Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 97

2000
‎gaur hilko naiz. Ez diot inori agur esango, mundu honetan nire oroimena gordetzeak ere ez baitu merezi. Hobe denek ahazten banaute ahal denik eta arinen.
2003
‎Zu zaitut lagun mina! Sekretutxo bat kontatuko dizut, zuri bakarrik, ez esan inori... bale. Kaka!
2004
‎–Gauerdian, nahi baduk, hator zinemara. Baina ez esan inori.
‎Berak bai izan zuela zortea ni aurkitzean, ez duzu uste? –eta barre algara bat bota du hitz egiten jarraitu aurretik– Gainera, hau ez esan inori, azken bolada honetan lanean ere zortea izaten ari da.
2005
‎–Ametsen begiak pantailatik mugitzen dira, ezeri heldu gabe–: lehena, ez diozula inori ezer esango honetaz; bigarrena, ez nauzula honetan bakarrik utziko –minutu batzuk lehenago lehengusina Argentinara itzultzeaz izandako pentsamenduek bihotza estutu diote.
‎Oker ez badago, tatuajedunak yakuzza koak25 izan ohi dira. Han, ordea, inork ez dio inori begietara begiratzen, saihestu egiten dutela dirudi. Berbak ere, ezinbestekoak bakarrik.
‎–Horrek ez du garrantzirik. Gutun horrek ez dio inori bizia itzuliko eta nirea hondatu lezake, nire bizitza eta Anderren memoria.
2006
‎Eta, eskua ahora eramanda, ziurrenik laster hilko zela xuxurlatu ziola kontatzen du izekok. Eta gero ohartarazi ziola ez esateko inori, inoiz ez baita jakiten, Lazaro be hilobitik jaiki zen eta! Izekok hau kontatzean egiten zituen barreak gogoratu ditu Nereak, eta irribarrea irten zaio berari ere.
‎Basoan barrena urruntzen ari da txakurra. Ez dio inork tenk egiten uhaletik, gero Karlosen osabak egingo dion moduan.
‎Txist! Ez esan inori! –eta berriz begiratu zuen alboetara, mesfidantzaz.
2008
‎Ez dakit amari sinetsi behar diodan, ez dakit hau ere ez den izango beste alegiazko istorio bat, ez dakit aitona Liboriok gezurra esan ote zion amari museora egin zuten bisita hartan. Kontua da amona Ana zela hura esan ziola aitonak gure amari, ez esateko inori baina sekretu hori partekatu nahi zuela berarekin. Huraxe da amona Ana gazte agertzen den irudi bakarra, gazte eta zoriontsu.
2009
‎–Nik ez diot inori minik egin, defendatu zen Leon.
‎Eta lasaituta, era berean. Hamabost urtez ez diot inori kontatu eta sekretua gordetzeko beharra ere izan da nire ihesaldi luzearen arrazoia. Orain, urteetako zama konpartitzeak askatu egin du urdailean neukan itzala.
‎Aulkitik eroriko nintzela sentitu nuen. Ez diot inori opa bortxatzen duten bitartean gozatzen duen ahizpa bat. Oker nengoen:
‎– Ez diot inori min egin nahi, baina azkenean mundu guztiari egiten diot, kexatu zen Ada.
‎– Ez esan inori ere halakorik, Domingo! Ikastetxean ere ez:
‎Aroztegiko bulegoan aurkitu nituen Isidro eta Carmen, ahopeka berbetan. Sekula ez diot inori esan, beldur ematen zidan neure buruari ere ikusi nuena kontatzeak.
‎Lau ordutan bizitza oso bat aldatu daitekeela egiaztatu nuen. Eta Carmen erregutzera joan zitzaion aroztegira, mesedez, ez esateko inori, ez esateko anaiari. Mesedez, euren arteko sekretua izan behar zuela, Santik lukeela jasan?
‎–Carmenek aitortu dit, norbaiti kontatu behar ziola eta... Ez esan inori. Inori ez esateko eskatu dit.
‎Jada ez dut zoriontsua naizen itxurarik egin behar albokoak zoriontsu egiteko, albokoak alaitzeko edo ondo sentiarazteko. Jada ez diot inori ezer zor eta ez zait geratzen pareta hauetatik kanpoko antzerkian parte hartzeko gogorik, ezta indarrik ere. Azken urteetan medikuarengana joateko bakarrik zapaldu dut kalea, eta azken aldian horretarako ere ez, medikua etortzen zait etxera, Rikardo, Mirenen semea.
2010
‎Ez zuten gehiago zehaztu. Ez zioten inori beto eskubiderik eman nahi, baina beste biak ados jarrita norbera adostasunetik kanpo gelditzeko arriskurik ere ez zuten hartu nahi. Batasuna beldur zen EAJ eta PSE EE ados jarrita kontsentsutik kanpo utziko ote zuten, eta EAJk ere bazuen antzeko kezka, epe laburrean zaila ematen bazuen ere, etorkizunean Batasuna eta PSE EE jeltzaleei bizkarra emanda ados jartzea ez baitzen baztertzekoa.
‎Amaitzean, jateko zerbait ote nuen galdetu zidan. Normalean, ez diot inori etxeko hozkailua zabaltzen uzten, baina, gertatutakoaren ostean, Jon hozkailu barnean haztaka entzun beharrak ez ninduen ahalketzen.
‎Besoak jaitsi ditu azkenean, urte horretan bere familiak gosea pasatuko duela ohartu da eta horren zergatiaz galdetu dio bere buruari. Ez diote inori kalterik egin, gogoan izan dituzte beti arbasoak, bakean bizi izan dira izpirituekin, sarritan egin dizkiete odol eskaintzak fetitxeei. Europara ihes egin zuen alaba nagusiaz gogoratu da orduan.
‎–Familiako zoritxar bat kontatu behar dizut. Baina ez esan inori.
‎" Ez esan inori, baina Ameriketara goaz, aitatxorekin bizitzera".
2011
‎huraxe ekarri behar didan, Maitere, hurrena etortzen haizenean. Baina ez esan inori, gero!?. –Argazki album bat, osaba, horixe sorpresa, ez didazu behin ere esan horrelakorik zeneukanik ere?, harrituta nik, eta aldi berean pozik, bere bizitzari buruz zerbait gehiago jakiteko zabaldu zitzaidan aukera ezusteko haren aurrean.
‎Bakarrik zaude, herriko merkatutik bizikleta gainean iristen den andere zuberotarrik gabe. Gaur, irakurtzen imajinatzen zaitudanean, inor ez da sartzen sukaldera barazki poltsa birekin, eta zuk ez diozu inori erantzuten uzteko bakean, guzti guztia ulertzen duzula, aurretik inork ez baitizu esan, ilobaren euskarazko hitzen bat ulertu ezean, berak traduzituko duela. Hiru hilabete irlan eman ostean Domintxinera itzuli da Marí; eta bera Euskal Herrira iristearekin batera iritsi da Afrikara Ausentzien Denbora; Sagarren Denborari etortzen uzten ez dion urtaro amaiezin hori.
‎Denborak ez dio inori itxaroten, eta itzuli da uda. Eta hala, hementxe bukatzen dira Euskadi Irratiko nire lanak; hauxe uhin bidez idazten dizudan azken gutuna.
‎–Gaur arte ez diot inori hau kontatu, eta ez dizkiot inori kaxa hauek erakutsi. Ulertu, beraz, nire azken erokeria hau ez dela bat bateko burutazioa, urtetan izandako kezka baten ondorioa baizik, zurbil zegoen hori esan eta eskutan zuen kaxa kristal berezi batez egina balego bezala luzatzen zidan bitartean.
‎Poliziak, galdetzen zioten guztietan, ikertzen jarraitzen zutela erantzuten zuen, baina ez zioten inori ezer leporatzen eta galderak ere gutxitzen joan ziren. Dena ahaztuko zela ematen zuen, baina orduan, 2005eko udazkenean, Martin bazterrak nahasten hasi eta dena aldatu zen herrian.
2012
‎Amonak ez dio inori begietara begiratzen eta gaur ez du salbuespenik egin. Zure kopetara, sudurrera eta ezpainetara zuzentzen ditu begiak baina inoiz ez begietara.
‎Gogorra da guztiontzat, baina elkarrekin aurre egin diezaiokegu. Nazkatuta nago duela bi urte gertatu zenaz, oraindik pairatzen jarraitzen dugunaz; ez diot inori aitortuko baina min hartaz atseden hartu nahiko nuke, ez dut Klaudia bera ikusi nahi ere. Era berean, ezin dut neure burua gertatutakoaz askatu; goizegi ote den.
‎Bada esparru bat, alor bat, erreinu bat Benitok beste gauza guztien gainetik babesten duena. . Hor ez diot inori sartzen uzten?, esaten du maiz begiak suturik: Askatasuna.
‎Eta, kalaka horren guztiaren erdian, aitorpen tonuaz, kontua aipatu nion, gezur bat: ? Ez esan inori, baina medikuek minbizia diagnostikatu didate?.
2013
‎–Utziozu bakean. Bere gauzatan dabilen bitartean ez dio inori kalterik egiten, erantzun dio Jaimek.
‎Azken unean erabaki zuten bi anaiek Biriaturantz abiatzea, herriko festetara. Ez zioten inori eman beren erabakiaren berri, eta, horregatik, ez dute uste GAL haien atzetik zebilenik. Claude Urruñako errugbi taldeko kapitaina zen, eta goiz etxeratu nahi zuen, biharamuneko partida zela eta.
2014
‎Txarly Ruiz de Zaratek Bukaneroen aldeko penaltya pitatu du. Hezur Apurtzaileek ez diote inori muturrik hautsi, baina une horretan bertan erretiratu dira kantxatik, norgehiagoka ganoraz amaitu gabe.
Ez esan inori, Dan, baina Gabonak ez zaizkit batere gustatzen. Ez Donostian, ez Azpeitian, eta ez inon!
‎Karatea ere egiten du, astearte eta ostegunetan. Ez dio inori aitortu, baina egia esan, karatea futbola baino gehiago gustatzen zaio. Gerriko beltza lortzeko puntuan dago.
‎Beste erremediorik ez badago, hurrengoan ederki astinduko zaitut neronek bakarka. Kontsolatuta geratuko gara, eta bide batez ez diogu inori kalterik egingo?, konfesatu diot ahopeka nire zakilixut abenturazaleari Tamarak etxetik alde egin duenean.
‎–Eskerrak. Ez esan inori, baina ez dut ganorazko aita izateko balio.
2015
‎Besteak baino ilunagoa zen itzal bat antzematea iruditu zitzaion ezkerraldeko palet ilararen artean. Lasai Juande, ez diot inori kontatuko lapurretarena esaten hasi zen, baina kolpera isildu behar izan zuen, hotsik atera ez zuen tiro batek bere burutik zentimetro gutxira zegoen liburu pila bat bete betean zulatu eta txirtxilatu zuenean. Bigarren tiroan punteria hobea probatzeko aukerarik eman gabe, ziztu bizian atera zuzendu eta kale gorrira irten zen korrika.
‎Baina ni ez naiz ama, nik ez diot inori odolezko leialtasunik zor, erantzun dio bere buruari, ping pong mutu batean bezala. Nahi dudalako nator ni hona, eta nahi dudan arte.
‎–Beharbada ez dio inori minik egingo, erantzun zuen besteak?; baina, hala eta guztiz, baimenik gabe ezin du irten.
‎Autoz joan ziren eta oinez itzuli. Ez zioten inori esan nora zihoazen, ezta etxean ere, eta bertan ez zuten ezagunik ikusi. Errepide alboko larre baten muturrean jotzen zuten, itxura ahuleko oholtza baten gainean, herri irteeran.
‎Zigorrari buruz, tamalez, adierazi behar dut nekez beteko ditudala ehun eta gehiago urte kartzelan, nire osasun egoera oso txarra baita. Orain arte ez diot inori aipatu baina sabeleko min izugarriak izaten ditut eta gorputz osora hedatu dira. Ziur nago minbizia dela eta ez zaidala asko geratzen.
‎Maitasuna agindu diogu elkarri, betiko, isilpeko maitasuna, gurean neskak mutilekin ibiltzea oso txarto ikusita dago-eta, gurasoek baimena ematen dieten arte. Horregatik, ez diogu inori ezer esan eta ezkutuan elkartzen gara beti. Bueno, Khamidi bai, Khamidi kontatu diot, baina ez dut zalantzarik Khamiden ahoa neurea bezain josita egongo dela.
‎Lurrean eseri da, nagusiaren leihora begira, baina ezagutu berri duen gizon hori, horrelako eraikuntza batean eta horrenbeste gizonek babestuta dagoen hori, ezin liteke nagusia izan; eta berriro zuzendu dio begirada balkoi nagusitik eskegita dagoen argazkikoari, oraindik aurpegia eman ez duen koldar horri. Plaza erditik begiratzen dio, erdigunetik, orain neu naiz borroka honen ardatz, horregatik nago plazaren erdi erdian ezarrita, armadaren egoitzaren aurreko plazaren erdigunean, boterearen plazaren erdigunean, pentsatu du une batez; baina, bat batean, erratuta dagoela konturatu da, benetako boterea duenak ez baitu ezer kentzen, ez dio inori semerik lapurtzen, benetako boterea duenak eman egiten du, eta horri jarraituko dio jendeak, emateko zer edo zer duenari, ez kentzeko pronto dagoenari. Eta aurrean dituenek ez dute gaitasunik emateko, kentzeko baizik, semearen gorpua ere kendu egin nahi baitiote, piztia sarraskijaleen antzera, gorpujale diren banpiroen antzera.
‎Heriotzak lan eremu zabala duela dio filosofoak, denak hartzen baititu onik, zintzoak eta gaiztoak. Denei egiten die abegi on, harrera adeitsua, eta ez dio inori galdatzen izan denari uko egiteko; denari uko egiteko besterik ez. Iraganeko gauzak, izan ere, ezinezko da izanak ez izatea.
2016
‎Janzteko esan diot, baina biluz zedila esan nahi nion, edo alderantziz; kontua da, behintzat, zilbor haren baitan zegoela dardararen epizentroa eta baita munduaren sorrera bera ere. Bion arteko sekretua izan dadin, gehiago biluztu da nire gainean, ez esateko inori izter hain zuri haien egozentrismoa. Baiezkoa xuxurlatu diot ozenki, erdigune hura biontzat izanen dela betiko, jo dezala nahi badu berriz ere lur ikara edo beste ikara klase bat, ni beti izango nauela dardariketa haietan maizter eta maitale, isilpeko lurmentze, harri erori guztien harrobi.
‎– Ez diot inori erranen, erran zion Nagore Artundori.
‎–Gustuei buruz ari garenez, eta ondo informatutako pertsona naizela erakusteko, txutxu mutxu bat kontatuko dizuet: ez esan inori, baina Mariolari Atxiok tilin tilin egiten dio. Mutikoa gustatu egiten zaio...
‎Plas. Ninia izan da, ez dio inork jarraitu, beste guztiak erdi lokartuta geratu baitira Lukenen hizketaldi antzuarekin.
Ez dio inork erantzun, eta berak bakarrik errematatu du leloa, apenas adorerik gabe:
2017
‎Eeeee! Baina ez esan inori, mesedez. Gainera, ulertzen HASI naiz eta horrek ez du esan nahi aurrerantzean jaramon egingo diedanik.
‎«Ez gaizki hartu», diot nik. «Sekula ez diot inori bere erlijioa aurpegiratzen».
‎«Ez du behar dena aurkituko», esan zuen. «Badakizu inoiz ez diodala inori nire giltzak hartzen uzten, Dilsey», esan zuen. Antsika hasi zen.
‎«T.P. k ez dio inori obeditzen», esan zuen Fronyk. «Hasi al dute hileta».
‎–Bikain. Dena dela, ez esan inori nirekin geratu zarenik, mesedez. Kontatu behar dizudana sekretu handi bat da, eta ikusiko duzu zergatik.
‎–Bai? Begira, Sara, ez esan inori mesedez, baina nire gurasoak banatzear daude eta aita beste emakume batekin omen dabil?
‎eskolak ez du behar bezala euskalduntzen, gure neska mutilek ez dute garatzen gaztelaniaz bezalako jariorik, euskara irakasteko estrategiak ez dira egokiak? Dioguna ez bada egia, zergatik ez dio inork gezur bola handi batekin ari garela jolas gaiztoan. Baina egia bada eskolak ez duela behar bezala euskalduntzen, zergatik ez dugu gelditzen aldapa behera gero eta arinago eta gizenago doan porrot bola??.
‎Esan iezazkidazu, Nick. Esandako hitz bat bakarra ere ez diot inori esango, zin egiten dizut.
‎Jainkoarengan, urrikalmenduan eta guzti horretan. Ez zioat inoren arimari gaitzik ematen egiten dudanarekin. Hildakoak zoriontsuago dituk hilda.
‎–Oraintxe joango naiz erostera. Baina zuek ez esan inori, e!
‎– Ez esan inori.
‎– Ez esan inori ikusi nauzunik.
‎– Ez diot inori esan etortzekoa nintzenik, zuritu du bere burua Begoñak.
‎Ildo horretatik, agentzia espezializatuen laguntza jasotzen duten proiektuek askoz iraupen handiagoa izaten dutela nabarmendu du Nebredak. . Guk ez diogu inori esaten aurrera jarraitu edo ez, prozesuan zehar ekintzaileak berak jabetzen dira egoeraz. Garapenera datozenen %20k edo jartzen dute azkenean martxan proiektua.
‎Bizi izan ditudan arrazakeria egoerek, ordea, indarra eman didate eta pena sentitu dut egin dizkidanarekiko. Inoiz ez diot inori zakar erantzun, irribarre egiten dut eta argudio bi erabiltzen ditut neure burua defendatzeko: nire arloaren gaineko ezagutza eta adeitasuna.
2018
‎Ez dugu berriro betiko erantzuna entzun nahi: , pasabide humanitarioa itxita dago, ez diote inori pasatzen uzten?, gehiegitan entzun dugu. Hantxe azaldu nahi dugu.
‎usnatuz. Neuk ere ez diot inori bereziki begiratzen, fenomeno metereologiko bat iragarri banu bezala. Hain ezusteko eta zimur gabeko erreboteak jo nau ezen dilindan bainago, guztia ez ote den neure haluzinazio bat.
‎Dezentzia, ororen gainetik, kartzelatik irteterakoan. Lasai, hija, ez diogu inori ezer esango; zu erdu Urira eta han batuko zaitugu. Etxekoek ez zekiten besoetan bultoak zituela eta bi hortz falta zitzaizkiola urtetan ikusi ez zuten alabari, eta hori ez dutela arropa eta xaboi garbiek janzten.
‎–Bizitza honetan ez zionat inori hiri bezainbeste huts egin, esan zuen.
2019
‎Laster aurrez aurre aurkituko zaitu, ez badaki ere. Ez diozu inori esan bidaia aurreratu duzunik, ez dakite gaur arratsaldean bertan helduko zarela Loiuko aireportura; ez diezu ezer esan, bertan agertuko zara eta kitto; nola inori azaldu ezer, zeure buruari ere ez badiozu eman egiten ari zarenaren azalpenik. Zergatik bueltatzen zaren lehenago, horren errua lege zahar batek daukala badakizun arren.
‎Badaki bere editoreak eta biok antzeko ikuspegia dugula literaturaz, Letren fakultatean elkarrekin ibilitako urteetan geure gustuak adostu izan bagenitu bezala. Ez dio Jauregiri hutsik egin nahi( ez dio inori hutsik egin nahi), eta aurretik nire iritzia jasotzeak bermea ematen dio.
‎Ez daukat beldurrik norbaiti aukerak emateko, edo errealitate hori erakusteko. Nik ez diot inori esango, transexuala zara?, baina hitz egiteko moduagatik edo intuitzen badut, badakit nola ahaldundu transgenero bat (zeren ez da beharrezkoa transexuala izatea), eta niretzat un antes y un después dago Moiorenaren ondoren. Zeren nik argi daukat ez litzatekeela pasako hau gaur egun gu inguruan bagina.
‎Raimundo Silvak diosala erantzun zuen eta idazten segitu, neskamea zegoen aldera begiratu azkarra botaz, gertatzen ari zenaz ez jabetzeko prest, Maria andreak oheari erreparatu zion, harriturik lehen, eta gero Banengoen ba esan nahi zuen aurpegiko keinu berezi horrekin, zeren ohea emakume baten eskuek baizik ezin atondu dezaketen moduan ikusten baitzen, eta ez Raimundo Silvak, ohea eskale baten etzaleku edo kamainarekin nahas ez dadin, eman ohi zion tirakada sumarioak atondua. Eztula egin zuen arreta bereganatzeko, baina Raimundo Silvak ez entzuna egin zuen, bere bihotzean halako poz ergel bat bazegoen ere, Ez diot inori nire bizitzari buruzko konturik eman beharrik, pentsatu zuen, eta gero bere buruarekin sumindu zen justifikazio koldarrak bilatzeagatik, nork eta berak, orduantxe halako maitasun bat, osoa, hasi zuenak, orduan burua altxatu eta galdetu zuen, Zerbait nahi al duzu, lehor, erasokor, eta tonuak emakumearen ozarkeria desagerrarazi zuen, Ez jauna, ez dut ezer nahi, begira nengoen, besterik e... Raimundo Silvak nahikoa eduki ahal izan zuen erantzunaren nahasmenarekin, baina desafioa egitea nahiago izan zuen, Eta zer begiratzen duzu, Ezer ez, ohea, Zer gertatzen zaio oheari, Ezer ez, eginda dagoela, Bai, eta zer, Ezer ez, ezer ez, Maria andreak bizkarra eman zuen, kikildu zen, ez zen ausartu mihi puntan zeukan galdera egitera, Eta nork egin du, eta horrela ez zuen jakin zer erantzungo zukeen Raimundo Silvak, eta honek ere, bere aldetik, ez zekien.
‎Badaezpada ere, argitu dezagun kaleko neurketetako datuak behaketa bidez biltzen direla. Inkestariek ez diote inori ezer galdetzen, eta egiten duten bakarra da belarriak erne izan eta kalean hizketan dabilen jendea aditu, ondoren, entzundako hiztunen praktika linguistikoa fitxetan apuntatuz: kopurua, adina, generoa eta hizkuntza.
2020
‎Hala ere, zuhurtasunez jokatzea espero dut. Ez diogu inori berria eman eta berak jakiteak ez dit grazia handirik egiten. Dena dela, abioiko langileak baino gehiago, Jonek eta Alaiak kezkatzen naute.
‎Maialenen mezu bat nuen telefonoan oheratu aurretik: " Ez esan inori gaur kontatu dizudana, mesedez. Olaiak eta Elenek badakite".
2021
‎Eta psikologiaren ezagutzatik, jakina. Ez diot inori terapeutarengana joateko aholkatuko –egin izan dut gehiegitan, neure esperientziatik abiatuta, eta inoiz ez dit batere emaitza onik eman–, baina gomendatuko nioke pertsonaiak ondo egin nahi dituen edonori irakur ditzala psikologiaren ikuspuntutik giza esperientzia iluminatu diguten autoreak eta testuak, eta Carl Jung edo Erich Fromm aipatzen direnean ez dezala atea itxi, entz... Euskaldunok ezin diogu muzin egin, hain modu basatian, esango nuke hain modu antizientifikoan, ezagutzaren hain lurralde zabalari, eta komeni zaigu psikologiaz dakiguna baino askoz gehiago jakitea.
‎Zinikoek bakarrik salatzen dute sentimendu nobleen saldukeria, eta zinismoa dominazioaren hizkuntza da, ez heldutasunarena. Ez diogu inori kalterik egiten minberaturiko bihotzei on egiteko idazten badugu, kartzeletako ziegak ezagutzen dituzten kideak kontsolatzeko, edota samina eta bakarkadadea zer diren dakiten gizon eta emakumeak entretenitzeko. Ez genuke inoiz horregatik lotsatu.
‎Gin & Herbafit. Ez esan inori.
‎Nire orduko bertsio hura ez diot inori desio, ez eta Gomezen kontrako bonba jarri zuen Jon Andoni hari ere. Fantasma bilakatu nintzen, Itziar, zu bezala, baina zure bakerik gabe, ze zuek bakea duzue, ez?
‎Drogarekin egin zuten, ze badakit zure senarra ere sartuta zebilela. Gizonek beren ahuldadeari ihes egin nahirik andreongan bilatzen dituzten aitorpen une horietako batean bota zidan; ez esateko inori, baina aberatsak ginela. Ez zidala aitortuko nondik atera zuen dirua, baina eusteko, laster Madrilera joango ginela bizitzera.
‎–Bost axola niri besteak –esan zuen Hélènek, etsita– Ez diot inori ezer zor –negar zotinka hasi zen– Neure buruaz beste egingo dut zu hilez gero, eta nik ez dut hil nahi.
2022
‎–Zineman argia itzali denean ni ere prakak zikintzeko puntuan egon naiz. Beraz, lasai, ez diot inori erranen, baina ez didazu zertan istorio arrarorik kontatu.
‎Saiatzen naiz gaian sakontzen, baina amatasunak sistema betikotzen duen ideia oraindik ez da erauzi. Nik ez diot inori ama izateko eskatzen, amatasunaz hitz egin dezan eskatzen diot. Gai zentrala da, mugimendu feministak kapital hori probestu luke.
‎Herrira oinez ihes egiteko asmoa izan nuen, baina neguko oinetakorik ez daukadanez, izozteen beldur naiz. Eta handitzen naizenean, zure laguntza eskertzeko, neuk mantenduko zaitut, eta ez diot inori utziko zuri kalterik egiten, eta hiltzen zarenean zure arimaren bakearengatik otoi egingo dut, nire ama Pelageia zenarengatik bezalaxe. Mosku hiri handia da.
‎Hurrengo goizean, arrapaladan pasatzen zen gurdi baten aurrean bota nahi izan nuen neure burua, Newington Greeneko eliza unitarioaren izkinan. Ez diot inori kontatu, ez duzu neure biografietan topatuko. Max Doxek ere ez daki, pentsa!
‎–Arrunta naiz oso, sentitzen dut –barre egin dugu biok– Ostiral arratsaldeetan nire ilobekin geratzen naiz, eta gozoki dendara sartzeko beraiek baino gogo gehiago izaten dut. Azukrezko adreilu zuri gorriek erotu egiten naute –aitortu dit ahapeka– Ez esan inori, e?
‎Gauza bat! E... ez esan inori nire biloba etorri denik... begira... ez dut inork Virginia distraitzerik nahi. Oso neska irekia da eta segituan ahazten ditu etxeko lanak edonorekin joateko, ulertzen?
2023
‎–Etxe hauek beti dute bigarren atea, ezta? Ez esan inori, baina, zuen moduan, geuk ere badakigu zer den lapurretan ibiltzea –azaldu dio Nahuelek.
‎Osteguna honezkero, eta kateatuta segitzen du. Ez dio inori ezer esan, zer esango lieke pisuko neskei: neska batekin enrollatu naiz?
‎Gero, ohera itzuli eta besarkatu egin du Solomonek Maudey. Gorputza ez dio inori zor; libertatea ere ez dio inori zor; zergatik egongo da inorekin lo zorretan.
‎Gero, ohera itzuli eta besarkatu egin du Solomonek Maudey. Gorputza ez dio inori zor; libertatea ere ez dio inori zor; zergatik egongo da inorekin lo zorretan.
‎–Lehenago finantzetara dedikatzen nintzen, baina orain instrumentuak fabrikatzen ditut. Baina ez esan inori, ez dezatela kristau zaharrek entzun!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia