2006
|
|
Helegite mordoska pilatu izan zaie epaileei azken urteotan, haiek nahi baino gehiago zalantzarik gabe, eta euskarak behar baino gutxiago ziur asko. Helegite horiek, gehienetan,
|
euskara
erabiltzeko eskubidearekin lotuta joan dira, eta, zehazki, euskara erabiltzeko eskubidea aldarrikatu dute. Helegitegintza horrek, ordea, absurdo batzuk ere sortu ditu.
|
|
Helegite mordoska pilatu izan zaie epaileei azken urteotan, haiek nahi baino gehiago zalantzarik gabe, eta euskarak behar baino gutxiago ziur asko. Helegite horiek, gehienetan, euskara erabiltzeko eskubidearekin lotuta joan dira, eta, zehazki,
|
euskara
erabiltzeko eskubidea aldarrikatu dute. Helegitegintza horrek, ordea, absurdo batzuk ere sortu ditu.
|
2009
|
|
Espainiako Konstituzioak berak ere" gaztelania ezagutzeko obligazio" formala ezartzen du, ez ordea erabiltzekoa, nahiz eta konstituzio aurreko jarreretara itzuli eta bestelakorik esan ohi duen gaztelania ez beste hizkuntzak basamorturik lehorrenera kondenatu nahiko lituzkeen antipluralista ugarik. Euskararen Legeak ere zernahi jardueratan
|
euskara
erabiltzeko eskubidea aitortzen dio herritarrari, baina ez du eskubide horiei loturiko obligaziorik ezartzen eremu pribaturako. Horregatik dira ohikoak, indarberritze prozesuan diren gainerako hizkuntza gehienen kasuan bezalatsu euskarari dagokionez ere, esparru pribatuan erabilera bultzatzeko sustapen politikak, hain zuzen ere diru-laguntza, sari edo kalitate ziurtagiri bidez gauzatzen diren sustapen politikak.
|
|
Jadanik esan dugunez, euskararen ofizialtasunaren ondorioek esparru publikoarekin dute lotura nagusia, baina ez bakarra. Izan ere, Euskararen Legeak berak irekitzen baitu bidea eremu pribatuan ere euskararen sustapen politikak garatzeko, eta lege horrek berak aitortzen baitie herritarrei
|
euskara
erabiltzeko eskubidea lan munduan bezala aisialdian edo kiroletan, eta edonolako elkartetan bezala jarduera politiko, kultural, sindikal, erlijioso eta komertzialetan. Eskubide horiek bermatu beharrean dira herri aginteak, eta bistan da aipaturiko jarduerok eremu pribatuan gauzatzen direla.
|
|
Euskal Autonomia Erkidegoan lau dira kontsumitzaileek eremu pribatuan dituzten hizkuntza eskubideen aitortza eta bermeari buruzko lege arauak [47]. Autonomia Estatutuak, euskara gaztelaniarekin batera Euskadiko hizkuntza ofizialtzat deklaratzeaz gain, herritarrei
|
euskara
erabiltzeko eskubidea aitortzen die, herri aginteen bizkar uzten duelarik eskubide hori bermatzeko neurriak hartzea. Gero Euskararen Legea dator, herritarren hizkuntza eskubideak finkatzearekin batera, herritarrei aitorturiko hizkuntza eskubideak bermatzeko nahiz euskararen erabilera normalizatzeko helburuarekin herri aginteek hartu behar dituzten neurriak jasotzen dituen legea.
|