Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 51

2000
‎Alabaina, guztiz lasai ere ez nintzen egongo, zeren nahitara azkena sartu bainintzen, ilaran inolako enbarazurik ez sortzearren. Eta sartu naiz, baina txoferrak nire billeteari erreparatu, eta ezikusiarena egin dit, ni haren aurrean ez banengo bezala.
‎" Nire bikotekidea beste batekin ibili dela jakingo banu, batere pentsatu barik harremanak bertan behera utziko nituzke". Esaten zuen nire aurrean ez balego bezala, hirugarren pertsona erabiliz. " Zer konfiantza mota gera daiteke horren ostean?", eransten zuen.
2001
‎Egoera urrundik ikusten ikasi dut, niri ez balegokit bezala. Kezkagarria izan zitekeena, umorez edo hartzen dut orain.
‎Nabarmenegiak dira, izan ere, sail honetan hobe beharrez egin diren hutsak. Garbitasuna behar genuen, garbitasuna baino balio garaiagorik ez balego bezala. Menderen mende ahotan erabiliak gozoz eta zaporez bete zituen hitzak baztertu eta arbuiatu genituen, horien lekuan, zerbait ipintzen genuenean?
2002
‎Literaturako irakaslea han ez balego bezala jokatu zuen ikasketa buruak eta barkamena eskatu zigun klasea eteteagatik. Txikierdik ere ez zion begiratu.
2005
‎Ikaskideek txaloka erantzun zuten," Herren, Herren, Herrenko". Burumakur nengoen ni, begiak belaunetan josita; horrexek laguntzen zidan neure baitara biltzen eta han ez banengo bezala sentiarazten, hura nuen-eta modurik onena isekei eta hitzezko erasoei aurre egiteko. Juliok berriro eskatu zidan gauza bera; bere onetik ateratzen ari zela antzeman nion.
2006
‎Charlie erne zebilen, tabernako piztiak oraindik ere hilik ez baleude bezala. Imintzio bat egin zion Grizzly hartz disekatuari, haren ondoan egon nahi balu bezala.
‎Tinko heldu zion oilaskoari, plastikozko sardexka batez. Tentuz zebilen, oilaskoa guztiz hilda ez balego bezala. Azkenean oilaskoa irauli zuen platerean.
2009
‎Gero, amnistiarekin, ez zuan konpondu gauza. Konpontxo hura onartu behar ote genuen, tori monarkia, tori Estatutua, Nafarroari atzeko zulotik emanez, eta Iparralderik ez balego bezala; horretarako aritu ote ginen borrokan, horretarako hainbeste hildako, hainbeste kartzela, hainbeste atzerriratu. Zer potro!
‎Ez naiz batetxore harritzen. Eskola nahiz unibertsitatea jakituriaren tenplu bakar bailiran... besterik ez balego bezala!
2010
‎Idazkera urduri horrek harako bidean jarri dizkit oinak. Egun honetan beste lekurik ez balego bezala, Arantzazuko ama 21.
‎Ezin al dio ordaindu bada tea pastekin atera didan neskameari? Dresdeko portzelanazko katiluan eta teontzian, gainera, bertakorik, Bidasoakorik, ez balego bezala.
‎Gaiztakeriak begi eta belarri luzeak ditu, ordea, eta zerbait antzemanda egongo ziren Raimudo komentutik betiko botatzeko. Guk, noski, berdin jarraitu genuen gure gau topaketekin, bi gauzak lotuta ez baleude bezala. Serenoak Raimundo komentuko horma saltatzen eta ihes egiten ikusi zuen arte.
‎Borrokaren zati on bat izan da transferentziei Kontzertu Ekonomikoa nola aplikatu. Kontzerturik ez balego bezala jokatu nahi izan da, eta eskumenen transferentziak gainerako autonomia erkidegoetan bezala egin; baina Euskadik Kontzertuaren metodologia du eskualdaketa guztietan erabiltzekoa, eta oso sinplea da: alor horretan Estatuak duen gastuaren eta, halakorik dagoenean, horrekin lotutako diru sarreren %6, 24, bi kantitate horien baturak ematen duen diru kopurua Erkidegoko diru kutxara doa.
2011
‎Inoiz sumatu ez diodan soinu kirrinkari desatsegina du joak, eta zaratak etxe guztia betetzen du. Leihotik sartzen den eguzkiak bete betean hartzen du egongela guztia, baina nik ez dut telefono beltza beste deus ikusten gelan, hark itsutzen nau, haren karkasa beltza beste deus ez balego bezala munduan.
‎Hortzak estutu, bolanteari irmo heldu, eta bide bazterrean ezer ez balego bezala egiten dut nik, haraxe ez begiratzeak auto zuriaren eta auto barrukoen existentzia ezabatuko balu bezala. Izerdiak, besapeetan eta bizkarrezurrean behera, izotz pusken hotza du.
‎Agustinek buruari eragin dio, nik esandakoarekin ados ez balego bezala:
‎ez Jainkoa, ez legeak, ez konportaeraren arauak, ez konportaeraren fintasunak; askotan besteen indibidualtasuna ere ez: deus errespetagarria ez balego bezala bizi gara. Gizarte laikoren ezaugarrietako bat da.
2012
‎Ondoren beste gerra bi ageri zaizkigu: Errealistak Konstituzionalisten aurka() eta etenik ez balego bezala, gerra zibil bortitza, Lehen Karlistada(). Ondoren, gerra pizteko saiakerak egon arren, 1872ra arte ez zuten lortu, eta 1876an amaitu zen, berriz ere gerra zibila.
2018
‎Nintzen hondakin multzotik berriz jaio nintzen, maitasunaren mirariz. Egun zoragarriak eman genituen elkarrekin, elkarrentzat, munduan besterik ez balego bezala, maitasunari emanak, gorputzei emanak...
‎postariekin mintzatu, polizia buruak elkarrizketatu, badaezpada ere erietxe eta ostatuetan ikustaldiak egin, han eta hemen eskupekoak eman...; baina guztiarekin ere ez nuen batere emaitza onik lortu. Indian norbait aurkitu nahi izatea, suak elurra hartzea bezain nekeza iruditzen zitzaidan, jende eta erlijioen labirinto itogarri hartan zereginik ez balego bezala.
2019
‎Haiek egia esaten diote horri. Hitz jakin batzuk esan behar dira, besterik ez balego bezala.
‎Tiro bakar batek, ezusteko gertakariren batek, labirintoko ispilu guztiei eta haietako irudiei eragiten die. Usmoa dut itzulpengintzaren eta sorkuntzaren arteko joan etorria gurean ez ote den behar bezain sarria; ez ote duen ispilu jokorik lortzen, ispiluak ez baleude bezala elkarren ondoan eta elkarri begira.
‎Baina bitxia da, ernegagarria da: eleaniztasunik ez balego bezala funtzionatzen du munduko literatura eta zinema ezagunenak, badirudi munduko biztanle gehienak ez direla bizpahiru hizkuntza hegemonikoetan baino mintzatzen.
2020
‎Baita Anarena eta Ramonena ere. Eta orduan, eta ez zen lehenengo aldia, Dario txikia sentitu zen, gutxietsia, haien maila berean ez balego bezala.
‎Hasieran, ez dut negarrez ikusi nahi izan. Hori egitea ongi ez balego bezala. Eta bihotz goriko txingarretara bihurtu ditut begiak.
2021
‎–Noski. Hi, ni ez banengo bezala, Ttako.
Ez balego bezala. Satsu alaena!
‎–Ez dut ezer garbirik ikusten, esan du medikuak?. Begira ureterrak, ez da ezer nabaritzen, zuzendu zaio Jonaneri, ni han ez banengo bezala.
‎Jonanek irribarrez begiratzen dit, egoerak dibertituko balu bezala. Itxarongelara heldu garenean, zeladoreak honela esan dio Jonaneri, ni han ez banengo bezala:
‎Hiltzaileak nirea baino hizkuntza garatuago eta ulertezin batean hitz egiten zidan, ni beheragoko espezie batekoa banintz bezala, ez berea bezain eboluzionatua, haren adimenera heltzeko mailan ez banengo bezala.
‎–Ongi da, esan zuen berriz aldenduta, nire erantzunak axola ez balio bezala. Mallak jantzi zituen, eta kirol bularretakoa, eta kamiseta, eta jertsea... ni han ez banengo bezala.
‎Tasio ahots goran ari zen hausnarrean, kezko irudiei segika begiradarekin, ni han ez banengo bezala. Horrek beldurgarri bihurtzen zuen eszena, hormako zulo txiki batetik zoro bat eldarniotan ikustea bezala baitzen.
‎Egoera latz eta beldurgarri hartan, gezurra bazirudien ere, barrez eta zoriontsu zeuden biak. Bazirudien biak bakarrik zeudela, han beste inor ez balego bezala.
2022
‎Eta euren pototez. Eta trago batek beste bat dakar atzetik eta bigarrenak hirugarrena eta gero dagoeneko kontua galdu du Leirek, baina orain hor dago, sarrera zortzi euro kubata barne ordaindu duen pub bateko pistan dantzan Alaska eta Dinaramaren Ni tú ni nadie nadie puede cambiarmeeee kantari biharamunik ez balego bezala, eta potota feromona isurketa betean sentitzen du, Iguazuko edo Victoriako ur jauzien pare, eta ingurura begiratu duenean ez du dagoeneko aurpegirik ikusten, bururik gabeko lepoak baino ez, galtzen azpian gailentzen.
‎6 Espainieraz jatorrizko testuan. " Isilik zaudelarik zaitut gogoko ez bazeunde bezala zaudelako, eta urrundik entzuten nauzu, eta ene ahotsak ez zaitu ukitzen. Begiak hegaldatuko balitzaizkizu bezala, musu batek ahoa itxi balizu bezala".
‎...zertarako balioko, ezpada ni baino lehen ere bere burua eskaini zuten ikasle guztien izenen artean galtzeko, eta gizon horiek ez lukete ordainduko niri larrua jotzeagatik, zeren behingoagatik neuk nahiko nukeen larrua jo, eta gainera ez zioten utziko niri horixe gogorarazteari, zeuk nahi izan duzu, zeuk nahi izan duzu, behin eta berriz errepikatuko lukete, nik nahi izan nukeena niri ez beste inori ez balegokio bezala, berek nahi izan ez balute bezala, behin eta berriz errepikatuko lukete harik eta hitz horiexetan nire desioa eta berena konbinatuko zen arte, hartzailerik izango ez luketen hitzak lirateke, are gehiago litzateke nork bere burua kontsolatzeko formula, mehatxuaren eta barkamenaren arteko erdibidean.
‎...eak elkar besarkaturik eta musuka ikustea, aldiro bestaldera jiratzen dut burua ezetz esanez, horrek ez duela iraungo, ezin iraun dezakeela, eta inoiz negar egiten badut da nire buruan ez dagoelako tokirik bikotea kontzibitzeko, ezin dut irudikatu gizonezko bat eta emakumezko bat banku publiko batean edo geltoki batean elkar besarkaturik eta musuka, bata besteari heldu heldu eginik bizian besterik ez balego bezala, elkar maite duten jendearen klixe hori baizik, egiaz maitatzea gainerako guztia ahaztea da, da inguruko lekukoez futitzea, inork ezer eskatu ez badizu ere, da bere burua bakarrik ikusi duelako negarrez ari den emakumeaz trufatzea, etengabe kontrako espaloira aldatuz ibili behar duen emakume horri burla egitea, ez, bikoterik ez da, ez dira existitzen, bikoteak ezin dira izan zeren b...
‎...lako lehenbailehen uko egin, etsi eta borroka etengabeko hau amaitu, nolanahi ere ezin bainaiz borrokatu, eta zergatik ez dira berak miserable sentitzen honengatik ordaintzearren, honengatik besterik ez, zakila miazkatu diezaieten, putak horretarakoxe biziko balira bezala, belauniko jarri bost axola noren aurrean ohetik ispilura eta ispilutik ohera bidean, diru truke miazkatzea beste ezer egiterik ez balego bezala, horixe ere ez dakit, jakiterik ere ez dagoelako egiten dituzun galderak egiazkoak ez direnean, ez zaizkionean inori egiten eta aldi berean jende gehiegiri egiten zaizkionean, eta beharbada azken finean miserable hutsak dira baina miserableak diren ez diren ez du garrantzirik, ordaintzen dutenak beti izango dira handiagoak burua makurtu eta ordainduak direnak baino, eta hori ez da n...
‎Irène Némirovskyk, nahiz eta espirituaren mugimenduetan sakontzeko eta lege psikologikoak ulertzeko zeukan gaitasunaren gainean oinarritu zuen bere ospea, badirudi hemen nahiago izan duela bere pertsonaien atzean eklipsaturik geratzen den narratzaile soil bat izatea. Narratzaile hori kontatzera mugatzen da, bertatik ateratzeko irakaspenik ez balego bezala, kontatzen dituen gertaerak ulergaitz geratzera kondenatuak baleude bezala.
‎Amak eragin handia du horretan. Eta Zaki kartzelako hormen beste aldera jaurti nindutenean, ez banengo bezala jokatu zuen. Nire amak.
‎Eskekoa kasik. Aitak berak ez banengo bezala jokatzen zuen. Bigarren emazteak erabat bestelakotua zuen, ezezaguna zitzaidan herrixkan noiz edo noiz gurutzatzen nuenean.
‎Politikoki sakona, filosofikoki sakona. Munduan azalik ez balego bezala bizi dena. Ez dago gaizki, ez daude gaizki, baina jakinik beti ere sakontasuna edo ikuspegi sakona aferaren, edozein aferaren?
‎botatzea. Ez da gauza bera lotsaz eta beldurrez mintzatzea, eta munduan euskara beste hizkuntzarik ez balego bezala.
‎Filologoak ere bere txanda eskatzen digu adierazteko aspalditik dagoela jasoa eta idatzia euskaraz honako hauxe: " ona bere gaitzarekin"; besterik gabeko edo gaitz nahasterik gabeko onik ez balego bezala: ez gauzarik eta ez pertsonarik.
‎Gero tartean gaude gu, adin ertaina, ze gauza ederra). Eta hil diren gehiengo handi bat zaharrak izan dira, hiltzen utzi ditugun gehienak, luze gabe erresidentzietan, diotenez hildakoen %70, aurretik erresidentzien eredua zalantzan jartzeko motibo ugari ez balego bezala?. Paidokraziaz hitz egin dugun moduan, gerontofobiaz hitz egiten has gintezke beraz?
‎Berdintzen gaitu umore horrek gure desberdintasunean, humanizatzen, besteari, zure irudikoari, azken batean zuri, zeure buruari egiten diozun umoreak. Eta ez bereziki tabuaren kontra; agian taburik ez balego bezala.
‎Akaso emaitza ez da izango leku autentikoa, baina izan daiteke leku horren esentzia, leku horrek iruditeria komunean haragiztatzen duena. Leku baten egia lekuan berean ez balego bezala. Hots:
2023
‎Paretak, sutondoa, leihoa, mahaia, kadirak, harraska, ez ziren ikusten. Han horrelakorik ez balego bezala. Sukalderik ez etxerik sekula izan ez balitz bezala.
‎Ozarrak ez besteak! Denaren izaria eta gauen iluntasuna eta egunen luzera neurtzeko ahalmena gaurgero Jainkoaren esku ez balego bezala. Sala zeharkatzen sentitu zituen.
‎Eta akabo Paris, bota nuen ozen. Garbiñeren aita haserretu egin zitzaidan, beti Paris gora eta Paris behera ari nintzela, Parisen pagotxa besterik ez balego bezala. Dedio, ez al dakik zer den jaioterri maitasuna, ala?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia