Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 30

2003
‎Kaleko galtzadatik begiratu nuen Monikaren etxeko leihoetara, urte batzuk lehenago, elkarrekin bizitzen jarri aurretik, maiz egin ohi nuen bezala, bera nire etxera eta ni berera joateko egun jakin samarrak genituenean alegia, hala izaten da maitasuna zuhurtziaz administratzen duten bikoteetan, poliki xahutzea nahi izaten dute, elkarrekin zabaldu berri duten kontu korrontea balitz bezala. Hala egin genuen guk ere denboraldi labur batez, Monikak bere gaztetasunarekin arauak hautsi eta nire etxeaz jabetu zen arte.
2007
‎Elvis hil zen urte hartan, lehentxeago ere esan berri dut, hamabost urte genituen eta, haurtzaroa oso urruti eta atzean ikusten bagenuen ere, umetako ametsen luzapenak bizi genituen oraindik, gutxi asko aldatuak edo moldatuak. Ziklista handia izatearekin egin ohi nuen nik amets mutil koxkorra nintzela, eta Tourreko etapa gogorrenak irabazten nituela, ibilbide menditsua zeukatenak bereziki, Pirinioetako edo Alpeetako igoera mitiko haietan erasoa jo eta aurkari guztiak atzean utziaz, aldapan gora izerdi patsetan baina garaipena gogoan gailur hurbilerantz nindoala: Puy de Dom, Alpe d. Huez, Hautacam, La Madeleine...
2009
‎Emakunderen kontra sekulakoak botatzen hasi ziren, sexuen arteko borroka baino ez zutela sustatzen, eta ea zertara zetorren Durangoko kartela salatzearena eta abar. Egia esanda, nik neuk ere" Emakunde no nos cunde" egin ohi nuen aldarri amarekin Martxoaren 8ko manifestazioetara joaten nintzenean, txikitan. Baina nire ikasleen sumindura ez zihoan hortik.
‎Postre modukoa egiteko, galletak izango zirela egokienak iruditu zitzaidan; denetarik zuen kutxa bat aukeratu nizun. Une hartan, pena hartu nuen umetan hainbeste gustatzen zitzaizun bizkotxoa egitea ez zitzaidalako akordatu bezpera gauean; hala ere, hobe zela akordatu ez izana konturatu nintzen, nik egin ohi nuen moduko bizkotxoa aurkitu izango bazenu utziko nizkizun poltsetarikoren batean, zeozer igarriko zenidalakoan. Amaitzeko, laranja eta sagar batzuk hartu nituen.
2010
‎ESANAK esan, herrira itzuli nintzen, ez momentuan bertan baizik asteburuan, aste gehienetan egin ohi nuen moduan. Ez nintzen joan gizartea mobilizatzeko, protestak antolatzeko, erakundearen proselitismoa egiteko, Josemak nahiko zukeen bezala, baina ez nintzen etxean gelditu ere, horrek istiluak sortu zizkidan arren.
‎Nire Erromarako bidaietan sarritan egin ohi nuen Bartzelonan egonaldi bat. Horietako batean Fundación Miró museoan nengoen.
‎Zorigaiztoko egun hartan, nire gogoetetan bilduta nindoan, inor agurtu gabe. Makuluekin nenbilenez geroztik egin ohi nuen bezala igogailurantz abiatu ordez, oharkabean eskaileretarantz jo omen nuen.
2012
‎Hain zuzen ere, Blefuscuko Enperadoreari bisita egiteko prestatzen ari nintzela, Gorteko pertsona garrantzitsu bat (nori bere garaian mesede handia egin bainion, Maiestate Inperialaren haserrealdirik biziena jasaten ari zenean) nire etxera etorri zen gauez ezkutuan esku aulki itxian eta, bere izena aldarrikatu gabe, sartzen uzteko erregutu zuen. Aulki ekarleak itzularazi ondoren, aulkia, Jaun hura barruan zela, kasakaren poltsikoan sartu nuen; eta ondoezik nengoela eta lotaratua nintzela esateko aginduak eman ondoren konfiantzazko zerbitzari bati, etxeko atea itxi, aulkia mahaian ipini, egin ohi nuen bezala, eta ondoan eseri nintzen. Ohiko agurrak egin ondoren, Jaun haren aurpegia kezkaz betea zegoela ohartu, eta, haren zergatiaz galdetzean, eroapenez entzuteko erregutu zidan nire ohorearekin eta biziarekin zerikusi handia zuen zerbait.
2014
‎Amaren azken ateraldi hark mindu egin ninduen. Eta, mintzen nintzen guztietan egin ohi nuen bezala, neure burua defendatzen saiatu nintzen, ahoak eman ahalakoak esanez: ez zela egia okerrena nintzenik; Erramun porreta bat zela bota nion, Antxiñek auzoko jaietan egundoko mozkorra harrapatu zuela eta Kepak diru poltsatik txanponak hartzen zizkiola.
2015
‎Hiri handira ailegatzean, kastitate botoa egitea deliberatu nuen. Zu ezagutu aurretik kontserbatorio berriko jendeak antolatutako pare bat festatara joan banintzen ere, gurdia arrastotik ateratzen hasten zenean, alde egin ohi nuen, aspertuta. Eta gero, zu ezagutu orduko, monogamiaren besoetan murgildu nintzen, konbertsoaren sukarraz.
‎Azeleragailua zapaldu eta aurrera jarraitu nuen presaka. Passage interdit zeinuei itsu, moto eta guzti Nanterreko kanpusean barneratu nintzen, hirigunera bidea mozteko sarri egin ohi nuen gisan.
‎Izan ere, halakoxea baldin bada ere, ez da izango Jaunaren mesedeak hainbeste urtetan hartu ondoren. Eta nor mesfida daiteke, ni hainbesteraino jasan baldin banau, nirekin egon zedin toki eta une bat nahi eta bilatzen nuelako besterik gabe, eta hau ere askotan gogorik gabe, neure buruaren gain egin ohi nuen indarragatik edota Jaunak berak nire gain egin ohi zuenagatik. Izan ere, Hura zerbitzatu beharrean iraintzen dutenei hain ongi badatorkie otoitza eta hain beharrezkoa bazaie, eta hartan inork egiaz inolako gaitzik aurki ez badezake otoitza ez edukitzea baino handiagoa izango denik, Jainkoa zerbitzatzen dutenek eta zerbitzatu nahi dutenek zer dela-eta utzi behar dute?
‎1 Nik noizean behin izaten nuen, esan dudanez, laster batean igarotzen bazen ere, orain esango dudanaren hasiera: Kristoren aurrean jarrita egin ohi nuen halako irudikatze horretan gertatzen zitzaidan, eta noizbehinka irakurtzen nengoela ere bai, etortzen zitzaidala bat batean Jainkoaren presentziaren sentimendu bat, nik neure barruan zela edota ni Harengan murgil murgil eginda nengoela inolako zalantzarik ez izateko eran.
‎Horretarako oztopotzat neure gaixotasunak jarri nizkion; izan ere, gaitz guztiz larri hartatik sendatu nintzen baina, beti izan ditut orain arte eta orain ere bai, oso larriak gainera, azkenaldian hain gordinki jotzen ez banaute ere, ez dira desagertzen eta era askotakoak dira. Batez ere hogei urtean zehar botaka egin ohi nuen goizetan, eta ezin izaten nuen gosaririk hartu eguerdia igaro arte; batzuetan beranduago arte. Gero sarriago Jauna hartzen dudan honetan, gauez, lotara joan aurretik, izaten ditut botakak, askoz ere pena handiagoz, nik neuk eragin behar izaten baititut lumak eta beste zer batzuk erabiliz; hala egin ezik, min handia sentitzen dut.
‎Nik ez dut uste oso osoan egia denik aztikeria kontu hori; baina nik neuk ikusi nuena esango dut, abisu gisa, harreman hau izan nahi duten emakumeekin gizonezkoek kontu izan dezaten, eta sinets dezatela, Jainkoaganako lotsa galtzen baitute (emakumeak gizonezkoak baino gehiago daude behartuak onestasuna gordetzera), haien gauzetan ezertan ere ezin fida daitezkeela; beren borondatea eta deabruak jartzen dien zalekeria aurrera eramatearren, ez baitute ezer begiratzen. Ni kaskarra izan arren, horrelako ezertan ez nintzen erori, eta sekula ere ez nuen nahi gaitz egiterik, ezta, ahal izan banu ere, ez nukeen nahi izango inoren bihotza behartzerik ni maita nintzaten, Jainkoak hortik gorde ninduelako; baina eskutik utziko banindu, bestetan egin ohi nuen gaitza egingo nukeen, nigan ez baitago ezer fidatzekorik.
‎8 Jainkoari bere alde bihotz bihotzez otoitz egin niezaiola eskatu zidan, eta ez nuen nik inork esan beharrik, beste gauzarik egin ezin nuela bainengoen. Eta banoa bakarrean otoitz egin ohi nuen tokira, eta Jaunarekin hitz egiten hasten naiz, bil bil eginda, batzuetan ohi dudanez, zentzugabeko eran zer diodan ere ez dakidala; maitasuna da mintzatzen dena, eta arima joana dago guztiz, beragandik Jainkoagana den aldea ere ez sumatzeraino. Izan ere, Haren Maiestateak dion maitasunaz oharturik, maitasun horrek bere buruaz ahaztera darama eta Harengan dagoela iruditzen zaio eta, bien arteko distantziarik gabe, eta zentzugabeko gauzak esaten ditu.
‎2 Bada, Ávilara iritsi zenean, ni San Joserenera joan zedin saiatu nintzen, eta Gotzainak bera balitz bezalako harrera egin ziezaiotela nahi izan zuen. Nik kontu eman nion egia osoz eta xalotasunez, nire joera, datorrena datorrela, nagusiak horrela tratatzea delako, Jainkoaren ordezkoak baitira, eta gauza bera egin ohi nuen aitor entzuleekin ere; eta hala egin ezik, nire arimak ez zuela ziurtasunik iruditzen zitzaidan; eta horrela, arimako kontuak agertu nizkion eta ia neure bizitza osokoak ere bai, nahiko kaskarra izan arren nire bizitza. Hark zinez kontsolatu ninduen eta handik irtetekorik ez zidala aginduko ziurtatu zidan.
‎4 Nik, hau aditu nuenean, ez joateko arrazoi handiak ikusten banituen ere, ez nintzen ausartu halakoetan egin ohi nuena baino besterik egiten, hau da, aitor entzulearen aholkuari jarraitzea. Eta horrela, etortzeko deia egin nion, otoitzean aditu nuenaren berri eman gabe (era horretara lasaiago geratzen naizelako beti), baina Jaunari haiei argi egin diezaien eskatuz, berezko bidetik ezagut dezaketenen arabera; eta Haren Maiestateak zerbait egin dadila nahi duenean, bihotzean jarri ohi die.
‎5 Ez dugu lortzen etxea erostea; horretan ari gara. Bi belo zuridun hartu ditut, horrela egin ohi nuen neure patenteak baino beste baimenik gabe, hain aldi laburrean buru izango zenari ez eskatzearren. Jainkoa goresten dut, berorren agurgarritasunak esaten didan bezain ona delako, eta hain ongi egin duelako.
‎Eta gogoan dut hori, nik berorren zerbitzurako nuen borondate finaz, dote ona izatea nahi nuelako, aita bisitariak, garai hartan aita Gracián baitzen?, baimena eman zezan, eta horrela idatzi nion, eta horretan guztian ahal nuena egin nuen; izan ere, Kasilda eta Teresatxo eta aita Graciánen beste arrebatxo bat izan ezik, ez da neska txikirik sartu etxe hauetan eta ez nuke onartu ere egingo. Etxe guztietan ezin dut egin ohi nuena, gauzak botoen bidez erabakitzen direlako. Eginik dauden konstituzioek agintzen dutenez, hamabi urte bete arte ezin dute abiturik hartu, ezta profesa egin ere hamasei urte bete arte, eta, beraz, ez dago horretaz zertan hitz eginik.
‎Menbrillo batzuk bidaltzen dizkiot, berorren giltzariak kontserba ditzan eta jatordu amaieran jan dezan, eta marmelada kaxa bat, eta beste bat San Josereneko priore ordearentzat, ahulezia handiak izaten dituela baitiost. Esan biezaio jan dezala, eta berorri eskatzen diot ez emateko hortik inori, nire izenean jan dezala baizik; eta amaitzen denean, jakinaraz diezadala, hemen merke baitago eta ez baita komentuko dirutik erosia; aita Graciánek agindu zidan obedientziaren pean egin ohi nuena egiteko, nik nuen ahalmena ez baitzen niretzat, Ordenarentzat baizik. Alde batetik sentitu egin dut; bestetik (ni nagoen tokian hainbeste gauza batzen direnez gero, garraio saria baino ez bada ere), poztu egin naiz; pena ematen dit hainbeste kosta izatea, eta asko dira nahi izaten direnak?
2016
‎Nahiko kordel laburrak dauzkate pisamierdasek, egia esan, eta hain erraz askatzen den lehenengo korapiloa aska ez dadin egiten ohi nuen bigarren korapiloa egiten zaila izaten da.
‎Ongi, Oogwayrekin egin ohi nuen lan.
2017
‎Gau hartan amarekin egin nuen lo, Celiaren logelan, eta biharamunean esnatzean, inguru osoan burukoak nituela konturatu nintzen. Dagoeneko bakarrik egin ohi nuen lo, baina Fidelek ez zekien hori eta gauean heldu zelarik burukoak jarri zizkidan inguruan, ohetik jausi ez nendin.
‎Beste egun batzuetan, ordea, izugarri eskertzen nion iraupen luzeko jardun hori, behin eta berriz atseginaren gailurrera eramaten ninduelako. Laburrago nahi nuenean, azkarrago bukatu nahi nuenean, antzerki pixka bat egin ohi nuen, abiada hartzen zuenean jarraitzeko agintzen nion, arren baino arren jarraitzeko eta berak gutxiena espero zuenean auzoan entzuteko moduko lauzpabost txilio jotzen nituen. Metodoak ez du sekula hutsik egiten, egundoko inpresioa egiten die gizonezkoei eta lehertzen zaie gizontasuna, husten dira.
‎Ostatua lasai dago, ez nuen hain isil eta txukun oroitzen; izan ere, ni neu ere gazteago nintzelako agian, zalapartatsuago egin ohi nuen orduan dena: pasilloetan oihukatu, dutxa konpartituetan barre egin, sukalde konpartituan edan eta erre.
2020
‎Biok isilik gelditu ginen. Bere kontakizuna nik taxi barruan kontatzen nituenen antzekoa zen eta, nik askotan egin ohi nuen bezalaxe, zoriari ematen zion protagonismoa, patua jartzen zuen batzuetan giza borondatearen gainetik. –Horregatik dira beharbada hain ederrak kontakizun hauetako batzuk, pertsona baten etorkizuna xehetasun txiki batek erabakitzen duelako?, erantsi zuen, nire pentsamendua igarri balu bezala.
2021
‎Ez nuen espero inondik ere Luzaron nire omenezko gorazarre antzeko ezer antolatzea bertako gehienentzat guztiz ezezaguna eta batez ere arrotza den sari bat jasotze hutsarengatik. Luzaro ez da inoiz oso herri musikazalea izan, bertakoak guztiz kontrakoaz harrotu arren, gutxienez nik benetan maite eta egiten saiatzen naizen musikari dagokionez, oro har musika kultutzat hartzen dutena, hitz honek Luzaro bezalako herri txiki eta izugarri itxi batean eragiten duen mesfidantza osoa kontuan hartuz, hau da, klasikoa, nik txikitandik jo egin ohi nuena Izarra mendiaren magaleko etxean. Luzaron, ostera, zortzikoetan, habaneretan, boleroetan eta antzeko herri kantetan oso zaleak eta trebeak ei dira, egia esan bazkalosteko oso abeslari finak topa daitezke edozein taberna edo txokotan.
‎Urtea amaitu aurretik Xabirekin egin ohi nuen bidaiarako urre gorria bezala gordetzen nituen egunak iritsi zirenean, denak estutu ninduen. Gabeziak onartzekotan, atzamar artetik hondarra lez desagertzen ari zen lasaitasuna berreskuratu beharra neukan.
2022
‎Hotel atariko etzalekuetan garagardo bana edaten ari ginen gau horietako batean deiari erantzuteko altxatu zen eta alabak deitzen zidanean nik egin ohi nuen ibilbide bera egin zuen, atariko belardian barrena joan eta itzuli batzuk eman zizkion igerilekuari; telefonoa eskuan zintzilik zuela ikusi nuen bueltan buru makur, eta etxera joan beharra zeukala esan zidan, emaztea ezegitekoren bat egiteko zorian zuelako, hitz hori erabili zuen, ‘ezegitekoa’, eta berehala susmatu bere buruaz beste egiteko saiakera bat izan zitekeela, esateko ...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia