Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 52

2000
‎" Win" idatzi, return tekla zapaldu eta testu prozesadorearen programara sartu zen. Disketaren artxibo zerrenda erakusten zion leihoa ireki eta, ariketa hura errepikatzen zuen orotan bezain misteriotsu, hantxe zeuden egiaren gordintasuna ezkutatzen zuten artxibo guztiak, bere zain. Zabalduak izateko irrikitan, brometako kutxatxo horietatik malguki batez bultzatutako pailazoak doinnng!
‎" Jauna: nik ez dakit non dagoen egia, jaun Marcelek ote zuen edo osaba Joanikotek ote duen, edo aita Bartolomek, baina badakizu dagoen lekurat eginen nukeela, baldin non dagoen baneki, eta, bitartean, egin bedi..."
‎—Eta non dago egia. Eta non dituk frogak, erraiteko ezen inguruko jende guz tiaren sinestea superstizionea dela...?
‎—Jauna, osaba Joanikotek erraiten du ezen fedeak salba gaitzakeela, eta, halatan, fede osoz natorkizu erraiterat ezen batzuetan ez dakidala non dagoen egia, non gezurra, baina arras egin nahi nukeela egiaren alderat, baldin non dagoen baneki; eta, batzuetan, galdua bezala sentitzen naiz, baina badakit ezen zure semetzat gaituzula, eta egunen batean argiren bat igorriko didazula, nola igorri baitzenion etxetik alde egin zuen parabolako seme xahutzaileari, etxerako bidean ipintzen zenuela. Eta nik ere guztiz nahi bainuke egiaren bidetik joan, zure betiko etxerat, amen.
2004
‎Zer diozu, irakurle horrek? Euskal Herriari dagokion egia latza garbi agertu zaizu dagoeneko, nik uste. Bada ezpada ere, hitz guziez esango dut neuk ere:
2006
‎Arrazismo politikoa –ideietan–, politikoa delakoxe, beti da kultural morala, harentzat arrazismo biologikoa ez da aurresuposapen bat baino izaten. Horrela, bada, Ortega eta" arrazismo biologikotik" libratu nahi dituen arrazoibide ilun horren pean dirdirkatzen, zalantza gabe badago egia bat zilegizkoa, arraza usu aipatze hutsak ez duela inor arrazista bihurtzen. " Bada eztuzu zuk ere zeure arrazaz ukhatu, etzara zeure leiñutik eta ethorkitik hastandu", itzultzen zaio Axular bere jaun Bertrand Etxauzkoari, arraza leinuarekin berdinduz.
2010
‎–Bazitekeen, baina zerbait agintzen zidanean oso argi ikusten nituen gauzak, ziur nengoen egia zioela, eta gainera ez nintzen gauza haren borondateari uko egiteko.
2011
‎–Baina berorri entzuna nago egia erran behar dela beti? –Sanchok.
‎Ezagunak genituen noski Morinen iritzietan jasota dauden egiak. Alabaina, Europaren mitoa behin betirako eraiste aldera, ez datoz batere gaizki.
2012
‎–Ze egia? Hemen ez dago egiarik.
‎Pentsamenduak ere laguntzen dik, gehienbat oso arautua ez dagoenean. Arauak eta arauen baitan dauden egiak eta baloreak kuestionatu dituanean. Balore batzuk hartzen dituk hire bizitzan; noiz galtzen dute balorea hiretzat?
2013
‎Halakoxea izan zen Markelen iritsiera Veneziara. Urtebeterako, ikastera, joan zen hara, bere buruari galdetuz Erasmus bekako hiru mila euroak urtea pasatzeko nahikoa izango ote ziren, italieraz klaseak jarraitzeko gaitasuna izango ote zuen eta Venezian usain txarra zegoela egia ote zen. Milango aireportuan jaitsi zenean eta Veneziara joateko trena hartu zuenean, pentsatu zuen beharbada, Leioako campusean karrera bukatzea zentzuzkoagoa zatekeela.
‎Halakoxea izan zen Markelen iritsiera Veneziara. Urtebeterako, ikastera, joan zen hara, bere buruari galdetuz Erasmus bekako hiru mila euroak urtea pasatzeko nahikoa izango ote ziren, italieraz klaseak jarraitzeko gaitasuna izango ote zuen eta Venezian usain txarra zegoela egia ote zen. Milango aireportuan jaitsi zenean eta Veneziara joateko trena hartu zuenean, pentsatu zuen beharbada, Leioako campusean karrera bukatzea zentzuzkoagoa zatekeela.
‎–Garibaldi bizirik dagoela egia balitz ere, ez diot interes berezirik ikusten abenturari. Garibaldiri berari legokioke, izatekotan ere, lehen pausoa ematea, erantzun nion.
‎Ni ziur nengoen egiara hurbiltzen ari ginela, baina, era berean, ziur nengoen handik ez genuela ezer garbirik aterako, den dena oinarrituta zegoelako babestutako lekuko baten adierazpenetan. Guk ez genekien nor zen lekuko hori, eta argi esan nion epaileari, babestutako lekuko hori El Frances baldin bazen, txarto gindoazela, hori profesional bat zelako.
‎GALen egia osoa argitu behar da, sigla horien biktimek sufritzeari utz diezaioten eta nolabaiteko aitorpen pertsonal eta morala izan dezaten. Ez dago egia ez jakitea baino izugarriagorik. Justizia egin behar da, eta inplikatuek ordaindu egin behar dituzte euren krimenak».
2014
‎Ez zuen inork sinetsi. Benjamini begiratzea besterik ez zegoen egiaz jabetzeko.
2015
‎Ez da exajerazioa esatea, beraz, Printzea (1513) Nafarroaren konkista esplikatzeko libururik aproposena eta osoena dela, hartzen duzun lekutik hartzen duzula edo heltzen diozun ertzetik ekiten diozula. Hor dago egia bere gorrian.
‎Esan daitekeena, guztiz argiro esan daiteke; eta ezin esan daitekeenaz, hobe isiltzea. Wittgensteinentzat, hortaz, Parmenides eta Kojève rentzat bezala, badago egia, hitzez adieraz daiteke, egia adierazten hasi eta bukatu egin behar dugu, eta egia adierazi ostean isildu: jolastu, maitatu, bizi.
2016
‎Nik irentsi ezinezko bola daukat zintzurrean. Baina ez nago egia esateko prest. Ez behintzat hemen eta orain.
‎Kontrara, klase ertaineko emakume zuriek, hau da, Elizabeh Cady Stantonek eta Susan B. Anthonyk ordezkatzen zituzten haiexek, ezin zuten esan beren bizitzak arrisku fisikoan zeudenik. Haiek ez zeuden egiaz askapenaren aldeko guda batean murgilduta, hegoaldeko gizon emakume beltzak bezala. Eta, argi dago, hegoaldeko beltzen kasuan, Batasunak irabazi arren, gudako indarkeria ez zen erabat eten.
‎Eta Sokratesek ere halaxe esaten zion bere metodoari: galderen bitartez, dizipuluen barruan zegoen egia atera nahi zuen argitara.
‎A: Halako gauzetan, seguru asko, ez dago egia bat eta bakarra, baina egiaren bila ibiltzeak lagundu egiten digu.
2017
‎Ez dago egiaz zientzia berriak eragin askatzailea izan zuela erakusten duen ebidentziarik. Zientzia modernoaren hasierarekin sortu zen naturaren ikuspegi mekanizistak, desliluratu egin zuen mundua?.
‎Aurreneko nota aditu zen, neurtua eta lasaia, barea eta behin betikoa, isiltasun presa gabea hustuz hurrengo notari tokia egiteko eta hori da jendeak tankera horretan bata bestearen tokian jartzerik baleuka betiko sugar harrotu bat bezala une batez gailendu eta gero garbiro iluntasun hotzean betiko itzali han etzanda gelditu ordez hamakaz ez gogoratzeko ahaleginak egiten azkenean zedro guztiek Benjyk hainbeste gorrotatzen zuen perfume usain hil bizi hura hartzen zuten arte. ...bera horretara behartzen eta nik beldurra ematen zidan beldurra ematen zidan berak beharbada eta orduan ez zuen ezertarako balioko baina nik zuri hura egin genuela esaten banizun izan egingo zen eta orduan besteak desberdinak izango ziren eta orduan mundua zalaparta batean urrunduko zen eta hark eta orain beste kontu hori orain ere ez zara gezurretan ari baina oraindik ez duzu ikusten zeure baitan dagoena egia jeneralaren parte hori gizon guztien kopeta baita benjyrena ere iluntzen duen gertaera naturalen eta dagozkien kausen sekuentzia hori ez zara gauza bukatu batean pentsatzen ari apoteosi bati begira zaude zeinetan denbora bateko aldartea simetrikoa bihurtuko den haragiaren gainetik eta kontzientea bai bere buruaz bai haragiaz ez zaitu erabat baztertuko hilda ere ez da egongo eta nik aldi bate...
‎Sarri hitz egin dugu horretaz. Txikitatik ezagutzen ditut Sararen lagun guztiak, askotan hitz egin dugu beraiekin eta ziur nago egia kontatzen dutela. Sarak ez du edaten, erantsi zuen haserre, elkarrizketa hura behin betiko amaitutzat emateko itxaropenaz.
‎Baina bortxatzailetzat salatzen ninduenean, hori beste kontu bat zen. Zera esan nahi dut, hor bai ez zegoela egiaren arrastorik ere. Horrek ez zuen ez hanka eta ez buru.
‎–Ez zaizkit batere gustatzen zu bezalako azkar ustekoak, jarraitu zian?. Lehengoak, oraingoak, eta gainera azkar ustearenak, denak ordainduko dizkidazu, infernua mundu honetan dagoela egia den bezala!
‎Osabak trago bat eskatu zien Papisa Juanaren istorioa kontatu baino lehen. Batzuetan Luziorekin ez zegoen egia eta gezurra desberdintzerik eta kontatzen zituenak koarentenan paratu behar izaten ziren usu, badaezpada. Egun hartako kontakizuna, errate baterako, zinez istorio pitoa zen, gehiegi egia izateko.
‎Gizonak dira emakumeen gorputza neurriz kanpo balioesten eta goresten dutenak, espero duten gozamena lortu ez, eta konkistak metatzen dituztenak egunen batean egiazko orgasmoaren pareko zeozer sentituko dutelakoan. Berriro ere, funtsean gizonei dagokien egia bat bidegabe baliatzen da emakumezkoen sexualitatea estigmatizatzeko.
2018
‎Harritzekoa da sekula gisa horretan pentsatu ez izana gai honen inguruan; harritzekoa da, orobat, zerbitzarien jangelako supazterrean Graham jaunarekin eta beste batzuekin handitasunaren izateaz orduak eta orduak erasian eman ondoren inork aintzat hartu ez izana auziaren neurri osoa. Eta, duintasunaren dohainaz aurretik esan ditudanetatik bat ere ezeztatuko ez dudan arren, onartu beharrean nago egia dela harako argumentu hura: berdin dela zenbateraino den maiordomo bat dohain horren jabe, zeren, bere antzea garatzeko leku egokirik ezean, nekez hartuko dute ofiziokideek «handi»tzat.
‎Zernahi gisaz, pena handiz azaldu beharrean nago egia betekoa suertatu zela herriko jendeak bart botatako ateraldi gisako hura; alegia, gau hartan ez nuela lo ongi egingo nire gela azpiko zalaparta zela kausa. Egia esan, ugazabaren emazteak ez zuen garrasirik egin, baina aise entzun zitekeen haren hizketa etengabea, bai gau beranduan berak eta senarrak etxeko lanak egin bitartean, bai eta orobat gaur goizean goiz ere.
2019
‎Ibai ondoan txakurrarekin jolas egin dugu, deitu diot, jaurtiki dizkiot harriak, gero, agindu zehatza da? ez dizkiot marraskatzen utzi behar, baina, ekarri, ez dituenez harriak ostera ekartzen, atzetik joan behar natzaio, korrika txikian, hortz artetik kentzeko, nahikoa irudi komikoa emanez, lagunak behintzat gogotik egin dit irri, eta horrek, abailduta dagoela egia baldin bada, zertxobait kontsolatu nau.
‎bitartekoak eta helburuak ere behar ditu, hala nola behar baitituzte politikariek, ikusia dugunez?, eta bitartekoaren balioa, haren begietan, balio absolutu bihurtzen da. Hala, etxekoandrearen zeruan, baliagarritasuna gorago dago egia, edertasuna, askatasuna baino, eta berea duen ikuspegi horretatik begiratzen dio unibertso guztiari; horregatik izan ohi du erdibidearen, erdipurdikoaren moral aristotelikoa. Nola aurkituko dugu emakumearen baitan ausardiarik, kemenik, eskuzabaltasunik, goratasunik?
‎Lausoa nahiz zehatza izan, funtsik gabea nahiz justifikatua izan, jelosia tortura izugarria da emakumearentzat, erro errotik auzitan jartzen duelako amodioa: traizioa egiazkoa bada, uko egin behar zaio amodioa erlijio bilakatzeari, edo uko egin behar zaio amodio horri; hain da aldaketa sakona, ezen ulertzekoa baita noiz zalantzan noiz bere burua engainatzen dabilen emakume maitemindua obsesionaturik egotea egia hilgarria jakiteko gogoz eta beldurrez.
‎Kontua da emakumeak lanak izango lituzkeela nor den erabakitzeko; galderak ez du erantzunik, baina ez egia gordea aldakorregia delako atzemana izateko, baizik arlo horretan ez dagoelako egiarik. Izatedun bat ez da egiten duena besterik; posibleak ez du gainditzen errealitatea, eta esentzia ez da existentzia baino lehenagokoa:
‎sorbalda eroriak, aldaka zabalegiak, ipurdi zapala, bular oparoegiak, eta abar. Urteetan lepoa handitua izan nuenez, ezin nuen lepoa airean eraman[...] Batez ere oinengatik amorratzen nintzen, itsusi itsusiak bainituen pubertaroan, eta ni zirikatzen ibiltzen ziren ibileragatik[...] Bazegoen egiarik zerbait, bai, hartan guztian, baina hain zorigaiztokoa egin ninduten, neska nerabe bat nintzen aldetik batez ere, eta hain intimidatua nengoen batzuetan, non ez bainekien ezta nola jarri ere; norbaitekin topo egiten banuen, aurrena hauxe pentsatzen nuen beti: –Oinak ezkutatzeko modurik banu behintzat?.
‎Hemendik ibaia ikusten da, Katedralaren merloien gainetik, eta merloiek, lurraren maldak ikusezin egiten dituen kanpandorrearen gainean, haur jostailuak dirudite, eta urrun egonik ere, ibaiko baretasuna antzematen da, are, kalatxorien hegaldia ere igartzen da, ur argien gainetik. Harantzago gurutzatuen bost itsasontzi daudela egia balitz, hiri defentsarik gabea bonbardatzen hasiak lirateke honezkero, baina ez da horrelakorik gertatuko, ederki dakigu alde horretatik ez zaiela mairuei perilik etorriko, esana baitago, eta esana idatzi egin zen fede emateko, portugaldarrek, kasu honetan, ez dutela haiengandiko laguntzarik edukiko, hemen porturatu ziren urez hornitzeko eta nabigazioak sortzen dituen nekeetatik eta ekaitzen...
‎Nolanahi ere, eta naturak garai haien inguruabarren araberako nolabaiteko umore senaz hornitu baitzuen, bistan denez, ordezkariaren erantzuna irrigarria iruditu zitzaion, ez hainbeste auziaren mamiari buruzkoan, hori guztiz eztabaidagarria baitzen, erantzunak berarekin zekarren hitz jokoarengatik baizik. ...zalakoa da, kolorez, heriotza egokitu eta gure gorputzak usteltzen badira kerua ere eurena bezalakoa da, Eta nik ezetz esaten badut, ez duzuela harrapakinetako zatirik eramango, Orduan, jauna, gelditu direnetatik oraindik bizirik dauden gurutzatu gutxi horiekin hartuko du hiria berorrek, Baina hau matxinada bat da, Arren eskatzen diot berorri horrela ez hartzeko, eta gure izpirituan irabaziren bat badagoela egia izanik ere, pentsa beza berorrek justizia ekintza dela berdin ordaintzea berdina denari, eta hasieretan dagoen herri hau gaizki abiatuko dela justiziaren arabera abiatzen ez bada, gogoan har beza berorrek jada gure aitona amonek esaten zutena, ez da oker jaiotzen dena zuzenduko duenik, ez du berorrek nahi izango Portugal oker abiatzea, ez dezala berorrek horrelakorik nahi, Non irakatsi dizut... On Afonso Henriques, furfuria bareturik, pentsakor gelditu zen eskuin eskua bizarrari atxikia, eta bere begiradan bazegoen halako malenkonia bat, egindako ekintza anitzen gainean zalantzak balitu bezala, baita etorkizunean, eurei aurpegia emateko erakusten zuen bihotzaren neurriaren arabera bera epaitzeko etorriko liratekeen ekintza ezezagunen gainean zalantzak balitu bezala ere, eta halaxe egon zen zenbait minutuz, inor urratzen ausartzen ez zen isiltasunaren erdian, harik eta azkenean hauxe esan zuen arte, Zoazte, gero zuen kapitainek emango dizuete beraiekin hartuko ditudan erabakien berri.
2020
‎Gure taldean adibidez [gizon bat] da gure taldeko bozeramailea eta berak darama pisu mediatiko guztia. Gero tertulietan oso banatuta dago egia esan. Hau egiten da gaitasunen arabera, komunikatzeko gaitasuna izatea ere garrantzitsua da.
2021
‎Non dago torturetan lagunaren izena gorde behar izan duen gizonaren oinazea? Non dago egia. Zergatik hiltzen dira zaldunak liburu horietan testamenturik egin gabe?
‎Jendeak oro har oso galdera onak egiten dituela iruditzen zait. ...z dakit zer egiten diegun neska mutil horiei baina barkamena eskatu nahi diet, 16 urterekin normal normal galdetzen dizutelako, adibidez, banpiroei buruz idazten duzunean, ea modu metaforikoan ari zaren edo benetako banpiroak imajinatu behar dituzten, eta gero, momenturen batean, irakurtzen dute idazle baten edozein esaldi, baita inkonsistenteena ere, inposibleena ere, troleroena ere, eta idatzita dagoenez egia dela asumitzen dute, begi aurrean daukatenarekin bateraezina bada ere. Liburu aurkezpenetara harriekin joan behar lirateke irakurle gazteak.
‎Ez onartu, erre. Zenbatetan iruditu zaizue irakurri duzuen zerbait ulergaitza eta pentsatu duzue" neu izango naiz" edo pentsatu duzue" hor idatzita badago egia izan behar da" edo onartu duzue, mailaren batean, idazleak jakingo zuela zergatik jarri duen eta pentsatu duzue ona izango zela, inprenta batean norbaitek inprimatzeko agindua eman duelako?
‎Sinesgarritasun arazoak dituzte, gehiegi errepikatzen dira, testu aspergarriz betetzen dute mundua eta ezin dira konparatu literaturaren gasolina berdaderoarekin, egiarekin, jendea eta bizitza interesgarri egiten duen material erregai eta apasionante horrekin. Ez dago egia bilatzeko idaztea baino esperientzia hordigarriagorik eta emaitza hoberik ematen duenik140 Ez du zertan izan egia biografikoa baina izan dadila benetan idatzi nahi duguna, hori baita literaturan dagoen egiarik berdaderoena.
‎Sinesgarritasun arazoak dituzte, gehiegi errepikatzen dira, testu aspergarriz betetzen dute mundua eta ezin dira konparatu literaturaren gasolina berdaderoarekin, egiarekin, jendea eta bizitza interesgarri egiten duen material erregai eta apasionante horrekin. Ez dago egia bilatzeko idaztea baino esperientzia hordigarriagorik eta emaitza hoberik ematen duenik140 Ez du zertan izan egia biografikoa baina izan dadila benetan idatzi nahi duguna, hori baita literaturan dagoen egiarik berdaderoena.
‎Jendartean dagoen egia guztia bakoitzarengan gordeta dago, moduren batean. Egia baten jabe naizenik ez nuke esango.
‎Batzuetan, Euskal Herriaren eta euskararen enbaxadore sentitzen zara. Eta oso handiki gelditzen da esatea baina, zentzu batean, hor badago egia txiki bat, eta da ari zarela zure bizitza erakusten eta baita ere zure komunitatearena, eta jendeak interesa agertzen duela egiten ari zaren horrekiko eta atzean dagoen guztiarekiko: Euskal Herria nolakoa den, euskara nolakoa den, etab.
2022
‎–Mitologia da. Ez dago egia goren bat.
‎Mojak... Ez daki entzuten jarraitu nahi duen, ez daki prest ote dagoen egia guztia jakiteko.
‎Maskulinitateaz mintzatze hutsagatik, beraz," generoa egiten" ari gara kultur molde espezifiko batean. Kontuan hartu beharreko zerbait da hori, gizontasunari eta maskulinoari dagozkion egia transhistorikoak aurkitu dituela dioen edozein aldarriren kasuan.
‎Eduren baieztapena, oraingoan, are urrunago dago egiatik. Inoiz sintonizatzen ez dituen kateetarik da NTV, eta horrek ‘Ahora mismo’ delakoa ere hartzen du barnean.
2023
‎Ni Juanaren etxerantz abiatu nintzen segituan. Gezurra izan zedin esperantza neraman, baina ziur nengoen egia zela. Etxe atarira iritsi nintzenean dei egin nion, ez zuen inork erantzun eta bere logelara igo nintzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia