2000
|
|
Bai, aurreko txapelketaren aldean jendearengandik askoz hurbilagokoak dira, eta eskualde bakoitzean jokatzeak dena horretara baldintzatzen du, dena
|
bertako
jendearen esku dago antolaketa kontu horretan. Egin kontu, aurreko txapelketan ia gai falta egotetik orain saio gehiago egingo dira, gai aldetik ere horrek dakarrenarekin.
|
|
denak Paristik etorritako jubilatuak dira eta! Hala ere Saran
|
bertako
jende gehiena euskalduna dela esango nuke. Horrek ez du esan nahi jendea abertzalea denik.
|
|
—Eta ez kezkatu —erran zuen ostatu jabeak—, zeren eta leku ezin seguragoa baita ene ostatua... eta leku ezin seguragoa duzue, halaber, Santo Tomás, halako moldez, non hemen berean baitugu armadako guarnizino bat ere, bere soldaduekin, zeinek babesten baikaituzte kortsarioen eta filibusteroen atakeetarik... baita indiar gorri salbaienganik eta
|
bertako
jendeen arteko liskarretarik ere, jakina. Baina jar zaitezte eta har ezazue yaraki pixka bat, bazkaltzen hasi aitzin... zeren aitzinatzen baitizuet ezen hiri osoan ez duzuela arno xortarik kausituko, Espainiatik aspaldi iritsi behar zuten hornidura untziak iritsi ez direnez gero.
|
2001
|
|
John Le Carre idazleak idatzitako azken liburua(" El jardinero fiel") irakurri duenak badaki garbi asko zertaz ari naizen: industria farmazeutikoan murgildurik dauden multinazionalak nola egiten ari diren mota guztietako esperimentuak Afrikan, kontinente hori den baino zabortegi handiagoa bilakatuz, beti ere
|
bertako
jende gaixo, indarge eta ahots gabea akuri moduan erabiliz. Gainera, nola ez, nagusi horiek gehiago aberastuko dira eta multinazionalak direnez (buru anitzeko hydra arriskutsuaren gisan) inor ez da errudun izango ardura eta erantzukizun guztiak ezin hobeki daudelako ezabatuta (itxurazko bulego fantasmak munduan zehar zabaldu ondoren, Kanadan, Suitzan, hainbat paradisu fiskaletan...).
|
|
Izan ere, Estatu propioa duten nazioetara doazen etorkinek, bertan gelditzeko asmoa dutenean behintzat, hartara moldatzeko eta integratzeko joera garbia erakusten dute eta hizkuntza, ohiturak etab. berenganatzen ahalegintzen dira eskuarki. Hori normala izaten da, adibidez, Estatu Batuetara, Erresuma Batura, Frantzia, Espainia edo Alemaniara joaten direnekin; baina estatu propiorik ez duten nazioetara doazen etorkinek, eta areago metropolitik helduak direnean, maiz bizileku berrietan beren jatorrizko hizkuntzak eta ohiturak mantentzen dituzte, eta sarritan estatuak berak erabiltzen dituzte
|
bertako
jendeen homogeneotasun nazionala desegiteko (Frantziak Aljerian eta Kaledonia Berrian, Errusiak estatu baltikoetan, Txinak Tibeten...). Toki horietako hizkuntzak eta kulturak babesik gabe egon direnean, gainera, anitzetan etorkinen kolono funtzioa sendoagoa izaten da, guztiok dakizkigun ondorioekin.
|
2004
|
|
Saharaz beherako Afrikako hiri handi bateko auzune pobreenean kokaturik dago istorioa. Beraien lurretan ekoiztu eta kanpora esportatzen den petroliotik bidoi batzuek bereganatzen ahalegintzen denean
|
bertako
jende multzo bat, leherketa larria jazo eta zauriturik suertatzen da haietatik asko, alaba oso gaixo daukan ama bat tartean. Alabarentzat sendagaiak eskuratu nahi lituzke emakume horrek, eta horretarako bidoia saltzea beste biderik ez du, baina erosleek petrolio konpainiaren mendekuaren beldur dira eta ez diote huraxe erosi nahi.
|
2007
|
|
Gringitoek be etxeak erosi dabez, baita jantokiak zabaldu be; baina ez daukie hartu emonik bertokoakaz. Aparte bizi dira eta
|
bertako
jenteari gogor egiten jako hori. Kooperatibetan batzen ahalegintzen dira bertakoak, euren bizimodua egin ahal izateko, aurrera egiteko.
|
|
Eta ikusteko ederra da. Hona be
|
bertako
jentea etorten da egun-pasan. Uretatik urten eta hangoakaz berba egin dogu.
|
2008
|
|
1970eko hamarraldian, nekazal guneen hustea eta
|
bertako
jendeen emigrazioa ebitaezinak ziruditenean, herri bizitza aldarrikatzeko mugimendu dinamiko eta sutsua ipini zuten abian. Hala, bost herrion gainbehera gelditzeko, gabeziei konponbidea aurkitzeko, irakaskuntza euskalduna lortzeko, lantegiak finkatzeko, zerbitzuak eskaintzeko nahiz komunikazioak hobetzeko plangintza integrala taxutzeari ekin zioten elkarrekin, kontzeptu berri bat indarrean jarrita:
|
|
Hortik kontatzen den istorio xelebrea egia baldin bada behintzat, kanguru> hitza ho rrela sortu omen zen: ingelesek Australiara heldu eta animalia bitxi horiek ikustean,
|
bertako
jende jatorrei haiek zertzuk ziren galdetu omen zieten, eta australiarrek kangaru> erantzun omen zieten, beren hizkuntzan, ez dut ulertzen [zer diostazun], esan nahi omen zuena, baina ingelesek ihardespena entzutean hura martsupialio horien izen jatorra zela pentsatu eta horrela zabaldu zuten mundu guztian:
|
|
Ez genuen aurreikusitakoa baino xemeiko bat gehiago lortu, PNV hasia zegoen ordurako inoiz okupatu ez zituen gizarte esparruak okupatzeko saioak egiten eta andafuerako soinekoa eman ziguten, beste zenbait herritan bezalaxe. Geure egitarau osoa entregatu behar izan genuen, etsaiari armak entregatzen zaizkion bezala, eta Urrestillan, inoiz baino
|
bertako
jende gehiago inplikatuz eta Gora zaharrak oihu eginez gu beharrezko ez gintuen beste antolamendu aro berri bati ekin zitzaion, Azpeitiko udalaren inbolukrazio maila handixeagoarekin.
|
2009
|
|
Autobusa azkar zihoan gaueko errepidetik, New Jersey ko lautadetan barrena. Txapazko xarlango baten antzera, fokuek eskas samar argitutako trafiko arrastoak harrapatzeko deman zihoala zirudien, ehundaka urte lehenago
|
bertako
jendeek, indioek, egindako bide hartatik; indian trail, zuri eta anglosaxoien berbetan. Trafikoa ugaltzen hasi zen aurretik, autoak astirotzen, eta autobusak ere abiadura gutxitu egin zuen.
|
|
Narratzailea: (OFF) Harris Linentzat, Taipei 101eraikin bat baino zerbait gehiago da,/ Taiwanen isla da,
|
bertako
jende eta etorkizunaren isla. / Honek mundu guztiari erakusten dio Taiwanek beharrezko teknologia, industria eta asmoa dituela ez bakarrik industriaren mundu mailako kide handienekin bat egiteko, baizik eta haien lider izateko ere.
|
|
Asko izan dira euskaldun, okzitaniar ala bretoiak, Frantziako administrazioan ala enpresa pribatu batean lanean zihardutela sorterritik kanpoan bizi behar izan zutenak, eta erretreta iristen zitzaienerako sorlekuan erositako etxe batera zein haien jatorrizkora itzultzea amets egin zutenak. Udaletxe askok ere etxe multzoak edo lotissement direlakoak muntatu zituzten kanpoan bizi izandako
|
bertako
jendeentzat bereziki egindakoak.
|
2010
|
|
Orduko Konkista kronikak dioenez,
|
bertako
jende nomada haiek, larrua janzteko zuhaitzen azalezko jantzia egitean ere, ez zioten arbolari azala gerriaren jira osoan kenduko, zuhaitza hartatik galdu ez zedin, halakoxe errespetuz maite zituzten zuhaitzak. Bertan fijoago eta sedentario bizi zirenak, berriz, labore genero ezberdinak txandakatzen zituzten eta lurrari berari atsedenaldia zemaioten epeka, lur emankorra ez nekatzeko eta ez ahitzeko.
|
|
Muga gainditurik,
|
bertako
jendeari buruzko iritzia plazaratu zuen:
|
|
Gaur eguneko arrazismoa ez da teorikoa edo antropologikoa, orain pobreari zaio beldurra, aponfobia deitzen da.956 Goian aipaturiko desberdintasun ekonomikoen isla, bi arrazismo mota zabaldu dira Europan: lehen mailakoa, beste leku pobreagoetatik heldutakoekikoa; eta bigarren mailakoa,
|
bertako
jende pobrea duena ituan. Aurrena, beltzaren edo moroaren kontrakoa, begien bistakoagoa izan da beti, eta zientzia naturalek eta humanoek teorizatu eta erabili izan dute.
|
2011
|
|
bolatokia, frontoia, domekaro Urkixobe etxeko erromeria... Eta horrek Goierriko gizartea sendotu eta
|
bertako
jenteari nortasuna emoten eutsan sasoi baten.
|
|
Mapen be haretx zaharrak egozan. Goierriko auzoan bada Pagozarreta, Paixarreta, izeneko baserria pagoa edo pagadi zaharra egoan lekua, berez, baina
|
bertako
jenteak ez dau egundo pagorik paraje horretan ezagutu, leizarra eta haretxa baizen. Halanda be, Busturiko beste alderdi batzuetan, edadekoek dinoenez, izan ziran pagoz beteriko arloak, Sollubeko Pagokolanda parajean, kasurako.
|
|
Auzoa osotzen dabenak dira:
|
bertako
jentea, langintza jakin batetik bizi dana, eta bertako etxeak, auzotarren bizilekuak diranak; gizatalde hori talde egonkorra izaten da. Auzokoen arteko hartu emonak be etenbakoak eta iraunkorrak izaten dira.
|
|
–Gizarte horietako (nazio hizkuntza beregainak) rol sorta guztiak hitzez mamitzeko orduan aski izaten da, gehienetan, kasuan kasuko unifying, state building hizkuntza horiekin.
|
Bertako
jende askok, gehienek normalean, hizkuntza horixe bakarrik daki jakin?. Mikel Zalbide,. Ahuldutako Hizkuntza Indarberritzea:
|
|
Egia da Portugaleko beste herrialdetik Espainia alderat pasatzen zirela, baina aipatutako herri hau dugu emigraziorako lekurik erabiliena eta, beraz, gehien aipatzen dena.
|
Bertako
jendeen esanetan urte bitartean herriko 500 bat pertsona gutxi gorabehera joan zen Frantzia aldera. Honetaz gehiago hitz eginez, eta kalkuluak atereaz, Quadrazaiseko biztanleriatik XX. mendean 3.000tik 4.000 pertsona bitarte Frantziara joan zirela esan zidaten.
|
|
piramide demografiko oso gaztea; ekonomia ahulak eta monopolistikoak —petrolioa kasu batzuetan eta oso esku gutxitan kontrolatua, nekazaritza industriala multinazionalek kontrolatua eta turismoa—; gobernu autoritarioak eta fosilizatuak, islamismo erradikalari galga eragiten ziotelako (edo) AEB eta Europako gobernuen babesa ziurtatua.
|
Bertako
jende gazteak topatzen zuen irtenbide bakarra, alde egitea; alegia, batez ere herrialde zentralei eragiten dien krisi ekonomikoak oztopatu duenean egoerak eztanda egin du. Analista askok esaten zuen egoera aspaldiko partez lehertzekotan zegoela halako lekuetan.
|
2012
|
|
Duela 40 urte Dublingo erdigunea hustu zuten oso utzia eta gainbeheran zegoelako. Horretarako
|
bertako
jende pobre eta marjinatua handik aterarazi eta inguruan eraikitako auzo berri batzuetan barreiatu zituzten. Oso modu traketsean egin zuten.
|
|
Horrelakoetan, aklimatazio txiki bat egitea gustuko dugu. Gauden herri horretara ohitu eta
|
bertako
jende, janari eta azpiegiturek nola funtzionatzen duten ezagutzea. Hori egin ondoren, iturburua Stuttgartetik 120 kilometro ingurura daukan Danubio ibaia gure obsesio bihurtu zen.
|
|
Eskotekoak euren auzora bueltau aurretik asilora joaten ziran eta han garrafoi bete ardao, opariren bat edo dirua ixten eben
|
bertako
jentearen tzat. Jantzan bere egiten eben han.
|
|
Erdigunearen berrikuntza horrek, ordea, kritikak izan ditu. Elitistegia izan dela, alegia, eta
|
bertako
jende behartsua kanporatu egin dela gune horiek aberatsei uzteko. Aberatsek besterik ezin dituzte erosi horko etxebizitza garesti garesti horiek.
|
|
Arrikrutz Oñatiko kobak Oñatiko Garapen eta Turismo Agentziako Ikerne Altube zerbitzuburuak esan du %10eko deskontua egingo diela bazkide berriei 2013an Arrikrutzeko kobetarako sarreretan; horrez gain, urtean zehar sarrerak zozkatuko ditu Goiena Klubeko bazkideen artean. " Bertako proiektua gara, eta
|
bertako
jende askok oraindik ez gaitu ezagutzen; bertako komunikabideetan sinesten dugu; elkarlana garrantzitsua da.
|
|
Beno, oso ohituta gaude horrelako eta antzeko porrusalda nahasiak entzuten, ez hankarik ez bururik ez dutenak, baina okerrena zera da, hainbeste aldiz errepikatzen dizkigutela non
|
bertako
jende askok ere, batzuetan, sinistu eta errepikatu egiten dituzten. Hori gertatu zait niri duela gutxi aspaldi ikusten ez nituen ezagun batzuekin kontu hauei buruz hasi garenean hizketan.
|
2013
|
|
Bertan, Azkoitiko inguruetako txokoak ezagutuko dituzte astean behin egingo duten irteeraren bidez, eta bertaratzen direnek euskaraz hitz egiteko tartea izango dute: " hiztegi berria bat eta lantzeko aukera izango dute, eta batez ere,
|
bertako
jende euskaldun gehiago ezagutu ahal izango dute, udako aireaz disfrutatzen dugun bitartean".
|
|
Komun aurrefabrikatuak ikus daitezke, Formule 1, Easy Hotel eta antzekoetan. Itsasontziak egiteko, gehienbat ontziola kokatzen den herrialdeko
|
bertako
jende kualifikatua eta makineria berezia erabiltzen da. Hotelak egiteko, ordea, langile ez kualifikatua izaten da askotan.
|
2014
|
|
Ibilaldi horiek udan ere hizkuntza praktikatzeko aukera eskaintzen dute, hiztegi berria ezagutu eta lantzeko (natura, herria, hiria, historia…) eta batez ere,
|
bertako
jende euskaldun gehiago ezagutzeko; dena udako aireaz disfrutatzen den bitartean.
|
|
Hitzik ez dago azaltzeko. Zalapartariak ziren erabat
|
bertako
jende behe mailakoak, baina atzerritarrak ere ez ziren atzean gelditzen. Ikusleak etengabe berritzen ziren saltokien aurrean.
|
|
Hainbat jaialdi erlijiosotan, Bakuko portuan ospatzen direnetan batez ere,
|
bertako
jendeek, suaren gurtzaile direnek, nafta likidoa botatzen dute itsasora, eta isurkari hori gainean geratzen da, urak baino dentsitate txikiagoa izanik. Gero, eguzkia sartzen denean eta olio mineralaren geruza Kaspiar itsasoan zehar hedatu delarik, su eman eta ikuskizun paregabeak eskaintzen ditu suzko ozeano hark, olatuak eta sugarrak izurtzen eta lehertzen direla haizearen eraginez.
|
|
Lur eremuan edo etxebizitzen sailean, konpetentzia desorekatu bat sortu da jendeen artean. Ahal osodesberdinak badira
|
bertako
jendeen eta kanpotik etortzen diren jendeen artean.
|
|
|
Bertako
jende asko hurbildu zen, berrehun bat pertsona, eta Ibar Berde Bakartiko beste herrietatik ere etorri ziren, ez gutxi, beste berrogeiren bat. Gainera, donazioak izan ziren, bereziki Ibar Berde Bakartiaren lehen zelaietan ezarritako fabrikenak, Suchard izan zelarik guztien buru, zeren —" ezinbestean", enpresaren ordezkariak esan zuenez—, pabiloia uzteaz gain, bazkariko postreaz arduratu baitzen, txokolatezko bizkotxoa edo brownieak edo moussea, bakoitzak nahi zuena.
|
|
" Comment lidee m’est venue dtudier le theAtre basque?" saioan kontatzen digu nola, zer baldintzatan joan zen Hauzera, pastoral baten ikustera orduko garraioekin. Ikerketa lan honetan jakintsuaren akuilatzeko orduko
|
bertako
jendeen iritzia, pasarte honetan aurki dezakegu.
|
2015
|
|
baina ezin balu bezala, murgilduta baitzegoen lozorro berde grisaxka batean, borondate oneko letargia oparo eta gozo batean, hitzen beharrik gabe, dena barruan biltzen zuena: etxe guztia; mundu guztia;
|
bertako
jende guztia. Bazkalorduan zerbaiten tanta batzuk isuri baitzituen basora, eta horregatik zeukan, umeen ustez, gainerakoan zuriak ziren bibotean eta bizarrean arrasto hori bizi hura.
|
|
Bizkai aldean, beraz, nolabaiteko etena gertatu zen XIX. mendeaz gero ibilitako bidean: gainerako euskaldunengandik aldenduta eta euren herrialdeari eta euren euskalkiari begira itsu itsuan jardun ondoren, euskararen eta Euskal Herriaren osotasuna kontuan hartzen hasi zen
|
bertako
jende multzo bat. Euzkadi aldizkarian agertutako erantzunetatik Ikabalzetarena eta Belaustegigoitiarena dira ikuspegi horretakoak.
|
|
Azken hilabete hauetan, jadanik gauzatuak diren proiektu anitz bideratu egin dira. Ekimen hauetan sartzen dira urte bukaeran [2001] Hazparnen ireki dugun estudioa, Hazparneko eskualdean irratia bertako oihartzun izateko, eta baita Txingudi eskualdean martxan jarri dugun irrati berria,
|
bertako
jendeen biziak eta berezitasunak atentzio berezi bat merezi zutela uste izan baitugu.124 Azken finean proiektu hauen guztien xede nagusia herritarrekiko hurbiltasuna lantzea da. Gure Irratiak hurbiltasunezko zerbitzu publiko bat izan nahi du.
|
|
Akamarre, Bidaxune, Bardoze, Gixune herrien ondoan bizi dira bartarrak eta egungo egunak artean gaskoiaren presentzia handia izan da eskualdean. Bartarrek euskaraz ü fonema ez ahoskatzeko balizko bi arrazoi dakuskigu; lehena Oragarreko auzo hau berria izatea, bestela esan,
|
bertako
jende euskaldun nahiz gaskoiak bertan aspaldikoak ez izatea eta beraz, Amikuzen ü k duen sarbide historiko geografiko eta gizartezkoarekin lotura zuzenik ez ukaitea. Bigarrenik, Lapurdiko Hazparne Oragarreko auzo Bartatik hurbil egotea, hiri hori merkatugune, sos eta lan iturria izan den aldetik.
|
|
Bihotzean daramatzat laudorio haiek. Hala ere, magikoa izan bazen ere musikari tradizional haiekin bizitutakoa, New Orleanseko bizipenak ez ninduen asebete, eta
|
bertako
jende eta kulturaz nuen mitoa indargabetu zuen. Aspaldidanik nire baitan neraman irudi garbi eta kutsatugabe hark nire ametsetako ikuspegia baino ez zirudien orain, Ameriketako esklaboei buruzko hainbat film zaharrek elikatua.
|
|
Ondotik, La Lomitara joanik, jatetxeko zerbitzari sukaldariei egiten zien galdeketa, ea zenbat ron botila saldu ziren, turistez landa, ea
|
bertako
jenderik usu ageri zenentz... Vladik edo" El Marcao" k, lau zozokeria ihardetsi ondotik, honakoa erraten zioten:
|
|
Beste behin, Euskal Herriak ukanen du udatiarren bisita; batzuk biziki urrunetik jinen zauzkigunak, itsasbazter hortara edo berdin mendi eskualdeko herrietara.
|
Bertako
jende frango beste norapait joanik ere, hiri inguruetan jende metatzeak eta ibilgailu galkatzeak haundiak izanen dira uztailaren erditsutarik agorrileko azken asteak arte. Halaber, kutsadura jende kopuruaren araberakoa da beti.
|
2016
|
|
Eta publikoa oso ongi ezagutzen du, publikoarekin komunikazio goxoa nahi du, ez ditu ikusleak bortxatu nahi, ez ditu mindu nahi, hain zuzen historia hurbila ezagutzen baitu. Ezagutzen du aberri handi eta aberri txikiaren kontzeptua, badaki
|
bertako
jendeek, euskaldunek, bi gerla handitan parte hartu dutela, eta hori oso oroitzapen bizia da jendearen gogoan. Baina garaiko arazoak, gazteen eskakizuna ez ditu baztertu nahi, eta zeharbidea hartzen du horren egiteko.
|
|
Aurten agorrilaren 19tik 21era izan dira. Trois Pistolesen, ‘Parc de l’Aventure basque en Amérique’ delako parke edo museoa da antolatzaile, euskaldun ez diren
|
bertako
jendeekin batera. Mintzatuko gira berriz bi leku hauer buruz.
|
2017
|
|
Volkswageni zor andana erosi diote. Berdin Eesti Energia estoniarrari, AEBetan petroliorik zikinena
|
bertako
jendeen protesten artean ustiatzen duenari.
|
|
Lehen unetik gizarteratzen saiatu nintzen, nire ohiturak baztertu gabe baina euskal kulturaz aberasten ahaleginduz.
|
Bertako
jende asko ezagutu nuen, eta euskaraz ikasteko saiakeretan ere ibili nintzen. Bartzelonan ezagututako afrikarrek esan bezala, gure herritarren egoera hobea zen Bilbon Bartzelonan baino, hiri txikiagoa delako eta atzerritar gutxiago daudelako, edo jendea irekiago delako agian.
|
|
2017ko udan, behintzat, Eginon (Araba) zen Juan Kruz Mendizabal, eta meza eman, eman zuen.
|
Bertako
jende edadetuak komentatu zuen, oso jatorra, zela).
|
2018
|
|
Iragan astelehenean abiatuak dira oinez Mauletik Euskarabentura ekimenean parte hartzen ari diren 110 gazte euskaldunak, gehi heiekin doazen 30 helduak. Uztail osoan Euskal Herriko bazterrak zeharkatuko dituzte, zazpi probintzietako txokoak, historia, biztanleak, tradizio eta ohidurak, ospakizunak eta gehiago zuzenean leku bakotxean
|
bertako
jendeen eskutik ezaguturik. Badira hor Diasporako bi kide:
|
2019
|
|
Baina, hona artekoa ilun samar atera bazait ere, 1427 urtetik 1816 urtera bitarteko dokumentuotan: 1607, 1612, 1636, 1646, 1656, 1678, 1695, 1708, 1713, 1726, 1765, 1770,, 1786, 1794, 1800, 1807, 1816, 1857, 1880, 1925 urtekoetan, badu non zer ikasi eta goxatua Aresoko herria zinez maite duenak,
|
bertako
jende, etxe, lur, ganadu edo ondasun kontuak oinarri dituela. Nere asmoa ez baita Areso gehiago umilatzea izandu, alderantziz, menderik mende nozitu izan duen umilazioa azaltzen saiatu, eta bere burua finago maitatzen laguntzea baizik.
|
|
Herri bat, komunean daukan hark definitzen du. Eta, herri hori, bereizten da beste herri batetik, beste herri hau beste komun bati identifikatzen delako, zeina, bere izatez, esan nahi baita,
|
bertako
jendeen sentitzez baita diferentea.
|
|
Azkenaldian, esate baterako, boladan zeuden negozio bidaian Txinara doazen enpresarientzat propio antolatutako ikastaro bereziak; nahikoa izaten zuten dozena bat elkarrizketa labur
|
bertako
jendearen aurrean itxura ona emateko. Iratik, gaztea izan arren, dagoeneko eman ditu urte batzuk irakasle, eta badaki zein diren akuilu nagusiak ikasle berriak erakartzeko; Bartzelonako giroan, behintzat.
|
2020
|
|
5 Abenida zeharkatu eta Grand Central Station tren geltokian sartu gara, ikusgarria da, baina hotza iruditu zait, duela gutxi zaharberritua dirudi eta oso garbia, aseptikoa... militarrez eta poliziaz beteta egoteaz gain, turista batzuk, eta
|
bertako
jende askorik ez espazio zabalegi hartan. Bai lehenago metroan eta gero tren geltoki handi honetan jende gutxi dabilela iruditu zait, baina ez dut daturik alderatzeko, ez dakit nolakoa izango den jendetza beste larunbatetan.
|
|
Beltz bat kameratik irten zen karelarantz, baina bide erdian erori zen. Ontzi gela,
|
bertako
jendez beterik zegoen. Hogei arte zenbatu nituen.
|
|
Ontziek kanpoan botatzen dute aingura, eta horrela bidaiariak eraman eta ekartzen enplegatzen da
|
bertako
jende sail bat.
|
|
Eta lehenago... Ai!, hau ez nuke esan nahi, baina lehenago"
|
bertako
jende batek" erosi omen zuen, eta erosi orduko txikizio handiak egin gazteluan, han zulatu eta hemen zulatu; izan ere," bertako jende" hark altxor ikaragarri bat aurkitzea espero zuen, Karlomagnorena edota tenplarioena. Pentsa, Karlomagnoren edota tenplarioen altxorra aurkitu nahi zuten gazteluan zer eta duela berrogeiren bat urte!
|
|
Eta lehenago... Ai!, hau ez nuke esan nahi, baina lehenago" bertako jende batek" erosi omen zuen, eta erosi orduko txikizio handiak egin gazteluan, han zulatu eta hemen zulatu; izan ere,"
|
bertako
jende" hark altxor ikaragarri bat aurkitzea espero zuen, Karlomagnorena edota tenplarioena. Pentsa, Karlomagnoren edota tenplarioen altxorra aurkitu nahi zuten gazteluan zer eta duela berrogeiren bat urte!
|
2021
|
|
zinez!". Elkarteko kideak ostiral arte han egon dira,
|
bertako
jendeekin eta etxebizitza baten lortzeko arazoak dituzten pertsonekin hitz egiteko.
|
|
Deskonfinamendua izan delarik, turisten eta
|
bertakoen
jende kopurua mendiguneetan handitu da eta mendiko aktibitate desberdinen eta bizikidetzaren arazoa bihurtu da. Jendetasun eskasa eta segurtasun arriskuak agertu dira:
|
|
Ari e ge ko eremuetan berrogei hartz omen baitabiltza, horrek erran nahiko luke hango leku menditsuek hartzentzat baizik ez dutela izan behar. Gisa hortan, zer bilakatzen dira
|
bertako
jendeen eta kanpoko bisitarien eskubideak eta segurtasuna?
|
|
Ez du tutik ere esaten, ez du behar, azken urteotan isiltasunaren indarra hitzena baino hobeto erabiltzen du eta ni bere hitz urritasun temosora moldatu egin naiz, halabeharrez. Hori dela eta, ezin hobeto ulertzen dut adierazi nahi didana begirada sakon, zorrotz, mingots horrekin, balitekeela Euskal Herri gehienean delako gauzak apur apurka aldatzen joatea, baina Luzaron ezin igarririk, bera behintzat duda mudatan dago, kosta egiten zaio sinestea
|
bertako
jende egoskorra,, koldarra, ia ia egunetik egunera aldatu izana. Nor edo nor baliteke, baina gehienak ez, gehienak begitantzen zaizkio beti bezain egoskorrak, eta koldarrak.
|
|
Eta horrela lurraren izpiritua herriko buruzagi bihurtu zen.
|
Bertako
jendearekin batera esertzen zen, emakumeek sukaldeko lanak egiten zizkioten, sukaldari onak baitziren, eta lurraren izpiritua ez zen gehiago aspertu handik aurrera, eta otorduen ondoren tabakoa errez historiak kontatzen zituzten.
|
|
* Nik, Barakaldora joan nintzenean, gauza bat ikusi nuen argi, zera:
|
bertako
jenderik gehienak bazekiela taberna bakoitza norena zen, faxistak non batzen ziren eta non ez; nik emandako datuak ez dira nik asmaturikoak edo neuk bakarrik ditudanak, herriaren kontzientzian daudenak baino+. 10
|
|
Horrekin, aldakuntza sakonak: informazio sareak salatari frankisten bidetik atera ziren eta gatazka bortitzak
|
bertako
jendeen artean gertatu. Ondorio politiko eta sozialak nabariak izanen ziren.
|
|
Banakien zaila izanen zela Miarritzetik herri batean bereziki nahi nuelako bizi, Saran.
|
Bertako
jenderik ez nuen ezagutzen, baina behin baino gehiagotan, handik pasatzean herriko plazan gelditu nintzen, bertako giroa eta edertasuna baliatuz, baita inguruetan ere, hala nola herria zeharkatzen duen galtzadan lasaiki ibiliz. Nork ez du Sara maite?
|
|
Hego aldean egin nituen erakusketen karira nire harremanak garatu ziren
|
bertako
jendeekin. Hola gertatu zen batez ere Bizkaian, Lapurdiko hitzordu kulturaletan ere, Gipuzkoan eta Nafarroan gutxiago.
|
2022
|
|
Bilkura bururatu ondotik, partaideak Boiseko Euskal Etxera joan ziren, gauean hain baitzegoen antolatuta Euzkaldunak en ‘mortzilla afaria’, bertakoek aste hartan egin tripota dastatzeko afari urterokoa. Eta lekua
|
bertako
jendez eta NABO buru eta delegatuez beterik, ekitaldi berezi bat egin zen, NABOren 2021eko bigarren ‘Bizi Emankorra’ eskuratzeko Miren (Rementeria) Artiach euskaltzale boisetarrari. Gogoan atxik, lerro hauetan aipatu dugula lehenengoa emateko ekitaldia, saria Renon Janet (Carrica) Inda renotarrari (aita bankarra) emanez egin zena.
|
|
Egoera kezkagarri horretan, bazterrak zikinak utziak dira, sua pizteko debeku iragarkiak baldin badira ere, kanpamenduak egiten dira, besta gune bilakatuz, poluzioaz gain, harrabotsa eraginez. Jendetza horrek tentsioak sortu ditu,
|
bertako
jendeen kontra indarkeria fisiko eta hitz larriak erabiliak izan dira, tarteka jendarmeriak interbentzioak egin behar ukan ditu.
|
|
«Martxa honetan ostalaritzan ez dugu
|
bertako
jenderik izanen»
|
|
Kaleak bustita daude; tristura umel bat darie, egunsentiko zeru estaliak xurgatu ezin duena. Vilar kaleko arkupeetan lerrokatutako saltokiak itxita daude, baita eguerdian turistaz eta
|
bertako
jendez borborka egongo diren taberna gehienak ere.
|
|
Ondoren kontatzen duenak, ordea, ez du ematen bertan geratzeko gogo handirik. Bizi ezin ekonomikoaz gain, bahitua izateko arriskuak
|
bertako
jende arruntaren bizimodua ere baldintzatzen du azken urteotan, eta are gehiago azken hilabeteotan. Bera hiriburuan ari zen lanean, baina hegoaldera aldatzea erabaki zuen duela bizpahiru urte, bahiketekin patxadaz bizitzea ezinezkoa zela-eta.
|
2023
|
|
Anitz jendek ezagutzen duen pertsona da, Euskal Elkargoko Kultur Sailean egiten baitu lan, Itsasun, eta beti ukan zuen buruan itzulika, Amerikako Hego Konoa, Uruguai, Argentina eta Txile, ezagutzeko ametsa: bisitatzea, baina familiako gisa, etxeetan biziz, barnetik dastatzea eta partekatzea
|
bertako
jendeen manerak, kultura, bizitzeko moldea, natura eta errealitatea, ez turista gisa, bertakoekin bertako bizia eginez baizik, heien bizian txertatuz, heiekin izerdituz eta libertituz, harremanean. Eta joan den abenduan, 56 urterekin, haurrak hazirik, mementua heldua zela deliberatu eta abiatu zen ametsaren betetzera, Hego Konoa eta euskal diaspora ezagutzea helburu, beti jakin nahi ukan baitu nola bizi duten heien euskaltasuna, eta nola transmititzen duten, Euskal Herritik hamar mila kilometrora, euskaldunen ondorengoek.
|
|
Liburuaren istorioak kondatzen du mutiko ttipi baten abentura. Mutiko ttipi horrek, Izar izena duena, bere bizia pasatzen du planetaz planeta,
|
bertako
jendeen bizimodua ezagutu nahiz. Bere bizi laburrean jadanik sei planeta ezagutu ditu, haien bizimodu diferenteak, jende diferenteak eta lur diferenteak.
|
|
Zurrumurru zentzugabeenak zabaltzen dira, hala nola errefuxiatuak suhiltzaileen lana oztopatzen saiatzen omen direla hegazkinei harriak jaurtiz. Hori
|
bertako
jende gehiegik sinesten dute. Gobernuak eromen kolektibo honen aurka deus ez egiteaz gain, migrazioen ministroak adierazi zuen hemezortzi heriotza horiek legez kanpoko muga gainditzearen ondorioa direla, bertzerik gabe.
|
|
Tokiko usadioak zirela uste nuen, beste barik, eta ohituko nintzela, ohitu nintzela. Bizitza berri bat nire bizitza eraikitzeko hautatu nuen lekua zen hura, eta
|
bertako
jendeen portaeretara ohitu arte denbora nuela uste nuen. Ez nion garrantzi gehiagorik ematen.
|
|
Aitak sexu erasoak egin zizkion, eta, Danimarka utzita, Groenlandiara jo zuen. Han bizi da orain, emaztearekin eta seme alabekin,
|
bertako
jendeen, ohituren eta paisaia hotzen artean. Egun batez, aitaren gutuna iritsiko zaio etxera, zeinetan gaixo dagoela esaten dion.
|
|
Zerbait ikasi dut nik horretaz. Urte asko daramatzat hemen,
|
bertako
jendeei laguntzeko borondatez, proiektuaren parte izan daitezen, denon onura bilatuz; horrela egin nahi dugulako, ez diogulako zentzurik ikusten hona etorri, zerbait sortu eta etekin ekonomikoa hemendik kanpo inbertitzeari. Bai ni bai Juana dena utzita amets baten atzetik etorri ginen hona, eta normalena amets hori partekatu nahi izatea da, maite duzunarekin, ondoan duzunarekin.
|