Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 91

2003
‎Beste ofizioetan bezala, prostituzioan ere pertsona bakoitza mundu bat da. Batzuek lan baldintza hobeak dituzte, besteek okerragoak, lantoki ezberdinak, bezeroekiko harremanak, soldatak... eta jubilatzeko gutxi gorabeherako adina ere badute; izan ere, 45 urtetik gorako emakumeek ezin dute lanbide honetan aritu, ez bada arrisku gehieneko lanetan. Badute ordea amankomunean zerbait:
2004
‎" Emakume hau ama izan daitekeenez...". Lan esparruan sartu nahi duen emakumeak ezin badu ama izan, eta aukeratu beharrean aurkitzen bada, agian ama izateari uko egingo dio. Eta hori ez da emakumeen arazoa, gizaki guztien arazoa da.
2005
‎Ekainaren29an, auzitegiak neurri kautelarrak ez hartzeko erabakia hartzen du. Horren ondorioz, emakumeek ezin dute 2001 urteko Alardean parte hartu.
2006
‎Ikerketa baten arabera, gutxienez 80.000 emakumek ezin dute beren bizitza salbatuko lukeen zesarea bat eskuratu.
‎Londresko Higiene eta Medikuntza Tropikaleko Eskolak egindako azterlan baten arabera, garatze bidean dauden 42 herrialdetako 80.000 emakumek ezin dute zesarea bat eskuratu, beren bizitzak salba ditzakeen eragiketa bat. Datu horiek biltzen dituen azterketaren ondorioak The Lancet aldizkariaren edizio digitalean argitaratu dira.
‎Amona Erikaz gogoratu nintzen. Hobeto esateko, frau Gerdaren eromenaz esaten zituenak etorri zitzaizkidan burura, baina emakumeak ezin gintuen Amona Erika eta ni lotu, aitona Karl baitzen Lindemann, eta ez amona. Hala ere, horretaz konturatzeak ez ninduen lasaitu, frau Gerdak niri begira segitzen baitzuen, kopeta zimur zimur, nire deiturak zerbait oroitaraziko balio bezala.
2007
‎errepresetazioak hizkuntzan bat egiten baitituzte, «subjektibotasunetik objektibotasunera iragaitzazko puntu handia hizkuntza da»254 Hizkuntza bakoitza munduaren ikuskera (partzial) bat denez gero, «ezagutu ahalgarriaren suma, giza izpirituak landu ahal duenaren alorra bezala, hizkuntza guztien artean, eta haiengandik menpegabe, erdian dago; gizon emakumeak ezin du esparru objektibo huts honetara bestela hurrandu, bere ezagutzeko eta sentitzeko moldean baino, bide subjetibotik hortaz. Non eta doi doi hantxe, ikerketak puntu goren eta sakonenak ukitzen dituenean, bere gaitasunaren akabuan aurkitzen da adimenaren erabilera mekaniko eta logiko, berekitasun partikular orotatik errazkien bereztekoa, eta barneko hautemapen eta sorkuntzaren egikera bat agitzen da, horretatik ageri gelditzen den guztia baita, egia objektiboa indibidualitate subjektiboaren indar guztitik hozitua dela.
2008
‎Argi dago emakumeek ezin dutela prostatako minbizirik izan; ezta gizonezkoek obarioetako kisterik ere. Sexu organoekin loturarik ez zuten gaitzek, berriz, eragin bera ote dute gizon eta emakumeetan?
2009
‎Gaur egun, Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan, abortua kudeatzea eta klinika pribatu batera bideratzea izaten da administrazioak egiten duen bakarra. Nafarroako kasuan, gainera, emakumeek ezin dute Foru Erkidegoan abortatu, inguruko erkidegoetako zentroetara bidaltzen dituzte Emakumeentzako Laguntza Zerbitzuen bitartez. HIES kasuetan, emakumea presondegian dagoenean edo beste egoera berezi batzuetan, administrazioak ordaintzen ditu abortuaren kostuak bai EAEn, bai Nafarroan.
‎Beste aldebatetik, emakumezkoak, haurrak gauean titia hartzeko itzartzen duenean, plazersentsazioa izan dezake, edo, kontrakoa, plazerik eza eta erruduntasuna senti ditzake (Leiblum, 2002). Haurrari bularra ematen dion emakumeak ezin du haurrarenelikadura bere kidearekin partekatu. Ondorioz, loaren etenaldiak jasateaz gain, ahuleziara eraman dezakeen nekea pilatzen hasten da.
‎Adituek atzo aurkeztu zuten txostena, eta Gobernuak horixe erabiliko du Abortuaren Legea berritzeko. Espainiako Berdintasunerako ministro Bibiana Aidok adierazi duenez, Gobernuak argi dauka abortatzen duten emakumeek ezin dutela kartzelara joan.
‎Ezker abertzaleko gizon emakumeok ezin dugu udako hausnarketa eta batzarrek emango duten estrategia politiko militar berriaren zain egon. Guri dagokigu, eta ez beste inori, epe motz, ertain eta luzera begira aurrera eramango dugun estrategia politikoa zehaztea.
2010
‎Bortxaketaren berri izan zuten emakumeak pubisean mina zuela seinalatu zuenean; izan ere, emakumeak ezin du hitz egin eta bere semeak bortxatu ote zion galdetu ziotenean buruarekin baietza eman zuen.
‎Bortxaketaren berri izan zuten emakumeak, zahar etxera bueltatzean, pubisean mina zuela keinuz seinalatu zuenean; izan ere, emakumeak ezin du hitz egin eta bere semeak bortxatu ote zion galdetu ziotenean buruarekin baietza eman zuen.
2011
‎Guk ezin dugu beraien partez ikasi, eta ez dagokigu inoren psikologo lana egitea ere. Emakumeok ezin dugu gizonen irakasle lanik egin, norberak egin behar du bere bidea. Baina hau berdin gertatzen da borroka guztietan, Sahararen aldekoan, adibidez.
2012
‎Tobera herriko plazan jokatu zuten eta 200 bat gizonek parte hartu omen zuten, tobera tradizionalean emakumeek ezin baitzuten parte hartu. Tobera hartan azaldu ziren emakume guztiak emakumez jantzitako gizonak izan ziren.
‎Hala ere, espasmo horiek ez dira beti berez gertatzen; batzuetan, zenbait metodo artifizialek eragiten dituzte, eta, ondorioz, argi induzitua sortzen da. Emakumeak ezin du beti aukeratu, baina komeni da jakitea zer alde dagoen erditze natural baten eta erditze induzituaren artean, artikulu honetan zehazten den bezala. Atal honetan, erditze induzituaren arriskuak ere aztertzen dira, berezko erditzearen kasuan baino handiagoak baitira, batez ere aukeraketa bidez egiten bada eta ez medikuak hala agintzen badu.
2013
‎–Zure gogoa betetzearren ia ia edozer gauza sinesten saiatuko nintzateke, baina hau sinesteak zuri besterik ez lizuke hoberik emango; izan ere, Charlottek lehengusuarekiko joerarik baduela uste izango banu, orain bere bihotzaz dudana baino iritzi txarragoa izango nuke bere adimenaz, hori da guztia. Ene Jane maitea, Collins jauna gizon buruiritzi, faratatsu, kasko estu eta tentela da; nik bezain ondo dakizu hori; eta ohartu behar zara, ni ohartzen naizen bezala, harekin ezkontzen den emakumeak ezin duela oso pentsabide zuzena izan. Ez ezazu zuritu, nahiz eta Charlotte Lucas izan.
‎Beste ezaugarririk ere partekatzen dute: bi emakumeok ezin dute etsi emazte eredugarri izanaz. Zigorra jasango dute eragindako arau urraketarengatik:
2014
‎Idoia Etxebarria: Gerra ondoren jarri zuten lege bat, ezkondu ondoren emakumeak ezin zuela lanean jarraitu, edo behintzat enpresa bat... Arantxa Urretabizkaia:
‎Ama ahalegindu zen, baina lankideak... gero maite zituen lankideak pila bat, baina lankideek uko egin zioten. Esaten zioten emakumeak ezin zituela puntuak kobratu. Ze.. nik 6 urte izango nituen edo, hasi zen... ordurako hasia zen arrantzaren krisia.
‎Alor zientifiko espainolean, ideia horiek izan zuten oihartzunik. Adibidez, Nicasio Mariscal y Garcia higienistaren aburuz, emakumeek ezin dituzte euren«absorbentes pretensiones» (Mariscal y Garcia, 1989: 79) aurrera eraman ugaltzesistema izateagatik, hots, berezkoak dituzten funtzio organiko naturalen erruz.Baieztapen hori berresteko, Mariscal y Garciak oso datu eskasak erabili zituen, harenustez nahikoa baitzen «examinar el estado de animo que acompaña generalmente aldesempeño de esta funcion», funtzio hori hilekoa izanik.
‎...lkorteko sorgina erremedioa eman nahirik irudikatu zuten; Arizkunen, dantza lotua plazan dantzatzeko zailtasunak erakutsi zituzten; Arraiozko karrozak, Jauregizarreko etxekoandreak sorgin izateagatik kondenatutako zortzi emakume nola salbatu zituen agertzen zuen; Iruritak, herriko gazteek inauteriak nola ospatzen zituzten; Oronozkoan, Franco garaian murriztutako eskubideez aritu ziren, hain zuzen, emakumeek ezin zutela batzarreetan parte hartu, «familiko buru ez izateagatik». Lekarozko organ, Lekarozko eskola berriz irekitzekotan nolakoa izan lukeen agertzen zuten, euskalduna eta gaur egungo legeak ezartzen dituen murrizketarik gabe.
‎Izango da emakumeek ezin dutelako beren bizitza utzi.
2015
‎Paradoxa handi batekin; izan ere, mendian, emakume eta gizon militanteak zeuden, bi biak. Baina, gizon militanteak feudalak ziren, eta uste zuten emakumeek ezin zutela borrokatu. Parte hartu nahi bazuten, asko jota, atzeko lerroetan gera zitezkeen.
‎Amorrazioa eman zion lehengo gaueko haren larderia batek. Bankes jaunaren angelu berean begira, pentsatu zuen inongo emakumek ezin zuela beste emakume bat miretsi gizon hark adina; Bankes jaunak bien gainean zabaldutako gerizpea zuten babes. Haren argiari jarraituz, berak ere bere izpi berezia gehitu zuen, bere artean pentsatuz Ramsay andrea zalantzarik gabe pertsonarik zoragarriena zela, liburuaren gainean burua apalduta?; onena, agian; baina, era berean, han ikusten zen forma perfektuaren aldean desberdina zen.
‎Siria borroka eta bonbardaketa lurraldea da, eta 11 milioi desplazatu eragin ditu, 4 milioi errefuxiatu baino gehiago eta 12,2 milioi lagun laguntza humanitarioaren mende. 2014ko lehen seihilekoan adingabekoen aurkako 1.200 bortxaketa larri egin ziren.Haurrak jada ezin dira eskolara joan, emakumeek ezin dute ospitaleetan erditu, osasun azpiegiturarik ez dagoelako, ez baitago inolako lanposturik erosteko eta erosteko. Ondoko herrialdeetako siriar errefuxiatuen kopurua laukoiztu egin da urtebetean NBEko datuen arabera, urte batean lau aldiz laukoiztu da Siriar errefuxiatuen kopurua.
‎Bularra ematean jarrera egokia eta helduleku eraginkorra lortzea. Kasu batzuetan, bularra handituz doa, eta, ondorioz, emakumeak ezin ditu besoak normal jaitsi, eta sukarra ere eragin dezake. Zer egin bularren inguraketa gertatzen denean?
2016
‎Beharbada mutilak lo hartu du edo hartzeko zorian dago eta emakumea bere ahots abailduarekin oroitzapenak jaulkitzen hasten da, eskuarekin flekilloa apartatu eta sukarrik ba ote duen begiratu dio agian, umeekin egiten den antzera. Emakumeak ezin du bere burua mutilik gabe irudikatu, beregatik utzi zuen dena, utzi zituen senarra eta utzi zuen irakaskuntza bien arteko harremanaren berri institutuan zabaltzen hasi zenean. Irakasle eta ikasle baten artekoa denen ahotan zebilela ohartzean alde egitea erabaki zuen, baina horiek aspaldiko kontuak dira.
‎Begi bistakoa da komisarioak denbora luzeko jarraipena egin diela, nahiz eta beste gau batzuetako kronikak laburragoak diren. Gau horietako batean emakumeak ezin du beste behin ere lorik egin eta mutilari botatzen dio errua, begiak itxi eta irakaslearen etxean gertatzen denaren irudiak etortzen zaizkiolako, akaberarik ez duen film batean bezala. –Harekin egiten duzuna nirekin egitea litzateke irudi horiek desegiteko modu bakarra?, esaten dio eta dagoeneko buruz ikasia duen gidoiaren arabera hasiko zaio mutilari gerturatzen, irakasleak lotzen dizkion bezala lotzen dizkio eskuak lepoan, baina iritsi da berriro ere munduaren amaiera, mutilari ez zaio altxatzen, eta emakumeak, etsiturik, negar egiten du.
‎Edo alderantziz. Emakumeak ezin du orgasmoa jo; gizonak ezin du beldurra zutitu. Harremana urrutitik burutzen dute, uharte batetik bestera demagun, eta ez dira sarritan musuka desbideratzen.
‎Hortxe beltzez jantzita dagoen gizon txiki horrek dio emakumeek ezin dutela gizonek adina eskubide eduki, zergatik eta Kristo ez zelako emakumea. Ea, nondik etorri zen, bada, Kristo?
‎Gaur egun, AEBetako emakumeen erdiek baino gehiagok egiten dute lan etxetik kanpo, eta herrialdearen lan indarraren %41 dira. Hala ere, ezin konta ahala emakumek ezin dute enplegu duinik lortu. Arrazakeria eta sexismoa, bi biak dira emakumeen langabezia tasa handia zuritzeko aitzakia.
‎Otzanak eta etxekoiak dira pertsona beltz gehienak, eta emakume beltz gehienak, berriz, amak dira, ez besterik. Ironikoa badirudi ere, esklabotzaren aurkako literaturako alerik ezagunenak berretsi egiten zituen esklabotzaren oinarrian zeuden ideia arrazistak, eta, horrez gainera, kontzeptu sexistak ere betikotzen zituen, zeintzuen arabera emakumeek ezin baitzuten esparru politikoan parte hartu, hots, esklabotzaren aurkako borroka piztu zen esparruan.
‎Zu bezalako emakumeak ezin du kaletik ibili ordu hauetan.
2017
‎26 Horrek azal dezake, agian, zergatik desagertu ziren XVII. mendean antisorgailuak, Erdi Aroan erabilera zabala izan ondoren; prostituzio giroan iraun zuten soilik. Berriro erabiltzen hasi zirenean, gizonezkoen eskuetan zeuden jada, eta, beraz, emakumeek ezin zituzten erabili, gizonezkoaren baimenik gabe. Luzaroan, medikuntza burgesak eskaini izan zuen kontrazepzio bide bakarra kondoia izan zen.
‎Bizpahiru egunetan haragi errearen usain okagarri bat izan genuen etxean, baina ez dut uste morroia berriro itzuli denik?, esan eta barre algara triste bat egin zuen. ? Emakumeen kontra ezin dugu ezer egin?, bota zuen ondoren eta, maitaleak maitale, emaztearekin maiteminduta jarraitzen zuela aitortu zidan ahots apalez, ezbehar baten berri emango balit bezala. –Ikusi egin zenuke nolako emakume puska den.
‎Berari, aldiz, whiskiak ez ziola eragiten ematen zuen. Esku bat besaburuan jarri eta etxera joan eta egoera konpontzen saiatzeko gomendatu zidan eta? emakumeen kontra ezin dugu ezer egin?, errepikatu zuen azken aldiz. Zenbat eta gehiago edan, orduan eta ulertzen ez diren esaldi gehiago errepikatzen ditugula ohartu nintzen, baina aldi berean esaldien gainetik alkoholak adiskidetasuna indartzen duela.
‎Gogoko dugu tratu txarrak jasotako emakumeen istorioen berri zabaltzea, ederretik ozta ozta libratu direla konta diezaieten beste emakumeei. Eta, bestalde, errazagoa da, zeren kalean aritzen diren gizon emakumeek ezin dute beren jardueraz gezurrik esan, Internet bidez dihardutenek ohi duten bezala. Miserableena bilatzen dugu, eta zailtasun handirik gabe aurkitzen dugu, horixe delako, hain zuzen, jende guztiaren begi bistatik desagertzeko modurik ez duen prostituzio mota:
‎Egoera aldatzen ari dela ikusteak, emakumea herri kiroletan ikusteko gogoa eta kuriositatea pizten dio jendeari. Nolako erantzuna du neskak trontzan ikusteak. Trontzan hainbestean, baina aizkoran ikusiz gero…, kritika ugari jasotzen da. Emakumeok ezin dugu gizonezko batek adina indar eduki, baina gure mailan daukaguna ematen dugu eta jende askok ez du ulertzen. Erakustaldia plazan izanez gero, jendearen erantzun ona jasotzen da, baina kanpotik lagunak ikusten ari bazara, entzuten duzunean pentsatzen duzu batez ere adineko jendearen aipamenetan.
2018
‎Getarian oso errotuta dagoen itsas kulturaren ikur da Elkano, eta beraz, oro har, getariarrentzat ohore handia da tripulazioko kide gisa aritzea. Antzezle nagusiak zozketaz hautatzen dira herritarren artean, baina protagonista nagusiak, 18 marinelen papera gatibu ekarritako hiru indigenak ez dira agertzen emakumeek ezin dute egin," pertsonaia historikoen generoari" eusteko. Abuztuaren 7an izango da aurtengo edizioa.
‎Horregatik, Millen arabera, mundu modernora ekarri beharra dago ezkontza; estatusaren aztarnak ezabatu egin behar dira, eta ezkontzak, estatus kontua izateari utzi, eta kontratu bihurtu behar du. Estatusaren mundu zaharrean, izan ere, gizon emakumeek ezin zuten aukeratu zer posiziotan egon nahi zuten senar eta emazte gisa. Mary Shanley k hauxe azaldu du XVII. mendeko ezkontzaren inguruan:
‎aitaren legeak bere boterea eta agerpena hedatzeko eratutako edo adierazitako truke objektua direlako. Baina Faloa «izate» hori ezin da inoiz egokia izan, emakumeek ezin baitute sekula legea erabat islatu; feminista batzuek diote Faloa izateko emakumeek uko egin behar diotela beren desirari (uko bikoitza; hori bat letorke Freuden ustez femeninotasuna sortzen duen errepresio «uhin bikoitzarekin»), hau da, gabetu behar direla desira horretaz, beren burua bihurtuz Faloaren isla besterik ez izateko eta haren beharrezkotasun betierekoaren berme baino ez izateko...
‎behingoz eraistea: «ezein emakumek ezin du esan, ni?, baldin eta ez bada bere kabuz subjektu erabateko bat; alegia, generorik gabea, unibertsala, osoa».
Emakumeek ezin gaituzte fisikoki gainditu.
2019
‎Huckleberry Finn zuen izena. Herriko emakumeek ezin zuten mutil hau ikusi ere bistaren aurrean. Hain baitzen gaiztoa eta zikina, utzia.
‎Guk ere barneratzen ditugu oztopo horiek batzuetan. Zuzendaritza postuetan aritzen ziren emakumeekin egindako ikerketan agerian geratu zen emakumeek ezin zutela bilera bat arratsaldeko zazpietan egin umeak zaindu behar zituztelako. Datuek zer esaten dute?
‎Tobera herriko plazan jokatu zuten eta 200 bat gizonek parte hartu omen zuten, tobera tradizionalean emakumeek ezin baitzuten parte hartu. Tobera hartan azaldu ziren emakume guztiak emakumez jantzitako gizonak izan ziren.
‎ukatze horrek ez dakarkie askapenik interesatuei, baizik ihes faltsu bat. Argi dago inongo emakumek ezin duela izan bere sexuaz harago jartzeko pretentsiorik, fede txarrik izan ezean. Orain dela urte batzuk, emakume idazle ezagun batek uko egin zion bere potreta jartzeari hain zuzen emakume idazleen argazki sail batean:
‎libertate arrotzetan oinarritzen du bere justifikazioa. Etxean itxitako emakumeak ezin du bere kabuz eraiki bere existentzia; ez dauka baliabiderik bere burua singulartasunean berresteko, eta, beraz, ez zaio onartzen singulartasun hori. Arabiarren artean, indiarren artean, landa herri askotan, etxeko eme bat baino ez da emakumea, egiten duen lanaren arabera estimatua, eta desagertzen denean atsekaberik gabe ordezkatzen dena.
‎Askotariko moldeak hartuta, fede txarreko tranpek eta seriotasunaren engainuek kalte egiten diete bai gizonei eta bai emakumeei; askatasuna oso osoa da bakoitzarengan. Emakumearentzat, ordea, abstraktua eta hutsa da beti, eta, beraz, emakumeak ezin du zinez erabili, matxinatuz ez baldin bada: horra hor bide bakarra, ezer ere eraikitzeko aukerarik ez dutenentzat; beren egoeraren mugak gainditu beharra daukate, eta etorkizuneko bideak zabaltzen saiatu; konformidadea ez da amore ematea eta ihes egitea baino; emakumeak ez du bere burua askatzeko lan egin beste irtenbiderik.
‎Emakumea, ordea, ez da mundua hobetzeko deitua; etxea, gela, arropa zikina, parketa, denak gauza finkoak dira: emakumeak ezin du egin haietan lerraturiko printzipio negatiboak etengabe kanporatu baino; aurre egiten die hautsari, orbanei, lohiari, krakari; bekatuaren kontra egin, eta Satan borrokatzen du. Baina destino petrala da etsai bat etengabe gibelarazi behar izatea, helburu positiboei begira aritu ordez; askotan, etxekoandreak amorru gorriz pairatzen du hori.
‎Erregearen boterearen nagusitasuna inposatu zitzaienean feudatarioei, jaun feudalak eskubide asko galdu zituen: bereziki, basailuen ezkontzaz erabakitzekoa galdu zuen poliki poliki; garai hartan bertan kendu zitzaion tutore feudalari bere mendekoaren ondasunen gozamena; bukatuak ziren tutoretzari zegozkion onurak; eta feudoaren zerbitzua dirutan ordaintzekoa bihurtu zenean, tutoretza bera desagertu zen; emakumeak ezin zuen segurtatu zerbitzu militarra, baina gizonak bezain ondo ordain zezakeen diru obligazio bat; aurrerantzean, feudoa ondasun huts baino ez zen izan, eta jadanik ez zegoen arrazoirik bi sexuak berdin ez tratatzeko. Egiaz, emakumeek azkengabeko tutoretza baten mende segitu zuten Alemanian, Suitzan, Italian, baina Frantziak, Beaumanoirren hitzetan, onartu zuen, neska batek gizon batek adina?
‎aurrerantzean, emakumeak modua izango zuen bitartekari izateko besteren alde, baina zuen inolako kontraturik egin senarraren izenean; dotea, berriz, besterenezina zen: haurren ondarea zen, eta emakumeak ezin zuen erabili ezertarako.
‎Legelariek diotenez, feudo bat, zerbitzu militarra egitearen truke edukitzen den lurra? da; horrenbestez, emakumeak ezin zuen lur feudalik eduki, ez baitzen gai hura defendatzeko. Emakumearen egoera aldatu egin zen feudoak oinordekotzaren eta ondarearen parte bihurtu zirenean; ikusi dugu zuzenbide germanikoak bazituela ama eskubidearen aztarna batzuk:
‎alferrikakoa da galdera; gizonak ezin izan du aurkitu ezkutuko esentzia hori, ez baitago halakorik. Mundutik aparte edukitzen dutenez, emakumeak ezin du bere burua objektiboki definitu mundu honen bidez, eta emakumearen misterioak ez du gordetzen hutsa baino.
‎bigarren ezkontzako haurren erdiak senar hilari zor zizkion. 5 Gurasoen oniritzirik gabe ezkontzen zen emakumeak ezin zuen haien herentziarik jaso harik eta aurreneko semeak, adinduna zenean,, emazte pribilegiodun, gisa aitari ematen zion arte; senarra lehenago hiltzen bazen, adingabetzat jo eta tutoretzapean jartzen zuten alarguna.
‎Kontratuen praktikak asko mugatu zuen poligamia; emakumeek fortunak pilatzen zituzten, eta seme alabei eskualdatzen; horrek bidea zabaldu zuen klase plutokratiko bat sor zedin. Ptolomeo Filopaterrek dekretatu zuen emakumeek ezin zituztela beren ondasunak besterendu senarraren baimenik gabe, eta horrek adingabe bihurtu zituen emakumeak bizi guztirako. Baina estatutu pribilegiatua izan zuten garaian ere, antzinako mundu hartan beste inon ez bezalakoa?, emakumeak ez ziren gizonen parekoak gizartean; kultuari eta gobernuari atxikirik, erregeorde izan zitezkeen, baina faraoia gizonezkoa zen; apaizak eta gerrariak gizonezkoak ziren; emakumeek bigarren mailan baino ez zuten parte hartzen bizitza publikoan; bizitza pribatuan, erreziprozitaterik gabeko leialtasuna eskatzen zitzaien.
‎presozainak dira ama, emaztea, maitalea; gizonek kodifikaturiko gizarteak ebatzi du emakumea gutxiago dela: emakumeak ezin du ezeztatu gutxiagotasun hori ez baldin badu gehiagotasun maskulinoa deuseztatzen. Ahaleginak egiten ditu gizona mutilatu eta menderatzeko; kontra egiten dio haren esanari, ukatu egiten dizkio egia eta balioak.
Emakumeek ezin dute idatzi premisari ni ez naiz emakumearekin erantzun izan diote emakume idazle askok, hala kontatzen du Russek. Bata ala bestea izatekotan, idazlea aukeratu eta emakumea ukatu.
‎Nire bertsokideak beste edan nuen, ez gehiago ez gutxiago, baina niretzat asko zen. Sentsazioa zen emakumeek ezin dute hainbeste edan, baina honek bai. Eta berriro ere gizonen gremioan sartzen zaituzte, ez dagokizun zerbait egiten duzu eta sinpatikoa zara haientzat.
2020
‎Loturarik ikusten ez dutenak zerbitzu publikoen pribatizazioaren eta patriarkatuaren indartzearen artean, menderakuntza hori birsortzeaz gain ongizate kolektiboaren eta demokraziaren aurkako eragile moduan identifikatzen ditugu. Emakumeek ezin dituzte onartu pribatizazio patriarkala aurrera daramaten horiek demokraziaren aldeko eragile gisa agertzea.
‎Orokorrean, emakumeek ezin dute hori ulertu.
‎Uste zuten emakumeek ezin zutela abokatuak izan.
2021
‎Komunera joaten badira, duten NBEa kendu eta berria jarri behar dute. Salatu egingo dugu, zazpi orduko lanaldian emakumeok ezin dutelako komunera joan edota urik edan".
‎libertate arrotzetan oinarritzen du bere justifikazioa. Etxean itxitako emakumeak ezin du bere kabuz eraiki bere existentzia; ez dauka baliabiderik bere burua singulartasunean berresteko, eta, beraz, ez zaio onartzen singulartasun hori. (II:
‎askatasuna oso osoa da bakoitzarengan. Emakumearentzat, ordea, abstraktua eta hutsa da beti, eta, beraz, emakumeak ezin du zinez erabili, matxinatuz ez baldin bada: horra hor bide bakarra, ezer ere eraikitzeko aukerarik ez dutenentzat; beren egoeraren mugak gainditu beharra daukate, eta etorkizuneko bideak zabaltzen saiatu; konformidadea ez da amore ematea eta ihes egitea baino; emakumeak ez du bere burua askatzeko lan egin beste irtenbiderik.
‎312). Ondorioz, emakumeak ezin zuen natur egoera gainditu. Kontratuek harreman zibilak eratzen bazituzten ere, ezkontza kontratuak mendeko natural gisa giltzapetzen zuen.
‎Gaur egun, analisi filologiko erneen ondoren, adituek ia aho batez onartzen dute poemak Sulpiziak eginak izanen zirela, nahiz eta sinesgogor batzuek jarraitzen duten esaten poemen edukia ausartegia dela erromatar dama batentzat. Orobat, duela urte gutxira arte, ohikoa zen Sulpizia gutxiestea, idatzi zale huts bat balitz bezala erredundantzia tristea da, bai, zalea baitzen, garai hartan ezein emakumek ezin baitzuen literatura bere lanbide bihurtu— Garai hartako emakume erromatarrek ez zuten baliabiderik beren lanak ezagutarazteko eta zabaltzeko. Gehienei bururatu ere ez zitzaien eginen.
Emakumeek ezin dute ezer egin gerra bat geldiarazteko.
‎Behin eta berriz etortzen zitzaizkion gogora elkarrizketatzailearen hitzak, destaina keinu hura. “Ezin duzu ezer egin, emakumeek ezin dute ezer egin”. Edonola ere, errealitateak beste zerbait adierazten zuen.
‎“Neskato bat baino ez zara. Emakumeek ezin dute ezer egin! ”.
2022
‎" Lamina zauritua" istorioaren antzeran, Bretainian etxe bateko neskatoak jarleku goritua paratu zion supazterrera hurbiltzen zen arima herratuari, eta ipurdia erre zion (Sébillot 1980 I: 137). Bizkaiko" Arimea berbaz tximiniatik" kontakizunean, andre bati etortzen zitzaion seme edo senar hila, baina emakumeak ezin zuen ikusi eta deitoratzen zuen lehen begi zoli eder bi bazituela eta orduko horretan bat eta iluna... (Etxebarria 1995:
Emakumeak ezin zuen sinetsi. Hura guztiaren protagonista Pera zen.
‎Khatera Dadfer ere nesken eta emakumeen eskubideen defentsan aritu izanak jarri zuen talibanen jopuntuan: «Afganistanen neskek ezin dute ikasi, eta emakumeek ezin dute lanik egin. Talibanek ez dute eskubiderik eman nahi:
‎AI Amnesty Internationalen Heriotza pauso geldian txostenaren arabera, azken hamabi hilabeteotan ia erabat desagerrarazi dute emakumeen hara hona ibiltzeko askatasuna, eta itxi egin dituzte neskentzako bigarren hezkuntzako ikastetxeak. Horrez gain, emakumeek ezin dute gizonekin batera lan egin, eta haur parkeak ere sexuen arabera bereizi dituzte. Lan arloan ere ate asko itxi dira emakumeentzat.
‎1947an, emakume honek daukan asbestosia aitortuta zegoen. Bestalde, 1957an indarrean sartu zen lege batek esaten zuen 18 urtetik beherako gizonek eta 21 urtetik beherako emakumeek ezin zutela lan egin amiantoarekin. Kepa Madariagaren kasuan debekatuta zegoen 18 urtetik beherako mutil bat amiantoarekin ibiltzea.
‎Emakumeok ez dakigu urratsik ematen? Emakumeok ezin dugu zorro batean zama eraman?
‎Uste dut badituztela. Aurreiritziz betetako morrosko ugari dago han hemen, diotenak emakumeek ezin dutela hau edo hori egin. Uste dut guk egiten duguna egin dezaketela.
‎" Ixo, ixo, baxuago". Emakumeok ezin dugu molestatu inon, ezta ospitale batean erditzen ere.
‎Unaiak emakumeak izaki, bazterketarik sufritu ote zuten galdetu diot Milagrosi. " Unai gisa ez naute baztertu, baina emakumeok ezin genuen ostatuan sartu, ezin genuen galtzarik jantzi... Elizak gogor egiten zuen gure kontra.
‎Legea zen. Emakumeek ezin genuen gizonen kopuru bera irabazi". Eta bazeuden diskriminaziorako bertze bide batzuk ere, Martak azaltzen didanaren arabera, ezkutuagoak.
‎Gazterik alargundu zen, eta halabeharrez hasi zen etxetik kanpo lanean. 1950eko hamarkadaren hastapenak ziren, gerra ondorena Euskal Herri osoan (Espainiako Gerrarena, Hegoaldean; II. Mundu Gerrarena, Ipar Euskal Herrian), eta sasoi hartan emakumeek ezin zuten edozein lanetan aritu. Aunitz ziren, gainera, ezkontzeko lana uzten zutenak, batzuetan legeak behartuta eta bertze batzuetan molde sozialen ondorioz.
‎behinola sehaska zegoen tokian bizikleta estatikoa dago orain, gidoinetik zintzilik oren batzuk lehenago Agnèsek berak bere buruari erantziriko jantziak dituena. Emakumeak ezin ditu begiak itxi, bertze aldera mugitu nahiko luke, baina senarraren beso iletsu eta gihartsua gainetik kendu luke horretarako, eta ez du berriz ernarazi nahi. Ikastolako psikologoak erakutsi zizkion arnasketa ariketak egitea baino ez zaio gelditu, eta azkenean loak hartu du, uste baino lehenago.
‎Argi du emakumeak ezin duela gehiegi estutu agurearen memoria, aurreko txandan horrek okertu zituelako jariatzen hasitako oroitzapenak. Ia isilean bukatzen dute gosaria eta gizonari jarraituz joaten dira beheko pisuan dagoen egongeletako batera.
‎“Gizonezkoen akatsen kudeaketa askoz malguagoa da: ‘ahaztu egin zaio’, ‘ez da etorri’… Emakumeek ezin dute gizonezkoek beste akats egin. Emakumeak beti konpondu behar du berak, edo nola konpondu duen galdetuko diote, beti dago bigarren buelta bat exijentzia handiagoarekin.
2023
‎Eskandalua ingeles parlamentura ere iritsi zen eta Wimbledonek araudia zehaztu zuen: emakumeek ezin zuten parpailadun edota koloredun kulero edo kulotik jantzi. Gerora Moranek aitortu zuenez," jota utzi ninduen horrek, emozionalki ezin izan nuen kudeatu".
‎Fatma Zargo Saharako Kultura eta Ondarea Babestu eta Sustatzeko Elkarteko sortzailea debekuez mintzo zen: " Sahara hitza debekatuta dago; ezin dugu gure ikurra astindu; haurrei ezin diegu hassaniazko izenik jarri; emakumeok ezin ditugu melhfa k jantzi; eta gizonek ezin dute elzam a eraman. Haimak erabat debekatuta daude".
‎Aurreragoko beste pasarte batzuetan, emakumeen aurkako zapalkuntzaren bakantasunari erreparatzen dio Beauvoirrek. Beltzek eta juduek ez bezala, dio berak, emakumeek ezin dute beren zapalkuntzaren jatorria inongo gertaera historikotan kokatu. Alegia, emakume beltz, marroi eta juduen sufrimendua eta azpiratzea alboratu, eta, beste behin ere, zuri eta kristau gisa definitzen du" emakume" klasea.
‎XX. mende hasierara arte emakumearen presentzia antzerkian hutsaren hurrengoa izan zen. Emakumeak ezin zuen espazio publikoa okupatu. XX. mende hasieran, eta Espainiako gerra zibila hasi aurretik, Katalina Eleizegi donostiarra eta Robustiana Mujika Tene debar dramagileak aipatu genituzke.
‎Akordioak sinatu dituzten emakumeek ezin dute hitz egin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia