Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 144

2000
‎Txikitatik zinemazale porrokatua izan da Helena. Altsasuko Bengoetxea zinematik pasatzean halako irrika sentitzen zuen zein film zegoen jakiteko. Posterrari begira geratzen zen liluratua.
‎Orain ez, orain iruditzen zaidana irakurtzen dut. Baina pasa nuen denboraldi luze bat, zerbait bilatu nahian, ea bereizkuntzarik ote dagoen jakin nahian.
‎I.go Mundu Gerra zela-eta, Clemenceauk zaldi lasterketak debekatu zituen. Horregatik, atzerriko zaldi jabeek Donostian hipodromo berri bat zegoela jakitean, bertara hurbiltzea erabaki zuten. " Inaugurazio Sari Nazionala" Milton zaldiak irabazi zuen.
‎Erasok dioskunez," halako datuak gutxiago edo gehiago sinesten dituzu, nahiz eta manipulatuta ote dauden susmoa ere aipatzen den. Beraz, xehe mehe non gauden jakin nahi genuen". Halaxe, bi etxe hauen entzule azterketaz aparte, enpresa pribatu batekin galdeketa bat egin eta emaitza horiek berretsi ez ezik, audientzia hobea ere eman die.
‎Haurrak nola dauden eserita ikusten dut, eroso egon daitezela, nahiz eta lurrean egon. Eta txotxongiloak hasi baino lehen haurrekin mintzatzen naiz zer moduz dauden jakiteko. Ikusi behar dutenaren aurkezpen txiki bat ere egiten diet.
‎Imanol Galfarsoro kideak esan digunez, zaila da Londresen eta Erresuma Batuan oro har zenbat euskaldun dagoen jakitea. " Hemengo euskaldun gehienak denboraldi baterako etortzen dira, ikasteko, lan egiteko edo atsedenaldia hartzeko asmoarekin.
‎Negoziazio batean norberak bere proiektuaren defentsa ondo egitea bezain garrantzitsua da norberaren mugak non dauden jakitea. Nik ez baditut aurreikusten besteen mugak, alferrik ibiliko naiz kontu kontari.
‎Orain, aurreko orritan beste zenbait gai aztertu direlakoan, iragarpen salaketa erantzunen olatua atzean utzita, eta" etxekoen" artean ari garenez hauxe da galdera: Administrazio publikoen aldetik zer dagoen badakigu eta zer etorriko den eurreikusten dugu, hortaz, non jarri palankaren indarra euskararen etorkizuna irabazteko?
2001
‎Produktibitateak 1995etik 1998ra bitartean izan duen gorakadaren erdia baino gehiago aldakuntza teknologikoak hartutako abiadura biziaren ondorio izan da. Mandelek dioenez, zaila da arrisku kapitalari horko zer nolako zatia dagokion jakitea. Baina oso esanguratsua da, arrakasta izan duten teknologiako konpainia berri guztiek arrisku kapitalaren bidez edo burtsan lortu izana beren finantzaketa.
‎Kaleratu berri den" Orquideas de Bizkaia" liburuarekin osatuago dago Euskal Herriko landarediaren mosaikoa. Bizkaian, adibidez, 37 orkidea espezie daudela jakin dugu.
‎Hipokrisiak alde batera uzteko garaia da, inozokeria ere. Torturaren aurka dagoenak badaki Entzutegi Nazionala, inkomunikazioa eta atxiloketaren luzapena direla, inpunitatearekin batera, torturaren euskarriak. Tresna hauek erabil tzen dituenak tortura praktikatzeko tresna gisatzat ditu.
‎Era berean, ez dut uste horrek ezertarako baldintzatu behar gaituenik, baina horrela da, eta ondo dago jakitea, zeren eta kalean, istorio hori gaizki kontatzen da, euskaldunon espainolen kontrako gerra bat bezala, eta hori baino konplexuagoa izan zen.
‎Bilbo Hiria estropada amaitu berrian, Isuntza aurten ez dela Donostian egongo jakin dugu. Lau segundurengatik ez dira Kontxako banderaren sailkapen proban lehiatuko.
‎Ziritik atera dute zukua, bakoitzak bere onenak emanda: Eduardo, kokospekoduna, sagar gazia da, gorri bizi bizia, eta sateliteen pare, inoiz ez dago jakiterik zein zuhaitzetatik eroriko den. Loiola sagar leuna da, bixarrak moztuta trapuarekin distira ateratzen diena masailei, adarretan gora joan diren sagarrak ordenatu zale.
‎Eta, anekdotak alde batera utzirik, gaur da eguna zeinean ez baitago jakiterik Kandahar eta Kunduz noren eskuetan dauden, eta kazetariak hiltzen baitituzte, teorian bederen Alianzaren kontrolpean dauden lurraldeetan. Hau da, anabasa, kaosa.
‎Graham Greene en liburu bat irakurri berri dut," Factor humano", eta bere ikuspegiarekin bat nator. Politikan, errealitatea non dagoen jakin behar da lehendabizi, zeren eta idealista bati gizartearen lema emanez gero, sekulako txikizioak egin ditzake. Niri, gainera, errealismoa eta zehaztasuna, ederrak iruditzen zaizkit.
2002
‎Norbaitek tenisfikazioa deitu omen dio. Ez dakit izen egokia den ala ez baina giharrak lantzeaz gain, arrazoiak sakontzeko gaitasuna adinak eta egoten jakitea esperientziak zekartela ere entzuna naiz sarritan.
‎«B» irakurlea akademikoagoa litzateke, hemengoa bizi duena, hemen zer dagoen jakin gabe.
‎Zuk badakizu non dagoen. Eta non dagoen jakitea da bista onaren sekreturik handiena.
‎Formosa Textile enpresan, emakumeei probak egiten dizkiete, haurdun ote dauden jakiteko. Probak baiezkoa emanez gero, dena delako emakumea kalera botatzen dute ziztu bizian.
‎Hurrengo gailurra Burbonakoa da, pagaditik irten gabe gora egin eta kohete itxurako buzoia topatzean gailurrean gaudela jakingo dugu. Aurrerago bidegurutzean ezkerreko bidea jarraituko dugu, pagadiko hezetasuna utzi gabe.
‎Bertatik Nafarroa aldean dagoen Aterpe Militarra ere ikus daiteke dagoeneko eta Belaguako aterpetxea, gure helmuga gozoa, pixka bat goraxeago dagoela badakigu. Sei ordu pasatxo dira Kakoetatik abiatu ginela, baina bateren batek oraindik gogoa eta indarra baditu gorantz ekialdera jo dezake Lakhorako gailurreraino (1.877 m.), iparraldeko magala zeharkatuz eta garai honetan Ihizkundizeko basoak eskaintzen duen polikromiaz gozatuz.
‎Oso gogorra egin nintzen eta etsaiak hiltzea besterik ez nuen pentsatzen. Orduan agindu ziguten hiria erasotzea, eta ni gustura nengoen, han diru asko, etxe ederrak eta nahi genuen guztia zegoela genekielako. Hirian sartu eta bataila oso latza izan zen, baina nik ez nuen atxiki eta gobernuko soldaduek harrapatu ninduten».
2003
‎izan ere, maitasun kontuetan ia ia etsita zegoela ezagututako bere bihotzeko emakumeari eta elkarrekin izan zuten alabari gertatuko zaien ondoeza ez baita nolanahikoa! Baina haiek hiesaren atzaparretan daudela jakin aurretik ere, adoretsu egin behar izan du bizitzan borroka, hainbeste maite duen emakumeari drogen zulotik ateratzen laguntzeko. Emakume hori, maitasunaren eta bizimodu alternatibo baten atzetik abiatu zen gaztetan Alpujarretara.
‎Gizadiaren historiako arkeologi hondamendirik handienen artean oroituko den hau ez da oharkabean gertatu. Nabarmena baita Mendebaldarrak gertatzeko zegoenaren jakinaren gainean geundela.
‎Kultura omen da gure altxorrik preziatuenetakoa, beste herri batzuengandik ezberdintzen gaituena. Baina kalera ateratzean, nahiz eta Bilbon izan, ala Madrilen, ala Parisen, sarritan ez dago jakiterik non zauden. Denok moda bera jarriatuz janzten dugu, denok amerikarren filmak ikusiz gozatzen dugu, denok behin eta berriro telebista piztu, eta munduko zoritxar eta injustizia guztiak irentsi ondoren, futbola ez beste askorik, aurkitzen dugu.
‎Ez dago jakiterik. Armeniarrek ez dute elkarterik osatzen, ez ditu inork zerrenda ofizialean ezartzen, ez dute erregistro agiririk.
‎Ondorioz, bi planek elkar ongi osatzen dutela iritzi diogu. Eztabaida politikoa zegoela bagenekien, jakin, baina guk zera erabaki genuen: eztabaida politikoa politikariek egin dezatela hori ez da Euskararen Aholku Batzordearen lan esparrua, bi planak tresna ezinbesteko ditugu normalizazio bidean.
‎Ikerketaren bidez, Txema Preziadok kolorea pertzibitzeko lehengo modu haiek orain ere bizirik dauden jakin nahi zuen. " Hitz egin ote daiteke halako euskal ikuskera berezi bati buruz?", galdetzen zion bere buruari.
2004
‎Eta are gutxiago orkestrarekin egindako abestietan, musikari bakoitzak bere partitura zuen eta bertan jartzen zuena jotzen zuen. Inprobisazioren bat zegoenean bagenekien zein konpasetik zein konpasera eta nork egingo zuen. Kontrolaturiko inprobisazioa izan da.
‎Errealitatetik edo eguneroko bizitzatik nahi adina urrundu daiteke pentsatzeko, baina gero berriro itzuli behar da. Ez dago gauza interesgarriagorik, jendearekin egoten dakienak, bertako bizipen beroetan egoten dakienak agertzen duen soiltasuna baino.
‎Errealitatetik edo eguneroko bizitzatik nahi adina urrundu daiteke pentsatzeko, baina gero berriro itzuli behar da. Ez dago gauza interesgarriagorik, jendearekin egoten dakienak, bertako bizipen beroetan egoten dakienak agertzen duen soiltasuna baino.
‎Horrelako zerbait. Dena den, nire helburua benetan nola gauden jakitea zen, eta lortu dudalakoan nago. Ikerketa hau egin eta gero badakit hizkuntza bakoitza non dagoen kokatua balizko zera horretan, hau da, euskararen urrutiko ahaidea izan daitekeen edo inolako zerikusirik ez duen.
‎Gure gazteek ez dakite non den Behorlegi mendia. Gure gazte garaian, berriz, ezin genuen hazi Behorlegi zegoela jakin gabe. Enetzat hor dago borroka.
‎Izan ere, oraingoa »1860an landatu zuten» leku berean egon den hirugarrena da, eta laster laugarrenak hartuko du bere tokia. Joan den apirilean zuhaitza hilik zegoela jakin genuen, iazko abuztuko bero handiak jota. Batzar Nagusietako presidente Ana Madariagak orduan adierazi zuenez, datorren urtarrilean hamabost urte inguruko kimua landatuko da bertan.
‎Loreak zuhaitzean nola sakabanatuta dauden jakiteko bi gauzari erreparatu behar zaio: zuhaitzaren landarediari eta adarrek eguzkiari begira duten kokapenari.
‎Nik, baina, badut zalantza bat: transnazionalen gibelean zer dagoen jakinda ere jendeak ez ote duen berdin berdin kontsumitzen segituko. Eztabaida klasikoa:
‎Une hau luxua da guretzako. Musikaren mundua oso gaizki dagoela badakigu eta zorte handia izan dugu egin dugun biran eta disko berrian inbertitu duen diskoetxea topatuta.
‎Aitatxo hark orduan literalki orro egin zuen, gorri gorri jarri zen eta garrasika esan zidan" Badakit gaxki gaudela, eta zer!". Ez omen zuen inor behar berak bizikleten bidea non zegoen jakiteko. Beste zerbait ere esan zuen.
2005
‎Lehen faseko multzoak sei frontoi izango ditu eta probintzia bati eskaini diote bakoitza. Gipuzkoari arkupeko frontoia egokitu zaio, aukera egokia, batez ere Azkoitian gaudela jakinik. Bertako arkupea oso ezaguna baita; atanotarren eta Azkoitiko gainerako pilotarien eskola izan da.
‎Mutilak hikako forma traketsak erabiltzen ere hasi dira, hala nola, esaldi subordinatuetan hika erabiltzen. Batua, jasoa, hitanoa, herriko hizkera... hizkeraren aldaera mordoaren artean nahasmena sortzeko arriskua dagoela badakite irakasleek eta duela gutxi hainbat erabaki hartu dute bakoitzaren erabilera esparruari dagokionez:
‎biolentzia, hizkuntz politika jakin baten berme. Irrikitan nago jakiteko zer iritzi duten hau guztiaz Zapaterok eta Lopezek.
‎Boto galerarik ekarri al zien horrek? Ez dago jakiterik. Baina bai ekarri diela kalterik haien irudi demokratikoari.
‎Amildegi aurrera heldu bazara eta amildegia ikusten baduzu, asko lortu duzu. Amildegia ezagutzea eta aukera hori dagoela jakitea izugarria da. Eta nik uste dut, zalantzarik gabe, pausoa beti aurrera eman behar dela kasu horretan.
‎Hezkuntza sailburu berriak ez dakit zein bide segituko duen. Nik dakidala ez du ezer esan gauzak aldatzeko, baina aldaketaren baten zain gaudela jakin luke. Gauzak aldatzeko zerbait egingo duen itxaropena badugu.
‎Hortik gorakoa neurologia da. Eta ez dago jakiterik zergatik entzun ditzakeen pertsona batek bere Italiako herriko kanpaiak Londresen bizi bada... Thomas Hobbes, bestalde, lotsabako bat zen.
2006
‎Gure ohitura da Euskal Herriak erabiltzea hemengo tokiz tokiko aniztasuna nabarmentzeko. Klase borroken eremua kontuan izanik, herri guztietan antzeko arazoak daudela badakigu ere, sekula ez dugu borroka molde bateratuaren aldeko apusturik egin, leku bakoitzeko erritmoari so egin behar zaio, errespetatu behar da erritmo hori. Tokiz tokiko autonomia nabarmendu nahi dugu.
‎Txad zer den eta non dagoen jakin nahi duenak edozein entziklopediatan aurkituko du haren berri, edo Wikipedian. Hiriburua, N'Djamena.
‎Eta bestetik, lehendakariak iaz Txadeko konstituzioa aldatu eta bere burua berriro aurkeztea erabaki zuenetik, oposizioak boikot deiak egin zituen hurrengo hauteskundeetarako. Baina bere goardia matxinatzea besterik zen, eta Batan zegoela jakin zuen Itnok biharamonean N'Djamenako aireportuan zain edukiko zituela, ez ongietorri txalotsua emateko hain zuzen.
‎Ekintza erabat natural horren ondorioak, ordea, oso tamalgarriak izan ziren beretzat. Haurdun zegoela jakin zuenerako, mutila beste batekin zebilen, eta ez zion sinestu, bera lotzeko trikimailua zelakoan. Neskaren gurasoak zorrotzegiak izaki, haien laguntzarik ez zuen izan Anak, ezta sendagile eta farmaziako jendearekin ere.
‎Hala eta guztiz ere, Afrikako armadaren altxamenduaren berri izan bezain agudo, mugimenduak hasi ziren Euskal Herri osoan. Molak esate baterako, 18an bertan deitu zion Nafarroako goardia zibilen burua zen Jose Rodriguez Medeli matxinada militararekin bat egiteko ea prest zegoen jakiteko. Ezetza eman zion eta erabaki horrekin sinatu zuen ordu batzuk beranduago bere menpekoek burutuko zuten bere aurkako erahilketa zigorra.
‎Eta Fernando Sebastian mutu. Bitartean, oraindik bizi dira Florencioren seme alabetatik bi, hirurogeita hamar urte daramatzate aita zenaren gorpuzkinak non dauden jakin gabe, hogeita bost mila egun baino gehiago oinaze lazgarrian. Biktimak dira, terrorismoaren biktimak, eta oraindik Nafarroako eta Iruñeko agintariek ez dituzte aintzakotzat hartu, eta ez dute inolako ordainik jaso.
‎EGA agiria lortzea ez da ikasle guztien jomuga izaten, eta tarteko helburuak dituzten ikasleentzat 1 eta 2 maila egiaztatzeko aukera eskaintzea erabaki zuen HABEk. Hala, euskaltegira doan ikasleak ikaste prozesuan zehazki non dagoen jakiteko erreferentzia puntu jakin batzuk izango ditu, eta bere beharren eta motibazioen araberakoa izango da bidearen iraupena. Ikasturte amaieran, ekainean, euskaltegietako ikasleek, nahi izanez gero, aipatutako lau maila horietako bat egiaztatzeko aukera izango dute.
2007
‎Lehen motako diabetesean herentziak pisu handia dauka. Horregatik garrantzitsua da familian beste senide diabetikorik ba ote dagoen jakitea. bigarren motako diabetesa, berriz, gainpisuari edo obesitateari lotua dago eta gaixo hauek hobera egiten dute kiloak galdu ahala.
‎Eraikin hau bereziki suhiltzaileak ez diren partikularrak trebatzeko erabiliko da, nahiz eta suhiltzaileek ere bertan praktikak egiteko aukera izango duten. Nahi beste aldiz piztu eta itzali daiteke sua eta itzali dutela uste dutenean, sua berriz piztuko da, edota sua non dagoen jakin gabe bere bila ibili dute, pasillo estuetan zehar eta eskaileretan gora eta behera. Sutea itzaltzeaz gain, erreskateak ere landuko dituzte.
‎Batzuen ustez godoen oinordekoak ziren, beste batzuek diote Erdi Aroan etorritako kataroak zirela agoteen arbasoak, esan izan da sarrazenoak zirela, ijitoak, Frantziako legenardunen (lepra) ospitaletatik etorritako gaixoak, konbertsoak... Kontuak kontu, gaur egun ez dago jakiterik, oraindik behintzat, zein ziren eta nondik etorri ziren agote izeneko gizatalde horiek. Baina mende askoan jasan zuten bazterketaren berri badugu.
‎UNESCOk, 2001 urtean Parisen hitzartutako agirian," larriki kezkatua" dagoela dio urpeko ondare kulturala jasaten ari den esplotazio komertziala dela eta," bereziki, hau saltzea, lortzea edo elkartrukatzea helburu duten jarduera batzuengatik." Izagirre ere kezkatzen dute altxor bilatzaile bezala ezagutzen diren enpresek, baina hauei lan egiten uzten dieten gobernuek ere erantzukizun osoa dutela dio. " Gaizki dago pentsatzea enpresa horiek direla gaiztoak eta gainontzeko guztiak zintzoak; nonbait barkuren bat dagoela jakinez gero, kontrol bat eraman behar du estatuak, eta askotan, dirua tarteko izaten denez, ez du eramaten".
‎Problemak Mexikora sartzerakoan sortu ziren, Guatemalan. Han bai, pasatzeko lekuak non dauden dakien jendearekin jarri behar zara harremanetan. Ni Oaxacatik pasatu nintzen.
‎Baina gizonezkoak bakarrik direnean, gutxitan dira bortxaketak eta horrelakoak. Ni, Mexikora sartu nintzenean, koiote egin nintzen, pasabideak non zeuden jakiteko. Tijuanako mugara ailegatu nintzen, Kaliforniatik bertara, txintxal [denda txiki] horietako batean merke alokatu eta bertan egon nintzen.
2008
‎Atxilotu eta atxilotu ari dira, etengabe. Estatua eta PSOE beren onetik atera dira, ez dago jakiterik debekuek zein eragin edukiko duten hauteskundeetan. Hauteskundeetara bitartean ez dira beharbada aurrerago joango, baina ondoren batek daki.
‎Bizi izan naiz lurretik bost metrora, baina garrantzitsua da hankak lurrean jartzea, etxean egoten jakitea, oholtzatik kanpo egin behar dituzunak egitea.
‎Estrategiaz estrategia ping pong partiduko ikusle ikusten dut nire burua, errepresioa ekintza errepresioa gurpil antzeko kate zaharberrituan. Are gehiago, noren bide orritako zein lekutan nagoen jakitera iritsi gabe. Nazio eraikuntzan garela dudarik ez dut, ekimenak ekimen, baina nire iritzian gure eraikuntza mantsoago doa kontrakoen ezarpena baino, azken finean horiek ez dute bide orrien beharrik, iraganaren inertzia nahikoa dute eta; baina subiranistok ezin inertziak bultzatuta aritu, iraganari uko egin gabe geroaren orainak bestelako helbideak behar dituelako.
2009
‎Ez da galdera kamutsa… Zenbaitetan, eskaera onartu aurretik galdetu diet: " Seguru zaude badakizula zertaz jardungo dudan?". Horrez gain, seguru dakit exekutibo eta enpresaburu askok aldatu egin gura dutela.
‎Baina entzumenaren" ikuspegitik" dena izan daiteke soinu antolatua. Gero eta zailagoa da muga hori non dagoen jakitea, atentzio kontua da, soinuari nondik begiratu nahi diozun: musikak tradizionalki izan dituen muga horien barrenean ala modu zabalagoan.
‎Gutxik dakite, baina, Epsilon Euskadi hori baino askoz gehiago dela. Gasteizko instalazioak bisitatu ditugu kirol autoen leiho horren atzean zer dagoen jakiteko. Hala, Joan Villadelprat presidentearekin, Jordi Caton merkaturatze zuzendariarekin eta Sergio Rinland ingeniaritza zuzendariarekin batera, Arabako Teknologia Parkean dauden Gasteizko instalazioak zehatz mehatz ikusteko parada izan dugu.
2010
‎Londresen bertan, Zientzia Museoko kontserbatzaileek erloju moderno baten irudirik zaharrena topatu zuten, joan den urrian, non eta 1560ko margolan batean. Baina eguneko zer unetan gauden jakiteko grinak 450 urte baino gehiago ditu.
‎Horrek harritzen du gehien lehen irakurrian: nobela non kokatuta zegoen jakinda adagio bat espero bazitekeen ere, bizia dela Ospitalekoaken tempoa.
‎Uste dut hala ere, kritikariek gehiago balio dutela ezezagunak deskubritzeko, ezagun eta kontsakratuak hondoratzeko baino. Baina ez dago dudarik kritika txar batek izorratu egiten zaituela, batez ere, nik kritikari horri buruz izan nezakeen iritzia lagunartean emango dudalako eta berak niri buruzkoa komunikabide batean jarriko duelako, oker egonda ere mina eginda dagoela jakinik. Logika hori Internetera eramanez gero, akabo, galduta gaude, edozein kontakatiluk edozer idatzi dezakeelako.
‎Lurrikara gelditu zenean dena birrinduta zegoela jakin nuen, jendea entzuten nuen oihuka eta berehala kamera gizona kalera irten zen irudiak biltzera. Lana koordinatzen aritu nintzen eta hurrengo egunean irten nintzen gertatu zena bertatik bertara ikustera eta horrelako egoeretan zinemagileak nire ustez egin behar duena egitera, hau da, testigantza ematera.
‎Ez dakigu germena, bakteria edo birusa den. Zalantzak itolarria sortzen digu, baina langileen jarrerak, zertarako dauden jakiteak, kontzientziak, umoreak, hurbiltasunak, giroak eta aldarteak, sinestarazten digu egiten ari diren ahaleginean eta fruituak emango dituen itxaropen osoa daukagu. Gu adina mintzen dira nahi bezain emaitza onak eskuratu ezinean eta inpotentzia horren nekea bizkarrean lanean ari beharra, horixe da:
‎Lazkao Txikik ere" jakintsua izatea joandako lekuan egoten jakitea" zela erantzun zidan behin: gaur Goierriko artzainekin bazkaritan eta bihar Leioako klaustroaren otorduan.
‎Dena asmatuta dagoela jakinda, gauza guztiak nahastea falta zaigu. Hori edo 80ko edo 90eko hamarkadara itzultzea.
2011
‎Proba sinple bat. Analisi bat nahikoa da odoleko glukosa maila (gluzemia) normaletik gora dagoela jakiteko. Medikuak aginduko dizu baraurik joateko analisi horretara, goizean goiz.
‎Irekitze garaia zen, bestalde, eta kanpora joateko beharra sumatu genuen. Eta Bartzelonako Adierazpen Eskolara joan ginen, hantxe ikasi genuen, eta Frantzian eta bestetan ere gure moduko jendea zegoela jakin genuen, guk egin nahi genuena egiten ari zena, edo egiteko asmotan. Frantzian, helduentzako zentro dramatikoak ez ezik, haurrentzakoak ere baziren.
‎Egoera horretan, erabat ahul bihurtu duten pertsona batengan ematen da tratu txarra. Baina, aldi berean, inkomunikazioak inpunitatea ziurtatzen du, atxiloketak irauten duen bitartean kanpoko edozein eragin ekidinez, eta ondoren, ikerketa erabat baldintzatuz, ez baitago jakiterik nork parte hartu duen galdeketetan, nork eman dituen kolpeak, nork mehatxuak egin, edo non, noiz edo nola gertatu diren kasu guztietan ukatuak izaten diren egitateak.
‎Azken urteetan Auzitegi Nazionaleko epaile batzuk, ez denak, hasi dira protokolo bat erabiltzen, Estrasburgoko protokoloak agintzen duena betetzeko. Hasi dira erabiltzen, besteak beste, atxilotua kamaraz grabatzeko, konfiantzazko mediku bat izateko eta familiarrek atxilotua nola dagoen jakiteko. Horiek dira neurriak, poztekoak, hasi dira aplikatzen, baina jarri dute" azeria oiloak zaintzen".
‎Bitartean, mariskala, bertze armada batekin, Erronkaritik pasatu zen Ilunberri eta Zangozako bidean, gero Iruñean erregearenarekin batzeko asmoz. Alta, Ilunberri eta Zangozako agaramontarrak hirietatik egotzirik zeudela jakinda, planak aldatu zituen: erregearen bila joan zen Aezkoatik Orreaga aldera, baina jada Auritzeko lautadan zeuden tropa gaztelarrek moztu zioten bidea.
‎Are ezinezkoagoa da mariskalaren heriotzaz daturik lortzea, alferrikakoak lirateke karbono frogak edo paleopatologoen ahaleginak" delituaren" gorputzik gabe. Asko jota, DNA matrilinealaren bidez, mariskalen eta egungo Corteseko markesen artean erlazio zuzenik ote dagoen jakingo genuke.
‎" Kontzientzia garrantzitsua eta beharrezkoa da, gauzak egiteko moduari eta arrazoiari erreparatzen zaiolako. Ekintza bakoitza zein helbururi lotuta dagoen jakiten dugu eta hori funtsezkoa da", diote Garces de los Fayoseko irakasleek. Alegia, lehen mekanikoago egiten zuten lan, baina orain ikasleak pentsatzera eta gogoetatzera jartzen dituzte edozein testuren aurrean, iritzi kritikoa sustatuz eta lanerako duten jarreran eraginez.
2012
‎Kostaldeko herri txiki batean, turismo pilaketez geroztik etorri ohi den udazkeneko lasaitasuna amaitu da Aroa Lopez desagertu denetik. Ikerketa polizialek ezin izan dute kasuaren inguruan azalpen argirik topatu, eta bizirik hala hilik ote dagoen jakin ezinak familia eta herriko biztanleak aztoratu ditu.
‎Atzerriko presioen atzean nor dagoen jakiteko, zor horren atzerriko hartzekodunak zein banku diren jakin behar dugu. Nazioarteko Ordainketa Bankuak (NOB) 2011ko martxoan argitaratu zuen txostenaren arabera, Alemaniako bankuek kanpo zor garbiaren %22 zuten.
‎Antolatzaileek, ordea, ez dute amore eman eta deialdia indarrean dago. " Zerbait egiten badute senide gehienen iritziaren kontra daudela jakin behar dute" adierazi du John Kelly-k. Eskubide zibilen aldeko martxa egunez aldatzen badute, parte hartuko duela esan du, baina ez egun berean:
‎Bertako jendea zuri laguntzeko prest zegoen. Nahiz eta gerra irekia izan, hobe da arriskua non dagoen jakin.
‎Geneva (Suitza), 1783 Johann Jacob Schweppe bitxigile alemaniarrak botilaratutako urari anhidrido karbonikoa eransteko sistema asmatu zuen; edari gaseztatua, ur tonikoa, lortu zuen horrela. Produktuaren arrakasta ikusita, bere izena zuen konpainia sortu zuen Londresen, hiri hartan gasdun ura eta frutazko sodak modan zeudela jakinda.
‎Erabiltzaileen datuak besteren zerbitzarietan metatzen dira, munduko edozein bazterretan, eta horrek arazo franko sor ditzake lekuan lekuko datu babeserako legeek zehaztutakoarekin. Legediak ezagutzea, zerbitzariak non dauden jakitea edota hornitzaileekin kontratu egokiak sinatzea funtsezkoa da ezuste desatseginik ez jasotzeko. Oro har, Europar Batasunak zorrotz babesten du pribatutasuna.
‎Japoniako Gobernuak eta zentrala kudeatzen duen enpresak noizean behin egoera orokorrari buruzko datuak ematen badituzte ere, bertako berriemaile independente zenbaiten jarraipena egiten ari gara hilabete hauetan. Erradiazioa oso barreiatuta dagoela badakigu, batzuetan animaliak gaixotzen dira, besteetan landareengan aldaketa genetikoak sumatzen dira, eta nola ez, leuzemia kasuen hazkundea aipagarria da hainbat hiritan. Oro har anomalia gehiago detektatzen dira, ez oso kantitate handitan baina bai, aldiz, lur eremu zabaletan:
‎Bizirik dagoena! Eta bizirik dagoela jakiten duzu, eta sentitzen duzu, huraxe eta hainbat aukeraren artean huraxe eta ez besterik egiteko inpultsoa duzu-eta. Minbera non duzun bila zabiltza.
2013
‎Ez dut esango gorrotatzen dudanik, baina inoiz bilatu eta desio izan ez dudan zerbait da. Bizitzan bakoitzak bere lekua non dagoen jakin behar du, bere bertute eta gabeziak zeintzuk diren antzeman, ekarpen handiena non egiten duen hausnartu, eta nik badakit zertan naizen iaioa eta zertan dauzkadan mugak. Ilegalizazioak eta zenbait kideren atxiloketek gogoko ez dudan fokupeko funtzio batera derrigortu naute, baina tira, Sorturen antolakuntza berriak askoz gustukoago ditudan esparruetara itzultzeko aukera emango dit.
‎Ikasturtea hasi aurretik balorazio bat egiten dute. Ospitalean neuropsikologoak proba batzuk egiten ditu zein mailatan dagoen jakiteko eta horren arabera antolatzen dituzte taldeak. Maiatza ekaina aldera beste balorazio proba batzuk egiten dituzte, mailan mantentzen den edo igotzen ari den ikusteko.
2014
‎Tamalez, inork ez dio garrantzirik ematen," hemen datoz berriz betiko baserritarkeriekin" edo" Guggenheim da gure iparra" bezalakoak aurpegiratzen dizkigute. Ba bitxia bada ere, Euskal Herrian, Orhipean liburua gehien saltzen den lekua da Guggenheim, kanpotik heldu denak modernitatea ikusteko adinako jakin mina baitu non dagoen jakiteko. Zergatik ez bertakoak?
‎Hori ere esplikatuko nukeen, seguru asko, lana idazteko bi urte izan banitu. Baina hori ez dago jakiterik. Tira, bigarren partea ere egin liteke, ezta?
‎Eta ikerlanak ez du estereotipo zaharkituak hautsiko dituen emaitza harrigarririk eman. Hollywoodeko industrian genero berdintasunik ez dagoela bagenekien, baina orain zenbakiek baieztatu dute.
‎Paradisu fiskalak eta ezkutuko ekonomia ezabatzeko apusturik ez dago ordea, Espainiako Estatuko BPGaren %15 eta %20 artekoa dela uste den arren. SICAV edo inbertsio kolektiboko elkarteak babestea da asmoa, Espainiako Estatuko aberastasunaren zati handi bat hor ezkutatuta dagoela jakinda ere.
‎Lehen aldiz ikusi nituenean, 22 urterekin, zerbait misteriotsua aurkitu nuen. Eliza batean zer dagoen badakizu, baina fabrika batean ezin zara sartu: adreilu iluneko eraikin erraldoiak, ketzarra botatzen zuten tximiniak, leiho ikaragarriak… Hunkigarria zen benetan.
‎Erakunde bat zegoela banekien, baina heriotza gauza abstraktua zen. Telebistako informatiboak entzun genituen, pelikulak ikusi, jendea hitzen zela... baina ez nire bizitzan.
‎" Nik ez ateratzeko esan nuen. Baina momentu hartan denak euforiaz gainezka zeuden, Nafarroan geundela bazekitelako. Ni gaztetxoa nintzen, ez nintzen haiei aurre egiteko gai izan, astakeria bat botako nuela pentsatu nuen".
‎Antton Olariagak egindako ilustrazioak musikariaren esentzia sumatu du eta bereari eutsiz korrontearen kontra joateko animoak mantentzen dituen" rock eroaren" erronka ederki azaleratu du: zuhaitzaren enbor sendo bat ageri da errekan, adarrak bota ditu errekaren goiko aldean zer dagoen jakiteko irrikak bultzaturik, baina sustraiak ondo erroturik ditu eta korrontearen nondik norakoak ez du ernaietatik aterako.
‎Iñaki Sarasketa txakurren eskuetan erori zen eta izenak kantatuko ote zituen beldur, Maria Luisa eta biok Bartzelonara joan ginen. Egun batzuk pasa ondoren, Eibarren mugimendurik ez zegoela jakin ostean, itzuli ginen.
‎Batzuk zakarrak dira, beste batzuk gozoak. Aldiztoak, aldiz, ez dago jakiterik, batean gozo, bestean zakar. Emakumea, berriz, aldiztona da.
‎Jarrera kontua da arrazoia, haren ustez," bertso bazkari batean bertso txar batek ihes egitea errazagoa da txapelketa batean baino, txapelketan bertso txar batek atzera bidali zaitzake". Dena den, uste du plazak balio duela" nork bere buruarekin konfiantza hartzeko eta zer mailatan zauden jakiteko", horretan bat egiten dute gainerakoek ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
dagoen 29 (0,19)
dagoela 19 (0,13)
dago 15 (0,10)
dauden 14 (0,09)
zegoela 14 (0,09)
egoten 9 (0,06)
daudela 8 (0,05)
zegoen 5 (0,03)
gauden 4 (0,03)
dagoenak 3 (0,02)
gaudela 3 (0,02)
zeudela 3 (0,02)
baitago 2 (0,01)
dagokizula 2 (0,01)
nagoen 2 (0,01)
badaudela 1 (0,01)
dagokion 1 (0,01)
egongo 1 (0,01)
geundela 1 (0,01)
legoke 1 (0,01)
nago 1 (0,01)
nengoela 1 (0,01)
zaude 1 (0,01)
zauden 1 (0,01)
zegoenaren 1 (0,01)
zegoenean 1 (0,01)
zeuden 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia