Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 147

2015
‎Zure egintzak santuak dira, zuzenak, ezin baliotsuagoak dira eta jakinduria handiz osatuak, jakinduria bera baitzara Zu, Jauna. Nire adimena horretan aritzen bada, kexu izango da borondatea, inork horretan enbarazu egiterik ez duelako nahi; izan ere, adimenak ezin du sumatu hain handitasun handietan bere Jainkoa nor den, eta hartaz gozatzea nahi luke eta ez daki nola, hilkortasun hau bezain atsekabetsua den kartzelan jarria baita. Edozerk egiten dio enbarazu, lehenengotan zure handitasuna gogoan erabiltzea lagungarri izan bazitzaion ere, hor hobeki ageri baitira nire ezin konta ahala kaskarkeria.
‎14 Bestea hau da: zuek ezin duzuela eta ez duzuela Jainkoari arimak eramateko modurik; gogo onez egingo zenuketela, baina, apostoluek bezala, irakasterik eta predikatzerik ez duzuenez gero, ez dakizuela nola. Honi erantzun diot batzuetan idatziz, eta ez dakit Gaztelu honetan ere ez ote den izan; hala ere, Jaunak ematen dizkizuen desirengatik, buruan darabilzuen gauza dela uste dudanez gero, ez naiz hemen esan gabe geratuko:
‎Ezinezkoa ematen du, bada, ahalmenak sorgorturik badaude, hilda daudela esateko eran, eta zentzumenak ere berdin, nola esan daiteke ulertzen duela sekretu hori? . Nik ez dakit nola, eta, beharbada, inongo kreaturak ere ez du jakingo, Kreatzaileak berak baizik, eta gauza bera esan behar egoera honetan, hau da, bi egoitza hauetan, gertatzen diren beste gauza askori buruz ere; egoitza hau eta azkenekoa egoki bat egin daitezke, batetik bestera ez baitago ate itxirik. Hala ere, azkenekoan, oraindik haraino iritsi ez direnengan agertzen ez diren gauzak daudelako, bitan bereiztera jo dut.
‎Irudirik ez badute eta ahalmenek ere ulertzen ez badituzte, nola gogora ekar daitezke? . Hori ere ez dakit nola; baina badakit arima honetan Jainkoaren handitasunaz hain errotuak geratzen direla egia batzuk, non, bera nor den eta Jainkoagatik sinestera behartua dagoela esaten dion federik ez duenean, une hartatik Jainkotzat gurtuko bailuke, Jakobek egin zuen bezala eskailera ikusitakoan, eta harekin batera gero adierazten jakin ez zituen beste sekretu batzuk ere jakingo zituen; aingeruak jaisten...
‎Inor ez da igoko nire Aitagana, nire bidez izan ezik; ez dakit horrela dioen, baietz uste dut; eta Ni ikusten nauenak Aita ere ikusten du. Bada, sekula begiratzen ez badiogu eta zer zor diogun ere eta zer heriotza igaro zuen gugatik gogoratzen ez badugu, ez dakit nola ezagut dezakegun ezta nola egin ditzakegun ere egintza haren zerbitzuan; izan ere, fedeak haiek gabe eta haiek Jesu Kristo gure onaren merezimenduen baliori lotu gabe, zer balio izan dezakete. Eta nork iratzarriko gaitu Jaun hau maitatzeko?
‎3 Egiaz, ene alabak, hainbesteko beldur ikaraz ari naiz hau idazten, non ez baitakit nola idazten dudan eta nola bizi naizen ere hori gogora etortzen zaidanean, eta askotan etortzen zait. Eska iezaiozue, ene alabok, nigan bizi dadila beti Haren Maiestatea; izan ere, horrela ez bada, zer ziurtasun izan dezake nirea bezain gaizki gastatua izan den bizitza batek?
‎14 Kontuan hartu behar duzue, lehen egoitza hauetara ia batere ez dela iristen oraindik Erregea dagoen jauregitik irteten den argirik; izan ere, [egoitza hauek] arima bekatuan dagoenean bezain ilunduak eta beltzak ez badaude ere, nolabait ilundurik dago ez ikusteko, bertan dagoenak ez ikusteko, esan nahi dut? eta ez gelaren erruz? ez dakit nola esan?, baina berarekin batera sartu ziren suge, sugegorri eta gauza pozoitsuekin, ez diote uzten argiari erreparatzen. Norbait eguzkiak biziki jotzen duen alde batean sartzea eta begiak lurrez estalirik izatea bezala da, ia ezin baititu begiak ireki.
‎3 Eginahalak egiten ari naiz, ene ahizpak, maitasun egintza hau zuei aditzera emateko, eta ez dakit nola. Izan ere, bata bestearen kontrakoak dirudite, alde batetik, Maiteak arimarekin argi eta garbi bat eginik dagoela adieraztea, eta bestetik, dei egiten diola dudarik ez egiteko seinale ziur batez eta arimak uler diezaion honek entzun gabe uzterik ez duen txistu zoli zoli batez; bada, ez dirudi besterik zazpigarren egoitzan den Senarrak hitz egitean, (ez hizkera egituratuan, noski), gainerako egoitzetan den jendea ez da ausartzen mugitzen, ez zentzumena, ez irudimena ezta ahalmenak ere.
‎Hemen guztiak munduko gauzetarako eta geure buruarentzat lokarturik gaude, ongi lokarturik egon ere (egia esan, horrek irauten duen une laburrean konorte gabe bezala geratzen da, ez baita pentsatzeko gaitasunik, nahi izanda ere), hemen ez dago pentsamendua artifizio bidez geldiarazi beharrik; [4] maitatzea bera ere, egintza hori burutzen badu? ez daki nola egiten duen, ez zer maitatzen duen ezta zer nahi lukeen ere; azken batean, mundurako guztiz hil den baten antzera Jainkoagan gehiago bizi ahal izateko, horrelaxe gertatzen baita: heriotza gozo bat da, arima gorputzean egonik izan ditzakeen jarduera guztietatik askatze bat; atseginezkoa, egiaz gorputzean badago ere, arima harengandik askatu egiten dela dirudielako, Jainkoagan hobeki egoteko; hala gertatzen da, arnasa hartzeko ere bizirik geratzen ote zaion nik ez jakiteraino.
‎23 Jauna hartu nuen eta mezatan egon nintzen, eta ez dakit nola egon ahal izan nuen. Tarte oso laburra izan zela iruditu zitzaidan.
‎Hemen Jaunak mesede handi handiko hitz berezi bat esan zidan. Nik ez dakit nola izan zen hau, ez bainuen ezer ikusi; hau ere ez dakit esaten nola, baina sendotasun handi handi batekin geratu nintzen, eta bene benetan Eskritura Santuko gauzarik txikiena neure indar guztiaz betetzeko erabakiarekin. Nik uste dut ez zitzaidakeela aurrean jarriko ezer, gaindituko ez nukeenik.
‎Ni aitarenka hasten naiz gertatzen dena ikusita. Kontua da nik ez nekiela nola bizi, hemen sartu nintzenean; izan ere, jendea merezi duen baino askoz ere begirune handiagoz tratatzean, akatsen bat gertatzen bada, ez da hori burlatzat hartzen; baina hain benetan hartzen dute iraintzat, non barkamena eskatu beharra izaten baituzu,, diodanez, akatsen bat dagoenean; eta Jaunak nahi beza sinets dezatela.
‎Pentsatu dut santuren batek esan ote duen, monasterioak zeruko gortesau izan nahi dutenei irakasteko gortea izan behar zuela, eta alderantziz ulertu dute. Izan ere, Jainkoari poz emateko eta munduari gorroto izateko etengabeko ardura izan behar lukeenak, munduan bizi direnei poz emateko ardura hau izatea hainbeste bider aldatzen diren gauza hauetan, ez dakit nola izan daitekeen. Behin betiko ikastekoak balira, tira; baina gutunen hasierako tituluetarako ere, nola egin irakatsiko duen katedra bat behar da, nolabait esateko?, papera utzi behar baita bai alde batetik, bai bestetik, eta lehen txit handia jartzen zitzaionari, orain txit argia jarri behar zaio.
‎Azken batean, handia da oso horrelako ikuskariak ematen dizkionari Jaunak egiten dion mesedea, asko laguntzen baitio, baita gurutze astun bat eramaten ere, ezerk ere ez duelako asetzen, guztiak higuin ematen diolako. Eta Jaunak noizbehinka hartaz ahazten utzi ezik, gero berriro gogoratu arren, ez dakit nola bizi daitekeen. Bedeinkatua izan bedi eta goretsia beti betiko!
‎Haiek ikaraturik eta izuturik bezala zeuden zure aurrean, eta, itxura batean, gogoz ihes egingo zuten, Zuk joaten utziz gero. Eman zidan nahasmenaz, ez dakit nola Jauna hartu ahal izan nuen, eta beldur handiaz geratu nintzen, pentsatuz Jainkoaren ikuskaria izanez gero, Haren Maiestateak ez lukeela utziko arima hartan zen gaitza ikusten. Jaunak berak esan zidan haren alde otoitz egiteko, eta sagaratzeko hitzek duten indarra uler nezan baimendu zuela, eta hitz haiek esaten dituen apaiza denik eta gaiztoenaizanda ere, ez ziola han egoteari uzten Jainkoak, eta baita bere onberatasun berdingabea ikus nezan ere, nola jartzen den bere etsaiaren esku haietan, eta dena nire eta guztien onerako.
‎6 Hain alde handia dago eskatzeko bi era hauen artean, non ez baitakit nola azaldu; izan ere, batean eskatzen badut ere (Jaunari eskatzeko ahalegina egiten baitut, beste batzuetan bezalako gar hura sentitu ez arren, ni egiaz ukitzen nautenak badira ere), mihia lotuta duenaren antzera da, hitz egin nahi izan arren, ezin du, eta hitz egiten badu ere, ulertuko ez dioten eran egiten du; edota argi eta esna hitz egiten duenaren eta gogotsu entzuten diotela ikust... Bata eskatzen da, esan dezagun, ahozko otoitzean bezala; bestea, berriz, kontenplazio hain goratuan, non nabari baita Jaunak entzuten digula eta Haren Maiestatea poztu egiten dela guk eskatzeaz eta guri mesede egiteaz.
‎Nik ez dakit nola izan zen, baina ongi ohartu nintzen mesede handia zela eta Jaunak nahi izan zuela bere errukiak nondik atera ninduen begiz ikus nezala. Izan ere, infernuaz hitz egiten entzutea ez da ezer, ez nik beste batzuetan hainbat oinazez pentsatu izatea (gutxitan izan arren, nire arimak gaizki hartuko zuen beldur nintzen eta), ez deabruek estutzen dutela, ezta irakurri ditudan beste hainbat oinaze ere; hauek ez dira ezer pena honen ondoan, hau beste gauza bat baita.
‎Nik, ahal nuen guztia egin nuelakoan, Jaunak agindu zidana egiteko ustenuenez nengoela gehiagora beharturik, eta etxean geratzen nintzen, poz pozik eta neure gogara nengoen-eta. Ez zitzaidan egundo ere burutik pasatzen hura egingo ez zenik, baina horretarako biderik ez nuen ikusten, ezta ez nekien nola eta noiz egingo zen ere; dena dela, ziur nengoen egingo zela.
‎Eta honela, apaltasunari dagozkion gauzetan, gertatzen zitzaidan ikustea guztiek onura ateratzen zutela nik izan ezik, sekula ez bainaiz ezertarako gauza izan?; haiek korutik joan ondoren, kapa guztiak biltzen nituen; han Jainkoa goresten zuten aingeru haiei zerbitzu egiten niela uste nuen. Halako batean, ez dakit nola, baina ulertu zuten, eta ez nintzen gutxi lotsatu; izan ere, nire bertutea gauza hauek uler ditzatela nahi izateraino ez zen iristen, eta ez zen izango apaltasunagatik, hain gauza txikitxoak izanik barre egin ez diezadaten baizik.
‎Oi ene Kreatzailea, nork leukakeen, hainbeste gauza txarren artean, baliotsua den gauzaren bat kontatzeko, Zugandik harturiko mesede handiak kontatzen ditudanez gero! Horrela da, ene Jauna, ez baitakit nola jasan dezakeen nire bihotzak, ezta hau irakur dezanak nola utz diezaiokeen ni gorrotatzeari ere, hain mesede handiak hain gaizki erantzunda ikustean, eta ez dudala lotsarik zerbitzu hauek, azkenik, neureak balira bezala kontatzean. –Bai, badut lotsarik, ene Jauna; baina neure aldetik kontatzeko besterik ez izateak eraman nau hain hasiera apalak kontatzera, gauza handiak egin dituenak itxaropena izan dezan, bada, Jaunak hauek aintzat hartu baditu, haiek errazago onartuko ditu.
‎Ez dago arrazoi bila jardun beharrik Zuk nahi duzunerako, berezko arrazoiaren gainetik gauzak hain bideragarri egiten dituzu, non aditzera ematen baituzu argi Zu egiaz maitatzea eta Zugatik guztia uztea baino besterik ez dela behar, Zuk, ene Jauna, guztia erraz egin dezazun. Hari harira dator hemen zure legean lan gogorra delako itxurak egiten dituzula; izan ere, nik ez dut ikusten, Jauna, eta ez dakit nola den estua Zugana daraman bidea. Nik errege bidea ikusten dut, eta ez bidezidorra.
‎2 Bien artean Gotzainak monasterioa onar zezala lortu zuten, eta ez zen gutxi, pobrea zelako, baina honela Jaunaren zerbitzurako erabakia hartuta ikusten zituenak hain maite izanik, berehala jarri zen laguntzera; eta santu zahar honek onartzea eta lagun ziezaguten batzuekin eta besteekin eginahalak egitea izan zen, guztia egin zuena. Abagune honetara etorri ez banintz, esana dudanez?, ez dakit nola egin zitekeen. Izan ere, tarte laburrean izan zen hemen gizon santu hau, ez dut uste zortzi egun izan zirenik ere, eta horietan ere oso gaixo, eta orain dela oso gutxi eraman du Jaunak berarekin.
‎Berak esan zidan ea nola nekien Kristo zela. Nik esan nion ez nekiela nola, baina ezin nuela nire ondoan zegoelako zalantzarik izan eta argi ikusten eta sentitzen nuela, eta arimaren bildutasuna askoz ere sakonagoa zela, gelditasunezko eta jarraituko otoitzean, eta gehienetan izan ohi nituenen aldean ondorioak bestelakoak zirela, eta gauza oso argia zela.
‎Nik egia esaten nion, neure ustez ez bainuen gezurrik esaten, ezta halakorik nahi ere, munduko ezergatik ere ez bainukeen esango gauza bat bestearen ordez. Hau ongi zekien berak, eta honela ni lasaitzen saiatzen zen, eta nik hain barruan sentitzen nuen gauza hauekin harengana joan izana, non ez baitakit nola jartzen zidan deabruak itxurak egin nintzala neure burua nahigabetzeko.
‎...gainuan erortzea, arimak, barru txarrekoa izanik, itxurak egitea nahi ez badu behintzat (nahiko txarra izango litzatekeena) eta ulertu duela esatea, hala ez denean; baina berak eratzen duela eta berak esaten duela bere barrurako argi ez ikusteak, nire iritziz, ez du zentzurik, Jainkoaren espiritua ulertu badu, eta bestela, bizi guztian egon daiteke engainu horretan eta ulertzen duela pentsatu, nik ez dakit nola baina. Edo arima honek nahi du ulertu ala ez:
‎Eta nor, ene arimaren Jauna, ez ote da harrituko traizio hain itsusi eta gorrotagarriaren ordainez erruki hain handiaren eta mesede hain haziaren aurrean? Ez dakit nola ez zaidan bihotza erdibitzen, hau idazten dudanean; kaskarra naizelako.
‎Non da zure Jainkoa? Kontuan izatekoa da bertso hauen erromantzea nik ez nekiela nola zen, eta ulertzen nuenean poztu egiten nintzen, nik ahaleginik egin gabe, Jaunak gogora ekarri zizkidala ikustean. Beste batzuetan San Paulok dioenaz gogoratzen nintzen, munduarentzat gurutziltzatua dagoela.
‎ordubete edo gutxiagoan hemen arima jaun eta jabe gelditzen da eta askatasunez, bere burua ez ezagutzeraino. Argi ikusten du ez dela berea, eta ez daki nola eman zaion hainbesteko ondasuna, baina argi ikusten du gainezkaldibakoitzak dakarkion probetxu handi handia.
‎3 Azken batean, bertuteak orain sendoago daude igarotako gelditasunezko otoitzean baino, eta arimak ezin du kontuan hartu gabe egon, bere burua beste bat dela ikusten baitu eta ez daki nola den hori. Gauza handiak egiteari ekiten dio loreei darien usain gozoarekin, arima bertuteak dituela ohartu dadin Jaunak nahi baitu irekitzea; argi ikusi arren bertuteak ezin zituela, eta ezin izan dituela?
‎Eta nora joango da, atzerantz itzuli ezean? Bada, hain mesede handiengatik Zuri eskerrak ematera, baina ez daki nola. Batzuetan zentzugabekoak esanez aurkitzen dut erremedioa.
‎6 Oi, zer den egoera honetan den arima batentzat, guztiekin harremanak izatera itzultzea, begiratu eta hain aldrebesa den bizitza honetako iruzurra ikustea, gorputzarekikoa betetzen denbora lotan eta jaten ematera itzultzea! Nekarazten du guztiak, ez daki nola ihes egin, katez lotua eta harrapatua ikusten du bere burua. Orduan benetakoago sumatzen du gorputzekin dugun gatibu egotea, eta bizitzaren miseria.
‎Ahalmenen loa da, baina ez dira haiek galtzen guztiz, ezta ez dute ulertzen nola lan egiten duten ere. Gozamen, leuntasun eta atsegina, igarotakoan baino handiagoa da, ez dago konparatzerik ere; eman ere, graziaren urak arimaren eztarrira ematen du; honezkero ezin du aurrera egin, ez daki nola egin, ezta ezin da atzera itzuli ere. Aintza handi handiaz gozatu nahi luke.
‎esan dudan bezala, beste batzuek otoitza edukitzea nahi nuenean, alde batetik gauza handiak esaten ikusten ninduten otoitza edukitzea zein on handia den agertuz, eta bestetik bertuteetan oso pobre ikusten ninduten, eta nik otoitza edukitzeak tentaldirako bidea ematen zien eta nahasita uzten; eta horretarako bazuten nahiko arrazoirik! neuri esatera etortzeraino, ez baitzekiten nola uztartu zitekeen bata bestearekin; eta hortik zetorren txartzat ez hartzea berez halakoa zena, batzuetan nik egiten nuela ikusteagatik, nitaz nahiko iritzi ona baitzuten.
‎Beraren barru barruan da poz hau, eta ez daki nondik eta nola etorri zitzaion, eta askotan ez daki zer egin, zer nahi izan ezta zer eskatu ere. Dena batera aurkitzen duela dirudi eta ez daki zer aurkitu duen, ezta nik neuk ere ez dakit nola aditzera eman, hainbat gauzatarako letrak behar zirelako. Izan ere, hemen ongi letorke grazia orokorra eta grazia berezia zer diren aditzera ematea, asko baitira ez dakitenak?, eta nola grazia berezi honen bidez Jaunak nahi duen arimak ia ia begiekin ikustea, esaten denez, eta baita oker joango diren gauza askotarako ere.
‎Bada, hau bertutean sendo ez dauden arimentzat, hainbeste etsai eta txarrerako hainbeste lagun dituztelako? hain garrantzitsua izanik, ez dakit nola gomendatu. Uste dut deabruak trikimailu hau erabili duela berari hainbeste doakion gauza delako:
‎Munduko poz artean nengoenean, Jainkoari zer zor nion gogoratzean, pena hartzen nuen; Jainkoarekin nintzenean, munduko zalekeriek egonezina sortzen zidaten. Hori hain gerra neketsua da, non ez baitakit nola sufritu ahal izan dudan hilabetean, gutxiago hainbeste urtetan.
‎Niri egin dizkidan mesede hain handi hauetarako atea otoitza dela diot soilik. Ate hau itxiz gero, ez dakit nola egingo dituen mesedeak; izan ere, arima batekin gozatzera eta hari atsegin ematera sartu nahi badu ere, ez dago nondik sartu, bakarrean, garbi eta haiek hartzeko gogotsu nahi baitu. Oztopo ugari jartzen badizkiogu eta haiek kentzeko ezer egin ez, nola etorriko da gugana?
‎Jainkoarren eskatzen dut bakarrik, sinesten ez didanak proba egin dezala, eta ikusiko du esperientziaz zein on handia den Patriarka aintzatsu honen babespean jartzea eta hari debozioa izatea. Batez ere otoitzari emanak daudenek haren maitale izan lukete; ez dakit nola pentsa daitekeen aingeruen Erreginarengan Jesus Haurrarekin hainbeste neke eraman zituen garaian, haietan hain ongi lagundu zien San Joseri eskerrak eman gabe. Otoitza nola egin irakatsiko dion maisurik aurkitzen ez duenak, har beza Santu aintzatsu hau maisutzat eta ez da okerreko bidetik ibiliko.
Ez dakit nola dugun bizitzeko gogoa, guztia hain zalantzazkoa izanik. Zu guztiz uztea honezkero ezinezkoa iruditzen zitzaidan, ene Jauna; eta hainbeste bider utzi zintudanez gero, ezinezkoa zait beldurrik ez izatea, Zu nigandik pixka bat aldendutakoan, berehala erortzen bainintzen.
‎3 Nahikolirateke, Ontasun goren eta ene atsedena!, orain arte egin dizkidazun mesedeak, hau da, zure erruki eta handitasunak hainbeste itzulinguru eginda ni ekartzea biziera hain ziurra hartzera eta Jainkoaren mirabe ugari zeuden etxera, haiengandik ikas nezan, beraren zerbitzuan haziz joateko. Ez dakit nola igaroko naizen hemendik, nire profesa zer eratakoa izan zen, hain erabaki sendoz eta pozez egina eta Zurekin egin nuen ezkon itunaz oroitzen naizenean. Hau ezin dut esan malkorik gabe, eta odolezkoak izan lukete eta bihotza urratu, eta hala ere ez zen nahiko izango gero iraindu zintudanerako.
‎6 Ia urtebete han eman nuen, eta denbora hartatik hiru hilabete sendaketetan oinaze gorriak jasanez; izan ere, egin zizkidatenak hain gogorrak izanik, ez dakit nola jasan ahal izan nituen; eta dena dela, nik jasan nituen arren, nire subjektuak ezin izan zituen jasan, esango dudanez.
‎7 Hara nindoala, bidean zegoela esana dudan nire osaba hark liburu bat eman zidan: deritzo, bildutasunezko otoitza irakasten saiatzen dena; eta lehenengo urte honetan liburu onak irakurri nituenez gero (izan ere, bestelakorik ez nuen nahi erabili, egin zidaten kaltea ulertzen bainuen), otoitzean ez nekien nola jardun ezta neure baitan nola bildu ere, eta honela asko poztu nintzen harekin eta neure indar guztiekin bide hari jarraitzea erabaki nuen. Eta Jaunak ordurako malko dohaina emanik eta nik irakurtzea gogoko izanik, bakarrik egoteko uneak izaten eta sarri sarri aitortzen eta bide hartatik abiatzen hasi nintzen, liburu hura maisutzat nuela.
‎Hitz batzuk hari esateko esan zidan. Hau gogor egin zitzaidan niri, ez nekielako nola esan, hirugarren pertsonari mandatua emate hau da, esan dudanez, gehien sentitzen dudana beti, batez ere nola hartuko duen ez dakidanean, edota barre egingo didala-eta nagoenean.
‎12 Hain garrantzi handikoa zen etxe bedeinkatu honi zegokion arazoa egun bat gehiago ez atzeratzea, non nik ez bainekien nola amaitu zitekeen une hartan gelditu izan banintz. Oi Jainkoaren handitasuna!, askotan harri eta zur geratzen naiz pentsatzen dudanean eta ikusten Haren Maiestateak hain era berezian lagundu nahi zidala Jainkoaren baztertxo hau egin zedin; izan ere, nik uste dut horixe dela, Haren Maiestatea atseginez dagoen bizilekua, behin otoitzean nintzela esan zidan bezala:
‎2 Ɓvilako jaun batek, on Rafael zeritzanak, ez dakit nola, ez bainaiz gogoratzen?, oinutsen monasterio bat egin nahi zela entzun zuen; nik aurrez ez nuen sekula ere izan harremanik berarekin; eta biztanle gutxiko lekutxo batean berak zeukan etxe bat emango zidala esan zidan; uste dut hogei biztanle ere ez zirela izango, orain ez bainaiz gogoratzen?; maizter batentzat zeukan han eta honek hango errentaren ogia hartzen zuen.... Nik, nolakoa izango zen irudikatzen nuen baina, gure Jauna goretsi nuen eta bihotzez eskerrak eman nizkion.
‎Egiaz, honetan bazeuden, esan dudanez? itsutasun handiko gauzak, eta gogora datorkidan guztian gure Jauna goretsi nahiko nuke berriro horregatik; baina horretarako ere ez naiz gauza, ezta ez dakit nola jasaten nauen ere. Bedeinkatua izan bedi haren errukia, amen.
‎15 San Sebastian bezpera batean, larunbatean, gure Jaunak hain osasun betea eman zion, non berak ez baitzekien nola disimulatu miraria zela ager ez zedin. Gure Jaunak sendatu nahi izan zuenean, barruko dardara bat eman ziola dio, bizitza amaituko zuela uste izateraino.
‎10 Pixka bat lehenago, ez dakit bi egun lehenago ez ote zen, larrialdi batean sartu gintuen gauza bat gertatu zitzaigun, ontzian Guadalquivir igarotzean: karroak pasatzea ezin zen egin soka lodia zegoen lekutik; errekan bidea okertu beharra zegoen, ordea; hala ere, soka lodiak lagun zezakeen pixka bat, bera ere okertuz; baina soka lodiari eusten ziotenak une batean utzi egin zuten eskutik, edo ez dakit nola izan zen, kontua da ontzia soka lodiaz eutsi gabe eta arraunik gabe zihoala karroarekin. Ontzizaina hain nekaturik ikusteak erruki handiagoa ematen zidan, arriskuak baino.
‎13 Azpimarratzeko gauza bat gertatu zen, ikusi zutenen arabera: artilleriako hainbeste eztanda eta suziri izanik, prozesioa burutu ondoren, ia gaua zela, gehiago jaurtitzea bururatu zitzaien, eta ez dakit nola sutu zen bolbora pixka bat, non hura eskuetan zeukana ez hiltzea miraritzat baitute. Sua klaustroaren goraino igo zen; goiko arkuak errezelez estaliak zituen eta denak erraustuko zirela uste zuten, baina ez zuten inolako kalterik izan, horiak eta gorriminezkoak izan arren.
‎4 Beste batzuetan Jainkoa zerbitzatzeko desirak etortzen zaizkit, hain indar handiz eta zein probetxu gutxikoa naizen ikustearen penaz etorri ere, non ez baitakit nola adierazi. Orduan uste dut, ez dela izango aurrean jar dakizkidan inolako neke eta gauzarik, ezta heriotza eta martiritzarik ere, erraz igaroko ez nituzkeenik.
‎3 Hilabete hauetan izan ditudan neke, jazarpen eta kontrakotasunetan Jainkoak adore handia eman dit; eta haiek zenbat eta handiagoak izan, adore handiagoa; eta sufritzeaz ez nintzen nekatzen, eta nitaz gaizki esaten zuten pertsonekin ez bakarrik ez nintzen zapuzturik geratzen haiekin, uste dut maitasun handiagoa hartzen niela berriro. Ez dakit nola zen hau, Jaunaren eskutik emaniko ondasuna.
‎AlcalĆ”ra zekartzaten Artzaintxo Santuen erlikiak; Jainkoa gorestekoa da. Bedeinkatua izan bedi guztiagatik; izan ere, jauna, Haren Maiestatearentzat Santuak egitea hain erraza izanik, ez dakit nola dauden harriturik gauza guztietatik hain aparte daudenei mesede batzuk egin izanaz. Berak nahi beza zerbitza dezagula, hain ongi ordaintzen baitaki.
‎Ez dauka berrehun dukat baino gehiago, baina hain bakarrik daude eta hainbestekoa da premia, eta hasieratan dagoen monasterio baterako, har dezatela esan diet. Moja burugabeak ekartzea baino nahiago dut, eta hau bezalako beste bat aurkitu ahal badut, ez dut beste inor ekarriko. Jainkoarekin gera bedi berorren gorentasuna, ene anderea; ez dut nahi amaitzerik, ezta ez dakit nola noan hain maite dudan eta hainbeste zor diodan baten ondotik hain urruti ere.
‎Ni gertatu nintzen guztietan kaskarrena, naizen bezalakoa izanik, berorien arreba edo ahizpatzat ere ez nindukete hartu behar eta. Ez dakit nola maite nauten hainbeste. Hau egi egia da.
‎Espiritu Santuaren izan bedi berorrekin eta nire ariman. Ez dakit nola ez dioten eman ongi ez nengoela idatzi nuen gutun oso luze bat, Medinaren bidez bidali nuena; han gaizki eta ongi hitz egiten nuen neure buruaz. Oraingoan ere luzatu nahi nuke eta gutun ugari ditut idazteko, eta hotzikara pixka bat sentitzen dut, launakako sukarraz nagoen eguna delako.
‎19 Pedro Ahumada jaunari eman biezazkio berorrek goraintzi asko; berorren bidez jakingo duelako nire berri eta asti gutxi dudalako, ez diot idazten. Kezka handiaz nago Agustin Ahumadari buruz, ez dakidalako nola dabilen gure Jaunaren gauzetan. Asko erregutzen dut.
‎Espiritu Santua izan bedi berorrekin, ene aita. Ez dakit zer esan mundu honetako gauzei kasu gutxi egiteari buruz, eta ez dakit nola ez dudan hori guztiz ulertzen. Hau diot, inoiz ez nuelako uste izango berorrek hain ahaztua izango zuenik Teresa Jesusena, eta, hain hurbil dagoenez gero, ezinezkoa da ahazturik ez izatea, bestela ez baitu itxurarik, berori hemen izanik ere, ez ikustea eta bedeinkapena ez ematea berorren etxe honi.
‎Jainkoa benetan gorestera eraman ninduen kontua da. Nik ez dakit nola duen burua hain zoli eta zorrotz. Bedeinkatua izan bedi hori ematen diona, haren lana baitirudi.
‎5 Nik diotset inbidia diedala gure aitaz gozatzeko duten aukera on eta lasaiagatik; ez dut merezi nik hainbesteko atsedenik, eta beraz, ez dut zertan kexaturik. Biziki pozten naiz bihotz altxagarri hori duelako; bestela, ez dakit nola eraman daitekeen. Hala ere, agindu biezaio priore ordeari nire partez konta ditzala gastuetarako San Josereneko berrogei dukatez, eta ez bezate besterik egin, bestela galdua izango dute; hemendik, ordea, erremediatutzat joa beza, eta ez arduratu berarekin gasta dezaketenaz.
‎Otoitz egin guztien alde. Jainkoak gorde biezat, ez baitakit nola diodan hain maitasun handia. Goraintziak Briandak.
‎ekarri zuen Ordenara niri laguntzeko, hamazazpi urte baino gehiago baitira, oihaldun? aita hauekin bakar bakarrik sufrikarioa eramaten nuela eta harrezkero ez nekien nola eraman, nire indarrak ez baitziren aski.
‎8 Ez dakit nola ordainduko diogun Diego jaunari zor diogun guztia; hainbesteko karitatearentzat goitik etorri du ordainak. Eman biezazkio goraintziak nire partez eta berorren aitatasuna ez dezala utz eskatzen diot, harik eta toki seguruan jarri arte, bideetako heriotza horiek izuturik bainaukate.
‎1? Nik diotsot, gogoan dudala frai Joan Gurutzekorekin egin dutena, ez baitakit nola sufritzen dituen Jainkoak halako gauzak; eta oraindik berorren aitatasunak ez daki guztia. Bederatzi hilabete osoan, bera hain txikia izanik, ia kabitzen ez zen kartzelatxo batean izan zen, eta aldi horretan guztian ez zuen tunikarik aldatu, hiltzeko zorian egon arren,, irten baino hiru egun lehenago eman zion priore ordeak bere alkandora bat?, eta zigor latzak, eta inoren bisitarik izan gabe.
‎7 Gauza ikaragarria da nola dabilen orain guztia eta deabrua hauei laguntzen; nik diotsot, bere onerako ongi jokatu zuela aingeru nagusia kendu eta haren ordez orain dagoen motela jarri zigunean. Nik ez dakit nola izan zen zentzugabekeria hau, eta uste dut, Ardapilla hemen izan balitz, handiagoak egingo zituzketela. Konturatzen naiz, ene aita, zein martiri handia izan den berorren aitatasuna, kontrako iritzien artean zebiltzalako; izan ere, eragotzi ez baliote, garbi zegoen Jainkoak gidatzen zuela.
‎Kontu izan beza Erregeen Hiritik datozenei buruz niri informazioa emateko, Diego LĆ³pez ZuƱiga bizirik den ala hila den; eta hila balitz, lekukotasuna eman dadila eskribauaren aurrean eta bidal biezat agiria segurtasun handiaz. Eta ahal balitz, bi edo hiru lekuko izan daitezela bertan (ahal duten moduan); izan ere, hila bada, etxe batzuk erosiko ditugu berehala Salamancako mojentzat, hila bada, hura heredatzen duenarekin hitzarturik bainago?, munduko gauzarik tamalgarriena baita orain bizi diren etxean zer sufritzen duten, ez baitakit nola ez dauden honezkero hilik. Zaldun hau Salamancakoa da eta urte asko darama Erregeen Hirian bizitzen, hau da, Diego LĆ³pez ZuƱiga.
‎Esan nion berorren agurgarritasunari, bidali zituen ordaintze aginduetatik kobratzea hain zaila zela, non ez baitakit ezer kobratu ahal izango den; Toledokoa behintzat, nik agindurik utzi nuena? apurka apurka eta berandu emango dela uste dut; hori ezer ematen bada, zordunak ez dakit nolako kontuak egin behar direla esaten baitu; berak, bestalde, gutunak ditu edo ez dakit nola deitzen zaien, zati bat ordaindua duela esaten dutenak, eta hain izen handikoa da, non inork ez baitu nahi izango ezertan estutzerik. Valladoliden den zorra orain jakingo dut, aita Nicolaok agiriak bidaltzen badizkit.
‎eta Sernakoek ehun erreal eman zizkiotela oraintsu, ama priorearen eskariz. Ez dakit nola dioen, ez diola ezer eman. Nekagarria da beraren malenkonia hori.
‎Nire neba hil ondoren, ahaideekin guztiz asperturik nago, eta ez nuke nahi inolako liskarrik haiekin. Nik diotsot, kezkaz nagoela gure aitak lurralde horretako garestitzeaz idazten didanagatik, ez baitakit nola bizi diren; eta orain diru horiek ordaindu beharrak ematen dit bai kezka; nahiago nuke berriko etorriko balitzaizkio. Jainkoak erremedia dezala eta eman diezaiola berorren agurgarritasunari osasuna, horrekin guztia eramaten baita; baina hain osasun eskasaz eta premiaz ikusteak nahigabe handia ematen dit.
‎4 Ez dakit nola dioen, fraideak aitor entzule izateko arazo horretan, isilik egon gaitezela, aita frai Pedro FernĆ”ndezen aginduz zein lotuak gauden ikusten baitu, eta aitortzen dut horren beharra dagoela. Ezta ez dakit zer dela-eta ez duen hitz egin behar berorren agurgarritasunak guri dagozkigun gauzez.
‎Etxe sartzea egiteko ez daitezela aukeratzen ari, ez baitute dirurik. Berehala egiten du Jainkoak, eta Salamancan urrea balio dute etxeek, ez baitakigu nola konpondu mojentzat aurkitzeko. Sinets diezadala horretan, eskarmentua baitut; diodanez, Jainkoak dena eramaten duela bide onetik.
‎Espiritu Santua izan bedi berorrekin. Nik nahi nuen bezala egiterik izan banu, ez nintzatekeen berorrek gutunarekin egin didan mesedearen zain egongo, eta idatziko nituen batzuen batzuk; baina egun hauetan, probintziaren gauza hau dela eta ez dela, hainbeste gutun eta gorabehera izanik, nire osasun eskasarekin batera, ez dakit nola izan dudan burua.
‎8 Nik ez dut ikusten hemen beste hutsik Frantziskok duen diru urritasuna baizik; ondasunak bahituak ditu, eta han zor diotena laster ekartzen ez badiote, ez dakit nola bizi ahal izango den. Horregatik, Jainkoarren, saia bedi berori.
‎4 Idatzi nion, Toledon zor diona geroko gerotan aritzen dela, eta artzapezpikuaren epailea da bera, eta ez dakit nola aterako den harengandik, onean ez bada. Aita Nicolaok, hara doanean, egunen batean han izan eta berarekin aztertuko balu, beharbada zerbait egingo litzateke.
‎6 Hark eta gainerakoak esan behar dena esango dutenez, eta nik beste gutun batzuk idatzi beharra dudanez, besterik ez gure Jaunak gorde diezadala eta eman diezaiola nik eskatzen diodan santutasuna baizik, amen. Meza liburuak oso onak dira, eta hainbeste gauza bidalirik, ez dakit nola ordainduko ditugun.
‎1 Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren aitatasunarekin, ene aita. ...zateaz, hain pertsona ziurrarekin hau egiten atseden pixka bat hartzeko; nik diotsot berorren aitatasunari, dagoeneko Sevillan dela pentsatzean, berorren aitatasuna hara itzul dadin izan duten presa kontuan izanik, oso kezkaturik nagoela, eta ikusten dut hain kezkaturik ez egoteko erarik hoberena bertan egotea zela; berorren aitatasunaren berri noizbehinka soilik izango dudala gogoratzen dudanean, ez dakit nola eraman behar den. Jainkoak erremedia dezala eta egin diezadala jende horrengandik nik berorren aitatasuna aske ikusteko mesedea.
‎AlmodĆ³vartik zehar etorri nintzen; frai Anbrosiok alai alai hartu ninduen. Jota nago frai Baltasarren Toledora joatea dela-eta; ez dakit nola onartzen duen Marianok hura berriro arriskura hurbiltzea, urruti egonda ere falta ez baita. Jainkoak nahi beza etxe hartakoa ongi joatea?
‎3 Uste dut, oso gogor eta nekagarri egingo zaiela gauza bat: meza nagusi aurretik beste meza bat izatea, norbaitek jai erara egiten duenean; batez ere, sermoia dagoenean; ez dakit nola eratuko den orduan. Beroriei gutxi doakie meza nagusia kantatua egitea, eta pixka bat lehenago kapilautzari dagokion meza isila esatea.
‎4 Gure Jaunak ordain diezaiola berorren gorentasunari, gutunaren bidez egin didan mesedea eta eman didan poza; nik diotsot behar dudala halako edo holako poza. Oi, ene anderea!, gure etxeetako baretasuna probatu eta orain jende zalaparta artean norbere burua ikusiz, ez dakit nola bizi daitekeen, alde guztietatik izaten baita zertan sufritu. Hala ere, Jainkoari eskerrak, bakea dago, eta ez da gutxi, haiei beraien entretenigarri eta askatasuna kenduz joatean; bada, hain onak badira ere, egiaz bertute handia baita etxe honetan?, ohiko biziera aldatzea hiltzea da, esaten den bezala.
‎Jainkoak izan dezala berarekin, eta hala egingo du, oso ona baitzen. Egia esan, ez dakit nola nahigabetzen garen lurralde ziurrera joan eta Jainkoak mundu honetako gorabehera eta arriskuetatik ateratzen dituenengatik; hori geure burua maitatzea da eta ez ondasunik handienaz gozatzera doazenak maitatzea. Goraintzi asko ene andere horiei.
‎Ordu biak ezkero hasten da hotz egiten, baina ez da hain gogorra. Gainerakoan ongi okupaturik eta lanez beterik, ez dakit nola eraman daitekeen hau guztiau. Handiena gutunen zeregina da.
‎Biziki poztu nintzen kapituluan hain luze kontu eman zuelako. Ez dakit nola ez diren lotsatzen horren aurka idatzi dutenez. On handia da beren gogoz joatea, beharbada, gogoz kontra joan zutenak.
‎1 Jesus izan bedi berorren agurgarritasunarekin. Ez dakit nola uzten dion mandazainari berorren gutunik gabe etortzen, batez ere gure aita hor dagoela, egunero haren berri jakin nahi izaten baitugu. Inbidia handia diet hura hor dutelako.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. Nik esaten diot, ez dakidala nola egon gaitezkeen bakean gerrarako hainbeste motibo ematen dizkidanean, Padilla lizentziadunaren zorigaitzengatik hain sentimendu handiaz nengoela eta beste hainbat negoziok zenbaterainoko ardura ematen didaten dakienean. Uste dut bidezkoa izango zela guztiaren jakinean ni jartzea.
‎Eta, horrez gainera, gure konstituzioetan dagoela diote, probintzia bakoitzean fraide eraberrituen etxeak izan daitezela. Ordena osoa eraberritua dagoen ala ez, hemen ez diote horri begiratzen, eta direnak direla, hauek santutzat dituzte; eta egia esan, ongi doaz eta bildutasun handiaz, otoitzari emanak baitaude; goi mailako pertsonak, eta hogei baino gehiago ikasketak dituztenak, edota ez dakit nola deitzen dieten?, batzuek kanonetakoak, eta beste batzuek teologiako ikasketak eta buru argiko irakasleengandik jasotakoak. Etxe honen, Granadakoaren eta PeƱuelakoaren artean, hirurogeita hamarretik gora daudela entzun dudala uste dut.
‎12 Ez dakit nola dioten, nik aurrez antzematen ditudala egiten dituen korporalak, Serranok ekarri zuen gutunean berorrek idatzi baitzidan. Ez bidali, behar diren jakin arte.
‎Isabel Osorio anderearen gauza horrengatik zetorrela aditzera eman zuen. Nik atzeratu egiten dut, berak daukanarekin, hango fundazioan lagundu ote dezakeen ikusi arte, Luisa andereak esan zidalako artzapezpikuak ez zuela emango baimenik fundazioak errenta izanda baizik, eta ez dakit nola egingo den honek daukan guztia ematen badu ere, horren ziurtasun horrekin eman zigulako, moja sartu aurretik ezin baitu eman. Hemen hitz egingo dugu horretaz.
‎6 Ez dakit nola dioen berorren agurgarritasunak, aita frai Nicolaok nirekin trabes jarri duela, lurrean ez baitu babesle handiagorik. Berak egia ziostan, etxe horretako kalteaz konturatzen zenez gero, engainatua egon ez nadin.
‎Kontu handia izan bedi, Jainkoarren, harri eta zur geratuko bailitzateke, errenta eta zer jana izan arren, asko izateak etxe hauetan egiten duen kaltea ikusirik. Ez dakit nola ordaintzen duten urtero hainbesteko zerga, arintzeko bideak izanik. Benetan poztu naiz Ameriketatik datorren horrekin.
‎13 Berak egin beza berorren agurgarritasuna nik eskatzen diodan bezain santua, eta gorde biezat; izan ere, kaskarrena bada ere, berori bezalako batzuk izan nahiko nituzke, ez baitakit nola konponduko nintzatekeen orain fundaziorik egingo balitz, ez dudalako aurkitzen inor ama priore izateko; egongo dira, baina esperientziarik ez dutenez gero eta hemen gertatu dena ikusten dudanez gero, beldurra sartu zait, asmo onekin harrapatzen gaituelako deabruak bereak eta bi egiteko; horregatik, beti beldurrez ibili beharra dago eta Jainkoari helduta eta geure adimenez gutxi fida...
‎Harekin aitortu izan naiz urte batzuetan. Saia bedi berori harekin hitz egiten, santu bat baita, eta egin biezat nire gutun hori berari eskura emateko mesedea, ez baitakit nola gida dezakedan hobeki. Gure Jaunak gida beza berori gauza guztietan, amen.
‎2 Ez dakit nola dioen Paulok, bat egiteez, ez dakiela, iluntasun argi hark eta oldar haiek kontrakoa adierazten baitute; baina hau gertatzen da:
‎6 Egia esan, berak dioenez izango bada eta egin ahal bada, askoz ere hobe litzateke eginik egotea, hemen guri abisu ematen eta hainbeste zalaparta sortu baino lehen, eta ez dakit nola egingo duen berorren aitatasunak; izan ere, egin ahal bada, kontzientziako zama dela dirudi hura gure artean ez onartzea. Nik uste dut, agertzen duten bezala bada, inork ez diola eragotziko, eta beraz, hobe litzatekeela gelditzea, dagoeneko eginik ez badago.
‎Ardurarik gabe berori ikusteak poztu egin nau alde batetik. Ni ez nago horrela, bestera baizik, ez baitakit nola dudan barruko bakea eta. Jainkoari eskerrak, ezerk ere ez dit kentzen.
‎4 Jar beza ardura handia Paternako arazoan; izan ere, haiek igaro dituztenak kontuan hartu gabe ere, berorren agurgarritasunagatik nahiko nuke; haiek ez dakit nola eraman ahal izan duten. Orain nire lagunak kontatuko dio lanen historia.
‎6 Teresak eta gainerako guztiek goraintzi asko. Ni nahiko eskas nabil burutik( ez dakit nola uste duten ezetz), eta era batera hainbeste zeregin izateak tarteka nekaturik nauka. Ez dakit noiz iritsiko den gutun hau horra, ezta ziur joango den ere.
‎2 Orain berorren jauntasunarekin biltzea besterik ez nuke nahi, gutunez ez baitago ongi esaterik aste honetan berorrengandik, aita errektorearen bidez, jaso dudan gutun batek eman didan poza; dena dela, nik banituen berorren jauntasunaren berriak garbiago adierazirik duela hiru aste baino lehenagotik, eta geroago beste alde batetik eman dizkidate; ez dakit nola uste duen berorren jauntasunak horrelako gauza bat isilean geratuko den. Jainko Maiestateak nahi beza beraren aintza eta ohoreko izatea eta berorri laguntzea santutasunean haziz joateko, nik uste dudanez.
‎Azken batean, berorren agurgarritasunak ikusiko du hoberena zer den. Ez dakit nola dioen nire ahizparekin etorriko dela, ezta horretarako zer asti izan dezakeen ere.
‎Idatz biezaio berorrek ahal duenik eta atseginen eta eman biezaio atsegin zer edo zertan, merezi du eta. Nik diotsot, Frantziskok ogasunarekin kontu asko izan arren, ezkontza oso ona egin zuen; hala ere, haren aitak (bego zeruan) jarri zituen agindu, Teresaren erremedio eta zorrekin, hain gutxi geratu zaio, non, Jainkoak erremediatzen ez badu, ez baitakit nola biziko den.
‎Jainkoak jar dezala eta eman diezaiola berorri grazia, hau nola edo hala moztu dezan. Monasterio batean sartzea besterik ez dut ikusten, eta hau ez dakit nola egin daitekeen, dituzten ahalbideak kontuan izanik. Laiko legez egotea gauza handia litzateke.
‎6 Hemen geratu zen berorren gurutzea eta hauts ez dadin ez dakit nola bidali. Har beza Toledokoetako beste bat eta hau hemendik bidaliko diogu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia