Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 83

2000
‎–eten nion jarduna, hura gehiegizkoa zela iritzita– Ez daukat honelako adar-jotzeetarako astirik. Oso ondo egiten duzu Lauaxetarena, eta antza ere handia duzu, egia osoa esan behar bada, baina nahikoa da. Ados?
2001
‎Eta hemen horrelako gauzak esaten ditu: " Egia esan bear bada euskal erritako apaiz, fraile ta anima zai guziak esan dezakegu bidalduak edo autuak gerala berri on animaren gañekoak emateko, ez erregei beren jauregietan, ez andiki goratu, edo Jaun urre zillarra ugari darabiltenai, ez jakituria lurrekoz beren ustez beterik dauden gizon arrotzaarrai [Beraz, jakintsua baldin bazen, utikan!], ta bai  nekezale, beargin, atxurlari, olagizon, ikazkin... Ez degu Pablo Apostoluak bezela agertu bear Athenasko Bilkui ta Erakastegian, eranzuteko jakitun gaizto asmariai beren galdetze guzietara; agertu bear degu enzula biotz oneko ta samur(...) [hemen ezin irakur daitekeen hitza dakar lehen edizioak], zeintzuek enzungo gaituzten geienez ao ta biotz zabalekin ta beti ixillik.
2003
‎Baina, pentsio bateko balkoi batetik begiratuta, bazirudien letra batzuk ez zirela letrak, zenbakiak zirela, eta postura egingo zuen Matiasek harri leundu haiek ez zirela harriak, hilarriak zirela: guztiz hilarri homologatuak, guztia esan behar bada. Baina pentsio bateko balkoi batetik ezin da halako afirmazio erabatekorik egin, begien trukoa izan zitekeelako hura edo, are okerrago, burmuinaren trukoa izan zitekeen, eta burmuina izaki peligrosoa izan daiteke, batez ere etxetik kanpo gaudenean; esate baterako, etxetik zazpi ordura gaudenean, trenez.
‎Dutxa katarsi tipo bat da, etnografoek sinistu nahi ez badute ere. Horregatik guztiagatik dutxatzen zen Matias arratsaldean; horregatik guztiagatik eta nagia ematen ziolako goizean dutxatzeak, dena esan behar bada. Arratsaldean dutxatzen zen beraz, hipopotamoak bezala edo Madagaskarreko igel gorriak bezala.
‎trenak diseinatzen utzi zuen bere burua 1915 inguruan. Apur bat aspertuta ere bazegoen trenak diseinatzeaz, guztia esan behar bada.
2004
‎Orain, denbora pixka bat daramanean Madrilen, urte batzuetarako esperientzia gisa oso egokia dela aitortzen du. Gainera, justizia inguruko gaiak izaten ditu egunero eskuartean, eta, «egia esan behar bada, asko ikasten da". Euskal Herrian bizi denarekiko dagoen kontrastea azpimarratzen du Agirrek.
‎Erakunde publikoen aldetik bakarrik bideratutako hizkuntza politikaren monopolioa izango genuke hori. Dena esan behar bada, ez oso demokratikoa, baina, tira, eraginkorra bada, hainbestean. Zer du ordea gaitasun eta ahalmen horretatik euskal aginte publikoak?
‎Ez da beti horrela izan ordea. Eta lehengo kontuakgo resten hastea zaharkeri zantzu eta gainbeheraren erakusle izaten den arren, akordatzen naiz aspaldi ez dela auzolanerako sentimendu zabaldu bat zegoela euskal letren baratze koxkorra lantzen genuenon artean (sektarismo gehiago ere bai, egia osoa esan behar bada). Akordatzennaiz, baita ere, horrelakoak idatzi zituela poetak," kritika konplizea" proposatuz:
2005
‎Mauritanian bidea nahiko galdurik ibili nintzen, egia guztia esan behar bada, baina lasai, hala ere. Gaztea izateak hori dakar, ez duzu arriskurik ikusten.
‎buru oso baten koska ateratzen zion aitari. Juliok ordaindu zituen trago guztiak, baina erdiak baino gutxiago edan zituen berak, egia osoa esan behar bada. Niretzat gaztaina sorta bat ere erosi zion kale saltzaile bati.
‎Deseroso samarra zen, dena esan behar bada, otorduak sukalde sabaiko soketan tantaka zeuden alkandora hezeen pean egin beharra. Askoz denbora gehiago behar zuten arropek lehortzeko, gainera.
‎Orduan barkagarria da agian gezurtxoa, nahiz eta liburu horiek irakurtzera sekula ez ailegatu eta gure zerraldo hezeetan martxan dauden metalezko eskumutur erloju hotzekin soilik lurperatuak izan, batere libururik gabe. Eta ni ez nintzen jada hain gaztea, dena esan behar bada.
2006
‎Hazia hantxe zegoen, hori egia da. Hazia, ezagutu zintudan gauean erein zenuen (eta baimenik eskatu gabe, dena esan behar bada). Baina gosea oraindik ez, ez dut uste.
‎Dena esan behar bada, hain rubioa ere ez naiz.
‎Dena esan behar bada, ordea, Liston jaunak izan zituen gorabehera batzuk ebakuntza horretan.
‎Horietako hainbat dagoeneko erabili eta probatu ditugu. Batzuk baliagarri gertatu dira, beste batzuk ez hainbeste, eta badira zeharo kaltegarri suertatu direnak ere, dena esan behar bada.
‎Aldatu ohi da, noski, gai eremu bakoitzeko titulu kopurua, eta halaber aldatzen da gaien arteko proportzioa, hau da, urteko produkzioaren baitan liburu mota bakoitzak duen pisua. Ezusteko handiegirik gabe, dena esan behar bada ere. Oker ez banago urtero berdina da ordena:
2007
‎Ez dakit, gainera, arazoa zein neurritaraino den aldi baterako irakasle mileuristarena. Gasteizko eskola hizpide, iruditzen zait han inguruan lan egiten duten batzuek irakasleena baino soldata handixeagoarekin, dena esan behar bada badutela erantzukizunik euren protektoratuan ikasi dugunon literatur formazio eskasean. Ez al da posible bestelako ikasketa planak egitea?
‎Azkue sendagileak esandakoaren aurka, Elisa bera jaisten zen erosketak egitera. Nik konpainia egiten nion, konpainia beharrezko eta ezinbestekoa, dena esan behar bada: erositakoa garraiatzen nuen; kalea zeharkatzen laguntzen nion, besotik helduta; eta igogailura sartzen nuen, ipurtaldetik bultza eginez.
‎Harri eta larri eginda nengoen, eta harri eta larri egindakoan ez naiz erantzuteko gauza izaten; ez erantzuteko, ez txintik ateratzeko gauza, dena esan behar bada. Ahoa ireki nuen eta Elisa etorri zen, erabat urduri.
‎Kikildu egin nintzen. Burdina puska hura jan nuen, ardo askorekin lagunduta, dena esan behar bada. Azkenean gustua hartu nion; izan ere, gizon biboteduna etorri zenean, deliziosoa zegoela esan bainion, jakina, Elisa ez lotsaraztearren.
2008
‎–Baina, dena esan behar bada, itsasgizon iaioa zen. Behin, Frantziako kostan barku bati olatu handi batek jo eta zubia desegin zion.
‎Irudiak editatzeko softwareen artean ezagunena Photoshop dela ukatzerik ez dago. Sona handia duen aplikazioa da, eta, dena esan behar bada, aukera asko ematen ditu. Baina inork ordaindu al du lizentziarik aplikazioa eskuratzeko?
2009
‎–Bai, bai, baina tarteka soilik? Zure adar-jotze, gezur, filosofatze eta asmazioekin, nahikoa zaila egiten zaigu darabiltzazun nondik norakoei jarraitzea, egia esan behar bada, erantzun zuten denek ahots bakarrez.
‎Barrutik ezer ez bazeraman, hotza sentitu behar zuen gorputz mehar hark (agerian zegoenaren arabera, ez dut uste berez meharra zenik, mehartuta zegoela baino). Zuriz margotuta zeukan (fundamentu handirik gabe, dena esan behar bada) aurpegira begiratuz gero, barru barruraino sartzen den tristura horietarikoa sorrarazten zuen koitaduak. Zuriak nabarmendu egiten zion burezurraren silueta.
2010
‎Tennessee a gogorra eta ondo gobernatutako itsasotzia da dudarik gabe, berrehun eta hirurogei tona eta hogeita zortzi gizon prestu, ez alferrik?, baina Mr. Catherwood eta biok bezalako bidaiari lasaientzat ez du erosotasun handirik eskaintzen, dena esan behar bada. Sisaleko portua du helburu gure belaontziak, Yucatango ipar mendenbaldeko portu komertzial garrantzitsua, eta horretan bat egiten dugu tripulazioarekin:
‎Horrela deitzen omen zen hondarretako artista. Gaur hemen eta bihar han mundu guztiko hondartzetan omen zebilen hareari artea ateratzen; bide batez bizi izateko sosa batzuk biltzen, dena esan behar bada. Behingoagatik behar bezalako gaztelu bat egingo zutela pentsatu zuten gaztetxoek, dorre hortz eta zubi altxagarriduna, ikaragarri handia eta sendoa, ez haizeak ez urak ezin ezabatzeko modukoa.
‎Euskaldun izaera, ikastetxearen titularitate soziala eta ikastolen arteko berrikuntzasarea. Alegia, euskal hezkuntza erakunde autonomoa izan nahi genuela ez zitzaion buruan sartzen Buesa Sailburuari, ezta garaiko alderdi abertzaleei ere, egia esan behar bada?
‎–Bai, jakina, esan zuen Alisiak, pentsatua zuen plana kontatzeko amorratzen. Nahiko plan ankerra, dena esan behar bada.
‎Harrikoa egitetik etorri da, gaur berandutxo, gure Ermano Baserritarra: dena esan behar bada, bere zahartzaro ongi umotutik, etxea garbitzea eta bazkalondoko harrikoa egitea, besteok bezalaxe, txanda pasarik gabe, halaxe gustuko baitu, gure pozerako eta bere gozamenerako.
2011
‎–Deus askorik ez, egia esan behar bada...
‎Alabak ireki zidan atea. Irri neurtuz eman zidan bostekoa, besoa osorik luzaturik, dena esan behar bada.
2012
‎Jaietan barkilleruak etorten ziran uritik. Orduan txakur handia eta txakur txikia erabilten ebezan eta, guztia esan behar bada, eurok bere nahiko eskas. Horregaitik barkilleruak joko moduko bat egiten eban jenteak barkilloak erosi eizan:
‎Kantuak gainezka egiten duen garaia ere bai, esana dugu, atzo, osteguna, oraindik jarraitzen zuen matrakak?. Eta, dena esan behar bada, zuzentasun politikoa eta kantua, ETBk ulertzen duen moduan behintzat, ez ote doazen behar baino eskutik helduago, zergatik hartzen dituzte beti, bestela, Xalbadorren heriotzean, Txoria txori eta abar??. Tira, baina gaur da eguna, zuzentasun politikoarena, hitz zatar hori, beste hobeagorik ezean?.
‎Lortu ez zuenez, seppuku (harakiri moduan ere ezaguna da) erritualarekin bere burua hil zuen. Heriotza mantso eta mingarria, dena esan behar bada. John Berryman ek() ere, Pulitzer Saria eskuratu zuen estatubatuar idazleak, bere burua hil zuen, baina ezustea eman zion Herioak.
2013
‎Gure gurasoen belaunaldikoek pertsonak halako etxe edo familiatan kokatu arteko onik ez duten bezala, halatsu ikusten dut nik ere nire burua jendeari nongoa den galdetzeko joera automatikoarekin. Izena baino nekezago ahazten da herria, dena esan behar bada.
‎munduko komunikazio kodeen sinpletzea, urtzea eta bateratzea sustatuko duen korronte praktiko, ideologiko eta faktiko eraginkorra. Indarrez eta arrazoiz ondo hornitua, dena esan behar bada.
‎Foroko arduradun batek garbi esan zigun munduko foro horretan euskaldunen papera garrantzitsua zela, eta berariaz animatu gintuen ahoz eta idatziz parte hartze kualifikatua izatera. Dena esan behar bada, geuri falta izan zaigu denbora edo ganora hasitako lanari jarraipena emateko New Yorken eta Genevan.
2014
‎Baina beste zerbait ere egin zuen Arestik: haren haurtzaro eta gaztaroan euskal iden titatea zapaldua zegoen, egurrez hebaindua, eraila eta kartzelan sartua, Gabrielek beste hainbat intelektualekin batera, ez asko, dena esan behar bada, parte zuzena hartu zuen identitate hori jasotzeko prozesuan.
‎Euskal Idazleen Elkartearen biltzarraren aginduz, elkarteko idazkari nintzen aldetik, ohartarazpen bat baino gehiago egin behar izan nizkion aldizkariari. Arrakasta gutxiz egin ere, egia osoa esan behar bada.
2015
‎Imanol Epeldek rapera ekarritako Euskaldun zintzoen balada indartsuak hartara bultzatuta, Miranderen poesia eta bere nobela motz ezaguna (Haur besoetakoa) irakurri ditut pasa den udan, institutu garaiko irakurketa behartu eta alferrikakoari mendeku hartuta. Kasu, euskal klasikoetan orain arte topatu gabe nituenak aurkitu ditut (aipatutako klasikoen nire ezagutza ez izanik batere exhaustiboa, dena esan behar bada). Harritu nau bere poesia lizunaren gordinak, kontuan harturik 1950 urtearen bueltan idatzita daudela, eta nola dabilen baten eta bestearen kontra jori, bururik utzi gabe inoren lepo gainean; Haur besoetakoa nobelan, berriz, pederastiako harreman baten kontakizun garratza ematen zaigu, literarioki nire ustez bikaina lehen erdian, esajeratuegia amaieran.
‎Literaturari atxikitako azkeneko artikulua Egiak sinatua zetorren eta polemika mikatz bati heltzen zion, goxotasun asmo handirik eman nahi gabe, dena esan behar bada. Tere Irastortzari Kritika Saria eman zioten bere lehen liburu Gabeziakengatik, eta horren harira epelak idatzi zituen Krutwigek Deia eta Egin egunkarietan.
‎–Nik ez daukat kexurik, ondo baino hobeto nago, egia esan behar bada?
‎Nire lehengusu Maria Teresa ezkondu zenean autobuskada bat irlandar ibili genuen inguruotan gora eta behera. Izan ere, gero han zirelako edo, hemen ezkontzea erabaki baitzuten, Errekarte ondoan dagoen Loinazko ermitan hain zuzen, eta, Mc Cartneytarrak familia ugaria izaki, autobus osoa bete zuten, ezteiekikoak egitearekin batera turismo pixka bat ere egiteko; familia ugari bezain katolikoa, dena esan behar bada, behin bazter hauetara etorriz gero bi baitziren ikusi gabe utzi nahi ez zituzten tokiak: Lourdes eta Loiola.
‎Bere iritzia emateaz gain azaldu zidan, artikulua atera eta handik gutxira Ibai-Ertzen semea ikusi zuela Beasaingo tabernaren batean, galdetu ziola ea irakurri zuen nirea eta baietz; ea zer iruditu zitzaion eta ondo. Lasaitu nintzen; ni, egia esanda, une batez ere ez nintzen gogoratu Leteren familiaz, ezagutu ere ez nituen egiten, dena esan behar bada, baina tira, istilurik behintzat ez genuen izango alde hartatik.
‎Niri, ordea, egia guztia esan behar bada, ez zait sekula gustatu kondoia erabiltzerik. Goxokia plastikoa kendu gabe jatea bezala da hori.
2016
‎Mendebaldean inposatu den muturreko zentro progrearen ideologia onargarri bakarrarekin hautsi du. Baina dena esan behar bada, demokratek asko lagundu dute. Izan ere, globalizazio neoliberala, establishmenta eta ustelkeria pertsonifikatzen ditu Hillary Clinton eta nekez irudika daiteke bera baino hautagai okerragorik.
‎Aurreko batean alabaren mutilarekin joan omen zen dantzaleku batera, ez galdetu zer aitzakiarekin edo zer asmorekin, eta aretoan sartu zirelarik mutilaren kuadrillakoak mutu geratu omen ziren, aho zabalik berari begira, eta ez naiz harritzen, 50 urte badituen arren, gonarik motzena ere primeran geratzen baitzaio eta edozein mutil gazte zorabiatzeko moduko eskoteak erabiltzen baititu. Alabarekin oporretara joan zen batean tatuaje bat egin zuen ezkerreko bularrean, arrosa urdin txiki bat, nahikoa artistikoa dena esan behar bada. Arrosa hori erdi agerian duela atera ohi da etxetik zita bereziren bat duenean, eta hala irudikatzen dut joango zela alabaren mutilarekin areto horretara sartu zenean ere.
‎Kontatu diot halaber Liburu saltzaileen Elkartearen gomendioz nola hasi nintzen apaletan biografiak pilatzen, era guztietako biografiak, espezializatzera jo behar nuela esan baitzidaten, eta neu beti generoaren zalea izan naizelako ere bai, dena esan behar bada, eta erantsi diot nola garai horretan hasi nintzen irakurtzen nuen biografia bakoitzeko irudi bat edo beste biltzen, konbentzituta bainengoen askotan gertakari, eszena edo pasadizo labur batek bil zezakeela bizitza osoa, pasarte batek eleberri bat labur dezakeen bezalaxe. Dendako bulego estuan sartuta (zerraldo baten tamaina zuela aipatu diot, gauzak ilun jartzen hasita), orduak ematen nituela kontatu diot irakasleari, irakurtzen nituen biografien eta eleberrien pasarte distiratsuen bila, eta orri batera pasatzen nituela neure modura, hitzez hitz errepikatu beharrik gabe.
‎" Ugariak baino ugariagoak dira kristau dotrina gaitzat duten euskal lanak. Gehienak, egia esan behar bada".
2017
‎Igela aldizkaritik hartutako hiru txikito jarriko ditugu, eskatologiko samarrak, dena esan behar bada:
‎Batzuetan besteetan baino leku gehiago eskaini zidaten, baina gehienek zekarten egilearen argazki bat ni eskuetan hartu eta kameraren objektiboari erakusten, irribarrez, lan luze eta gogor baten ondoren emaitza eskuratu duenaren poza agerian. Irratira eta telebistara ere joan zen egilea, nitaz hitz egiteko, eta hainbat webgunetan ere aipatu gintuzten, nahi zuenaren eskura liburu dendetan nengoela gaztigu emanez.»Hurrengo asteetan hiruzpalau kritika agertu ziren egunkari aldizkarietan, ez laudorio sutsuz beteak, dena esan behar bada, baina bai egilearen lana eta ahalmena aitortuz idatziak behintzat, baita iruzkin pare bat ere 111 Akademiako webgunean, bata ni irakurtzeko gomendioa eginez, bestea ez dudala irakurtzen hasterik ere merezi esateko. Hiru irakurle klubetan izan nintzen mintzagai, eta elkarrizketa pare bat egin zizkioten egileari, ni aitzakiatzat hartuta.»Aste distiratsu eta zoriontsuak izan ziren haiek, esperantza handikoak, guretzat.»Gero, ordea, ia ia oharkabean, une traumatikorik gabe, alegia deus ez, isiltasunak eta ahanzturak bereganatu gintuzten, mantso baina tinko, ezarian baina gupidagabe, egilea eta biok.»Beste asko bezala, liburu ahaztua naiz orain, literaturari buruzko eztabaida eta antologia guztietatik kanpo geratua betiko eta erremediorik gabe, liburu berrien ekoizpen zoro etengabeak bazterrean utzia eta berreskuratua izateko esperantzarik gabe, ez dudalako horretarako inongo helduleku egoki eta baliagarririk eskaintzen, eta egilea ere hasi da, ikaragarri kostata bada ere, horretaz ohartzen eta errealitate horrekin etsitzen eta bizitzen ikasten.»Ondo pentsatuta, ez gaude kexatzeko moduan.
‎ateratzen eta jazten dituztela. Ez da alde honetan ikusten urrutiko aldizkarietakoak bezalako nabarmenkeriarik, ez da hemen halako lotsagabekeriarik zorionez, baina nolanahi ere arintasunak beti arintasun, eta inoiz edo behin arinkeria, dena esan behar bada. Behealdetik baino, goialdetik nabaritzen da hau gehiena.
‎Ze benetako zortea izango bailitzateke, bientzat (arrazoi desberdinak direla-eta), elkar ezagutu ahal izatea, diot. ...ien porra beltzei ihes egin, uniformeei listua bota, besoei ausiki egin, izerdiak jasan, erremina begietan, hau guztia Jeronimoren erara garrasi egin ondoren, hau guztia nire neska ez zen nire neska bazter batean salbu laga ondoren (hori zen behintzat nire asmoa), eta lasterketa eroan, nola diren gauzak, besterik gabe gogora etorri zitzaizkidan zenbait esaldi solte mordoilo bezain nahasgarri (dena esan behar bada) aurreko gauean fisika kuantikoari buruzko dokumentalean entzundakoak erdi lo nengoela, beso ezezagun bik besarkatu nindutenean (batek daki zer intentzioz), ikur eta forma maori bikainak tindatuak zituztenak, Mando Buru itsututa zeukan iragarkiko neska liluragarriaren kasik erreplika doia zen gorputz emearen osagarri eta luzapen ziren besoak. Baina nirea ez zen nire neska bai zen guztiz erreala (pittin bat errealegia nire gusturako), eta ni ez nengoen obsesionatuta, izan ere ez nengoen batere obsesionatuta; are gehiago, ez nago; (aise ken dezaket gogotik nire buru honetan immanentziarik ez duen oro).
‎Egun batzuk geroago eztabaida gogorrak izan zituen Imanolek Jarraiko beste kide batzuekin, eta erakundea uztea erabaki zuen. Horren berri zeharka jakin nuen, Solokok telefonoz kontatuta, ni Eskorbutoren Barakaldoko kontzertuan ezagututako italiar batekin –Giulio zuen izena– enrollatu eta Bilbora joana bainintzen, Solokori min handirik eman gabe, dena esan behar bada. Gero Bartzelonara joan ginen Giulio eta biok, eta harrezkero ez naiz berriz Euskadira itzuli.
‎– Karrerarik gabea, dena esan behar bada –zehaztu nahi izan zuen morroiak.
2018
‎Guztiak biribilketa alegeran ibiltzen ziren etxetik, jostailu pila horiekin guztiekin nahas mahasean, esaten zuen gure aitak?, eta gela osoak kolonizatzen zituzten batzuetan, bainugeletako bat ia dortokentzat zen esklusiboki?. Egia osoa esan behar bada, baldintzak ez ziren beti munduko higienikoenak: txorietako asko suelto ibiltzen ziren etxetik, horrek ekartzen zituen begien bistako ondorio orbandunekin, eta, edonola ere, Gomeztarren garbitasunerako jaidura ahulak ez zuen asko laguntzen.
‎Agian nik hura gehiagotan, berak ni baino. Baina, dena garbi esan behar bada, argibide gehiago eman zidalako hark niri, nik hari baino. Esate baterako, noren etxea ari zen margotzen, eta hura bukatuta, nongo sabaiak zuritu zituen.
‎Bitartean, beste hildakoen senideekin hitz egiteko ere baliatu zezakeela aipatzen zidan behin eta berriz, nahiz eta, adore faltaz edo, asmo hutsean uzten zuen. Nik, egia osoa esan behar bada, arrastorik ez nion jarraitzen ordurako. Bere motibazioak nazka nazka eginda nindukan, nirea ez bezala, gorantz zihoalako.
‎Garai hartako, eta urte askotako, Euskal Herriaren argazkirik fidel eta tristeena Donostiako Anoetan errepikatzen zen astero, Gesto por la Paz erakundeak deitutako mobilizazioa eta Euskal Herria Askatu lelopekoa aurrez aurre jartzen zirenean, tentsio ikaragarrian, erdian Nestor Basterretxearen Bakearen Usoa zutela (errotonda baten erdian, dena esan behar bada).
‎Telmo eta Jean Marc Sixtoren mozkorraldia zaintzen ari diren bitartean, Fakirrak a capella eskaini du kontzertu osoa. Eta, dena esan behar bada, musikariek lagunduta bezain gustura eta lasai aritu da, gusturago ez bada.
2019
‎Badakizue, jende askok destainaz begiratzen die Bertso Txapelketei, artea ezin dela puntuagarria izan, diote, lau urtetik lau urterako horrek prozesio itxura duela, edo kirol konpetizio bat, ez artea edo kultura, baina ez dute kontuan hartzen bertsolaritza txapelketa baino askoz gehiago dela. Marketin gehiegizkoa, publizitate hanpatua, horretaz guztiaz kexatzen dira ugari –arrazoi puntu batez, dena esan behar bada (baina nik laudatio egin behar dut…) –, baina oraindik ere taberna zokoko bertsoa existitzen dela ahaztu dute. Gauza bat titularrak dira, hedabideek hauspotzen duten morboa, nor den txapeldun, nor geratu den kanpo, baina kartzelakoak ez dezala zortziko txikia estali, kontua ez da hain sinplea.
‎Hitzak liluratzen gaitu eta bizitzaren zati handi bat hizketan pasatzen dugu, edo burura etorritakoa idatziz, idazteko gogoa baldin badugu, gero eta jarrera ez ohikoagoa, dena dela eta dena esan behar bada.
‎Gero, bere bidean aurrera egiten zuela eta hogeita bost urte zituela, Donostiako arte galeria batean erakusketa bat egitea lortu zuen: bere merituengatik baino gehiago, osabaren kontaktuengatik, egia osoa esan behar bada?
‎–Aspaldi hasia ninduan lurra zulatzen, zer gerta ere, ganora handirik gabe, dena esan behar bada. Faxistak behar baino gehiago inguratzen ari zirela konturaturik, berrekin nioan lanari.
‎Bada gure artean ere ezin bestela izan, eta bi joera nagusi bereizi ziren kongresu hartan: batetik, Resurreccion Maria Azkue, Arturo Campion, Jean Baptiste Darricarrère, Jean Pierre Arbelbide, Jean Blaise Adema, Martin Guilbeau zeuden, besteak beste, eta baita ni ere, Pierre Broussain; bestetik, Sabino Arana Goiri eta haren jarraitzaile fidel eta sutsu saldo bat, hizkuntzalaritzan ez oso adituak gehientsuak, dena esan behar bada. Nahasketa eta gaizki ulertu batzuk tarteko, ez genuen inolako adostasunik lortu.
2020
‎Horrexegatik agian ulertezintasun asko eta asko. Egia osoa esan behar bada Kultura Saileko pertsona batzuk, kostata izan bazen ere, ulertu zuten eta horrek bere alde hitz egiten du. Eskerrak eman behar dizkiegu.
‎Erakutsi nahi nuen besteak bezalaxe moldatzeko gai nintzela. Oso burugogorra nintzen, dena esan behar bada. Bi urtez eutsi nuen horrela, baina gero eta ikasgai gehiago neuzkan, eduki konplexuagoak, eta batxilergora iritsi nintzenean amore eman nuen.
‎Eta ni ez naiz zure amaren aspaldiko laguna, hori besterik ez nuen behar! Dena esan behar bada, nire bizitza osoan behin ikusi dut emakume hori. Duela 15 urte izan zen, bataioren batean, eta ez ginen buruz buru preseski.
‎Alde batetik indigena edeniko, gizajo, kobardearen figura, europarren bihotz gupidatsuak hunkitzen zituena humanismoaren zentzuan. Basati onaren ideia horrek Jean Jacques Rousseauren humanismo unibertsalista zabaldu zuen.79 Indigena maitagarritzat onartzen zuten, morroi moduan, dena esan behar bada. Beste aldetik, kanibal anker eta gizajalearen figura zegoen, 1596ko otsoa baino gaiztoagoa, espantua eta izua eragiten ziena europarrei, gaur egungo terroristaren mamuak bezala.
2021
‎Dena esan behar bada, Pepa Gamboa zuzendari lanetan zegoela jakiteak eraman nau antzezlan hau ikustera: Gamboak zuzendutako dantza lan batek Moskuko Bolshoik banatzen dituen Benois de la Danse bat eskuratu zuen —dantzaren Nobel sariak, labur esanda—, baina hiru antzezlan hauengatik aipatuko dugu hemen:
‎Auzi ideologikoa ez eze, pragmatikoa ere bada: nekez egingo duzu Espainiako telebistek baino hobeto Madrili buruzko kobertura, haiek Euskal Herrikoa zuk baino hobeto egingo ez duten bezala (non eta ez den Ipar Euskal Herriko edozein bozketa, dena esan behar bada).
‎30.000ra heldu nahi dugu. Gutxi gorabehera populazioaren %1a da hori, eta arrazonamendu hori darabilkigu, baina zintzoki esan behar bada, erronka baten ondorio da: ea Oreinak filmak baino jende gehiago bildu.
‎Auskalo norenak ziren esku haien aginduei jarraituz, ahuspez jarri nintzen izara gainean, burua eskuin aldera lerrotuta. Goi eta behe, ezker eta eskuin laztantzen segitzen zuten lau eskuek, sinkronizazio neurtuz, disimulurako lanik hartu gabe ordurako, mantso eta abilezia dotorez, dena esan behar bada. Batek burua eta lepoa ferekatzen zizkidan bitartean, ipurmasailak igurzten zizkidan besteak.
‎Biktima" hutsa" izan behar zuen, horrela esan badaiteke; itzultzaileak gomendatutako eleberriak irakurtzean konturatu nintzen nobeletan agertzen diren biktimetako batzuk biktimagile izan diren biktimak direla. Horrek indarkeria justifikatuta geratzen den dinamika bat sortzen du; gizarteak berezkoa duen indarkeria, dena esan behar bada. Mendeku egarria zuen biktima bat islatu nahi nuen.
‎Ikusten denez, oso hizkera markatua ari naiz erabiltzen beraiek bezala, dena esan behar bada, baina uste dut horrela hobeto transmitituko dudala Tony Kushner egileak testuari eman zion tonu adoretsua, beldurrik gabea, ezer ere galtzeko ez duenaren parekoa eta orduko tsunami atzerakoiak eskatzen zuenaren araberakoa. Nik uste dut pentsamendu argiaren eta erabakimenez blaitutako hizkera hori izan direla emanaldiaren luzera neurrigabea hain gozo jasan izanaren zio nagusia.
‎Alferrik galdu ditut denbora eta bidaia ostera ere, eta proposamenak jaiotzatikako malformazio berberekin jarraitzen du. Ahal dela, horrelako kasuetan artistekin edo sortzaileekin hitz egiten saiatzen naiz, ahozko hitzak letra idatziak baino samurragoak izaten direlako, eta, dena esan behar bada, gehienetan gogo onez eskertu didate ekarpena.
2022
‎ez nuen ikusi xamana, ez nuen ikusi Xalbador, txistu bidezkoak edo justifikatuak txalo bilakatzeko gaitasuna zuen inor. Txistugile zentzuzkorik ere ez nuen ikusi, dena esan behar bada. Zarata gehiegi dago, harrabots gehiegi, eta gero eta gehiago kostatzen da kexu eta zuzenketa arrazoituak nork jaulkitzen dituen antzematea.
‎abokatuak, senitartekoak, poliziak, kazetariak elkarrikezkatzen dituzte horretarako. Dena esan behar bada, faktura ezin finagoarekin eta gustuz osatzen dituzte atalak. Morboa da salgaia, baina bilgarriak ekoizpen handien distira du.
‎–Ahal moduan! Ez ondo, egia esan behar bada... Nola esan:
2023
‎Hortik aurrera edozein bikote arruntaren bizimodua aletu digute dantzaren bidez, nahiko era didaktikoan, dena esan behar bada: bikotea nagusitzen joan da, emaztearen soinekoak adierazi digun bezala; ume bat eduki dute besoen artean, eraman duten izaratxo tolestuan antzeman dugun bezala; gero bikotearen haserrealdia etorri da, musikaren dramatismoan ulertu dugun bezala; eta azkenean zahartu egin zaigu bikotea, Aiguaderen baldarrean igarri dugun bezala.
‎Ni ez nintzen ausartu Soseguneko ohean atera genuena inprimatzen, eta ad usum privatum atxiki nuen. Fotokopisteriatik irten ondotik, lehenago telefonoan solaskide izan zuenaren dei edo mezuren baten zain balego bezala, Petra behin baino gehiagotan ibili zen sakelakoa kontsultatzen; apur bat uler nezakeen arren, jendetasun gutxi erakutsiz, dena esan behar bada.
‎ez, oso poetikoa ez zen, tokitan zegoen Goetheren poesiaren melatonina. Niri, ostera, elur matazek ipuin tradizional bat ekarri zidaten gogora eta, Petrak kontatzeko eskatu zidanean, hirugarren egunez segidan Martini ipuin bat kontatu behar ziolako, bera ohean etzateko eta nik ohepetik konta niezaiokeela esan nion," entrenatzen hasteko, baina ez lokartzeko baldintzarekin", aitatasun sindrome ezkutu batekin, dena esan behar bada.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia