Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 63

2000
‎Inork ez zukeen landaketarik egingo, ezta erein edo eraikiko, lurrak banatuak izan ez balira eta norbanako bakoitza seguru egon ez balitz bere jabetza modu baketsuan edukitzeaz.
‎Alabaina, Vienako Zirkuluaren postulatuekin bat ez zetorren zer edo zer agertzen zen tesi hauetan. Hizkuntza fisikalista onartu bazuten, eta hau hutseginkorra bazen, orduan garbi dago ez zeukatela inolako oinarri finkorik ezagutza haren gain eraikitzeko. Eta, esan bezala, oinarriztapenaren ikuspegia funtsezkoa zirudien Zirkuluarentzat, partaide askoren aburuz ezagutzak oinarri sendoa, harri ama behar baitzuen.
‎Hortaz, Zirkuluak Watsonen jatorrizko konduktismoa onartu eta jaso zuen, eta behavioristika edo, geroago, neokonduktismo izenaz berrizendatu zuen, nahasketarik egon ez zedin. Alabaina, bazegoen beste modurik psikologia positibizatzeko, esaterako ezagutza psikologikoaren kontzeptualizazioaren bitartez —edo portaerarena, nahi baldin bada—, enuntziatu psikologikoak gizakien egoera neurologikoei buruzko enuntziatuetara murrizteko prozedura erabiliz.
‎egiaztagarritasun printzipio aldatuaren arabera ere ez dute esanahirik. Antza denez, Zirkulukoentzat esanahia zuten, baina argi eta garbi dago ez zirela ez egiazkoak ez faltsuak, ez zelako sekula beren baldintzak egiaztatzerik egongo. Nola ezar zitzaketen iraganari buruzko hipotesiak?
‎Neurathen ibilbide filosofikoa, tesi fisikalistei eginiko ekarpenei dagokienez ez bada, positibistatzat jotzea zaila denez, filosofo hau beste guztian zertxobait aparte utzi dugu. Vienako Zirkulua korronte filosofiko ez bateratu lez ikusteko egungo interes berrituak, Neurathen irudia berrirakurketen goi mailako postuetan jarri du121 Orain arte ikusi ditugun tesiak gehienbat Zirkuluaren alde positibista eta enpiristarenak izan dira, beharrezkoak azken finean vienarren programa hain aberats eta plurala ongi uler dezagun.
‎Vienako Zirkulua korronte filosofiko ez bateratu lez ikusteko egungo interes berrituak, Neurathen irudia berrirakurketen goi mailako postuetan jarri du121 Orain arte ikusi ditugun tesiak gehienbat Zirkuluaren alde positibista eta enpiristarenak izan dira, beharrezkoak azken finean vienarren programa hain aberats eta plurala ongi uler dezagun. Baina, nola ez, horrelako interpretazio batek eskema horretan zehatz mehatz egokitzen ez diren ideiak arriskuan jartzen ditu, saski berean ortodoxia eta heterodoxia sartuz —heterodoxia arbuiatzen ez duenean— Eta horregatik, hain zuzen ere, Zirkuluaren aurkako kritikak nahikoa izan du interpretazio estandar hura erasotzearekin, ideia heterodoxorik egongo ez balitz bezala.
‎Hortaz, ‘ (ez p eta ez q) edo (p edo q) ’ proposizio osoa egiazkoa da edozein kasutan, bere ‘egibalioa’ ez baitago ez bere esanahi faktualaren ezta bera osatzen duten barne proposizioen ‘egibalioaren’ menpe. Esate baterako, baten batek esaten badigu" Orain eta hemen euria ari du edo elurra dago", errealitateari buruz zer edo zer ari zaigu esaten, proposizio horrek beste aukera batzuk baztertzen baititu:
‎Izan ere, ohitura oinarritzen zuen hutsegitea ezagutu ondoren, gizakiak ohitura uztea gerta daiteke —eta gaur maiz gertatzen da— Baina kasu hori bakarrik gertatzen da, gizakiak bere portaera utz dezan hutsegitea atzematea nahikoa denean. Baina herri baten erlijiozko ohiturei dagokienez ez da hori gertatzen eta, horregatik, hemen ez dago inolako hutsegiterik2.
‎Beste aukera bat izango zatekeen zientzi dibulgaziozko hitzaldia deitzen dena ematea; hau da, egiaz ulertzen ez duzuen zerbait ulertzen duzuela sinestaraztera zuzendutako hitzaldi bat, horrela, nire ustez gizaki modernoaren nahirik zitalenetakoa asebetez, hots, zientziaren azken aurkikuntzekiko azaleko jakin mina. Aukera hauek arbuiatu ditut eta nire ikuspegitik garrantzi orokorra duen gai batez mintzatzea erabaki dut, zuen ideiak argitzen laguntzeko asmoz (honi buruz esango dudanarekin ados egongo ez bazinate ere). Hirugarrena eta azken oztopoa, egiaz, iraupen handiko hitzaldi filosofiko gehienetan ohizkoa, hurrengoa da:
2001
‎Nire ustez, txirularen, zitararen, zitararen laguntzaz abestearen edo rapsodikaren arteetan, ez duzu inoiz gizonik ezagutu Olinpo12 edo Tamio13, Orfeo14 edo Femio15 Itakako rapsodari buruz adierazpen zehatzak egiteko gai dena, baina Efesoko lonen gainean zer esan jakin gabe aurkitzen denik, eta lonek ondo zer deklamatzen duen eta zer gaizki guri adierazten ez dakienik. lon. Honi dagokionez ez dut zure aurka ezer esatekorik, Sokrates; baina, hala ere, beste honetaz jabetzen naiz, hots, Homerori buruz gizonek esandakoen artean nik esaten ditudala ederrenak, eta berari buruzko nire ideiak ugariak direla; eta denek baieztatzen dute Homerori buruz ondo hitz egiten dudala, baina gainerakoei buruz, ez. Azter ezazu, bada, zer esan nahi duen honek.
‎Aldi berean existitzen diren gauzak elkarrekintza harremanean daude. Elkarrekintzan ez legokeena ez legoke aldi berean dela esaterik eta ezin da esperientziaren batasunaren barne jaso. Elkarrekintzaren ondorioa litzateke, era berean, espazio kaskal edo hustuen ezeztapena.
‎zerbaiten falta den gaizki hori nondik datorren. Denon bistan daude ez gurari eta ez nahi diren beste amets batzuk: batez ere norberaren burua goian —beti gorago, boteredunago— ikustearen alde egiten ditugunak:
2002
‎Zuzentasunaren mesedetan, ordea, ez dezagun utz hitzek engaina gaitzaten. Preso dagoen edonor da errudun, nahiz ustelkeriara emanda denak egon ez. Libertinajea, adibidez, ez zaigu bortxakeria bezain larria begitantzen; inikitate ahulen erantzule diren gaizkileak ere, lapurrak eta harrapariak kasu, ez ditugu ikusten espetxeotako barne segurtasuna kolokan ipintzeko gai; pobreziak bultzatuta beren burua lapurtu beharrean aurkitu dutenak ere erraz bereizten ditugu gaizkile saiatu eta odoltsuetatik; delitu ugariren erantzule den mozkorkeria indarge bihurtzen da alkoholik ez dagoen egoitza batean...
‎horixe izango da ikuskatzaileen gela; nolanahi ere den, presoen ziegak ez bezala, dorreak ez ditu hiru solairu baizik edukiko, horietako bakoitza bi leotz lerro zaintzeko pentsatua baitago. Ikuskaritza dorrea pertsiana garden batez estalitako galeria batek inguratuko du; horrexek emango dio ikuskatzaileari, inork bera ikusi gabe, leotzetan gertatzen dena ikusteko, begiratu bakarrean preso guztien herena zaintzapean edukitzeko eta esparru txiki batean mugituz, dena minutu bakarrean ikusteko ahalmena; izan ere, nahiz eta ikuskatzailea bertan egon ez, presoei bera han dagoela sinetsaraztea, bertan egotea bezain baliagarria baita.
‎Espetxeak bisitatzen dituztenek ongi uler dezakegun nazka sentitzen dute egoitzotako zikinkeria eta usain nardagarria pairatu behar izaten dutenean. Halatan, bada, gero eta beharrezkoagoa izan presoentzat kanpokoen bisita, orduan eta errazago egiten du ihes jendeak haien ingurutik; gero eta nardagarriagoa izan bertako bizilagunen egoera, orduan eta urriagoak haien bizi baldintzak hobetzeko esperantza; hemen aurkezten dugun printzipioan oinarrituriko zigor etxean, ordea, ez legoke ez nazkarik, ez eta arriskurik ere. Izan ere, zerk dakar infekzioa?
2003
‎Maite duen gizonak bera formazioa utziz ala armak jaurtiz maiteak ikustea gutxiago jasango bailuke beste guztiek ikustea baino, noski, eta hori baino nahiago izango luke askotan hiltzea. Eta maitea bertan behera utzi edota arriskuan egonik ez laguntzeari buruz, inor ez da horren koldarra Maitasunak berak ausardian jainkozko bihurtuko ez duena izaera ausartenaren pareko izan arte. Eta erabat Homerok zioena, b jainkoak zenbait heroirengan" sartzen zuen kemena", horixe bera ematen die Maitasunak maitaleei beregandik sortua.
‎Ala nahi baduzue, batailetan —hori ere bidezko baita berari ordainean ematea. Jeneralek saria niri eman zidaten bataila izan zenean, gizakietako beste inork ez baininduen salbatu berak baizik, zaurituta nengoela ez ninduelako bertan behera utzi nahi izan, aitzitik neure armak eta ni neu salbatu gine tuen. Eta nik, Sokrates, orduan ere saria zuri emateko eskatu nien jeneralei, eta hori ez didazu ez aurpegiratuko ezta gezurra diodala esango ere.
‎Zuzenbide idatziaren oinarria idatzitako eta argitaratutako legeek osatzen dute. Ohitura deritze, aldiz, hasieran idatzita egon ez arren, azkenean ezarri diren legeei, dela herriak hori adostu duelako, dela legeok betetzeko isilbidezko hitzarmena dagoelako, dela erabilera susmagaitzak baimendu dituelako horiek.
‎ona gura izatea eta hori lortzea. Norbaiti kalte egiten badiogu edo norbaitekin ez badugu behar besteko leialtasun eta zintzotasunez jokatzen, argi dago ez dugula bera maite. Adibide zehatzak jarriz, tutorearen betebeharra da beraren zaintzapean dagoen umezurtza bera eta horren ondasunak jagotea.
‎Ez al da zientzia soziologikora (edo psikologikora, edo historikora) jo nahi ‘Zer da zientzia? ’ edo ‘Zer da, izan ere, normala zientzian? ’ galderaren erantzuna zein den erabaki dezagun? Garbi baitago ez diegula eromen soziologikoaren (edo psikologikoaren, edo historikoaren) azpildurei galdetu nahi. Nori kontsultatu behar zaio:
2004
‎Arazo honen oinarria bere arrazoinamenduan ematen duen justifikatu gabeko urrats batzuetan legoke, non sequitur batzuetan. Razionaltasun bat egotetik ez litzateke, derrigor, atera badagoela materialtasunetik bananduta existitzen den zerbait, Nia, pentsamenduaren subjektua izango litzatekeena; eta, bestalde, arrazoimenaren oinarri unibertsala badagoela frogatzetik ez dago zertan atera beharrik oinarri unibertsal hori erabatekoa denik, ezta naturaz gaindiko Jainkoa denik ere, munduaren sortzailea izango dena. Berak ez du batere garbi azaltzen nola eman daitekeen naturaz gaindikotik, Jainkoarengandik, naturarako jauzia eta, are gutxiago oraindik, naturatik naturaz gaindikora.
‎Bertan, animaliengan bezala, ez dago arrazoimenik (ez nahimenik eta ez askatasunik) eta, hori dela eta, bere higidura mekanikoa izango da, ez razionala. Gorputza, nola animaliak, makinak izango dira eta neurri horretan euren funtzionamendua instintiboa izango da, ez da hutsik egongo hor, ez baitago ez askatasunik ez ezaguerarik. Makina baten funtzionamendu okerra egon daiteke, baina ez erabilera okerra, ezagutzeko ahalmenetan gerta daitekeen legez.
‎Helburu horretara heltzeko legegintzan jardutea zen biderik zuzenena, hiru belaunaldiz gainera, baina ez zen bere asmoan sartzen hortik abiatzea. Bere idazkietan aitortuko zuen arren mundu guztiak bezala berak ere bazuela gogokoa goretsia izatea bere bide propioari lotuko zitzaion grina hori asetzeko, izan ere ohoreari dagokionez ez zitzaion irudituko noblezian sartzea zenik horretara heltzeko berarentzat biderik egokiena.
‎Horregatik erantsiko du Wittgensteinek: " hizkuntzan soilik ezarri da muga, eta mugaz haraindian dagoena ez da zentzugabekeria bat besterik izanen."
‎" Perpausak soilik du zentzurik (Sinn); perpausaren testuinguruan (Zusammenhang) soilik du izen batek esanahirik (Bedeutung)" (3.3). Wittgensteinen hitzok berebiziko garrantzia dute, perpausen eta izenen arteko diferentziari dagokionez ez ezik irudikapen teoriari dihoakionez ere. Dakuskigun gauzak gertuagotik.
‎Gaizki ulertzerik egon ez dadin, argi gera bedi ez garela inolaz ere zientziaren auzia egiten ari, ezta ere, ondorioz, ezein zientzia partikularra auzitan jartzen ari, inondik inora. Gure kuestioa besterik da:
‎Marxek uste izan baitzuen kapitalismoaren truke sistema onartezin hari bat bateko truke sistema sozial bat kontrajar lekiokeela, merkantzien fetitxismoa (fetitxizazioa) desagertuko zelakoan. Oker zegoen horretan, historian zehar sekula egon ez delako bat bateko truke sistema sozialik, batetik, eta, bestetik, truke oro, neurri batean edo bestean, sinbolismo baten barruan suertatzen delako.
2005
‎Zizeronek esan zuen gerra zela gatazka indarraren bidez erabakitzea. Erabilerak, ordea, besterik ekarri du, eta izen horren pean dagoena ez da ekintza, ezpada egoera, halako moldez, ezen gerra baita indarrez aurka ari direnen egoera, halakoan daudenetan. Kontzeptu orokor horrek barruan hartzen du gerra mota oro; aurrerantzean zehaztuko dugu.
2006
‎Azterketa historiografikoa zailtasunez beteta egongo ez balitz, Peter James irakasleak aregotu egin du zalantza: historiaren epeetan Aro Lausorik ez zela egon eta zibilizazio mizenikotik Arkaismorako garapena etenik gabe gertatu zela baieztatu du66 Azterketa gogoangarri batean barrena, Jamesek ohiko datak zuzentzen ditu, zuzendu ere, zibilizazio mizenikoaren amaiera bi mende t’erdiz atzeratzen baitu:
‎Ematen du, gainera, lehen filosofiaz edo filosofiaren hastapenez hitz egiten denean —bi adiera horiek indartu baitira hizkera historikoan— aurrez filosofiarik egon ez dela adierazten dela: filosofiaren sorrera mirariz etorriko balitz bezala, beltzetik zurira bat batean iragango balitz bezala.
‎Baina erlatibismo hori ez da arriskutsua. Arazoak arazo, Humek balio moralei dagokienez ez du onartzen horrelakorik, ezta, modu ahulago batean, balio estetikoei dagokienez ere.
‎Zergatik? Zesarrek ahalmena duelako —baina ez ziurtasuna, orduan ez bailegoke ez benetako etorkizunik ez proiekturik. Euskarak ederki adierazten du geroarenganako gizakion funtsezko zalantza eta ezinegona" geroa ez da gurea" esaeraz.
‎Beraz, esan liteke ezen bitasunik gabe ez legokeela ez adierarik ez gauzarik, ezta mintzorik ere, ezin baita hitz egin esaten dena eta aipagaia, adiera eta gauza, bikoiztuz baino.
2007
‎Sendabide tradizionalean egon ziren mota guztietako iruzurgileak salatzen dituzte, eta —filosofian, logos mythos bikotearekin gertatu zen bezalaxe— alde batera uzten dituzte elementu magiko eta gizagaindikoak: jainko andererik egon ba ote dagoen ez dute zalantzan jartzen baina, egon badaude ere, ez dute esku hartzen gaixotasunaren eta sendabidearen barruan112 Aitzitik, gaixotasunak kausa unibertsalak dauzka, ez da kapritxo edo aztikeria baten emaitza: berezko gorputzaldiaren desoreka batek ekartzen du gaixotasuna —janaria, ura, airea edo ariketa gabezia aipatzen dira113— Beraz, terapiaren helburua ere oreka hori berreskuratzea izango da114 Medikuntza —erretorika bezala, agian politika bezala— arte edo teknika (tecnh) bat da115.
2008
‎espezieari soilik dagokiola onartzen bada, orduan: a) zenbakiari dagokionez ezer ez da bat izango, printzipioak ere ez direlako; b) ez da ezagutzarik egongo, aniztasuna jasotzen duen batasunik egongo ez delako. Antitesia:
‎espezieari soilik dagokiola onartzen bada, orduan: a) zenbakiari dagokionez ezer ez da bat izango, printzipioak ere ez direlako; b) ez da ezagutzarik egongo, aniztasuna jasotzen duen batasunik egongo ez delako. Antitesia:
‎Atenasko filosofoaren elkarrizketetan, aporiaren erabilera filosofikoa maila gnoseologikoari dagokio gehienbat, ezagutza eta arrazoibide prozesuen zailtasunari, hain zuzen: aporian edo egoera aporetikoan dagoenak ez daki zer esan, zer pentsatu edo zer argudiatu, pentsamenduaren kateatzean edo paralisian balego bezala. Ondorioz, egoera aporetikoa kaltegarritzat har daiteke, saihestu behar den zerbait, hain zuzen.
‎a) gorputz sinpleak elkarrengandik sortzen direnez, gorputzek ez dute beti haiek beraiek (alegia, sua edo lurra) izaten jarraitzen; b) mugimenduaren kausari dagokionez, ez du argitu kausa bat ala bi (alegia, Adiskidetasuna eta Gatazka) ezarri behar den; c) aldaketa ezabatzen dute (aldaketak aurkarientzako azpigai bat behar baitu). Anaxagorasen homeomerien doktrinari buruz, Aristotelesek absurdoa dela pentsatzen du; izan ere, a) homeomerietan nahastu aurretik, osagaiek banandurik existitu lukete; b) edozein nahasketa litekeena balitz, ezaugarriak edonola eman litezke; c) ez du ezer berririk esaten (kausa materiala eta eraginkorra besterik ezartzen ez baitu); dena nahasturik balego, orduan ez legoke ez entitaterik ez ezaugarririk. Azkenik, pitagorikoen doktrinei buruz ondoko kritika hauek aurkitzen ditu:
2009
‎— Azter ezazu, bada, Kebes —esan zuen—, esandako guztietatik honako hauek ateratzen ote zaizkigun: jainkozko, hilezkor, ulergarri, forma bakarreko, desegin ezinaren eta bere buruarekiko beti era berean eta egoera berean egoten denaren antzik handiena arimak daukala, eta gorputzak, berriz, antz handiena gizatiar, hilkor, forma askoko, ulertezin, desegingarri eta bere buruarekiko egoera berean inoiz egoten ez denarena daukala.35
‎Pentsatu eta izan memento, istant, toki, une berean gertatzen dira. Momentu batean bakarrik gerta daiteke hori, ze, razionalki, konposatuta dagoena ez da argi eta bereizirik agertzen zaiguna bezain ebidentea. Begira zer dioen Descartesek berak:
2010
‎legerik gabeko paganoek legeari dagokiona egiten dutenean berez, eurek bihurtzen dira lege euren buruentzat, benetako legerik ez badute ere. Bigarrenez, gorengo botererik egon ez arren, gurasoak ohoratzeko araua, gezurrik ez esatekoa edota antzekoak, beti bete behar dira. Horrenbestez, legeari dagokionez, ez da beharrezkoa ezaugarri hori, espezie batentzat beharrezkoa ez dena, generoarentzat ere ezin daitekeelako beharrezkoa izan.
2011
‎Nor naiz ni? galderak ez du mugarik, ez dago ez denik ezer guztia naiz ni, behingoz eta betiko.
‎Ezer ez, edo, izatekotan, txertatua, erantsia, Parmenidesen axioma ontologikoa arimagabetzen duena: zer, izatea baino?, izateaz harago zer, izatea baino?, harako hura (esan ezina) izatea ez ote, esatean agertzeko zorian dagoena?, ez ote da giza izaeraren bidez agertzen ulergarri izatea bere zabaltasun osoan?, agertze horrek ez ote du behar Logosaren begirada zuzena?, begirada horretaz harantzago edo honantzago dagoenak ez ote du okerrera bideratzen agertze hori?
‎Munduan dena ezerezera dihoa. Itsasgaineko hilerriak eguerdiko galdan munduaren iragankorra irakasten du —" Tout fuit!", panta rhei—, dena isurian dagoenaren ez (in) ezer izate paradoxala, mugimendu eta zalaparta guztiaren azpiko guztiaren geldiegon betikoa(" Midi sans mouvement"), denboragabetasuna(" Temple du Temps qu’un seul soupir resume"). Barne bamean banakotasuna ezer ez da, Dena —izana duen oro— Bat da eta hartara itzuliko da, diferentzia eta mugimendua itxura baino ez da.
‎Ez bitasunetik ez dator monoteismoa ugaritasuna baizik, politeismoa agerpen orok bat bi jokoa baitu oinarri eta agertu ez denak, ageriaren oinarrian dagoen ez agerikoak ez baitu zenbakirik, Brahma ez da berez bat, ez bi baizik, eta ez bi bada, ez bat ere bai, ezin da eta zenbatu batak, berez, bia baitakar, eta biak, hirua, eta segida [infinitua zero bat, zero bat, zero bat, sistema binario orosortzailea zero bat, zero bat, ezdena badena, ezdena badena, Shakti jainkosaren mila beso jirabira zoroan, bizitza materialaren ugaritasun mugagabe zoroan....
‎Izateak ezin du mugarik gabe izan, Parmenides, ez baitu [akatsik eta mugarik ez balu akatsez betea bailegoke ez litzateke esfera, orekatua, perfekzioz mugatua alde orotara. Dena dela, nork du esfera horren erradioaren neurria?
2013
‎Antza denez, erlijiozale batzuek uste dute Jainkorik gabe, edo erlijiorik gabe, ez dagoela ez on ez gaizki etikorik. Areago, baleude ere, erlijiorik gabe ez legoke biderik on eta gaizki etikoa ezagutzeko.
‎(1) Jainkorik gabe (erlijiorik gabe) ez dago baliorik, ez dago ez ongirik ez gaizkirik.
‎(2) Jainkorik gabe (erlijiorik gabe) ez dago baliorik ezagutzerik, ez dago ez ongirik ez gaizkirik ezagutzerik.
2016
‎Ez dela emozio edo sentimendu moral baten adierazpena: bakarrik gaudela ez gara lotsatxikiz gorrixtatzen, geure hoben larrienaz ohartuta ere.
‎Landaldean baratze horrek orain ageri duen itxura ezohikoa da, itxituratik landara eremu natural guztian ikusten denaren bestelakoa zeharo. Hango belar, txara eta zuhaitz batzuk munduko beste lekuren batzuetan hazten direnak dira; beste hainbat lore, zuhaiska eta fruitu, aldiz, beste inon ez dagoena eta inoiz egon ez dena da, ortu honetako baldintza berezietan hozitua baizik. Artifiziala.
‎jendearen tentelkeriaz prebalituz! Erlijioan ipuinik absurdoenak sinesteko jendeak daukan jaidura hori(" this susceptibility, this palpable vulnerability to infections of irrationality") ateistek ‘onerako’ baliatuz gero, onbera izateko egon ez dago arrazoi ebolutiborik batere, ez izatekoak asko, baina aise baino aiseago lortuko ei dute instintu natural egoista guztien gainetik onberatasun antinaturala gizartean gehiengotarra bilakaraztea.285 Jendea (inozoa!) bidatzeko biziki eraginkorrak izaten baitira ereduak, 286 hori da Jesusen rola:
2017
‎Ametsezko munduetan, osotasunaren ikuspuntu orokorra berez subjektu ni batena bada ere, ametsak sortutako objektu ni batek berea balitz bezala bizi du bere izatea: ametsa ez da ikusia, osotasunez bizitua baizik," ametsa mundu bat da" (215 or.). Sartrek dioenez," irudimenezko niak ez du ikusten mundu hori, eta lo dagoenak ez du hartzen izate jakin horren lekua gauzak bere ikuspuntutik ikusteko: bere ikuspuntu propiotik ikusten ditu beti, bere sortzaile ikuspuntutik.
‎Munduzko tresna sareak bakarrik erakuts liezadake jeloskortasuna, tresna sarea egin ordez kontenplatuko baldin banu. Munduko osotasun hori da, bere determinazio bikoitz eta alderantzikatuan ez dago ate atzeko espektakulurik ikusgai jeloskor nagoelako ez bada, baina nire jeloskortasuna ez da, hain zuzen ere, ate atzean espektakulu bat ikusgai dagoen gertakari objektibo hutsa besteriksituazio izendatuko duguna. Situazio horrek nire faktikotasuna eta nire askatasuna islatzen dizkit batera:
‎Alegia, ez nuke hitz egingo Pierreren absentziaz naturako leku jakin baten arabera, bertatik pasatzeko ohitura badu ere. Baina bere absentzia sala nezake, ordea, bazkari batean bera inoiz egon ez den eskualde bat izan duena ‘gertaleku’ Pierreren absentzia definitzen da leku baten arabera non eta bera hor egotera determinatu litzatekeen. Baina leku hori berori mugatuta dago leku gisa, ez kokapenagatik edo lekuaren eta Pierreren beraren arteko erlazio bakarkakoak direla eta, baizik eta beste giza errealitate batzuen presentziagatik.
‎Bestea, jakina, nire izate ez agerikoaren baldintza da izatez, baina baldintza konkretua eta indibiduala. Ez dago engaiatua nire munduan izatean, bertako osagarri bat bezala, izan ere, bera da transzenditzen duena mundu hori ni barruan nagoena ez ageriko gisa. Modu horretan, bada, luke ez objektu izan eta ezta objektu baten elementu formal eta eratzaile ere.
‎" existentzia esentziaren aurretik doa". 17 Alegia, ez dago molde jakin bat gizaki izateko, gizakia lehenik existitu egiten da eta gero definitzen. Horregatik, Sartrerentzat, kontua ez da hainbeste Jainkorik baden edo ez, baizik eta egoteak ez duela ezer aldatzen.
2021
‎317). Bide batez, kontzepzio metodo seguruagoak eta egokiagoak aldarrikatzen ditu, emakumea senar edo maitalearen borondate arbitrarioaren menpe egon ez dadin.
‎Nire eskuekin lanean hasi aurretik, ez nago soilik beste baten eskuetan; horrez gain, instituzio, diskurtso, testuinguruen esku nago, teknologia eta prozesu bitalak ere barne hartuz, gizatiarra gainditzen duen objektu organiko eta ez organikoen lurrazal batek maneiatuta. Zentzu horretan, ni ez naiz ezer eta ezin dut inon egon ez gizatiarra den oro gabe. (Butler 2016:
‎Emakumeentzat identikoen espazioa eremu pribatuarekin identifikatzen da. Izan ere, historikoki egotzi izan zaizkien zereginak tarteko, garrantzirik gabeko espazioan egotean ez bereiztera kondenatuta daude, ez dute zertan ezaugarri propiorik izan, ez dute zertan graduen arabera baloratu ahal izango den ubi diferentziala finkatu; azken batean, bereizkuntzarik gabeko espazioa da. (1994:
‎Besteak nire aurrean egoteaz harago, nire baitan daude, nirekiko jarraitutasunean: " eta gorputzak ez badaude ez batuta, ez bereizita. Batasuna/ bereizketa dualtasunaz harago, gorputzek elkar jarraitzen dute" (Garces 2013:
2022
‎esklabotza egoeraren kontzientzia hartzekoa eta, nork bere kabuz, deskubritzeke dagoen argi bateranzko bidea deskubritzekoa. Platonismo kristauak gerora hartu zuen norabidea gorabehera, Platonentzat ez dago ez bekaturik ez kulparik gorputzean. Akatsa, mina, partzialtasuna, diferentzia, finitutasuna daude.
‎Pentsamendu horrek ezin du unibertsalizazioa batasun edo osotasunaren ideian bermarazi, gurutzaketarenean baizik, dislokazioa eta hurbiltasuna aliatu dituela. Pentsamendu mundu horrentzat, hortaz, jada ez dago ez erdigune ez aldiririk, unibertsaltasun konkretu orok barneratua baitu, orokorra partikularra dualtasunetik harago, deszentratua izateko baldintza.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia