Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 137

2000
‎Zer egingo dut? Ez dakit norena den; Txemarekin eta Ralph gogoraraziko didan haur batekin betiko bizitzea nire akabera litzateke. Ze, nahiz eta berea izan ez, beti gogoraraziko baitit Ralph.
Ez dakit nork erran zuen ezen arraitasuna tristura baino hobeki disimula daitekeela, eta ni triste nengoen, eta ez nuen, bertzalde, deus ere disimulatu nahi.
‎—eta, lepotik dilindan neraman erlikiontzi idurikoari so egiten ziola eta hura eskuztatzen zuela, erran zigun—: Ez dakit noren erlikiak gordetzen dituen erlikiontzi honek, baina munduko erlikia guztiak ere guti dituzue zeuen amets ezinezkoaren betetzeko... —eta, hondarrean, bere kontseilua eman zigun—:
Ez dakit nork erran zuen —poetaren batek zuen, segur: Plauto ote zen? — ezen bizitzako amets zuela mundua hitz bakar batez adieraztea, mundua hitz bihur zedin amoreakatik, eta nago ezen Villagrandeko dukea kasik heldu zela poeta haren ametsa betetzeko punturat, bere zera haiekin guztiekin, nahiz eta keinu batekin errematatu behar izan zuen bere erretolika...
Ez dakit noren begiradak adierazi zuen ezuste handiagoa, harenak edo nireak. Mugimendu bizi batez, ateari bulkada apal bat eman zion, tarte irekia murriztu nahian, nonbait.
2005
‎Bere burua adoretu du. Ez daki noren eskuetan erori den, baina ez litzateke batere txukuna izango dena delako horrek bustita topatzea datorrenean. Kale ilun estua, furgoneta beltza, ireki ezin zen metalezko ate madarikatua...
‎Lepoz dauka eta ez dio antzik ematen. Ez daki nor den. Hala ere, berrogei berrogeita bost urte inguru bota dizkio, bere gorpuzkera oraindik nekatu gabeari erreparatuta.
2006
‎Hala ere, beste posta kutxa bat besterik ez da. Ez dakigu norena den.
‎Besteek bizikletak zituzten basoan ezkutaturik. Ez dakit nork hartuko zituen auto beltz handi haiek. Fleury eta biok geure kamioia hartu eta berehala abiatu ginen.
‎Horren antzekoak ehunka omen ziren inguruan, baina hark premia handiagoa nonbait, eroriko ez bazen, eta huraxe konpontzea erabaki zuten bulegoren batean. Ez dakit nork.
‎Hiru lagun eta laurok, barretan blai, tabernaz taberna. Ez dakit nork gonbidatu ninduen afari batekin hasi eta alkohol amorrutan hondoratu zen jai hartara, baina, egunaren argia pizten hasi zenean, ezagun baten lagunaren etxean lehorreratu ginen, ia dandarrez, ganora galduta. Denok.
‎Veronica asteburukerien berri ematen ari zitzaidan ondoko mahaian. Ez dakit nor edanda, ez dakit nor bestearekin ohera, ez dakit zer eta abar eta abar. Ez nion arretarik jarri.
‎–Mugitu beharra dago –esan zuen– Gureak ez diren zaldien arrastoak ikusi dituzte lokatz berrian. Ez dakigu nor diren, baina Minhoko zaldien ferrak ez dira.
2008
Ez dakit nork idatzi duen gehien maite dugunak ez duela gurean bukatuko. Boligrafo hozkatu batez egin zuen, seguru.
Ez dakizue nork suntsitzen duen ukitzen duzuen guztia, nork jartzen dituen mugak ezer ez zegoen tokian, zergatik eskatzen diezuen gezurra kontrolatu ezin dituzuen amoranteei, nobio altua nahi baduzue, segurtasuna, babesa eta igande arratsaldeak emanen dizkizuena.
‎– Ez dakizu norekin elkartu naizen. Bazkaltze ra koan kontatuko dizut.
2009
‎– Ez dakit nor zaren baina...
‎Ez dakigu talde handia ala txikia den. Ez dakigu nori erosiko dizkioten armak.
‎–Ez gero zuen esku zikinak nire gainean ezar, tripa ustel beltzak. Ez dakizue norekin ari zareten!
‎Ni herri txiki batekoa naiz, eta badakit herri txikietan gauza hauek beste dimentsio bat daukatela. Ez dakit noren semeak gurekin harremana zuela, eta nire etxekoek haren senideekin argazkiak dituztela eta horrelakoak??.
2010
Ez dakit nork esan zuen proletarioak burgeskumeak baino burgesagoak direla potentzialki, eta arrazoi osoa duelakoan nago, ikusi besterik ez dago zer lortu duten Teok eta Nataliok fabrikan. Gizakiak, izan ere, bizi sena edo kontserbazio instintua du instinturik indartsuena, eta horrek kontserbadore egiten du ezinbestean?
Ez dakit nork esan zuen, autore klasikoren batek behar zuen, ohiturek eta, ohituraren ohituraz, bigarren izaera bat osa dezaketela, jatorrizkoa eta berezkoa estal dezaketena eta ordezka:
Ez dakit nork esan zuen proletarioak burgeskumeak baino burgesagoak direla potentzialki, eta arrazoi osoa duelakoan nago, ikusi besterik ez dago zer lortu duten Teok eta Nataliok fabrikan... Gizakiak, izan ere, bizi sena edo kontserbazio instintua du instinturik indartsuena, eta horrek kontserbadore egiten du ezinbestean... zer kontserbaturik duenean, jakina:
Ez dakit nork esan zuen —autore klasikoren batek behar zuen— ohiturek eta, ohituraren ohituraz, bigarren izaera bat osa dezaketela, jatorrizkoa eta berezkoa estal dezaketena eta ordezka: nirea beste kasu bat da, nik uste, baina aitortzen dut ederki profitatu nuela bigarren izaera hura —etxekoen baldintzarik gabeko laguntza eta babesa— jatorrizkoa gizentzeko; eta, originaltasuna bazterreko altxorra zen neurrian, bazterra bilatzen nuen, jakina —hortik, beharbada, nire bakardaderako joera—, nahiz eta nire bakardade ustezko hark bakardadetik gutxi zuen, nik bai bainekien begi asko eta asko nituela neuri begira, baita begiratzen ez zidatenean ere... halaxe puztu bainuen neure egoa eta sortu neure mundua:
2011
Ez dakit nori bururatu zitzaion, Estanisi edo Ginési?
‎Juxtu erreka berriko eskailerak igo eta, eskuinean, baziren komun batzuk. Ez dakit noren burutazioa izango ziren, baina egon han zeuden. Atea galdu zutenetik lotsagarri eta zikin egon zen, udaleko inork kasu handirik egin gabe hondamendi hari.
‎Sozialki, lurrikara. Ez dakit nori okurritu ote zitzaion, baina Coca Cola asmatu zuena baino harroago egon luke.
‎– Ez dakit nor den zure ama.
‎Pelikulek ere laguntzen dute bidelagunak topatzen. Ez dakit nori irakurri nion bere buruari galdetzen ziola zenbat bizitza salbatu ote dituen Mozart-ek. Ba horrelako zerbait, baina ez Mozart-ekin.
2012
‎Ez nekien. Ez nekien noren zain egoten nintzen. Ez nekien bisitarik izan nahi ote nuen ere.
‎–Zorrotza zen ikasketekin, jarraitzen du berak sorgor?, ia guztiarekin, egia esateko. Ez dakit noren antza zuen horretan. Geuk, gurasook, gauza bat baino ez dugu serio hartu bizitza osoan:
‎Diru aldetik egoera zailean badago ere, emakumeak ekarri egin zigun dirutza hori. Ez zekien nork bidali zion, eta kontzientzia garbi eduki nahi zuen.
Ez nekien norekin hitz egin baina barrua hustu behar nuen. Mariari deitu ahal nion.
‎Gizon bat larri zauriturik utzi dute. Ez dakigu norekin ari garen?
2013
‎Hutsune bat nabaritu dut jende guztiaren atzean. Ez dakit nor etorriko den nire bila; anaiak esan zidan norbait bidaliko zuela berak oraindik ospitalean jarraitzen bazuen, ez arduratzeko. Entzunez ezagutzen dudan norbait bazen ere, ez nuke jakingo haren aurpegia nolakoa den, beraz alferrik dut norbaiten bila hastea.
‎– Ez dakit nor den, esan zuen Ioritzek, doinua ezertarako aldatu gabe.
‎Nik uste dut adin berekoak izango ginela. Ez dakit nork esan dizun nigana etortzeko, baina arrazoi izan du. Ez ditut ahaztu.
‎Baserri txiki eta abandonatu bat. Ez dakit norena. –Bizi hadi han, eta ordainean joan hadi pixkanaka konpontzen?.
‎Josu Arriolak atentatu bat euki dau, zuk esan dozunez. Ez dakigu nor dan erruduna, eta segurutik urrun gagoz hori jakitetik. Momentuz zergaitik izan dan ikertuten gabilz, eta horren bila gabilzela gizon horren bizitzako jazoera guztiak aztertzea da gure lana.
‎Ondoko eraikin baten atzeko aldean ezkutaturik zegoen estolderiako estalki bat altxatu eta sartu nintzen lurpean, jaitsi nuen herdoildutako eskailera, eta buruz nekien bideari jarraiki atera nintzen ordu erdi bat geroago La Arboledako parke batean, han gordeta nituen jantzi lehorrak jantzi ondoren. Ez dakit nork emango zuen abisua, leihatilako neskak ez behintzat, hori seguru dakit, berarekin afaldu bainuen ondoko egun batean eta errieta ederrak egin baitzizkidan, ea nola bururatu zitzaidan atraku bat egiten hasi eta hain justu bere leihatilara joatea, munduan milaka leihatila edukita. Afalondoan bere etxera eraman ninduen eta, hurrengo baterako ikas nezan, berak jantzita zeraman galtzerdi bat sartu zidan buruan.
Ez dakit nork hartuko zituen irudi horiek, tarteka sartzen ziren bezeroetakoren batek utziko zuen kamera ezkutaturik martxan; beharbada telefono mugikor bat izango zen. Bideoko protagonistak beste zigarro bat piztu zuen eta eserita lanean jarraitzen zuen neskarengana gerturatu zen atzetik.
‎– Ez zakiat nor den hain maila goreneko emakumea.
‎– Ez dakit nork eginarazi dien amets zure nagusiei.
‎–Bai, jauna; baina ez dakit noiz izango den hori. Ez dakit nor izan litekeen behar bezain ona.
‎– Ez dakit nork esan dizun hori, baina gezurra esan dizu. Zure aita, Kevin O. Connell, onik eta osorik dago.
2014
‎– Ez zekiat nor den... –entzun da osabaren ahotsean?.
Ez daki nork hartuko dion telefonoa. Ama bada, beharbada negarrez hasiko da.
‎Morroi haiek izara batean bilduriko gorpu bat atera zuten auto baten maletategitik, eta furgonetaren bolantean jarri. Ez dakit nor ote zen gizajo hura. Paperik gabeko etorkin bat seguruenik, edo inork erreklamatu ez zuen arlote bat.
‎bi hildako ditugu, eta ezer gutxi dakigu. Ez dakigu nor diren, ez dakigu nork hil dituen, ezta zergatik ere. Hildakoak biluzik daude eta oraindik ez dugu dokumentaziorik aurkitu hilketen lekuetan.
Ez dakizu nor zaren
‎– Ez dakit nor zaren eta! –erantzun diot neure burua babestu nahian.
2015
‎Eta hori zen arnasa ere estutzen ziona. Ez zekien nork hil zuen Gorria. Ez zekien zergatik utzi zuten bere enpresa aurrean.
‎Hurrengo egunean, ke adar bat ikusi genuen espetxeak egon behar zuen tokian. Ez dakit nor gailenduko zen presondegiko liskarretan, ezta zenbat presok lortuko zuten ihes egitea. Seguruenik guardia gehiago bidaliko zituzten espetxera Gatzainetik, baina Azeriak hori aurreikusi eta beste bide batetik itzuli ginen Gesaldondoko basora.
‎Nik, berriz, begiratu ere ez nion egin. Ez nekien norekin nengoen amorratuago, txoriburu harekin ala neure buruarekin.
‎Telefonoz ari zinen. Ez dakit norekin, zure deiak beti ziren sekretuak. Pozik zeunden, hori bai.
‎Eta esan dezake: ? Ez dakit nori deitu diot??. 231
‎–Tira, berririk gabe itzuli naiz Ogurretik. Ez dakit nork eraso zizuen Eyjarren, baina irudipena daukat magistratuak eta Jon Grimssonek ez didatela esan dakiten guztia.
‎Ikararen mende iritsi da Ramiro Martinengana, egunak eta gauak mendi izoztuetan barrena ibili ondoren, ia ezer jan gabe, hotzez eta norbaitek ikusiko duen kezkaz. Ez daki nork eta zergatik agindu duen hilketa. Ez daki Jon Gissurarsonek Ari lehengusuaren agindua jaso duela egun batzuk lehenago Nupurren, euskaldunak ingurura hurbilduz gero, lehenbailehen akabatzeko.
‎–Ez kezkatu, asegurua arduratuko duk. ? Ez dakit nortaz ari den, baina gustatuko litzaidake halako norbait izatea, norbait segurua, denaren ardura hartzeko gai dena?. Baina batik bat hirekin nagok zorretan, Karabino.
‎–Ez, esan diat, irratian entzun nian. Ez zekiat norena den.
‎–Sar ezak mingaina txuloan! Ez zekiat nor haizen, baina oso oker habil gurekin. Erdiz erdi gainera.
‎Etengabeko ikuskizun xarmagarriaren ordez, irudi garbirik gabeko kasu bat dute orain begiraleek kezka iturri. Ez dakite nork, ez dakite noiz, baina badakite baten batek lapurreta txikiak egin dituela logeletan, beste haur batzuen gauzen artean.
‎– Ez dakit nor zaren eta zertaz ari zaren.
‎– Ez dakit nork eraman zuen gure semea bide okerretik. Berezi samarra zen, baina ez mutil txarra.
Ez dakit nork esan dizuen
Ez dakit nor aukeratu duzun zuk, ordea.
Ez dakit noren ordez idazten dudan orduan,
‎Itsasoko bizimoduaren gogorra azaltzen da Lapurdiko bertso hauetan. Ez dakigu nork idatzi zituen bertsook eta kontatzen duena egiatan gertatu bazen. Hala ematen du.
2016
‎– Ez dakizu nor den, esan zuen ZENTZUAK.
‎Konponbideren bat bilatzea erabaki genuen, bada, bakardadearen zamaz jabetu ginenean. Ez dakit nori bururatu zitzaion lehenbizi, Rebecari ala niri, baina segituan ohartu ginen bikaina zela proiektua eta, gainera, uxatu egingo zuela sentitzen genuen ezinegon hura. Beraz, lehenbailehen martxan jarri beharra zegoen.
Ez dakit nor dudan irakurle, izua eta buru-argitasuna nigan nahasturik dabiltzala, lerro hauek idazten ditudan bitartean. Izua diot, badakidalako bizi ordu gutxi geratzen zaizkidala; buru-argitasuna, une honetan egin dezakedan gauza bakarra hauxe delako:
‎– Ez zakiat nor den horko tipo hori, baina lotsagarri hari haiz koipea ematen. Bera ez duk ohartu, ohituta zagok, inguruko guztiek ere halaxe egiten ziotek eta.
‎– Ez dakit nor den Rosa hori.
‎Ez dakit nondik atera duzun berri hori. Ez dakit nork, eta ez dakit zer kontatu dizun ere, baina gauza bat esango dizut: hobe duzu muturrak ez sartzea komeni ez zaizun lekuan.
‎Mahaitik jaiki eta leihoaren ondoko bazkaltokian esertzen lagundu dit. Ez dakit norekin pasatuko zuen gaua, baina andere perfume merkea zerion arropari. Ez da etxetik pasa, dutxa hartu eta dirupeko lagunaren lurrin eta izerdiak gainetik kentzeko.
‎–Edmanen helburua nire aita zen. Kelenek?, haren ustez fortuna baten jabea. Ez dakigu nor den, ezta non dagoen ere... bizirik baldin badago. Baina harengandik etor zitekeen diruaren egarri nabarmena zeukan Edmanek.
‎– Ez dakit norena zen; norentzat bai, ordea?
‎Hanka sartu du Barandik, telefono dei haren berri berehala emateari utzita. Ez daki norekin ari den...
‎–Hara! Ez dakizu nor zen Roland Barthes??, esan zuen zirika Josebak,, beharbada gazteegia zara horretarako?, gaineratu zuen berehala, eta ironiazko harropuzkeria laino bat azaldu zen bere aurpegian azken hitzak esatean;, tira, ba orain ez dut gogorik ezer kontatzeko. Bila ezazu Wikipedian?.
2017
‎Benjyren bakarrizketan etxe ondoko zanga batean dauden Nancy izeneko norbaiten hezurrak aipatzen dira. Ez dakigu nor den Nancy delako hori, eta ematen zaigun datu bakarra horixe da, haren hezurrak zanga batean botata daudela. That Evening Sun izeneko ipuina irakurri behar aipamena ulertzeko.
‎–Hasieran, laguntza eske etorri nintzen. Ez nekien norengana jo. Sei hilabete eman nituen Lazughlin atxilotuta.
Ez nekien nor zen morroi hori, baina bai jakin Zahrak etxean ikusi ezin zituen filmak ikusten zituela Malikarenean. Itxuraz, adiskidearen anaia zaharraren ordenagailua erabiltzen zuten hartarako.
‎–Miarritzeko foroan gizon bat etorri zitzaidan, mediku lanetarako bere burua eskainiz. Ez nekien nor zen. Baina apirilaren 8rako deitu genion osasun talderako?, dio Etxeberrik.
‎–erantzun nion?. Ez dakit nork hil zuen. Jakingo banu berehala preso hartu eta...
Ez nekien nork ordezkatu ninduen. Hain segur Larrañaga izan zen edo beharbada Berhonde.
‎Zertarako? Ez dakit nor naizen, ez dakit zer sentitzen dudan, eta ez dakit zu nor zaren ere.
‎Ez dator bakarrik. Ez dakit nor diren besteak.
Ez dakit norena den errua
2018
‎Badakit ahal duten guztia dagitela, neure zokoan entreteni nadin, baina ito behar naute. Ez dakit nori zer esan, zer asmatu, denek itxaroten baitute zerbait ezberdina. Eurentzat zoragarri izan behar du neska bat gordetzea kartzelan, baina hain egoera pentsagaitza izanik, uste dut, zinez, nereida batengana bezala datozela nigana.
‎–abertitu didate zorrozki?. Ez dakizu norekin mintzo zaren. Txibato sarizaleak egon daitezke tartean.
‎Nino, Lola, Carmen, Raphael, Julio, Manolo?, gehi flamenkoaren bariazio guztiak. Ez dakit nork erabakitzen duen presondegi honetako errepertorioa, baina hemen ez da existitzen Espainiaz beste mundurik. Oso ondo!
‎Ez dakite nortzuk garen. Ez dakite nor diren benetako Bonianklai.
Ez dakit nork utzi zidan pelikula hau ikusten, aita izango zela pentsatzen dut, berarekin igarotzen bainituen asteburuak, telebistaren aurrean, berak nire alboan siesta egiten zuen bitartean. Zer ez nuen ikusiko larunbat eta igande arratsalde horietan, zer nolako munstroek ez ote zituzten elikatu nire amesgaiztoak:
‎Orduan, negar barea hasi zen haren begietatik behera eta ezer esan gabe sukaldera joan zen, neba arrebak zur eta lur lagata. ? Ez dakit nori entzuten dizkion halako gauzak, izan zen Aiorak esaten asmatu zuen bakarra.
‎– Ez dakit nork egin dotsan ekarpen garrantzitsuagoa nori. Merezi dauan erabilera emongo dotsagu zure lanari, ez izan zalantzarik.
‎Berkana liburu dendatik atera berria nintzen. Rafael Chirbesen Paris Austerlitz eta Anne Sextonen eskutitz bilduma bat beso azpian?, eta hantxe ondoan egin nuen topo Luziarekin, Gravina kalerantz hartzera nindoanean, hain justu. Ez dakit nork ezagutu zuen lehenengo nor; biok batera egin genuen salto, ziurrenik, igarotako urte guztien gainetik gai izan ginelako, oraindik, elkar ezagutzeko. Bera ez zegoen horren aldatuta, hori egia da:
Ez dakit nork egin zuen desesperazioaren argazki hura. Hanoiko etxe atarikoa.
‎Ez! Ez dakit nor den arkitekto hori. Dark web, itzal eremua.
‎Tentsioan bai, baina ez dago ezer iluna bere ibileran. Ez daki nor den gizona, zertarako nahi duen, zein den helburu zehatza. Ez daki norbaiten laguntza duen edo bakarrik dagoen.
‎Oker ez banago, EEko norbaitek esan zuen EAJk ez zeukala jenderik kulturaren munduan, eta, horrela, mahai inguru batzuk egin genituen Garaikoetxearen alde. Ez dakit nork eman zion nire izena Jaurlaritzarako; Koldo Mitxelena egon zitekeen tartean; izan ere, Izabara etortzen zen hura, eta oso laguna nuen. Hortaz, hauteskundeak irabazi eta gero deitu zidan Carlosek San Jose egunean, Baqueiran eskiatzen nenbilela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia