Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 60

2002
‎Hori da erabiltzen den argumentazioa, nahiz, egia aitortu behar baldin badizut, nik ez dudan argi ikusten argumentazioaren funtsa, niretzat karniboro ere haragia jaten duen zerbait baita, berez, talde horretan zientzialariek hala esanik panda hartzen sartzeko inolako eragozpenik ez badut ere. Hori, eta etxean urteetan zehar ikusi izan ditudan behi guztiak ere, ez baitakit ongi aski ematen zitzaien pentsuan bazen haragi puskarik, beste herrialde batzuetan gertatu den gisa. Hori datorkit behintzat gogora.
2005
‎Hainbat baliabide bideratu litzateke ingurumenaren zaintza eta hobekuntzara, kontuan harturik, betiere, alde batetik garatze bidean dauden herrialdeen zertzeladak eta behar bereziak, eta bestetik herrialdeon garapen plangintzetan ingurumenaren zaintzarako neurriak jasotzeak eragin diezazkiekeen gastuak, direnak direla. Era berean, eta helburu horrexen ildotik, oso gogoan izan da nazioartearen laguntza tekniko eta finantzario gehiago eskaini zaiela, eskatzen dutenean.
‎Ingurumenari buruzko araudiek, antolakuntza  helburuek eta lehentasunek aplikatzen direneko ingurumenaren eta garapenaren egoera islatu behar dute. Herrialde baten aplikatutako araudia ezegokia izan daiteke eta beste herrialde bati, bereziki garapen bidean dauden herrialdeei, gastu sozial eta ekonomiko justifikaezinak eragin dakizkioke.
‎Alabaina, hazkunde ekonomikoa gizarte ongizatearekin identifikatzea zalantzan jarriko zuten bi gertaera izan ziren. Alde batetik, oso herrialde gutxik eskuratzen zituzten aurrerapen ekonomiko horren onurak, beste herrialde asko," Hirugarren Mundua" deituak alegia, mundu azpigaratua ziren bitartean, garapena eta hazkundea identifikatzen diren bi kontzeptu dira, eta geroago saiatuko gara bi horiek bereizten?. Eztabaidak sortu ziren, eta hasieran gutxiengo baten eremu akademikoetara mugatzen baziren ere, gertaerak egoskorrak dira, eta, halaz, munduan den gosearen arazo larriari konponbidea bilatzeko nazioarteko kezka gaur egun arte iritsi zaigu.
‎Izan ere, ikuspegi horren arabera mugarik gabeko hazkunde ekonomikoa –BPGan neurtua– behar beharrezko baldintza bat da nazioen aberastasuna handiagotzeko. Horrez gain, ulertzen zuten bide hori berori zela egokiena munduko beste herrialdeetan pobreziaren arazoa konpondu ahal izateko.
‎Izan ere, bakar bakarrik arazoak zein diren ongi jakinik aztertu ahal izango dira arrazoiak, eta horixe izango da, horrenbestez, konponbideak bilatzeko modu bakarra. Brundtland Txostenaren meritu behinenetako bat herrialde batzuetako hazkunde ekonomiko kontrol gabearen ereduaren, beste herrialde batzuetako pobreziaren eta ingurumenaren sun  tsipenaren arteko harremanei buruzko azterketa da.
‎Iparrak Planetako herrialde aberatsak biltzen ditu, baliabide gehien gehienak kontsumitzen dituen gutxiengoa alegia. Hegoa, berriz, beste herrialde guztiak dira, biztanleriaren %80, baliabideetatik %20 besterik kontsumitzen ez duena. Alabaina, herrialde aberatsetan pobrezia poltsa handi handiak daude eta, herrialde pobreetan, badira elite politiko eta ekonomikoetako talde boteretsuak, Iparreko jarrera kontsumista, xahutzaile eta elkartasunik gabeko bera erreproduzitzen dutenak.
‎Aldera dezagun, ondoren, herrialde horietako batzuen aztarna ekologikoa. Beste herrialdeei eta aldagaiei dagozkien balioak, biztanleria, gaitasun ekologikoa, defizit ekologikoa, etab., zein diren jakiteko, Ecological Foorprints of Nations6 txostena osorik ikustea komeni da.
2007
‎Rumiren elezaharrean bezala, nork elefantearen zati bat ukitu eta elefante osoarekin nahasten du. Erdo nafarrek Euskal Herriko beste herrialdeekiko harremanak gutxietsi dituzte. Eusko nafarrek, Espainiako beste herrialdeekikoak.
‎Erdo nafarrek Euskal Herriko beste herrialdeekiko harremanak gutxietsi dituzte. Eusko nafarrek, Espainiako beste herrialdeekikoak. Batzuek eta besteek talde kontzientzia bat sortzeko ez dute errealitate osoa hartu, komeni zaiena baizik.
2008
‎Horiek ere irakurri genituen, baina, mezu positiboen aldean, gutxi izan ziren. Eta era berean, Txinan adopzio prozesua garbia eta gardena dela esatean, ez dut esan nahi beste herrialdetan gauza bera gertatzen ez denik. Nago mundu txiki honetan ere denetarik dagoela eta adoptatutako haur bakoitzak bere prozesua duela.
2009
‎...auzkat ere, ez naiz eroriko, jada ez zara harlauza, laster izango zara berriro uso, eta biok hegan iritsiko gara Linzaraino eta bi egun segidan lo egingo dugu, logela txikia utziko digute biontzat bakarrik, jende gutxi egongo da, zerbait beroa hartuko dugu, eta lo eta lo, zuk nahi erara egingo dugu txortan, baldintzarik gabe, eta gero beste bizitza bati ekingo diogu, zentroa eta etxebizitza saldu, beste herrialde batera joan, gustatzen Italia?, jatetxe bat zabalduko dugu edo zerbitzari gisa lan egin, zuk nahi duzuna, gure eginbeharra amaitua da, ados, Sara, Hiru Erregeen proiektua alde batera utziko dut, pikutara arraza berriaren igarpena, ados, Sara, ez eldarnio gehiagorik, familia normal bat osatuko dugu, ez itzali irribarre hori, horrela, horrela, zuk nahi adina ume izango ditugu, bakarra, as... Uso baino ez zinena, orain harlauza pisutsu dirudizu; usoa harlauza bihurturik, gure arteko maitasunari gertatu zitzaion bezala, Sara; baina elurrak garbituko du dena, gure maitasunak zerua zeharkatuko du, oraindik garaiz gabiltza, egin ezazu irribarre, bai, horrela, ia indarrik gabe nago, baina ez zaigu askorik falta, giroak itxura txarra dauka, trumoiak jo du, babesleku bat bilatu behar dugu, edo geuk prestatu, hortxe dago Petrechemara doan bidea, laster hasiko gara jaisten Linzarantz, eskuinaldera, segi irribarrez, emadazu adore, Sara, ikusten, orain ez duzu hainbeste pisatzen, hankak akiturik dardarka badauzkat ere, ez naiz eroriko, jada ez zara harlauza, laster izango zara berriro uso, eta biok hegan iritsiko gara Linzaraino eta bi egun segidan lo egingo dugu, logela txikia utziko digute biontzat bakarrik, jende gutxi egongo da, zerbait beroa hartuko dugu, eta lo eta lo, zuk nahi erara egingo dugu txortan, baldintzarik gabe, eta gero beste bizitza bati ekingo diogu, zentroa eta etxebizitza saldu, beste herrialde batera joan, gustatzen Italia?, jatetxe bat zabalduko dugu edo zerbitzari gisa lan egin, zuk nahi duzuna, gure eginbeharra amaitua da, ados, Sara, Hiru Erregeen proiektua alde batera utziko dut, pikutara arraza berriaren igarpena, ados, Sara, ez eldarnio gehiagorik, familia normal bat osatuko dugu, ez itzali irribarre hori, horrela, horrela, zuk nahi adina ume izango ditugu, bakarra, aski dugu bakarra, mundu hau latza baita, ados, Sara, bakarra ekarriko dugu, neska edo mutila, berdin dio, eta Felix deituko diogu, edo Lidia, ez dut txorakeria gehiagorik egingo, Sara, agintzen dizut, ez dizut gehiago eskurik erantsiko, inoiz ez, besoa moztu nahiago, zuk nahi bezala joko dugu larrua, gauzak diren bezala adieraziko ditut, larrua jo, izorratu, ostiaputa eta halakoak botako ditut, zure gurasoak bisitatzera joango gara eta oilasko zati bat ere jango dut, eta baso bat ardo edan, haiekin esker oneko agertzeko eta zoriontsu sentiarazteko, zure nebarekin aurrez aurre eztabaidatuko dut eta teoria iraultzaile usteko horiek eraitsiko dizkiot, ozen hitz egingo dugu, builaka, zer ostia, berari gustatzen zaion bezala, eta kopa bat ordaintzen utziko diot adiskidetzeko, baina gure diferentziak berdindu gabe noski; zure lehengo lagunak gonbidatuko ditugu, eta esango diegu etor daitezkeela Italiara edo bizitzen jartzen garen lekura, nahi dutenean, zure gurasoak ere etorriko dira, eta bidaia ahaztezin bat oparituko diegu, Florentzia, Erroma, Venezia, Bergamo... zuk nahi dituzun lekuetan barrena, ez naiz zutaz jeloskor jarriko berriz, Sara, nire emazte leiala, eta egunen batean norbaitek limurtzen bazaitu, ulertuko dut, urte hauetan guztietan ito egin baitzaitut, ezereztu, eskubidea duzu maitale bat hartzeko, edota nahi dituzun guztiak, ez galdu irribarre hori, horrela, horrela, dena ongi aterako da, hankek ez diote eusten zure gorputzari, baina hemen nago ni, ikusiko duzu, berriro eskalatzera igoko gara eta mendiz mendi ibilaldiak egingo ditugu, Apeninoak eta Dolomitak zeharkatu, Suitza eta Austria bisitatu, gure seme Felixi edo gure alaba Lidiari eskalatzen erakutsiko diogu txikitandik, ausarta izango da, karrera bat ikasiko du edo gustuko duen lanean arituko da, familia bat osatuko du edo bakarrik biziko da, berak nahi bezala, utikan arraza berria, Sara, arraza berria giza arraza bera da, etengabe berrituz doana, Kali Yuga, Satya Yuga, arketipo sinboliko zaharrak dira, ez ditut gehiago mekanikoki erabiliko gure bizitzan, itzuli nigana, Sara, munduko emakumerik onena, bakarra niretzat, arrazoi duzu, amak abandonatutako ume koxkor bat naiz, beldurrez betea, eta mitologia fantastiko bat eraiki dut zulo hori estaltzeko, arimako zauritik odolik isur ez dakidan, zulo huts hori zuk betetzea nahi izan dut, hori ez da maitasuna, badakit Sara, ulertu dut, ulertu dut, hori zu mirabetzat hartzea da, ulertu dut, berriro hutsetik hasiko dugu harremana, heldutasunez, zuk hasieratik jokatu duzun bezala, neuk bidali nuen dena pikutara, orain neu izango naiz zure atzetik ibiliko dena, bizkor ikasiko dut, fida zaitez nitaz, ez galdu irribarre hori, nik salbatuko zaitut eta gero zuk gidatuko nauzu, nora eraman zaitut, nora, eskerrak garaiz ohartu zaren, bestela erotu egingo nintzen, Iñigo bezala amaituko nuen, hura bai pertsona ona, idealez betea, baina eromenik handienari atxikia; ni haren bide beretik nindoan, baina garaiz konturatu naiz, zuri esker, auto txiki bat erosiko dugu, gainerakoek bezala, hipermerkatuetara joango gara erosketak egitera, pizzak jango ditugu, ez dut berriro jalvarik prestatuko hainbat urtean, haren zaporea ahaztu arte, gauero gauero jalva, aitak erakutsia zidalako, titietaraino zeunden jalvaz, ikusten?, hasi naiz zure lagunak eta neba bezala mintzatzen, gauzak gordin adierazten, mahai gainera potroak atera behar direnean ateratzen.
‎Uso baino ez zinena, orain harlauza pisutsu dirudizu; usoa harlauza bihurturik, gure arteko maitasunari gertatu zitzaion bezala, Sara; baina elurrak garbituko du dena, gure maitasunak zerua zeharkatuko du, oraindik garaiz gabiltza, egin ezazu irribarre, bai, horrela, ia indarrik gabe nago, baina ez zaigu askorik falta, giroak itxura txarra dauka, trumoiak jo du, babesleku bat bilatu behar dugu, edo geuk prestatu, hortxe dago Petrechemara doan bidea, laster hasiko gara jaisten Linzarantz, eskuinaldera, segi irribarrez, emadazu adore, Sara, ikusten, orain ez duzu hainbeste pisatzen, hankak akiturik dardarka badauzkat ere, ez naiz eroriko, jada ez zara harlauza, laster izango zara berriro uso, eta biok hegan iritsiko gara Linzaraino eta bi egun segidan lo egingo dugu, logela txikia utziko digute biontzat bakarrik, jende gutxi egongo da, zerbait beroa hartuko dugu, eta lo eta lo, zuk nahi erara egingo dugu txortan, baldintzarik gabe, eta gero beste bizitza bati ekingo diogu, zentroa eta etxebizitza saldu, beste herrialde batera joan, gustatzen Italia?, jatetxe bat zabalduko dugu edo zerbitzari gisa lan egin, zuk nahi duzuna, gure eginbeharra amaitua da, ados, Sara, Hiru Erregeen proiektua alde batera utziko dut, pikutara arraza berriaren igarpena, ados, Sara, ez eldarnio gehiagorik, familia normal bat osatuko dugu, ez itzali irribarre hori, horrela, horrela, zuk nahi adina ume izango ditugu, bakarra, aski dugu bakarra, mundu hau latza baita, ados, Sara, bakarra ekarriko dugu, neska edo mutila, berdin dio, eta Felix deituko diogu, edo Lidia, ez dut txorakeria gehiagorik egingo, Sara, agintzen dizut, ez dizut gehiago eskurik erantsiko, inoiz ez, besoa moztu nahiago, zuk nahi bezala joko dugu larrua, gauzak diren bezala adieraziko ditut, larrua jo, izorratu, ostiaputa eta halakoak botako ditut, zure gurasoak bisitatzera joango gara eta oilasko zati bat ere jango dut, eta baso bat ardo edan, haiekin esker oneko agertzeko eta zoriontsu sentiarazteko, zure nebarekin aurrez aurre eztabaidatuko dut eta teoria iraultzaile usteko horiek eraitsiko dizkiot, ozen hitz egingo dugu, builaka, zer ostia, berari gustatzen zaion bezala, eta kopa bat ordaintzen utziko diot adiskidetzeko, baina gure diferentziak berdindu gabe noski; zure lehengo lagunak gonbidatuko ditugu, eta esango diegu etor daitezkeela Italiara edo bizitzen jartzen garen lekura, nahi dutenean, zure gurasoak ere etorriko dira, eta bidaia ahaztezin bat oparituko diegu, Florentzia, Erroma, Venezia, Bergamo... zuk nahi dituzun lekuetan barrena, ez naiz zutaz jeloskor jarriko berriz, Sara, nire emazte leiala, eta egunen batean norbaitek limurtzen bazaitu, ulertuko dut, urte hauetan guztietan ito egin baitzaitut, ezereztu, eskubidea duzu maitale bat hartzeko, edota nahi dituzun guztiak, ez galdu irribarre hori, horrela, horrela, dena ongi aterako da, hankek ez diote eusten zure gorputzari, baina hemen nago ni, ikusiko duzu, berriro eskalatzera igoko gara eta mendiz mendi ibilaldiak egingo ditugu, Apeninoak eta Dolomitak zeharkatu, Suitza eta Austria bisitatu, gure seme Felixi edo gure alaba Lidiari eskalatzen erakutsiko diogu txikitandik, ausarta izango da, karrera bat ikasiko du edo gustuko duen lanean arituko da, familia bat osatuko du edo bakarrik biziko da, berak nahi bezala, utikan arraza berria, Sara, arraza berria giza arraza bera da, etengabe berrituz doana, Kali Yuga, Satya Yuga, arketipo sinboliko zaharrak dira, ez ditut gehiago mekanikoki erabiliko gure bizitzan, itzuli nigana, Sara, munduko emakumerik onena, bakarra niretzat, arrazoi duzu, amak abandonatutako ume koxkor bat naiz, beldurrez betea, eta mitologia fantastiko bat eraiki dut zulo hori estaltzeko, arimako zauritik odolik isur ez dakidan, zulo huts hori zuk betetzea nahi izan dut, hori ez da maitasuna, badakit Sara, ulertu dut, ulertu dut, hori zu mirabetzat hartzea ...auzkat ere, ez naiz eroriko, jada ez zara harlauza, laster izango zara berriro uso, eta biok hegan iritsiko gara Linzaraino eta bi egun segidan lo egingo dugu, logela txikia utziko digute biontzat bakarrik, jende gutxi egongo da, zerbait beroa hartuko dugu, eta lo eta lo, zuk nahi erara egingo dugu txortan, baldintzarik gabe, eta gero beste bizitza bati ekingo diogu, zentroa eta etxebizitza saldu, beste herrialde batera joan, gustatzen Italia?, jatetxe bat zabalduko dugu edo zerbitzari gisa lan egin, zuk nahi duzuna, gure eginbeharra amaitua da, ados, Sara, Hiru Erregeen proiektua alde batera utziko dut, pikutara arraza berriaren igarpena, ados, Sara, ez eldarnio gehiagorik, familia normal bat osatuko dugu, ez itzali irribarre hori, horrela, horrela, zuk nahi adina ume izango ditugu, bakarra, as... Sara, eutsi pixka bat gehiago, eutsi, segi irribarrez, elur malutek zure begi ninietan bizitza berri bat argitzen dute, ilun argiekin, garbitasun osorik ez dago, ulertzen dut, ulertzen dut, ikusiko duzu nola aldatuko den guztia, jarri aurpegitxo hori nire lepoaren kontra, hotz zaude, berotu nire lepoan, kilimak egiten dizkidazu sudurraz, ezpainez, segi musu ematen, nolatan ez ote naiz lehenago jabetu zenbat maite nauzun, ergel hutsa izan naiz, ia dena hondatu nuen, eskerrak garaiz konturarazi nauzun, Sara, emadazu beste aukera bat, egin irribarre, zeinen zoriontsu naizen, ostiaputa.
‎eta beste herrialde bateko lurrina dakar,
‎Urrutira gabe nahikoa dugu irakaskuntzan euskarazko ereduek gurasoen erabakiz (guraso elebidun zein elebakarren erabakiz) izan duten gorakadari erreparatzea, edo Unibertsitatean ikasleek egiten duten hizkuntza hautuari begiratzea, edo helduen euskalduntzearen bilakaera aztertzea [34]. Hizkuntza minorizatuak berreskuratzeko beste herrialdeetan ezagutzen diren hainbat esperientziarekin erkatuta, nekez ikus daiteke beste inon heldutan eta irakaskuntza araututik kanpo hizkuntza ikasteko halako ahalegin sendoa. Euskal gizarteak euskara bere egin nahi duen adierazgarri garbia dugu, zalantzarik gabe, helduen euskalduntze alfabetatze mugimendua.
‎Eta aldaketa horrek, ezbairik gabe, pisu handia izango zuen hizkuntzaren ikuspegitik: euskararik ez zekiten milaka herritarrek hartu zuten Euskadi lanleku eta bizileku, eta, aldi berean, euskaraz bizi ziren milaka baserritarrek (euskara baino ez zekitenak, kasu askotan) Euskal Herria utzi eta munduko beste herrialde batzuk bihurtu zituzten euren lanleku eta bizileku. Bi norabideko migrazioa gertatu zen, eta hori ez zen, hain zuzen ere, euskararen presentzia sozialaren mesedean gertatu.
‎Hezkuntza eta hazkuntzaren mutazio garrantzitsua bizi dugula dudarik ez. Iraultze isil baten aurrean gaudela esatera ausartuko naiz( beste herrialde batzuetan jada finkatua).
‎Ozeanoko lainoen gainetik, beste herrialde bateko bileretatik bueltan, txiki irudikatzen dira euskal herriak, eta tentazioa areagotzen da betikoa egiteko, zer" behar" dugun esateko. Ohituak gaude gure oldozpen publikoari entzuten ez dakit zeregiak garela, hau eta hori behar dugula normalak izateko.
‎Parametro horien arabera egindako judiziotik bakarrik uler daiteke musika espainiarraren eraikuntzak ez kontuan hartzea Europako beste herrialde batzuetan beste era batera bideratu ziren elementuetako asko. Azken batean, kontua da Espainian ez dagoela tarterik musikaren interpretazio katalan baterako, hori egiteak legitimazio eta autoritate kontuekin zerikusia zuten arazoen tartea zabaltzea zekarrela jakinik.
‎Hor amaitzen dira, baina, bi mugimenduren arteko paralelismoak: kontzerturen bat edo beste herrialde bakoitzean eta adiskidetasun baten sortzea.
‎[11] Hala dio behintzat J.L. Comellas ek bere Nueva Historia de la música liburuan. Ediciones Internacionales Universitarias, Madril, 1995, 435 or. Beste herrialde batzuen aldean, Frantziaren aldean, adibidez, Espainiak ez omen du iraganaren espiritu mitifikatzailerik erakusten.
‎Artzain makila ere hurritzez egina da. Beste herrialde batzuetan, emakume antzu edo haurdun gelditzen ez zena hurritz zarbattoekin jo gabe ferekatzen zuten, emankor egin zedin. Ezkonberriei ere, ezkon gauerako hurrak ematen zitzaizkien eskukada bana.
2011
‎Badakizu, gainera, ona dela gu bion arteko hartu emana eta gustura nagoela errementeria honetan beharrean, baina ni, ostera, etenaldi bat egiteaz egon naiz egun hauetan pentsaketan. Bizimodua ateratzeaz gainera, beste herrialde batzuk ezagutzearren etorri nintzen Indietara. Diru apur bat aurreratu dut eta, hor zehar, bazterrik bazter ibili gura dut dirua eta osasuna daukadan bitartean.
‎Quadrazais herria zen emigratu nahi zutenentzat abiapuntu inportantea. Egia da Portugaleko beste herrialdetik Espainia alderat pasatzen zirela, baina aipatutako herri hau dugu emigraziorako lekurik erabiliena eta, beraz, gehien aipatzen dena. Bertako jendeen esanetan urte bitartean herriko 500 bat pertsona gutxi gorabehera joan zen Frantzia aldera.
‎Garai hartan guda nahiko izan ziren baita kortsarioen erasoak ere. Herrialde bateko gobernuak itsasontzi bateko nagusiari baimena emango zion, honek itsasontzia kortsario eginkizunetarako prestatu eta etsaiak ziren beste herrialdeko itsasontziak erasotzeko itsasoratuko zen. Harrapatutako ondasunak gobernu armadore kapitain marinel eta bertze gastu batzuetarako zati bat utzirik, banatu egiten ziren.
‎35 orduko lan astea indarrean jartzeko saiakera egin zuten arren, Alemanian berriro egunero 8 orduz (eta astean bost egunez) beharrari lotzekotan zebiltzan. Alemanian ez ezik, Europako beste herrialde askotan ere gero eta ordu gehiagoko lan hitzarmenak ari ziren sinatzen sindikatuak, horrek soldata igoerarik ez ekarri arren. Deslokalizazioaren mamua zebilen airean, eta, beldur horren bandera astinduta, makina bat errotarri irentsi ziren bazterretan.
‎kontua da AEB, Kanada eta Mexikoren arteko merkataritza askerako hitzarmena (NAFTA) sinatu zutenetik mugaldeko hiri horren populazioa hirukoiztu egin dela. Lantegi asko eroan dituzte bertara, maquiladorak (katean diharduten mexikar mugaldeko lantegiak dira, NAFTAri esker materiala mugasaririk barik inportatzen dutenak, bertan eginiko produktuak beste herrialde batean merkaturatzen dituztenak eta batik bat emakumezko beharginak hartzen dituztenak), maquiladorak, nioen, nabarmen ugaldu dira, irabazitako sosen poderioz andrazkoen autonomia igo da... eta baita emakumeen hilketak ere: 300etik gora akabatu zituzten 1993tik 2007ra bitartean.
‎Beharrezkoa da produkzioa eta kontsumoa jaistea, baliabide gutxiago xahutzea eta hondakin gutxiago sortzea, lortu nahi izanez gero oreka ekologikoari eustea eta milioika lagunen ongizatea hobetzea. Jakin badakigulako herrialde aberastuetan kontsumoari eusteak esan nahi duela baliabide gutxiago uztea beste herrialde batzuentzat eta etorkizuneko belaunaldientzat. Batzuk ikoldu, beste batzuk haz daitezen beren beharrizan oinarrizkoak ondo estaltzeraino.
2012
‎Salbuespenezkoa dugu. Europako beste herrialde batzuetan, gerra artean eta biolentzia giroan sortu arren, aldakuntzak zeharbidez eta pixkanaka gertatu izan ohi dira eta xx. mendean, oraindik, lege zaharreko iraupena agerikoa zen. Hortxe ditugu adibidez, Espainia, Italia, Alemania eta Suediaren kasuak.
‎Horregatik, gizarte ikuspegitik, itsasaldeko Euskal Herrian, Bizkaian, Gipuzkoan eta Lapurdin bizi zen antolakuntzak, hainbat elementu aurrerazale zituen, hala nola kaparetasun unibertsalaren egoera, guztiak zirela aitor semeak edo nobleak, eta, horren eraginez, jaiotze unean behintzat pertsona oro, jaiotzak norbanakoaren egoera erabat zehazten ez zuela argi eta garbi onartuta baitzegoen, askea izatea, eta beraz pertsonek eskubide batzuen jabe zirela foru bildumetan ageri zen jadanik. Europako beste herrialde batzuetan ere, bereziki kostaldean horrelako ustea eta egoera hainbat hirigune eta bere inguruetan onarturik zegoen: Adibidez Amsterdam edo Ingalaterrako hiriguneetan eta horietan errepublikanismoaren kultura erroturik zegoen, askatasunean eta armak eramateko gaitasunean, merkataritza librean, zalduna izatean, epai lege bereziak izanik eta abar nabarmentzen zelarik.
‎Hau da, sistema fiskala integrala erabatekoa lortzea zen helburua. Iraultza industrialaren arrakastaren ondorioz, biztanleriaren gain egindako kalkuluak euskal erakundeen aldeko ondorioa zekarren, Espainiako beste herrialdeen parean aberastasun ekonomikoa nabarmena zelako. Arazo horretaz, kontzertu ekonomikoaren etorkizunaz, A. Maurak hauxe idatzi zuen:
‎Europako Erresuma absolutisten aginduz, Espainian erregetza eta erresuma absolutista ezartzeko asmoz, indar armatu frantsesa sortu zen, indarrean zegoen sistema liberala Europako beste herrialdeentzat eredu kaltegarritzat hartzen zelako. Horrela, 1823an, Frantziako armadak bereziki hartu zuen ardura.
2019
‎Gaur goizean, eskolara bueltatzean, beste herrialde batetik itzuli banintz bezala sentitu naiz. Eskerrak bihar beste bilera bat dugun tenpluan, nor garen ez ahazteko.
‎Pazko ebite, urtea ogite, esango zizuten bailara batzuetan. Pazkoko eurija, urteko ogija, beste herrialde batean. Pazko euritsuek, urte gari  tsuek, bestean.
‎hiru ukittu hurritzarekin, eta emankor egiten omen zen. Beste herrialde batzuetan, emakume antzu edo haurdun gelditzen ez zena hurritz zarbattoekin jotzen zuten, emankor egin zedin. Ezkonberriei ere, ezkon gauerako hurrak ematen zitzaizkien eskukada bana.
‎Txoriak goitik, ekatxa behetik, ikasi zuela, berriz, Zeanuri aldean. Antzerakoak edo guztiz alderantzizkoak ere bai, beste herrialde zenbaitetan. Nolanahi ere, zozoa, birigarroa eta beste... beti ikasten zen zer edo zer:
‎Auskalo! Baina, maiatz zuatzak benetako tradizio zuztartua izan duela, hori ez dago zalantzan jartzerik beste herrialdeetara begiratzen badugu.
‎Martxoa zen, beraz, urtearen hasiera. Halaxe hebrearren artean ere, egiptoar eta ekialdeko beste herrialde gehienetan. Bazuten arrazoirik, udaberriak berritzeko dei aproposa luzatzen baitu.
2020
‎Hasieran Hansa elkargoa osatzen zuten Sachsenek –Sajoniak–, Baltico itsasertzeko herrialdeek eta Europa iparraldeko beste herrialde batzuek. Denborarekin, Lübeck, Bremen eta Hamburg bakarrik geratu ziren elkargoan. xiv. xv. eta xvi. mendeetan Europako herrialde batzuek halako merkataritza egoitzak izan zituzten Flandrian; batzuei fondaco zeritzen; esaterako, euskaldunek –bizkainoek– izan zuten ordezkaritzari.
‎Denborarekin, Lübeck, Bremen eta Hamburg bakarrik geratu ziren elkargoan. xiv. xv. eta xvi. mendeetan Europako herrialde batzuek halako merkataritza egoitzak izan zituzten Flandrian; batzuei fondaco zeritzen; esaterako, euskaldunek –bizkainoek– izan zuten ordezkaritzari. Hasieran Bruggen kokatzen ziren molde horretako egoitza gehienak, Brugge izan baitzen xvi. menderaino Flandriako negozio gunerik garrantzitsuena. xvi. mendearen erdialdetik aurrera, Bruggeren gainbeherarekin batera herrialde banaka batzuek Antwerpera aldatu zituzten euren negozio egoitzak, eta beste herrialde batzuek Indietarako bidea hartu zuten. Gaztelak, esaterako, Flandria okupatua bere ordezkari eta soldaduen esku utzi zuen.
‎Nolanahi ere, partidu hura ez da azaltzen nik selek  zioarekin jokatu ditudanen artean. Ziur asko, beste herrialde bateko selekzioaren aurka ez ginelako aritu. Pelé izan ezik, garai hartako jokalaririk onenak bildu ziren:
‎Eta oraindik ere berdin jarraitzen dut, nahiz eta beste zeregin batzuk izan. Australian, Afrikan eta Asian izan ezik, beste herrialderik gehienetan egongo nintzen. Batik bat, azken urteotan bidairik gehienak hegazkienez egin izan ditut.
‎Disko honetan, Txile da errepresentatua ageri den beste herrialde bat. Letek bi pieza dauzka Txileko egoera politikoaren inguruan zuzenean bilbatzen direnak:
2021
‎Alegia: gutxiago izango zirela konfitamendu eta itxitura gogorrik egin ezpalitz, Europako beste herrialdeetako datuak aintzat hartuta, eta abar. ‣ Ederki, baina ni gehiena harritu nauena... jende normala da:
‎Dena den, ordurako ongi frogatua zen. Espainian nahiz munduko beste herrialdeetan, emakume asko eta asko, eskuindarrak izan gabe, ezkerraren deialdi iraultzaileari erantzuteko prest zeudela.
2022
‎Metraileta bat du, eta largabista batzuk, eta, euria egiten duenean, garita batean babesten da. Guk badakigu hesiaren beste aldean, arbola artean ezkutaturik, base militar sekretu bat dagoela, eta, basearen atzean, muga eta beste herrialde bat.
‎Ohialezko zakutxoa lepoan, oinatzen gainetik aurrena eta Aitaren gorpuaren gainetik hurrena, gutako bat beste herrialdera joaten da.
‎Eta dirua irabazi eta mundu guztiak gastatzen duen gauzetan gastatu: egitasmoetan, nire alaba izango denaren eskolaz kanpokoetan, beste herrialde batzuetan egindako oporretan, teknologian. Nik uharte batean bizi nahi dut, baina baso gabeko uharte bat nahi dut, landaredi pobre ia mortu bat duena eta aukerak eskaintzen dituena.
‎Toki txikietan, jauna, jendeak zerbait sinetsi behar izaten du egunak betetzeko. Eta halako batean bizilagun batek esan zuen baietz, urrun urruneko beste herrialde batzuetan hain zeudela sinetsirik, jendea erotzen hasi baitzen. Eta, orduan, jaiki zen beste bat goiz batean eta esan zigun beraren alabak, hirian bizi zenak, esan ziola han ere bazebilela zurrumurrua.
‎benetako pena... Noiznahi emango digute hemendik joateko agindua, eta berriz ere gerran izango gara, beste lagun batzuk, beste herrialde batzuk, hain nekagarria dena, ze ez naizen helduko neure soldadu bizitzaren akaberara ere. Berak har dezadan eskatzen dit... eta atalasean pilatzen ari dira esaldi musikalak, akorde zoragarriak, disonantzia sotilak... izaki hegodun eta izukorrak, gerraren astrapalarekin ikaratzen direnak.
‎Inoiz ezagutuko ez ditudan bideak ibili dituzu. Beste herrialde bateko airea arnastu duzu. Bestelako janariak dastatu dituzu.
‎Hori guztia" hartze eta emate" erako dinamika baten bidez egin da, eta oso mesedegarria izan da pluralismo kulturalarekiko, dibertsitate nazionalarekiko eta dibertsitate linguistikoarekiko sentsibilitate berri bati garatzeko (McRae, 1998, 2000, 2006). Beste herrialde batzuetan, Espainian esate baterako, dinamika horrek zenbait urte iraun du, indar politiko nagusiak joera iraultzen hasi diren arte, arrazoitzat hartuta bai eraginkortasuna eta errendimendua (Skogstad eta Bakvis, 2002, 2020; McRoberts, 2018), bai estatu zentralaren nagusitasuna (Gagnon eta Requejo, 2010), baita estatuaren egonkortasunaren babesa ere, interes" nazionalaren" ize...
‎Polonian, orain arte bezala jarraituta, ikatza errez, nagusiki. Beste herrialde askotan, kontsumitzaileak hautatzen duen elektrizitate hornitzailearen arabera.
‎Denborarekin, belardia kamioien zelai iragazgaitza bihurtu zen. Hegazti migratzaileak bezala, baina lurrazalean, Iberiar penintsularen eta Europako beste herrialdeen arteko merkantzien garraioa igarotzen ikusten (eta arnasten) hazi nintzen. Gure hirian ez zegoen birziklatzeko azpiegiturarik.
‎Txinatik eskaerak azkar hazten jarraitzen du. Bertan, azken hamarkadetako bizimoduen aldaketa bizkorrarekin batera, munduko beste herrialde industrializatuen ohiturak bereganatzen dituzte, estatus adierazgarri gisa.
‎Datuen arabera, herrialde horretan hazitakoa handitu egin da azkeneko urteetan. Ekoizpen azalera ez da zabaldu, ordea, kafea ekoizten duten beste herrialdeetan ez bezala. Ekoizpena intentsifikatu egin da.
‎Sute horien ondorioz isuritako CO2a AEBek osorik isuritakoa baino gehiago izan zen egun horietan. Kea bere sorgunetik harago iritsi zen, Singapurrera eta inguruko beste herrialde batzuetara. Keak grisaturiko aire hori arnasten zutenek osasun kalteak jasan zituzten.
‎Besteak beste, kutsadura areagotzeak beste hobekuntzak neutralizatzen dituelako. Kutsadurarik ez balego ere (edo beste herrialde batzuetara mugituko balitz), eta behin bizitzaren behar nagusienak ziurtatu ondoren, kontsumo gehiagok ez luke neurri berean ekarriko ongizatea, zoriontasuna.
‎Ekimen benetan inspiratzailea da. Aldiz, ulergarria da beste herrialde askok adierazle nagusitzat bereganatu ez izana. Politikak gidatzeko adierazleetan dagoen aldagai bakoitza oso ongi justifikatu eta neurtu behar da.
2023
‎Neska, hona hemen zor ninana, agindu bezala; orain ez dinat ezer eskatzen, ez dinat ezer behar, denetik zeukanat eta gehiago izango dinat Ameriketatik itzultzean. ...ozko txirikorda urreztatu leunak; berarenak ziren ederrenak, berdin berdinak, fin finak, lastozko hasierak eta amaierak ia ez ziren nabaritzen, hain ondo ezkutaturik geratzen ziren txirikorda mehe leunen artean; parpaila ere egiten zion the start deitzen zitzaion sonbreiruaren hasierari; beti eskuz egiten zuen lana; esloveniarrak saiatuak eta zorrotzak ziren, baina gero beste batzuk etortzen ziren beste herrialde batzuetatik, haiei ez zitzaien batere axola produktuaren edertasuna, dirua besterik ez zitzaien axola; zer ez zien esaten Rozinak lastozko sonbreiru gaizki egina ikusten zuenean, parpaila edo ez zeukalako eskuz ondo egina; gaixoa hala jokatzen zuen emakumea Rozinaren eskuetan erortzen bazen. Urte haietan, Ameriketan lan egindako urteei esker, Lehen Mundu Gerraren aurretik egindakoak gehituta, erretiro saria irabazi zuen; hain txirikorda ederrak egiten zituen, non gerenterik handienak baino dolar gehiago irabazten baitzituen; oso jende gutxik egiten zuen lan hura, oraindik ere Carniola ko lastoa josten dakiten adituen bila ibiltzen dira, orduan ere bai noski, areago gainera, zeren orain baino gehiago erabiltzen baitziren lastoz egindako sonbreiruak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia