Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 12

2003
‎Kaleko galtzadatik begiratu nuen Monikaren etxeko leihoetara, urte batzuk lehenago, elkarrekin bizitzen jarri aurretik, maiz egin ohi nuen bezala, bera nire etxera eta ni berera joateko egun jakin samarrak genituenean alegia, hala izaten da maitasuna zuhurtziaz administratzen duten bikoteetan, poliki xahutzea nahi izaten dute, elkarrekin zabaldu berri duten kontu korrontea balitz bezala. Hala egin genuen guk ere denboraldi labur batez, Monikak bere gaztetasunarekin arauak hautsi eta nire etxeaz jabetu zen arte.
2007
‎Elvis hil zen urte hartan, lehentxeago ere esan berri dut, hamabost urte genituen eta, haurtzaroa oso urruti eta atzean ikusten bagenuen ere, umetako ametsen luzapenak bizi genituen oraindik, gutxi asko aldatuak edo moldatuak. Ziklista handia izatearekin egin ohi nuen nik amets mutil koxkorra nintzela, eta Tourreko etapa gogorrenak irabazten nituela, ibilbide menditsua zeukatenak bereziki, Pirinioetako edo Alpeetako igoera mitiko haietan erasoa jo eta aurkari guztiak atzean utziaz, aldapan gora izerdi patsetan baina garaipena gogoan gailur hurbilerantz nindoala: Puy de Dom, Alpe d. Huez, Hautacam, La Madeleine...
2010
‎ESANAK esan, herrira itzuli nintzen, ez momentuan bertan baizik asteburuan, aste gehienetan egin ohi nuen moduan. Ez nintzen joan gizartea mobilizatzeko, protestak antolatzeko, erakundearen proselitismoa egiteko, Josemak nahiko zukeen bezala, baina ez nintzen etxean gelditu ere, horrek istiluak sortu zizkidan arren.
2012
‎Hain zuzen ere, Blefuscuko Enperadoreari bisita egiteko prestatzen ari nintzela, Gorteko pertsona garrantzitsu bat (nori bere garaian mesede handia egin bainion, Maiestate Inperialaren haserrealdirik biziena jasaten ari zenean) nire etxera etorri zen gauez ezkutuan esku aulki itxian eta, bere izena aldarrikatu gabe, sartzen uzteko erregutu zuen. Aulki ekarleak itzularazi ondoren, aulkia, Jaun hura barruan zela, kasakaren poltsikoan sartu nuen; eta ondoezik nengoela eta lotaratua nintzela esateko aginduak eman ondoren konfiantzazko zerbitzari bati, etxeko atea itxi, aulkia mahaian ipini, egin ohi nuen bezala, eta ondoan eseri nintzen. Ohiko agurrak egin ondoren, Jaun haren aurpegia kezkaz betea zegoela ohartu, eta, haren zergatiaz galdetzean, eroapenez entzuteko erregutu zidan nire ohorearekin eta biziarekin zerikusi handia zuen zerbait.
2014
‎Amaren azken ateraldi hark mindu egin ninduen. Eta, mintzen nintzen guztietan egin ohi nuen bezala, neure burua defendatzen saiatu nintzen, ahoak eman ahalakoak esanez: ez zela egia okerrena nintzenik; Erramun porreta bat zela bota nion, Antxiñek auzoko jaietan egundoko mozkorra harrapatu zuela eta Kepak diru poltsatik txanponak hartzen zizkiola.
2015
‎Hiri handira ailegatzean, kastitate botoa egitea deliberatu nuen. Zu ezagutu aurretik kontserbatorio berriko jendeak antolatutako pare bat festatara joan banintzen ere, gurdia arrastotik ateratzen hasten zenean, alde egin ohi nuen, aspertuta. Eta gero, zu ezagutu orduko, monogamiaren besoetan murgildu nintzen, konbertsoaren sukarraz.
‎Azeleragailua zapaldu eta aurrera jarraitu nuen presaka. Passage interdit zeinuei itsu, moto eta guzti Nanterreko kanpusean barneratu nintzen, hirigunera bidea mozteko sarri egin ohi nuen gisan.
2016
‎Nahiko kordel laburrak dauzkate pisamierdasek, egia esan, eta hain erraz askatzen den lehenengo korapiloa aska ez dadin egiten ohi nuen bigarren korapiloa egiten zaila izaten da.
2017
‎Beste egun batzuetan, ordea, izugarri eskertzen nion iraupen luzeko jardun hori, behin eta berriz atseginaren gailurrera eramaten ninduelako. Laburrago nahi nuenean, azkarrago bukatu nahi nuenean, antzerki pixka bat egin ohi nuen, abiada hartzen zuenean jarraitzeko agintzen nion, arren baino arren jarraitzeko eta berak gutxiena espero zuenean auzoan entzuteko moduko lauzpabost txilio jotzen nituen. Metodoak ez du sekula hutsik egiten, egundoko inpresioa egiten die gizonezkoei eta lehertzen zaie gizontasuna, husten dira.
‎Ostatua lasai dago, ez nuen hain isil eta txukun oroitzen; izan ere, ni neu ere gazteago nintzelako agian, zalapartatsuago egin ohi nuen orduan dena: pasilloetan oihukatu, dutxa konpartituetan barre egin, sukalde konpartituan edan eta erre.
2020
‎Biok isilik gelditu ginen. Bere kontakizuna nik taxi barruan kontatzen nituenen antzekoa zen eta, nik askotan egin ohi nuen bezalaxe, zoriari ematen zion protagonismoa, patua jartzen zuen batzuetan giza borondatearen gainetik. –Horregatik dira beharbada hain ederrak kontakizun hauetako batzuk, pertsona baten etorkizuna xehetasun txiki batek erabakitzen duelako?, erantsi zuen, nire pentsamendua igarri balu bezala.
2022
‎Hotel atariko etzalekuetan garagardo bana edaten ari ginen gau horietako batean deiari erantzuteko altxatu zen eta alabak deitzen zidanean nik egin ohi nuen ibilbide bera egin zuen, atariko belardian barrena joan eta itzuli batzuk eman zizkion igerilekuari; telefonoa eskuan zintzilik zuela ikusi nuen bueltan buru makur, eta etxera joan beharra zeukala esan zidan, emaztea ezegitekoren bat egiteko zorian zuelako, hitz hori erabili zuen, ‘ezegitekoa’, eta berehala susmatu bere buruaz beste egiteko saiakera bat izan zitekeela, esateko ...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia