilatzen nuen, jakina —hortik, beharbada, nire bakardaderako joera—, nahiz eta nire bakardade ustezko hark bakardadetik gutxi zuen, nik bai bainekien begi asko eta asko nituela neuri begira, baita begiratzen ez zidatenean ere... halaxe puztu bainuen neure egoa eta sortu neure mundua:
2011
‎– Bai, duela bi egun deitu nuen, ez dakit norekin mintzatu nintzen.
‎Gune hartatik igarotzean, aurrena direnek zuhaitzen txokoan harri bat uzten dute, bertatik pasatu diren seinale, eta atzetik datozenek, beste auzokoak aurretik dituztena jakitun, harri koskorra jaso eta eraman egin behar dute; aurrerago, berriz, bi taldeek bat egingo dute eta elkarrekin joango dira eskolaraino, bidearen azken zatia pasadizoz beteriko abentura bihurtuz. Inork ez daki nork asmatua den arte hori, antzinakoa baita, eta neska mutil guztiek errespetatu ohi dute, baina gaur goizean bikiek ez dute legea bete: harria bere tokian ipini gabe egin dute aurrera, eta beste auzokoak juxtuan eskolaratu dira bederatzietarako, haien zain denbora pixka bat eman eta gero.
Ez dakit nori bururatu zitzaion, Estanisi edo Ginési?
‎–Azkarrenek, argienek, Frisch ek bezala, etxeko zoko ezkutuenetan gordetzen dituzte, baina kaleratzen dituztenak ere egindako hobenaren arrastoak ezabatu nahian ibiltzen dira, emandako beren lehen oinazturak desegiten. Azalean beren izen deiturak dituztelako, bestela? ez dakit norena den, ez dut ezagutzen?, esango zuketen?, zioen beste pasarte batean.
‎Maite dut, eta ez dakit nor, baina maite dut. Eta gauero itxaroten zaitut uretan.
‎Eta jende oinatzak ere bai. Baina ez dakigu nor pasatzen den. Ilunetan iragaten bide dira, zuek ez duzue gauez ezer entzun?
‎Azkenean, gora eta behera eta berriketa luzeen buruan, ezagutzen ez nuen Mikela bati katu hazi samar bat (Ez katakume erkinik ekarri hona, aittu!) eskatzekotan geratu ziren ez dakit noren bitartez.
‎Juxtu erreka berriko eskailerak igo eta, eskuinean, baziren komun batzuk. Ez dakit noren burutazioa izango ziren, baina egon han zeuden. Atea galdu zutenetik lotsagarri eta zikin egon zen, udaleko inork kasu handirik egin gabe hondamendi hari.
‎Sozialki, lurrikara. Ez dakit nori okurritu ote zitzaion, baina Coca Cola asmatu zuena baino harroago egon luke.
‎– Ez dakit nor den zure ama.
‎Pelikulek ere laguntzen dute bidelagunak topatzen. Ez dakit nori irakurri nion bere buruari galdetzen ziola zenbat bizitza salbatu ote dituen Mozart-ek. Ba horrelako zerbait, baina ez Mozart-ekin.
‎Gau hartan norbait lazo urdinaz ikusi izan banu, ez dakit ez niokeen zaplazteko bat emango (ez nintzen gehiagora iristen). Gorroto nituen, eta ez nekien nor ziren ere. Gesto por la paz.
2012
‎Ez nekien. Ez nekien noren zain egoten nintzen. Ez nekien bisitarik izan nahi ote nuen ere.
‎–Zorrotza zen ikasketekin, jarraitzen du berak sorgor?, ia guztiarekin, egia esateko. Ez dakit noren antza zuen horretan. Geuk, gurasook, gauza bat baino ez dugu serio hartu bizitza osoan:
‎Jonek erantzutekoa egin zuen, baina ohartu zen Mirenek arrazoi zuela. Oso zitekeena zen inoiz ez jakitea nork bidali zion eskutitz hura, ezta zergatik bidali zion ere. Azken ahalegina egin zuen.
‎Kosk egin zion opil bati. Gizajo haiek ez zekiten norekin ari ziren. Noizbait azaldu zuten dirua hartzera.
‎Diru aldetik egoera zailean badago ere, emakumeak ekarri egin zigun dirutza hori. Ez zekien nork bidali zion, eta kontzientzia garbi eduki nahi zuen.
‎Alemanen telefono zenbakia sakatu eta bulegorantz abiatu zinen, astiro. Egunero esaten zenidan Goldmaneko informazio guztia sekretupekoa zela eta kontu handiz ibili behar zenuela, inoiz ez zenekielako nork entzungo zintuen. Horregatik ez zenien alemanei taxian zeundela deitu, eta horregatik utzi zenion pixkanaka niri gauzak kontatzeari.
‎Aitatxoren bazkideek ez dakite zer egin; apaizak ez daki nori errezatu; alkateak oholtzara hurbiltzeko ahalegin arriskutsua saiatu du; jubilatuek faltan sumatzen dituzte pintxoak, argia eta dantzariaren bular dizdizariak; eskolakideek harri eta zur jarraitzen dute, hura guztia antzerki saio amateur bat balitz bezala; eta aitatxo, berriz?
‎–Nik ez dakit nor den Derrida. Ez daukat eskola handirik?
Ez nekien norekin hitz egin baina barrua hustu behar nuen. Mariari deitu ahal nion.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia