Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 26

2000
‎Nire adinekoa edo zelarik, burutsu eta adimendutsu zen Jesus, sinagogako doktoreen doktore eta jakintsuen jakintsu, baina nago ezen berak ere ez ziola osabari hirugarren lezione hartarik fitsik ere endelegatuko, enekin batean egon izan balitz; baina nola, alde batetik, ekialdeko leihotik ilargi zuria deika ari baitzitzaigun, bere sekeretutxoak erakutsi nahian, nik uste, eta nola, bertzetik, teleskopiotik behatzea zen ene orduko gutizia gutiziatsua, baietz ihardetsi nion, guztiz ulertu niola. Eta hark, orduan:
‎Eta biktimaren izua eta espantua da hura, laztura eta mindura! Eta nago ezen, nola txinatarren tormentu hura gorputzaz baliatzen den, nekearen eta oinazearen areagotzeko, hala ipintzen zuela bertze tormentu hark ene arima sufrimenduaren eta pairamenduaren atzaparretan, eta ezezko haiek ene gogoa zulatzen eta guztiz minberatzen zutela, eta neure onetik atera nindutela azkenean; eta pentsatu ere pentsatzen dut batzuetan ezen burua ere gal nezakeela, segur galduko nuela...
‎Maiz adituko zenuen zuk ere, jaun André, ezen etorkizunaren beldurra dela gure anitz gaitzen iturri, eta gero eta sinetsiago nago ezen hala dela, batik bat etorkizun hori beltz azaltzen zaigunean. Zeren, gaiztasun eta zailtasun korapilatsu batzuen aitzinean, emaiten baitiogu su imajinazinoari, eta, handik harat, imajinatzen dugularik ezen gaitz dena bi aldiz gaitzago izan daitekeela, hiru aldiz gaitzago eta ehun aldiz gaitzago, egiten dugularik hondar ale batetik mendi handi bat, eta ikusten dugularik, finean, geure burua urkabean, korapilo haietarik batetik dilindan, orduan, bada, larritzen, izutzen eta asaldatzen gara, zuri zena ere beltz dakusagu, bildots bat zegoen lekuan otso bat, egiten dugu geure baitan mila pentsu eta gogoeta, mila dorre eta gaztelu, eta halatan gaixotzen eta eritzen zaigu arima; eta, nola gorputza eta arima bat diren, gaixotzen eta eritzen zaigu, orobat, gorputza.
‎ez zuela deus ere gordetzen, alegia, eta zen bezalakoa onartzen zuela etxeko iragana... nahiz eta ez nagoen oso segur, zeren eta iragan hark bere kontradikzionea baitzuen, kontzientzian barrena itzal bat bezala luza zekiokeena, eta uste dut ezen itzal hark ere egitekorik aski eman ziola, ez dakit bizitza osoan, baina bai bizitzaren azken aldian. Eta segur nago eta gero eta segurago nago ezen itzalpean nahi izan zuela itzal hura, baina ezin izan zuela, halako suertez, non itzalak itzali baitzuen aitona bera ere, finean.
‎Baina nago ezen aita Bartolomek hain nahi zuela hertsia, gaitza eta meharra ate hura, non, meharraren meharraz, paretatik desagertzen baitzen, eta non atea iragan nahi zuenak pareta edireiten baitzuen, finean, atearen orde.
‎Badakit nik ere zer den imajinazinoa, eta badakit ezen imajinazinoak gal gaitzakeela. Eta segur nago ezen ni ez nintzela horretan zu baino gutiago izan. Erran nizun lehengoan ezen meditazionea mendi bat dela, eta kontenplazionea haren gailurra.
‎Eta, pentsu horrekin neure arima ere zabaltzen eta zabaltzen igartzen nuela, hala galdetu diot neure buruari: " Eta spiral bat balitz gure bizitza, deusezetik osorat, zeren post tenebras spero lucem? 36 Eta nago ezen iduri hau egiazkoagoa dela; izan ere, ez ote garamatza amorioak azken marratik eta azken mugetarik harat eta ez ote garamatza amoriozko bizitzak, halatan, etorkiko puntu ezdeusetik infinituaren bihotzerat, eta denborazko denboratik denborarik gabeko denborarat eta sekula fin gabekorat...?
‎Baita ederragoak ere. Omne quod movetur ab alio movetur, erraiten zuen Akinokoak, Jainkoaren existentziaren demostratzeko, bere bortz argumentu ezagun haietarik lehenean, bide hartarik mugimenduaren lehen kausa eta arrazoina edireiten zuela, baina nago ezen, kausen kausetarat jo gabe ere, aski arrazoin zela tigrearen edertasun basati hura Guztiahaldunaren existentzia frogatzeko.
‎—Ez dakit amets bat denetz, baina segur nago ezen egunen batean El Doradorat iritsiko naizela. Zeren lehen ere mintzatu bainintzaizun El Dora doz, baina ez zenidan sinetsi.
‎Hegaldatzeko sekeretua ere matematikak eta filosofia naturalak argituko dute egunen batean, Leonardo da Vinci handiaren bidetik... Bai, segur nago ezen gizonak egunen batean teknika hori bereganatuko duela eta, halatan, hegaldatzeko gai ere izanen dela, nola izan baitziren Jainkoaren Herriko herritarrak, Campanellak bere Civitas Solis-en ongi adierazi zuen bezala.
‎Ez dakit nork erran zuen —poetaren batek zuen, segur: Plauto ote zen? — ezen bizitzako amets zuela mundua hitz bakar batez adieraztea, mundua hitz bihur zedin amoreakatik, eta nago ezen Villagrandeko dukea kasik heldu zela poeta haren ametsa betetzeko punturat, bere zera haiekin guztiekin, nahiz eta keinu batekin errematatu behar izan zuen bere erretolika... Eta hala izan ez bazen ere, berdin, zeren, ulertu, guztiok ulertu baikenion bederen.
‎Guztiei etorri zitzaiela harat joaiteko gogoa. Maddalenek —zeina osabaren erranetarat ari baitzen, nik orduan ez banekien ere— afariko saltsa bati baino gehiagori egotzi purgak edo haiei nahastu belar urak ere izanen zuten hartan zer erranik, zeren Maddalenek, kozinari aparta zen neurrian, baitzekien jan edanei nahastu beharreko belarren eta espezien berri, baina segur nago ezen bertzela ere berdintsu eta orobatsu gertatuko zela. Izan ere, ez ote gara, bada, halakoak, jaun André, Adan eta Ebaren denboratik, zeren zuhaitzetik ez jateko debekua jaso zutenean piztu baitzitzaien haiei ere hartarako gogoa eta desira, halako suertez, non egin behar ez zutena egin baitzuten hondarrean?
‎Ordea, baldin galdetu izan balidate, Italiatik etxerat itzultzean, zein izan zitekeen bizitzan gerta zekidakeen gertakirik gertagaitzena, segur nago ezen osabarekin izan nuèn haustura hura joko nuela, ez dakit gauzarik ezinezkoentzat, baina bai ezinezkoenetakotzat.
‎Segur nago ezen, bertze egoera batean, koadrorat hurbildu, eta, eskua belarrirat eramanik, haren kontra paratuko zela osaba Joanikot, idiaren balizko marrumen edo astoaren arrantzen aditzeko, baina osaba Joanikot ere arrai eta alegera zegoen lagunaren arrakastarekin, eta, Pedro Huiziren aldeko giroaren ez lardaskatzeko, han zeuden entzule guztiak bezala, irri egiterat mugatu zen hura ere.
2003
‎Orain, adinean gora noala, ikasiznoa poliki poliki beste arloetakoen ekimenak askoz errespetu handiagoaz hartzeneta ekimen horiek barnean duten zientziatasuna ere aintzatesten. Gainera, konturatuta nago ezen, batzuetan, arlo desberdinetako adituen arteko ulertezintasuna, zeinek bere arloan darabiltzan hitzen adiera hertsi eta estuegietatik etortzen dela, uste izaten baitugu geuk darabilguna dela adiera bakarra, eta zer esanik ez, zientzia, zehatzen, arloan gabiltzanon kasuan?
2008
‎Garai haietan, ez genuen txinatarrek hari gorri bati buruz kontatzen duten kondairaren berri. Ziur nago ezen jakin izan bagenu, kondaira horri leporatuko geniola, zalantza izpirik gabe, hurrengo egunetan gertatutakoa. Txinatarrek diote hari gorri batek lotzen dituela bizitzan zehar elkartu behar duten pertsonak.
2010
‎Lektoreak agian badaki tomismoan Jainkoaren esistentziaren demostrazioak a posteriori eginak direla, nik, ostera, a priori egiten dut nire demostrazioa. Osagarriak gara beraz; nago ezen nireak osatu egiten duela eskolastikan fundamentu badaezbadakoakin eraikia (Platonen intuicioa perfectua izango da, baina intuicio bat ez da demostracioa).
2012
‎Ahal bezain laster, abian jarriko naiz, baina ez Europara, jainkoak gorde nazala!?; Amerikara joango naiz, Arabiara, Indiara; agian, bidean hilko naiz edozein lekutan! Gutxienez, ziur nago ezen, ekaitzei eta bidearen latzari esker, azken buruko kontsolamendu hori ez dela berehalakoan ezabatuko». Horrela mintzatu zen luzaz, eta haren hitzak oroimenean josita geratu zaizkit, aurreneko aldia baitzen hogeita bost urteko gizon baten ahoan horrelako gauzak entzuten nituena, eta, jainkoari nahi dakiola, azkena...
2014
‎Egia da Jesusen jarraitzaile moderno egiteak pixka bat lehen momentuetan nahastea dakarrela, dena aldrebes balego bezala baita itxura batean, aldrebes baino diferentea dela erran genuke, hobea, guk ez dugulako erlijio kristaua sinplifikatzen Shopenhauerren moduan, adibidez, baina ni nago ezen kristauok, geure barneko psikologian, ez garela diferente besteekin konparatuta, eta denok daukagu geure buruan hoberenaren, onenaren eta ederrenaren aldeko halako joera noblea, eta kristauok Jesus topatu dugu nobleena, alderik ere ezin daiteke neurtu bigarrenarekin, permititzen bazait txapelketa bezala aurkeztea eredu egokiaren bilatzea, eta horregatik funtsean ez gara dekadente, Nietsche f... Jakinduria sobrenaturalak, goragokoa denez gero, bere baitan konprenitzen ditu beste guztiak, mundanala ere, bistan dago, eta Nietscheren filosofia jakinduria mundanal molde bat baizik ez da.
2016
‎–Ez daukat inolako interesik, esan nuen nik?, salbu eta gogo jarrera jakin bateko gizonek beren sentipenengatik erakusten duten interesa, Monsieur Dessein. Sinetsita nago ezen, beste gizonenganako nola bere buruarenganako sentimendu berdinak agertzen dituen gizon bati, gau euritsu guztiek, zeinahi gisaz antzaldaturik ere, gogoa abaildu behar diotela. Makinak bezainbat sufritzen duzu zuk, Monsieur Dessein.
2018
‎Sinetsirik nago ezen, halako albiste lazgarririk izan ez balitz ere, lord Darlingtonek bide bera hartuko zukeela; bidegabekeriari eta sufrimenduari azkena emateko desira hain zeukan barrendurik bere izatean, non ezin jokatuko baitzukeen bestela. Hala, bada, herr Bremann hil ondoko asteetan, lord jaunak gero eta ordu gehiago eskaini zizkion Alemaniako krisiari.
2019
‎Garai haietan ez genuen txinatarrek hari gorri bati buruz kontatzen duten kondairaren berri. Ziur nago ezen jakin izan bagenu, kondaira horri leporatuko geniola, zalantza izpirik gabe, hurrengo egunetan gertatutakoa. Txinatarrek diote hari gorri batek lotzen dituela bizitzan zehar elkartu behar duten pertsonak.
‎Hain urduri nago ezen eztanda egingo dudan.
2020
‎Baten batek esango dit badagoela premia larriagorik, krisia, bakea, hura eta bestea. Alabaina, ziur nago ezen, oinarrizkoetan ados jarri ezean, ez dugula sekula aurrera egingo eta, zer nahi duzue nik esatea, biztanle gutxiegi gara ohe kontuetan gaizki moldatzeko...
2021
‎" Ene deabrua enetako izan den gaiztoa bezain beltza bihurtuko balitz, halako beldurra eraginen lioke konpainia honi, non atsegina hartuko bainuke taldea ikusiz; baina maitasunaren suak ahantzarazten dit infernu honetakoa. Eta gehiago ez hitz egiteko, Oisille andereari emanen diot hitza, bigarren istorioa konta dezan, eta seguru nago ezen, emakumeez dakien guzia erran nahiko balu, ene iritziaren alde aterako litzatekeela".
2022
‎Seguru nago ezen, Euskal Herritik kanpo biziko banintz, neure ingurune natural kultural propiotik at, laster galduko edo urardotuko nukeela neure izaera euskalduna, bestelakoak gaina hartuko lidakeelarik, eta hori berori dago esaten zirkunstantziek egiten gaituztela geure hautu propioez gainera. Era berean, baldin eta lehen mailako sexu osagaiak erauziko balizkidate, nire izaera naturala ere aldatuko litzateke, baina generoa ez, eta gainera naturak ez gaitu erabat baldintzatzen; horixe baitugu gizakiok abantaila animaliekiko, baldintzapena erabatekoa ez izatea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia