2000
|
|
Ni mutil koxkorra nintzela hura egoten zen sehaska eragiten eta bertsoak kantatzen zizkidan: Udarregirenak edo ikasiak zituen beste norbaiten bertso zaharren batzuk, baina
|
bereak
sekula ez. Aitona zena, plazan eta jendaurrean ibili gabea izango zen, baina nik uste bertsotan egingo zuela:
|
|
Dabidekin hasi baino urte pare bat lehenago(
|
berarekin
sekula ez dut horretaz hitz egin), lodi ez egon arren, askoz gutxiago jatea erabaki jaten hasi nintzen. Baina, egun kritiko horietako batean, goseari gehiago ezin eutsi, eta kilo eta erdi sagar jan irentsi nuen, harrapazka, erretzaile konpultsibo batek abstinentziari utzi, eta zigarroei ekingo liekeen modu bertsuan.
|
|
Bazekien gizonak zioen informe hura ez zela osasun informe bat izango, ezpada informe judizial bat, eta berak handik hara esan zezakeenak bere pena larritu baizik ez zuela egingo... Eta, guztiarekin, gizon hark, eta beste saripekoek, egun haietan jarraitu, berari buruz asko bazekiten ere, ez bide zekiten printzipala, ez bide zekiten Henri zela bila zebilena; Henriz, baina,
|
berak
sekulan ez zien informazio koskorrenik emango.
|
2002
|
|
Hainbeste gustatuko zaio, berarekin lo egitera ere eramango duela. Baina halako batean ohartuko da hartzak ez duela
|
berarekin
sekula hitzik egiten, ez jolasten, eta guztiz haserretuko da Tento pelutxezko hartzarekin.
|
|
Buesak dioen bezala" la no España" iristen denean hemen zenbat lanpostu galduko den ere kalkulatu dutela eta esaten ari direnean... nik diot," kaben la letxe, ez al dago ekonomiako katedradun abertzale bakar bat hori gezurra dela erakutsiko duenik?". Europan boikotatuko gaituztela argudioan oinarritzen dira, Eskozia bat dela
|
beraz
sekula era baketsu batean bereizi Ingalaterratik, Eki Alemania sartu ez balitz bezala, Europaren baldintzetako bakar bat ere betetzen ez zuenean. A, baina guri gertatu behar zaigu eta batera gainera txar guztia?
|
|
Baietz ihardetsi zuen bere kolkorako, merezi zuela alegia, nahiz Manuel eta
|
bera
sekula lagun minak ez izan. Paulo eta Txantoi anaiak bai, haiek baziren Manuelen lagun min. Baina bera ez.
|
2005
|
|
Bidaia baino gehiago paseo zirenez, ez ditugu geografia eta esplorazioen multzoan sartu. Kronikatzat hartzeko ere ezdeusegiak iruditu zaizkigu (artean aldizkari
|
berak
sekula ez ditu «crónica euskara» edo gisako goitizenaz aurkezten). Hortaz aparte jarri ditugu.
|
|
Ez nion ezer esan, baina, nire ustez,
|
berak
sekula lortutako lanik ederrena ezkutatu zuen horrela jokatu zuenean, eta liburu eder bat edo kanpandorre gotiko bat erretzen deneko zirrara bera nabaritu nuen neure barnean. Zurztasunaren antzeko sentipena nagusitu zitzaidan oihal gaineko errekaren irudi eder hura ezabatzearekin batera.
|
2006
|
|
Baina aldi
|
berean
sekula baino gehiago eztabaidatu da giza eskubideez, hauen urraketez eta torturaz herrialde horretan. Mohamed VI.a erregetzara iritsi zenean bere aitaren agintzeko manerak aldatu eta Maroko modernizazio bidean sartu nahi duela erakutsi nahi zuenez, Zuzentasun eta Adiskidetzarako Batzordea (Instance Equite et Reconciliation, frantsesez) sortu zuen.
|
|
Amaren ohearen alboko mahaitxoan izekoren poltsa dago, irekita, eta argazki zahar baten zatia ikusi du. Hartu egin du, agian
|
berak
sekula ikusi ez duen argazki sekreturen bat izango dela pentsatuz, agian German nolakoa zen deskubrituko duela, baina ez da halakorik. Aita eta ama agertzen dira argazkian, eskutik helduta, atzealdean itsasoa dutela.
|
|
Bere bulegoa bezain distiratsua, batetik, Idazlea erudito handia baitzen, eta bazekielako bere hitzari bristada eta txinparta ateratzen; bestetik, Idazlearen eskura baizik ez zegoen, inork bere buruari ez eta Idazleak bereari permititzen ahal zion heterodoxia inbidiagarri –inbidiagarri, modu ez batere osasungarrian– batekoa; loturarik gabeko pentsamendu aske eta jatorrizko baten lekukoa ere iruditzen zitzaion, beti bezala, desinhibitua, estilo garatukoa, bururatua. Hitz batez, Gizon Handia tripak jaten zegoen, bekaitzaren bekaitzez, Idazleak artikulu bat izenpetzen zuen bakoitzean bezala, Idazleak
|
bera
sekula izango ez zen bezalakoa izatea lortu zuelako; bazegoen psikoanalisiari uzteko moduko zerbait maitasun gorrotozko harreman honetan, ondorengo datua ezagutuz gero hobeki ulertuko den bezala: Gizon Handia, artean, guztiz sinetsirik zegoelarik ezen berari, zen tokikoa izateak zehaztu, markatu ziola bizimodua, are bizitza bera ere, eta aldi berean, Idazlea sinbolizatzen zuen gizaseme klasekoa izatea galarazi, errealitatea zen Idazlea kasik bere herri berekoa zela, bere herriaren ondo ondokoa, zehatz esateko, eta hori zela-eta mila bider gehiago ere jaten zituen tripak Idazleak artikulu bat izenpetzen zuen bakoitzean.
|
2007
|
|
Cada pueblo posee una individualidad propia, un valor por lo que es; constituye un «todo» distinto, original y característico que se desarrolla por su fuerza interior, «el espíritu del pueblo» (Volksgeist), su ser individual que se expresa en las manifestaciones propias (lenguaje, religión, arte, poesía, costumbres, etc.). La raza, la cultura, la educación y la mentalidad tienen un «carácter genético» en cada pueblo?, etab.304. Volksgeist? Herder-ek ez du inoiz luman hartu, noski; arrazaz ere
|
bera
sekula ez da mintzatu. Eta bai bata bai bestea hamaika aldiz ohartarazi izan da.
|
2008
|
|
Min egin diot. Bat batean deslai agertu zait, korridorearen erdian galdutako neskatto bat bezala, nora jo jakin ezinik, laguntza bila; pentsatu dut errukitu egin nukeela, baina zerbaitek traba egiten dit; ez dakit oso ongi zerk, aitaren oinazea norbaitek pagatu beharrak,
|
berarekin
sekula erabat konpondu ezinak, ni euskalduntasunetik eta Lekunberritik apartatu nahi izateak, sustraiei traizio egin izanak, bere denda puta horrek, aita beti mendean eduki izanak... Ez dakit, baina norbaitek zerbait pagatu beharra dauka.
|
|
–
|
Berarekin
sekula bizi gabeko gauzak bizitzen ari naiz. Eta Ibon, zer?
|
2009
|
|
Lazkozek bere ibilbidean zehar garaturiko hizkuntza artistikoan pauso bat gehiago eman eta modu bikainean giro fantasiatsu, atsegin eta bilgarria sortzea lortu du. Erakusketa ixtean, bertako lan batzuk modu independentean gorde, erakutsi edo saldu egingo direla jakinda, eta giro hori
|
bera
sekula ere berriz ez dela lortuko jakinda, are eta balio handiagoa hartzen du honek, esan bezala lekuan lekuko planteamendu artistiko baten aurrean baikaude.
|
2010
|
|
Guk egiten genituen barreak amona Ursularekin?!; amonak ez baitzituen nolanahiko arazoak
|
berak
sekula entzun ez zituèn hitzak, teknikoak, nolabait esatearren, ikasten.
|
|
Guk egiten genituen barreak amona Ursularekin...!; amonak ez baitzituen nolanahiko arazoak
|
berak
sekula entzun ez zituèn hitzak —teknikoak, nolabait esatearren— ikasten. Gogoratzen al dituzu etxeko mediku don Zoilorekin izaten zituèn eztabaidak, Damaso?
|
2011
|
|
Ezagutzen nuen edo, hobeto esanda, banekien nor zen. Auzokoa zen, hazi nintzen auzokoa, eta umetatik nengoen ikustera ohituta, ez ordea berarekin hitz egitera, ez bainintzen
|
berarekin
sekula solasean aritu egun hartako goizeko zortziak arte, nire oroimen gero eta fidagaitzagoaren arabera bederen.
|
2012
|
|
Eta eskua pasatzen zion ile artetik, geldiro. Sentsazio honen eztitasunak astunago bihurtzen zuen bere tristura; bere izate osoa etsipenez lur jotzen sentitzen zuen galdu behar zuela pentsatuz, noiz eta Emmak, aitzitik,
|
bereganako
sekula baino maitasun handiagoa aitortzen zuenean; eta berak ez zuen ezer aurkitzen; berak ez zekien, ez zen ausartzen, berehalako irtenbide baten hertsamenduak azken erremateraino nahasten zuelarik.
|
|
Apaiza altxatu egin zen gurutzea hartzera; orduan Emmak lepoa luzatu zuen egarri den norbaiten gisa, eta, Jainko Gizonaren gorputzaren gainean bere ezpainak erantsiz, hantxe ipini zuen bere hilzori indar guztiaz
|
berak
sekula emandako amodio musurik handiena. Ondoren Misereatur eta Indulgentiam errezitatu zituen apaizak, bere eskuin erpurua oliotan busti zuen eta azken igurtziei ekin zien:
|
2013
|
|
–Bai, erran zuen Omarrek?. Baina, alde batetik, zernahi ikasteko gogoa badu ere, bertzetik, harritzen gaituzten erranak botatzen ditik aldika, harri eta zur uzten gaituztenak, berezko jakituria bat balu bezala,
|
berak
sekula ikasi behar izan ez duena. Lehengo batean, konparazio batera, gure amari orkatila bihurritu, eta hamar bat egunetan ibili zitzaiguan, ezinean, kexuka?
|
|
Gauza segurutzat aipatu zuen, erabakitzeke egun zehatza bakarrik izan zezakeen gauzatzat. Une horretatik aurrera arretaz zaindu nuen lagunaren jokamoldea; eta orduan hauteman ahal izan nuen Bingleyk Bennet andereñoarekiko zuen eroria nik
|
berarengan
sekula ikusitakoa baino handiagoa zela. Zeure ahizpari ere ibili nintzaion zelatan.
|
|
Fortuna txikia eskaini ahal zioten alabari, eta, Collins jaunaren egoera aintzat hartura, aukera aukerakoa zen ezkontza hori; bestalde, erretore jaunak etorkizun bide zituen diru hobekuntzak ezin ederragoak ziren. Lady Lucasek zuzenean ekin zion kalkulatzeari, gai horrek
|
beragan
sekula sortutako jakin min handienaz kalkulatu ere, zenbat urte geratuko ote zitzaizkion Bennet jaunari bizitzeko; Sir Williamek, bestalde, sendo adierazi zuen bere iritzia, alegia, Collins jauna Longbourn etxaldearen jabe egin bezain laster erabat komenigarria izango zela bai bera bai emaztea Saint Jamesen aurkeztea.
|
|
Bi aldiz egona zen Rosingsen bazkaritarako gonbidaturik, eta aurreko larunbat arratsean bertan Lady Catherinek zerbitzari bat bidalia zuen bere bila quadrille rako taldea osatu ahal izateko. Collinsen ezagun askok harrotzat zuten Lady Catherine, baina
|
berak
sekula ez zion ikusi begitarte ona besterik. Beste edozein zalduni bezalaxe hitz egiten zion betidanik; ez zion inongo eragozpenik jartzen auzotegiko gizarte bizitzan parte hartzeko, ez eta, noiz edo behin, elizbarrutia aste bat edo bitarako utzita, senideak ikusten joateko ere.
|
|
batetik bestera, eta inongo abisurik gabe, Netherfieldeko taldea Londresera itzuliko da, Bingley jaunaren negozioak direla kausa, antza denez. Herrian inork ez daki ezer seguru, baina badirudi jaun andereek ez dutela inongo asmorik
|
bertara
sekula itzultzeko. Jane Bennet bihotz hautsita geratuko da, eta Elizabethen barruan gizon bien kontrako sentimenduak indartuko dira.
|
|
–Bai –erran zuen Omarrek– Baina, alde batetik, zernahi ikasteko gogoa badu ere, bertzetik, harritzen gaituzten erranak botatzen ditik aldika, harri eta zur uzten gaituztenak, berezko jakituria bat balu bezala,
|
berak
sekula ikasi behar izan ez duena. Lehengo batean, konparazio batera, gure amari orkatila bihurritu, eta hamar bat egunetan ibili zitzaiguan, ezinean, kexuka... eta badakik egun batean zer erran zion Raissak?
|
|
Uste dut amak berak kutsatua zidala, haren tripan nintzenetik. Hain eder kontatzen zioten, hainbertze kolore han, eta
|
bera
sekula joan gabea!
|
2014
|
|
Etxeberriak ikusarazten zigun hirugarren mailatik lehen mailarako jauzia ez zela horrenbestekoa, saiatuz gero; Martinek baloia ezkerretik gidatzen zuen bakoitzean zerbait gertatuko zela bagenekien, Irigibel koloreen alde aurpegia apurtzeko prest zegoelakoa, metafora erraz bat baino gehiago zen, Artetxek, Atletico de Madrideko harakin famatu hark, sudurra apurtu zionean bezala, aldez aurretik gaztigu eginda, gainera. Clemente Iriarte, beste dimentsio bateko jokalaria, guk ordura arte bertatik
|
bertara
sekula ikusi ez bezalakoa, Von Karajan baino zuzendari hobea.
|
|
Oso kontent zegoen. Batzuetan, beste umeei hizketan entzuten zienean handitzean zer izan nahi zuten, itzal batek iluntzen zion aurpegia, umeen gisara hein batean konturatuko balitz bezala gauza horiek ez zituela
|
berak
sekula hizpide izanen.
|
|
Beraren eskuineko eserlekuan G. Reece Stoddard bazegoen ere, bikotekiderik gabeko gazte desiragarri eta dotorea?, ezkerreko eserleku garrantzitsua Charley Paulson ek beteko zuen. Charleyk dena falta zuen, garaiera, edertasuna eta gizartean egoteko zolitasuna, eta, berriki ikasitakoei esker, Bernicek erabaki zuen bere bikotekide izateko mutilaren meritu bakarra zela ez zuela
|
bera
sekula dantzara gonbidatu. Baina amorrazio hori azken zopa platerarekin batera desagertu zen, eta Marjorieren irakaspen zehatzak gogoan hartu zituen.
|
|
Bigarren karlistadako trintxerretan egin sintesia da abertzaletasuna, Joseba Tapiaren soinutik jalgitzen den konbikzioa da hau berriz. Eta adibide horren pirua gehiagoxot tiratzeko, gogoetak sortzen ditu, oraingo balio baitute, delako pentsaera kontserbadoreaz, gogo zuriaren abileziaz modernitatearen jantziz beztitzeko,
|
berea
sekulan laxatu gabe. Maisu lana da Ordoñanarena kasu horretan:
|
|
Txostenak dio" bohemiens et autres vagabonds".
|
Beraz
sekulan tsigano ez den bat baldin bada ibiltari, akats beraren errudun, altxatuko dute preso hori ere. Espions agertzen da urrunago ere.
|
|
Euskaraz direlako.
|
Beren artean
sekulan ari ez diren gazte horiek euskaraz entzutea eta euskara zaharkitu kasik ahantzi batean bada hobe, balentria handiagoa: lehen emanaldiaren mirakuilua horretan da.
|
2015
|
|
Iboni Nagore
|
berarekin
sekula baino hotzago zegoela iruditzen zitzaion, eta tiro egin izana leporatzen ziola pentsatzen zuen, nahiz eta Nagorek halakorik sekula esan ez.
|
|
Nor zen aita? Zeren, bera ez zena seguru zegoen;
|
berak
sekula ez zuen ukitu ere egin. Musuak bai, laztanak ere bai, baina hortik aurrera ezer ez.
|
|
Ezin zuen Hans gabe bizitzen asmatu, ederrak izan baitziren elkarren alboan egindako urteak,
|
berak
sekula bizi izan zituen onenak, baina haren egoeraren menpe ere ezin zuen jarraitu. Azken finean, Hansek hautaturiko gerlari bizitzak ez zuen berarentzat balio.
|
|
Behin baino gehiagotan hitz egin zidan amak kontu hari buruz, eta halakoetan negarrez bukatzen zuen beti, besteren min eta etsipenaz dirutzen zirenen kontra gaizkierranka. Egia erran, ni gehiago tristetzen ninduen ama horrela ikusteak gurpil aulkian ibili behar izateak baino, zeren seguru bainengoen amak bere buruari egozten ziola nire zoritxarraren errua, sendagile ustelei penizilina erosteko aski diru lortu ez zuelako,
|
berak
sekula halakorik argi eta garbi erran ez zidan arren.
|
|
Honi adimenezko ikuskaria deitzen diote, ez dakit nik zergatik. ...esango ditudan beste batzuekin, hasiera batean oso nekatua, ezin zuelako ulertu zer zen, ez baitzuen ikusten; eta era hartara agertzen zitzaiona Jesu Kristo gure Jauna zela hain ziur zegoen, non ezin baitzuen zalantzarik izan, hau da, hantxe zegoen ikuskari hura; Jainkoagandikoa ote zen ala ez, hala zela ulertarazteko ondorio handiak berekin batera bazekartzan ere, oraindik beldurrez zebilen, eta
|
berak
sekula ere ez zuen entzun adimenezko ikuskariaren izenik, eta halakorik zegoenik ere ez zuen uste; hala ere, argi ulertzen zuen esandako era hartara askotan hitz egiten ziona Jaun hau zela, diodan mesede hau egin zion arte, ez zekielako nork hitz egiten zion, hitzak ulertzen bazituen ere.
|
|
hilobi ondotik bera askotan igaroz, eta begiratuz har ugari daudela gorpu hartan irakitan erreparatu, eta beste gauza asko eta asko ezar dakizkioke aurrean; borondateak ezin konta ahala gauza eta maitasun seinale ikusirik, maitatzera jotzen du, eta halakoren bat ordaindu nahiko luke: batez ere aurrean jartzen zaio
|
beragandik
sekula aldentzen ez baita benetako maitatzaile hau, berari lagun egiten, bizia eta izatea ematen. Berehala dator adimena, urte askoan bizi izan arren, adiskide hoberik ezin lor dezakeela aditzera emanez; mundu osoa gezurrez betea dagoela, eta deabruak jartzen dituen gozotasun hauek neke, kezka eta kontraesanez beteak daudela; eta esaten dio ziur egon dadila gaztelu honetatik kanpo ez duela aurkituko ez ziurtasunik eta ez bakerik; utz diezaiola besteren etxeetatik ibiltzeari, berea ondasunez bete betea dagoelako, haietaz gozatu nahi izanez gero; ea nor dagoen bere etxean bezala behar duen guztia aurki dezakeenik, bereziki ostatuz etxean edukirik ondasun guztien jabe egingo lukeena, berak, seme hondatzaileak bezala txerriek jaten dutena janez, galduta ibiltzerik nahi ez badu behintzat.
|
|
Aizpuruko Maritxuk ere tarteka marteka langile hauengana jotzen zuen etxerako horren beharrezko ziren sosak lortze aldera. Maritxu gazte eta liraina ez ezik, bromazalea eta alaia ere bazen; dantza eta musika gustuko zituenez gero, atentzioa eman zion
|
berak
sekula ikusi eta entzun gabeko instrumentua jotzen zuen beharginak. Hala ere, mutila aurreratu zitzaion:
|
|
Zer diren gauzak, abuztuko lagunartean ezagutu dut lagun arratiar baten azken artelana. Aurretik esan dudan moduan, mitologiari ez diot beren
|
beregi
sekula erreparatu, baina Bartzelonan argazkilari gisa dabilen Gartzen Martinezen argazki serie batek eraman nau gaiaren bueltara. Basanderearen mitoan inspiratu da bere argazkietarako, etxetik kilometro batzuetara kontzeptu horri heldu eta Ispasterko itsasertzean kokatu du Basanderearen irudia.
|
|
Egunkaria S.A., aldiz, Egunkariaren beraren enpresa da. Egunkaria S.A. eta Egunkaria periodikoa
|
bera
sekula sozio kapitalista bakar baten jabego izan ez zedin demagun Eusko Jaurlaritza edo beste erakunde edo enpresa bat etorri eta erosi nahi duela eta nagusi egin, bada hori ez gertatzeko Egunkaria S.M. k beti edukiko zuen S.A. n akzioen hirutik bat, Egunkaria Sortzenena izango zena. Egunkariaren askatasunaren bermea zen hori.
|
|
Oso gainetik bakarrik zekien zer ziren atxikipen zergak, gizarte segurantza, soldata minimoaren legeak, negozioeta likore lizentziak. Kontulari batez eta agian abokatu batez ere fidatu zuen, eta
|
berak
sekula ez zuen egin halakorik. Beraz, Sparksen hiru etxe erostera bideratu zituen bere aurrezkiak, errentan jartzeko.
|
2016
|
|
Auskalo! Igoal ez, espezialistak dira kazetariak bestearen ahoan jartzen
|
bertatik
sekula atera ez direnak.
|
|
Zoritxarrez. Izan ere, esnatu berritan egon ohi zen
|
bera
sekula baino gogotsuago. Ezagutu zuenetik ez zuten goizean goiz behin ere egin.
|
|
Izan ere, bai Mussolini berak zein Stalinek erabili izan duten terminoa izan dugu, beraz faxismoa erregimen gisa zegoen garaian erabiltzen zen termino bat zen, faxismoak orduan zuen indarraren (eragiteko indarraren) seinale gisa. Termino honek badu meritu handi bat, hau da, alde batetik dinamismoa azpimarratzen du (faxismo gradua zerbait estankoa izango ez balitz bezala, erregimenaren ezaugarri faxista aldi
|
berean
sekula erregimen frankista totalizatzen ez duen baina erregimen frankistatik sekula desagertzen ez den elementu bat izango zen). Bestetik testuinguru historikoa ezartzen laguntzen du.
|
|
Ez zegoen seguru, ezinezkoa zitzaion gai haren alde guztiak ikustea, baina batzuetan hierarkiarik ez zegoela uste izaten zuen. Bere kasuan ere, ez al zen ba hamasei urterekin sartutako gol hura
|
berak
sekula izandako poz handienetako bat? " Hierarkiarik ez duk egongo", entzun zuen orduan.
|
|
Esan beharrik ez da, ziurrena, lankide bat baino gehiagok Karmelerekiko erakarpena sentituko zuela, hain zen oraindik gaztea eta liraina, baina
|
berak
sekula ez zion inori utzi laguntasunaren muga zeharkatzen. Urtebetetze festetara ere, gonbidatu arren, oso gutxitan agertzen zen.
|
|
Jakin balu Marie serora sartuko zela, ondorengoa emanen ote zion? Ontasu94 nak ez dira zehaztuak, ezta izendatuak,
|
beraz
sekulan galdegin ez dituen bere etxeko parteak daitezke. Joanestipi heriotzatik hurbil denean egina izan da akta, etxekoek ez izateko arazo legalik hiltzen denean.
|
|
Urtats aitzineko azken aste hori arraroa izan da aroaren aldetik, zinez biziki goxoa, eta Kostalde guzian izan da keinka
|
berean
sekulan ikusi ez den baino mugimendu gehiago! Itsashegian ala karriketan, zernahi jende!
|
2017
|
|
Hainbat margolari famaturen obrak konparatu ere egiten du berak egindakoekin: haienak indargeak dira;
|
bereak
sekula inon ikusi gabeak. Aurkitu du, hondarrean, bere artista esentzia, bere ni poetiko benetakoa.
|
|
" Ezinezkoa, ez dut
|
berarekin
sekula hitz egin eta ez naiz agertuko" pentsatu nuen.
|
|
Eskerrak Jainkoak zerbait egin zuen herri honengatik, bertan bizi den jendeak sekula ez du ezer egin eta. Ostiral arratsaldea, eta hemendik
|
bertatik
sekula goldatu gabeko hiru milia lur ikusten nituen, eta konderriko gizon sasoiko guztiak hantxe herrian funtzio hartan. Kanpotar bat izan nintekeen gosez akabatzen, eta arimarik ez nuen aurkituko ezta herrirako bidea galdetzeko ere.
|
|
«Heure bidea erratu duk» errepikatzen zuen algarek permititzen zioten eran. Eta
|
berak
sekulan ez zuela jakin bereizten ahoskatze garbia edo joskera zuzena hizkuntza mordoilotik, ezta azken modako jazkera orain dela hamar urtetakotik ere. Eta bere aita hil zenetik hainbat urte zeraman etxe jauregi hartan isolatua non jauntxoen haztura edo portaera dotorearen ezaugarriak ere zeharo ahazturik zituen.
|
|
Orduan, jada emakumea den haurra talde terapia batera joaten hasten da. Han ere nazkatuta bukatzen du
|
bertatik
sekula aterako ez dela azpimarratzen dion psikiatrarekin, Gustavo igelaren antza duen horrekin. Ze, haurrak argi eta garbi dauka sendatu egingo dela, baldin eta bere aldetik jartzen badu, baldin eta laguntzarik lortzen badu.
|
|
Alberro ez bezala,
|
bera
sekula ez zen oso popularra izan lankideen artean. Susmatzen zuen denetariko zurrumurruak zebiltzala berari buruz:
|
|
Asiainek jendarmearen adeitasuna eskertu zuen. Bururatu zitzaion
|
berak
sekula ez ziola inori halako konfiantzarik emanen. Bere ustetan, galdeketak balsa bezalakoak ziren:
|
|
Gaur egun asko baloratzen dut hori, abantaila oso handia eman baitzidan jatorri ezberdinetako jendearekin bizitzeko eta harremanak izateko. Pertsonaren jatorria ez nuen pertsonaren
|
beraren aurretik
sekula jartzen. Txikitatik hazi naiz horrela, nire laguna hemengoa edo hangoa den pentsatu gabe.
|
|
Handienez 50.000 polizaren gustuko. Fillon
|
bera
sekulan baino deliberatuago, itxuren arabera segurik...
|
|
Bake denborako arma, bozketako papertxoa, nazione baten aitzina zutik atxikitzeko baliatzen dena...
|
Beraz
sekulan baino gehiago" desertur" kondatu izan da aurten, ahalgetzekoa ere baitzen!
|
2018
|
|
Ez zen batere ohikoa preso politikoei deiak pasatzea.
|
Berari
sekula ez zioten inoiz pasatu, bederen.
|
2019
|
|
Eta Sabina isilik, mahaiaren bestaldean gizonezkoek pinudi garbitzeaz diotena entzun guran; ez elkarrizketa batean, ez bestean:
|
berak
sekula ez baitu bere burua herriko emakumeen artekotzat eduki, eta hain gutxi gizonezkoek bera euren kidetzat. Hantxe egon da, kokota luzatuta, harik eta Joakinek minen duen orbainean atzamarka eginda atzerarazi duen arte:
|
|
Montherlantentzat, transzendentzia egoera bat da: bera da transzendentea, bera dabil heroien zeruan; emakumea, aldiz, lurrean zimeltzen da, haren oinetara; Montherlanti atsegin zaio emakumearengandik bereizten duen distantzia neurtzea; noiz edo noiz, beragana goratzen du, hartzen, eta gero baztertzen;
|
bera
sekula ez da apaltzen ilunpe likits horien mailara. Lawrencek, berriz, faloan ezartzen du transzendentzia; faloa, ordea, emakumeari esker da bizi eta ahalmen; immanentzia, beraz, ona eta beharrezkoa da; lurra ukitzen ez omen duen heroi faltsua ez da inondik ere erdi jainkoa, ez baita gizona izatera ere iristen; emakumea ez da mespretxagarria, baizik aberastasun sakona, iturburu epela, baina uko egin behar dio transzendentzia pertsonal orori, eta bere gizonaren transzendentzia elikatu, beste ezer ez.
|
|
Irria tupustean eten eta serio hitz egin zien, ozen?: Hobe duzue munduko bazterrik ezkutueneko zulo batean sartu,
|
bertatik
sekula ez ateratzeko!
|
2020
|
|
Beste gauza ikaragarri batzuen artean, tipo hark kontatu zidan oso gaztetatik Espainiako zerbitzu sekretuen laguntzailea izana zela, eta batez ere ‘kasu berezietan’ parte hartu zuela, horien artean ‘gerra zikina’ izenarekin ezagutzen direnetan. GALekoa izan zela esan zidan, baina
|
berak
sekula ez zuela ‘eliminatu’ euskaldunik zuzenean, nahiz eta pertsona bat baino gehiago garbitu Estatuko estoldetan pasatutako denboran. Esaten zuenez, eta zehaztu ez zituen inguruabarrak zirela medio, informazio ultrasekretu asko ezagutzen zuen, eta poliki poliki lortua zuen dokumentuen artxibo bat biltzea, jatorrizko dokumentuen fotokopiekin eta hainbat ikus entzunezko grabaziorekin.
|
|
Bezperan partidua zegoen eta palkora eraman ninduten. Hantxe ezagutu nuen Iribar eta
|
berak
sekula ez du jakingo zelango emozioa sentitu nuen bostekoa eman nionean. Hurrengo eguneko ekitaldira joan zedila eskatu nion eta han azaldu zen.
|
|
Arretaz, miraz jarraitzen ditu gure kulturari buruzko dibagazioak, gure irakurketen aipu handiusteak, gure azken poemen errezitaldi inprobisatuak. Miresmenez,
|
berak
sekula erdietsiko ez duen zerbait balitz bezala, eta nik ordea bera miresten dut, Hiber miresten dudan bezala. Bizitzari errotua bizi delako, disfrutatzen dakielako.
|
|
Gure arteko maitasun intimoaz jabetzen da, badaki ondo jakin ere bera ez dela ez bata ez bestearekin maitasun ia orgasmiko horretaraino sekula helduko.
|
Berak
sekula sumatu ez zuena, ordea, nik bera ezkutuan miresten nuenik zen. Hogeita hiru urte geroago berdin jarraitzen dugu:
|
2021
|
|
Egun handia hurbiltzearekin, kezkek ez zioten gogoa pausatzera uzten (Bidegain); Planta hartan ikustearekin, amak erraiten dio: " Bainan ez duk
|
beraz
sekulan deusik ongi eginen?" (Barbier). Aldiberekotasuna adierazteko, batera/ batean postposizioa gehitzen zaio soziatiboan den aditz izenari:
|
|
Bizitzan aukera eskasak dauzkaten emakumeak, etsipenez erabaki arriskutsuak hartzen dituztenak, euren sendietatik eta gizartetik ere aldenduta bizitzen direnak askotan, euren jardueraren arrastorik ez uzteko ahalegintzen direnak. Interneten garaian prostituzioa sekula baino eskuragarriago dago eta aldi
|
berean
sekula baino arriskutsuagoa bihurtu da sexu langileentzat. Jada ez dute zertan kaleetan lan egin behar, etxetik lan egin dezakete, baina inoiz baino zaurgarriagoak dira bere kabuz lan egitean.
|
|
Goiz guziez, lanerat joaten nintzelarik, auto azpian begiratzen nuen beti, ea zerbait bazen GALek emana. Zumaldek erraten zidan etxerat sartzean bide
|
bera
sekula ez hartzeko, garbituko nindutelako. Mediku idazkariak bizpahirutan deitu nau hona:
|
|
Ahal zuten guzietan muga bestalderat pasatzen ziren, eta ongi hartuak ziren. Gainera, Nafarroa Beherea eta Zuberoa baino bakezaleagoak ziren lapurtarrak, Lapurdiko foruan manatua baitzen borrokatzeko eskubidea zutela Lapurdin bakarrik,
|
beraz
sekulan ez!
|
|
Egungo guztiak bezala, ateo praktikantea da Bin. Hirorengatik izan ez balitz, Malthus ez zen
|
berarengana
sekula iritsiko.
|
|
Eta, azkenik, bulego modukoa ere bazen gela, zeren antigoaleko idazmahai bat baitzuen, estalkiduna, eta haren atzean zegoen eserita John Whiteside. Burua goratu zuenean, Molly konturatu zen
|
berak
sekula ikusitako begirik atseginenak eta aldi berean gogorrenak zituela, eta ilerik zuriena ere bai. Ile zuri urdinxka, zetatsua, benetako kalparra.
|
|
Nagia baino nagiagoa naiz, eta, zerbait bukatuko badut, behar beharrezkoa zait alferkerian egotea, ordu luzeak sofan etzanda ematea.
|
Bera
sekula ez dago alferkerian, beti ari da zerbaitetan; ziztu bizian idazten du makinaz, irratia piztua duela; arratsaldean atseden hartzera doanean, zirriborroak izaten ditu eskuan zuzentzeko edo oharrez beteriko liburu bat; nahi izaten du, egun berean, zinemara joan, gero harrera batera, hurrena antzerkira. Asmatzen du, egun berean, gauza desberdin asko egiten, eta niri eginarazten; denik eta pertsonarik desberdinenekin topo egiten; eta ni bakarrik egonda, haren modura egiten saiatzen banaiz, ez dut ezer erdiesten, ordu erdiz gelditzeko asmoa nuen horretan arratsalde osoa xahutzen baitut ez aurrera eta ez atzera, edo galtzen bainaiz kaleak topatu ezinean, edota denik eta pertsonarik aspergarrienak eta gutxien ikusi nahi nuenak berekin endredatzen bainau gutxien joan nahi nuen lekura.
|
|
Platónovek Dzhan eleberrian idatzi zuenez, esklaboen lanek eta zapalkuntzak
|
berak
sekula ez dute bakar bakarrik indar fisikoa agortzen eta ahitzen; burua eta bihotza ere ahultzen dituzte, norberaren gogoa izanik xurgatzen duten lehena. Horren ondorioz hasten da gorputzaren gainbehera.
|
2022
|
|
Ezta bat ere. Ez nuen arropa onik nirekin, luze bizi izan bainintzen iraunean[...]
|
Beraz
sekula ez nuen lanik lortu. Ez dut uste oso itxura errespetagarria nuenik; esan nahi dut, malnutrizio egoera larrian nengoen orokorrean, droga asko hartzen nuen, azido asko, asko edaten nuen.
|
|
Odéon hoteletik atera da Paula, hologramari berriz begiratu gabe, lasai asko,
|
bertara
sekula ez itzultzeko konbentzimenduarekin.
|
2023
|
|
Jonathan A. Reid ek dioenaren arabera, horretarako bultzatu zuen bere alaba Joanaren ezkontza Cleve seko dukearekin. Ezkontza horrek erregearen oniritzia zuen, Joanak
|
berak
sekula onartu ez zuena. Gero, Jourdanen arabera Joanaren burasoak ezkontza ho rren kontra zeuden.
|
|
Ez zuen ikasi janaria maneatzen, ez zuen ezer ikasi; hiru hilabete besterik ez zuen eman kanpoan. Etxera itzuli zen, berea ez zen etxera,
|
berak
sekula ez baitzuen etxerik izan. Ahalegindu ginen berarekin txeratsuak izaten; nire buruari galdetzen nion zer ote zen txera berarentzat; nire ama musu ematen saiatu orduko aldendu egiten zen; lo asko egiten zuen, eta batzuetan barrezka entzun nuen bere gelan, orduan genuen Sardiniako neskame batekin zegoela.
|
|
Berak garai batean hizpide izan zuen haurra naiz. Eta
|
berak
sekula hizpide izan ez zuen idazlea naiz. Aipatu baizik egin ez zuena.
|
|
Liburuan aurrera egin ahala, kiratsa: botereak erabat garden nahi gaitu, boterea
|
bera
sekula garden izango ez den arren; kaleak eta lanpostuak bideozaintzaz beteta dauzkagu eta etengabe zelatatzen gaituzte; nahiago dugu GPSari itsatsita egin bidea, bila gabiltzana non dagoen ingurukoren bati galdetu baino; kaleak gehiegi argiztatzeak loaren kalitatean eragiten digu, besteak beste; paisaia edo leku berri batera iritsita, hura argazkietan jasotzen tematzen gara, momentua disfrutatze... Kaleidoskopio zoro batean bizi gara.
|
|
Liburuan aurrera egin ahala, kiratsa: botereak erabat garden nahi gaitu, boterea
|
bera
sekula garden izango ez den arren; kaleak eta lanpostuak bideozaintzaz beteta dauzkagu eta etengabe zelatatzen gaituzte; nahiago dugu GPSari itsatsita egin bidea, bila gabiltzana non dagoen ingurukoren bati galdetu baino; kaleak gehiegi argiztatzeak loaren kalitatean eragiten digu, besteak beste; paisaia edo leku berri batera iritsita, hura argazkietan eta, hala, memorian jasotzen tematzen gara, ... Kaleidoskopio zoro batean bizi gara.
|