2018
|
|
" Orokorrean
|
euskarak
berezko tresna baliorik ez daukala uste da, euskaraz jakitea ez baita beharrezko antzematen lanean aritzeko edo eguneroko bizitzan konpontzeko, salbu eta eremu zehatzetan[...] Baina euskararen balio instrumentala lehen baino handiagoa dela eta eremu batzuetan (hezkutan eta administrazio publikoa zehatz esanda) badagoelako pertzepzioa, euskara lana bilatzeko beharrezkoa baita edo gutxienez laguntz... [...] Seme alabak hizkuntza eredu elebidunetan (B eta batez ere eredutan) eskolatzea erabakitzen duten guraso askoren arrazoi nagusia euskararen balio instrumentala da, eta, horietan askorena, baita bakarra ere) Amorrortu et al 2010, 122).
|
|
Azken batean,
|
euskarak
berezko hiztunak behar ditu, bere bereak dituen hiztunak, komunikazio egoera guztietan euskara lehenetsiko duten hiztunak. Erabileraren bizilegean, euskara bere senetik, bere muinetik, sorberrituko duten hiztunak.
|
|
Beraz, euskararen etorkizuna berezko hiztunekin trinkotutako euskarazko harreman sareak etxez etxe, herriz herri eta hiriz hiri hedatzean datza. Euskaraz beste edozein hizkuntzatan baino gaitasun eta erraztasun handiagoa duten euskaldunak dira
|
euskararen
berezko hiztunak; euskara dutenak beren kolkorako, beren kautarako, barne mintzo eta gogoetarako tresna. Azken batean, berezko mintzoa euskara dutenak, ardatz hizkuntza euskara dutenak, euskaratik eta euskaraz bizi direnak.
|
|
Azken batean, berezko mintzoa euskara dutenak, ardatz hizkuntza euskara dutenak, euskaratik eta euskaraz bizi direnak. Gaur egun,
|
euskararen
berezko hiztunak, bereziki, Amezketa, Aulestia, Leitza eta Azpeitia bezalako arnasguneetan bizi dira eta ugariak dira hamar urte arteko neska mutikoen artean.
|
|
|
Euskararen
berezko hiztunek badute ezaugarri bat: gaztelania ulertzeko hainbestean moldatzen dira, arazorik gabe, baina mintzatzeko ez dute euskaraz adinako erraztasunik.
|
|
Gaztelaniaren nagusitasunaren jagoleek garrantzia ikaragarria ematen diote gaztelania zuzen eta egoki erabiltzeari, jakin badakitelako hor jokatzen dutela gaztelaniaren nagusitasunaren etorkizuna. Horregatik, gaztelania euskararen doinu, ahoskera eta egituratik hitz egiten duten
|
euskararen
berezko hiztun horiek gaztelaniaren hizkuntzakeriatik bultzatutako burla eta isekak jaso izan dituzte. Euskararen aurkako hizkuntzakeria bereziki erasokorra eta krudela gertatu zen joan den XX. mendean bizi izan ziren euskararen azken hiztun elebakarrekin.
|
|
Euskararen aurkako hizkuntzakeria bereziki erasokorra eta krudela gertatu zen joan den XX. mendean bizi izan ziren euskararen azken hiztun elebakarrekin. Gaur egun, oraindik ere,
|
euskararen
berezko hiztunen memoria kolektiboan iltzatuta dago hizkuntzakeria hura eta gaztelaniarekin arazorik izan daitekeenaren beldur haize horrek eragina du" erdaraz ongi egiten" ikasteko.
|
|
Eta, bestela, burla eta barrea, adar jotzea eta umiliazioa: txisteak, karikaturak eta, besteak beste," Ocho apellidos vascos" filmaren estereotipoak" gaztelania garbian" mintzo ez den
|
euskararen
berezko hiztun astakirtenarentzat.
|
|
Espainiako nazionalismoaren hizkuntzakeria erasotzaile bihurtzen da, batik bat, gaztelaniak esklusiban dauzkan esparruak euskarak ere modu berean jorratu nahi dituenean. Espainiako estatuko botereetatik ez da sekula eragozpenik jartzen Espainiako edozein udalerritan gaztelania hutsezko eskolak zabaltzeko, bai, ordea,
|
euskara
berezko hizkuntza den lurraldean euskara hutsezko eskolak zabaltzeko, orain azkena Iruñean gertatu den bezalaxe. Inork ez du zalantzan jartzen Valladoliden gaztelania hutsezko eskolak zabaldu behar direla eta, orduan, zergatik jartzen da zalantzan Iruñean euskara hutsezko eskolak zabaltzea?
|