2013
|
|
Akzio horren bitartez, gauza berea zela alegatzen zuenez gero, jabeak, erreibindikatu? egiten zion gauza hori haren edukitza
|
zeukanari
. Edukitza zuenak, ordea, ezin zuen gauza erreibindikatu, baina interdiktuak erabili ahal zituen.
|
|
Izan ere, kontratuaren ondorioz, saltzaileak jabetza eskualdatzeko eginbeharra zuen, eta erosleak, berriz, prezioa ordaintzeko eginbeharra. Alabaina, kontratuak ez
|
zeukan
zuzeneko ondorerik jabetzaren gainean. Ematea gauzatu arte, jabetza saltzailearen esku zegoen, eta ematea gauzei buruzko zuzenbidearen barruan zegoen kokatuta.
|
|
V. mendeko lehenengo garaietako abokatu lanpetuek nahiago izan zuten, ahal izanez gero, halako kontsultarik ez egitea. Horretarako, Gaioren Erakundeak hartu eta lan horretan konfiantza jarri zuten, horrek zuzenbide osoa lau liburutan jasota
|
zeukalako
. Erakundeak izeneko lanaren ospea eta haren egilearena ere arras gehitu ziren denboraldi klasikoaren ostekoan.
|
|
Justinianoren bildumako zatirik garrantzitsuenak, haatik, ez
|
zeukan
aurrekaririk. Digestoa zen hori (latinez, Digesta; grezieraz, Pandectae), jurista handiek idatzitako zatien antologia.
|
|
Errepublikaren lehenengo garaietan, funtzionario gutxi batzuen ardura zen lesiodunei laguntasuna ematea, jasandako kalte galeren ordaina jaso zezaten; horrela, lesiodun horiek ez zuten euren kabuz jardun behar, lege makineria abian jartzeko. Kasu jakin batzuetan, nork bere burua defendatzea onartu egiten zen, erkidegoak oraindik ez
|
zeukalako
behar den besteko indarrik, hori uxatzeko. Hala eta guztiz ere,. XII Taulak?
|
|
izeneko legeak zenbait aldarazpen izan zituen. Hala nola, zorduna epaiketa bidez kondenatua izan zenean zorra ordaintzera, zordun horren hartzekodunek ez
|
zeukaten
baimenik hura hiltzeko; aitzitik, zordunari ahalbidetu behar zioten, derrigortutako lanen bitartez, zorra ordain zezan. Areago oraindik, geroago prozedura zehatza ezarri zen, zordunaren porrota adierazteko, haren ondasunak nahitaez salduta, hartzekodunen mesederako.
|
|
Erromatarren iritziz, euren zuzenbidea ospe handikoa zen, eta iritzi hori guztiz sustraituta
|
zeukaten
. Haien aburuz, euren zuzenbidea aspaldi aspalditik izan zen Erromako bizitza itxuratzeko oinarrizko osagaia.
|
|
Horri pretore deitu zitzaion, urtean urtean hautatzen zen eta haren eginkizun bakarra zen justizia administratzea. Egiatan, ez
|
zeukan
horretarako heziketa berezirik, baina, ustez behintzat, berak gainbegiratu behar zuen akzio juridiko bakoitzaren alde formala. Pretoreak akzioaren bi aldeak finkatzen zituen:
|
|
Legea idatzita ez zegoenean, juristen iritziak ziren legearen oinarri. Alabaina, iritzi horiek ez
|
zeukaten
aldez aurretik zehaztutako testu finkoen aginterik, eta, ondorenez, juristek eremu handiagoa zuten zuzenbidea berriro formulatzeko.
|
|
Horrela, prokuleiarrek analogia erabil zezaketen, zuzenbidea kasu batzuetatik besteetara hedatzeko. Zein eskolatakoak ziren kontuan hartu gabe, juristek ez
|
zeukaten
konfiantzarik printzipioen formulazio generikoekin. Horren arrazoia ez zen, ordea, printzipioak formulatzeko gauza ez izatea.
|
|
Gatazka mota askotan, konponbide egokia izan zitekeen demandatuak diru kopuru zehatza ordaindu behar izatea; baina kasu guztietan hori ez zen posible. Errepublikaren azken aldietan, konponbideak eskatzen ziren, beste edozein lege akzio baino gehiago; eta, aldi horietan, pretoreak ez
|
zeukan
aukerarik halakoak iudexari bidaltzeko, bera arduratu behar baitzen zuzenean.
|
|
Errepublikaren azken garaietan, formulen sistemak eta gainerako konponbide osagarriek prestakuntza tekniko handia erdietsi zuten; are gehiago, beharrezko egin zen espezialistek aholkua ematea hori behar zutenei. Pretoreak, iudexak eta alderdien ordezkari moduan ziharduten abokatuek ez
|
zeukaten
heziketa juridikorik, eta, horren ondorioz, guztiek ere adituen laguntza behar zuten. III. mendearen bigarren erdiaz geroztik, jurista jakitun batzuen parte hartzea onartu zen.
|
|
Erregimen berriaren lehenengo uneetan, herri biltzarra beti bezala bildu zen, aurretiaz egin izan zuen moduan. Nolanahi den ere, herri biltzar horrek ez
|
zeukan
behar besteko funtsik, ordezkaritza gastuei aurre egiteko; gainera, nahitaezkoa zen herritarrak bertaratu eta haren eztabaidetan parte hartu nahi izatea. Hori guztia dela eta, praktikan, Erroman bizi zen jendailaren topaleku bihurtu zen herri biltzarra.
|
|
Andra Mariak salbuespena (defentsa) azaldu zuen, ondokoa baieztatuz: Satanek berak ekarri du gizakiaren erortzea, eta, ondorenez, ez
|
dauka
inolako legitimaziorik egintza horretatik etekinak ateratzeko. Satanek hauxe argudiatu zuen (salbuespenari erantzunez):
|
|
Zalantzan jarri zuen Libri feudorum deitutakoak indarrean ote zeuden Corpus iurisean. Horren bildumaria izan zen Obertusek ez
|
zeukan
kargu ofizialik, eta, ondorenez, ezin esan zitekeen bildumak Justinianoren testuen balioa zuenik, horrela izan arren hirurehun urtetan (Opera omnia, 1681, 1.115, 815). Zernahi gisaz, Pariseko Ohituraren edukia aztertzean feudoak xehetasunez aipatu zituenean, Dumoulin iruzkingileen doktrinaz baliatzeko prest agertu zen.
|
|
Hala ere, zioen Bulgarok, akzioaren muina hiru pertsonen arteko prozedurak osatzen du: batetik, demandatzailea
|
daukagu
, eskaera adierazten duena; bestetik, demandatua, haren aurka eginez; eta, azkenik, epailea, aurreko bien artean. Bulgarok azpimarratu bezala, akzio zibilean, frogaren zama eskuarki demandatzaileari dagokio, eta frogarik izan ezean, autua zinaren bidez konpon daiteke.
|
|
Esan ohi zen bezala, azken horiek jabeari zegokion akzioaren bertsio berezia zuten, vindicatio utilis deitutakoa, jabeak vindicatio directa zuen bitartean; horrenbestez, akzio horiei bi jabetza mota zegozkien: basailu feudalak dominium utile deitutakoa
|
zeukan
; jaunak, aldiz, dominium directum izenekoa.
|
|
Beste arazoa zen edukitzaren izaerari buruzkoa; egin eginean ere, Savignyk behin eta berriro ekarri zituen hizpidera edukitzailearen eta
|
edukitako
gauzaren arteko adimen harreman eta harreman fisiko bereziak, eta sarritan harreman horiek aipatzen ziren sistema juridiko garatu osoan aplikatzeko modukoak izango balira bezala. Ildo bertsutik, kontratuen zuzenbideari helduta, Savignyren ustez horren euskarria borondatearen teoria zen:
|
|
Digestoa hiru zatitan agertzen da, alegia, Vetus, Infortiatum eta Novum izenekoetan. Zatiketa horrek, dena den, ez
|
dauka
zerikusi handirik jatorrizko egiturarekin: Vetus izenekoak 1.tik 24.2.erako liburuak barneratzen ditu; Infortiatum delakoak 24.3.etik 38.erakoak, eta Novumak, berriz, 39.etik 50.era bitartekoak.
|