Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 105

2000
‎—Ongi hitz egin gogo duenak isilik egoiten jakin beharra du... zeren eta, bertzela uste badezakegu ere, isiltasuna ez da hitzaren ausentzia edo hitzaren ukoa, baina lehen hitza eta argia den hitza —hitzen hitza, alegia—, bertze hitzen beharrik ez duena, iturburuan argia delako eta bere argi horrekin guztia argitzen duelako eta guztia esplikatzen, esplikazionerik eman gabe...
2001
‎Graham Greene en liburu bat irakurri berri dut," Factor humano", eta bere ikuspegiarekin bat nator. Politikan, errealitatea non dagoen jakin behar da lehendabizi, zeren eta idealista bati gizartearen lema emanez gero, sekulako txikizioak egin ditzake. Niri, gainera, errealismoa eta zehaztasuna, ederrak iruditzen zaizkit.
‎Nolanahi ere, seme alaben ikastegiak eskolako materiala eskuratzeko xedatua duen modua edozein dela ere (adierazitako azken kasuan izan ezik, noski), liburuak eta gainontzekoak nahiena duten tokian erosteko inongo eragozpenik ez dagoela jakin behar dute gurasoek.
‎Azkenik, zein erabilpen den nahikoa jakiteko, zein motibaziorekin erlazionatuta dagoen jakin behar dugu. Iritsi nahi den hizkuntzarekiko motibazioa mugatuabada, horren erabilpenak ere mugatua behar du izan, eta hiztunak seguru etagustura izan behar du mugatua izango den bere hizkuntzaren ezagutzarekin ere.Baina motibazioa oso zabala bada, hiztunak ahalik eta gehien hedatu behar duerabilpena, ahalik eta egoera gehienetan moldatzeko erregistroak lortuz.
‎Alkohol asko kontsumitzeak desoreka nutrizionalak eragiten dizkio pertsonari, hein batean digestio arazoak direla eta (gorakoak, urdaileko erreminak, beherakoak?). eta urdaileko eta hesteetako mukosetako lesioak. Egoera horiek zaildu egiten dute zenbait elikagai xurgatzea, batez ere aminoazidoak eta zenbait bitamina eta mineral.Ardoa edaten ohituta daudenek jakin behar dute ez dela osasungarria egunean bi baso baino gehiago hartzea (125 cc baso bakoitzeko). Jaten ez dutenentzat, onura bera lortzen da barazkiak eta fruta freskoak (besteak beste, mahatsa) biltzen dituen askotariko elikadurari esker.
2003
‎Bazekielako Anak ere jasotzea merezi zuela. Eta bera ere emateko prest ote zegoen jakin behar zuen; zer emateko, zenbat emateko eta, batez ere, nori.
2004
‎Ez nekien zeri zor zitzaion horren pisutsuak izatea. Hala ere, ahaleginak egin nituen berriro eror ez zitezen; non nengoen jakin behar nuen, zer gertatzen zitzaidan kamaina antzeko baten etzanda egoteko.
‎–Nire ustez, mutilek itxura fisikoa zaindu behar lukete konplexurik gabe, eta neskok ere politak eta apainak egoten jakin behar dugu. Noski, horrekin bakarrarekin ez goaz inora, baina hori ere ez dugu zertan ahazturik.
‎Hala ere, alkoholaren toxikotasun maila hainbat faktoreren araberakoa da: pertsonaren adina, gorputz osaketa, osasun egoera, edo edari alkoholdunarekin batera elikagaiak kontsumitu dituen ala ez.Horregatik, ardoak substantzia onuragarriak izateaz gain, ardoa edaten ohituta daudenek jakin behar dute ez dela osasungarria egunean bi edalontzi baino gehiago hartzea (125 cc baso bakoitzeko). Diru gehiago hartzeak onura baino kalte handiagoa dakar.
‎Gehiegi edan ohi den datak hurbiltzen ari dira. Horregatik, zukuak, saldak edo infusio landuak badaudela jakin behar da. metatutako toxinak ezabatzen laguntzeko gai diren elikagaiekin.
2005
‎–Horregatik esan izan dinat askotan, emakumeak bere lekuan egoten jakin behar duela, bestela, akabo. Eta, arren eta arren, egun batean lanen bat aurkitzen badun eta ezkontzekotan bahaiz, ez utzi lanik, entzun al didan?
‎–Erdu nirekin, neuk ere garagardoa behar dut. Badaude jakin behar dituzuen gauzak, eta orain Amets sanek ezin entzun baditu, zuk behintzat bai.
2007
‎Hargailuen erlojuak, berriz, ez dira hain zehatzak, baina zehaztasun handia lortzera iristen dira, sateliteen erlojuen eta hargailuen erlojuen arteko diferentzia matematikoki zenbatesten baita. Zenbatespen hori posible izateko, hargailu bat gutxienez lau sateliterekiko zenbateko distantzian dagoen jakin behar da. Matematikoki, nahikoa izango lirateke hiru satelite kokapen koordenatu (X, Y eta Z) ezezagunak lortzeko, baina laugarren sateliteak posible egiten du laugarren ezezaguna ebaztea, alegia, hargailuaren erlojuaren errorea ebaztea.
‎Lehenengo zuen gibela eta giltzurrunak ze egoeratan dauden jakin behar dugu. Gaur hainbat proba egingo ditugu, beraz.
‎Hildakoaren azken aitorpena eskuratzeko, Zerga Agentziak oinordekoei Azken Borondateen Ziurtagiria, heriotza ziurtagiria eta eskatzen duenak legezko oinordeko gisa duen egoera egiaztatzea eskatzen die. Kontsultarako beste iturri batzuk hildakoaren ordainagiri eta faktura guztiak zein bankutan helbideratuta zeuden jakin behar da, alokairu kontratuak halakorik badu eta kreditu txartelen ordainagiriak dira. Horrek, era berean, errenta aitorpenean sartzen ez den zordunketa kontu txikiren batera sartzeko aukera ematen die.
‎– Amaia Ezpeldoi, ez zaitut anitz begiko, baina orain laguntza eske natorkizu. Aita non dagoen jakin behar dut, bizirik ala hilik den, norbaitek bahiturik edo bere kabuz ihesean.
‎– Nahiz eta polita izan. Baina, hori ez da nahikoa, egoten jakin behar da, emakume batek egunez dama izan behar du eta gauez puta, halaxe zioen gure aita zenak, eta halaxe diot nik.
2008
‎Eta, jakina, deskodetzeko, lehenengo irakurri egin behar dira letra horiek, edo, beste modu batera esanda, genoma sekuentziatu egin behar da. Hau da, G, A, C, eta T horiek zein ordenatan dauden jakin behar da.
‎Zerbitzu hauen bitartez, sare lokaleko informazioa parteka daiteke konputagailuen artean, erabiltzaileak informazioa benetan zein makinatan dagoen jakin beharra izan gabe. NIS zerbitzuaren helburua kontrol informazioa trukatzea da eta NFSRena fitxategiak partekatzea.
‎Zenbait ikerketaren arabera, ikasleen% 5ek hezkuntza premia bereziak ditu, gaindotazioaren arabera. “Espainian badakigu eskolan badirela gaitasun intelektual handiko 300.000 neska mutil, baina haien %1 bakarrik dago identifikatuta (3.000); eta, haiei laguntzeko, nor diren eta non dauden jakin behar dugu”, adierazi du Javier Tourónek, CTY Españako zuzendariak. “Ikasleen gaitasunen ezagutza zehatzean oinarritutako hezkuntza arreta ezinbestekoa da ikasleen benetako behar intelektualen arabera erantzuteko”, gehitu du Touronek.
‎Loreek 2007koen antzeko prezioak dituzte aurten, baina jaieguneko egun jakin batean %40tik %60ra igo daitezke, dio UCEk. Erakundeak gogorarazten du, halaber, prezioa bezain garrantzitsua dela eskaintzaren eta eskariaren legeen arabera, jai horretan loreak erosten dituzten herritarrek kategoria desberdinak daudela jakin behar dutela, eta, beraz, establezimendu desberdinen arteko prezioa alderatu behar dutela. UCEk herritarrei gomendatzen die loreak erosteaz gain lorategiak konpontzeko kontratua egin dezatela, aldez aurretik aurrekontua eskatzen badute.
‎Jokalari guztioi gustatzen zaigu hasierako hamaikakoan sartzea, baina beste taldekide bat lan ona egiten ari dela ikusten duzunean, zure lekua non dagoen jakin behar duzu. Ia partida guztiak aulkian hasi ditudan arren, minutu dezente jokatu dut, eta lan garrantzitsua egin.
‎Horren guztiaren atzean zer dagoen jakin behar da, ordea. Izan ere, ez dirudi Caparrosek oso begiko zuenik Lopez.
‎halakoari ustela esan izan dio beti geure baitan erdi itoan daramagun ezjakin popularrak. Muga non dagoen jakin beharra dago, ulertu beharra dago, eta batik bat, sentitu beharra dago.
2009
‎–Bakarrik gauden jakin behar dugu.
‎Ez, hori ez zetorren bat Perezen izaerarekin. Gainera, zerbait lapurtzeko han dagoela jakin behar duzu lehendabizi, eta parrokian ez zen horrelako pieza askorik, ez begi bistan behinik behin.
‎LUKAS. Ni bai. Aita nola dagoen jakin behar!
‎KLAUDIA. Bai. Non eta norekin zauden jakin behar dut beti.
‎Trauma egoerak aztertzendituztenek aipatu izan dute zeinen ahula eta zeinen tinkoa suerta daitekeenahaztearen eta gogoratzearen arteko lerroa. Esku artean dugun testuinguruangertatu moduan, ahanztura derrigortutakoa izan denean, inposatutakoa, gogoratzea, eta batez ere hildakoak ohoratzea hainbat pertsona eta talderentzat debekatua izandenean, aldagai berezkoekin lan egin beharrean gaudela jakin behar dugu. Horrezgain, kontuan hartu beharra dago ere gertakari traumatikoetan sarritan ahanzturaaurrera egin ahal izateko nolabaiteko hautua izan daitekeela.
‎Horiek eta beste asko esku eskura ditugu, ez dute kosk egiten, eta irakur daitezke. Horretaz aparte, Arabako euskara gaur egun ere bizirik dagoela jakin beharrean gaude. Betiko euskara Aramaion izateaz gain, Legutio aldean (Gasteiztik oso gertu) eta Zigoitiko zenbait baserritan ere gorde egin da.
‎Binakakoak hori du, zure kidearekin ondo moldatzen jakin behar duzu, begirada batekin, keinu batekin... Horrekin bestea ondo dagoen jakin behar duzu. Txapelketa oso atsegina izan zen, oroitzapen gozoa dut?.
‎Erreportajean azaltzen zinen lekura joan ahal izateko, lehenengo eta behin leku hura non zegoen jakin behar nuen. Ia arratsalde osoa joan zitzaidan telefonoari helduta.
‎Beste heldulekuren bat du gaurko gazteak euskarari lotzeko. Lehenik, euskararen etorkizuna bere eskuetan dagoela jakin behar du. Berenganaino heldu den hizkuntza zaharra betiko galtzen uzten duen belaunaldia izan daitekeela ohartu behar du.
2010
‎Zorretan nengoela jakin behar zuen hura eskatzeko.
‎NIKOLE. Ama aurkitu behar duzue! Ondo dagoela jakin behar dut! Ondo egongo da, ezta?
‎EIDER. Mezu bat helaraztea behintzat? Ondo dagoen jakin behar dinat?
‎«Indarkeria gainditu dezaketela jakinarazi eta egoera gogor hauetan bakarrik ez daudela jakin behar dute».
‎GPRS edo UMTS konexio prezioa operadorearen eta erabiltzaileak duen kontratu edo bonu motaren araberakoa da; fakturazioa, berriz, saioan trukatutako datu kopuruaren araberakoa da (kontsultak eta eragiketak). Batez ere, etxetik, bulegotik edo lantokitik maiz urruntzen diren eta balio zorroa zein egoeratan dagoen jakin behar duten pertsonentzat da egokia. Prentsa espezializatua:
‎Negoziazio mahaian ordezkaritza duten lau sindikatuek elkarretaratzea egingo dute gaur patronalaren egoitza aurrean. Jarrera aldatu ezean borrokatzeko gertu gaudela jakin behar dute enpresaburuek. Haien arabera, negoziatzeko borondatea irudikatzen du Adegik jendaurrean, behin eta berriz negoziazio bileretara deituz.
2011
‎Gogotsu dagoenean, gaur egungo dantzak ere sartu ohi ditu ikuskizunaren barnean.Ia ia urtero pasatzen da Donostiatik, adierazi duenez; asko gustatzen baitzaio hiria eta batez ere bertako jendea. Aste Nagusia bukatutakoan Bilbora joatea pentsatu omen du, baina aurretik kideekin hitz egin eta egoera nola dagoen jakin behar du.«Istorio luze baten jarraipena da ni hemen egotea», dio Thomas-ek. Aurretik bestelako ikuskizunak egin izan ditu, baina zirkoen bideoak ikusi eta Tenerifen lortutako kontaktu batzuei esker lortu du ikuskizun hori burutzea.Deivi, Hugo eta Thomas ikusita, aurrerago jarraituz gero, Juan Zapata dago, futbol izar onenak ere atzean uzten dituena.
‎Zuzen zaude. Baina nire muga non dagoen jakin behar dut.
‎1.1 jardueraAdingabearen babesa, nire autonomia erkidegoanAzalpenaZuen autonomia erkidegoan adingabea babesteari buruzko zer arau esparru dagoen jakin behar duzue.GarapenaOsa itzazue hirunakako edo launakako taldeak. Aurkitu ezazue Interneten zuen autonomia erkidegoak adingabeak babesteari buruz duen araudia.
‎Garraren berotasuna zer abiaduratan transferitzen den jakiteko, zer tenperaturatan dagoen jakin behar da. Garraren tenperatura faktore hauen araberakoa izaten da:
2012
‎Baina, entrenamenduak prestatuta eroateko esaten dit. Umeek, zu ere gogoagaz zaudela jakin behar dutela. Eurek ikusteko inplikatuta zaudela entrenamendu eta partiduetan.
‎Antolatzaileek, ordea, ez dute amore eman eta deialdia indarrean dago. " Zerbait egiten badute senide gehienen iritziaren kontra daudela jakin behar dute" adierazi du John Kelly-k. Eskubide zibilen aldeko martxa egunez aldatzen badute, parte hartuko duela esan du, baina ez egun berean:
‎Herritarrak hipotekaren baldintzak berrikusi behar ditu. Hau da, interes tasek gora egiten badute, ordaindu behar duen pertsona lanik gabe gelditzen bada edo ordaintzeko gai ez bada hipoteka ordaindu egingo dela bermatzeko asegururik badagoen jakin behar du.
‎NEKANE: Mezuak bidali zirenean, bakoitza non zegoen jakin behar dugu? (Eta Nekanek inguratu hiru izenak ABEL, ERNESTO, GERMAN)
‎Baliabideak ezagutzea. Baliabideak zein diren, zenbat diren eta non dauden jakin behar da.
‎Sarbideak aztertzea eta egokitzea. Ingurua zer egoeratan dagoen jakin behar da; dena delako baliabidera iristeko biderik baden, bide horiek egokiak diren edo, aitzitik, egokitzeko premian dauden?
‎Berria erostea erabakitzen dugunean inprimagailua, badakigu gure alderdi asko baldintzatuko dituela jarduera profesionala zein aisialdikoa. Eta aukera hori ez da lan erraza, asko baitira eskuragarri dauden aukerak eta teknologiak, eta zein dauden jakin behar dugu hobeto gure beharrekin. Gaur bi inprimagailu mota daude nagusiak:
‎Gure maskotako hankak zaintzea eta azazkalak moztea ere eguneroko garbiketa honen parte dira. Horretarako, gutxienez bi zakur mota daudela jakin behar da: guraizeak eta gillotina motakoak.
‎Animaliarekin duen hurbiltasun horri esker, gure asmoak zein diren jakin dezake, eta jarraibideak behar bezala interpretatzen lagunduko dio, obedientzia jarraibideak irakasten dizkiogunean. Mugak non dauden jakin behar du txakurrak Zakurra manada animalia da eta, beraz, familiako kideekin harreman sozial sendoak izateko gai da. Txakurraren harreman sozialak, ordea, oso gutxitan mugatzen dira etxeko eremura:
‎Lo cierto es que, con frecuencia, las solicitudes se rechazan y los particulares deben recurrir a otras fórmulas de financiación para dotarse de liquidez. Ez da erraza ohiko banku kredituaren ordezko eraginkorra aurkitzea, baina beti bila daitezke alternatibak. Finantzaketa iturriak non dauden jakin behar da: familia, lana edo une jakin baterako behar den kantitatea aurreratu dezaketen finantza produktuak.
2013
‎Ez dut esango gorrotatzen dudanik, baina inoiz bilatu eta desio izan ez dudan zerbait da. Bizitzan bakoitzak bere lekua non dagoen jakin behar du, bere bertute eta gabeziak zeintzuk diren antzeman, ekarpen handiena non egiten duen hausnartu, eta nik badakit zertan naizen iaioa eta zertan dauzkadan mugak. Ilegalizazioak eta zenbait kideren atxiloketek gogoko ez dudan fokupeko funtzio batera derrigortu naute, baina tira, Sorturen antolakuntza berriak askoz gustukoago ditudan esparruetara itzultzeko aukera emango dit.
‎Erotzen ari naiz. Ondo zauden jakin behar dut?
‎Orduan ikasi nuen ez dela bakarrik abestiak eta musika egin eta kontzertuak jotzea. Taldean egoten jakin behar da, pausoak eman, erabakiak hartu erantzukizunez, negoziatzen ikasi. Rock and rollak ludikoak ez diren alderdi asko ditu.
‎Aurrerantzean, ostera, zuzenbide pribatuaren barrena argiro bereizi ziren zuzenbide substantiboa, hau da, eskubide subjektiboen sistema, eta prozesu zibila. Logikari helduta, lehenengo eta behin pertsona bakoitzari legez dagokiona jakin behar da, gero hori lortzeko bideak eztabaidatu ahal izateko. Gisa horretan, ez da zuzena zuzenbide zibilaren azterketa hastea akzio eta prozedurak jorratuz.
‎Jarri zuen telefono zenbakiak eta hemen zuen historia mediko osoa ezer baino lehen nola zaudeten jakin behar dugulako
2014
‎Baina neure buruari eutsi eta kieto gelditu naiz: zer gertatzen zaidan, non nagoen jakin behar dut lehenik eta behin.
‎Gure mugak non dauden jakin behar dugu.Aholkua eskatu.
‎Irudia: Google Play Life 360 lokalizazio app familiarrentzat eta lagun talde itxientzat da, eta erabiltzailea une oro non dagoen jakin behar dute. Life 360k mapa batean agertzen du sortutako taldea osatzen duten guztien kokapena, baita haien artean testuak komunikatzeko aukerak ere.
‎noski, ez da hori gure ustea. Informazio eta datu soziolinguistikoen irakurketan eta kudeaketan ikuspegi ideologikoak eta politikoak nahasten badira ere, eta datu berberek desadostasuna eta proposamen ezberdinak sorraraz ditzaketen arren, joko zelaia zein den eta nola dagoen jakin beharra daukagu, ahalik eta zehaztasunik handienarekin. Alderdi teknikoek eta metodologikoek izan litzaketen mugak eta ezintasunak gorabehera, eskuratzen ditugun datuak lagungarri izan litezke, lagungarri izan behar dute, eta isuriak eta joerak ahal den neurrian baztertuta, begien bistan dugun hori kudeatu behar dugu.
‎Basoak ez du arbola ikusten uzten, hala diote. Horrexegatik, baso beltzean noa hura haginez, lerrez edo astigarrez horniturik ote dagoen jakin beharrez; hura ale mardulek edo makalek janzten ote duten jakin gosez. Ez jakitearren, basoa ala oihana ote den ere ez dakit.
‎Egurgile zaharrek bizi agiria sartzen dute gutun azalean. Hiruhilabetero bizirik gaudela jakin behar dute pentsioa kobratuko badugu.
‎Kutxa horietan zer dagoen jakin behar dugu.
‎Kutxetan dagoena jakin behar dugu!
‎Eta petrolioan ez daude jakin behar ez zenituen gauzak?
‎Bere semeak non dauden jakin behar dut, Ben.
2015
‎Zer gertatzen ari den, nolako aldaketak sumatzen diren, nazionalismoaren erantzunak nolakoa izan behar duen, eta antzeko galderak egitea dagokigu, beraz. Aukera egokia da hau euskal nazionalismoaz gogoeta egiteko eta, aurrerantzean jazo daitekeenaz jabetzeko aurretik zer zegoen eta dagoen jakin behar denez, nazionalismoaren izaeraz jardutea da lan honen helburua: orain arte izan denaz eta aurrerantzean izatea nahiko nukeenaz.
‎Badirudi zentzugabekeria bat diodala; izan ere, gaztelu hau arima bera bada, argi dago ez dela horra sartu beharrik, bata eta bestea gauza bera direnez gero; erokeria litzatekeen bezala gela barruan dagoen bati barrura sartzeko esatea. . Baina egotetik egotera alde handia dagoela jakin behar duzue; arima asko gazteluaren inguruan gelditzen dira, gazteluzainak egon ohi diren lekuan, eta ez dira batere arduratzen barrura sartzen, eta ez dakite hain toki zoragarrian zer dagoen, ez nor dagoen barruan, ezta nolako gelak dituen ere. Honezkero entzuna izango duzue otoitz liburu batzuetan arimari ematen zaion aholkua:
‎2 Nik oraindik ez dut irakurri ia ezer, latinez dagoena ez dudalako ulertzen, nork azaldua izan eta garai santu hau igaro arte; izan ere, atzo, asteazken santuan, eman zizkidaten paperak, eta, gutxi garenez gero, burua ofizioan laguntzera izanik, ez nintzen ausartu gutunak baino besterik irakurtzen. Jakin nahi nuke Madriletik nora joatekotan den berorren aitatasuna, betiere, ager daitezkeen gauzetarako, non dagoen jakin beharra izango baitut.
‎Horreengan ere Jaun onak diz diz eginez jarraitzen du. Hori bai!,, egotetik egotera alde handia dagoela jakin behar da? (ikus:
‎Horrek aukera emango digu irakurtzeko, filmak edo dokumentalak ikusteko, maite ditugun pertsonekin hitz egiteko, paseatzeko, ariketa fisikoa egiteko eta, zergatik ez, gure dieta ohiturak aldatzeko. Aldaketa bat egin nahi izanez gero, ordea, aldaketa hori justifikatuta dagoela jakin behar da. Horrek honako galdera honetara garamatza:
‎Energia nuklearrak badakigu zer dakarren, hondakin kaltegarriak ditu, eta inguruan, Burgosen kasu, adibide garbia dugu, edota Frantzian. Kalte horiek kontutan hartuta, beste energia batzuen presentzia dagoela jakin behar da eta horiek bultzatzen saiatu behar gara posible delako.5 Nolakoa izan zen haize errota egitearen prozesua. Proiektua ni eta beste lagun baten artean hasi genuen, Martin Garcia eta nire artean hain zuzen ere. Orokorrean ikasketak bukatu eta proiektua egiterako orduan beti industria nabeak aukeratzen ditu mundu guztiak eta guri zerbait berria eta originala egitea otu zitzaigun.
2016
‎– Non eta norekin zauden jakin behar dute gurasoek. Zerbait gertatu eta haien laguntza behar
‎Non eta norekin zauden jakin behar dute gurasoek. Zerbait gertatu eta haien laguntza behar izango bazenu, zer?
‎Hor kanpoan zer dagoen jakin behar dugu.
2017
‎esamesei, irainei eta bestelakoei. Beraz, horrelakoetan lasai egoten jakin beharra dauka, enpresaren/ entitatearen edota markaren ordezkaria delako.
‎Bere twitter a gobernatzeko non zegoen jakin beharra neukan, horregatik nekien biharamunean hirian egongo zela. Telefonoz deitu eta hitzordua emango nion.
‎Profesionalizazioa: elikagaiak nola tratatu eta zer nolako sukaldaritza teknikak dagozkien jakin behar da ondo. Dietetika eta nutrizio ezagutzak ere ezinbestekoak dira gaur egungo sukaldaritzan.
2018
‎Atzean, bakoitzak bere xarma du, bere sufrimendua eta bere historia.Finala oso estua izan zen. Txapelik sufrituena izan al da aurtengoa. Sufrimendua zeri dagokion jakin behar da. Era askotakoa izan daiteke.
‎Ondo dagoela jakin behar dut.
2019
‎Afarian foruak azalduko dizkizut, hortik ez zara libratuko. Nirekin egoteko jakin behar da zer diren foruak... Erroman, ataraizuz Poloniako antxoak.
‎Baina salgai dagoen jakin behar dut eta ea onartuko ninduketen.
2020
‎Udan, gure seme alabek on line egiten duten jarduera gainbegiratzen jarraitu behar dugu," zaintza jaitsi" gabe, eta zer eduki mota kontsumitzen ari diren eta non dauden jakin behar dugu. INCIBEren Zibersegurtasuneko Laguntza Lerroan, 017k adingabeek Deep Web ezagutzen dutela eta bertara sartzen direla frogatzen duten kasuak jasotzen ditugu.
‎• Kontuz, eduki etxean irrati bat eta ordezko pilak, linterna bat eta zinta isolatzailea (beharrezkoa bada, ateak eta leihoak zigilatzeko). • Halaber, korronte elektrikoaren etengailu orokorra eta ura eta gasa pasatzeko giltzak non dauden jakin behar duzu. Beharrezkoa bada, hornidura itxi duzu.
‎Niri ez zidaten ezertarako balio, ordea. Non zauden jakin behar baituzu baliatzeko. Ni galduta nengoen, eta haztamuka nindoan, gainera.
‎Kezkatuta nago Ondo dagoela jakin behar dut.
‎Ondo zaudetela jakin behar dut.
2021
‎“Ezin gara analfabeto teknologikoak izan. Seme alabak babesteko zer sistema dauden jakin behar dugu”.
‎Karbono aztarna gutxitzeko prozesuan, hasi aurretik, zein puntutan dagoen jakin beharra du bakoitzak. Horretarako neurketak egiten gabiltza azken hilabeteotan.
‎Baina zutaz oso harro nagoela jakin behar duzu, David.
2022
‎Lanaren kalitatea baloratzea Balorazio irizpide horiek aurreko enpleguan kontuan hartutakoez bestelakoak izan daitezke. Erabakiak hartzeko dituzun gaitasunak argitzea Lankideek antzeko jarduerak badituzte, mugak non dauden jakin behar da. Haiei berez dagozkien atazez arduratzen bazara, gatazkak eta egoera desatseginak sor daitezke.
‎Hona hemen proba horietako batzuk: ...eta azterketa fisikoa Toraxeko erradiografia Analitika osoa OTA edo toraxeko eta abdomeneko eskanerra TAC edo garuneko erresonantzia magnetikoa Positroien igorpen bidezko tomografia Tumorearen edo gongoil baten biopsia Bronkoskopia eta/ edo mediastinoskopia Ziztada transtorazikoa Torazentesia Hezur gammagrafia Espirometria Proba guztiak egin ondoren, biriketako zer minbizi dugun eta zer estadiotan dagoen jakiteko behar den informazioa lortuko dugu. Diagnostikoa funtsezkoa da, garrantzi handia baitu pronostikoan eta hartu beharreko erabaki terapeutikoan.
‎Pertsonaiak zure beste alderdi bat ezagutzeko balio dizu: askotan, zure teklak non dauden jakin behar duzu pertsonaiari eskaini ahal izateko.
‎Argazki bilduma sofaren gainean edonola botata utzi eta telefonoaren bitartez internet en sartu nintzen. Bizirik ote zegoen jakin behar nuen berehala.
‎" Zer da labi?"" Inork ez daki hori. Obeditzeko ez dago jakin beharrik."" Nik esango dizut: Larrialdiei Aurre Egiteko Bidea."" Eta ez al luke laurrebi izan behar?"" Eta ez al zara lotsatzen euskalduna izaten?"
‎Non dauden jakin behar dut.
2023
‎Hori horrela, ezagutza esplizitua ere izan behar du. Argi dago jakin beharra dela zer den gramatikala eta zer ez.
‎Gero eta gehiago espero da pozoietako toxinen aurkako antigorputzak nahierara gertatzea. Horretarako, lehenik eta behin, pozoi bakoitzean zer toxina mota dauden jakin behar da, eta, toxina horien egituran oinarritutako teknika bioinformatikoen bidez, toxina familia bakoitzaren ekintza suntsitzailea blokeatzeko behar diren antigorputz espezifikoak diseinatu. Azterketa proteomikoek, hau bezalakoek, pozoien osaera zehatza erakusten dute eta norabide horretako lehen pausoa adierazten dute.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia