Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 2.244

2008
‎Azaldu ez ezik, EHNEk etekin tarteak noren esku gelditzen diren erakutsi nahi dio gizarteari eta, horretarako, Azoka gardena deritzotena egingo dute etzi Bilboko kaleetan. Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean saltoki bitxiak jarriko dituzte, baserritik zuzenean ekarritako produktuen jatorrizko salneurriaren eta, ondoan, supermerkatuetan bildutako prezioen berri emango diote erosleei, «zenbateko aldea dagoen ikus dezaten». Gainera, saltokietan «egunotan» bildutako prezioak erakutsiko dituztela esan zuten, «eguneratutako argazki bat plazaratzeko asmoz».
‎Orotara, gerra argazkilariaren ehundik gora lan bilduko dituzte. XX. mende hasierako gerrarik garrantzitsuenen berri ematen duten argazkiak.
‎Ertzaintzak, ordea, ez zuen horren berri izan goizeko hamaikak arte, orduan eman baitzioten hedagailuko teknikariek kalteen berri. ETAk ez zuen bonbaren berri eman.
‎Espainiako Poliziak, egindako ikerketan bildutako datuekin, berehala identifikatu zituen ustezko erasotzaileak. Dena dela, zortzi gazteak atxilotu baino lehen Adingabekoen Fiskalari atxiloketen berri eman zietela jakinarazi dute Polizia iturriek. Atxilotu dituzten bi helduetako bat, antza, bitan egon da atxilotuta aurretik.
‎Zaharrak berri; lehenago edo geroago JJ itzuliko zela bistakoa zen bezala, pentsatzekoa zen, bezperako su etenaren ondoren, ezkortasuna burtsara itzuliko zela. Finantza sektoreak eragiten dizkion zalantzen berri eman zuen Goldman Sachs inbertsio bankuak; bereziki Espainian. Datozen sei hilabeteetan berankortasuna Espainiako 120 mila familiarengana hedatzea espero duela esan zuen Adicae, banku bezeroen elkarteak ere; egungo kopuruaren bikoitza.
‎1998ko Ostiral Santuko Akordioaren ondorioz, eskola integratuak diru publikoz laguntzen hasi ziren; eta, 2004an, Armagheko Institutu Integratua sortu zutenean, hiru urteko epean urtean gutxienez 50 ikasle berrik izena emateko baremoa ezarri zuten. Egun 400 ikasle ditu, baina ikasturte honen hasieran soilik 138 ikasle berrik eman zuten izena, aurrekoan baino 153 gutxiagok. Ikastetxeko zuzendaritza batzordeko buru Pat Carvillen esanetan, ikasle berrien gabeziak eta hezkuntza politikan izandako aldaketek oso zail jarri dute «epe luzerako bideragarritasuna».
‎Bai. Geroztik egin dugun txostena Euskal Herriaren egoeraren berri emateko tresna izanen da, baina argi daukagu oso lan zaila izanen dela, atzerrian onartuta baitago ezker abertzalea ETAren zati bat dela. Ni neu nire alderdi barnean hasi naiz ikusi dudana azaltzen, eta bertze begiraleekin batera Europako Batasunean Euskal Herriko gatazkari buruzko batzordea osatzea proposatuko dugu.
‎Izan ere, Pakistango mugatik gertu dagoen Uaigal barrutia bonbardatu zuen larunbat goizaldean AEBetako armadak. Washingtongo gobernuak esandakoaren arabera, herritarrei eraso egingo zietelako berria eman omen zien, eta, gainera, guztiei eman omen zien handik ihes egiteko behar adina denbora. Hildakoen artean, emakumeak, umeak eta erietxeko langileak daude.
‎Nagore Laffage Casasola 20 urteko Irungo (Gipuzkoa) emakumea da Orondritzen (Nafarroa) herenegun hilik aurkitu zuten pertsona. Nafarroako Gobernuak atzo iluntzean zabaldu zuen biktimaren nortasuna, familiari arratsaldean berria eman ostean. Genero indarkeriaren bidetik doa Nafarroako Gobernuaren ikerketa lerro nagusia.
‎«Uztaila eta abuztuan telebista gutxiago ikusi ohi da, eta langileok ere oporrak hartuko ditugunez, hainbat saio errepikatuko ditugu», adierazi du Bengoetxeak. Albistegiak ere arinago landuko dituzte, baina Urola Kostan gertatzen den guztiaren berri emango dute.
‎Duela astebete edo prentsak horren berri eman zuen batzar bat egin zen Sarrigurengo elizan(???) Eguesibarko ikastetxe publikoetan eredua aldarrikatzeko. Duela hogeita hamar urte bezalaxe.
‎Idazkari Nagusi Ban Ki moonek arazo horren berri eman zien gutun bidez Serbiako presidente Tadic jaunari eta Kosovoko Sejdiu jaunari. Eskutitzak zioen UNMIK murriztu egingo dutela, baina misioak han jarraituko duela.
‎Nazioarteko sare horretan nahasita daude, akusazioaren arabera, Javier de la Rosa finantzaria eta Miguel Duran ONCEko eta Tele5ko zuzendari nagusi ohia, besteak beste. Oraindik urtebete falta da epaiaren berri eman dezaten, baina abokatua baikorra da, gainerako akusatuak errugabetzat jo baitzituzten iazko apirilean. Berlusconi ezin izan zuten epaitu, epaiketa hasi zenean Italiako lehen ministroa zelako.
‎Horri etekin literarioa ateratzen azkena Aritz Gorrotxategiren Kearen truke eleberria litzateke. Jon Alonsok Katebegi galdua n, berriz, Frantzisko Xabierkoak ondutako euskarazko idazki baten berri eman zigun. Euskarazko liburu eta egile apokrifoen soka luzea da.
‎Kazetarientzako bisitaldia antolatu zuten atzo Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Aldundiak, Zestoa, Deba eta Aiako udalekin batera, obren egoeraren berri emateko eta, bide batez, Unescok labar pinturak dituzten Kantaurikoko Itsasertzeko leize zuloak Ekain, Altxerri eta Santimamiñe horien artean gizateriaren ondare izendatu izana ospatzeko.
‎Hik jan eta nik jai n Euskal Herriko hainbat txokotara joaten zarete, festetako lehiaketa gastronomikoen berri emateko. Zein da zure lana?
‎Asteartean LABek eskaera egin zion zuzendaritzari kontratuen inguruko informazioa emateko. «Handik gutxira, kaleratzeen berri eman ziguten. Zur eta lur geratu ginen», agertu du Justok.
‎Narbonnetik irten baino zertxobait lehenago, etapan gertatu zitekeenaren berri emateko eskatu zioten kazetariek Cadel Evans (Silence Lotto) Frantziako Tourreko liderrari. Igarle lanetan jarri zuten australiarra.
‎EHUren ondare artistikoaren berri ematen duen liburua kaleratu dute
‎Arte ondarea UPV/EHU izenburua du bildumak, eta 117 artistak egindako 147 lanen berri ematen du
‎Liburuaz gain, Aula Magna Imaginis liburua eta DVDa ere argitaratu berri ditu EHUk. Leioako campuseko (Bizkaia) areto nagusiaren zaharberritze lanen berri ematen dute. Jesus Mari Lazkanoren, Xabier Morrasen, Fito Ramirez Escuderoren eta Xabier Idoateren margolanak erabili dituzte areto nagusi berria apaintzeko.
‎Ibilgailu bat heldu zen orduan bikotea zegoen lekura, eta hartan sartuta joan ziren bi gazteak. Baina ordurako udaltzainak gertakizunen berri eman zuenez, patruila batek atzetik jarraitu zituen. Udaltzainek ibilgailua Larreagaburuko zubian geldiarazi eta atxilo eraman zuten ustezko erasotzailea.
‎Programazioari dagokionez, hastapenetan Oizmendi telebista egunean bi orduz emititzen hasi zen. «Albistegiak, platoan grabatutako elkarrizketak eta herriko hainbat ekimenen berri ematen genuen». Asteburuetan, berriz, aste barruan emandakoa errepikatzen zuten.
‎Euskadiren orainaz eta geroaz duen iritzia eman zien EBBko presidenteak, eta, haren ustez, «Euskadik Espainiako Estatuaren barruan izan beharreko tokia» zein den agertu zien. Euskal gizartean dagoen egoera «konplexua» da Urkullurentzat, eta horren aurrean bere alderdia egiten ari den lanaren berri eman zien AEBetako agintariei. «EAJk bakegintzaren eta autogobernuaren alorreko konponbideak lortzeko eta elkarbizitza politiko normalizatua lortzeko egiten duen lana azaldu diegu».
‎idazteak ez baitu ezkutatzen euskal preso eta errefuxiatuen senideek bizi duten egoeraren tamaina; haien hitzetan, «krudela». Eta ezkutatu nahi ez dutelako, izango dira uda garaian pertsona gehien biltzen den tokietan, haien eta beren senideen egoeraren berri emateko, gertutik urrun, «urrutiegi», dituzten hurkoen hitza herritarrei helarazteko, bihar, Euskal Herriko hondartzetan, eta errepide ertzean asteazkenean. Atzo, berriz, Eibarren (25), Aramaion (17) eta Sondikan (11) egin ziren elkarretaratzeak.
‎Zortzi hilabeteko balantzeak euskal preso eta senideen salaketen berri eman nahi du. Ez dira guztiak, baina bai egunez egun jasan behar dutena erakusten laguntzen duten adibideak.
‎Munduari Edmund Hillaryren eta Tenzing Norgayren Everesteko balentriaren berri eman zion Jan Morris kazetari eta idazle galestarra etorri zaizu gogora. Hark puskatu zituelako amatasunari, aitatasunari, generoari, maitasunari buruzko zure eskema guztiak, duela urte asko.
‎Euskal Herriko «salbuespen» egoeraren berri lau haizeetara zabaltzeko beharra ikusten du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Horretarako, urtero bezala, errepideetan horren berri emateko eguna finkatu du. Aurten, heldu den larunbatean izanen da, oporretako irteerarekin batera.
‎Ekimenaren berri emateko prentsaurrekoan, Euskal Herriko «salbuespen egoera» islatzen duten hainbat lekuko bildu ziren: Josepa Arregi Jesus Mari Zabarte presoaren ama, Rosa Garcia eta Eneko Labaka preso baten bisitatzera joatean istripua izanak, Gregorio Agirre Jon Agirre gaixorik dagoen presoaren senidea, Xabier Urdin torturatu egin zuten gaztea eta Juan Mari San Pedro Arrasateko Udaleko zinegotzia.
‎Plangintzaldiaren berri emateko bilerara deitu ditu Patxi Baztarrikak, baina «antzerki hutsa» dela diote sindikatuek
‎Eusko Jaurlaritzak onartu duen Euskara Normalizatzeko IV. Plangintzaldiaren berri emateko, sindikatuekin bilera antolatua zuen atzo Patxi Baztarrika Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, baina ELA eta LAB ez ziren bertara sartu. «Antzerki hutsa» iritzi zioten deialdiari, ekimenean parte hartzeko aukerarik ez dietelako eman.
‎«Askotan produktu asko erosten ditugu jakin gabe zer nolako ondorioak izan ditzakeen gugan, edota zer nolakoa izan den haiek ekoitzi dituzten langileen esplotazioa edo animaliek jasandako tratu txarra». Hori dela eta, bertako produktuen salmenta sustatu nahi dute, eta gutxieneko merkatua osatzen dutenei aukera berria emateko. Oso zaila egin zaie produktuok banatzen dituzten enpresa egokiak topatzea, hasiberriak baitira ostalaritza merkatuan.
‎Master Jai enpresak aurrera begira dituen egitasmoen, orain artekoen eta egun dituenen berri eman zuen atzo Bilbon prentsaurreko batean. Guztien artean nabarmentzekoa bat:
‎Uda honetan Busturialdeko (Bizkaia) Busti irratiko mikrofonoak kalera aterako dituzte, hainbat herritako jaien berri emateko. Dagoeneko Aritxatu Rock Free jaialdian izan dira, eta Gernika eta Bermeoko festen jarraipena ere egingo dute abuztuan.
‎Funtzionarioek, berriz, harrika egin zieten poliziei eta inguruko denda eta autoak erre zituzten. Lerro hauek idaztean ez zuten zauritu eta atxilotuen berri eman Cordobako agintariek. Protestak hogei inguru sindikatuk deitu zituzten.
‎Musika alorreko artistek manifestu orokorra babesteaz gain, manifestu propioa landu, eta publiko egin zuten. Epaituek egindako lana goratu zuten, eta egoeraren berri eman zein presoen eskubideak zabaltzeko konpromisoa hartu zuten. Horixe izan da ekimen berriaren hazia.
‎Euskal gizarteak erabakitzeko duen eskubidea «eskubide lagaezina» dela adierazi du Larreinak, kanpainaren berri emateko Gasteizko Alkartetxean eskaini tako agerraldian. Galdeketari inolako trabarik ez zaiola jarri behar uste du EAko burukideak, «ez oztopo legalik, ezta indarkeriaren bidetik etorritako trabarik ere».
‎Errepidetik 50 metro ingurura. Xorroxin irratia izan zen berria ematen lehena atzo. Eta Nafarroako Gobernuak berria baieztatu zuen.
‎Goizean goizik, 04:13an, Paueko suhiltzaileek telefono dei anonimo bat ukan zuten. Bost lehergailuren berri eman zuen dei hura egin zuenak: Arrangoitzeko Pierre & Vacances oporguneaz eta Bokale eta Ondres (Landak) arteko burdinbideaz gain, Angeluko VVF oporgunea, Miarritzeko udal kasinoa eta Bidarraiko Ostape ostatua ere lehergailuen jomuga zirela jakitera eman zuen dei egile anonimoak.
‎Arrangoitzeko Pierre & Vacances oporguneaz eta Bokale eta Ondres (Landak) arteko burdinbideaz gain, Angeluko VVF oporgunea, Miarritzeko udal kasinoa eta Bidarraiko Ostape ostatua ere lehergailuen jomuga zirela jakitera eman zuen dei egile anonimoak. Haatik, ez zuen Arrangoitzeko turismo bulegoaren aitzinekoaren berririk eman.
‎Euskal presoaren defentsa neurri hori ezartzearen aurka azaldu da, gisa horretako neurriak soilik ihes egiteko arriskua dagoenean hartzen direlako. Epaileak ez du oraindik erabakiaren berri eman. Datozen egunetan emango du erantzuna.
‎www.blogak. com/ ahtezordaindu. Protesta ekimenen berri ematen da.
‎Berdin gertatu zen I erasoen ondoren. Iraken dauden 150.000 soldadu amerikarren ibileren berri emateko bederatzi argazkilari baino ez daude. Gertaera albiste bihurtzea debekatua dago.
‎Chiarak, bitartean, joan etorri baterako puskarik ezinbestekoenak bildu zituen (pare bat kutxa, beste dozena bat gazteluan utzita), eta gutun bana idatzi zien bere adiskide Ursulari eta aita Leonardori, hitzik neurtuenekin, berehala egingo zien bisitaren berri emanez, zain egon zitezen.
‎Ekainaren 28an El Correo egunkariaren kontra lehergailua jarri zuenean leherketaren berri emateko deia egin zuela jakinarazi du ETAk. «Polizia indarrek deia jaso ostean moztu zuten telefonoa,(...).
‎Legean oinarrituz Espainiako eta Nafarroako gobernuek leku gehiago egiten diote Espainiako banderari Euskal Herrian; eta ikurrinari, berriz, gutxiago. Udaberriaz geroztik urrats berriak eman dituzte. Auzitegien bitartez, Bilboko Udala behartu dute Espainiako bandera iraunkorki jartzera, eta apirilaren 4az geroztik udaletxearen aurrealdean zintzilikatuta dago.
‎Pasaiakoak ilusioz begiratzen dio etorkizunari, kontratu berriak ematen duen lasaitasunarekin. «Oraindik ere nire kirol maila gora doala uste dut eta espero dut datozen bi urteetan ere hobetuz joatea.
‎Bizargorrik ez zion jaramonik egiten, ordurako ontzi zubira igo eta abiatzeko maniobretara itzulita. Dalmaziarrak lehorrera bidali zituzten, txalupatxo batean, Split eta Veneziako jaunei Chiararen bahiketaren berri eman ziezaieten. Eta Chiara, berriz, Ottorekin batean pirata berberiarren itsasontziko txoko batean.
‎Baina esku artean zutenaren berri eman eta gero, Xabi Paiak bertatik igarotzeko abisua jaurtiki zion jabeari, ordu erdian etorri ezik subastatuko dogu ta. Hala ere, Fredik berehala zuzendu zuen anaia gaztea, enkantean jarri orduko barruko dirua batzea hobe zela adieraziz.
‎Debeku hori gauzatzeko, Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzari erabakiaren berri emateko agindu du Marlaskak, horrek Segurtasun Indarrei ekitaldia debekatzeko agindu diezaien.
‎Greenpece elkarteak bere bertsioa eman du Garoñako zentral nuklearraren inguruan. Jakinarazi dutenez, arazoa uztailaren 15ean hasi zen, baina orduan ez zuten arazoaren berririk eman arduradunek. Egun hartan, proba batzuk egin zizkieten bateriei, eta beren kapazitatea behar baino baxuagoa zeukatela ikus omen zitekeen.
‎Guillermo Lauzurika, Aurelio Edler eta Isabel Urrutiaren obra berriak emango dituzte Musika Garaikideko Zikloan
‎Horren berri emateko, ANV EAE zegoen udal guztietara igorri zuen autoa, «jakinarazteko eta ondorioak kontuan hartzeko» helarazten ziela zehaztuz. Baina horren eraginak edo ondorioak zeintzuk ziren ez zen batere argi gelditu udal anitzentzat.
‎Atxilotuen senitarteko eta lagunek prentsaurrekoa eman zuten atzo Barañainen (Nafarroa), kezken berri emateko. Agerraldia ezin izan zuten gaztetxearen ondoan egin, ordea, hala nahi zuten arren.
‎Isil isilik sartu da oholtza gainean Orioko artista. Bost kantu berri eman ditu, bata bestearen ondotik. Hitzei buruzko gogoeta bat da lehena.
‎Denak hasi zitzaizkion galdezka: noiztik, nola, norekin... eta Chiarak bere bizitzaren berri eman zien, apur bat ederturik, hala ere: Ottok idatzitako gutun sutsu haiek guztiak benetan Simeonek idatzi balitu bezala; Veneziatik Spliterako itsasaldiko lehen gaua amodiozko mozkorraldi bat izan balitz bezala, egiazki izan zen frustrazio etsigarriaren ordez; bere ezkonbizitza esne mamitan igaro balu bezala, eta ez zaputzaldi iraunkor batean.
‎Beste urteetan Lurraren atean, Bulebarra eta San Jeronimo kaleak gurutzatzen diren sarreran, egiten zen ekitaldi nagusia lekuz aldatuko dugu. Kale horretan, 1813ko gatazkan gertatu zenaren berri ematen duten plakak daude. Aurten, ate esanguratsu horretan egin beharrean, egokiagoa iruditu zaigu Bulebarreko kioskoan eta bertako plazan egitea.
‎Urte bete pasa ondoren (1836an) argitara eman zuen Ikuskaria antzezlanean, berriz, inperioaren burokratak dira zehatz mehatz eta modu barregarrian deskribaturik izan zirenak. Baina, aipatu haien azalpena hedatzeaz kanpo, 1842an kaleraturiko Arima hilak nobela litzateke bere ekarpen gorena non, Txitxikov, orduko mafiosoaren amarruen berri ematen digun.
‎Munduko Pilota Biltzarrak atzo aurkeztu zuen txapelketa, eta ekitaldi berean Euskadiko Federazioak antolaturiko selekzioren berri eman zuten. Era berean, Ipar Euskal Herriko pilotariek Frantziako Federazioaren aldetik jasotako mehatxuak salatu zituzten.
‎non eta noiz ordaindu erreskatea, non eta noiz askatu bahitua. Chiarari horren guztiaren berri ematera zetorren, besteak beste, Bizargorri. Alabaina, haurdunaldiaren berri entzun zuenean jirabiraka hasi zitzaion gogoa:
‎Batasunak 2004ko azaroan Anoetako Proposamenaren berri eman zuen egunean «desobedientzia egin, indarkeria goretsi eta legez kanpoko bilera egitea» egotzita irekitako prozedura da Otegik aurre egin dion beste bat.
‎Caparrosek fitxaketa baieztatu baino lehenago Fernando Garcia Makuak hitz egin zuen. Athleticeko presidenteak ez zuen akordioaren berri eman gura izan. «Gauzak lotu arte ez du ezer aurreratzen», esan zuen.
‎Egia esan flysch izenaz ezagutzen den formazioa ez da soilik Zumaia inguruan azaltzen; Kantauri itsasoan ohikoak dira. Ezagutza etxeak, ordea, Debatik hasita Orioraino doan kostaldearen garrantziaren berri eman dit.
‎Halaber, hondartza ixteak segurtasuna handitu ordez txikitu egingo duela uste du. «Hondartzainek arrisku guneen berri ematen dute. Hondartza itxiz gero, nork zainduko du hara doazenen segurtasuna?».
‎Javier Madrazo Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburuak iragan astelehenean onartutako aginduaren berri eman zuen atzo Eusko Legebiltzarreko Lurralde Antolamendu, Garraio eta Ingurumen Batzordean. Gaurkotzea «osoa» izan dela adierazi zuen, eta etxebizitza mota guztiak kontuan hartzen dituela nabarmendu zuen.
‎Ustez kazetaria. Aurreko larunbatean, 07:15ean aditua Copeko albistegian, Otegi une horretan Martuteneko atarian dela dioen berria emateaz batera: Elgoibarrera iritsi bezain pronto, gaizkile horrek kutxazain automatikoren bat erretzea besterik ez du edukiko buruan.
‎«Egindakoa ospatu, eta eskerrak eman». 25 urte beteko ditu AED Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak aurten, eta urtemugaren harira dituzten asmoen berri eman du Zigor Masip elkarteko lehendakariak. 1983ko azaroaren 29an sortu zen, ofizialki, AED. Halako egunez egin zen eraikuntza batzarra.
‎Arrakasta Arrasatetik at ere berehala hedatu zela ondo gogoan dute. Herriz herri oroitzen dute beren burua, beste udalerrietan egindakoaren berri ematen. Hasiera haietan, hala ere, ez zuten «amestu» ere egiten AEDk hartu zuen neurria har zezakeenik.
‎Zitazioetan ez du jartzen auzitegiak zertarako deitzen dituen, baina, itxura guztien arabera, beren kontrako epaiaren berri emateko izango da.
‎The New York Times ek albistearen berri eman baino lehen, joan den irailaren 4an, Afganistan eta Pakistanen arteko muga zeharkatu eta ekintzaile talibanen aurkako erasoa egin zuten AEBek, Hego Waziristanen (Pakistan). Horren ondorioz, gutxienez hamabi zibil hil ziren.
‎Alarma sortu zuen bere senideen artean, 69 urte dituelako eta gaixotasunen ondorioz oso ahulduta dagoelako. Egoeraren larritasunaren berri emateko, senideek, abokatuak eta medikuak prentsaurrekoa eman zuten. Javier Hernando medikuak argi utzi zuen edozein momentutan hil ahal zela.
‎Festei ukitu berria ematen ahalegindu dira bai Udala eta baita herriko taldeak ere.
‎Herriko taldeak ere saiatu dira ukitu berria ematen jaiei. Horretarako jinkana eta paintball a antolatu dituzte.
‎Artxiboa soilik oinarritu zen auzitegiko medikuaren deklarazioan eta aztarna fisikorik ez egotean. Aldi berean, Martxelo Otamendirekin batera polizia etxeko ziegan egon zen Fermin Lazkanoren lekukotasuna eragotzi zuen, eta ez zuen onartu froga gisa ETBk grabatutako irudi batzuk (Otamendi aske gelditu zeneko uneko irudiak, non jasotako tratuaren berri eman zuen hedabideen aurrean). Lurralde auzitegiak, artxiboa berrestean, ez zuen kontuan hartu Fermin Lazkano zela gertaeren lekuko bakarra eta ETBren bideoan deklarazio judiziala egin eta ordu eskasetara eskainitako lekukotasuna biltzen zela.
‎Otsailean, agiri zabal baten bidez, EPPK-ko buruzagiek Kepa eta Txelis kolektibotik bota zituztelako berria eman zuten, inolako arrazoirik gabe eta argudio ergelekin. EPPKren izenean eginiko agiriak aipatu bi kide horiek auzitan jartzen zituen, beraien 30 urteko militantzia ezbaian publikoki jarriz inolako funtsik gabe.
‎Kexa tramiterako onartu ondoren, administrazio prozedura abiaraziko du EBren Garraio eta Energia zuzendaritzak, eta lehenengo urratsa izango da salatutako aldeari, hots, Espainiako Erresumari eta horren ordezkari den Eusko Jaurlaritzari, salaketaren berri ematea eta epe bat ezartzea hark bere arrazoibideak azal ditzan, bi aldeen arteko adostasuna bilatu nahian. Prozesu hori Gabonak baino lehen argitzea espero dute koordinakundekoek.
‎Azken egunetako albisteek AEBetako hazkundea higa dezaketen arren, Fed ez da ahazten inflazioaren arriskuaz. Erabakiaren berri ematen duen agirian arrazoitu du «kezka nabarmenak» dituela uneotan bai hazkundea moteltzeko arriskua, bai inflazioa igotzeko aukera. Fed ek espero du urte amaiera aldera edota 2009an inflazioaren arriskua leundu egingo dela, eta horrek tartea emango lioke tasak jaisteko.
‎Fed ek albistearen berri ematerako, egun gorabeheratsu bati agur esana zioten Europako burtsek. Atlantikoaz bestaldetik etorritako berriek hotzikara eragin zuten beste behin inbertsiogileen artean.
‎Esaterako, zer egin gure etxean jarri nahi dugun igogailuak ondoko tabernari metroak kentzen badizkio?». Era berean, Amaia Artetxe kazetariaren zeregina izango da Kalaka ko eztabaida gaien inguruan ikus entzuleen telefono deiak eta SMS mezuak jaso eta haien berri ematea.
‎Auzitegiak erabaki horren berri eman aurretik malko ugari isuri ziren korridoreetan. Espetxe zigorra jarri zieten auzipetuei beren familiakoengandik agurtzeko aukera eman zieten.
‎Igandean Laudion (Araba) EAk ospatu duen Alkartasun Eguneko ekitaldien berri emateko egin du agerraldia Larreinak, Elisa Sainz de Murieta EAko antolaketako idazkariarekin batera, Gasteizen. Han esandakoaren arabera, «blokeo politikoa gainditzeko neurri zehatzak proposatuko ditu EAk, bakarrik edo konpainian».
‎Eskailera batetik behera jaitsi ziren, ekitaldiaren hasieran, Rueda eta Ormazabal, Cine, cine kantatzen. Zinemaldiaren gune eta datu nagusien berri ematen zuen bideo lan bat aurkeztu ostean, Pilar Bardemi deitu zioten oholtzara, Fipresci sariaren berri eman zezan. Jakina denez, aurten Paul Thomas Andersonen There Will be Blood da sariaren irabazlea.
‎Eskailera batetik behera jaitsi ziren, ekitaldiaren hasieran, Rueda eta Ormazabal, Cine, cine kantatzen. Zinemaldiaren gune eta datu nagusien berri ematen zuen bideo lan bat aurkeztu ostean, Pilar Bardemi deitu zioten oholtzara, Fipresci sariaren berri eman zezan. Jakina denez, aurten Paul Thomas Andersonen There Will be Blood da sariaren irabazlea.
‎Gurpegik aurrea hartu diola dirudi. Hala ere, Caparrosek ez du bere erabakiaren berri emango azken unera arte. Ondorioz, baloiarekin argitasun apur bat duten bi jokalariak kenduta, ikusteko dago zer egiteko gai izango den Athletic.
‎La vida loca n, El Salvadorko gaizkileen banda horietan sartuta dauden gazteen bizimoduaren berri ematen saiatu da Poveda. «Askok ez dituzte hamazortzi urte egin, baina kalean bizi dira.
‎Shaukik lan gehiago dauka Ramadanean, musulmanek ohi baino otoitz gehiago egiten dute eta. Berak ere baraua egiten du eta horren berri eman du, arabieraz, oraindik ez baitu gaztelania edo euskara ikasteko denborarik eduki. «Ramadana islamaren bost zutarrietako bat da:
‎Murrizketa horien berri emateko modua ere aski desegokitzat jo dute NaBaiko parlamentariek. «Izan ere, ez du inolako datu zehatzik eman murrizketak izango dituzten alorren inguruan», salatu dute.
‎«Jarrera hori onartezina da, oso larria». Euskara erabiltzeagatik urtero banatzen dituzten laguntzak emanen ote dituzten ere ez zuen zehaztu lehengo astean Hezkuntza Departamenduak murrizketen berri ematean, eta euskarazko hedabide batzuen geroa kolokan delako kexu agertu dira NaBaiko ordezkariak. Izan ere, laguntza hori jaso ezean, gutxienez bi hedabide ixteko arriskuan egonen dira, Ultzamako Pulunpe aldizkaria eta Esan Erran irratia.
‎EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Planetarioen Saileko ikerlari talde bat ere aspaldian ari da planetak dituen misterioak argitzeko ahaleginean, eta azken aurkikuntzen berri eman du aste honetan bertan, Europako Zientzia Planetarioen Kongresuan, Munsterren, Alemanian. Santiago Perez Hoyos irakasleak eman ditu azalpenak zientzialarien batzarrean.
‎Ospakizun honen bitartez gure behar eta premien berri eman nahi izan diogu gizarteari, baina bereziki agintari eta ordezkari politikoei. Gure erakundeei laguntza gehiago eskatu nahi diegu familia ugarientzako, fiskalitatean, garraioan, hezkuntzan...
‎Zerrenda prest dagoela adierazi du Azkarragak, eta Baltasar Garzon epailearen eskaria jasotzen dutenean bidaliko dutela. Gainera, zerrendaren berri emateko gutuna bidali dio Jaurlaritzak epaileari. Gutunari sindikatu batek 1939 urtean egindako hildakoen zerrenda gehitu diote, 1936 urtetik 1939 urtera arteko hildakoak.
‎Ikastolak Orain eta Gero, 2020 egitasmoaren barruan, ikastolak egiten ari diren gogoetaren berri eman zuen Tellituk. Hain zuzen, erakunde berria eratzea hausnarketa prozesu horren emaitza izango dela adierazi zuen.
‎Yasim Ustaoglu ez zen sartzen kinieletan, baina ezustea eman eta Pandoranin kutusu filmak jaso du Donostiako 56 Zinemaldiko Urrezko Maskorra. Atzo Jonathan Demme epaimahaiburuak sariaren berri eman zuenean, bertaratutako kazetari, kritikari eta kreditatuek epel hartu zuten, agian, hasiera batean izenburua ulertu ez zutelako; agian, faboritoen artean sartzen ez zelako. Pandoranin kutusu k alzheimerra eta familia bateko belaunaldi ezberdinetako kideen arteko gatazkak hartu ditu gai nagusitzat.
‎Bestalde, Asegarcek atzo jakitera eman zuenez, hiru urterako berritu diote kontratua Berasaluze VIII.ari. Berrizkoak iragan martxoan sinatu zuen urtebeterako hitzarmena baina pilotariak azken partidatan lortutako emaitzek aukera berria eman diote kontratua luzatzeko 2011 urtera arte.
‎Isa Pac (Donostia, 1971) Altza XXI plataforma eta Herripe auzo elkarteko kidea da. Herrera auzoan Donostiako Udala egiten ari den lan erraldoien inguruan auzo elkarteek izandako esperientziaren berri emango du gaur, Demokrazia parte hartzailea: Nora jo udaletxeko proiektuen desadostasunaren aurrean?
‎Horren harira, bada, Nafarroako Ezker Batuak mozioa aurkeztu du Foru Parlamentuan, Nafarroako Gobernuari irrati bien lizentziak baliogabetzeko espedientea abia dezan eskatuz. Bultok Nafarroa Baik eskatuta egin zituen adierazpenak, bi irrati horien egoera argitzeko eta etorkizueneko lizentzia banaketen berri emateko eskatu baitzuen haren agerraldia koalizioak.
‎2004an 879 artikulu argitaratu zituzten EHUko ikerlariek, eta 2007an, 1.223 Horretaz gain, 2007an 27 patente eskatu zituzten EHUko ikerlariek, 2004ko hamar patente eskarien aldean. «Datu horiek gure unibertsitatean ikerketan inoiz egon ez den aurrerapenaren berri ematen dute».
‎EHUn ikerketan inoiz egon ez den aurrerapenaren berri ematen dute datuek»
‎Urte politiko berria ikusirik, egoera politikoaz hausnartu du Nafarroako ezker abertzaleak. Azterketa hori abiapuntu hartuta, datozen hilabeteetan egingo dituzten ekimenen berri eman zuten atzo Iruñean Txelui Morenok eta Marine Pueyok. Arlo politikoan, esparru demokratiko bat lortzea izango du ardatz, eta, horrekin batera, Estatuaren «jazarpen estrategiari herri gisa erantzuteko beharra» plazaratuko du.
‎Prozedura akats bat egon zela onartu du Europako auzitegiak, isunak finkatu zituen txostena helarazteko unean ez zietelako horren berri eman marrazkilariari eta astekariari.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
berri 2.097 (13,80)
berriak 61 (0,40)
berria 57 (0,38)
berririk 14 (0,09)
berriek 3 (0,02)
berrik 3 (0,02)
BERRIAk 2 (0,01)
berriei 2 (0,01)
berrian 1 (0,01)
berriari 1 (0,01)
berrien bitartez 1 (0,01)
berrietan 1 (0,01)
berriren inguruan 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
berri eman nahi 37 (0,24)
berri eman ari 34 (0,22)
berri eman behar 29 (0,19)
berri eman ere 18 (0,12)
berri eman gain 18 (0,12)
berri eman agerraldi 17 (0,11)
berri eman ezan 17 (0,11)
berri eman bat 13 (0,09)
berri eman ez 12 (0,08)
berri eman egin 11 (0,07)
berri eman eskatu 11 (0,07)
berri eman aurre 10 (0,07)
berri eman prentsaurreko 9 (0,06)
berri eman hasi 8 (0,05)
berri eman ondoren 7 (0,05)
berri eman ahal 6 (0,04)
berri eman ostean 6 (0,04)
berri eman joan 5 (0,03)
berri eman asmo 4 (0,03)
berri eman idatzi 4 (0,03)
berri eman lehen 4 (0,03)
berri eman ohar 4 (0,03)
berri eman antolatu 3 (0,02)
berri eman aritu 3 (0,02)
berri eman behartu 3 (0,02)
berri eman ibili 3 (0,02)
berri eman jarraitu 3 (0,02)
berri eman kaleratu 3 (0,02)
berri eman modu 3 (0,02)
berri eman ordu 3 (0,02)
berri eman agintari 2 (0,01)
berri eman ahalegindu 2 (0,01)
berri eman aitzin 2 (0,01)
berri eman argitaratu 2 (0,01)
berri eman azaldu 2 (0,01)
berri eman baino 2 (0,01)
berri eman baizik 2 (0,01)
berri eman beste 2 (0,01)
berri eman bidali 2 (0,01)
berri eman bide 2 (0,01)
berri eman Bilbo 2 (0,01)
berri eman erabaki 2 (0,01)
berri eman erabili 2 (0,01)
berri eman esan 2 (0,01)
berri eman etorri 2 (0,01)
berri eman ezinbesteko 2 (0,01)
berri eman gabe 2 (0,01)
berri eman garai 2 (0,01)
berri eman Gasteiz 2 (0,01)
berri eman gura 2 (0,01)
berri eman gutun 2 (0,01)
berri eman iritsi 2 (0,01)
berri eman jardun 2 (0,01)
berri eman lagundu 2 (0,01)
berri eman Legebiltzarra 2 (0,01)
berri eman mezu 2 (0,01)
berri eman saiatu 2 (0,01)
berri eman saio 2 (0,01)
berri eman tresna 2 (0,01)
berri eman ukan 2 (0,01)
berri eman agerkari 1 (0,01)
berri eman agindu 1 (0,01)
berri eman agiri 1 (0,01)
berri eman ahala 1 (0,01)
berri eman ahalegin 1 (0,01)
berri eman aitzakia 1 (0,01)
berri eman ararteko 1 (0,01)
berri eman ardura 1 (0,01)
berri eman arduradun 1 (0,01)
berri eman arte 1 (0,01)
berri eman Artea 1 (0,01)
berri eman aseguru 1 (0,01)
berri eman asko 1 (0,01)
berri eman Garcia 1 (0,01)
berri eman I 1 (0,01)
berri eman Lehendakaritza 1 (0,01)
berri eman Michel 1 (0,01)
berri eman Mondragon 1 (0,01)
berri eman Oihane 1 (0,01)
berri eman Osakidetza 1 (0,01)
berri eman PP 1 (0,01)
berri eman Tour 1 (0,01)
berri eman TVE 1 (0,01)
berri eman Twitter 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia