Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 108

2000
Esana dago, bada, harro hasi zela Armando Bonilla aitorpenekin, Deere jaunari apustu egin nahian bezala, mesfidati. Lehen lehenik esan zuen misiolari joan zela Afrikara, misio hauetan bere espiritu herratua, jipoitua, altxatuko zuen esperantzan.
Esana dagoen bezala, Caterpilar anderea irribarretsu hurbildu zitzaidan, haren mihi gorria nire belarri bateko gingiletik beste belarrikora dantzatuz, halako joko libidinoso batean, titi lerden, titi puztu. Uste onean zebilen, hala konkistatuko ninduela pentsa  tzen bazuen!
‎Uste dut esana dagoela eta esana ez badago, birritan esana uztea ez da kalterako izango ni T. ko liburuzaina naizela, eta horrez gain baina betiere bigarren mailako jardun gisa, hainbat liburu argitaratzeko ausardia lotsagabea izan dudala, horrek, noski, nire buruari idazle izendatzeko eskubidea ematen ez didala badakidan arren. Banitatearen izana arintzearren, bat edo bat aipatzeari egoki deritzot:
‎Tximinoena, aldiz, hobe dut ez adieraztea. Irudimen sukartsuenak ere ez luke lizunkeria laurdenik ere irudikatzerik izango (eta uste dut horrekin nahikoa esanda dagoela). Baina, tira, salbuespenak salbuespen, jendea ongi portatu zela esan behar, eta ez da horixe meritu eskasa ikusi ziren gordinkeriak ikusi eta gero.
‎Ez diot minik egin gura", errepikatzen zidan larrusendo hark, niri minik eragin ez balit bezala). Hurrengo egunetan, berak ez zuen gaia berriro ere hizpidera ekarri nahi izan, esan beharrekoa esana zegoela adierazten zidan, maite ninduela errepikatzearekin batera. Eta harrezkero noraezean ibiltzen hasi nintzen, bakarrik, nahiz eta Teresaren laguntasuna ezinbestekoa gertatu zitzaidan:
‎Rakel neska xarmanta dela, bakarrik dagoela eta erokeria litzatekeela aukera hau alferrikaltzea, osterantzean bera plazer handiz arduratuko dela marrubizko izozki horrekikoak egiten (sic). Ez dakit hori esan behar nizun, baina dagoeneko esanda dago. Framingham en, Bostonetik hogeitaka kilometrora, arratsaldeko hirurak eta laurden.
2001
‎Sar gaitezen beste auzi batean. Hau ere lehen esana dago baina ez dut uste kalterik egingo duenik berriz esateak. Euskal literatura diogunean, ikaragarrizko nahas mahas bat datorkigu gogora.
‎Lana gaitza da eta ez genituzke eragozpenak gutietsi behar. Bata, politikaren tentazioa da, oso gogoko ez dudan Valmasedar baten esanari banagokio, Â politika ez baita ahalguztiduna, alde batetik, eta irakaskuntza ere politika baita, bestetik. Bestea, euskaraz adieraz daitekeena (baina erdaraz ez hain errazki), erdal euskaldunena da edo, nahiago bada, erdaldun euskaltzaleena.
‎Gramatika aldetik, nolanahi ere, ongi baino hobeki gabiltza. Badakigu, behintzat, geniezazkizuekeen esaten, baldin ederki esana badago. Baita ere, gainera, topikoa bihurtu da (ze arraio bihurtu ote da" topiko" hori?) eta bi penike bakoitzeko, harako zahar elbarrituek bina esango luketenaren ordainetan.
‎Jendeak nahi duena ematen omen zaio hemen jendeari. Hobeki esana legoke, apika, eman nahi diotena eskatzen ohitu dutela jendea.
‎Titulua baztertu dut. Esana dago, ordea, non eta zein orrialdetan irakur daitekeen.
‎Aitzitik, hasieran eta geroago ere bai, bere gisa eta bere kabuz ibili zen luzaroan, giroari entzungor eginik. Bere bidetik abiatu nahi zuen eta bere buruaren jabe izan, gizona izan daitekeen neurrian, ez inoren esanera egon. Hizkuntzari dagokion aldetik, berriz, ez zen  berrizale –orduko zenbaitek nahi zuketen adina ez, behinik behin–, zaharzale baizik:
‎Aspaldidanik esana dago, eta itxuraz esana, esate baterako, ez dela inor gauza izango gaurko hizkuntza batean, eta gurea gaurko hizkuntza berrietako bat da, zorionez. Lauda, Sion, Salvatorem zehazkiro emateko neurri berean.
‎Ez naiz nor, gainera, Txillidaz artista den aldetik mintzatzeko, ez bainuke neurekiko gozamenaren lekukotasuna baizik eskainiko. Sail horretan ez naiz miresle isil bat besterik, eta besteren, hangoen eta hemengoen, esanera nago. Gizona ere hor dugu, ordea, eta gizonaren gizalegea aipatu nahi nuke.
‎eta Mendibururen lanez, zahar eta berriez1, esatekoak esanak daudelakoan, goraxeagotik hartuko nuke nik gaia hemen mintzatu behar dudanez gero pixkaren bat bederen. Eta Mendiburu baino gorago, eta beste orduko eta geroko beste hainbeste baino gorago orobat, Aita Manuel Larramendi daukagu, euskal gaietan.
‎Pozik gaude, berriro ere esango dut, Txillardegi euskal soro meharrean ari zaigulako. Eta orain, inor ez banaiz ere, ongi etorria egin nahi nioke buru langile edo direlakoen sail nardatu honetara, nahiz ongi etorria baino gaizki etorria zuzenago esana legokeen. Mintzatu berriak dira Donostiako egunerokoetan horrelakoek gure artean maiz jasotzen dituzten zehar begiratu eta susmo txarrez.
‎Liburuxka hauxe dugu, gainera, iturbururik ugariena egilea barrendik ezagutzeko, gizonak ezagutu behar diren bezala, ez azaletik. Elizgizona zela esana dago, baina Trento aurretikako elizgizon euskalduna, munduko bide malkarrak, haragiaren nahigabe atseginak ezagutzen zituena eta, ezagutzeaz gain, estalki arinez –eta batere estalkirik gabe zenbait aldiz– agertzeko debekurik ez gupidarik ez zuena. Munduaren begietan hori baino larriago den bekatua egin zuela ere esan da:
‎Bestela badirudi ere, inoiz baino begirago egon behar genuke orain aldi igaroari, etorkizunaz atzendu gabe noski eta etorkizunaren zain gaudelako, hain justu. Besteak beste, lehen egin izan dena egina dago, nahiz gaizki egina iruditu guri; lehen esana esana dago, oker esana dagoela baderitzagu ere. Ez gaitezen beti, hainbeste aldiz egin dugunez –eta lehengora nator berriz, predikari gogaikarriaren antzera–, huts hutsetik abia:
‎Bestela badirudi ere, inoiz baino begirago egon behar genuke orain aldi igaroari, etorkizunaz atzendu gabe noski eta etorkizunaren zain gaudelako, hain justu. Besteak beste, lehen egin izan dena egina dago, nahiz gaizki egina iruditu guri; lehen esana esana dago, oker esana dagoela baderitzagu ere. Ez gaitezen beti, hainbeste aldiz egin dugunez –eta lehengora nator berriz, predikari gogaikarriaren antzera–, huts hutsetik abia:
‎Horretaz gainera, uir fortis ere izan behar du, inguruan ikusten duen egoerak horrela agintzen duenean. Hitzak esan ziren, esanak daude, eta ez ditu noski haizeak berehalakoan eramango. Izango da gure artean ere bakoitzari  berea, urteen buruan bederen, aitortuko dion joera.
‎Ez du lotsaizunik, beste eginkizunik gabe, Salamancatik etorri zenak6 Lotsaizuna lotsaizunik inork baldin badu, Euskal Herrian zegoelarik agertu ez edo mintzatu ez zenak du, soil soilik. Hori, nik uste, behar bezain argiro esana dago Satrustegiren ahoz.
‎euskal soro meharrean ari zaigulako. Eta orain, inor ez banaiz ere, ongi etorria egin nahi nioke buru langile edo direlakoen sail nardatu honetara, nahiz ongi etorria baino gaizki etorria zuzenago esana legokeen. Mintzatu berriak dira Donostiako egunerokoetan horrelakoek gure artean maiz jasotzen dituzten zehar begiratu eta susmo txarrez.
‎Ameskaitzetan edo ikusiko zuen horrelako zerbait, ilargitarren herrian beharbada. Landuagoa bada, irakurriko zuen egunkariren batean badela alderdirik besteren esanera dauden zenbait erresuma ahuletan: USAn, esaterako.
‎Honenbestez esana dago, noski, ez naizela aurrerazaleegia, baizik eta atzerazale (ez ote da izan de Gaulle aipatzea nahikoa?), geldizale edo astiro ibilzale horietakoa. Leku onean ote daude, ordea, gure aurrerazaleak ere Europaren bihotzean zer gertatzen den jakiteko?
2002
‎Meliren ustez apendicitis izan daiteke. Larri dagoena heu haizela esatekotan egon haiz.
‎Parekoak eta hobeki prestatuak ere. Hau ezinbestean gertatu da euskal ikasketek unibertsitate maila iritsi dutenetik, esana dago. Euskararentzat, ordea, ez litzateke batere gauza ona izango behin akademia kontuetan lehentasun bakar hura galdu ondoren, etorkizunean errespetua ere galduko balu araugintzan.
2003
‎Oraintxe beste bidaiari bat sartu da nire konpartimentuan, eta hobe izango dut gutuna behingoz amaitzea. Azken batean, esan beharreko guztia, gutxi asko, esana baitago. Eta aspaldian ez bainintzen hain buruargi eta baketsu sentitzen.
‎Etorkizuna behar du hobea". Maisuki esanda dago. Kontua ez da gure historia berregitea, berridaztea edo berrinterpretatzea; kontua leihoa zabaltzea da, egunsentiari begiratzea eta egunak zer ekartzea gura genukeen azaltzea; horixe da kontua, ez besterik.
2006
‎Emakumea nik zer esango zegoen; nik, ordea, ezin esan hura lasai zezakeen ezer. Gainera, Hermann deseroso zegoen amaren jardunarekin.
‎Aitak kontu eske hasiko zitzaidala ematen zuen. Zerbait esan ez esan egon eta gero, jaiki eta, herren txikian, musika salara  erretiratu zen (jangela ondoko salatxo hartan beti egon omen zen piano bat, Gerra Handiak pianoa eta etxeko hainbat altzari saltzea ekarri zuen arte. Musika sala izaten jarraitu zuen gure jardunetan, agian amak sekula galdu ez zuelako beste piano bat izateko esperantza.
‎Automobilaren motor hotsa hiriko zaraten artean galdu zen. Ez dakit esaterik dagoen lasaitu egin nintzela. Jende hark alde egin izanarekin batera arriskuaren sentsazioa ere arindu egin zitzaidan, egia da, baina Angeloren gorpua sentitzen nuen eskailera  mailatan danba eta danba eginez.
‎ez zutela etsi Angelok zeukan irrati klandestinoa aurkitu eta zirtzildu zuten arte. Esatekotan egon nintzen amaraun batean harrapatutako eulia sentitzen nintzela, baina niretzat gorde nuen Angelo ezagutu nuenetik gainetik kendu ezinik nenbilen inpresio hura.
‎Lasaitu ederra eman zenion zure ateraldiarekin. Ez baitzekien berak nola esan aspaldian esatekotan zegoena: kokoteraino zegoela beti zure zain egoteaz, zure erabaki aldaketez, zure ageriko mespretxuez eta zure gizon izaeraz.
‎Euskalduna zertsu den badakigu. Hamaika aldiz esana dago, euskalduna euskara duena dela, euskara horrekin zer egiten duen gorabehera. Badira, hala ere, euskaraz jakitea nahikotzat jotzen ez dutenak eta euskaldun izatea euskaraz egitearekin lotzen dutenak.
2007
‎Esan ez esan egon zen Jesus une batez, baina azkenean aspalditik buruan zerabilena bota zion lagunari, hitz haiek ezertan ere lagundu behar ez zutela jakin arren:
‎Eztulek salatzen zioten mina eta arrangura. Zerbait esatekotan egon zen, baina lagunak isilean iraun nahiago zuela pentsatu zuen, egoerari neurria hartzen edo, bestela, beti bezala, bera izango zen hizpidea hartzen lehena. Dioni bilatu zuen hurrena.
‎Gero Jesusi pasatu zion. Ezetz esatekotan egon zen, baina, mahukarekin garbitu ondoren, ezpainak busti zituen pixka bat, gogo handirik gabe, bakean utz zezaten.
‎Agureak beste zigarro bat eskatu zion. Lisa tabako gorria zela esatekotan egon zen, baina horrek ez zuen dagoeneko garrantzirik.
‎Pausa bat egin zuen, zerbait esan ez esan balego bezala. Aurpegiko zimurdurak nabariagoak zituen eguzkiaren argitan.
2008
‎Zer egin liteke hizkuntza aberats (usteko) etan?, dena esana dagoela dirudien hizkuntza horietan? (Mordoxka bat dira, baina asko asko ere ez dira hizkuntza kultural hipergaratuak, beren baitan galkatuak).
‎" Dena esanda dago", dio Kulturak, zer dioen ez dakiela (eta ez dakielarik Dena esanda dago esaldia esanda dagoen edo ez). Neu ere egoten naiz boladatan ikaraz, ez ote den hori holaxe izango, eta etsi etsian ez ote genukeen hobeko behin betiko ixiltzea.
‎" Dena esanda dago", dio Kulturak, zer dioen ez dakiela (eta ez dakielarik Dena esanda dago esaldia esanda dagoen edo ez). Neu ere egoten naiz boladatan ikaraz, ez ote den hori holaxe izango, eta etsi etsian ez ote genukeen hobeko behin betiko ixiltzea.
‎" Dena esanda dago", dio Kulturak, zer dioen ez dakiela (eta ez dakielarik Dena esanda dago esaldia esanda dagoen edo ez). Neu ere egoten naiz boladatan ikaraz, ez ote den hori holaxe izango, eta etsi etsian ez ote genukeen hobeko behin betiko ixiltzea.
‎Ezkontzaren kontra nago, baina homosexualen ezkontzaren alde. Zergatik?, eta los aitas egoki esana egongo delako, egon daitekeelako, dagoelako. Hau da:
‎Desmaskaraturik geldi bedi behingoz gizapostura tonto hau, eta bego garbi idatzirik linguistika edo psikologiako eskuliburuetan: " olgetan esana olgetan esana dago, baina esana dago; zerbait olgetan dioenak zerbait esateko gogo gehiago dauka olgetarako baino; olgetan esaten dira benetan ezin esan daitezkeen gauza benetakoenak; olgetan esatea da olgeta bat dirudien ez esateko bat esatea".
‎Desmaskaraturik geldi bedi behingoz gizapostura tonto hau, eta bego garbi idatzirik linguistika edo psikologiako eskuliburuetan: " olgetan esana olgetan esana dago, baina esana dago; zerbait olgetan dioenak zerbait esateko gogo gehiago dauka olgetarako baino; olgetan esaten dira benetan ezin esan daitezkeen gauza benetakoenak; olgetan esatea da olgeta bat dirudien ez esateko bat esatea".
2009
‎Hitz egiteari dagokionez, lehengo lehengoa da aita, berba justuak erabiltzen jarraitzen du. Esan behar duena ondo neurtuta esango du eta ez dago zalantzarik egokia izango dela, behar zen unean eta behar zen moduan esanda egongo da. Horregatik da seduktorea aita, guapoa delako eta horregatik ere bai.
‎Urteetan zehar etengabe hazten joan zen erdaldun elebakarren kopurua, eta gutxitzen euskal elebakarrena. Elebiduntze prozesuak, hala esaterik badago, euskal elebakartasunean izan zuen eragina; ez, ordea, erdaldunen artean, giro soziala oso euskalduna zuten herri txikietara heldu ziren etorkinen kasuan izan ezik. Euskal hiztunen artean gaur den egunean, zorionez, ez dago euskal elebakarrik; zoritxarrez, ordea, ezin gauza bera esan erdaldunei dagokienez, oraindik ere gutxi gorabehera biztanleriaren erdia erdaldun elebakarra baita.
‎Berba magikoak esanda zeuden. Mundua borobila dela frogatzen duen azalpena jasota.
‎Luzeegia zela. Interes gutxiko pasarte dezente zituela ere erantsi zuen, azkeneko hura esan ez esan egon eta gero:
Esatekotan nengoenean neuk ere entzun dudala ahotsa, beso bat pasatu dit bizkarretik eta harrituta utzi nauen kontsiderazio bat egin dit:
‎Balearretan, joan den mendean, nagusitasun politikoa ere Espainiako alderdi politikoen esanetara egon da. Baina Herrialde Valentziarretan ez bezala, nagusitasun kulturala bertatik kudeatu da, eta horren ondorioz ez da Katalunian instituzionalizatua zen kulturaren aurkako jarrerarik bultzatu, horrek ez du esan nahi, ordea, elkarlana edo diskriminazio positiboa bultzatu denik.
‎Dena esanda zegoen. Dena argituta, gau beltza bezain argia.
2010
‎Hilabete batzuk geroago Bernardo Atxaga eta Irungo institutura eraman genituen, Bergaran bezala han ere beren ikuskizuna eman zezaten. Emankizunaren ondoren, eta traste guztiak jasotzen ari zirelarik, Atxaga niregana hurbildu zen eta bera ere Jon Juaristik esandakoen kontra zegoela esan zidan, eta publikoki ere esanda zeukala.
‎Gogoratzen dut dry martiniaren ginebra mailak ia tantaka edatera bultzatu ninduela, erabat izututa; halere, laster Patinirren koadroako Karonteren ontzian aurkitu nintzen, ginebrazko Styx lakua zeharkatzen, alde batean infernua, bestean zerua, biak hain gertu. Karonteri esatekotan nengoen: barkua zerurantz mesedez!
‎Indarkeriari buruz eta ETAkoarenaz bereziki, esan beharreko guztia esanda dago, Elizaren aldetik, giza eskubideen erakunde guztien aldetik, bai hemen eta baita mundu osoan ere. Hala ere esandako batzuk gogoratu beharrekoak dira, ETAkoentzat alferrikakoak izango badira ere.
‎Bi munduak dira euskal gizartearen erantzunaren beldur: Espainiaren esanetara daudenak, eta ezker abertzale tradizionala.
2011
‎Dena esanda zegoen. Anna ordenagailuko teklak sakatzen hasi zen, elkarrizketari amaiera ematen ziola adierazteko.
‎–Bada gauza bat oraindik argitu ez diguzuna, iragarri zuen Franek?. Eliza zuen etsaia baldin bada demiurgoaren esanetara dagoelako, zergatik hartzen dituzue eredutzat martiri kristauak?
‎Jendea zuk zer esango dagoenean, berandu baino lehen, zure mezuak besarkatuko zaitu atxilo.
‎Goseturik geunden, eta nahikoa jan eta edan eta gero, kontuak esaten egon ginen lasai eta gozo. Halako batean, Isabel ikusi genuen patioaren alde batetik bestera zihoala.
‎Gazte zorrizto lotsagabea! Bekatuak esaten zegoan neska, bekatuak nola egin dituen niri aitortzen eta erakusten. Alde egik hemendik albait lasterren, urde zikinorrek!
‎Orio, Hondarribia, Zarautz... kostalde osoa zen honetan aritzen zena. Modu hau handika edo al por mayor zela esaterik dago. Beste era bat, autoz pasatzea zen.
2012
‎Pentsatuta zeukan iltze berari beste mailukada bat ematea. Ikasleei esatekotan zegoen eguzkiaren eta izarren elementu berekin eginak ginela gizakiok, eta, hortaz, gutarikoren baten atomoak urrutiko izarren baten atomoak izan zitezkeela aspaldi batean. Beraz, izarren pareko izan gintezkeela, edo, bestelakorik erabakiz gero, zaborraren mailakoak, zaborra ere gizakion osagai diren elementu berekin osatuta egon baitaiteke.
‎Supituan, aztoratu egin da Luisek ere, nazionalen aldeko familiakoa edo izaki, berdin dio karlista, falangista edo zer izan daitekeen, ez duela bere asmoa ulertuko edota onartuko pentsatuta. Pertsonaz erratu bada ere honezkero ez duela atzera egiterik eta, arnasa hartu ostean San Kristobal presondegia non zegoen azaldu dio Luisi; Rondako pasealekura joan daitezkeela hura ikustera esatekotan egon da; hala ere, Luisen erreakzioaren berri eduki arte, soka gehiegi tenkatzea izan litekeela iruditu zaio halako gonbita egitea.
‎Reichstag berriko obretan egiten dut lan. Orain esana dago. Eta ulertuko ahal zen, baita ere, Reichstagen ari naizela eraikitzen nire etorkizunaren habia.
‎hitz bat noranahiko orbela balitz bezala erabiltzetik sortzen ez dira ba gaizki ulertuak, gaizki ulertuetatik haserreak, eta haserreetatik gerrak? Horri eransten bazaio batzuek bakea deitzen diotela gerra nabarmena denari, eta badirela arranoak baino harrapariago jokatzen duten usoak, dena esanda dago.
‎Dena esanda dago. Lepoan sentitu duen zerbait mingarriak esnatu du gure Berbelitz dontsua amesgaiztotik.
‎Beste probintzietan gobernadore zibilak erabateko agintea zuen. Gobernu zentralak izendatuta, Gobernadorea Gobernuaren esanetara zegoen. Azken batean, nabarmen bihurtu zen administrazio periferikoaren buru, politikagintzaren gida bideratzen zuena baitzen.
2018
‎Sekula ez zen gaizki sentitu festa baten ondoren. Baina gaur bere buruaz nazka sentitzen du, makina baten esanetara egoteak sexuaren gailurra ekarri diolako, mendekotasun horretan bat egin duelako bere berezko izatearekin.
‎Hire buruko garun horiek ez zaudek batere fin... . Buruan nerabilena esan ez esan egon nintzaion istant labur batez, baina pentsatzen nuena esatera ausartu nintzaion azkenean?: Patarrak erre ditik.
‎Hatz puntek zer esango egon nintzen luzaz. Erlaro zaratatsu baten habia besterik ez zitzaidan ziega, hara bota nindutenetik, eta hatzek zer esango ohitu nahi izan nuen entzumena ere.
2019
‎Lantegi handia lukete horretaz arduratzea. Zuk dena delakoari esan egoteko barrutian, kamioia kargatzen ari direla ikusten duenean.
‎" Komunera noa" esan dit eta altxa egin da. " Komuna beste aldean dago" esatekotan egon naiz, barrarako bidea hartu baitu, baina ez dit astirik eman. Azkena sartu den emakumearekin hitz bi egin ditu.
‎Urkok keinu batekin onartu zizkion gomendioak. Dena esana zegoelakoan, ezkutalekutik atera eta eskua luzatu zion.
‎Aitortu eta eskertzen dizut. Esana dago, isilune idor baten ondoren jarraitu zuen?: Bi aukera dituzu orain:
‎Aurore zerbait esatekotan zegoela, bat batean zotinka hasi zen, eta kopa ardoa harturik, puska baterako kanpora irten behar izan zuen. Bien bitartean, solasaldi atsegina izan genuen:
‎Batzuek azaro, besteak uzta aro. Zeinen ederki esana dagoen: Batzuek, ez batek, askok, azaro eta lan; besteak, batek edo singularrean, behinik behin, uzta aroaren ondorenak...
‎Eguraldiarekin propio uztartua dugu beste bat: San Andresetako elurra, neguaren abiadura, argi asko esana dago bere horretan. Baita, gaztelaniazkoaren ordaina dateken hau ere:
‎Intzaren gaineko hegoia, euria egiteko pregoia du abisu, udaparte zabaleko esaera basura kutsudun horrek. Negu gordin gordinekoa, aldiz, beste hau da, orain oskarbitan, intza ez baino izotza egoten baita, edo poliki esana dagoen intz igarra baita oraingo irin xuria. Honela dio:
‎Beste batean, behi gajoa ipini dute kexu: Basabeixek esan euen, arran bete lasto Santo Domingo pasau arte gordetako. Ezin fio maiatzarekin.
‎Kanariar Uharte dontsuak, justu. Tenerife pozik, 18 litro bilduz, horri pozetarako lain dela esaterik balego, zeren Las Palmasen 10 biltzen dituzte, Lanzaroten 6, eta Fuerteventuran 4 Euritakoak jai, haietan, beste behin.
2020
‎Zaude ziur ez direla arrosariorik errezatu gabe lotaratu. . Pausa egin, eta buruan neukana esan ez esan egon nintzen pixka batez; gero, bat batean eta ahotsa nahi baino gehiago goratuz, aho-bizarrik gabe bota nion?: Zure kastakoa da Santakrutz apaiza ere.
‎Burura etorri berri zitzaidana esan ez esan egon nin  tzen pixka batez, baina ezin izan nuen apaizaren erreakzioa ikusteko nahia kontrolatu:
‎Urbina nik zer esango zegoen. Burua hondoratu nuen sorbaldetan, niretzat txit argi zegoena bi militarrei ere nola argituko.
‎–Hitz egin beharrekoak esanak daude nire aldetik. Baduzu beste esatekorik?
‎Ohartu nintzen arotzak bertan segitzen zuela. Nik zer esango zegoen, nonbait. Nik ez nuen inolako aginpiderik, baina arotza ez zen enteratu edo, bestela, nirekin ondo konpondu nahi zuen, beti baita eramangarriagoa oholak jostea fusila sorbaldan kargatzea baino.
‎Ileko gantxoa zintzilik zeukala konturatu zen, gaizki jarrita, edo gelditu gabe ibiltzeagatik erortzeko zorian. Ondo jartzeko esatekotan egon zen, baina hizketarako zeukan gogoak indar handiagoa zuen. Sor Gloriaren gorabehera guztiak kontatzeari ekin zion, sukaldearen alde batetik bestera oinez ibiltzeari utzi gabe:
‎Poeta isilik gelditu da, ateak itxita; Esku hutsik jaio eta eskutsikan gabiltza, periodikoak ez dira gutaz mintzatzen Parisen; Gure gurasoek lan egin nahi zuten, lan eginez bizi, ez morroien gisa; Baina atzo arratsaldez ikusi nituen, txerrikumeak ziruditen, arratsaldero ikusten ditut aurpegi potolo, begirada tonto, burgeskume alu horiek; Otsoak irribarre egiten daki, hortzak zorrotz, hain ederki; Eta piztiak aukera denak dauzka pizti izanez erail  tzen jarraitzeko; Eta eskuak jaso eta haizerik ezin heldu; Bi hitzetan esango dut, zertarako alferrik hizketan jarraitu, desesperatuak bizi gara labe ilun batean, ateratzerik ez dago, itxaropenik ere ez, aspertu egiten gara doi doian; (Eta errebeldia? Errebeldia, Camusek esaten zuen bezala, ez esatean dago:) Euskalerri nerea, ezin naiz zugandik aparte bizi, baina ezin zaitut maite; Jende traketsak, jende zatarrak, jende zikinak, anaiak, nere anaia maiteak, entzun ezazue gorroto zaituzten gizonaren hitza: ez!; Zeren eta beste hark esan zuen bezala, azken juizioa egunero zelebratzen da.
‎Mozarten musika da ederrena, eta Rossinirena distiratsuena, baina Bachena da osoena: berak esan du esateko zegoen guztia. Bernard Shaw idazle handiari kendua, hirugarrena:
2021
‎Hiri dagokinanez, ez, horixe esatekotan egon nintzen, baina aurrea hartu zidan.
‎Horiexek dira eraikin honek munduari esan nahi dionaren arima. Inguruan ikusten duzun guztia horien historiaren esanera dago. Bikote hermetikoaren edo ezkontza alkimikoaren irudikapen ikonografikoa duzu.
‎✳ Ez, ez. Eee... nahi duzuena pentsatu, baina 2016an gauza hauek esanak zeuden. ‣ Ze gauza?
‎‣ Orduan nahasketa hori litzateke faxismoaren sehaska? Eztu ematen gaizki esana dagoenik. ■Hortain xinplea al da asuntoa?
‎■Bai, baina" barruaren barrua" ere bai. ‣ Barruaren barrua... esana nago hori ere, bai. ✳ Eta hori zer da?
‎Uzteko esan dik. ✳ Neri konfitamendu entzuteak pentsarazi dit... ondo esana dagoela bere okerrean, ze halaxe gaude gu, halaxe dago mundu  erdia, milaka milioi lagun etxe zuloan konfitatuak, oliotan xukaldatuak, on  tziratuak, egin eginak, hexe hexeak, hexi hexiak, lotu lotuak... erraz jateko modukoak. ■Gurekin nahi dutena egiten dutela esan nahi al duzu?
‎‣ Hizketan beteko dugu hustasun hori, beraz. ■Eta zer esana badagoelako ere bai, ezta? ✳ Jakina.
‎Gainera, hik benetan pentsatzen duk inork argitaratuko duela txerrikeria hori? Ez al dakik egunkariak eta nire esanetara daudela eta nire eskutik jaten dutela guztiek. Zer gehiago jakin nahi duk?
‎Errealitatea geure neurrira egina da; areago, prozesatua. Argi dago asmoa jendea geldotzea dela eta inork bere berea den irizpiderik ez garatzea, merkatuaren giderrak eskuetan dituztenen esanetara egon dadin.
2022
‎Eta bazirudien munduaren amaierak ez zituela jada kezkatzen. Esertzen ziren eta ikusmiran egoten ziren, begira jarri eta hau esan eta bestea esan egoten ziren, eta ondo egindako lana txalotu eta ura eta hestebeteak ateratzen zizkieten langileei. Catalinak ere han botatzen zuen goiza, haren eskuak baliagarriak ez balira bezala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia