Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 59

2015
‎1 Oi egiazko Jainko eta ene Jauna! Poz handia da, Zugandik aldendua egotearen bakardadeak nahigabetzen duen arimarentzat, alde guztietan zaudela jakitea. Baina maitasunaren irakina eta nahigabe honen eragin biziak hazten direnean, zertarako balio du, ene Jainko?, adimena nahasten baita eta egia hau ezagutzeko arrazoia ezkutatzen, ezagutzerik ez ulertzerik gabe.
‎Baina maitasunaren irakina eta nahigabe honen eragin biziak hazten direnean, zertarako balio du, ene Jainko?, adimena nahasten baita eta egia hau ezagutzeko arrazoia ezkutatzen, ezagutzerik ez ulertzerik gabe. Zugandik aldendurik dagoela daki soilik, eta ez du onartzen inolako erremediorik; izan ere, gartsu maite duen bihotzak ez du onartzen aholkurik ez kontsolaziorik, mindu zuen harengandik izan ezik; handik itxaroten baitu bere nahigabearen erremedioa. Zuk nahi duzunean, Jauna, laster sendatzen duzu egin duzun zauria; aurretik ez da itxaron behar ez osasunik ez pozik, hain ongi erabilia den sufrimendutik aterea ez bada.
‎Badirudi zentzugabekeria bat diodala; izan ere, gaztelu hau arima bera bada, argi dago ez dela horra sartu beharrik, bata eta bestea gauza bera direnez gero; erokeria litzatekeen bezala gela barruan dagoen bati barrura sartzeko esatea. . Baina egotetik egotera alde handia dagoela jakin behar duzue; arima asko gazteluaren inguruan gelditzen dira, gazteluzainak egon ohi diren lekuan, eta ez dira batere arduratzen barrura sartzen, eta ez dakite hain toki zoragarrian zer dagoen, ez nor dagoen barruan, ezta nolako gelak dituen ere. Honezkero entzuna izango duzue otoitz liburu batzuetan arimari ematen zaion aholkua:
‎Eta argi argi Jainkoak emana den gauza denez gero, horrela sentitzeko ez bailitzateke nahiko izango giza industriarik, hori duenak inola ere ezin har dezake bere ondasuntzat, Jainkoaren eskuak emandakotzat baizik. ...izan arren, honek Jainkoaren ezagutza berezia dakar berarekin, eta etengabeko laguntza honetatik sortzen da Haren Maiestatearekin maitasun samur samurra eta norbere burua erabat haren zerbitzurako eskaintzeko oraindik esanda daudenak baino ere desira handiagoak, eta kontzientziako garbitasun handi, bere ondoan dakarren presentziaz ohartarazten duelako; izan ere, egiten dugun guztian Jainkoa hantxe dagoela jakin arren, gure izaera halakoxea da-eta, ez dugu hori pentsatzeko ardurarik hartzen: hemen, ordea, ezin arduragabe egon, beraren ondoan den Jaunak iratzartzen baitu.
‎Gauza hauetarako batzuetan malko hauek datoz eta berezko joerak lagunduriko desira hauek, egoeraren arabera; baina hala bada ere, azken batean, esan dudanez, Jainkoagan amaitzen dira. Eta estimu handitan izan behar da, horregatik ez direla hobeak ulertzeko apaltasunik bada; izan ere, ez dago jakiterik guztiak maitasunaren ondorioak diren ala ez, eta hala izanez gero, Jainkoak emanak dira.
‎21 Beste batzuetan egoera oso berezian egon ohi naiz, bizi naizenik sentitu gabe, eta ustez hiltzeko gogorik ere izan gabe; halako moteltasun eta iluntasun batean gauza guztietan, nahigabe handien artean askotan izaten dudala esan dudanez; eta Haren Maiestateak egiten dizkidan mesede hauek agerian ager daitezela Jaunak nahi izanik, orain dela urte batzuk hala izango zirela esan baitzidan?, nahigabe handiak hartu ninduen, eta orain arte ez ditut gutxi jasan, berorrek dakienez, bakoitzak deritzon erara hartzen duelako; nire erruz ez dela izan, horrek pozten nau. Izan ere, neure aitor entzuleei eta nik jakinean zeudela nekien pertsonei bakarrik esanez kontu handiz eta oso zuhur ibili naiz; eta ez apaltasunagatik, aitor entzuleei beraiei esatea ere, esan dudanez, nekagarri egiten zitzaidalako baizik.
‎Badirudi ez dela ezer sentitzen. Bazkatzen ari den astotxo bat bezala dela arima iruditzen zait, jaten ematen diotelako elikatzen da eta ia sentitu gabe jaten du; izan ere, arimak egoera honetan ez du egon behar Jainkoaren mesede handi batzuen jakirik hartu gabe, bada, ez du hain bizitza dohakabea bizi izatearen damurik eta asaldatu gabe igarotzen du, baina ez dira sumatzen arima nola dagoen jakiteko mugimenduak ezta ondorioak ere.
‎Bekataritxo honen berri izan zuen, Jaunak horrela eratu zuelako; eta nitaz ongi hitz egin ziezaiotela nahi izan zuen Jaunak, hemendik etorri ziren beste on batzuetarako. Andre honek ezaupide handia zuen Probintzialarekin, eta goi goikoa izanik eta ni klausurarik gabeko monasterioan nengoela jakinik, Jaunak ni ikusteko gogo bizia eman zion, nirekin kontsolatuko zelakoan; baina ez zen hori beraren esku, eta gero ahalegin guztiak egin zituen ni hara eramateko, handik oso urrun zen Probintzialari gutuna bidaliz. Honek agindu bat bidali zidan, obedientziaren pean beste lagun batekin joan nendila esanez.
‎5 Ezin izan ziren egin gauzak, haren senarrak ez jakiteko bezain ezkutuan. Senarra jakitun zegoela jakin zuenean, hari itxarotea ezin eramanezkoa iruditu zitzaion, eta Sortzez Garbiaren egunez, bere amonaren etxean zela, beraren amaginarreba ere bazenaren etxean, honek kontu hartaz ezertxo ere ez zekiela, pixka bat jolasteko bere haurtzainarekin landara joaten utz ziezaiola eskatu zion; hark baietz esan zion eta, atsegin ematearren, zaldi karro batean morroiekin joan zedila. Berak dirua eman zion bati, eta monasterio honen atean itxaron ziezaiola eskatu zion sorta edo mahats adar eskutada batzuekin, eta berak zenbait bira emanaraziz etxe honetara ekar zezatela egin zuen.
‎11 Gero ikusten nuen zein gaizki egin genituen gauzak, Jainkoak egintza burutua izan dadin jartzen duen asmo finkoaz, ez baitira kontuan hartzen eragozpenak. Bada, etxearen jabeak eliza eginda zegoela jakin zuenean, orduan izan ziren izatekoak, maiorazko baten emaztea baitzen. Asko zen egiten zuena.
‎Gustukoa bagenuen prezio onean erosiko genuela-eta zegoenean, Jaunak baretu zedila nahi izan zuen. Kontseilukoek monasterioa eginda zegoela jakin zutenean, beraiek ez baitzuten egundo baimenik eman nahi, haserre biziak hartu zituen, eta elizako jaun baten etxera joan ziren (nik isilpean berri eman nionarengana), dena suntsitu nahi zutela esanez. Izan ere, Gobernariari bide bat eskaini zitzaion baimena eman zidanean eta ez zegoen toki hartan.
‎Horregatik, gazte honek askotan jaitsi beharra izan genuen lekutik ginderamatzan, eta karroa ia airean zeraman amildegi handien artean zehar. Gidariak hartzen bagenituen, bide ona zegoela zekiten lekuraino eramaten gintuzten, eta txarra etorri baino pixka bat lehenago alde egiten zuten, zereginak zituztela-eta. Ostatu batera iritsi orduko, ziurtasunik ez zenez gero, eguzkiaren beroa jasan eta karroa askotan hondatu izanaren abentura izaten genuen.
‎Fraide oinetakodunen prelatua izendatu zuen, gure moja eta fraideen monasterioak bisita zitzan; hark uste zuena egia izanez gero, neke handia izan zitekeena. Eta hala, neke handi handia igaro zen, esaten hobeki dakienak idatziko duenez; nik gainetik ukitu baizik ez dut egiten, gero etor daitezen mojek perfekzioan aurrera egitera zein behartuak dauden jakin dezaten, oraingoei hainbeste kosta zaiena ondorengoek lau lau aurkituko baitute; izan ere, haietako batzuek biziki sufritu dute testigantza larrietako garai hauetan, eta nik ere haiengatik askoz ere nahigabe handiagoak izan ditut nik neuk jasaten nituenak baino, niri neureak oso atsegin baitzitzaizkidan. Ekaitz honen guztiaren sustraia neu nintzela iruditzen zitzaidan, eta, itsasora botako banindute, Jonas bota zuten bezala, baretuko litzatekeela ekaitza.
‎5 San Joseren egunean, Sakramentu guztiz Santua jarri genuenean, Gotzainaren eta hiriaren baimena izan arren, bezpera gauean isil isilik sartzea besterik ez nuen nahi izan?; baimena emana zenetik aldi luzea igaro zen, eta Gizakundeko monasterioan nengoenez gero eta gure aita jenerala ez baina beste prelatu bat agintzen zegoenez gero, ezin izan nuen fundaziorik egin, eta garai hartan Gotzaina zenaren baimena nuen, hiriak nahi izan zuenean hitzez emana; gure izenean hartaz arduratzen zen jaun bati, Andres Jimena izenekoari, esan zion, eta ez zitzaion batere axola idatziz ez izatea, ezta niri ere, uste dudanez. Eta oker nengoen; izan ere, Eliz Epailea haserre bizian etorri zen, monasterioa eginda zegoela jakin zuenean eta ez zuen utzi gehiago mezarik ematen eta atxilo eraman nahi zuen meza eman zuena, fraide oinuts bat, aita Julian Ávilakorekin eta nirekin ibiltzen zen beste Jainkoaren zerbitzari batekin, Antonio Gaitán izenekoarekin, zihoana.
‎Benetan, sinestezinekoa dirudi gertatu dena. Nik neuk medikuagandik eta etxean zeudenengandik jakin ez banu, kaskarra naizenez, esaten dena gehiegikeria dela pentsa zitekeen.
‎Etorri zenean esan zidan, etxea ez zegoela hustua, ezin lortu izan zuela ikasleak handik irtetea. Nik esan nion garrantzia zuena zela, jendeak ni han nengoela jakin baino lehen, eman ziezagutela etxea; izan ere, oztoporen bat agertuko ote zen beldurra izaten nuen beti, esanda daukadanez. Bera etxearen jabeagana joan zen, eta hain fin jokaturik, arratsalde hartan bertan hustu zuten.
‎...eta norantz irudikatzen zaion, ikusiko balu baino argiago, bakarrik ez zaiola irudikatzen gauza banakakorik, pertsona batek beste baten ondoan dagoela sentituko balu bezala baizik, eta ilunetan dagoelako ez du ikusten, baina ziur daki han dagoela; kontua da konparazioa ez dela nahikoa; izan ere, ilunetan dagoenak, bideren batetik, edo zarata entzunez, edota aurrez pertsona hura ikusi duelako, han dagoela jakiten du edo aurretik ezagutzen du. Hemen ez dago horrelako ezer, bestela baizik:
‎Hiru Pertsonen presentzia, hain dudagabea dena, gauza argia baitirudi san Joanek dioena sumatzen dela: , arima harengana etorriko gara eta berarengan biziko?; hau ez graziaren bidez soilik, presentzia hau sentiarazi nahi duelako baizik; eta hainbesteko ondasunak ekartzen ditu, non ez baitago esaterik, batez ere ez dagoela arrazoi bila ibili beharrik Jainkoa han dagoela jakiteko.
‎Haren Maiestateak nahi beza Joan Ovalle jauna ongi egotea. Egoki litzateke, mezulari hau ziurra da-eta, lerro bat edo bi idaztea, nola dagoen jakin dezadan. Ni ongi nago eta gauza guztiak ongi doaz, Jainkoari eskerrak.
‎2 Mesedez, jakinaraz biezat berorrek labur labur zer gertatzen den, guztiok baikaude horren arduraz, eta era berean aita frai Antonio nola dagoen jakin nahirik, biziki nahigabetu bainaiz; izan ere, kolpe latzak izan ziren hain gaixo eta ahul zegoenarentzat. Santua da, eta horrela tratatzen du Jainkoak.
‎2 Nik oraindik ez dut irakurri ia ezer, latinez dagoena ez dudalako ulertzen, nork azaldua izan eta garai santu hau igaro arte; izan ere, atzo, asteazken santuan, eman zizkidaten paperak, eta, gutxi garenez gero, burua ofizioan laguntzera izanik, ez nintzen ausartu gutunak baino besterik irakurtzen. Jakin nahi nuke Madriletik nora joatekotan den berorren aitatasuna, betiere, ager daitezkeen gauzetarako, non dagoen jakin beharra izango baitut.
‎6 Esan Joan Ovalle jaunari hau berari egindakotzat har dezala; nola dagoen jakin nahi dut. Goraintziak Beatriz andereari.
‎Jainkoak nahi beza horra hobeki iritsi izatea berorren aitatasunarenak hona baino, idatzi baldin baditu?, horra ongi iritsi den jakin arte ardura handiaz bainago. Hortik hona posta zerbitzua dagoela jakin dezan idazten dut hau orain eta ez diezaiola utz bide horretatik niri idazteari. Ongi nago, Jainkoari eskerrak, eta ahizpa Maria San Joserena ere sukarrik gabe dago.
‎4 Hain bide luzeari ekiteko osasunez ongi dagoen jakiteko gogo bizia dut; gure Jaunaren maitasunagatik, saia bedi berorren aitatasuna niri laburki idazten eta gutunak bide batzuetatik bidaltzen (hau baita beste arazo bat: Ávilan zein aukera gutxi dagoen ikustea berorren aitatasunaren berri jakiteko, noizbehinka izan ezik), Madrileko edo Segoviako bidetik joan behar baitute eta, batzuetan, Toledokotik.
‎Menbriloak ere ederrak zeuden; niri atsegin ematea baino besterik ez duela nahi dirudi. Niri poza ematen dit berorren gutuna irakurtzeak eta osasunez ongi dagoela jakiteak. Ni ez nago orain hain ongi, masailezurreko minaz bainago eta handitu egin zait pixka bat aurpegia; horregatik une honetan hau ez doa nire eskuz idatzia.
‎Gaur hona idatzi zioten Cueva eta Castilla kalonjeari, Joan Ovalleri Alban eta niri Ávilan jakinarazteko, han nagoelako ustetan. Uste dut poz pozik jarriko direla hemen nagoela jakitean. Hala ere, bizitza honetako poz guztiak izaten dira nekeekin batera, haietan guztiz murgil ez gaitezen.
‎10 Biziki poztu naiz gotzain ona onik dagoela jakitean, eta Jaunari eskerrak eman dizkiot. Esan biezaio ikusten duenean; eta askotan ez bada ere ez du axola.
‎Nire gutuna nik esan nionarengana iritsiko zen, berriro idatzi ondoren. Erdiarekin ere berori kontentatzen zela esan nion eta, han premian zeudela jakinez gero, berori pasatuko zela eskatu gabe. Ez dakit ez ote zegoen han hobeki, esan eta esan egiten baitzuen berorrek kaperarako nahi zuela, eta ez du egingo dena gastatu baino besterik.
‎Idatz biezaio berorrek, ni baino hurbilago egongo baita harengandik. Pastranan dagoela jakiten badut, diruok berari eman diezazkiola egingo dut. Toledoko ama prioreak du han daudenak kobratzeko ardura.
‎2 Mesedez, bidal biezaio gutun hau nire nebari berarentzat doanarekin, aita Nicolao hemen dagoela jakin dezan, gaur arratsaldean etorri baita; berehala galdetu diot haren diruez, eta esan dit hona bidaltzen direnei buruz nahiko esku emango didala, ama prioreak kobra eta bidal ditzan. Berak diost, dauzkanak berehala emango dituela; beraz, hauek laster kobratuko direla uste dut.
‎1 Jesus izan bedi berorrekin, ene alaba, eta eman diezazkiola berorri eta alaba guztiei Pazko zoriontsuak, nik eskatzen diodanez. Niretzat oso pozgarria izan da, osasunez ongi dagoela jakitea. Ni ohi dudan bezala nago, besoa nahiko gaizki dut eta burua ere bai; ez dakit zer errezo egiten duten.
‎5 Eman goraintziak nire partetik aita Garciálvarezi eta aita frai Gregoriori; esan ez diodala erantzuten berarenari (eta biziki poztu nintzen harekin) esan dudan arrazoiagatik. Ni saiatuko naiz errektore hori ezagutzen duenik hemen inor dagoen jakiten eta hari idatz diezaiola egingo dut. Goraintzi asko nire Gabrielari eta esan atsegin izan zitzaidala beraren gutuna.
‎5 Berorren agurgarritasuna eta gainerako guztiak nola dauden jakin nahi nuke, eta aldi luzea da berorren gutunik jaso ez dudala. Jainkoak gorde biezat.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. Egiaz pentsa dezake berorrek ez nagoela axolarik gabe eta ez naizela egongo ere, berori Alban dagoela jakin dezadan bitartean; eta beraz, jakin nahi dut zer egiten den kasu honetan eta ez dadila deskuida gauzak egiten, arriskua ez baitago batere hila. Gure Jaunaren maitasunagatik, ez dadila berori deskuida, negua bertan dagoenez gero ez zaio gaizki etorriko su onak izango dituen lekura joatea, berorrek egin ohi duenez; bada, sinets beza deabruak ez duela lorik egiten, abisu eman didatenez.
‎5 Ama priore ordea hobeki dagoela jakiteak biziki poztu nau. Beti okela behar badu, jan dezala ez du axola garizuma izan arren, ez baitoa erregelaren aurka beharrezkoa denean, ezta ez daitezela izan horretan estuak.
‎3 Oso pozik nago izurritea igaro dela eta guztiak ongi daudela jakiteaz. Zerbaitetarako nahi ditu Jaunak.
‎6 Markes jauna hor dagoen jakin nahiko nuke, eta nire Joana Toledoren, beraren alabaren, berri, eta nola dagoen markesa anderea. Berorri eskatzen diot, esan diezaiela, urrun ibili banaiz ere, ez naizela ahazten neure otoitz xumeetan gure Jaunari haiek gomendatzeaz.
‎2 Eskerrak ematen dizkiot Haren Maiestateari berorren jauntasun txit argia osasunez ongi dagoela jakitean. Berak nahi beza uste askotarako izatea, berorren mendeko guztiok eskatzen diogunez.
‎7 Biziki poztu nintzen nire aita ona frai García hor dagoela jakitean. Jainkoak ordain diezazkiola hain albiste onak, aurrez esan bazidaten ere ez bainuen guztiz sinesten, hain nuen gogo bizia.
‎Eskatu bihotz bihotzez Jainkoari beraren alde. Agindu beharrik ez dagoela dakidalako, ez dut esaten une guztietan.
‎1 Jesus izan bedi berorren agurgarritasunarekin. Oi, bai pozik jarri naizela ongi dagoela jakitean! Izan bedi Jainkoa bedeinkatua betiko, egunotan arranguraz egon bainaiz.
‎2 Esan biezaio Garciálvarez jaunari orain arte baino gehiago izan duela orain. Poztu naiz berorren lehengusina sartu delako; goraintzi asko berari, eta Paternakoei (gogo handia dut beraiei idazteko) bidali gutun hau, ongi nagoela jakin dezaten, eta asko poztu naizela beraien gutunaz eta Margarita eta aitor entzulea hara doazela jakiteaz. Ez daitezela harritu berehala gu bezala ez badaude; zentzugabekeria litzateke, ezta ez daitezela ahalegindu hainbeste hitzik ez egiten, eta berez bekatu ez diren beste gauza batzuetan; beste era batera ohituta egonik, kezka kendu baino gehiago beren burua bekatari ikusiko dute.
‎Jauna izan bedi bedeinkatua guztiagatik, asko eskaini baitiot. Baita pozten nau bihotzez berorren gorentasuna berorren monasterioaz pozik dagoela jakiteaz ere, eta baduela zertaz poztu ikusten dut, gure Jauna benetan zerbitzatzen delako han. Berak nahi beza haiek itzul diezaiotela berorren gorentasunari zor diotena, eta gure Jaunak gorde diezadala eta berriro berori ikusten utz diezadala, oraingoan ez bainaiz hil.
‎2 Barre eragin zidan berorrek idatziriko gutunak, orduan umore gaitz hura gabe nengoelako; ez esan aita frai Domingori, graziaz idazten diodala; beharbada, gutunean sumatuko du. Eta, egia esan, asko poztu nintzen harenaz eta baita berorren agurgarritasunarenaz ere, eta azken honen bidez asko asko, santa hura atsedenean dagoela jakiteaz, eta halako heriotza ikusteaz. Ni harritu egiten naiz nola atsekabe har dezakeen inork haren on handiagatik, inbidia hartu beharrean.
‎7 Jainkoak gorde beza, ene aita, poz ematen baitit, dituen lan guztiekin, aita hauek esaten didaten bezain gizen dagoela jakiteak.
‎1 Jesus izan bedi berorrekin, ene aita. Atzo idatzi nion Mancerako bidetik eta nagusiari bidali nion gutuna, berorren aitatasuna Peñarandan dagoen jakiteko esanez, idazten didanez, eta berak izan ezik ez zezala inork jakin, ezta fraidea bada ere; eta Rokeren bi gutun bidaltzen zituen; han dator berorren aitatasuna joan dadila berehala hara; eta berorri idazten badio ere, beldur naiz bidean ez ote dituzten gutunak atzemango, eta horrela nik neuk idazten diot zer gertatzen den. Eta berorren aitatasuna idatzi didan lekura joan ez bada, berriro bidaltzen diot mezularia horra, eta ama prioreari zer erantzun behar duen abisu ematearren (Rokek esaten baitu hori besterik ez esateko, gure hondamendia litzatekeelako), eta idatziz bidaltzen dit nik bidaltzen diodana.
‎Haren jauntasunari behin eta berriro muin egiten diot eskuetan. Poz handia eman digu haren semea osasunez ongi dagoela jakiteak. Esan biezaio berorrek eta pozten garela haren jauntasuna gorte horretan dagoelako.
‎13 Nahigabe handia eman dit ene aita priore santuaren gaixotasunak; erregutzen diogu Jainkoari haren alde. Eman biezat haren berri, eta Delgadori buruz zer berri den, eta beraren ama Beatrizek ezer utzi dion eta etxera itzuli behar duen haren ahizpari; eman goraintziak komeni dela uste duen guztiei, eta gera bedi Jainkoarekin, asko luzatu bainaiz eta baita poztu ere ongi daudela jakiteaz, batez ere berorren agurgarritasuna ongi dagoela jakiteaz, ama priore hauen kezka baitut, zertara etorri diren ikusiz. Jainkoak gorde biezat, ene alaba.
‎13 Nahigabe handia eman dit ene aita priore santuaren gaixotasunak; erregutzen diogu Jainkoari haren alde. Eman biezat haren berri, eta Delgadori buruz zer berri den, eta beraren ama Beatrizek ezer utzi dion eta etxera itzuli behar duen haren ahizpari; eman goraintziak komeni dela uste duen guztiei, eta gera bedi Jainkoarekin, asko luzatu bainaiz eta baita poztu ere ongi daudela jakiteaz, batez ere berorren agurgarritasuna ongi dagoela jakiteaz, ama priore hauen kezka baitut, zertara etorri diren ikusiz. Jainkoak gorde biezat, ene alaba.
‎Atzo, ekainaren 17an, eman zizkidaten hain gogo biziz nahi nituen berorren bi gutun; bata urrian idatzia eta bestea urtarrilean. Nik nahi bezain berriak izan ez arren, poz pozik nintzen haiek hartzean eta berorren jauntasuna osasunez ongi dagoela jakitean. Jaunak eman biezaio osasuna, berorren alabok eskatzen dugunez, hori egitea etengabekoa baita berorren jauntasunaren etxe hauetan.
‎5 Albertaren gutun hori bidaltzen diot, nola dauden jakin dezan. Oraindik ez dira arazoak amaitzen monasterio hartan.
‎4 Zergatik ez die ematen moja horiei gure aitaren berri?; izan ere, ama priore ordeak diost non dagoen jakin nahi lukeela. Eman nire goraintziak berari eta beste guztiei.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. Ez da nahiko niri sarri idaztea nahigabea kentzeko, baina asko arindu zait berorren agurgarritasuna ongi eta lurraldea izurriterik gabe dagoela jakitean. Jainkoak nahi beza aurrera joatea.
‎Oi, ene aita, bai estu ikusi dudala neure burua egun hauetan! Berorren agurgarritasuna ongi dagoela jakitean joan da estutasuna. Jainkoak eraman dezala aurrera.
‎Ez diet idazten, honen bidez nire berri izango dutelako. Poztu nintzen osasunez ongi daudela jakitean; ez dezatela alferrik gal berorren agurgarritasuna, eta bai adiguriz tratatu. Aita frai Joan Gurutzekori, nire goraintziak.
‎8 Izan ere, inozoak izan nahi ez badugu eta adimena itsutu nahi ez badugu, ez da duda mudarik izan behar; hau ez baita irudimenak ehoa den irudia, Jauna gurutzean edota Pasioko beste une batzuetan irudikatzen dugunean bezala, geugan irudikatzen baitugu gertatu zen eran. Hau, ordea, oraintxe gertatzen da eta egi egia da, eta ez dago zertan joanik bila urrunagoko beste alde batera; berezko berotasunak ogiaren akzidenteak desegiten ez dituen bitartean, Jesus ona gurekin dagoela dakigunez gero, hurbil gaitezen Beragana. Bada, munduan zebilenean, beraren arropak ukituz besterik gabe gaixoak sendatzen bazituen, nola jarri zalantzan, fedea badugu, nire hain barruan egonik mirariak egingo dituenik eta eska diezaioguna emango digunik, gure etxean baitago?
‎Hau beren buruaz dagoeneko kontu handia duten pertsonentzat da, Jainkoari eta munduari era batera hitz egiterik ez dagoela dakitenentzat.
‎Baina arima bere baitan erabaki sendoaz ikusirik,, esan dudanez? kreaturiko ezergatik Jainkoa irainduko ez lukeela, gero erortzen bada ere, ahulak garelako eta gugan fidatzerik ez dagoelako; (zenbat eta erabaki sendoagoa harturik egon, konfiantza txikiagoa dugu geure aldetik, konfiantzak Jainkoagandik etorri behar duelako); behin esan dudan hau gure barnean dagoela jakinez gero, ez dago zertan ibilirik hain uzkur eta estu, Jaunak lagunduko baitigu, eta jadanik ohitura geure alde izango baitugu Hura ez iraintzeko; ibil gaitezen, ordea, askatasun santuaz, bidezko denarekin hitz eginez haiek barreiatuak badira ere. Izan ere, Jainkoaren egiazko beldur hau izan baino lehen pozoi eta arima hiltzeko lagungarri izan zitezkeenek, gero sarritan Jainkoa gehiago maitatzera eta gorestera eragin dezakete, arrisku nabarmenetik atera zaituztelako.
‎7 Zuen ezaugarria, ene alabak, aurreratuak zaudeten jakiteko, hau izango da: nork bere burua denetarik kaskarrentzat izatea, eta halakotzat duela lagun hurkoaren probetxu eta onerako egintzetan nabari izatea; eta ez otoitzean gozotasun gehiago izatean eta liluramenduak edo ikuskariak edota Jaunak egin ohi dituen era honetako mesedeak izatean, beste mundura arte itxaron baitugu hauen balioa ikusteko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia