2001
|
|
Ezaugarri nabarmena eta, erabat, itxaropenez bete gaitzakeen ezaugarri osasungarria. Gehiegitan, izan ere, ibili izan gara elkarren
|
berri
ez genekiela eta jakin ere nahi ez genuela, ez oraingoek lehengoen, ez alde batekoek bestekoen. Zaharrak, batik bat, ez genituen aldi batean gure artean nahi, ortografia moldakaitza erabili zutelako, mordoiloegi idazten zutelako eta aipatuko ez ditudan beste mila arrazoi eta aitzakia bide zirelako.
|
|
kanpo aldetik, inurrien usteak eta biziak zapalduaz, datorren ostiko zentzugabea. Baina, inurriek oin zapaltzailearen
|
berri
ez dakitelarik, irazki nahasia eta urratua ehun ederragoren baten gai bihur daiteke goragoko Ehule haren eskuz eta arduraz. Sineste hori da gure ezinaren sostengua:
|
2019
|
|
Rikardo ez da ibili aitzaki maitzaki gutunen berri galdetu diodanean. Ni babestu beharra zeukala sentitzen zuela esan dit, pentsatzen zuela hobe izango zela niretzat, Kristinaren
|
berririk
ez jakitea, horrela azkenean ahaztu egingo nintzela hartaz. Gutunak jadanik ez dira existitzen, berak hartu eta berehalaxe erre egiten zituen.
|
2022
|
|
Nik ez dakit odolaren berri, jauna, nik animalia hozkatuen berri dakit, behien hanka zartatu eta odolduen berri, badakit erbi larrutuen berri, baina pertsona baten gorpu  tzetik borborka irteten den odolaren
|
berri
ez dakit, jauna. Eta odola irteten ikusi nuenean, frenorik gabe, esnea lurrera isurtzen denean bezala, ezin nion pentsatzeari utzi zenbat odol geneukan gorputzean eta pentsatzen nuen ea gure aitak, hilobiratuta, izango ote zuen odolik edo ez.
|
|
Hori ez zen izan dena, jauna, ez, bai zera, horiek txikikeriak izan ziren, handiena gero hasi zen, gau batean ama afaria ematen ari zitzaiolarik eta ni besaulkian mugikorrari itsatsita Javierrekin mezuak trukatzen nengoelarik, Javierrek esaten baitzidan Marco triste zegoela, Marcok negar egiten zuela. Hori, aitortu beharra daukat, Marcorengan beti gustatu izan zaidan zerbait da, zeren, zezen basati bat bada ere, ondo egiten du negar, egin behar duenean, ez Catalinak bezala, hark ur jauziak zituen-eta begietan, baina Marcok negar egiten zuen, eta ez zuen lantua ezkutatzen, ez negar egitearen
|
berri
ez dakitela sinetsarazi diguten herri honetako gizon zakarrek bezala. Eta Javierrek esaten zidan jaikitzen zela Marco eta kuxinak eta burkoa bustita uzten zituela, eta malkoak erortzen zitzaizkiola kozinatzen zuen janariaren gainera.
|
|
Zeren bera ia zuhaixka bat dirudien gurbitza bada, ni sekuoia bat bezalakoa naiz. Inon den konifero garaiena naiz ni, hausten ez dena eta usain ona duena, usainen
|
berri
ez badakit ere, baina zurtoin lodi eta hala ere leuneko sekuoia bat bezalakoa imajinatzen dut nire usaina. Ba, ni arbola hori naiz, eta uste dut Javierri handi gertatu natzaiola betidanik eta baldin badakit ere pixka bat maite nauela, eta eman dizkiogula musuak elkarri, ez da ausartzen ni maitatzen, nik bera maite nahi dudan bezala maitatzen.
|